| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 22927 orria |
Iragarkia
Erregelamenduzko jendaurreko erakusketaren epea inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe irangada, 2003ko azaroaren 12an ospaturiko Ez Ohiko Bilkuran, Udal Batzarrak hartutako hasierako akordioa tinko eta behin betirako onartutzat hartu da, "Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga Arautzen duen Ordenantza Fiskalari" buruzkoa, jarraian aipatzen den modura:
Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.
I. KAPITULUA. IZAERA ETA ZERGAGAIA.
1 artikulua.
1. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezinen balioa zergapetzen du foru arau honetan ezarritako eran.
2.- Ondasun higiezin hiritar eta landatarren gainean ondoko eskubideen titular izateak eratzen du zergaren egitate ezargarria:
a) Administrazio emakida baten titular izateak ondasun higiezinen gainean edo haiei atxikita dauden zerbitzu publikoen gainean.
b) Azalera eskubide erreal baten titular izateak.
c) Gozamen eskubide erreal baten titular izateak.
d) Jabetza eskubidearen titular izateak.
3. Aurreko apartatuan adierazitako egitate ezargarrietako bat bertan ezarritako hurrenkeran gauzatzeak berarekin ekarriko du ondasun higiezina ez gelditzea apartatu horretan jasotzen diren beste modalitateei lotuta.
4. Ondasun higiezin bat udalerri desberdinetan kokatuta badago, zerga honen ondorioetarako ulertuko da horietako bakoitzekoa izango dela dagokion udalerrian hartzen duen azaleraren arabera.
2. artikulua.
Zerga honen ondorioetarako, honako hauek dira ondasun higiezin hiritarrak:
a) Hiri lurra, Hiri Antolamenduko Arauek urbanizatzeko izendatutakoa, urbaniza daitekeena edo araubide autonomikoaren arabera gisa horretara har daitekeena, Estatuko araubideak urbanizagai hartzen dituen lurraren berezko ezaugarriak izateagatik.
Horrekin batera, hiri izaerako ondasun higiezintzat hartuko dira zoladura jarritako bideak eta zintarriak dituzten espaloiak dituzten lursailak eta, gainera, estolderia, ur hornidura, argindar hornidura eta argi publikoak dituztenak eta hiri izaerako eraikinekin okupatuta daudenak.
Izaera bera izango dute nekazaritza araubideak xedatutakoaren aurka zatitzen diren lursailek, zatitzeak nekazaritza erabilera bertan behera uzten baldin badu. Horrek ez du lursail horien landa izaera aldatuko, zerga honen ondorioetarako izan ezik.
b) Hiri izaerako eraikinak. Honako hauek joko dira hiri izaerako eraikin:
1. Eraikinak (osagaiak edozein direla ere), eraikinen kokalekuak, eraikitako lurzoru motak eta lurzoruen erabilerak, nahiz eta eraikitzeko eraren arabera garraiatzeko modukoak izan edo nahiz eta eraikinaren oinarriko lurzatia ez eraikinaren jabearena izan, edo merkataritza eta industria instalazioak ez izan horiekin asimilatzeko modukoak (esate baterako dikeak, tankeak eta zama-lanetarako guneak).
2. Urbanizazio eta hobekuntza obrak, esate baterako lurra berdintzeko obrak eta estali gabeko espazioak erabiltzeko egiten diren bestelako obrak. Gisa horretako espaziotzat hartuko dira azoketarako eremuak, aire librean dauden biltegiak, presak, ur jauziak eta urtegiak (geruzak barne), kirol jardueretarako zelai eta instalazioak, moilak, aparkalekuak eta eraikinei erantsitako espazioak.
3. Hurrengo artikuluan berariaz landa izaerako eraikin gisa kalifikatzen ez diren beste eraikuntzak.
3. artikulua.
Zerga honen ondorioetarako, honako hauek dira ondasun higiezin landatarrak:
a) Aurreko artikuluko a) letran xedatutakoaren arabera hiri izaera ez duten lurrak.
b) Landa izaera duten eraikuntzak. Izaera hori izango dute landa izaerako lurretan kokatuta dauden eta nekazaritza, abelazkuntza edo basogintza ustiategiak garatzeko beharrezko diren nekazaritza izaerako eraikin eta instalazioek.
Zerga honen ondorioetarako ez dira eraikuntzatzat hartuko nekazaritza, abelazkuntza edo basogintza ustiategietan erabiltzen diren neurri txikiko aterpe eta estalguneak, material arin eta aldi batekoekin eraikitakoak, lurra hobeto erabiltzeko, laboreak babesteko, eremu irekian abereak aldi batez biltzeko edo jarduerari lotutako tresna eta erremintak gordetzeko eta antzekoetarako direnean. Halaber, zerga honen ondorioetarako ez dira eraikuntzatzat hartuko landa izaerako lurretan egindako obra eta hobekuntzak. Obra eta hobekuntza horiek lur horien balioari erantsiko zaizkie eta ez zaizkie banatuko.
II. KAPITULUA. SALBUESPENAK
4. artikulua.
Hurrengo ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira:
a) Gipuzkoako Foru Aldundiarenak, Euskal Autonomia Erkidegoarenak, Estatuarenak eta entitate lokalenak izanik, herritarren segurtasunari nahiz hezkuntza edo espetxeetako zerbitzuei zuzenean atxikita daudenak, eta orobat, Estatuak Defentsa Nazionalari atxikita dauzkanak.
Era berean, eta aprobetxamendu publiko eta doakoa badute, baita ondoko hauek ere: Errepideak, bideak eta lehorreko beste bideak.
b) Udalerrien jabetzako auzo ondasunak eta esku komuneko herri basoak. Era berean, salbuetsita egongo dira honako hauek:
1. Udalerrien, udal organismo autonomoen edo udalerri horiek erabat partizipatutako sozietateen jabetzako ondasunak, beti ere aipatutako udalerrien lurraldean kokaturik badaude.
2. Mankomunitateen, beren organismo autonomoen edo mankomunitate horiek erabat partizipatutako sozietateen jabetzako ondasunak, beti ere aipatutako mankomunitateek jarduten duten lurralde eremuan kokaturik badaude.
Aurreko 1. eta 2. kasuetan, salbuespena aplikagarria izan dadin, ezinbestekoa da ondasun horiek erabilera edo zerbitzu publikoari atxikita egotea eta emakida administratiboko erregimenari lotuta ez agertzea, non eta emakida administratiboaren titularra ez den irabazi asmorik gabeko elkarte bat, Elkarteen Erregistroan izena emanda ez dagoen eta udalarekin batera bertako organo eskudunak udal onurakoak izendatutako lankidetza jarduerak egiten ez dituen.
c) Gurutze Gorriarenak eta erregelamenduz zehaztuko diren gisa horretako beste entitateenak.
2 Era berean, eta eskaera aurrez aurkezturik, ondoko hauek salbuetsiko dira:
a) Erregelamenduz zehaztuko diren hazkunde moteleko espeziez landatutako mendien azalera, bere aprobetxamendu nagusia zura edo kortxoa denean, baldin eta zuhaiztiaren dentsitatea espezie horri berez dagokiona bada.
Orobat, baso berritzen edo birlandatzen diren mendien azalera, baso Administrazioak onartutako antolamendu proiektuei edo plan teknikoei jarraiki egiten bada. Paragrafo honetan aurreikusten den salbuespenak hamabost urtez iraungo du, eskaera aurkeztu ondorengo zergalditik aurrera kontatuta.
b) Eliza Katolikoarenak, Estatu Espainiarrak eta Vatikano hiriak 1979ko urtarrilaren 3an gai ekonomikoei buruz sinatutako Akordioan jasotakoaren arabera, eta legez onartuta dauden elkarte konfesional ez-katolikoenak, Konstituzioaren 16. artikuluan xedatutakoaren indarrez izenpetutako lankidetza akordioetan ezartzen den eran.
c) Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenen indarrez salbuespen hau aplikagarri duten ondasun higiezinak, eta elkarrekikotasun baldintza egonez gero, baita atzerriko gobernuenak ere, beren ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrek nahiz beren organismo ofizialek erabiltzekoak direnean.
d) Trenbideek hartutako lurrak eta lur horien gainean dauden eraikinak, baldin eta horiek geltoki edo biltegi gisa nahiz linea horiek ustiatzeko ezinbestekoa den beste edozein zerbitzutarako erabiltzen badira.
Beraz, ostalaritza establezimenduak, ikuskizunetakoak, merkataritza eta aisialdi guneak, enplegatuentzako etxebizitzak, zuzendaritzako bulegoak eta lantegiak ez dira salbuetsita egongo.
e) Monumentu izaera duten edo monumentu multzo baten parte diren ondasun higiezinak, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 2. artikuluaren 2 apartatuko a) eta b) letretan jasotako moduan. Salbuespen hau kalifikatuta nahiz inbentariatuta dauden kultur ondasunei aplikatuko zaie, beti ere uztailaren 3ko 7/1990 Legeak ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Era berean, ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 44. artikuluan aipatutako arkeologia zonetan kokaturik daudenean zona horiek Kultur Ondasun gisa izendatuta egon behar dute eta kalifikatuak nahiz inbentariatuak izan-, baldin eta eskuhartze arkeologikoren bat bertan egin ondoren, Eusko Jaurlaritzako Sailak erabakitzen badu aurkitutako aztarnak bertan mantendu behar direla ezer kendu gabe eta tokiz aldatu gabe.
f) 601,01 eurotik beherako oinarri ezargarria duten hiri ondasunak, eta landa ondasunen kasuan, subjektu pasibo bakoitzari Udalerrian dituen landa ondasun guztiengatik dagokion oinarri ezargarria 1.202,02 eurokoa baino txikiagoa denean.
g) Unibertsitate Publikoak bere helburuak betetzeko atxikita dauzkan ondasunak, eta hezkuntza itunetara bildutako ikastetxe pribatuenak, erabat edo zati batean itundutako ikastetxeak diren bitartean.
Apartatu honetan jasotako salbuespenak aplikatzeko, interesatuek eskaera aurkeztu behar diote aldez aurretik Getariako Udalari.
Ematen diren salbuespenek eskaera egin eta ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.
III. KAPITULUA. SUBJEKTU PASIBOAK
5. artikulua.
1. Pertsona natural eta juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, zerga honen subjektu pasiboak, beti ere zerga honen egitate ezargarria kasu bakoitzean eratzen duen eskubidearen titularrak diren bitartean.
Ondasun higiezin berean emakida-hartzaile bat baino gehiago ageri denean, kanon handiena ordaindu behar duena izango da zergadunaren ordezkoa.
2. Aurreko apartatuan xedatutakoa halaxe aplikatuko da, eta horrek ez du eragotziko subjektu pasiboak jasandako zerga kuota zuzenbide komunaren arauen arabera jasanarazi ahal izatea.
Zergaren subjektu pasibo izan gabe ondasun demanialak edo ondarezkoak kontraprestazio bidez erabiltzen dituztenei jasanaraziko diete udal entitateek zergaren kuota likido osoa.
Era berean, zergadunaren ordezkoak gainerako emakida-hartzaileen gainean jasanarazi ahal izango du haiei dagokien kuota likidoaren zatia, eta zati hori bakoitzak ordaindu behar dituen kanonen araberakoa izango da».
IV. KAPITULUA. ZERGA OINARRIA
6. artikulua.
1.- Hiri ondasun higiezinei aplikatuko zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren zerga oinarria ondasunaren katastro balioak emango du.
2.- Landa izaerako ondasun higiezinei aplikatuko zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren zerga oinarria erregelamenduz onartutako ondasun horien katastro balioak emango du.
V. KAPITULUA. KARGA TASAK
7. artikulua.
Hiri ondasun higiezinak, lurzoru industrialean
edo tertziarioan daudenak (industriagunea edo portuko gunea): karga tasa 0,25%.
Gainerako hiri ondasun higiezinak:
karga tasa 0,16%.
Landa ondasun higiezinak: karga tasa 0,6%.
VI. KAPITULUA. SORTUTAKO KUOTA ETA
ZERGALDIA.
8. artikulua.
1.- Zerga honen kuota osoa aterako da zerga oinarriari karga-tasa aplikatzetik.
2.- Kuota likidoa aterako da kuota osoari Foru Arauetan aurreikusi eta dagokion Ordenantza Fiskalak onartutako hobarien kopurua kenduta.
9. artikulua.
Udalak ondoren zehazten diren hobariak emango ditu:
- a) Familia ugarien titularrak diren subjektu pasiboak eta aldi berean honako eskakizunak betetzen dituztenak:
Familiaren ohiko etxebizitza.
Etxebizitzaren balio katastrala 180.304 eurokoa baino handiagoa ez izatea.
Honako hobariak emango dira:
Adin txikiko 3 seme-alaba: kuota osoaren %50.
Adin txikiko 4 seme-alaba: kuota osoaren %60.
Adin txikiko 5 seme-alaba: kuota osoaren %90.
Hobari honetaz gozatzeko, subjektu pasiboak berariaz eskatu behar du, eta aldi berean honako eskakizunak bete behar ditu:
Hobaria familia ugaria izaera duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie, hobaria eskatu duten zerga aldiko urtarrilaren 1ean familia ugariaren nortasuna badute.
Hobaria jasotzeko eskubidea galdu egingo da, familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezinen baten jabea denean.
Hobariak urte jakin bakar baterako balio du bakarrik.
Higiezinaren katastro balioa 180.304 eurotik gorakoa bada, hobaria bakar-bakarrik zenbateko horri aplikatu ahal izango zaio.
Eskaria hobariari dagokion zerga aldiko otsailaren 28a baino lehen egin behar da, eta eskariarekin batera familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria aurkeztu behar da, baita Zerga bulegoak emandako ziurtapena ere, titularraren eta hobariaz ukitutakoen ohiko bizilekuaz gain beste inolako higiezinik ez duela egiaztatuz. Bi agiriok modu arautuan eguneratuta egon behar dute.
10. artikulua.
1. Zerga zergaldiaren lehen egunean sortuko da.
2. Zergaldia urte naturalarekin batera doa.
11. artikulua.
1.- Zergagaiaren eskubideen titularitatean, arrazoia edozein dela ere, aldaketaren bat izaten bada, eskubide horien objektu diren ondasun higiezinak zerga kuota osoa ordaintzearen mende geldituko dira, Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 41. artikuluak aurreikusitako baldintzen arabera. Ondorio horietarako, eskualdatzen den ondasun higiezinak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga dela eta dituen zorren berri emango diete notarioek beren aurrera agertzeko eskatzen dietenei.
2.- Zerga honen kuotari solidarioki aurre egin beharko diete Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateen partaide edo titularkideek, beren partehartzaearen proportzioan, Ondasun Higiezinen Katastroan gisa horretan izena emanda baldin badaude. Izena eman gabe baldin badaude, erantzukizuna zatiu berdinetan eskatuko da nolanahi ere.
VII. KAPITULUA. KUDEAKETA ARAUAK
12. artikulua.
Zerga hori kudeatu, likidatu, bildu eta ikuskatzeko ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiari delegatu ahal izango zaizkio, Udalbatzak erabakitzen duen baldintza, eduki eta irismenarekin. Horretarako, hitzarmena egingo da.
VIII. KAPITULUA. AZKEN XEDAPENA
Hitzez hitz jasotako Ordenantza Fiskal hau 2003ko abenduaren 24an onartu zen behin betiko.
IX. KAPITULUA. XEDAPEN INDARGABETZAILEA.
Indarrik gabe gelditzen da 1989ko azaroaren 27an behin betiko onartu zen Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzeko Ordenantza Fiskala.
Guzti hau denen jakinerako eta aipatu aginduan aurrikuaurrikusitako gainerako eraginetara ematen da argitara, Gipuzkoako Ogasun Lokalen erregulatzailea den uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16,4 artikuluan xedatutakoa betez.
Aipatu Foru Araueko 18,1 artikuluan xedatutakoaren arauera, adierazi den akordioaren aurka interesatuek badute errekurtso kontentzioso-administratiboa tartejartzerik, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Goreneko dagokion salaren aurrean, bi hilabetetako epean, iragarki hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera zenbatuta.
Halaber, eta aipatu aginduak baimen bezala, interesatu horiek, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboaren aldez aurretik, errekurtso bat tarteratu ahal izango dute Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean, hilabeteko epean, aipatu akordioa eta Ordenantza Fiskala, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Getarian, 2003ko abenduaren 26a. Alkateak.
(13261)