| 249. zenbakia | Data 2003-12-31 | 23231 orria |
ZARAUZKO UDALA
Iragarkia
Jendaurrean jartzeko arauzko epea igarota, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat jo da Udalbatzarrak, 2003ko urriaren 29an egindako bilkuran, hartutako hasierako akordioa, Ordenantza Fiskalak aldatzekoa, 2004 urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Aldatutako testuak honako hauek dira.
Hori guztia Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru-Arauaren 16.4 artikuluan agintzen dena betetzeko argitaratuko da, guztien jakinerako eta aipatutako aginduan aurreikusten diren gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru-Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera neurri, ordainkizun, tarifa eta Agintaraudien ezarpen eta aldaketarako aipatutako erabakien aurka, administrazio-bidetik behin-betiko direnak, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du doakionak Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren dagokion sailean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita eta bi hilabeteko epean.
Hau hala izanik ere, eta aipatutako aginduak ematen duen baimenaren arabera, hala nahi izanez gero, eta administrazioarekiko auzi- bideari ekin baino lehen, murtziloa jarri ahal izango dute aipatutako interesatuek Gipuzkoako Foru-Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, esandako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko lehen lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen 1 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.
II.GRABAMEN TASA
2. artikulua.
1.-Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa Eranskinean adierazten den ehuneko hainbesteasn geratuko da finkatua.
2.-Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, Eranskinean adierazten den ehuneko hainbestean geratzen da finkatua.
III.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK
3. artikulua.
1.- Hiri ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.
2.-Landa Ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.
3.-Zerga honen zehaztapena aurreko apartaduetan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako 2 artikuluan bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.
IV.KUDEAKETA ARAUAK
4. artikulua.
1.-Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuorde daiteke, Udal Batzarreak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.
2.-Hartuko den udal erabakia GAOn emango da argitara.
V.AMAIERAKO XEDAPENA
Transkribitatutako Ordenantza Fiskala eta Ordenantzaren zati osagarri den Eranskinean dauden karga tasak, Udal Batzarrak Eranskinean adierazten den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 1994ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
1 zenbakidun ordenantza fiskala, ondasun higiezinen gaineko zerga arautzekoa.
ERANSKINA
1.KARGA TASA
Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikatuko zaion karga-tasa %0,154koa izango da izaera orokorrez.
Karga-Tasa orokorra: % 0,154
Lurzoru industrial edo hirugarren sektorekoan kokatuta dauden ondasun higiezinei aplikatuko zaie dagozkien balorazio ponentzien arabera: %0,413; eraikuntzak salbuetsita geratzen dira kokatuta dauden ondasun higiezinen erabilera nagusia industriala edo hirugarren sektorekoa ez denean.
Landalur ondasun higiezinen gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,40% koa da.
2.ERREKARGOA
%50eko errekargoa : Modu iraunkorrean hutsik dauden etxebizitza erabilera duten ondasun higiezinei
Modu iraunkorrean hutsik dauden etxebizitzatzat joko dira ur horniduran alta eman gabe edota 18m3/urteko baino gutxiagoko kontsumoa dutenean.
Udalak, aurreko baldintzak betetzen dituen etxebizitzekin errolda osatuko du, horretarako espedientea ireki eta bertan jasotzen diren froga elementuen berri interesatuari emango dio. Interesatuak, 15 egunetako epea izango du erreklamatzeko. Ebazpena interesatuari jakinaraziko zaio.
3.HOBARIAK
%50eko hobaria: beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberriketakoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.
%90 arteko hobaria: famili ugarien titularrak diren subjetu pasiboentzat beti ere, zerga ezarpena duen ondasun higiezina ohiko etxebizitza denean.
Ohiko etxebizitzatzat joko da subjetu pasiboak Udal Erroldan duen helbidea.
Hobari honen onuradun izateko ondorengo dokumentazioa azaldu behar da:
Dagokion Administrazioak luzatutako Familia ugarien titulu eguneratua
Subjetu pasiboaren eta famili ugarien liburuan jasotzen diren kide guztien errolda agiriak.
Urteko OHZ ordainagiriaren kopia
Hobaria, interesatuak eskatu behar du. Familia ugari egoerak iraun eta familiaren baldintzak aldatzen ez diren bitartean mantenduko da.
Balio katastrala
Seme kop. 60.101,21e eta 120.202,42 e
120.202,42e bitartean eta 180.303,63 e bitartean
3 50% 40%
4 70% 60%
5 edo gehiago 90% 80%
Ordenanza Fiscal aprobada en sesión plenaria celebrada el 9 de octubre de 1989 y publicada en el Boletin Oficial de Gipuzkoa nş 247 del 30 de diciembre de 1989.
Udalerriko iharduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulazen dituen 2 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurreikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berria eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Araua).
II.GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA
2. artikulua.
Udalerri horretan zergapetutako jardueretako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1. Ereskinean azaltzen diren ponderazio eta gehikuntza koefizienteen arabera gehituko dira.
3. artikulua.
Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. artikuluaren arabera gehitutako 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.
4. artikulua.
Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez-hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.
5. artikulua.
Aipatu 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2. Eranskinean erlazionatutako kategorien arabera.
III.ZERGA KUOTA
6. artikulua.
Zerga honen kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantzako honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.
IV.GESTIO ARAUAK
7. artikulua
1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarrak aldez aurretik erabakitako eran, edukiarekin eta neurrian, eta horretarako hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituan urtearen hasiera baino lehen.
2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean argitaratuko da Aldizkari horretan bertan hitzarmen horien salaketa.
3.Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.
V.AZKEN XEDAPENA
Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. eta 2. eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udal Batzarrak, Eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.
Hau guztia, Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso Kontentzioso-Administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den lagunaren biharamunetik hasita.
Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren lanegunaren biharamunetik hasita.
2 zenbakidun ordenantza fiskala, jarduera ekonomikoen gaineko zerga arautzekoa
1. ERANSKINA
Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefizientea: %1,9
Ponderazio koefizientea:
Eragiketa bolumena (eurotan) Koefixientea
2.000.000,00 tik 6.000.000,00 rarte 1,20
6.000.000,01 tik 10.000.000,00 rarte 1,22
10.000.000,01 tik 50.000.000,00 rarte 1,24
50.000.000,01 tik 100.000.000,00 rarte 1,27
100.000.000,00 tik aurrera 1,30
Eragiketa bolumenik gabe 1,25
HOBARIA
Hobaria kogenerazio sistemetatik abiatuta energia erabili edo ekoizten duten subjektu pasiboentzat:
%25eko hobaria, 20Mw-arte sortzen dutenentzat.
%50eko hobaria, 20Mw baino gehiago sortzen dutenentzat.
2. ERANSKINA
Udalerriko bide publikoen sailkapena
Kategoría Indizea
Bakarra 1
1989ko urriaren 19an egindako Udal Osoko bilkuran onartu zen Ordenantza Fiskala eta 1989ko abenduaren 30ean argitaratu zen 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hirilurraren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen 3 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauetan aurreikusitakoaren arabera Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, portzentajea laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza Udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua
1.-Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen dunez edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.
2.-Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hirilurren kontsiderazioa:
Hiri-lurzoroa, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarrian Hirigintza Iharduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publiko dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta daudenak.
Nekazal legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti era zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.
III.MENPEKOTASUN EZA
4. artikulua.
1.-Nekazal izaerako lurrek izango duten balio gehikuntza ez da zerga honen menpe egongo.
2.-Zerga honen eraginetarako hurrengoak izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:
Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek.
IV.SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.-Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntza salbuetsita daude zerga honetan:
a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
b)Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.
c)Ongintza edo irakaskuntza-ongintza duten entitateak.
d)Gizarte segurantzaren eta legerian aurreikusitakoaren bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaileak.
e)Nazioarteko Itun edo Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.
fUkitzen dituzten lurrei dagokienez, administrazio emakida lehengoragarrien titularrak.
gGurutze Gorria eta beronen berdinezkarri izan eta Lurralde Historikoko araubidez zehaztuko diren entitateak.
2.-Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.
a)Ezkontze sozietatera egindako ekarpenak, ezkontideen artean, ezkontze sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.
b)Seme-alaben alde edo ezkontideen artean, ezkontza-baliogabetasun, banantze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.
c)Edozein sortasun-eskubideren eraketa eta eskualdaketa.
V.SUBJEKTU PASIBOAK
6. artikulua.
Zergaren subjektu pasiboak ondoren aipatzen direnak dira:
a)Lurren eskualdaketaren edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.
b)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.
VI.OINARRI ZERGAGARRIA
7. artikulua.
1.-Zerga honen oinarri ezargarria, hirilurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.
2.-Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurrean balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentajea aplikatuko da.
3.-Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentajea zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:
Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.
Bigarrena. Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentajea, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentajea eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.
Hirugarrena.Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea zehazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentajea zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aipatu aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.
8. artikulua.
Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.
9. artikulua.
1.-Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, Eranskinean bildutako urteko portzentajeei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioren zaitaren gainean aplikatuko da.
2.-Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentajeen laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lurgainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentajea ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.
3.-Beharrezko desjabetzapenak daudenean, bildutako urteko portzentajeen laukia lurraren balioari dagokion baliosoenaren zatiaren gainean aplikatuko da.
VII.TRIBUTU KUOTA
10. artikulua.
Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipo aplikatzearen emaitza izango da.
VIII.ZERGAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1.-Data hauetan sortaraziko da zerga:
a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohain izanik ere, eskualdaketa datan.
b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa geratzen den datan.
Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionario publiko batek ematen dituenekoa.
b)Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.
2.- Ebazpen irmoazlurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu era, hutsalketa edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.
3.-Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregile hutsa joko da.
4.-Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.
IX.KUDEAKETA
12. artikulua.
Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bai dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.
13. artikulua.
Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:
a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.
b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epean sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.
14. artikulua
1.-Aitorpenari, nahitanahiez, ezarpena sortaraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.
2.-Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.
15. artikulua.
Udal Administrazioak errekurritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.
16. artikulua.
12. artikuluan xedatukoaz at, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:
a)Honako ordenantza Fiskal honetako 6. artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintzat emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.
b)Aipatu 6. artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.
17. artikulua.
Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, esku-hartzaileen izan-diturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezergarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurreikusitakoa Lurralde Historikoko Foru tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorrean kalterik gabe.
18. artikulua.
1.Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehazpenen kaltetan gabe.
2.Udal Administrazioak aurreikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkeztez ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagokion sartzen epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arauhaustapenen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.
19. artikulua.
Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.
20. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da apligarri.
X.XEDAPEN GEHIGARRIA
Aurreko 8.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:
1.a)Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioaren egingo da, urtebeteko epealdiko %2Ş, %70Ş gainditu gabe.
b)Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren %70ekoa dela eritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko %1aren proportzioan, balio osoaren %10eko mugarekin.
c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.
3.Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo biziartekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zirelako ondasunen balioaren %75ari aplikatuko zaizkio.
XI.XEDAPEN IRAGANKORRA
Apirilaren 18ko 1986/781 Legegintzazko Erreal Dekretuak onetsitako Toki Erregimenari buruzko arloko andarreko legezko xedapenen Testu Birbatuaren 350.1 artikuluko b) modalitateari dagokion ezaraldia, dena dela, 1989eko abenduaren 31n amaituko da, hamar urteak beteko ez balira ere, data horretan, horrenbestez, modalitate horretako sortzapena sortuko litzateke elirik, une horretantxe egiztuko da aribideko hamarkadan iragan urte kopuruaz egindako likidazio egokia. Aurrean aipatutako modalitatean Entitate batek egindako aurrerakinezko ordainketa guztiak Ordenantza honen 11 artikuluaren arabera sorpidetutako azken likidaziotik kenduko dira.
XII.-AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin bertan adierazten datan behin betikoz onetsirik izan zen, 1994eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
3 zenbakidun ORDENANTZA FISKALA:
Hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzekoa
ERANSKINA
I.PORTZENTAIA LAUKIA
Aldia Urteko portzentajea
5 urte arteko aldia %3,0
10 urte artekoa %2,8
Aldia Urteko portzentajea
15 urte artekoa %2,7
20 urte artekoa %2,7
II.TARIFA
Karga tasa: %6a
Ordenantza hau 1989ko urriaren 9an Udal Osoak onetsi zuen, eta 1989ko abenduaren 30ean 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen
Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elementuak arautzen dituen 4 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araueko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, artikulu horretako 1.apartaduan ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen ditu Eranskinean adierazten den koefizientea aplikatuz (Otsailaren 1eko 3/1994 Foru Dekretuko 14.1 artikuluak eta abenduaren 27ko 4/1999 Arau Foralak aldatu dute tarifan taula).
II.ZERGA KUOTA
2. artikulua.
Aurreko artikulua aipatzen duen koefizientea aplikatuz, Zerga hau Eranskin horretan adierazten diren tarifa taularen arabera exijituko da.
III.ZERGAREN KUDEAKETA
3. artikulua.
1.Zerga hau autolikidazioa erregimenean exijituko da, horretarako udal administrazioak Zerga honen subjektu pasiboei eta espedientean izapidetzen dituzten Gestoriei emango dien ereduan.
2.Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkezten den unean egingo da.
4. artikulua.
Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean udal administrazioak emango duen behin.betiko ordainagiria izango da.
5. artikulua
1.Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da ondorengo espedienteak izapidetzeko eskaerari Trafiko Buruzagitzan hasiera emateko:
a)Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.
b)Ibilgailuaren behin-betiko bajarena.
c)Ibilgailuen erreformarena, Zergan ondoriotarako haien sailkapena alteratzen denean.
d)Ibilgailuaren transferentziarena.
e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.
2.Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten Zergapeko Ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.
IV.KUOTEN ITZULKETA
6. artikulua.
Ibilgailuaren behin-betiko baja emango litzatekeen kasuan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, Zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.
V.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak Eranskinean azaltzen den datan egindako batzarraldian onartu ziren eta indarrean 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko dira, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango direlarik.
4 zenbakidun ordenantza fiskala, trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga arautzekoa
ERANSKINA
Finkatutako gutxieneko kuotak igotzen dira, %1,7 koefizientea aplikatuz. Ondorioz, ondoko tarifak geratzen dira:
Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota euroetan
a)Turismoak
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 30,65
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 61,30
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 103,83
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 145,37
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 186,9
20 zaldi fiskaletik gorakoak 228,44
b)Autobusak
21 plaza baino gutxiagokoak 134,92
21etik 50 plazara bitartekoak 192,16
50 plaza baino gehiagokoak 240,2
c)Kamioak
Karga erabilgarriko 1.000 kg baino gutxiagokoak 68,48
Karga erabilgarriko 1.000tik 2.999 kg bitartekoak 134,92
Karga erabilgarriko 2.999tik 9.999 kg bitartekoak 192,16
Karga erabilgarriko 9.999 kg baino gehiagokoak 240,2
d)Traktoreak
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 28,62
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 44,98
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 134,92
Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota euroetan
e)Atoi eta erdi atoiak
Karga erabilgarriko 750etik 1.000kg. bitartekoak 28,62
Karga erabilgarriko 1.000etik 2.999 kg. bitartekoak 44,98
Karga erabilgarriko 2.999 kg.tik gorakoak 134,92
f)Bestelako ibilgailuak
Ziklomotoreak 7,15
125 cc-rainoko motozikletak 7,15
125tik 250 cc-rainoko motozikletak 12,26
250etik 500 cc-rainoko motozikletak 24,54
500etik 1.000 cc-rainoko motozikletak 49,06
1.000 cc-tik goragoko motozikletak 98,12
Aplikazio arauak:
1.Tarifak erabaki eta kobratzeko orduan ibilgailu Araudi Orokorrean, xedapen osagarrietan eta beste arau hauetan datozen kontzeptuak eta arauak hartuko dira kontuan:
a)Automobilek bezalaxe ordainduko dute furgoiek, furgonetek, automobil-furgoneta erabiltzeko modukoek nahiz turismoen eratorriek (bakoitzak duen potentzia fiskalaren arabera), baldin eta 1.000 Kg. baino gutxiago eramateko baimena badute; hortik gorakoek, kamioek bezala ordainduko dute.
b)Hiru gurpileko nahiz lauko ibilgailuak motoak bezala hartuko dira, eta bakoitzak duen zilindradaren arabera ordainduko dute. Lau gurpileko arinek, dena den, moto txikiek bezala ordainduko dute.
c)Ibilgailu artikulatuetan, arrasta-potentzia daramanak eta arrastatuak diren atoiak eta erdi-atoiak bakoitzak bere aldetik eta aldi berean ordainduko dute zerga.
d)Autopropultsatutako makinek, bide publikotik trakzio mekanikodun beste ibilgailu batek garraiatu edo arrastatu gabe ibili ahal izanez gero, traktoreen tarifa ordainduko dute.
e)Automobilak eta autokarabanak ere berdin hartuko dira, eta daukaten potentzia fiskalaren arabera ordainduko dute.
Hobariak:
%50eko hobaria ibilgailu historikoentzat.
Udal Osoak 1989ko irailaren 28an onartu zuen Ordenantza eta 1989ko abenduaren 30ko 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen 5 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honetako, Toki Ogasunak dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauen aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ezarri eta exijitzeen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Lan edo hirigintza lizentzia behar duen ezein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzia hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea Udal honi badagokio.
4. artikulua.
Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:
1.Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.
2.Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.
3.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.
4.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakarkienak.
5.Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.
6.Lurraren Legeko testu bateratuko 58. artikuluko 2. atalean azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.
7.Zerbitzu publikoen instalazioetarako obrak.
8.Lur higidurak, hala nola lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta leudekeenean salbuetsiz.
9.Eraikuntzen erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.
10.Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide jarduera, zerbitzu publiko edo lurrazpiari eman zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.
11.Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jarketa.
12.Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarkien edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.
5. artikulua.
Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.
III.SUJETU PASIBOAK
6. artikulua.
1.Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea
7. artikulua.
1.Zergadunaren ordezko sujetu pasibo eritzeko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergaduna bera ez bada.
2.Nolanahi, Udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari exijitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsona edo entitatearen identitatea eta helbidea.
IV.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
1.Zergaren oinarri zergagarria eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak osatzen du.
2.Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua onartuko da, baldin eta dagokion Elkargo Ofizialak ikusonetsita badator.
3.Aurreko atalean adierazitako berezitasunak jasotzen duen aurrekonturik ez badago, hala nola aginduzko baimenarik lortu ez duten eraikuntza, instalazio eta obra guztien kasuan, Udal Zerbitzu Teknikoek erabakiko dute oinarri zergagarria proiektuaren bataz besteko kostuaren arabera.
1995eko urriaren 19an egindako batzarrean Udal Osoak 8. artikulua aldatu zuen eta 1989ko abenduaren 30ean Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu zen.
V.ZERGA KUOTA
9. artikulua.
Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.
VI.SORTZAPENA
10. artikulua.
Zergaren sortzapen eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan geratzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.
VII.KUDEAKETA
11. artikulua.
Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarriak doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.
12. artikulua .
Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.
13. artikulua.
1.Benetako egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren egibenetazko kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion behin-betiko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa sujetu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.
2.Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin.behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.
14. artikulua.
Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.
15. artikulua.
Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokienez, era berean zerga urraken kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokienez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.
16. artikulua.
Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.
17. artikulua.
Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.
VIII.AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, bertan adierazten den datan behin betikoz oniritzirik izan zen, 1994.eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean segituko aldatzea edo derogatzea erabaki arte.
5 zenbakidun ordenantza fiskala: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzekoa
ERANSKINA
1)Karga tasa
Orokorra: %5ekoa.
Teilatuen berrikuntza obra: %0,5 ekoa.
Sozietate Publikoek industri erabilerarako egindako obrak: %0,5ekoa.
2Autolikidazioa
Zerga autolikidazio bidez eskatuko da.
3)Salbuespenak
Honako salbuespenak aplikatuko dira:
a)Maila goreneko xedapenek behartzen dituztenak.
b)1.202,02 _ beharreko oinarri zergagarria duten obrak.
c)Irakaskuntzako Zentruek beren zerbitzuetarako egiten dituzten obrak.
d)Salbuetsita geratuko da Estatua, Autonomi Elkarteak, Lurralde Historikoak edo Herri Erakundeak jabeak izan eta egingo luketen edozein eraikuntza, instalazio edo obra zuzenean errepide, tren, portu, aireportu eta obra hidraulikoetara, hala nola herrietako zein bertako hondakin-uren saneamendura xedatzen direnean, bai inbertsio berriko hala kontserbazioko obra bada, nahiz eta hauen kudeaketa Organismo Autonomoek eraman.
e)Sute, uholde edo beste edozein motatako hondamendik sortutako kalteen ondorioz eraikin nahiz instalazioetan egin beharreko berreraikuntzazko obrak.
f)Jakinaren gainean jartzeko obrei buruzko udal ordenantzaren bidez tramitatzen direnak.
4)Hobariak
a)Maila goreneko xedapenek behartzen dituztenak.
b)%95eko hobaria: eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin
c)%90eko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.
d)% 50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntzarekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
Hobaria, subjektu pasiboek eskatu beharko dute eta zergagai bakoitzeko hobari bakarra ezarriko da.
Udal Osoak 1989ko irailaren 28an onartu zuen Ordenantza eta 1989ko abenduaren 30ko 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 6 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak, arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2.Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekotan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3.Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin edo defentsa nazionalarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
6. artikulua..
Salbuespenak edo bestelako onurak fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
8. artikulua.
1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedura batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
Lizitazio publikoko prozeduretan tasaren kopurua kontsezio, baimen edo esleipenean jasotzen den kopuru ekonomikoagatik ezarriko da.
2.Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalte-ordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzulketak.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9 .artikulua.
1.Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaien izaeraren arabera: erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2.Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldia urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3.Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10 artikulua.
Entitate lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
6 zenbakidun ordenantza fiskala, udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzekoa
ERANSKINA
a)Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea, merkantzia, eraikuntzako material, hesi, puntal, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuk jarriz
Tarifak Euroak
Materialak edo merkantziak, egunean m2
edo zati bakoitzeko 3,50
Egunean edukinontzi bakoitzeko 2,51
Hesiak, aldamioak edo antzeko beste instalazioak,
egunean m2 edo zatia 0,30
Euskarriz edo zurkaitzeko beste elementuak, egu-
nean m2 edo zatia 10,68
Eraikuntzako garabiak, hilean m2 edo zati
bakoitzeko 10,68
Kale mozketak
Partziala 10,00 orduko
Osoa 15,00 orduko
Tarifak aplikatzeko arauak
Tasa hau autolikidazio bidez eskatuko da
b)Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea mahai, aulki, beladore eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz, irabazi asmorik dagoenean.
Tarifak Euroak
1.Zona, 1. Ekitaldian, m2 edo zati bakoitzeko 19,01
1.Zona, 2. Ekitaldian, m2 edo zati bakoitzek 4,75
2.Zona, 1. Ekitaldian, m2 edo zati bakoitzeko 9,50
2.Zona, 2. Ekitaldian, m2 edo zati bakoitzeko 2,38
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da:
1. Denboraldia: Apirilaren 15etik urriaren 15era
2. Denboraldia: Gainerakoa
1.Zona: Nafarroa kaletik iparrera dagoen
hiri-gunea eta Seitximeneta-Gaztainpe kaletatik mendebaldera dagoen
hirigune zatia.
2.Zona: Udalerriaren gainerako zatia
c)Udal erabilera publikoko lurretan postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun-guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea.
Tarifak Euroak
Hileko feria, egunean metro lineal edo zati
bakoitzeko 2,78
San Pelaio jaietan salpostuak, postuko eta
eguneko 28,89
Feri atrakzioak, hilean edo zati bakoitzeko m2ko 18,06
Txurrodenda, hilean edo zati bakoitzeko m2ko 43,34
Kantinak, hilean edo zati bakoitzean m2ko 86,68
Zirkoak, atrakzioak, ikuskizunak, egunean m2ko 0,09
Helatu, gozoki salpostuak hilean edo zati
bakoitzeko m2ko 39,74
Patata salmenta, denboraldiko 166,17
Tabernetako kanpoko barrak, egunean m2ko 10,85
Produktuen erakusketa, salmenta edo frogak,
egunean m2ko 5,41
Erakusketak, feriak, eta antzekoak, egunean m2ko 0,55
Kirol-eskolak, kirol materialen alokairua, hilean
edo zati bakoitzeko m2ko 7,22
Kutxazain automatikoak 240,00 urtean
Bideo, tabako, edari, etb Salmenta
makinak 60,00 urtean
Udalari dagokio diru irabazi asmorik gabeko elkarteei tasa honen ordainketan salbuespena ematea. Elkarte hauek dagokien Elkarte Errejistroan izenemanda egon eta dagokion udal organuak udal interesekoak direla adierazi behar du.
d)Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea igogailu, antena eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz
Tarifak Euroak
Igogailuak, urtean m2 edo zati bakoitzeko 4,41
Antenak, urtean edo zati bakoitzeko 79,61
e)Ibilgailuak finken barruko aldera sartzea eta horiek aparkatzeko herri-bidean erreserba egitea
Tarifak Euroak
3 ibilgailurentzako edukiera 80,46
4tik 10 ibilgailu bitarteko edukiera 154,91
11tik 30 ibilgailu bitarteko edukiera 232,43
30 ibilgailuz gorako edukiera 309,87
Lekua erreserbatzea, urtean m2ko edo zati bakoitza 7,48
Tarifak aplikatzeko arauak:
Garaje titular bat baldin badago herri-bidetik garajerako sarrera bat baino gehiago dituena, orduan sarrera adinako ordainagiriak luzatu zaizkio. Ordainagiri bakoitzaren tarifa ezartzeko, benetako edukiera eta sarreren zenbatekoa zatitzean ateratzen dena izango da
Garaje titular batzuk baldin badaude herri-bidetik garajerako sarrera amankomunak dituztenak, orduan titular bakoitzari sarrera amankomun adinako ordainagiriak luzatuko zaizkio. Ordainagiriaren bakoitzeko tarifa ezartzeko, sarrera amankomunetatik heltzen diren garajeen benetako edukiera eta sarreren zenbatekoa eta jabe zenbatekoa zatitzean ateratzen dena izango da garajearen edukiera.
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak urte naturala hartzen du.
f)Udal titulartasuneko garajeen erabilera pribatiboa
Tarifak Euroak
Foruen kalea 9, urteko eta plazako 12,83
Pagoeta kalea 2-4, urteko eta plazako 10,44
Iturribide kalea 2, urteko eta plazako 14,17
Mitxelena kalea 25, urteko eta plazako 14,17
Mitxelena kalea 29, urteko eta plazako 14,17
Aritzbatalde plaza, urteko eta plazako 7,68
Tarifak aplikatzeko arauak
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak urte naturala hartzen du.
g)Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalkinaren erabilpen pribatiboa hornidura zerbitzuen enpresa uztiatzaileen alde.
Oinarri ezargarria: Enpresa hornitzaileek urtean udal barrutian eskuratzen duten fakturazioa.
Karga tasa: %1,5
Kuota: Oinarri ezargarriari karga tasa aplikatuz aterako da kuota
Aplikatzeko arauak
Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabetetan enpresek udal barruan egindako hornidurengatik fakturazio aitorpena egingo dute, auditore enpresaren ziurtagiri erabili.
Udal Osoak 1998ko urriaren 29ko batzarrean onartu zuen Ordenantza eta Eranskina eta 1998ko abenduaren 29an argitaratu zen 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen 7 zenbakidun ordenantza fiskal arautzailea
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II.ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III.SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua
1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2.Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a)Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b)Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate seguratzaileak.
c)Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a)Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b)Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA
HOBARIAK
7. artikulua
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V.OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI.KUOTA
9. artikulua
1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII.SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua
1.Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
2.Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori epealdiaren lehen egunean gertatuko da, zergaldia Eranskinean ezartzen da. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
VIII.LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX.TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, eta bere Eranskina, bertan adierazten den egunean onartu zen behin betikoz. 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
7 zenbakidun ordenantza fiskala, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzekoa
ERANSKINA
a)Hiri-hondakin solidoen bilketa, horien tratamendua eta deseuztapena.
Urteko tarifak Euroak
Etxebizitza bakoitzeko 44,87
Txalet motako familibakarreko etxebizitzako 144,49
Hotel, pub, supermerkatu, jatetxe edo jangela duen
ikastetxe bakoitzeko 359,02
Jangelarik gabeko hotel, pentsio, etb 174,28
Taberna bakoitzeko 267,35
Janaridenda, elkarte eta zinema bakoitzeko 179,41
Orohar denda eta zerbitzu bakoitzeko 61,62
Merkatuko salpostu finko bakoitzeko 72,31
Garaje, banketxe eta tailer bakoitzeko:
3 langile bitarte 54,71
4tik 10 langile bitarte 214,23
11tik 30 langile bitarte 358,79
31tik 60 langile bitarte 722,85
60 langiletik gora 1.007,47
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da, zergaldiak urte naturala hartzen du, eta epealdiko lehenengo egunean sortzen da.
b)Saneamendu eta estolderia zerbitzua.
Urteko tarifak Euroak
7/13 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 71,72
15 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 82,52
20 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 110,02
25 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 264,42
30 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 380,88
40 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 676,77
50 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 1.059,98
65 mm. kalibrezko kontagailu bakoitzeko 1.786,65
Nekazal kontsumorako kontagailu bakoitzeko 71,72
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak lauhileko naturala hartzen du.
Abonatu batek estolderia-sarerako lotunerik eginda ez duenean, lehen adierazitako kantitateen ehuneko begorreita hamarra (%50) izango da tarifa.
Saneamendu tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira sute aurkako elementuen ura kontrolatzeko diren kontagailuen titularrak (hidranteak, mahukak eta antzekoak).
Banabide eskubideak
Urteko tarifak Euroak
Etxebizitza, lokal edo kontagailua behar duen ele
mentu bakoitzeko 6,20
Etxe bakoitzeko 62,01
Babespeko etxebizitza, banabide bakoitzeko 0,62
Tarifak aplikatzeko arauak:
Kontagailu berrien altak ematen direnean sortaraziko dira banabide eskubideak.
c)Azpiegitura hidraulikoak
Urteko tarifak Euroak
Kontagailu bakoitzeko 28,83
Nekazal kontsumorako kontagailu bakoitzeko 28,83
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak lauhileko naturala hartzen du.
Saneamendu tasa ordaintzetik salbuetsita geratuko dira sute aurkako elementuen ura kontrolatzeko diren kontagailuen titularrak (hidranteak, mahukak eta antzekoak).
d)Edateko ur hornidura.
Urteko tarifak Euroak
Etxeko kontsumoa, m3 bakoitzeko 0,43
Nekazal kontsumoa, m3 bakoitzeko 0,36
Sute aurkako kontsumoa, m3 bakoitzeko 0,36
Gainerako erabilera guztiak, m3 bakoitzeko 0,64
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak lauhileko naturala hartzen du.
Hartune eskubideak
Urteko tarifak Euroak
Ur-sarera, kontagailua behar duen elementu bakoi-
tzeko 77,13
Babes ofizialeko etxebizitza bakoitzeko 7,70
Hartunea egiteko eskubideak:
3/4 pulgadako hodia 231,50
Pulgada bateko hodia 308,51
1 1/4 pulgadetako hodia 370,22
1 1/2 pulgadetako hodia 416,48
2 pulgadetako hodia 493,68
2 1/2 pulgadetako hodia 586,16
3 pulgadetako hodia 694,14
Tarifak aplikatzeko arauak:
Kontagailu berrien altak ematen direnean sortaraziko dira banabide eskubideak.
e)Establezimenduak irekitzeko baimenak ematea
Urteko tarifak Euroak
Banku, aurrezki kutxa eta finantza erakundeak 7.695,94
Gauezko klub-ak eta kasinoak 7.054,60
Dantzatokiak 4.809,96
Pub-ak, kategoria bereziko tabernak 1.923,99
Jatetxea, kafetegia, tabernak 1.603,32
Alkoholik gabeko ostalaritza-lokalak 801,67
Ostatuak, 15 logela baino gutxiago 801,67
Ostatuak, 15-50 logela bitarte 1.603,32
Ostatuak, 50 logela baino gehiago 2.565,32
Jarduera gogaikarriak
50 m2raino 320,67
50 - 100 m2 bitarte 481,00
100 - 200 m2 bitarte 641,33
200 - 500 m2 bitarte 1.282,65
500 - 1.000 m2 bitarte 2.565,32
1.000 - 3.000 m2 bitarte 4.489,29
3.000 - 6.000 m2 bitarte 6.413,27
6.000 m2tik gora 9.619,92
Jarduera ez-gogaikarriak
50 m2raino 256,52
50 - 100 m2 bitarte 384,80
100 - 200 m2 bitarte 513,06
200 - 500 m2 bitarte 833,73
500 - 1.000 m2 bitarte 1.475,05
1.000 - 3.000 m2 bitarte 2.437,05
3.000 - 6.000 m2 bitarte 3.399,03
6.000 m2tik gora 5.002,35
Tarifak aplikatzeko arauak:
Udalerri barruan establezimenduek lekualdaketek, tarifa honen arabera, irekitzeagatik bakoitzari dagokion tasaren %50 ordainduko dute.
Titulartasun edo ustiapen aldaketek, tarifa honen arabera, irekitzeagatik bakoitzari dagokion tasaren %25 ordainduko dute.
Denboraldi jarduerek dagokion tarifaren %25 ordainduko dute.
f)Udal hilerriko zerbitzuak
Banakako zerbitzuak
Urteko tarifak Euroak
Nitxo edo panteoian lurperatzea: Zarautzen errol-
datuta dauden pertsonak 36,71
Nitxo edo panteoian lurperatzea: Zarautzen errol-
datuta ez dauden pertsonak 46,02
Lurzoruan lurperatzeko zerbitzu bakoitzeko 135,04
Panteoietan barrualdeko garbiketa eta gorpuzkinak
berriro kokatzea 88,05
Gorpuzkinak hobitik ateratzea eta lekualdatzea 44,04
Banaka lurperatzeko nitxoa emateagatik: Zarau-
tzen erroldatuta dauden pertsonak 234,79
Banaka lurperatzeko nitxoa emateagatik: Zarau-
tzen erroldatuta ez daudenak 355,49
Hezurtegiaren kontzesioa, ixtea eta gorpuzkinak
lekualdatzea barne 250,66
Kolunbarioaren kontzesioa, ixtea barne 259,54
Gorpuzkinak erraustea 118,84
Beste hilerrietatik datozen gorpuzkinak erraustea 180,09
Tarifak aplikatzeko arauak:
Autolikidazio erregimenpean eskatuko da Tasa.
Hilerria mantentzeko zerbitzua
Urteko tarifak Euroak
Panteoi-kontseziodun bakoitzak, urteko 32,06
Nitxo edo lurreko hilobiren kontseziodun bakoi-
tzak, urteko 19,24
Hezurtegi edo kolunbarioren kontseziodun bakoi-
tzak, urteko 6,42
g)Etxez etxeko laguntza zerbitzuak.
Zerga-oinarria: Onuradunaren urteko sarrerak dira, Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren araudiarekin dioenaren arabera kalkulatuta.
Zerga-aldia: Tasak aldizkako izaera du, eta zerga-aldia hilabete naturalari dagokio. Kontratatutako aldietan ordaindu beharrekoa izango da, Udalari behar bezala justifikatuta aldi baterako ausentziagatik zerbitzua prestatzen ez den kasuan izan ezik.
Ordaintzeko portzentaia: Zerga-oinarriaren arabera ezarriko da ordaintzeko portzentaia, ondoko eskalaren arabera:
Zerga oinarria -tik e e-ra Ekarpenaren portzentaia
6.191,00 7.671,99 10%
7.672,00 9.150,99 20%
9.151,00 10.630,99 30%
10.631,00 12.110,99 40%
12.111,00 13.590,99 50%
13.591,00 15.070,99 60%
15.071,00 16.550,99 70%
16.551,00 18.029,99 80%
18.030,00 20.989,99 90%
20.990,00 100%
Zerbitzuaren kostua: Zerbitzuaren ordu bakoitzeko kostua aldatu egiten da hilean guztira zerbitzua prestatu izandako ordu-kopuruaren arabera, ondoko taulan azaltzen den bezala:
Hileko ordu kopurua Orduko kostea _
33 ordu edo gutxiago 12,83
34 ordu 12,72
35 ordu 12,63
36 ordu 12,56
37 ordu 12,48
38 ordu 12,40
39 ordu 12,33
40 ordu 12,26
41 ordu 12,20
42 ordu 12,13
43 ordu 12,07
44 ordu o gehiago 12,02
Igande edo jaiegunetan zerbitzuaren orduko kostua 18,81 _takoa izango da.
Hileko ekarpena: Zerbitzua prestatu izandako ordu-kopurua orduko kostuaz biderkatzetik ateratzen den zenbatekoari, erabiltzaile bakoitzari dagokion ordainketa-portzentaia aplikatuz lortuko da.
Hileko ekarpen minimoa 10,00 _takoa izango da.
h)Udal Merkatua.
Tarifak Euroak
Bankuetako postu irekiak 3,14
Postu finkoak, jarraian adierazten direnak salbu 67,54
Harategiak 97,51
Postu zk. 3, 11, eta 22 117,70
Postu zk. 26 74,28
Postu zk. 19 293,66
Arrandegia postu zk. 1 33,55
Egunkari salmenta 18,20
Lore eta landareak postu zk. 1 48,51
Lore eta landareak postu zk. 3 eta 4 67,54
Lore eta landareak postu zk. 2-A 16,91
Hazi postuak 26,66
Tarifak aplikatzeko arauak:
Tasa hau aldizkakoa da eta zergaldiak hila naturala hartzen du.
i)Ibilgailuak herri-bidetik jaso eta bertan geldiaraztea.
Tarifak Euroak
Motozikleta eta ziklomotoreak jasotzeagatik 16,50
Motogurdiak jasotzeagatik 23,00
1.200 edo kg. gutxiagoko karga erabilgarria duten
ibilgailuak jasotzeagatik 51,50
1.200 kg.tik gorako karga erabilgarria duten ibil-
gailuak jasotzeagatik 93,00
Tarifak aplikatzeko arauak:
Egun bat baino gehiago denean, jasotzeagatik lehen aipaturiko tarifen %20Ş ordainduko da eguneko, zeren aipatutako tarifek jasotzeko tokian egun bat edukitzea suposatzen baitute.
Jasotzeko lanak hasita, bukatu baino lehen gidaria edo ibilgailuaren arduraduna azaltzen bada, ibilgailuaren kargu egiteko asmotan, goian adierazitako tarifen %50ari dagozkion prezio publikoak sortuko dira.
Zergak ordaintzeko beharra, ibilgailua geldiarazteko edo bide publikotik kentzeko lanak hasten diren momentuan sortzen da, hau da, kendu beharreko ibilgailuaren ondoan garabia dagoenean, nahiz eta oraindik lanean hasi gabe egon.
Kendu beharreko ibilgailuaren ezaugarriengatik Udalak hura kendu eta lekualdatzeko bitarteko egokiak ez dituenean, kuota, zerbitzua kontratatzeak sortutako gastuen arabera kalkulatuko da.
Herri bidean ibilgailuak geldiarazteagatik, ibilgailuak jasotzeak duen tarifaren %50 ordaindu beharko da. Egun bat baino gehiago geldiarazteagatik, ibilgailuak jasotzeak duen tarifaren %10 ordaindu beharko da.
j)Kultur zerbitzu eta instalazioen erabilera.
Tarifak Euroak
Sanz-Enea Kultur Etxea
Erakusgela zk.1 44,00
Erakusgela zk.2 22,00
Erakusgela zk.3 22,00
Erakusgela zk.4 44,00
Batzar-gela 1.oinean 9,00
Batzar-gela soto-oinean 9,00
Ekitaldi aretoa 44,00
Ikus-entzuneko gela 22,00
Konputagailua + inprimagailua. 9,00
Telefonoa 17,00
Faxa 17,00
Reprografia zerbitzua 17,00
Bideo proiektagailua + pantaila handia 9,00
Magnetoskopioa + TB monitorea 6,00
Diapositiba-proiektagailua 6,00
Transparientzia-proiektagailua 6,00
Tarifak Euroak
Ebro Etxea
Gela handia sotoan eskub. 44,00
Gela handia beheko oinean eskub. 44,00
Gela handia beheko oinean ezker. 44,00
Gela handia lehen oinean eskub 44,00
Gela handia lehen oinean ezker 44,00
Tornu-gela 44,00
Konputagailua + inprimagailua 9,00
Telefonoa 17,00
Reprografia Zerbitzua 17,00
Magnetoskopioa + TB monitorea 6,00
Diapositiba-proiektagailua 6,00
Villa Manuela
Erabilera anitzeko gela 44,00
Batzar-gela txikia 9,00
Bulegoa 9,00
Villa Munda
Zarautz Abesbatzaren entseiu-gela 44,00
Zarautz Abesbatzaren 1.gela 17,00
Zarautz Abesbatzaren 2.gela 17,00
Zarautz Abesbatzaren bulegoa 9,00
Udal Musikategiaren entseiu-gela 9,00
Udal Musikategiaren 1.ikasgela 17,00
Udal Musikategiaren 2.ikasgela 17,00
Udal Musikategiaren 3.ikasgela 17,00
Udal Musikategiaren 4.ikasgela 17,00
Udal musikategiaren 5.ikasgela 17,00
Udal Musikategiaren 6.ikasgela 17,00
Udal Musikategiaren bulegoa 9,00
Konputagailua + inprimagailua 9,00
Telefonoa 17,00
Reprografia zerbitzua 17,00
Pianoa 9,00
Musika-konputagailua 9,00
Vista Alegre
Entseiu-gela 18,00
Gaztelekua
Bilera gela 24,50
Informatika gela 103,00
Irakurketa txokoa 48,50
Balioanitz gela 87,00
Ikuskizun aretoa 76,00
Tailer gela, bakoitza 51,50
Turismo
Balea kaleko lokala 46,50
Tarifak aplikatzeko arauak:
Adierazitako tarifak egunerokoak dira, Vista Alegreko entseiu-gela erabiltzekoa izan ezik; azken hori hilerokoa baita. Instalazioak egun erdian erabiliz gero, aipatutako tarifen ordainketa %60an libratuko da.
Material alokairu _ _
Materiala Fidanza Kuota
Igloo 3 pertsona 17,00 2,10
Kanadiense 3 pertsona 17,00 2,10
Kanadiense 5 pertsona 17,00 2,10
Kanadiense 7 pertsona 24,00 3,50
Isolatzailea 4,00 0,80
Frontala 4,00 1,40
Sukaldea 4,00 1,40
Musika ekipoa 130,00 33,40
Argi ekipoa 98,00 33,40
Material alokairuak %50eko hobaria du Gazte Txartelarekin.
Bestelako zerbitzuak _
Fotokopia bakoitzeko 0,06
Inpresio bakoitzeko 0,06
Diskete bakoitzeko 0,68
k)Udal haurtzaindegia
Tarifak _
Hileroko kuota. 0-1 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu edo gutxiago 123,00
Hileroko kuota. 0-1 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu baino gehiago 190,00
Hileroko kuota. 1-2 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu edo gutxiago 81,00
Hileroko kuota. 1-2 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu baino gehiago 125,00
Hileroko kuota. 2-3 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu edo gutxiago 71,00
Hileroko kuota. 2-3 urte bitarteko maila. Eguneko
4 ordu baino gehiago 110,00
Jangelako hileroko kuota 70,00
Matrikula 32,12
Aplikazio arauak:
Bat, bi edo hiru asteko asistentzia justifikatua izanez gero, jangelako kuota hurrenez hurren %25, %50 edo %75 murriztu ahal izango da.
Ikasturte bakoitza hasi aurretiko Matrikulatzeko Arauetan, halaber, kuotak finkatzeko irizpide orokorretik aparte bestelako kuotarik esleitzeko kasuak jasoko dira.
Gizarte edo famili arazo berezien kasuetan Erakunde Autonomoaren Batzordeak kuota murrizteko ahalmena izango du.
Indarrean sartzeko data:
2004-2005 ikasturte hasiera.
l)Udal Kiroldegia.
Tarifak
Bazkide kuotak _
Familiarra, urtekoa 181,00
Familiarra, maiatzatik aurrera 160,00
Familiarra, lau hilekoa 99,00
Familiarra, hilekoa 69,00
18 urtetik gora, urtekoa 118,00
18 urtetik gora, maiatzatik aurrera 102,00
18 urtetik gora, lau hilekoa 65,00
18 urtetik gora, hilekoa 30,00
18 urtetik behera, urtekoa 59,00
18 urtetik behera, maiatzatik aurrera 52,00
18 urtetik behera, lau hilekoa 33,00
18 urtetik behera, hilekoa 16,00
Langabetuak, lau hilekoa 21,00
Ikasleak, 18 urtetik gora, urtekoa 61,00
Pentsionistak, 9.616,00 _ rainoko sarrerekin, urte-
koa 25,00
Pentsionistak, 9.616,01 _ eta 19.923,00 _ . arteko
sarrerekin, urtekoa 49,00
Ikastaroak _
Aerobic, bazkideek 20,00
Aerobic, ez-bazkideek 36,00
Gimnasia, bazkideek 20,00
Gimnasia, ez-bazkideek 36,00
Aerobic haurrentzat, bazkideek 12,00
Aerobic haurrentzat, ez-bazkideek 12,00
Igeriketa haurrentzat, bazkideek 32,00
Igeriketa haurrentzat, ez-bazkideek 56,00
Igeriketa helduentzat, bazkideek 49,00
Igeriketa helduentzat, ez-bazkideek 95,00
Eguneroko sarrerak, bonoak, alogerak _
Eguneroko sarrera, 18 urtetik behera 2,80
Eguneroko sarrera, 18 urtetik gora 4,20
Sauna sesio bat, bazkideek 2,80
Sauna sesio bat, ez-bazkideek 4,90
Hidromasaia sesio bat, bazkideek 2,80
Hidromasaia sesio bat, ez bazkideek 4,90
10 sarrerako bonoak, 18 urtetik behera 23,90
10 sarrerako bonoak, 18 urtetik gora 32,20
Sauna, 10 sesioko bonoak, bazkideak 24,76
Sauna, 10 sesioko bonoak, ez bazkideak 37,48
Hidromasaia 10 sesioko bonoak, bazkideak 24,76
Hidromasaia 10 sesioko bonoak, ez bazkideak 37,48
Eguneroko sarrerak, bonoak, alogerak _
Kirol-pistaren alokairua 34,00
Kirol-pistaren alokairua, monitoreekin 50,00
Jarduetarako pistaren alokairua, eguneko 195,00
Jarduetarako pistaren alokairua, gauorduko plusa 65,00
Jarduetarako pistaren alokairua, aire egokitua 20,00
Frontoiaren alokairua, partidu/jarduetarako enpre-
sek, eguneko 205,00
Frontoiaren alokairua, partidu/jarduetarako, enpre-
sek, gauorduko plusa 68,00
Frontoiaren alokairua, partidu/jarduetarako, enpre-
sek, aire egokitua 21,00
Igeritegiaren alokairua, ZKEak 27,00
Igeritegiaren alokairua, egunerdiz, bestelakoek 178,00
Igeritegiaren alokairua, taldeek, udalekuek eta
abarrek 36,00
30 pertsona 57,00
Monitorerik gabe 64,00
Monitorerekin 79,00
Bi monitorerekin 92,00
Squash-a, ez bazkideek 4,00
Frontoia, bazkideek orduko 10,00
Frontoia, ez-bazkideek orduko 14,00
Asti, futbol zelaia 187,00
Asti, federatuak 59,00
m)Gizarte zerbituak
Eguneko Zentroa.
Tarifak _
Zerbitzuaren hileko kuota, garraio barne 156,91
Zerbitzuaren hileko kuota, garraiorik gabe 101,73
Jangela, hileko kuota 143,22
Familia laguntza programa
Seihileko kuota, sarrera familiarrak 13.590,99 arte 39,00
Seihileko kuota, sarrera familiarrak 13.591,00 _
tatik 20.990,99 _ arte 57,00
Seihileko kuota, sarraara familiarrak 20.991,00tik
gora 75,00
Psikomotrizidadea 10,50
Sendian programa
Zerbitzuaren eguneko kuota garraiorik gabe 6,00
Zerbitzuaren eguneko kuota garraioarekin 11,00
Bazkariaren eguneko kuota 9,00
Pisu tutelatua
Hileko kuota 556,20
n)Euskara sailaren zerbitzuak.
Tarifak _
Ludoteka 48,00
Udaleku irekia 48,00
o)Komunak
Itsasertzeko pasealekuko dutxak 0,85
Itsasertzeko pasealekuko komunak 0,35
p)Agiriak tramitatu eta egitea
Jakinaren gainean jartzeko obrak 78,00
Obra txikia: Lizentzia 30,00
Obra handia: Lizentzia 300,00
Jarduteko programak 2.680,00
Birzatiketa proiektuak 1.610,00
Konpentsazio proiektuak 1.610,00
Jabetza kentzeko proiektuak 1.610,00
Jabetza kentzeko proiektuak onuraduna Adminis-
trazio Publikoa ez denean 1.610,00
Partzelazioa / Bananketa 54,00
Hirigintzako zedulak 39,00
Txosten urbanistikoak 60,00
Plan bereziak 2.138,00
Xehetasun azterlanak 1.145,00
Konpentsazio Batzordea eratzea 1.610,00
Arau Subsidiarioen aldaketa zehatzak 965,00
Aurri-deklarazioen espedienteak 1.610,00
Animalia arriskutsuak edukitzea 155,00
Udaltzaingoak egindako istripu txostenak 6,00
Ondasun Higiezinek jasandako kalteei buruzko
udal txostenak 6,00
Obra handietako lizentziek %90eko hobaria izango dute ondorengo kasuetan:
1)Irisgarritasun eta ezinduen bizigarritasun baldintzak hobetzeko eraikuntza, instalazio edota obrek.
2)Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko eraikuntza, instalazio edota obrek.
3)Estalkien eraberritze obrek.
4)Erabilera industriala duten Entitate publikoek egindako obrek.
5)Eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin
Udal Osoak 1989ko urriaren 9an onartu zuen Ordenantza eta 1989ko abenduaren 30ko 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.1998ko urriaren 29an Ordenantza aldatu zen eta 1998ko abenduaren 29an 247 zenbakidun GAOn argitaratu zen.
Udal aginpideko zerbitzuak eskaini edo administrazio iharduerak betetzeagatiko prezio publikoak arautzen dituen 8 zenbakidun ordenantza fiskala
1. artikulua.
Eranskineko tarifetan zehazten diren jarduerak burutu edo zerbitzuak eskaintzagatiko prezio publikoak ezarri eta ordianeraziko dira, Ordenantza honetako arauei jarraituz, haiek hauen barne direlarik
2. artikulua.
Ordenantza udalerri guztian ezarriko da.
3. artikulua.
Ordenantza honetan araututako prezio publikoak, zerbitzu edo jardueren onuradunek ordainduko dituzte.
4. artikulua.
Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoengatiko tarifak, Eranskinean datozenak dira.
5. artikulua.
Ordaionerazi daitezkeen diru-kopuruak, eskatu edota buruturiko zerbitzu edo jarduera bakoitzeko ordainduko dira eta dagokien epigrafeetan bakoitzarentzat adierazitako kopuruak ezingo dira murriztu.
6. artikulua.
Ordenantza honetan adierazten diren zerbitzuak eskaintzeko edo udal jarduerak burutzeko, aldez aurretik eskatu beharko zaio Udal Administraziori horiek eskaini edo burutzeko baimena. Zerbitzu edo jarduera horiek, nolanahi ere, Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaintzen badira hartuko dira emandakotzat, eta hauen epea luzatu ondoren prezio publikoa ordaintzen ez bada, zerbitzua eskaintzeko edo jarduera burutzeko aukera galeraziko da automatikoki.
7. artikulua.
Ordenantza honetan arauturiko prezio publikoak ordaindu beharra, zerbitzua eskaintzen edo jarduera burutzen hasten denean sortzen da.
Hala ere, zerbitzuen eskaintzea edo jardueren burutzea dagoeneko onetsi eta luzatu bada, zerga ordaindu beharra, dagokien tarifetan adierazitako denboraldi natural bakoitzaren aurreneko egunean sortzen da.
8. artikulua.
Prezio publikoa honela ordainduko da:
a)Zerbitzu eskaintza edo jarduera-burutzapenen kasuan, udal kutxetan zuzenean gordailu bat sartuz, zerbitzua eskaini edo jarduera burutu aurretik, adierazitako gutxieneko kopuruz.
b)Beren izaeragatik aldez aurreko gordailua jartzeko aukera ematen ez duten zerbitzu eskaintza edo jarduera-burutzapenen kasuan, Administrazioak dagokion faktura aurkezten duenean.
c)Urtez urteko zerbitzu-eskaintze edo jarduera-burutzapenen kasuan, horiek prezio publikoen matrikuletan sartu ondoren, urte naturalen arabera.
9. artikulua.
Prezio publikoa ordaindu beharrarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik jarduera burutzen ez denean, dagokion zenbatekoa itzuliko da.
10. artikulua.
Prezio publiko hauengatiko zorrak premiamenduzko prozedura administratiboa erabiliz ordainarazi ahal izango dira.
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen den Prezio Publikoaren kitapen, bilketa eta ikuskatzeari dagokion guztian, Zergekiko Foru Arau Orokorrean aurreikusitakoa erabiliko da.
AZKEN XEDAPENA
Ordenantza hau, bere Eranskinarekin batean, honetan adierazten den egunean onetsi zen behin.betikoz, eta 1994ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta bere aldaketa edo derogazioa erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
8 zenbakidun ordenantza fiskala, zerbitzuak eskaini eta jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzekoa
ERANSKINA
Tarifak Euroak
a) Udal euskaltegia
Ikastaroko ordu bakoitzeko 0,97
b)Udal txakurtegiko zerbitzua
Egun edo zati bakoitzeko 6,50
Animalia bakoitzeko 34,00
Udal Osoak 1989ko irailaren 28an onartu zuen Ordenantza eta 1989ko abenduaren 30ko 247 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Kontribuzio berezietako arautzen dituen 9 zenbakidun ordenantza fiskala
I.XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera, obrak egin edo udal zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietako Ordenantza orokorra onesten du.
2. artikulua.
Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.
II.EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Udal obrak burutu edo Udalak udal zerbitzu publikoak ezarri nahiz hedatzearen ondorioz subjektu pasiboak hobaria edo bere ondasunen balioaren gehikuntza lortzea dugu kontribuzio berezien egitate ezargarria.
4. artikulua.
1.Hurrengo hauek hartuko dira udal obra eta zerbitzutzat:
a)Bere eskumenen esparruan, egotzirik dituen xedeak betetzeko Udalak egiten dituenak, ondare ondasunen jabe gisa egiten dituztenak salbu.
b)Bestelako Entitate Publikoek egotzi edo delegatu dizkiolako Udalak egiten dituenak eta beste lan eta zerbitzuak, legeriaren arabera horien titulartasuna onartu baldin badu.
c) Bestelako Entitate Publikoek nahiz horien kontzesiodunek Udalaren ekarpen ekonomikoaz burutzen dituztenak.
2.Aurreko zenbakiko a) hizkian sartutakoek ez dute udal obra edo zerbitzu kontsiderazioa galduko nahiz eta kapital sozial osoa Udalarena duten Organismo Autonomo edo Merkatal Sozietatek, udal ekarpena duten kontzesiodunek edo zergadunen administrazio elkarteek burutuak izan.
5. artikulua.
Kontribuzio bereziengatik bildutako zenbatekoak, haiek exijitzeko arrazoi izan zen obra edo zerbitzuaren gastuak ordaintzeko bakarrik erabili ahal izango dira.
III.SUBJEKTU PASIBOA
6. artikulua.
1.Zerga ordaintzeko beharra sortzen duten obren burutzapenaz edo udal zerbitzuen ezarpen nahiz hedaketaz onura berezia ateratzen duten pertsona fisiko eta juridikoak eta Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorraren 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak dira kontribuzio berezietako subjektu pasiboak.
2.Hurrengo hauek onura berezia ateratzen dutela kontsideratuko da:
a)Ondasun higiezinei dagozkien obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietan, ondasun higiezinen jabeak.
b)Enpresa ustiapenen ondoriozko obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatiko kontribuzio berezietan, enpresetako tituludun diren pertsona edo entitateak.
c)Suteen itzalketa zerbitzuak hedatu edo hobetzeagatiko kontribuzio berezietan, erasandako ondasunen jabeez gain, udalerriaren barruan beren jarduerak alor horretan burutzen dituzten aseguru konpainiak.
d)Lurrazpiko bideak egiteagatiko kontribuzio berezietan, geroago erabiliko dituzten enpresa hornitzaileak.
3.Jabetza horizontaleko erregimeneko kasuetan, etxejabeen komunitateko ordezkaritzak, etxejabeen izena eta komunitatearekiko partehartze-koefizientearen berri emango dio Udal Administrazioari kuotak indibidualak igorri ahal izateko. Horrela egongo ez balitz kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, elkartea bera arduratuko delarik ondorengo banaketaz.
IV.OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
1.Kontribuzio berezietako oinarri ezargarria, gehienez ere, obrak egin edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeagatik Udalak jasan behar duen kostuaren ehuneko 90a izango da. Ordenamendu erabakia hartzerakoan, ezar daiteken portzentajea finkatuko du, kasu bakoitzean.
2.Aipatu kostua hurrengo kontzeptuek osatuko dute:
a)Peritu lan, proiektuen idazketako lanen eta lan plangintza eta programa teknikoen zuzendaritza lanen benetako kostua.
b)Egin beharreko obren edo zerbitzuen ezarketa nahiz hedatze lanen zenbatekoa.
c)Obra nahiz zerbitzuen etengabe okupatu beharko lurren balioa salbu, erabilera publikoko ondasunak, Udalari doan eta obligazioz lagaturiko lurrak edo legerian ezarritako baldintzetan lagaturiko ondasun higiezinak direnean.
d)Eraikuntzak erautsi eta landaketa, obra edo instalazioak berritzetik etorritako indemnizazioak hala nola birrindu nahiz okupatu beharreko ondasunen errentariengandik etorritakoak.
e)Obra nahiz zerbitzuetan inbertituriko kapitalaren interesa, kontribuzio bereziek estaltzen ez duten parterako edo horiek orokorrean zatituz gero estalitako parterako Udalak kreditua erabili beharko balu.
3.Obra nahiz zerbitzuetarako aurreikusi guztizko kostuak aurreikuspen izaera hutsa izango du. Benetako kostua aurreikusitakoa baino handiago edo txikiagoa balitz, hura hartuko litzateke dagozkion kuotak kalkulatzeko.
4.Aurreko 4.1 c) artikuluak aipatzen dituen obra nahiz zerbitzuak direnean edo, artikulu bereko 2 zenbakiko kontzesiodunek egindakoak direnean, kontribuzio berezietako oinarri ezargarria, ekarpen horien arabera zehaztuko da, obra edo zerbitzu beraren zioz beste Administrazio Publikoek ezar ditzaketenen kalterik gabe. Nolanahi ere, artikulu honetako lehen zenbakiak aipatzen duen %90eko muga errespetatuko da.
5.Oinarri ezargarria ezartzeko, guztizko kostuari Udal Administrazioak lortuko diren subentzio edo laguntzen zenbatekoa kendu ondoren lortzen den emaitza hartuko da UDAL Administrazioak jasandako kostutzat.
6.Aipatu subentzio edo laguntza, kontribuzio bereziko subjektu pasiboren batek emango balu, zenbatekoa pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzeko erabiliko da lehendabizi. Subentzio edo laguntzaren balioak kuota hori gaindituko balu, gehiegizkoa gainerako subjektu pasiboen kuotetatik kenduko da, hainbanatuz.
V.KUOTA
8 .artikulua
1.Kontribuzio berezien oinarri ezargarria subjektu pasiboen artean banatuko da, obra eta zerbitzu mota eta izaera kontutan hartuz, hurrengo erregelon arabera:
a)Orokorrean, eraikinen fatxadako metro linealak, azalera, horien bolumena eraikigarria eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eraginetarako katastroko balioa aplikatuko dira, batera nahiz banan-banan, banaketa-modulu gisa.
b)Suteen itzalketarako zerbitzuaren ezarpen, hedapen edo hobekuntza denean, uda barrutian kokaturiko ondasunen arriskua estaltzen duten entitate edo sozietateen artean egin daiteke banaketa, aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan. Subjektu pasibo bakoitzari eska dakiokeen kuota berak bildutako kuoten zenbatekoaren %5a baino handiagoa balitz, gehiegizkoa hurrengo ekitaldietara atzeratuko da, guztiz amortizatu arte.
c)Ordenantza honetako 6. artikuluko d) atalak aipatzen dituen obrak direnean, kontribuzio berezien guztizko zenbatekoa, erabiltzaile izango diren konpainia edo enpresen artean banatuko da, horietako bakoitzari erreserbaturiko espazioaren arabera edo horien sekzio osoaren arabera, nahiz eta berehala erabili ez.
9. artikulua.
Aplikagarri den legeriak edo Nazioarteko Hitzarmenek hobari fiskalak ematen dituztenean, onuradunei legozkiekeen kuotak ez dira gainerako zergadunen artean banatuko.
10. artikulua.
Ordaindu beharreko kuota finkatu ondoren, subjektu pasiboak horrela eskaturik, Udalak horren zatiketa edo gehienez ere bost urtetako epean luzatzea onetsi ahal izango du.
VI.TRIBUTUAREN SORTZAPENA
11. artikulua.
1.Kontribuzio bereziak lanak burutu diren edo zerbitzuak eskaintzen hasten diren unean sortzen dira. Lanak zatikagarriak balira, sortzapena subjektu pasiboetatik bakoitzarentzat sortuko da, obraren tarte edo zati dagozkionak egiten direnetik.
2.Aurreko zenbakian ezarritakoaren kalterik gabe, ezarri eta ordenatzeko erabakia onartu ondoren Udalak kontribuzio berezien aldez aurreko ordainketa eskatu ahal izango du, hurrengo urterako aurreikusi kostuaren zenbatekoaren arabera.. Ezin izango da urteko ordainketa bat eskatu, ez badira bukatu obrak bukatu zeintzuetan aurrerakina eskatu bait zen.
3.Kontribuzio berezien sortzapen unean kontutan hartuko da ordaindu behar duen pertsona zehazteko xedez, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, nahiz eta ordenamendu erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa agertu onarpen-datan subjektu zena eta horrek kuotak aurreratuak izan arren, artikulu honetako bigarren zenbakian ezarritakoaren arabera- Ordenamendu erabaki zehatzean subjektu pasibo gisa agertzen den pertsonak, horren jakinarazpena izan duelarik, ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gaineko eskubideak eskualdatzen dituenean aipatu erabakia hartzen denetik sortzapenaren hasterainoko epearen barruan, egindako eskualdaketaren berri eman beharko dio Udal Administrazioari hori gertatu eta hurrengo hilabetean, eta horrela egingo ez balu, Administrazio horrek, espedientean subjektu pasibo gisa agertzen denaren kontrako kobraketa tramiteak egin ahal izango ditu.
4.Behin obrak osorik edo partzialki bukaturik edo zerbitzu ematen hasi ondoren, subjektu pasiboak, oinarria eta behin betiko kuota bananduak finkatuko dira, egoki diren likidazioak eginik eta egin litezkeen ordainketa aurreratuak konturako emaitza gisa konpentsatuz. Behin betiko finkatze hori Udal Administrazioak egingo du, kasu horretarako obra edo zerbitzurako tributuaren ordenamendu erabaki zehatzeko arauak beteaz.
5.Aurreratutako ordainketak tributuaren sortzapen unean subjektu pasibo izaera ez duten pertsonek egiten badituzte, edo dagokien behin betiko kuota indibiduala gainditzen badu Udal Administrazioak ofizioz egingo du beharrezko itzulketa.
VII.EZARPENA ETA ORDENAMENDUA
12.artikulua.
1.Kontribuzio bereziak eskatu ahal izateko aldez aurretik haiek ezartzeko erabakia hartu beharko da kasu konkretu bakoitzean.
2.Kontribuzio berezien bidez finantzatu behar den obra bat egin edo zerbitzu bat ezarri nahiz hedatzeari buruzko erabakia ezin izango da bete, aurrekoen ordenamendu zehatza onartu bitartean.
3.Ordenamendu erabakia nahi eta nahi ez hartu beharko da eta horren barruan obra eta zerbitzuen kostu aurreikusiaren zehaztapena, onuradunen artean banatu beharreko kantitatea eta banaketa irizpideak agertuko dira. Ordenamendu erabaki zehatza Ordenantza honen araberakoa izango da.
4.Kontribuzio berezietako ordenamendu erabakia harturik eta ordaindu beharreko kuotak zehazturik, banan banan jakinaraziko zaizkien subjektu pasiboei beraiek edo beren helbideak ezagunak balira eta, horren ezean, ediktu bidez. Interesatuek birjapen errekurtsoa jarri ahal izango dute Udalaren aurrean hala nola erreklamazio ekonomiko administratiboa Lurralde Historikoko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurrean, horien edukia kontribuzio berezien egokitasuna, onura berezia ateratzen duten pertsonek ordaindu beharreko kostuaren portzentajea edo asignaturiko kuotak izan daitezkeelarik.
13. artikulua.
1.Udal konpetentziako obra eta zerbitzuak Udalak burutu edo eskaintzen baditu bestelako Entitate Lokalen baten kolaborazio ekonomikoarekin eta, foru arautegian ezarritakoaren araberako kontribuzio bereziak ezartzen baldin badira, horien kudeaketa eta bilketa lanak burutzeko edo zerbitzuak ezarri nahiz hedatzeko ardura hartzen duen Entitateak egingo ditu, ezarpen eta ordenamendu erabakiei dagokienean entitate bakoitzak bere konpetentzia gordetzearen kalterik gabe.
2.Horietako entitateren batek ordenamendu erabaki zehatza onartuko ez balu, eraginik gabe geldituko da jarduketa unitatea, bakoitzak bere aldetik hartuko dituztelarik beharrezko erabakiak.
VIII.HERRITARREN KOLABORAZIOA
14. artikulua
1.Obrek erasandako jabe edo tituludunek zergadunen administrazio Elkartea osotu ahal izango dute eta obren burutzea edo udal zerbitzuen ezarpen nahiz hedaketa sustatu, obra edo zerbitzuaren izaeraren arabera dagozkienaz gain, Udalari dagokion partea ordaintzeko konpromezua hartuz, Udalaren finantza egoeragatik berak ezingo balu egin.
2.Halaber, Obren burutzeak edo Udalak Zerbitzu publikoak ezartze nahiz eratzeak erasandako jabe edo tituludunek zergadunen administrazio Elkarteak osotu ahal izango dute kontribuzio berezien ordenamendu akordioaren jendaurreko epealdian.
15. artikulua.
Aurreko artikuluek aipatzen dituen zergadunen administrazio Elkarteak osotzeko, erasandakoen gehiengo osoak hartu behar du erabakia, beti eta gutxienez, ordaindu