Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 22822 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

EIBARKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

Eibarko UDALA

Iragarkia

 

Udalbatzak, 2003ko abenduaren 22an egindako bilkuran, Bizkaiko kale-saltzaileen Elkateak eta Harakinen eta Txarkuteroen Euskal Federazioak aurkeztutako alegazioak atzera bota ondoren, , Udal honetako Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoak aldatzen zituen 2003ko urriaren 17ko udalbatzaren erabakia behin-betikotzat hartu zuen.

 

Aldaketa horrek 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu bere ondorioak.

Hona hemen aldatu diren testuak:

 

Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.

 

I. Xedapen orokorrak

1. artikulua.

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

 

Ii. Zergagaia

3. artikulua.

Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

 

 

Iii. Subjektu pasiboa

4. artikulua.

1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b) Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

 

Iv. Salbuespenak,

Murrizpenak eta hobariak

7. artikulua.

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

 

V. Oinarri ezargarria

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du. Eranskinean jasotakoaren arabera.

 

 

Vi. Kuota

9. artikulua.

1.- Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

 

 

Vii. Sortzapena eta Zergaldia

10. artikulua.

1.- Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

 

 

Viii. Likidazioa eta ordainketa

11. artikulua.

Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

Ix. Tasen kudeaketa

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

 

 

X. Amaierako xedapena

Ordenanzta hau aldarazten duen akordioa 2003ko abenduaren 22an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2004ko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartena

 

Eraskina

A. Ur hornikuntza zerbitzua

(bezgb)

Etxeetako ur erabilera

A) Edateko uraren hornidura zerbitzuaren mantenimendua eta eskuragarritasuna (hiru hilabetero).

Kontagailuko kuota finkoa 15,25 E

B) Edateko uraren zerbitzuaren erabilera (hiru hilabetero)

1.- 0rik 20 m3-rako kontsumoa 0 E/m3

2. 20 m3tik gorako kontsumoa 0,83 E/m3

 

Industria erabilera

A) Edateko uraren hornidura zerbitzuaren mantenimendua eta eskuragarritasuna (hiru hilabetero).

Kontagailuko kuota finkoa 36,89 E

B) Edateko uraren zerbitzuaren erabilera (hiru hilabetero)

1.- 0rik 30 m3-rako kontsumoa 0 E/m3

2. 30 m3tik 200 m3-rainoko kontsumoa 1,28 E/m3

3. 300 m3tik gorako kontsumoa 1,40 E/m3

3. Suhiltzaile-parkearen kontsumoa, biltegi osagarria edo suteak itzaltzeko erabiltzen diren ibilgailuen depositoa betetzerakoan (hiru hilabetero)

A) Kuota finkoa kontagailuko 51,27 E

B) Kontsumitutako metro kubikoak 0,34 E/m3

Arauak:

1.- Industria erabileratzat ondoko hauek hartuko dira: industrien ur-erabilera (DIZren 1etik 4ra bitartekoak), ostalaritzarena (taberna, jatetxe, kafetegi, elkarte gastronomiko, hotel, pentsio eta antzekoek), Pertsona Nagusien Egoitza, ikastetxe, kiroldegi eta obrak egiteko egiten diren ur-hartuneenak.

2.- Fakturazioa hiru hilabetero egingo da, kuotak murriztezinak izanik.

 

B. Estolderia zerbitzua

(bezgb)

1.- Etxeetako erabilera

A) Estolderia eta saneamendu-sareen mantenimendua eta eskuragarritasuna (hiru hilabetero).

Kontagailuko kuota finkoa 5,24 E

B) Hondakin uren balizko edo benetako hustuketa

 

1. 0tik 20 m3-ra bitarteko kontsumoa 0 E/m3

2. 20 m3tik gorako kontsumoa 0,33 E/m3

2. Industria erabilera

A) Estolderia eta saneamendu-sareen mantenimendua eta eskuragarritasuna (hiru hilabetero).

Kontagailuko kuota finkoa 13,89 E

B) hondakin uren balizko edo benetako hustuketa

1. 0tik 30 m3-ra bitarteko kontsumoa 0 E/m3

2. 30etik 200 m3-rainoko kontsumoa 0,52 E/m3

3.- 200 m3-tik gorako kontsumoak. 0,56 E/m3

Arauak:

1.- Industria erabileratzat ondoko hauek hartuko dira: industrienak (DIZren 1etik 4ra bitartekoak), ostalaritzarena (taberna, jatetxe, kafetegi, elkarte gastronomiko, hotel, pentsio eta antzekoek), Pertsona Nagusien Egoitza, ikastetxe, kiroldegi eta obrak egiteko egiten diren ur-hartuneenak.

 

2.- Fakturazioa hiru hilabetero egingo da, kuotak murriztezinak izanik.

 

C. Zaborrak, etxez-etxe, denda eta
industrietan jasotzeko zerbitzua

Hiruhilabeteko

Etxebizitza, etxe partikularrak eta
hutsik dauden lokalak 16,20
E

 

Ostalaritza (taberna, kafetegi, jatetxe eta antzekoak); janari-edarien dendak (gozotegiak, karamelu-dendak, janaridendak, arrandegiak, harategiak, okindegiak eta antzekoak), ostatu-zerbitzuak

5 langilerartekoak 77,88 E

5etik 15era bitartekoak 140,71 E

15etik gorakoak 196,34 E

 

Biltegiak, bulegoak, luxuzko artikuluen salmentarako dendak, etxea janztekoak, kontsumokoak, iharduera profesionalen lokalak, eta orokorrean, merkataritzarako eta profesionalen lokal guztiak daude sartuta, hain zuzen ere, tarifa honen beste gainidazkietan sartzen ez direnak.

5 langilerartekoak 53,33 E

5etik 15 langile bitartekoak 106,16 E

15etik gorakoak 157,50 E

 

Industria-iharduerak (diuren 1etik 4ra bitartekoak)

5 langilerartekoak 87,64 E

5etik 15era bitartekoak 153,03 E

15etik gorakoak 207,93E

 

Klinikak, ospitaleak, soros-tokiak 322,84 E

Tarifa aplikatzeko arauak

1.- Zerbitzuaren izaera osasun aldekoa eta higienikoa denez, zerga hori aplikatzea ezinbestekoa da, eta ez da inor, pertsona fisikoa zein juridikoa izan, ordaindu gabe geratuko.

2.- Zerbitzuaren erabiltzailetzat honako hauek hartuko dira: bilketa zerbitzuaren antolamenduak betetzen duen bidearen alde bietan, 150 metrotaraino, aurkitzen diren etxebizitza eta lokaletako titularrak.

3.- Fakturazioa hiru hilabetero egingo da eta hiru hilabeteroko kuota hori murriztezina izango da.

4.- Fakturazioa, urarenarekin eta estolderiarekin batera egingo da.

5.- Bezeroak, udalari, altak, bajak eta zerbitzuaren titularitate aldaketak derrigorrez jakinarazi behar dizkio.

6.- Garaje huts diren lokalek ez dituzte tasa horiek ordaindu beharrik, baina udal baimena derrigorrezkoa dute.

 

 

D. AGIRIAK EGIN

D.1 HIRIGINTZA ARLOKO ESPEDIENTEEN IZAPIDETZA

 

Hirigintza lurzatiketa 57,75 E

Hirigintzako zedulak 39,17 E

Obra espedienteen izapidetzea

Obra txikia 0 E

Obra handia 0 E

Irekitze espedienteen izapidetzea

I.G.O.K.A.ren menpeko Industriak 309,30 E

Gainerakoak 116,82 E

Hobariak

Tasa honetan, irekiera lizentziek %99ko hobaria izango dute, ondoko baldintzak betez gero:

1.- Kokapen berriko industriak izan daitezela, hala nola, lanpostu kopurua handitzea dakarren iharduera aldaketa edo hedapenerako Lizentzi eskaera denean.

2.- Diru-iharduera Zergaren tarifen 1,2,3, edo 4 Zatiketen barruko zerga izatea.

3.- Aurreko ezaugarri horiek, hobaria ematen den egunaren hurrengo 5 urteetan iraun dezatela.

 

Hobariaren eskaera egiten duenak, Udalari aurkeztuko dio beharrezko dokumentazio guztia, eta Udal Gobernu Batzordea izango da, kasu bakoitzean, eta ekarritakoa ikusirik, hobariak onartu hala ez erabakiko duena.

 

Udalak, hobaria eman ondorengo 5 urteetan, hura onartu zeneko baldintzak iraunaraztea eska dezake, eta bestela gertatuz gero, kitapen osagarria egitea izango du, bere garaian hobaria egin zeneko kopuruaren arabera.

 

D.2 BESTELAKOAK

Aldakiak edo ploteatuak paperean

A-4 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 0,06 E

A-3 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 0,12 E

A-2 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 0,50 E

A-1 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 1,00 E

A-D tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 2,00 E

Beste tamainu guztiak, m2-ko 2,00 E

Aldakiak edo ploteatua poliesterrean

A-2 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 0,75 E

A-1 tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 1,50 E

A-D tamainuko aldaki edo ploteatu bakoitza 3,00 E

Beste tamainu guztiak, m2-ko 3,00 E

Cda (edo disketea) + informazio grafikoa

CDA (edo disketea) + herriaren plano
arrunta 1/200 6,00
E

CDA (edo disketea) + 1/500 plano
topografikoaren hektarea bakoitza 6,00
E

Eskala berean aterata, hortik gorako hektareako 1,00 E

CDa (edo disketea) + plano topografikoiaren
hektarea 1 gehiago zerbitzuak islatzen 12,00
E

Hortik gorako hektarea bakoitzeko 2,00 E

 

E. UDAL HILERRIA

E.1. NITXOAK ETA LUZAPENAK

a) Hilobiratzea nitxoan 110,18 E

b) Nitxoak beste 10 urtez edukitzea
(aurreneko 10 urteak igarota) 219,70
E

c) Errautsen nitxo-lagapena: 10 urtera mugatua 110,18 E

 

E.2. HILETA ZERBITZUAK (HILERRIA)

Udalak egindako zerbitzu bakoitzagatik, nahiz eta partikular batek eskatutakoak izan

a) Nitxoetan (gorpuaren leku-aldaketak) 84,30 E

b) Panteoietan (gorpuaren leku-aldaketak
eta lurperaketak) 168,59
E

c) Lurrean (gorpuaren leku-aldaketak eta
lurperaketak) 168,59
E

 

E.3. UDAL HILERRIAN GORPUZKINAK ERRAUSTEA

 

Errausketaren zenbatekoa 49,78 E

 

F. MERKATUAK EDO AZOKAK

F1. ERREBAL AZOKAKO SALTOKIAK

a) Beheko-solairua. Hiru hilabetero

Saltokiak, 31,93 E/m2

Biltegiak, 12,68 E/m2

b) Lehen solairua. Hiru hilabetero

Saltokiak, 31,93 E/m2

Biltegiak, 12,68 E/m2

c) Pisutartean. Hiru hilabetero

Saltokiak, 31,93 E/m2

d) Bigarren solairua. Hiru hilabetero

Saltokiak, 12,68 E/m2

Biltegiak, 12,68 E/m2

e) Goiko aldean. Hiru hilabetero

Saltokiak, 12,68 E/m2

f) Eserleku luzeak. Hiru hilabetero. 25,89 E

g) Izozkailuko Saltokiak, Hiru hilabetero 22,63 E

 

Arauak:

1.- Tarifa honen kontura eskatuko diren zenbatekoak, eskatu edo egingo den aprobetxamendu bakoitzeko kitatuko dira; hiru hilabetero ordaindu behar dira.

2.- Saltokien bajak ematerakoan, hiru hilabeteko zenbateko hori hilabete osoko hainbanatuko da; udalari bajaren berri eman zaion hilabetea barne.

3.- Altak ematerakoan, hiru hilabeteko zenbateko hori hilabete osoko hainbanatuko da; udalari bajaren berri eman zaion hilabetea barne.

F.2. AZOKETAN TRASPASOAK EGITEKO LIZENTZIAK

 

Lehen solairua, pisutartea eta beheko solairua
(arrandegiak ezik) m2 edo frakzioko 226,02
E

Beheko solairuko arrandegiak,
metro karratu edo frakzioko 113,04
E

Bigarren solairua eta goiko aldea,
metro karratu edo frakzioko 57,17
E

 

G. KALEETATIK IBILGAILUAK KENDU ETA
BILTEGIRA ERAMATEA

1. Motoak, bizikleta eta antzekoak 7,71 E

2. 1.000 kilorainoko ibilgailuak kentzea 32,38 E

3. 1.000 kilotik gorako ibilgailuak kentzea 57,17 E

 

H. SUTEEN PREBENTZIOA ETA ITZALKETA

 

Kontzeptu honengatik ordaindu beharreko tasak, Udalak arriskua aseguratua duten erakunde edo elkarteekin duen ituna erabiltzearen ondorio izango dira.

 

I. IRAKASKUNTZA BEREZIAK UDALERRIEN IKASTETXEETAN

I.1 DIBUJO ESKOLAREN TASAK

 

1. Haurrak-O.H.O

Eibarko biztanleak 142 E

Kanpokoak 183 E

2. Helduak (4 ordu)

Eibarko biztanleak 190 E

Kanpokoak 245 E

I.2 ZERAMIKA ESKOLAREN TASAK

 

1. Haurrak-O.H.O

Eibarko biztanleak 196,50 E

Kanpokoak 254,00 E

2. Helduak

Eibarko biztanleak 329,00 E

Kanpokoak 424,00 E

1- Matrikulak hiru zatitan ordainduko dira, lehenengo zatia matrikula egiterakoan, bigarrena abenduaren erdi aldean eta azkena martxoan.

2- Eskolan bi anai-arreba matrikulatuta baldin badaude lehenak matrikula osoa ordainduko du baina bigarrenak %25eko beherapena izango du.

 

3- Norbait ikasturtean zehar matrikulatuz gero, horrek ere matrikula osoa ordaindu beharko du.

 

4- Familia ugaria izanez gero (hiru anai-arrebakoa gutxienez) familia ugariaren liburua aurkeztu eta gero, ikasleak %50eko deskontua izango du.

5- 2003/2004 ikasturterako beka-sistema zehaztuta dago. Beka horiek ematerako orduan, familiak dituen diru-sarrerak hartuko dira kontuan; eta, horretaz gain, ikaslearen asistentzia eta klaseei atera diren probetxua. Baldintzak argitaratuta daude eta betetzen dituenari matrikula erdia itzuliko zaio ikasturtearen bukaeran.

 

 

 

2003/2004 IKASTURTERAKO BEKAK

1.- Familiaren urteko diru-sarrerak 2.atalean pertsonako ematen diren zanbateko garbitik gorakoak ez badira, ikasleak hasiera baten, matrikula osoa ordaindu behar du, hiru zatitan, lehenengo zatia matrikula egiterakoan bigarrena abenduaren erdi aldean eta azkena martxoan. Ikaslea klaseetara eta Musika Eskolak antola ditzakeen beste ekitaldietara joanez gero, hau da, ikasturtean 5 falta baino gehiago egiten ez daditu (Barne Araudiak dioenaren arabera, klaseetara joan eza argitze badu) eta ikasturtea gainditu, amaieran matrikula erdia itzuliko zaio.

 

2.- Hona hemen baldintzak

Familiakidea Pertsonako dirusarrera garbia

2 kide 4.550,00.- Euros/Año

3 kide 4.228,00.- Euros/Año

4 kide 3.770,00.- Euros/Año

5 kide edo gehiago 3.250,00.- Euros/Año

3.- Beka horiek eskuratzeko familiakide guztiak Eibarren erroldatutakoak izan behar dira. Horretarako 2002.urteko Errolda berria hartuko da kontuan.

 

4.- Eskatzaileak ondoko agiri hauek aurkeztu behar ditu:

a) Familia-unitatea osatzen duten guztien NANa

b) 2002ko errenta aitorpena edo hori egitetik salbuetsita dagoela dioen ziurtagiria, edo eskaera egin aurreko urtean jasotako dirusarrera guztiak zinez egiaztatuko dituen beste edozein agiri.

c) Famliia-liburuaren aldakia

d) Bizikidetasunaren ziurtagiria

5.- Musika Eskolan familiako kide bat baino gehiago badabil edo familia ugariak badira lehendik ere dirulaguntzak eskaintzen direnez, beka-sistema hau aukeran uzten da. Bata edo bestea aukeratu behar da eta laguntza biak ez dago jasotzerik.

 

J. UDAL MUSIKA ESKOLAREN TASAK

 

1. Lengoai musikala

Eibarko biztanleak 280 E

Kanpokoak 360 E

2. Instrumentua

Eibarko biztanleak 315 E

Kanpokoak 410 E

3. Lengoai musikala + instrumentua

Eibarko biztanleak 500 E

Kanpokoak 650 E

4. Lengoai musikala + 2 instrumentu

Eibarko biztanleak 740 E

Kanpokoak 960 E

5. 2 instrumentu

Eibarko biztanleak 530 E

Kanpokoak 690 E

6. 3 instrumentu

Eibarko biztanleak 740 E

Kanpokoak 960 E

1- Matrikulak hiru zatitan ordainduko dira, lehenengo zatia matrikula egiterakoan, bigarrena abenduaren erdi aldean eta azkena martxoan.

2- Eskolan bi anai-arreba matrikulatuta baldin badaude lehenak matrikula osoa ordainduko du baina bigarrenak %25eko beherapena izango du.

 

3- Norbait ikasturtean zehar matrikulatuz gero, horrek ere matrikula osoa ordaindu beharko du.

 

4- Familia ugaria izanez gero (hiru anai-arrebakoa gutxienez) familia ugariaren liburua aurkeztu eta gero, ikasleak %50eko deskontua izango du.

5- 2003/2004 ikasturterako beka-sistema zehaztuta dago. Beka horiek ematerako orduan, familiak dituen diru-sarrerak hartuko dira kontuan; eta, horretaz gain, ikaslearen asistentzia eta klaseei atera diren probetxua. Baldintzak argitaratuta daude eta betetzen dituenari matrikula erdia itzuliko zaio ikasturtearen bukaeran.

6- Musika Eskola arautzen duen Dekretoari jarraituz eta barne araudiak dioenaren arabera, irakaskuntza izatez kolektiboa da baina klaseak banaka edota taldeka jaso daitezke. Ikaslearen asistentzia ezinbestekoa da eta, horretaz gain, Eskolak antolatzen dituen banda orkesta eta koraletan parte hartu beharko du, izan ere, horren helburua musika-klaseak josotzeaz gain, gizarte-ekintzetan parte hartzea ere baita.

 

7- Musika Eskola honetan matrikulatuta dagoen ikasle bakoitzak, Eskolak dituen araudiak eta Arteen Patronatoko Batzarrak jartzen dituen arau guztiak onartu beharko ditu.

 

 

 

2003/2004 IKASTURTERAKO BEKAK

1.- Familiaren urteko diru-sarrerak 2.atalean pertsonako ematen diren zanbateko garbitik gorakoak ez badira, ikasleak HASIERA BATEN, matrikula osoa ordaindu behar du, hiru zatitan, lehenengo zatia matrikula egiterakoan bigarrena abenduaren erdi aldean eta azkena martxoan. Ikaslea klaseetara eta Musika Eskolak antola ditzakeen beste ekitaldietara joanez gero, hau da, ikasturtean 5 falta baino gehiago egiten ez daditu (Barne Araudiak dioenaren arabera, klaseetara joan eza argitze badu) eta ikasturtea gainditu, amaieran matrikula erdia itzuliko zaio.

 

2.- Hona hemen baldintzak

Familiakidea Pertsonako dirusarrera garbia

2 kide 4.550,00.- E/urteko

3 kide 4.228,00.- E/urteko

4 kide 3.770,00.- E/urteko

5 kide edo gehiago 3.250,00.- E/urteko

3.- Beka horiek eskuratzeko familiakide guztiak Eibarren erroldatutakoak izan behar dira. Horretarako 2003.urteko Errolda berria hartuko da kontuan.

 

4.- Eskatzaileak ondoko agiri hauek aurkeztu behar ditu:

a) Familia-unitatea osatzen duten guztien NANa

b) 2002ko errenta aitorpena edo hori egitetik salbuetsita dagoela dioen ziurtagiria, edo eskaera egin aurreko urtean jasotako dirusarrera guztiak zinez egiaztatuko dituen beste edozein agiri.

c) Famliia-liburuaren aldakia

d) Bizikidetasunaren ziurtagiria

5.- Musika Eskolan familiako kide bat baino gehiago badabil edo familia ugariak badira lehendik ere dirulaguntzak eskaintzen direnez, beka-sistema hau aukeran uzten da. Bata edo bestea aukeratu behar da eta laguntza biak ez dago jasotzerik.

6.- Arteen Patronatoko Batzarrak kontuan hartuko ditu egoera berezian daudenak eta hel dakizkiokeen kasu berezi horiei buruzko erabakiak hartu.

 

K. UDAL EUSKALTEGIA

2003-2004 IKASTURTEA

OROK. 3. MAILA

1. Egunero 5 ordu (iraila-otsaila) 403 418

2. Egunero 5 ordu (otsaila-ekaina) 403 418

3. Egunero 4 ordu (iraila-otsaila) 322 334

4. Egunero 4 ordu (otsaila-ekaina) 322 334

5. Egunero 3 ordu (iraila-ekaina) 499 517

6. Egunero 2,5 ordu (iraila-ekaina) 418 433

7. Egunero 2 ordu (iraila-ekaina) 332 344

8. Egunero ordubete (iraila-ekaina) 167 173

9. Egunero ordu eta erdi (iraila-ekaina) 250 259

10. EGA/Alfabetatze, 100 ordu ----- 105

11. HABEk onartutako moduluetan
sartzen diren beste ikastaroak
(orduko prezioa materialik gabe) 0,976 0.967

12. HABEk onartutako moduluetan
sartzen ez diren ikastaroak
(orduko przioa materialik gabe) 1 1

13. Enpresa, ikastetxe edo
erakundeek antolatutako ikastaro
bereziak, orduko/taldeko 25 25

14. Tutoretza zerbitzua (urria-abendua) 156 156

15. Tutoretza zerbitzua (urtarrila-martxoa) 156 156

16. Tutoretza zerbitzua (apirila-ekaina) 156 156

17. Autoikaskuntza (urria-abendua) 156 156

18. Autoikaskuntza (urtarrila-martxoa) 156 156

19. Autoikaskuntza (apirila-ekaina) 156 156

20. Uda Ikastaroa, 100 ordu 101 105

21. Uda ikastaroa egunero 4 ordu 80 83

22. Uda ikastaroa egunero 3 ordu 60 63

23. Uda ikastaroa egunero 2 ordu 41 42

24. Iraileko EGA egunero 3 ordu ---- 44

Materialaren kostua: Ikastaro arruntean prezioari 0,04 euro gehituko zaizkio orduko 1go eta 2. Mailetan, eta 3. Mailako ikasleen kasuan 0,077 euro.

BEKA SISTEMA

1. Familia batean diru-sarrera garbiak, pertsona eta urteko, 4.500 E baino txikiagoak baldin badira, ikasleak matrikularen erdia ordaindu beharko du. Ordaindutakoaren %50a itzuliko zaio ikasleari, bere asistentzia %85ekoa baino hobea baldin bada.

2. Berriz, diru-sarrera garbiak, 4.500 E eta 5.375 E tartean baldin badaude, ikasleak matrikularen kopuru osoa ordaindu beharko du. Kasu honetan ere, ikaslearen asistentzia %85ekoa baino hobea baldin bada, ordaindutakoaren %20a itzuliko zaio.

3. Tutoretza zerbitzuari dagokionez, euskaltegiko saioak amaitu eta hurrengo deialdiko azterketa ofizialean (EGA, perfilak, e.a.) maila frogatzen dutenek beka izango dute

 

 

L. UDAL KIROL PATRONATOA

Patronato honetako bazkide izateak Ipuruako Kiroldegira eta Unbe Kirolgunera sartzeko aukera eta ondoko zerbitzu hauek izatekoa ematen du:

1. Ipurua Kiroldegia

Barruko igerilekua eta kanpokoa

Giharreztatze-aretoa

Squash-a, astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara, lraunbatetan 16retatik 20etara eta igandeetan 9etatik 13etara.

Frontoia, astelehenetik ostiralera, 8etatik 14etara.

Deskontuak sauna eta ikastaroetan.

2. Unbe Kirolgunea

Sarrera

Atletismo lasterkalekua

Kirolgunea inguratzen duen lasterkalekua

Giharreztatze-aretoa

Fotball zelaia, jolasleku moduan erabiltzekoa, igande eta jaiegunetan 12etatik ordu bietara.

L.1- IPURUA

BAZKIDETZAK (1)

Familiakoa (21 urtera bitarteko seme-alabak
dauzkatenendako) 162,00
E

18 urtetik gorakoendako 98,70 E

18 urtetik beherakoendako 58,50 E

Jubilatuendako fam. bazkidetza 98,70 E

Jubilatuendakoa 58,50 E

Langabezian dagoen senidearena, 93,00 E

Langabezian dagoenarena 58,50 E

Unibertsitariena 58,50 E

Jubilatu eta langabetuen familia-abono lagunduetan ezkontide biak direla jubilatu edo langabetu ulertzen da. Abuztuaren 1etik aurrera, abonoak edo bazkidetzek %50aren murriztapena izango dute.

Zerbitzuak Hilabetekoa

Aerobika

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Dantza - jazza

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Aerobic-a umeendako

Bazkideak 18,00 E

Bazkidetzarik ez dutenak 21,50 E

Erritmoa, dantza, psikomotrizitatea

Bazkideak 18,00 E

Bazkidetzarik ez dutenak 21,50 E

Mantenimendu gimnasia

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Kirol egokitua

Bazkideak 18,00 E

Bazkidetzarik ez dutenak 19,50 E

Karatea

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Nagusiendako prestatutako iharduerak

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 5,25 E

Fitnnes

Bazkideak 26,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 35,60 E

Fitnnes

Jubilatuak 18,00 E

Jubilatuak Bazkidetzarik ez dutenak 25,70 E

Spininng

Bazkideak 25,70 E

Bazkidetzarik ez dutenak 35,00 E

Urte osoko Txapelketak 95,00 E

Denboraldiko txapelketak 50,00 E

Igeri ikastaroko progresiboa

Bazkideak 20,60 E

Bazkidetzarik ez dutenak 28,00 E

Acuafitnnes

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 27,50 E

Udako igeriketa kanpaina

Bazkideak 41,00 E

Bazkidetzarik ez dutenak 64,00 E

Erreabilitazioa uretan

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Uretako errehabilitazioa, norbanakoena

Bazkideak 19,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 26,00 E

Fitness –konbinatua

Bazkideak 36,50 E

Bazkidetzarik ez dutenak 48,50 E

Beste konbinatuak

Bazkideak 31,00 E

Bazkidetzarik ez dutenak 42,00 E

 

SARRERA TXARTELAK

Igerilekua 25 urtetik beherakoendako

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 3,25 E

18tik gorakoentzat

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 4,50 E

Igerilekua talde kolektiboentzako 2,00 E

Sauna

Bazkideak 3,75 E

Bazkidetzarik ez dutenak 5,70 E

Sauna jubilatuendako

Bazkideak (2) 2,20 E

Bazkidetzarik ez dutenak 2,65 E

Muskulazio aretoa, egunekoa

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 3,70 E

Muskulazio aretoa, hilekoa

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 13,50 E

Bazkide ez direnendako, lekua gordetzea 1,20 E

Sarrera kirol praktika

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 3.70 E

(2) «jubilatu bazkideen sauna» tasak ordu biak arte (14:00) balio izango du. Hortk kanpo, ohiko tasa kobratuko da.

 

ALOKAIRUAK 7 ORDUA (3)

Raketak 3,20 E

Squash-a 4,80 E

Frontoia 9,60 E

1. Pista 34,50 E

2. Pista 14,00 E

Tenisa 5,15 E

Beheko gimnasio 9,60 E

Mahaiko tenisa 1,30 E

Rokodromoa (Eibarko taldeak)

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 4,80 E

(3) Instalazioak alokatzerakoan, bazkide ez direnek, alokairuaren zenbatekoaz gain «bazkide ez direnendako sarrerak gordetzea»ri dagokiona ordaindu behar dute.

 

MEDIKUEN ERREKONOZIMENDUAK

Errekonozimendua

Bazkideak 23,25 E

Bazkidetzarik ez dutenak 37,75 E

Eibarko Taldeak 9,20 E

Taldeak (gutxienez 10) 23,90 E

Jarraipena

Bazkideak 12,25 E

Bazkidetzarik ez dutenak 19,40 E

 

BESTELAKOAK

Karneta galtzean 3,60 E

Ordaindu gabeko agirien gestioa 1,80 E

Garajeko giltza berria 3,10 E

Beste alokairu batzuk

Ipurua Kiroldegia ikuskizunetarako 1.553,62 E

Orbea frontoia ikuskizunetarako alokatzea 310,73 E

Kanpoko igerilekuen kafetegia Contrato

Ipurua Kiroldegiko kafetegia (4) Contrato

Garajeak (4)

Toki batekoa 50,10 E

Toki bikoa 76,80 E

Motorrenak 19,20 E

(4) Tasa hauek berrazter daitezke kontratu bidez, 2003eko KPIren arabera.

Nagusiendako prestatutako ihardueren hileko prezioa honela aterako da: abonoaren zenbatekoa abonoak duen 11 hilabeteko denborarekin zatituz. Dirusarrera aldetik gutxieneko soldata baino gutxiago jasotzen duten erretiratuek 2003. urtean bezala jarraituko dute, hau da, iharduera dohakoa izango dute.

Saunara edo igerilekura sartzeko, 11 bono 10ren prezioan erosteko aukera dago.

Erretiratu edo jubilatuen prezioa, saunarako, arratsaldeko ordu biak artekoa izango da.

Herriko kirol taldeetako kirolariek Patronatoko bazkide izatera behartuta daude. Horrela, taldeok, ez dute alokairua ordaindu beharrik izango.

Urtarrilean, otsailean, martxoan, azaroan eta abenduan, hau da, kiroldegia igande eta jaiegun arratsaldeetan zabalik egoten denean, ondoko toki hauetako alokairuak %50aren jeitsiera izango du: 1. pista, 2. pista, squash-arena eta frontoia.

Kiroldegia eta Orbea frontoia kirol ikuskizunetarako erabiltzen ez denean, garbiketa eta atezaintza kobratu egingo da. Baita BEZa ere.

 

Garajeetako prezioek BEZa barruan dute.

Kiroldegiko kafetegiaren prezioa hilabete bakoitzekoa da eta kanpoko igerilekuarena, tenporaldikoa.

Familiako bazkidetza (Kutxa edo banketxeren batean helbideratuta badago) zatika ordaintzeko aukera dago. 100 E urtarrilean eta 62,00 E ekainean.

Eibartik kanpoko taldeen errekonozimendu medikuak egiteko, gutxienez 10 pertsona behar izango dira. Hortik behera badira, bazkideena edo bazkide ez direnena kobratuko zaie.

 

L.2. UNBE

ORDU BAKOITZAREN PREZIOAK (5)

Tenisa

Arratsaldeko 3rak arte 3,85 E

3tatik aurrera 5,15 E

Fotball zelai erdia

Arratsaldeko 3rak arte. 17,50 E

3retatik aurrera 25,50 E

Fotball zelaia

Arratsaldeko 3rak arte 31,20 E

3retatik aurrera 38,00 E

Foballa (90 minutu)

Arratsaldeko 3rak arte 41,00. E

3retatik aurrera 52,00. E

Rugbia 165,50. E

Afizionatu mailako futbol txapelketa 31,20 E

(5) Larunbat, igande eta jaiegunetan «3retatik aurrera»ren prezioak erabiliko dira.

 

SARRERAK

Kirol praktika 3,70 E

Bazkide ez direnendako lekua gordetzea 1,20 E

Muskulaziio aretoa,egunekoa

Bazkideak 0 E

Bazkidetzarik ez dutenak 3,70 E

Muskulazioa aretoa,hilekoa

Bazkideak 0 E

Bazkideak ez dutenak 13,50 E

 

IKASTAROAK HILABETE

Tenisa

Bazkideak 23,25 E

Bazkidetzarik ez dutenak 29,00 E

 

BESTELAKOAK

Kafetegia (6) Contrato

(6) Tasa hau berrazrter daiteke kontratu bidez 2003eko KPIren arabera

Kirolean jarduteko sarrera kontzeptua Patronatoko bazkidetza ez duten pertsonendako erabiliko da, aurrez alokatu ez dutenendako alegia.

Instalazio honetan ikastaroren bat eskainiko balitz, Ipuruako kiroldegiaren Zerbitzuetako prezio publikoak erabiliko dira irizpide gisa.

Federazioen aldetik irits daitezkeen iharduerak akordio premia izango dute erabili behar diren prezioen aldetik.

 

Eibarko Fotball Txapelketari dagokionez, prezio publikoa erabiliko da partiduko 31,20 Euro.

Herriko taldeak Unben bildu nahi direnean, prezioa negoziatu egingo da.

Patronatoak dauzkan beste instalazio guztietan bezala, taldeetako kideek Unbe erabili nahi badute, Patronatoko bazkide izan behar dute. Ez dute alokairuaren zenbatekoa ordaintzeko premiarik.

 

M.- ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN FUNDAZIOA

M.1 EGUNEKO ZENTROAREN TASAK

1.- Ezarri beharreko tasa: 1.046,17 Euro / hileko.

2.- Zerbitzuaren ondorioetarako, hiru erabiltzaile mota hauek hartuko dira kontuan:

A) 1999ko maiatzaren 1ª baino lehenagokoak

B) 1999ko maiatzaren 1etik aurrerakoak

C) 2003ko uztailaren 1etatik aurrerakoak

3.- Arauak.

Erabiltzaileek Eibarren egon behar dute erroldatuta. Eibarko Erroldan ez daudenek Udalari ordainduko diakiote ezarritako prezioak eta artikulu honetan aipaturiko irizpideak ez zaizkie aplikatuko.

3.A). 1999ko maiatzaren 1ª baino lehenagokoendako arauak

3.A.1.- Bakarrik nahiz ezkontidearekin edo bizilagunarekin bizi direnek ordaindu behar dutena.

Dirusarrerak 1. pertsona Senar-emazteak
(bakoitzak)

330,56 - 390,66 Euro 10 % 36,38 Euro

390,66 - 450,76 Euro 18 % 13 %

450,77 - 510,86 Euro 25 % 18 %

510,87- 601,01 Euro 30 % 21 %

601,02 - 691,16 Euro 40 % 26 %

691,17 - 781,32 Euro 40 % 30 %

781,32 - 871,47 Euro 40 % 33 %

871,47 – 961,62 Euro 40 % 36 %

961, 62 Eurotik gora Plazaren kostoa Plazaren kostoa

3.A.2.- Ondoko kasu hauek aparteko kasutzat hartzen dira:

a) GOF, SOVI...e.a. bezalako pentsio ez kontributibodun erabiltzaileak, bakarrik bizi bada hileko 36,38 Euro ordainduko dituzte, beste dirusarrerarik ez badu behintzat.

b) Gizarte-Segurantzako gutxieneko pentsioa dutenen kasuan, ezkontide bakoitzak de 36,38 Euro ordainduko ditu hileko, beste dirusarrerarik ez badute behintzat.

c) Gutxieneko alarguntza pentsioa duenak de 36,38 Euro hileko beste dirusarrerarik ez izanez gero.

d) Familiarekin bizi direnek, diru-sarreren %40a ordainduko dute, beti ere, zenbateko horri Foru Aldundiak ematen duena gehituta, plazaren benetako kostotik gora ematen ez duenean. Ezkontideak balira, bien dirusarrerak batu eta bataz bestekoa atera ondoren ordainduko dute %40a.

3.A.3.- Tarifak aplikatzeko arauak.

a) Tarifak aplikatzerakoan, Familia unitatetzat zerbitzua jasotzen duen erabiltzailea bera eta bere ezkontidea edo bizilaguna hartuko dira. Beste guztiak ez dira kontuan hartuko dirusarreren konputua egiterakoan.

b) Dirusarreratzat hartzen dena:

— Pentsioak edo antzekoak

— Higigarrien kapitalaren etekinak: 2.404,05 Eurotik gorakoetan, kantitate horretatik gorako %6tik aurrerakoa urteko dirusarreratzat hartuko da.

— Onibarren etekinak: Onibarretan onibarrok, sarreratzat hartuko da katastroan duten balioaren %10a, bizilekua bazter batera utzita. Horrelako ondasunetan errentagarritasuna ateratzen denean, benetako etekinak hartuko dira kontuan,eta ez katastroaren balioa kontuan hartu ordez.

3.A.4.- Hobariak.

Herri-zerga edo tarifa jakin bat ezartzeko ahalmena duen organoak edo erakundeak, gizarte-arrazoiak direla medio, ongintza edo herriaren alde jardun nahi duela-eta, behar bezala egiaztatuz eta ebazpen arrazoitua emanez, herri-zerga edo tarifetan salbuespenak edo hobariak eman ditzake.

3.A.5.-. Tokia gordetzeagatik ordaindu behar dena.

Toki edo zerbitzu baten erabiltzaile izan eta beraien borondatez urtean zehar gehien jota 45 egun baino gehiago kanpoan egiten badute edo ospitalean egon beharra izan badute, tokia gordetzeagatik ohi eman dutenaren %80a ordainduko dute.

3.B) 1999ko maiatzaren 1etik aurrerako erabiltzaileendako arauak

3.B.1.- Tasaren zenbatekoa %75ean jeitsiko da, lekua gordeta, 4 egunetik gorako aldi baterako bajaren bat gertatzen denean.

3.B.2. Tasa horretatik –beti ere Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntza erara ordainketak egiten dituenean- Erakunde horren eta udalaren arteko hitzarmenean finkatuko diren zenbatekoak kenduko dira; zerbitzu hori eskaintzen den Gizartekintzako zentroan sortzen diren gastuen zenbatekoa ere bai (janaria, garbiketa, berogailuak, argia...), gastu horiek dirulaguntza horren kontura joango baitira.

3.B.3. Hobariak

Eibarko udalak hobariak aplika ditzake ezarritako tasa horretan. Horretarako, hona hemen araudia:

3.B.3.1. Gutxieneko tasak ez du izango ez jeitsierarik, ez inongo hobaririk.

3.B.3.2. Zerbitzuaren tasari arau hauetako 3.B.1.2. atalean zehaztutakoak kendu ondoren ateratzen den diferentzia jarriko du erabiltzaileak.

Diferentziarik balego, hau da, prezioaren eta erabiltzaileak ordaindu behar duenaren artean diferentziarik balego, erabiltzailaren beraren ondarearen balioaren kontura finantziatuko da. Hala ere, edozein kasutan, erabiltzaileari 3.005,06 Euro gordeko zaizkio.

3.B.3.3. Erabiltzailearen errenta eskuragarria eta duen ondarea prezioa ordaintzeko lain ez balira, ordaintzen ez duen zati hori erabiltzailearen ezkontideari edo haren seme-alabei eska dakieke, legez jaten emateko obligazioa dutelako.

 

Esparru zibilean horretara behartuta egon eta dagokien erantzukin ekonomiko subsidiarioa kuantifikatzeko, haien diru-aukerak kontuan hartuko dira Kode Zibilaren 146. artikuluak jaso bezala. Horrelakoetan, erantzukizun hori duten pertsonen etekin garbien %5ª izango da gehien jota.

 

3.B.3.4. Aurreko atalean, 3.B.3.2. atalean esandako diferentzia horren kargu hartzeko modurik ez badute, ez onuradunak eta ezta 3.B.3.3 atalean aipaturiko haren senditartekoek ere, 3.A.1ean adierazitako baremoa aplikatuko da.

 

3.B.4. Errenta eskuragarria zehaztea.

Ordaintzera behartuta dauden pertsonen errenta eskuragarria kalkulatu ahal izateko, haien dirusarreretatik gastu kenkorrak kenduko dira. Ondoko irizpide hauek hartu behar dira kontuan:

— Familia-unitatea:

Erabiltzailearen familia-unitatetzat hartzen dena hauxe da: erabiltzailea bera, bere ezkontidea edo parekoa eta dirusarrerarik ez duten seme-alabak, haiekin bizi direnak.

— Dirusarrerak.

Dirusarrerak kalkulatzeko, erabiltzaileak edo/eta ezkontideak dauzkanak hartuko dira kontuan. Hona hemen dirusarreren kontzeptuak:

Beste baten kontura edo norbere kontura egindako lanetik datozen etekin garbiak

Edozein pentsiotatik datozen etekin garbiak

Ondasun higikorretatik datozen etekin garbiak

Ondasun higiezinetatik datozen etekin garbiak

Ondasunen etekinaren zenbatekoa –norbere etxea kenduta- Pertsona Fisikoen Errenta Zergak ezarritako arauak aplikatzetik datozenetatik baino gutxiago izango balitz, balorazioa Errenta Zergaren arabera egingo da.

 

Beste eratako etekin garbiak

Erabiltzailearen edo/eta ezkontidearen dirusarrerak, familiaren dirusarrera guztiak hartu eta familia-unitatea osatzen duten kide guztien artean banatuta aterako da.

Kontuan hartutako dirusarrera kontzeptu guztiak kalkulatzeko, urteko zenbatekoa hartuko da oinarritzat, eta hilabete bakoitzekoa hura hamabi hilabetetan banatuta jakingo da.

 

Erabiltzaileari edo/eta ezkontideari eratxekitako ondarearen balioaren kalkula

Horretarako, ondarearen balorazioari dagokionez, erabiltzaileak edo/eta ezkontideak, ordaintzeko obligazioa izan duenetik/dutenetik bost urte igarota eta bost urte lehenagora izandako ondare-eskualdaketa guztiak hartuko dira kontuan.

 

Erabiltzailearen eta ezkontidearen jabetza osokoak edo zati batekoak diren ondare elementu guztiak zehaztu ondoren, ondoko irizpide hauen arabera baloratuko dira:

a) Hiri edo landa izaerako ondasun higiezinen balorazioa, Administrazioak beste zerga batzuetarako egiaztatutako balioaren arabera egingo da.

b) Familia-unitate horretako kideek, ondare gisa, titulo, balore, eskubide edo banku-etxeetan dirurik balute, merkatuan duten prezioaren arabera kalkulatuko dira.

 

c) Errenta aldakorreko tituluak burtsan duten kotizazioaren arabera baloratuko dira; kotizatzen ez baleude, balore nominalaren arabera.

d) Etxeko zera edo tretxu guztiak ez dira aintzat hartuko ondarearen zenbaketa egiterakoan, hala ere salbuespen honekin: tretxu horiek balio handikoak balira, diru-baliabideak badaudela erakutsiko balute, eta erraz kausitzekoak balira.

3.B.5.- Gastu kengarriak

Erabiltzailearen familia-unitatearen dirusarreretatik gastu kengarritzat hartuko direnak hauexek dira:

Ohiko etxebizitza

— Errenta

— Hipoteka-kredituak

Nahita nahiezkoak eta derrigorrezkoak diren mediku-gastuak, sare publikoak bere gain hartzen ez dituenak

Beste laguntza zerbitzu osagarri bat erabiltzetik sortutako gastuak

Seme-alaben eskola gastuak

Oinarrizko premiak asetzetik sortutakoak, Gizartekintza Sailari derizkionak.

3.B.6.- Diru-ekarpenaren berrazterketa

Hobaria aplikatuz gero, onuradun bakoitzari ordaintzea dagokion zenbatekoa, gutxienez, urtero berraztertuko da.

 

Halaber, onuraduraren egoeran aldaketaren bat balego eta aldaketa horrek egiten duen diru-ekarpenean ondorioren bat balu, egin behar duen diru-ekarpena berraztertu egingo da.

3.C) 2003ko uztailaren 1etatik aurrerakoendako arauak

 

155/2001 Dekretoak, uztailaren 30ekoak, Gizarte Zerbitzu gaietan Euskal Administrazio Publikoei dagozkien funtzioak zehazten ditu. Haren arabera, Gizartekintzari dagozkio adineko ezinduen Eguneko Zentroko nahiz Etxez Etxeko Zerbitzuko plazak finantzatzea.

 

Indarrean 2002ko uztailaren 1ean sartu zen 2002ko apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuak (84 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), adineko pertsona ezinduak ekipamendu iraunkorretan eta eguneko laguntza zentroetan sartzeko arauak ezartzen ditu.

— Diputatu Kontreiluak, 2002ko maiatzaren 27an egindako bileran, adineko ezinduendako Eguneko laguntza zerbitzuen finantzaketarako erreferentziako tarifak onartu zituen.

 

Laguntza tarifa 27,30 euro/egunean

Garraioa 8,80 euro/egunean

Eguneko languntza zerbitzua erabiltzen dutenek 2003an ordaindu beharrekoak honako hauek dira:

Pentsio Kontributiboak: 10,74 euro/egunean

Pentsio es Kontributiboak 5,86 euro/egunean

2004rako, kopuru horiei IPCari dagokiona gehituko zaie.

 

Foru Aldundiaren ekarpena kasu guztietan erreferentziako gehieneko prezioaren eta erabiltzailearen ekarpenaren arteko diferentzia adinakoa izango da.

 

M.2. ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAREN TASAK

1.- Ezarri beharreko tasa: 15,52 Euro/orduko

2.- Zerbitzuaren ondorietarako, erabilatzaile mota bi hauek hartuko dira kontuan:

A) Erabiltzaile autonomoak (Sakontzen: 0-3)

 

B) Erabiltzaile ezinduak (Sakontze: 4-10)

3. Arauak:

3.A. Erabiltzaile autonomoendako arauak

 

3.A.1.- Onuradunak jarri behar duen dirua

Udalean horretarako ahalmena duen erakunde edo organoak ezarritako herri-zerga finantzatzeko erabiltzaile bakoitzak jarriko duena ondoko irizpide hauen araberakoa izango da:

3.A.1.1 Familia edo bizilagunak

Ematen den Etxez Etxeko Laguntzaren arabera, ondoko kide hauen diru-baliabideak hartuko dira kontuan:

 

— Pertsona zaintza. Erabiltzaileak berak duena, bere ezkontideak eta seme-alabek bienak ez izan arre, batenak edo bestearenak badira, 18 urtetik gorakoak badira eta beraiekin bizi badira, 18 urtetik beherakoak izanez gero, kontuan hartuko da diru aldetik noren pentzutan dauden.

— Etxeko lanak. Erabiltzailearena eta elkarrekin bizi diren beste guztiena. Elkarrekin bizi izatea era honetan ulertzen da: etxeko lanak egiten diren etxe horretan bizi diren beste guztiak.

3.A.1.2. Familiaren edo bizilagunen dirusarrerak

Familiaren edo bizilagunen dirusarreretan, horietariko edozeinek eskuratzen dituenak hartuko dira kontuan. Hona hemen kontuan hartuko diren diru-iturriok:

— Inoren konturako langile izan eta hortik ateratzen duen etekin garbia.

— Norbere konturako langile izan eta hortik ateratzen duen etekin garbia

— Edozein pentsiotatik jasotako dirusarrera garbiak

— Ondasun higigarrietatik ateratako etekin garbiak

— Ondasun higiezinetatik ateratako etekin garbiak. Horren kalkulua ateratzeko, urteko dirusarrera garbitzat hartuko dena hauxe izango da: familiaren edo bizilagunen ohiko etxebizitza ez dena eta etxe horrek katastroan duen balioaren %10a. Beti ere, urtean zehar etxe horrek beste etekinik eman ez badu.

Beraz, ondoko dirusarrera hauek ez dira kontuan hartuko:

— Helburu jakin baterako gizarte laguntzatik jasotako dirua, aldikoa ez dena. Gizarte larrialdietarako emandakoak, bekak, ikasketenak... Beti justifikatu behar dira agiri bidez.

 

— Etxea saltzetik ateratako dirua, beti ere, diru hori beste etxe bat erosteko, negozioren bat jartzeko edo norbere konturako lanposturen bat sortzeko erabili izan bada.

 

— Onuratuak eta bere familiakoak, bidezko deklarazio-orrian adierazi beharko du zenbat ondare eta diru-sarrera izan litezkeen bateragarriak.

Esandako dirusarrera horien kalkulua egiteko, orokorrean, urtean jasotako guztia hartuko da kontuan, eta hilabete bakoitzekoa, 12 hilabeteren artean banatuz jakingo.

 

3.A.1.3. Erabilera libreko zenbatekoak.

Erabilera libreko zenbatekotzat une bakoitzean indarrean dagoen Gutxieneko Soldataren %75a hartzen da, familia osatzen duena pertsona bakarra denean. Familian beste bat balego zenbateko horri Gutxieneko Soldataren %35a gehituko litzaioke eta gehiago baleude, hortik gorako guztiena Gutxieneko Soldataren %30ª gainontzeko kide bakoitzak.

 

3.A.1.4. Familiak edo bizilagunek hilero izango duten errenta eskuragarria.

Familiak edo bizilagunek hilero izango duten errenta eskuragarria zehaztutako dirusarrera guztien zenbatekotik erabilera libreko zenbatekoak kenduta aterako da. Gainera, gastu bereziak ere ken dakizkioke behar bezala zuritzen badira 1.7. atalean esandakoaren arabera.

3.A.1.5. Higikorren kapitalari dagokion balorazioa

Horretarako, elkarrekin bizi den familiako edozein kidek dauzkan tituluak, baloreak, erraz ateratzeko kreditu eskubideak edo banketxeren baten utzitako dirua hartuko da kontuan.

 

Errenta aldakorraren tituluak Burtsan duten kotizazioaren arabera baloratuko dira, eta Burtsaren baloraziorik ez balute, kontabilitate mailan duten balioa hartuko da kontuan.

Errenta finkoaren tituluak balore nominalaren arabera baloratuko dira.

3.A.1.6. Erabiltzaileek ordaindu behar dutena

 

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua ordaindu behar dutenek jarri beharreko zenbatekoa honela zehaztuko da: zerbitzu orduen arabera eta ondoren ematen den baremoaren arabera. Familiak edo bizilagunek duten Errenta Eskuragarria kontuan hartuta, ahalurena duen organoak orduko finkatutako zenbatekoaren portzentaia finkatzen da baremo horretan. Ordaindu behar duten dirua ez da sekula izango 1.3. atalean familiarendako edo bizilagunendako finkaturiko erabilera libreko zenbatekoa baino txikiagoa.

 

Errenta prezio
eskuragarria publikoaren %

0 =< 89,74 e (Gutx: 35,68 _)

89,74 e =< 134,61 e 6%

134,61 e =< 179,48 e 9%

179,48 e =< 224,35 e 12%

224,35 e =< 269,22 e 15%

269,22 e =< 314,09 e 18%

314,09 e =< 358,96 e 21%

358,96 e =< 403,83 e 24%

403,83 e =< 448,70 e 27%

448,70 e =< 493,58 e 30%

493,58 e =< 538,44 e 34%

538,44 e =< 583,31 e 38%

583,31 e =< 628,18 e 42%

628,18 e =< 671,85 e 46%

671,85 e =< 717,93 e 50%

717,93 e =< 762,79 e 54%

762,79 e =< 807,66 e 59%

807,66 e =< 852,54 e 65%

852,54 e =< 897,41 e 71%

897,41 e =< 942,28 e 77%

942,28 e =< 987,15 e 83%

987,15 e =< 1.032,02 e 90%

1.032,02 e =< 1.076,89 e 95%

1.076,89 e =< 1.121,76 e 100%

 

Familiaren edo elkarrekin bizi direnek duten higikorren kapitalaren balorazioa egin eta 3.000.000,- Pta./18.030,36 Euro edo hortik gorako aktibo finantzieroak edo gordailuak dauzkatela frogatuko balitz, Etxez Etxeko Zerbitzuaren erabiltzaileak goiko lauki horretan azaltzen denaren hurrengoa ordaindu beharko luke, kapital higikorrean milioi bakoitzeko hirutik gorakoa denean.

3.A.1.7. Gastuen kenketa

Izendatutako dirusarreretatik, aparteko gastutzat hartzen dira etxebizitzarenak, gaisotasunarenak...e.a.

 

a) Ohiko etxebizitzaren alokairua, betiere ordaintzen duena onuratua bada, eta kontratua bere izenean edo ezkonkidearenean baldin bada.

b) Ohiko etxebizitzaren hipotekaren ordainketa, betiere ordaintzen duena onuratua bada, eta komtratua bere izenean edo ezkonkidearenean baldin bada.

c) Gaisotasunen batek ekarritako gastuak, Gizarte Segurantzaren pentzu edo antzeko babesa duen beste asegururen baten kontura doazenak salbu

d) Janariendakoa, 5.000,- Pta/30,05 Euro familiako lehen kidearendako eta 2.500,- Pta./15,03 Euro besteendako.

e) Bestelakoak, intereskotzat jotzen badira.

3.A.1.8. Hobariak

Herri-zerga edo tarifa jakin bat ezartzeko ahalmena duen organoak edo erakundeak, gizarte-arazoak direla medio, ongintza edo herriaren alde jardun nahi duela-eta, behar bezala egiaztatuz eta ebazpen arrazoitua emanez, herri-zerga edo tarifetan salbuespenak edo hobariak eman ditzake

3.A.1.9. Onuradunen urteko berrazterketa.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbizua jasotzen duten onuradun guztien egoera urtero aztertuko da, laguntza emateko egon ziren arrazoiak segitzen duten ikusteko eta zerbizu hori jasotzeko emariak eguneratzeko. Lan hori urtearen hasieran egingo da.

 

3.B. Erabiltzaile ezinduendako arauak

72/2002 Foru Dekretua, abenduaren 27koa, adineko ezinduendako Etxez Etxeko Zerbitzua erabiltzen duenaren ekarpen ekonomikoa arautzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 10 zenb; 2003-01-16, 752. orri)

Erreferentziako tarifa Etxez Etxeko Zerbitzurako

Ezindua edo Oro ezindua 13,63 euro/orduko

Foru Aldundiaren ekarpena kasu guztietan erreferentziako gehieneko prezioaren eta erabiltzialearen ekarpenaren arteko diferentzia adinakoa izango da.

 

N. SAN ANDRES FUNDAZIOA. NAGUSIEN EGOITZA

 

Erabiliko diren tarifak hauexek izango dira:

a) 2001eko urtarrilaren 1ª baino lehen
egoitzan sartu eta bere burua zaintzeko gauza
direnek ohe biko gelan 17,01
e eguneko

a) 2001eko urtarrilaren 1ª baino lehen
egoitzan sartu eta bere burua zaintzeko
gauza direnek ohe bateko gelan 21,60 3.
e eguneko

c) 2000ko abenduaren 31aren ondoren
baina 2003ko urtarrilaren 1ª baino
lehenago egoitzan sartu eta bere burua
zaintzeko gauza direnek ohe biko gelan 20,73
e eguneko

d) 2000ko abenduaren 31aren ondoren
baina 2003ko urtarrilaren 1ª baino
lehenago egoitzan sartu eta bere burua
zaintzeko gauza direnek ohe bateko gelan 22,91
e eguneko

e) 2002ko abenduaren 31tik aurrera
egoitzan sartu eta bere burua zaintzeko
gauza direnek 33,87
e eguneko

Ordainduko den zenbatekoa, euren burua zaintzeko gauza diren Eibarko udalerriko pertsonak egoitzan sartzeko eta han lekua izateko modua arautzen duen Udal Araudiak dioena aplikatzetik ateratzen dena izango da; udalbatzak 2003ko otsailaren 24an onartu eta 2003/05/12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena (87. aldizkaria, 8.824. orrialdea eta horren ondorengoak)

f) Laguntza Beharrean eta Laguntza
Osoaren Beharrean dauden egoiliarrek,
2001eko urtarrilaren 1ª baino lehen sartutakoak
izan eta 2002ko apirilaren 30eko
20/2002 FD-k Gipuzkoan laguntza
beharrean dauden pertsonak egoitzetan
sartzeko eta lekua izateko araubidean
sartzerik ez dutenek (2002ko maiatzaren
8ko GAOean argitara emandako Dekretua,
8.613. orrialdean eta horren ondorengoetan) 24,88
e eguneko

g) Laguntza Beharrean eta Laguntza
Osoaren Beharrean dauden egoiliarrek,
2000ko abenduaren 31ª baino geroxeago
baina 2002ko uztailaren 1ª baino lehenago
sartutakoak izan eta 2002ko apirilaren 30eko
20/2002 FD-k Gipuzkoan laguntza beharrean
dauden pertsonak egoitzetan sartzeko eta lekua
izateko araubidean sartzerik ez dutenek
(2002ko maiatzaren 8ko GAOean argitara
emandakoa, 8.613. orrialdean eta
horren ondorengoetan) 25,10
e eguneko

h) Laguntza Beharrean eta Laguntza Osoaren Beharrean dauden egoiliarrek, 2002ko ekainaren 30ª baino lehenago edo geroxeago sartutakoak izan eta 20/2002 FDn esandakoa betetzen dutenek. Tasa, Gipuzkoan laguntza beharrean dauden pertsonak egoitzetan sartzeko eta lekua izateko 2002ko apirilaren 30eko 20/2002 FD-k (2002ko maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, 84. zenbakian, 8613. orrialdean eta horren ondorengoetan) dioena aplikatzetik eta dekretu horri egindako zuzenketak dakartzan 2003-05-20ko Aldizkariak esandakoa (92. zenbakiduna, 9458. orrialdea eta horren ondorengoak) aplikatzetik ateratzen dena izango da.

 

 

 

Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.

 

I.- XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo probetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua

Ordenantza hau entitate localaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

 

II-ZERGAGAIA

3. artikulua

Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren probetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.

 

III- SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.

2. Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien probetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

 

3. Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen probetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.

 

5. artikulua.

Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, probetxamenduaren onuradun direnek.

 

IV- SALBUESPENAK,
MURRIZPENAK ETA HOBARIAK

6. artikulua

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

 

V- OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua

Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

 

 

VI - KUOTA

8. artikulua

1. Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

 

2. Erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.

 

Kalteak konponezinak badira, udalak kalteordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.

Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalteordainak edo diru-itzulketak.

 

VII- SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

9. artikulua

1. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidatuko dagokion ordainketa egiten ez bada.

2. Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.

 

3. Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

 

VIII- LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

10. artikulua

Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

 

IX- TASEN KUDEAKETA

11. artikulua

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

 

 

X- AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenanzta hau aldarazten duen akordioa 2003ko abenduaren 22an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2004ko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartena

 

 

ERASKINA

 

A. UDAL BIDE PUBLIKOEN LURZORU, LURPE EDO LURGAINAREN ERABILERA PRIBATUA EDO PROBETXAMENDU BEREZIA, HORNIDURA ZERBITZUEN ENPRESA USTIATZAILEEN ALDEKOA.

 

Auzateria osoari edo horren zati garratzintsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lur, lurrazpi edo lurgainaren erabilera pribatua edo probetxamendu bereziengatiko prezioa, aipatu enpresek udal barrutian urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozkien sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.

 

B. IBILGAILUAK ESPALOIETATIK FINKEN BARRUKALDERA SARTZEKO PREZIOA ETA KALEETAN APARKALEKUA GORDETZEAGATIKOA.

1. Erabilpen pribaturako erreserba, urtean 26,19 E/m.l.

2. Geratze eta aparkatze debekatua, urtean 21,97 E/m.l.

 

3. Ordutegira lotutako emakidetan %70a aplikatuko da, ordutegia 12 ordu baino gutxiagokoa baldin bada

Arauak:

1.- Tarifa honen kontura eskatuko diren zenbatekoak, eskatu edo egingo den aprobetxamendu bakoitzeko kitatuko dira; hiru hilabetero ordaindu behar dira.

2.- Aprobetxamenduaren bajak ematerakoan, hiru hilabeteko zenbateko hori hilabete osoko hainbanatuko da; udalari bajaren berri eman zaion hilabetea barne.

3.- Altak ematerakoan, hiru hilabeteko zenbateko hori hilabete osoko hainbanatuko da; udalari bajaren berri eman zaion hilabetea barne.

 

C. HERRI ERABILERAKO TOKIAK EDO LEKUAK, AULKI ETA JARLEKU, TRIBUNA, OHOLTZA ETA ANTZERAKOEKIN HARTZEA, DIRUA IRABAZTEKO ASMOZ.

Denboraldiko okupazioa, m2 bakoitza
(asteko egun guztiak) 9,50
E

Denboraldiko okupazioa, m2 bakoitza
(asteburu eta jaiegunak) 4,85
E

Arauak:

1.- Tarifa honen arabera exiji daitezkeen tarifak urtero kitatuko dira, eskatu edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko.

2.- Denboraldia amaitu baino lehen aprobetxamenduaren baja emanez gero, ordaindu beharreko kuota bajaren jakinarazpena udalari jakin arazi zaionetik aurrera kontatutako egun osoen arabera hainbanatuko da.

3.- Denboraldia hasi ondoren aprobetxamenduaren alta emanez gero, ordaindu beharreko kuota lizentzia ematen denetik aurrera kontatutako egun osoen arabera hainbanatuko da.

4.- Hartuko den tokia edo lekuaren egoera fisikoa neurtu ahal izateko, goian esandako kuotan, Diru Iharduera Zergaren Ordenantzaren 2. eranskinean azaltzen diren indizeak erabiliko dira.

D. KALEETAKO KIOSKOAK

1. Untzaga Plazan dagoen kiosko bakoitzak,
hiru-hilean ordaindu behar duena egunkariak
eta antzekoak saltzeagatik 85,62
E

2. Gainontzeko kaleetakoak, hilean 68,70 E

3. Herriko beste edozein kioskok nonahi
bestelakoak saltzeagatik hiru-hilean 51,71
E

 

Arauak:

1.- Tarifa honen arabera exiji daitezkeen tarifak hiru hilabetero kitatuko dira, eskatu edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko.

2.- Aprobetxamenduaren baja emanez gero, ordaindu beharreko kuota hilabeteka hainbanatuko da, bajaren jakinarazpena udalari jakin arazi zaion hilabetea edo aprobetxamenduaren iraungipenekoa sartuta.

3.- Aprobetxamenduaren alta emanez gero, hiru hilabetero ordaindu beharreko kuota hilabeteka hainbanatuko da, udalak okupazio berria egiteko baimena eman duenekoa sartuta.

E. SALTOKIAN KALEAN JARTZEA

ASTEAZKENETAKO AZOKAK

Untzaga Plazan azokan jartzeaga.
m.l. bakioit. eta hiru hilabetero 46,63
E

Bittor Sarasketa kalean azokan jartzeaga.
m.l. bakioit. eta hiru hilabetero 28,40
E

Arauak:

1.- Tarifa honen arabera exiji daitezkeen tarifak hiru hilabetero kitatuko dira, eskatu edo egindako aprobetxamendu bakoitzeko.

2.- Aprobetxamenduari baja emanez gero, hiru hilabetero ordaindu behar den zenbatekoa hilabete osoka hainbanatuko da, bajaren jakinarazpena udalari jakin arazi zaion hilabetea edo lizentziaren iraungipenekoa sartuta.

3.- Aprobetxamenduari alta emanez gero, hiru hilabetero ordaindu beharreko zenbatekoa hilabete osoka hainbanatuko da, udalak okupazio berria egiteko baimena eman duenekoa barne.

F. IBILGAILUAK UDAL KOTXE-BILTEGIAN EDUKITZEAGATIK

Lehendabiziko 72 orduak 0 E

72 ordu baino gehiago eginez gero,
eta han hilabeteraino egiten badu, eguna 1,60
E

Hilabetetik aurrera, eguna 4,00 E

G. HERRIKO KALEETAN OBRETAKO
EDUKIONTZIAK IPINTZEA

Egun bakoitzeko 1 E

 

 

 

Zerbitzuak eskaini edo udal iharduerak burutzeagatik ezarritako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza

 

1. artikulua.

Eranskineko tarifetan zehazten diren iharduerak burutu edo zerbitzuak eskaintzeagatik prezio publikoak ezarri eta ordainaraziko dira, Ordenantza honetako arauei jarraituz, haiek hauen barne direlarik.

2. artikulua.

Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.

3. artikulua.

Ordenantza honetan araututako prezio publikoak, zerbitzu edo ihardueren onuradunek ordainduko dituzte.

4. artikulua.

Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoengatiko tarifak, Eranskinean datozenak dira.

5. artikulua.

Ordainerazi daitezkeen diru-kopuruak, eskatu edota buruturiko zerbitzu edo iharduera bakoitzeko ordainduko dira eta dagokien epigrafeetan bakoitzarentzat adierazitako kopuruak ezingo dira murriztu.

6. artikulua.

Ordenantza honetan adierazten diren zerbitzuak eskaintzeko edo udal iharduerak burutzeko, aldez aurretik eskatu beharko zaio Udal Administrazioari horiek eskaini edo burutzeko baimena. Zerbitzu edo iharduera horiek, nolanahi ere, Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaintzen badira hartuko dira emandakotzat, eta hauen epea luzatu ondoren prezio publikoa ordaintzen ez bada, zerbitzua eskaintzeko edo iharduera burutzeko aukera, besterik gabe, galarazi egingo da.

7. artikulua.

Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaindu beharra, zerbitzua eskaintzen edo iharduera burutzen hasten denean sortzen da.

Hala ere, zerbitzuen eskaintzea edo ihardueren burutzea dagoeneko onetsi eta luzatu bada, zerga ordaindu beharra, dagokien tarifetan adierazitako denboraldi natural bakoitzaren aurreneko egunean sortzen da.

8. artikulua.

Prezio publikoa honela ordainduko da:

a) Zerbitzu eskaintza edo iharduera-burutzapenen kasuan, udal kutxetan zuzenean gordailu bat sartuz, zerbitzua eskaini edo iharduera burutu aurretik, adierazitako gutxieneko kopurukoa.

 

b) Beren izaeragatik aldez aurreko gordailua jartzeko aukera ematen ez duten zerbitzu-eskaintza edo iharduera-burutzapenen kasuan, Administratzioak dagokion faktura aurkezten duenean.

c) Urtez urteko zerbitzu-eskaintze edo iharduera-burutzapenen kasuan, horiek prezio publikoen matrikuletan sartu ondoren, urte naturalen arabera.

9. artikulua.

Prezio publikoa ordaindu beharrerekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik iharduera burutzen ez denean, dagokion zenbatekoa itzuliko da.

10. artikulua.

Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko prozedura administratiboa erabiliz ordainarazi ahal izango dira.

11. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen den Prezio Publikoarean kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, Zergeekiko Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoa erabiliko da.

 

AZKEN XEDAPENA

Ordenanzta hau aldarazten duen akordioa 2003ko abenduaren 22an batzarrean onartu zen. Ondorioak 2004ko urtarrilaren lehenetik sortuko ditu, derogatu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartena

 

 

 

ERASKINA

 

A. LEGARREKO "MUSIKA SORBURUA"REN ERABILERA

1.- Lokalak

114,83 e lokaleko eta hileko. Lokal bakoitzean entsaiatuko duen talde-kopurua ez da kontuan hartuko

2.- Grabazioetarako kabina

26,55 e grabazio ordu bakoitzeko

— Taldearen kide guztiak Eibarko Musikari Gazteen Elkartekideal badira %50aren deskontua izango dute

— "Eibarko Musikari Gazteen Elkarte Kideak hainbeste deskontua horrenbeste. Beraz, kideen arabera kobratuko da.

B. PORTALEKO ARETOAK ETA GELAK

 

1. Areto Nagusia.

1.1. Eraikina zabalik dagoenean:

a) Orduko alokairua: 58,41 e

b) Egun erdikoa (4 ordu): 205,10 e

c) Egun osokoa (8 ordu): 365,73 e

1.2. Larunbat arratsaldez, jaiegun eta igandeetan:

a) Orduko alokairua: 110,18 e

b) Egun erdikoa (4 ordu): 365,73 e

c) Egun osokoa (8 ordu): 659,11 e

1.3. OHARRAK:

— Gauzak jartzen ematen diren orduak ere barruan sartuko dira.

— Alokairua ordaintzeak ikusentzunezkoak erabiltzeko beta ematen du. Ekitaldia grabatu nahiez gero, zintak norberak eraman behar ditu.

2. Nagusiendako ikastaro gelak.

2.1. Eraikina zabalik dagoenean.

a) Orduko aloikairua: 21,91 e

b) Egun erdikoa (4 ordu): 58,41 e

c) Egun osokoa (8 ordu): 110,18 e

2.2. OHARRAK

— Gauzak jartzen ematen diren orduak ere barruan sartzen dira.

— Alokatzeak, gelako telebista, bideoa eta diapositiben proiektorea erabiltzeko beta ematen du.

— Gela hori ez da alokatuko larunbat arratsaldeetan, igande eta jaiegunetan.

 

Diru Iharduera Zerga arautzeko ordenantza fiskala

 

I. kapitulua: Izaera eta Egitate Zergagarria

1. artikulua.

1.- Diru Ihardueraren Zerga, zuzeneko zerga bat da, eta horren egite zergagarria, Eibarko udalerrian enpresa-jarduerak, jarduera profesionalak edo artistikoak egite soilean datza, lokal jakin batean egin ala ez egin eta Zergaren tarifetan zehaztuta ala zehazteke egon arren.

 

2. Zerga honen ondorioetarako, enpresa ihardueratzat ondoko hauek hartuko dira: abeltzaintzakoak (berezko izaera dutenean), meatzaritzakoak, merkataritzakoak eta zerbitzugintzakoak. Beraz, ez dira halakotzat hartuko nekazaritzakoak, berezko izaerarik gabeko abeltzaintzakoak, basozaintzakoak eta arrantzakoak, eta ez dira zerga honen egitate zergagarria izango. Ondorio berberetarako, nekazaritza turismoko ostatu zerbitzua ere ez da enpresa iharduratzat hartuko, baldin eta nekazaritza, abeltzaintza edo basozaintzaren iharduera osagarri moduan aitortzen bada.

 

Apartatu honetan jasotakoaren ondorioetarako, berezko izaerako abeltzaintzatzat hartuko da, hain zuzen, ustialekuan sortu ez diren bazka eta pentzuak jangai nagusi moduan erabiltzen dituzten abere ustiapenen multzoa.

2. artikulua.

1. lharduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko xedez, norbere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen badira, iharduera hori enpresa, lanbide edo arte jitezkoa dela eritziko da.

 

2. Zergapean dauden jardueren edukina Zergaren Tarifetan zehazten da, 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak onartutakoetan.

3. artikulua.

Kargaturiko ihardueretan aritzea zuzenbidean onargarri den edozein moduz frogatuko da eta, bereziki, Merkataritza Kodeko 3. artikuluan ohartarazten direnen bidez.

4. artikulua.

Ondorengo ihardueretan aritzeari ez zaio Zerga honetan egitate zergagarria eritziko:

1. Enpresen aktibo finkokoak izan eta, besterenganatu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon diren ondasunak besterenganatzea. eta saltzailearen erabilera partikular eta pribatuzko ondasunen salmenta, baldin eta denboraldi berberetan erabili bazituen.

 

2. Lan pertsonalen edo lanbide zerbitzuen ordain jasotako ekoizkinen salmenta.

3. Establezimendua apaindu edo edertze xede hutsezko artikuluak erakustea. Bezeroentzako opari moduko artikuluak erakustea, aldiz, Zergari loturik egongo da.

 

4. Txikizkako salmenta denean, eragiketa bakar bat edo eragiketa isolatua egitea.

II. kapitulua: Salbuespenak

5. artikulua.

1. Honako hauek salbuesten dira Zergatik:

a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

 

b) Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.

 

Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

c) 2.000.000 eurotik beherako eragiketa-bolumena duten zergadunek, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5.1.c) artikuluak aurreikusi bezala.

d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e) Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

 

f) Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

g) Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

h) Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udalarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik bertako organo eskudunak herri onurakoak izendatu baditu.

Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.

i) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

2. Artikulu honen 1 apartatuko b) e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.

III. kapitulua: Sujetu Pasiboa

6. artikulua.

Zerga honen zergadunak, Zergen inguruko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dtuen pertsona fisikoak edo juridikoak dira, udalerri honetan egite zergagarria sortarazten duen edozein jarduera egiten badute.

 

 

IV. kapitulua: Zerga Kuota

7. artikulua.

Zerga kuota 1/1993 Foru Dekretu Arauemailean emandako aginduen arabera, Zergaren Tarifak erabiltzetik sortutakoa izango da, Dekretu hori osatzen eta garatzen duten xedapenetan esandakoaren eta Ordenantza honetan bertan aurreikusitako koefizienteek eta indizeak ezarritakoaren arabera.

8. artikulua.

1. Foru Aldundiak foru errekargua ezarri ahal izango du Ekonomi Ihardueren gaineko Zergan.

2.- Foru errekargu hori, Zerga arautzen duen araudiak emandako kasu berberetan eta han aipaturiko zergadun berberei eskatuko zaiei: Portzentaje bakar bat izango da aldatutako gutxieneko udal kuoteei ezarriko zaiena, eta hala balegoke, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11.1 artikuluak aurreikusitako ponderazio koefizientea erabiliz; tipoa ezingo da izan 100eko 40tik gorakoa.

3. Errekarguaren kudeaketa, zergaren kudeaketa bere gain duen entitateak egingo du, zergarenarekin batera egin ere.

4. Foru errekarguaren bilketa, Lurralde Historikoaren berezko baliapidetzat hartuko da eta Gipuzkoako Foru Ogasunean egingo da dirusarrera, erregelamenduz zehaztuko diren baldintza eta epeetan.

9. artikulua.

1. Gutxieneko kuotak finkatzen dituzten Zergaren Tarifak eta aplikaziorako edo erabilerarako Aginduak, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen I. eta II. Eranskinetan azaltzen direnak dira.

2. Foru Aldundiari dagokio, Zergaren Tarifek finkatuko lurralde-kuotak eta kuota bereziak kobratzea. Kuota bereziak jarduera lurralde batean baino gehiagoan eramateko ahalmena ematen dutenak dira.

Lurralde mailako kuotei eta kuota bereziei ezingo zaie 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 8. artikuluak araututako Foru Errekargurik ezarri; ezta koefiziente bakarra eta kokapen indizea ere, horiek biak 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluko 2. eta 3. ataletan hurrenez hurren arautuak.

10. artikulua.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko foru arauek aldatu ahal izango dituzte Zergaren tarifak, eta bertan finkaturiko kuotak eguneratu ere.

11. artikulua.

1.- Eibarko Udalak Zergaren tarifetan finkatutako gutxieneko udal kuotak igo egingo ditu ponderazio koefizientea erabilita, koefiziente hori zergadunaren eragiketa-bolumenaren arabera zehaztuko delarik.

 

Koefiziente hori Ordenantza honen 1. eranskina izenekoan agertzen dena izango da.

Atal honek aipatzen duen koefizientea aplikatu ahal izateko, zergadunaren eragiketa-bolumena berak daraman jarduera multzo osoari dagokiona izango da eta 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkian aurreikusitakoaren arabera zehaztuko.

 

2. Eibarko udalak honen aurreko atalean araututako koefizientea erabilita igoko ditu aldatutako kuota horiek, kuota horietan bere udalerri barruan burutzen diren jarduera guztietarako koefiziente bakar bat erabilita. Koefiziente hori 2. eranskina izenekoan aipaturikoa da.

 

3. Aurreko ataletan araututako koefizienteez gain, Eibarko udalak aurreko koefiziente horiek aplikatzetik edo erabiltzetik aldatutako kuota horiei indize-eskala bat ezarriko die, lokala dagoen kalearen kategoriari begiratuta, udalerri barruan duen kokapen fisikoa neurtuko duena. Eskala hori Ordenantza honen 3. ERANSKINA izenekoan agertzen dena da.

 

V. kapitulua: Ezarraldia eta Sortzapena

12. artikulua.

1. Ezarraldia bat dator urte naturalarekin, alta aitorpenak direnetan salbu, kasu horretan kuoten kalkulua ihardueraren hasiera egunetik urte naturalaren bukaerarainokoa izango baita, artikulu honen 3. zenbakian jarritakoaren kaltetan gabe.

2. Zergaren sortzapena ezarraldiko lehenengo egunean gertatzen da, eta kuotak murriztezinak izango dira, alta aitorpenen kasuetan ihardueraren hasiera eguna urte naturalarekin bat ez datorrenean salbu, kasu horretan kuoten kalkulua ihardueraren hasiera egunetik abenduaren 31arteko hilabete kopuruaren proportzioan egingo baita.

 

3. Baja aitorpenen kasuan, urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkezten den egunerartekoa izango da zergaldia. Balizko horretan, zergaldiaren lehen egunean sortuko da Zerga, eta urtarrilaren 1etik baja aitorpena aurkezten den egunera bitartean dauden hiruhilabete kopuruaren proportzioan kalkulatuko da kuota.

 

Zenbaki honetan xedatutakoa ez da aplikagarri izango iharduerako alta aitorpena eta baja aitorpena urte natural berean gertatzen badira. Balizko horretan, urte bereko abenduaren 31ra aldatuko da bajaren data.

Zerga Administrazioak, ofizioz, Zergaren zentsuetan bidezko izan dadin barne hartze, aldaketa edo baztertzeari ekin abal izango dio, arauz ezar daitezen era eta baldintzetan.

 

4. Ikuskizunak diren kasuetan, kuotak banakako ihardueretarako finkaturik badaude, horietako bakoitza egiterakoan sortuko da Zerga, beharrezko aitorpenak aurkeztu beharko direlarik erregelamenduz ezarriko den moduan.

 

 

VI. kapitulua: Kudeaketa

13. artikulua.

1. Zerga, bere Matrikulatik abiatuta kudeatzen da. Matrikula hori urtero egingo da eta diru-ihardueren, zergadunen, zerga-zorren, eta, hala balegoke, Foru Errekarguaren zentsuak kontuan hartuta egingo da. Matrikula jendeak eskuragai izango du Eibarko Udalean bertan.

 

2. Subjektu pasiboek behar diren zentsu aitorpenak aurkeztu beharko dituzte alta hartzeari begira, eta horretarako beharrezko datuak adieraziko dituzte matrikulan sartzearren, aurreko apartatuan adierazitako eran eta erregelamenduz ezarriko den epearen barruan. Horren ondoren, Administrazio eskudunak bidezko likidazioa egingo du, eta subjektu pasiboari jakinaraziko dio dagokion ordainketa egin dezan.

 

Aurreko pasartean ezarritakoaz aparte, 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 5. artikuluko 1. atalaren a), d), g) eta i) hizkietan aipatzen diren zergadunek edo subjektu pasiboek ez dute zerga matrikularen altari dagokion zentsu aitorpena aurkezteko obligaziorik.

Era berean, zergapetutako jardueretan aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoren bat gertatzen bada eta horiek zerga honen ondorioetarako garrantzitsuak badira, subjektu pasiboek horien berri eman beharko dute erregelamenduz finkatuko diren epe eta moduetan.

 

3. Tributu ikuskaritzaren iharduketen edo altak eta jakinerazpenak aurkeztearen ondorioz, zentsu horietan egindako datu gaineratze, kentze edo aldatzeari administrazio egintza eritziko zaio, eta zentsuaren aldaketa ekarriko du. Zentsuetan dauden datuei buruz matrikulan edozein aldaketa egiteko, datuen aldaketa egin beharko da aurretik haietan, ezinbestez.

 

 

4. Zerga hau autolikidazio erregimenean galdatu ahal izango da, erregelamenduz ezarriko den arabera.

 

14 artikulua.

1. 1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkiak aurreikusitako zerga-salbuespenaren ondorioetarako, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren subjektu pasiboek edo zergadunek, Elkarteen Zergaren subjektu pasiboek eta Ez-egoiliarren Errentaren Gaineko Zerga zergadunek, zerga horien aitorpena Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkezten ez badute, derrigortuta daude Diru Iharduera Zergaren kudeaketan ahalmena duen organoari komunikazioa aurkeztera, salbuespen hori jasotzeko goian esandako c) hizki horretan ezarritako baldintza guztiak bete egiten dituztela esaten. Obligazio edo derrigortasun hori badagokie baita Zergen inguruko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen elkarte zibiletako bazkide, oinordeko, komunitatekide edo partaide guztiei.

 

Ondorio horietarako, Ogasuneko eta Finantzetako foru diputatuak erabakiko du zein izango den komunikazio horren edukia, eta nola eta zein epetan aurkeztu beharko den, bi telematikoz zein kasutan aurkeztu ahal izango den ere finkatuko duelarik.

2. Honen aurreko pasartean aipaturiko zergadunek edo subjektu pasiboek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuari jakinarazi behar diote beraien eragiketa-bolumena. Aldi berean, subjektu pasiboek edo zergadunek eragiketa-bolumean izandako aldaketa guztien berri eman behar dute aldaketa horrek 1/1993 Foru Dekretuaren 5. artikuluko 1. atalaren c) hizkiak aurreikusitako salbuespen aplikazioaren aldaketa edo aldaketa eza dakarrenean, edo 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluko 1. atalak aurreikusitako ponderazio koefizientea aplikatzerakoan kontuan hartu behar den zatia aldatzen denean. Fiskalitaterako eta Finantzaketarako Foru Diputatuak ezarriko ditu komunikazio edo jakinarazpen horiek noiz eta nola aurkeztu behar diren, horien edukina zein izango den eta aurkezteko epea eta modua zein izango den; baita ere bide telematikoa noiz erabil daitekeen ere.

15. artikulua.

1. Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta diru-batuketa, borondatezko ordainaldian nahiz premiamendu bidetik, Eibarko Udalari dagozkion eskumenak dira.

Hala ere, subjektu pasiboak aurkeztutako alta aitorpenetik ateratzen den likidazioa Foru Aldundiak egingo du.

 

2. Eibarko Udalak berak arlo honetan dituen eskumenak hauexek dira: Matrikula jendearen aurrean erakustea, errekurtsoei eta erreklamazioei ebazpenak ematea, Zerga kobratzea, zerga-salbuespenak eta hobariak aplikatzea eta zergadunari zerga honen inguruko informazioa ematea eta laguntzea.

3. Gipuzkoako Foru Aldundiari dagozkio, soil-soilik, matrikula egin eta gordetzea, ekonomi iharduerak sailkatzea, kuotak jartzea eta beharrezko ordainagiriak egitea.

 

4. Eibarko udalak Foru Aldundiari lagundu egingo dio Zergaren Matrikula eratu eta gordetzeko; baita diru-iharduerak sailkatzen eta legozkeen kuotak seinalatzen ere.

 

5. Salbuespenak emateko eta ukatzeko, beharrezko izango da, beti ere, Foru Aldundiaren aldez aurreko txosten teknikoa, hartuko den erabakia Aldundiari jakinarazi beharko zaiolarik.

6. Edozelan ere Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio lurraldeko kuoten eta kuota berezien kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta diru-batuketa, Eibarko udalak elkarlankidetzarako ezar ditzakeen bideen kaltetan gabe.

 

16. artikulua.

Iharduerak sailkatzeko eta kuotak finkatzeko ekintzen aurka jarriko diren errekurtso eta erreklamazioak Zergekiko Foru Arau Orokorreko 156tik 167rainoko artikuluek diotenari atxikiko zaizkio, Gipuzkoako Foru Aldundia izanik birjarpen errekurtsoa ebazteko organu eskuduna. Erreklamazio horiek jartzeak ez du ekintzen beterazte-indarra galtzerik ekarriko.

17. artikulua.

1. Eibarko Udalari dagokion Matrikula Foru Aldundiak egindako du; Aldundiak egin eta udalari bidaliko dio.

2. Matrikula behin jaso ondoren, Eibarko Udalak jendearen aurrean utziko du 15 egunez, gaia dagokien zergadunek hura aztertu, eta, hala nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.