| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 22959 orria |
orioko udala
Iragarkia
Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik egin gabe igaro ondoren, finko eta behin betikotzat jotzen da Udal Plenoak 2003ko irailaren 30ean eginiko ohiko bilkuran 2003ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalak eta eranskinak aldatzeko onarturiko hasierako onespena. Testua ondorengo hauxe da:
1.Udal zergak:
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO FUNTSEZKO ELEMENTUAK ERREGULATUKO DITUEN ORDENANTZA FISKALA
ERANSKINA
Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga-tasa honako hau da:
Industri edo hirugarren zonetan kokatuta dauden hiri-ondasunentzat : 2,66.
Gainerako ondasun higiezinentzat: 1,39.
Landalur Ogasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa % 0,84koa da.
UDALERRIKO JARDUERA EKONOMIKOAREN
GAINEKO ZERGAREN EXAKZIORAKO ZENBAIT AHALMEN ERREGULATZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.
ERANSKINA
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,50.
HIRI-LURREN BALIO GEHIKUNTZAREN
GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENATZA FISKALA
ERANSKINA
1.Portzentaia laukia
Aldia Urteko portzentaia
a5 urte artekoa % 3,1
b)10 urte artekoa % 2,8
c)15 urte artekoa % 2,7
d)20 urte artekoa % 2,7
2.Tarifa
Karga tasa: %6.
TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO ELEMENTUAK ERREGULATZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA.
ERANSKINA
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araua aldatzen duen Gipuzkoako Lurralde Historikoko Erregimen Fiskalari buruzko abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauan ezarritakoaren arabera, zerga 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, ondoko tarifen arabera:
Potentzia eta ibilgailu mota Euroak
A)Turismoak
9 zalditik beherakoak 23,00
9tik 11,99ra bitartekoak 58,00
12tik 13,99ra bitartekoak 90,00
14tik 15,99ra bitartekoak 128,00
16tik 19,99ra bitartekoak 160,00
20tik gorakoak 189,00
B)Autobusak
21 jarleku baino gutxiagokoak 139,00
21etik 50era bitartekoak 197,00
50etik gorakoak 247,00
C)Kamioiak
Karga erabilgarria 1000 kg.tik behera dutenak 71,00
Karga erabilgarria 1.000 kg.tik 2.999ra
bitartekoa dutenak 139,00
Karga erabilgarria 2.999 kg.tik 9.999ra
bitartekoa dutenak 197,00
Karga erabilgarria 9.999 kg.tik
gora dutenak 247,00
D)Traktoreak
16 zalditik beherakoak 30,00
16tik 25era bitartekoak 46,00
25etik gorakoak 139,00
E)Trakzio mekanikodun ibilgailuek atoian daramatzaten erremolkeak eta erdi erremolkeak:
Karga erabilgarria 1.000 kg.tik behera eta
750 kg.tik gora dutenak 30,00
Karga erabilgarria 1.000 kg.tik 2.999ra
bitartekoa dutenak 46,00
Karga erabilgarria 2.999 kg.tik gora dutenak 139,00
F)Bestelakoak
Ziklomotorrak 8,00
125 zentimetro kubikorainoko motozikletak 8,00
125etik 250ra bitarteko motozikletak 13,00
250etik 500era bitarteko motozikletak 26,00
500etik 1.000 bitarteko motozikletak. 51,00
1.000tik gorako motozikletak 101,00
ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA EREGULATZEN DUEN ORDENANTZA
FISKALA
eranskina
Eraikuntza, instalazio edo obra-mota Karga-mota (%)
a)Orioko Kasko Zahar edo Historikoaren
mugen barnean egindako edozein eraikuntza, instalazio edo obra, irabazi asmorik gabeko
pertsona fisiko edo juridikoek egina eta honako gehienezko perfilarekin: bi altuera eta kubierta
azpiko aprobetxamendua % 2
b)Orioko Kasko Zahar edo Historikoaren mugen barnean egindako edozein eraikuntza instalazio edo obra, irabazi asmoa duten pertsona fisiko
edo juridikoek egina % 4
c)Baserri edo baserrietako eranskinei
buruzko edozein eraikuntza, instalazio edo obra % 2,5
Eraikuntza, instalazio edo obra-mota Karga-mota (%)
d)Promozio Publikoko Babes Ofizialeko etxebizitzen promozioarekin zerikusia duen
edozein eraikuntza, instalazio edo obra % 2
e)Promozio Pribatuko Babes Ofizialeko etxebizitzen promozioarekin zerikusia duen
edozein eraikuntza, instalazio edo obra % 3
f)Edozein eraikuntza, instalazio edo obra, etxebizitza libreen promozioari edo pabilioi edo
nabe industrialei dagokiena. % 5
g)Aurreko ataletan propio aipatu gabeko
edozein eraikuntza, instalazio edo obra % 4
h)Gutxienezko tarifa 60,00 euro
Zergaz kanpo geratuko dira igogailua lehen aldiz jartzeari dagozkionak.
2.-Udal domeinu publikoa pribatuki erabiltzeagatik edo horren aprobetxamendu berezia egiteagatik aplikatuko diren tasak:
2.1.Udal erabilera publikoko lurretan (errepide eta bestelako bide publikoak barne) zangak, lubakiak eta sundak irekitzea, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko. (Bide publikoan zoladura edo espaloia altxatzea ere barnean geratzen da).
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 1,39
2.2.Udalaren erabilera publikoko lurrak okupatzea, merkantziak, eraikuntza materialak, obra hondakinak, hesiak, puntelak, asnillak, aldamioak eta antzeko beste instalazio batzuk jarriz.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a)Lehen tarifa: Bide publikoa hesi, aldamio edo beste edozein instalazioz okupatzea. m2.ko
(edo zatiko) eta eguneko 0,27
b)Bigarren tarifa: Bide publikoa merkantzia, hondakin eta eraikuntza materialez
okupatzea. m2.ko (edo zatiko) eta eguneko 3,48
c)Hirugarren tarifa: Bide publikoa zutabe, eustaga edo eusteko beste hainbat elementurekin
okupatzea. Elementuko eta hileko (edo zatiko) 10,33
d)Laugarren tarifa: Eraikuntza garabiak
jartzea. m2ko (edo zatiko) eta hileko (edo zatiko) 11,64
Bigarren tarifak aipatzen dituen aprobetxamenduen elementuren bat hesiz inguratutako espazioaren barnean instalatuta dagoenean, ez dira tarifa horiek likidatuko, baizik eta lehen tarifaren barneko hesien kontzeptu espezifikoari dagozkionak.
Udal jabari publikoaren okupazioa Orioko kasko zahar edo historikoaren mugen barnean irabazi-asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoek egiten dutenean, pertsona horiek ordaindu behar duten tasaren kopurua % 99an bonifikatuko da.
Udal jabari publikoaren okupazioa Orioko kasko zahar edo historikoaren mugen barnean irabazi-asmoarekin jokatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek egiten dutenean, pertsona horiek ordaindu behar duten tasaren kopurua % 50ean bonifikatuko da.
2.3.Ibilgailuak sartzea espaloietan barrena eta aparkamendu mugaturako bide publikoan egindako erreserbetan barrena; ibilgailuak geratzea; edozein motatako merkantziak kargatu eta deskargatzea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a) Lehenengo tarifa (Ibi iraunkor baimenduarekin)
Bide publikoan tokia gordetzea 58,04
Garaje plazagatik 7,28
Familia bakarreko etxebizitzetako garajeak 54,50
b) Bigarren tarifa (ibi iraunkorrik gabe)
3 ibilgailu arteko garajeak 36,50
4tik 10 ibilgailu artekoak 73,00
11tik 30 ibilgailu artekoak 109,00
30 ibilgailu baino gehiagokoak 145,00
c) Ibi iraunkorrik gabeko garajeek, gainera, beste kontzeptu hau ere ordainduko dute: sarbideak espaloiarekin egiten duen lotunearen zabalerak
hartzen dituen metro linealak (edo zatiak) x (bider) 8,32
d) Merkataritza-lokalak bide publikoan tokia
gordetzea (ibi iraunkorrik gabe) 58,10
Ibi iraunkorreko plakak eroste kostuan kobratuko dira.
Bigarren tarifako ordutegia lanegunetan 08:00etatik 20:00etara izango da.
2.4.Edozein motatako udal bide publikoen hegalkina okupatzea elementu hauekin: eraikuntzako elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, toldoak, haizetakoak, eta antzeko beste instalazio batzuk, kalearen gainetik edo fatxadaren lerrotik ateratzen direnak.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
1.-Toldoak. m2ko (edo zatiko)
eta urteko (edo zatiko) 0,78
2.-Markesinak. m2ko (edo zatiko)
eta urteko (edo zatiko) 1,00
2.5.Linea elektrikoak; hodiak eta galeriak, elektrizitatea, ura, gasa edo bestelako isurkinak garraiatzeko; barnean hartuz: lineatarako zutoinak; kableak; palomillak; amarratze, banaketa eta erregistro kutxak; transformadoreak; errailak; baskulak; salmenta automatikorako aparailuak; edota antzeko elementuak, bide publikoetan edo udal domeinu publikoko lurretan ezartzen direnak.
Tasa hau jarraian aipatzen denarekin zuzenki lotuta dago:
Auzateria osoari edo horren zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lurzoru, zorupe edo hegalkinaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziengatiko tasa aipatutako enpresek udal mugartean urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen % 1,54ekoa izango da.
I.Tarifa hau aplikatzeko arauak
Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabeteetan enpresek udal mugartearen barruan egindako hornidurengatik lortutako diru sarreren aitorpena egingo dute, aurreko urtean lortutako diru sarrera gordinak xehetasun osoz azalduz.
Energia elektrikoa banatzen duten enpresei dagozkienez, "diru-sarrera gordintzat" hartuko dira, udalerri barruan energia elektrikoa salduz lortzen dituzten diru-sarrerak, barne duelarik potentzia kontzeptua energiarena, energia erraktiboaren osagarrienak eta ordutegi diskriminazioenak, hala nola neurgailuen alogera eta hartune eta itsaspen eskubideenak. Salbuetsirik geratuko diren diru-sarrera bakarrak BEZ eta fidantza izango dira, aplikagarria izango direlarik kontzeptu bananduak behe tentsio eta goi tentsioko zuzkidura guztiak.
Era berean, Elketrizitate Konpainiako enplegatuei egiten zaizkien zuzkidurak ere barne izan beharko dira, zeinak udalerri barruko gainontzeko abonatuen 2.0 tarifa orokorreko batez-besteko prezioan baloratuko baitira, potentzi kontzeptua ere gehituko zaielarik, eta hori guztia zuzkidura doan izanik ere.
Azkenik, udalerri barruko fakturaziotik argiteria publikoari dagokiona kenduko da, fakturatzen denean, A.O. berariazko tarifari dagokionez, baina ez da deskontatuko beste tarifa orokorren bat fakturatzen bada, bertan barne hartuta baitago tasaren balioa.
Aipatutako aitorpenarekin batera enpresaren kontabilitateko laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak aurkeztu beharko dira.
Udal Administrazioak tasa honen zehaztapena edo behin-behineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 5 urteko epearen barruan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango delarik eta, epe hori iraganik, hala badagokio, behin-betikotzat joko da.
2.6.Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea, mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementuak erabiliz, irabazteko asmoa dagoenean.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
1.-Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, zoladurak, lorontziak, parasolak edo antzeko
instalazioak m2ko (edo zatiko) eta urteko 20,90
2.-Zabor eta materialak gordetzeko
edukiontziak. Edukiontziko eta eguneko (edo zatiko) 4,94
3.-Makina gai-banatzailea metro karratuko
eta urteko (edo zatiko) 18,00
2.7.Bide publikoan kioskoak jartzea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko). 1,28 euro
2.8.Postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udal erabilera publikoko lurretan, barnean hartuz, baita ere: kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinema filmaketak.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
1.-Taberna, kafetegi eta antzekoak.
m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 2,00
2.-Txurrotegi, txokolatetegi eta antzekoak.
m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 2,00
3.-Pastelak, gozokiak, fruitu lehorrak, patata frijituak, bisuteria, jostailuak, liburuak eta abar saltzeko txosnak. m2ko (edo zatiko) eta eguneko
(edo zatiko) 1,28
4.-Loreak, gaztainak eta izozkiak saltzeko txosnak. m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo
zatiko) 1,28
5.-Animaliak, zigiluak, txanponak eta antzekoak saltzeko txosnak. m2ko
(edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 1,28
6.-Tiroko txosnak eta bestelako jokoak.
m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 2,00
7.-Tonbolak, zozketak, salmenta azkarrak eta antzekoak m2ko (edo zatiko) eta eguneko (edo
zatiko) 2,00
8.-Ziboak, tresna hegalariak, kalesa txikiak, zaldiko-maldikoak, bumperrak eta, oro har, mugitzen diren era guztietako aparatuak. m2ko (edo
zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 2,00
9.-Auto-txoke pistak. m2ko (edo zatiko) eta
eguneko (edo zatiko) 2,00
10.- Ikuskizun eta antzerkiak. m2ko
(edo zatiko) eta eguneko (edo zatiko) 2,00
11.- Zirkoak. m2ko (edo zatiko) eta
eguneko (edo zatiko) 0,11
12.-Aurreko koefiziente horiek % 50eko murrizketa izango dute izaera orokorrekoak ez diren feria edo ospakizunak direnean edo jaietako esparruan sartzen ez diren instalazioak direnean.
13.- Orioko Udalak 6. eta 11. arteko tarifei, biak barne, % 60ko bonifikazioa ezartzeko aukera izango du izaera orokorreko feria eta jaialdietan edo ferialeku barruko instalazioetan, baldin eta, aldez aurretik Udalarekin adosten bada instalazio horien erabiltzaileek tarifa murriztuak izango dituztela.
14.-Azokako postuak. m2ko (edo zatiko)
eta eguneko (edo zatiko) 1,21
2.9.Portadak, erakusleihoak eta bitrinak.
Bertan behera utzi da.
2.10.Trakzio mekanikoko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea, horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
Hondartzako aparkalekua (turismoak):
Egun osoz 4,50
14:30 orduetatik aurrera 3,00
Udalak udaldi osorako abonoak eman ahal izango ditu. Abono horiek erosten dituztenek udaldi osoan aparkatu ahal izango dute Orioko hondartza inguruko bide publikoan. Abonoaren prezioa 58,35 eurokoa izango da kanpoan bizi eta oriotar ez direnentzat; eta 25,80 eurokoa berriz, kanpoan bizi baina Orion jaio direnentzat eta baita Aian bizi direnentzat ere.
3.-Ondoko zerbitzuak eskaini edo udal ardurapeko aktibitate administratiboak egiteagatik kobratuko diren tasak:
3.1.Autotaxien eta errentako gaineako ibilgailuen lizentziak edo baimenak ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a) Auto-taxien lehen lizentziak
Sei plaza baino gutxiagokoak 362,15
Sei plazatik bederatzi bitartekoak 362,15
b)Auto-turismoen lehen lizentziak
Sei plaza baina gutxiagokoak 362,15
Sei plazatik bederatzi bitartekoak 362,15
c)Zerbitzu berezien eta abonuaren
lehen lizentzia 362,15
d)Emanda eta indarrean dauden
lizentzien transmisioak. Plaza bereizketarik gabe 724,40
Gehi % 10a, transmisio zifren gainean
e)Emanda dagoen lizentzia baten babesean dauden ibilgailuen ordezkapena. Plaza
bereizketarik gabe 29,00
f)Bertan behera utzi da
g)Bertan behera utzi da
h)Auto-taxien lizentzia urteko mantenimendua 50,00
3.2. Udal administrazioak edo udal agintariek norbaiten eskariz ematen dituzten agiriak.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
1.-Honako hauek izango dira udal espedienteak tramitatzeagatik ordaindu beharreko tarifak:
Lehen epigrafea. Lizentziak edo baimenak eskatzeko espedientea
Bertan behera utzi da.
Bigarren epigrafea. Udal eskumeneko beste arlotan
Euroak
1.-Ziurtagiri urbanistikoak 21,15
2.-Kontsulta edo informazio urbanistikoak 74,25
3.-Udal bulegoek emandako eta propio tarifatu gabeko edozein motatako ziurtagiriak.
Orriko prezioa 1,22
4.-Alkateak ontzat eman eta sinatutako
dokumentupartikularra Bertan behera utzi da
5.-Izaera urbanoko lurren balioaren
gehikuntzaren gaineko udal zergaren behin-
behineko likidazioak .Bertan behera utzi da
6.-Botereen askiespena 16,00
7.-Testiguen informazioak Bertan behera utzi da
8.-Ordainketak zatikatu eta luzatzeko
espedienteak. Bertan behera utzi da
9.-Udal obra eta zerbitzuak kontratatzeko
espedienteak:
a)Udal eraikuntza eta mugaketarako
fidantzak itzultzea. Egintza bakoitzak 2,13
b)Obra ziurtagiriak. Bakoitzak 10,80
c)Obren onarpen akta. Bakoitzak 21,26
10.- Finka urbanoak aurri deklaratzeko
espedienteak 55,25
11.-Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen espedienteak (IGOKA),
lizentzia ematen zainean 212,00
12.- Espediente berak, lizentzia ematen
ez zaienean 75,50
13.- IGOKAkoak ez diren espedienteak,
lizentzia ematen zaienean 106,00
14.- IGOKAkoak ez diren espedienteak,
lizentzia ematen ez zaienean 38,00
15.- Lizentzia urbanistikoa eskatzeko espedienteak, lizentzia ematen ez zaienean.
Aurkeztutako aurrekontuaren arabera %2
16.-Propio tarifatu gabeko beste edozein
espediente 6,00
17.-Hirigintza-banatzeak .60,00
2.-Aurreko tarifak aplikatzerakoan sortutako kuotak % 50 gehituko dira interesatuek urgentziazko izaerarekin eskatzen dutenean sortzapena motibatzen duen espedientearen tramitazioa.
3.3Lurzoruari eta antolamendu urbanoari buruzko legeek exigitutako lizentzia urbanistikoak ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a)Udal Arkitekto Teknikoaren ikuskaritza teknikoa behar duten eta beren exekuziorako aldamioak derrigorrez erabili behar duten obren edo
instalazioen espedienteak tramitatzea 32,00
b)Udal Arkitektoaren ikuskaritza teknikoa behar duten eta beren exekuziorako aldamioak derrigorrez erabili behar duten obren edo
instalazioen espedienteak tramitatzea 56,00
c)Obra handien espedienteak tramitatzea 317,00
d)Ekimen pribatuaren bidez sustatutako Udalaren aktuazioa:
Plan berezi, plan partzial, urbanizazio proiektu
eta xehetasunezko estudioak tramitatzea 3.800,00
Birpartzelazio eta konpentsazio proiektuak
tramitatzea 2.955,00
Gainerakoak 528,00
e)Lehen erabilera edo okupaziorako lizentziak:
Etxebizitza bakoitzeko (eraikitako m2ko) 1,51
Merkatal lokal bakoitzeko (eraikitako m2ko) 3,02
Pabelloi edo modulo industrial bakoitzeko
(eraikitako m2ko) 3,02
Lur-mugimendua (m3 bakoitzeko) 0,23
Lerrokadurak (fatxadako metro linealeko) 6,33
Borda, ukuilu edota abelazkuntzarako
eraikitako m2................................................ 1,00
f)Gehienez honako prezioa duten etxebizitza sozialak eraikitzea: behin-behineko kalifikazioa egiteko garaian indarrean dagoen modulo ponderatu aplikagarria x (bider) 1,19ra arteko koefizienteak (hori barne).
Lizentzia urbanistikoa emateko tasaren kuotan % 90eko bonifikazio fiskala aplikatuko zaie.
g)Gehienez honako prezioa duten babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea: behin-behineko kalifikazioa egiteko garaian indarrean dagoen modulo ponderatu aplikagarria x (bider) 1,2tik 1,4ra arteko koefizienteak (biak barne).
Lizentzia urbanistikoa emateko tasaren kuotan % 50eko bonifikazio fiskala aplikatuko zaie.
h)Gehienez honako prezioa duten babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea: behin-behineko kalifikazioa egiteko garaian indarrean dagoen modulo ponderatu aplikagarria x (bider) 1,4tik gorako koefizienteak.
Lizentzia urbanistikoa emateko tasa osotasunean aplikatuko zaie.
3.4.Establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a)Banku, Aurrezki Kutxa eta Finantza
Erakundeak irekitzeagatik 9.593,00
b)Gau klubak irekitzeagatik 8.953,00
c)Dantzatokiak irekitzeagatik 5.596,00
d)Pubak irekitzeagatik 2.015,00
e)Kategoria bereziko jatetxeak, kafetegiak
eta tabernak irekitzeagatik 1.791,00
f)Jatetxeak, kafetegiak eta musika-aparailu
gabeko tabernak irekitzeagatik 896,00
g)1 eta 2 izarretako Hotelak irekitzeagatik 1.800,00
3. izarretik aurrera 1.800,00
_ + 875_ / izarrah)Hostalak, pentsioak, erresidentziak
eta antzekoak irekitzeagatik 226,00
i)Supermerkatuak irekitzeagatik 1200,00
j)Gozotegiak, gozodenda eta, oro har,
komertzioak irekitzeagatik 448,00
k)Biltegi industrialak eta komertzialak
irekitzeagatik. 320,00
l)Edozein motatako industriak irekitzeagatik:
1etik 10 ZPra 143,00
11tik 25 ZPra 356,00
26tik 50 ZPra 711,00
51tik 100 ZPra 1.066,00
100 ZPtik gora 1.422,00
Aurreko ataletan aurreikusten edo sailkatzen ez diren establezimendu guztiek jarduera Ekonomikoen gaineko zergari dagokion kuotaren % 300eko tasa ordainduko dute.
Establezimendu komertzial edo industrialak lekuz aldatzen badira Udalerri barruan, tarifa hauen arabera dagokien irekitze-tasaren %50a ordainduko dute; titularra edo ustiapena aldatzen bada, berriz, tarifa hauen arabera dagokien irekitze-tasaren %25a ordainduko dute, aktibitate klasifikatuen agiriaren derrigorrezko tramitazioa behar denean izan ezik. Eta beharrezkoa denean, tarifa hauen arabera dagokion irekiera tasaren % 100 ordainduko dute.
Establezimendu batean idazpuru bat baino gehiago hartzen dituen kontzeptuak agertzen direnean, tarifa handiena aplikatuko da.
Urte garai zehatz bateko aktibitateek dagokien tarifaren % 25a ordainduko dute.
Soilik uda garaian irekitako establezimenduen aktibitateen lizentzia iraungiko da, baldin eta lokala garai horretan itxita egongo balitz.
Interesdunak hala eskaturik baimendutako edo eskatutako baimen oro baliogabetu ahalko da ordaindu beharreko eskubideen %30a ordaindu ondoren, baldin eta lokala ez bada zabaldu eta baliogabetze-eskaera lizentzia eman denetik 6 hilabeteren barruan egin bada.
Eskatutako edo emandako baimena interesatuak berak eskatuz gero ezabatu ahal izango da, ordaintzea legokiokeenaren %30 ordainduta betiere, baldin eta aretoa zabalik inoiz eduki ez badu eta ezabatzeko eskari hori, lizentzia eman zenetik 6 hilabete igaro baino lehen aurkezten badu.
Salbuespenak:
Lokaletan lanak direla eta, behin-behineko larrialdi egoera batek eragindako aldaketak, beti ere lanok dagozkien lizentzia izanik. Salbuespen honek lokalaren irekiera aintzat hartuko du behin lanak amaitu edota eraberritu ondoren eta lan-ekintza berean jarraitzen bada.
Nahitaezko eraisteagatik, erortzeagatik, suteagatik eta agindu eta xedapen ofizialek baieztatutako lekualdaketak. Salbuespen honek aintzat hartuko du lokalaren irekiera behin lanak amaitu edota eraberritu ondoren, edota aurrekoa ordezkatuko duen lokal berriak lan-ekintza berean jarraitzen badu, baldin eta titularrak lokalaren uzteagatik inolako indemnizaziorik jaso ez badu.
3.5.Udal kanposantuan zerbitzuak eta kontzesioak ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a)Hilobiratze eskubideak:
Oro har 37,00
Kasu berezietan 181,40
b)Gorpuak hobitik ateratzea lekuz aldatzeko:
Kanposantuko leku batetik bestera 32,00
Herritik kanpora 48,00
c)Nitxoa adjudikatzea kontzesio
administratiboko erregimenpean 819,00
d)Panteoia adjudikatzea kontzesio
administratiboko erregimenpean 4.657,50
3.6.Estoldako zerbitzua ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
a)Estolderia sarearekin lotzeko
emandako lizentziak. 3,20
b)Estolderia sare orokorrarekin lotzeko
baimena ematen zaion edifizioko etxebizitza
edo lokal bakoitzarengatik 24,20
3.7.Zaborrak eta hondakin solido urbanoak biltzeko zerbitzua ematea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak/urteko
a)Etxebizitza bakoitzarengatik 42,40
b)Komertzio bakoitzarengatik (zapata dendak, jostailu dendak, ileapaindegiak eta abar) eta
zerbitzuengatik 107,52
c)Elikagaien arloko komertzio bakoitzarengatik (harategiak, arraindegiak, urdaitegiak, elkarte gastronomikoak, tabernak, kafetegiak,
kantinak eta antzekoak) 156,08
d)Jatetxeak, erretegiak, janari dendak eta
antzekoak .250,36
e)Lokal industrialak:
10 langile bitarteko industriak 107,52
10 langile baino gehiagoko industriak 296,76
f)Banku, Aurrezki Kutxa eta Finantza
Entitateak 233,00
g)1 eta 2 izarretako ostatu, pentsio eta
landa-etxeak 202,00
h)3 izarretako hotelak 377,00
i)4 eta 5 izarretako hotelak 600,00
3.8.Bide publikotik automobila ez mugitzea eta erretiratzea.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
a)Bide publikotik automobilak ez mugitzeko aginduarekin 37,00
_ ordainduko dituzte.b)Automobilak erretiratu eta lekualdatzeagatik ordaindu beharreko kuota zerbitzu hori egiteko kontratatuko den gastuen arabera neurtuko da.
4.1.Udal pilotalekuaren erabilera eta Antillako hondartzako kabinen erabilera.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak
A.Udal frontoiaren erabilera.
1.Partikularrak argiak erabilita:
Oriotarrak 5,35
Kanpotarrak 8,00
2.Profesionalak:
Argiak erabili gabe 121,00
Argiak erabilita, euro/jailadiko 145,25
3.Taldeka:
Kultur elkarte errekreatiboak, guraso elkarteak eta abar 5,10
Dutxen erabilera 1,00
3. epigrafearen ondorioetarako, lau pertsona baino gehiagoko multzoa hartuko da taldetzat.
B-Antillako hondartzako kabinen erabilera.
Partikularrak (Dutxak). .0,85
Partikularrak (W.C.) .0,30
4.2.Ur edangarriaren hornidura etxeetara eta gainontzeko establezimenduetara -etxeko erabilerarako eta erabilera industrialerako- eta ur lotuneak.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
Euroak/m3
a)Etxeko kontsumoa eta erabilera :
Gutxienekoa 20 m3, hiruhilabetean 0,52
21 m3.tik 40 m3.ra 0,55
41 m3.tik 100 m3.ra 0,70
101 m3.tik aurrera 0,77
b)Kontsumo industriala eta komertziala:
Gutxienekoa 30 m3, hiruhilabetean 0,81
31 m3.tik 100 m3.ra 1,03
101 m3.tik 250 m3.ra 1,21
251 m3.tik aurrera 1,40
c)Baserrietako kontsumoa:
Gutxienekoa 20 m3, hiruhilabetean 0,32
0 m3.tik aurrera 0,60
d)Udal ur sareari lotzeko eskubideak: Ur hodiak etxebizitza edota lokal bakoitzerako, eta etxeko edota industrial kontadore bidez neurtu
litekeen lotune bakoitzeko................75,95
e)Lotunea egiteko eskubideak: Udalak lotunea egiteagatik kobratzen duen prezio publikoaren ordainketa lotuneko hodiaren sekzioaren arabera kalkulatuko da, ondorengo eskalaren arabera:
Euroak
3/4 hazbeteko hodia 226,75
1 hazbeteko hodia 301,90
1 1/4 hazbeteko hodia 362,05
1 1/2 hazbeteko hodia 407,10
2 hazbeteko hodia 482,15
2 1/2 hazbeteko hodia 572,80
3 hazbeteko hodia 678,45
f)Udal saretik ura hartzeko eskubideak:
Etxebizitzak eta baserriak:
hiruhilabetean.......................................................... 9,00
Industriak eta komertzioak: hiruhilabetean 18,00
4.3Orioko Udal Musika eskolan egindako ikasketak.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
1. Tarifa: Orion eta Aian bizi direnentzat.
Euroak
a)Solfeo ikasgaia ikasleko 145
b)Instrumentu ikasgaia ikasleko: astean 40 minutu 195
c)Musika tailerra ikasleko 100
d)Prestakuntza ikasleko 145
e)Bigarren instrumentua ikasleko 195
f)Dantzako ikasgaia (helduak) ikasleko 145
g)Bigarren instrumentua (dantza) 75
h)Musika instrumentuen alokairua 10
_ / hileko2. Tarifa: Orion eta Aian bizi ez direnenentzat.
Euroak
a)Solfeo ikasgaia ikasleko 325
b )Instrumentu ikasgaia ikasleko: astean 40 minutu 460
c)Musika tailerra ikasleko 235
d)Prestakuntza ikasleko 325
e)Bigarren instrumentua ikasleko 460
f)Dantzako ikasgaia (helduak) ikasleko 325
g)Bigarren instrumentua (dantza) 165
h)Musika instrumentuen alokairua 10
_ / hileko
4.4.Udal kanpinaren erabilera.
Aplikatu beharreko tarifak honako hauek dira:
1.Denboraldi altua
Denboraldi altua hau izango da: ekainaren 18tik irailaren 12ra, biak barne,eta prezioak hauek izango dira:
Euroak/eguneko (BEZ barne)
a)Helduak 3,90
b)Haurrak 3,30
c)80 m2ko partzela, ur, argi eta
hustubidearekin. (A partzela) 24,10
d)60 m2ko partzela, ur, argi eta
hustubidearekin. (B partzela) 23,10
e)80 m2ko partzela, argiarekin. (C Partzela) 22,25
c), d) eta e) apartatuetan ezarritako tarifek barnean hartzen dute bi pertsona helduren eguneko egonaldiari dagokion tarifa.
2. Tarteko denboraldia.
Tarteko denboraldia hau izango da: martxoaren 1etik ekainaren 17ra eta irailaren 13tik azaroaren 1era, biak barne, eta prezioak hauek izango dira:
Euroak/eguneko (BEZ barne)
a)Helduak 2,50
b)Haurrak 1,95
c)80 m2ko partzela, ur, argi
eta hustubidearekin. (A partzela) 14,55
d)60 m2ko partzela, ur, argi eta
hustubidearekin. (B partzela) 14,10
e)80 m2ko partzela, argiarekin. (C Partzela) 13,55
c), d) eta e) apartatuetan ezarritako tarifek barnean hartzen dute bi pertsona helduren eguneko egonaldiari dagokion tarifa.
3.Egonaldi jarraiko tarifak
Euroak (BEZ barne)
a)80 m2ko partzela, ur, argi eta
hustubidearekin. (A partzela) 2.280,00
b)60 m2ko partzela, ur, argi eta
hustubidearekin. (B partzela) 2.145,00
c)80 m2ko partzela, argiarekin. (C partzela) 2.030,00
Apartatu horietan ezarritako tarifek barnean hartzen dute lau pertsona helduren egonaldi jarraiari dagokion tarifa.
4.Garbitegi zerbitzuagatiko tarifas
Garbitegi zerbitzuagatiko erabilpenaren ordainarazpen prezio publikoa 3,35 eurotako tarifa (BEZ barne) izango du.
4.5.Kiroldegiko Udal Tasak
Abonatuen hileko kuotak
Kategoriak Erroldatuak Erroldatu Gabeak
Haurrak (4 urtetik 13ra)
Bi gurasoak abonatuak izanda 0 0
Gurasoetako bat abonatua izanda 4,22 4,79
Haurra (norbanakoa) 7,01 7,97
Gazteak (14 urtetik 21era)
Bi gurasoak abonatuak izanda 3,51 4,15
Gurasoetako bat abonatua izanda 6,33 6,70
Gaztea (norbanakoa) 11,24 13,10
Helduak (22 urtetik 64ra) 14,05 16,15
Edadekoak (65 urte edo gehiago) 7,01 7,97
Bestelakoak
22 urte edo gehiagoko ikasleak 11,24 13,10
Erretiro aurreratua hartutakoak 7,01 7,97
Langabetuak 7,01
Ezinduak 7,01
Sarrerak (eurotan)
Kategoriak Erroldatuak Erroldatu Gabeak
Haurrak (4 urtetik 13ra) 2,23 2,87
Gazteak (14 urtetik 21era) 3,19 4,47
Helduak (22 urtetik 64ra) 4,47 5,74
Edadekoak (65 urte edo gehiago) 2,23 2,87
Hamabostaldirako prezioak (eurotan)
Kategoriak Erroldatuak Erroldatu Gabeak
Haurrak (4 urtetik 13ra) 6,39 7,66
Gazteak (14 urtetik 21era) 9,58 11,50
Helduak (22 urtetik 64ra) 12,78 15,97
Edadekoak (65 urte edo gehiago) 6,39 7,66
Hilabete baterako prezioak (eurotan)
Kategoriak Erroldatuak Erroldatu Gabeak
Haurrak (4 urtetik 13ra) 9,58 12,78
Gazteak (14 urtetik 21era) 14,69 17,89
Helduak (22 urtetik 64ra) 19,16 23,00
Edadekoak (65 urte edo gehiago) 9,58 12,78
4.6.Udal kiroldegiko aparkalekuen erabilera.
Ordaindu beharreko tarifak ondorengoak izango dira:
a)Motor ibilgailuentzat aparkaleku plaza batez jabetzea kontzesio administratiboko erregimenean, oinarrizko prezio honen gainean (2003ko urtarrila): 7.225 euro.
b)Motor ibilgailuentzat aparkaleku plaza
baten alokairua, 30,04 euro hileko (BEZ barne).
c)Motoentzat aparkaleku plaza baten
alokairua, 15,02 euro hileko (BEZ barne).
4.7.Kultur Etxeko bulegoen erabilera.
Diru irabazirik gabeko elkarteek Kultur Etxeko bulegoen erabileragatik ez dute inolako tarifarik ordainduko.
Merkatal elkarteek, diru irabaziak dituzten elkarte edota pertsona fisikoek Kultur etxeko bulegoen erabileragatik ondorengo tarifak ordainduko dituzte:
a)Areto nagusiaren erabileragatik:
Egun 1 erabiltzeagatik 16,00 euro
Egun 1 baino gehiago 11,00 euro / eguneko
b)Bilera gela erabiltzeagatik:
Egun 1 erabiltzeagatik .11,00 euro
Egun 1 baino gehiago. 9,00 euro / eguneko
c)Gelak erabiltzeagatik:
Egun 1 erabiltzeagatik 11,00 euro
Egun 1 baino gehiago 9,00 euro
Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra. Errekurtsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.Hori horrela izanda ere, eta aipatutako arauak baimentzen duen gisan, interesatuek erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango dute nahi izanez gero eta bide kontentzioso-administratiboa erabili aurretik hilabeteko epean, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, Gipuzkoako
Aldizkari Ofizialean aipatutako erabakiak argitaratzen diren egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
Orio, 2003ko abenduaren 23a. Mirari Arruabarrena Elizalde, Alkatea.
(1311) (13263)