Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 22933 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

IRUNGO UDALA
Zerga ordenantzen behin betiko onespena.

irunGo UDALA

Iragarkia

 

Publikoki argitaratzeko arauzko epea bete da eta 2003ko urriaren 29an egindako bilkuran zergen aldaketaz Udal Batzarrak hartutako erabakiari aurkeztutako erreklamazio edo oharrak erabakiak, horiek behin betiko izaera hartzen dutela.

 

 

Hori dela eta aldaketa honela ezarrita utziko du Udalak:

 

 

Zergen eta tasen aldaketaren eranskina

 

Ondasun higiezinen buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala

 

I. Xedapen orokorrak

1. artikulua.

Udal honek, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, 4/2003 martxoaren 19ko Foru Arauaren bidez aldatutako udal zergak ordaintzeko sistemari lotuta, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.

 

1. Karga tasa

2. artikulua.

1. Hiri Ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa I. ERANSKINEAN adierazten den ehuneko hainbestean geratuko da finkatua.

2. Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasuen Higiezinen gaineko Zergaren karga tasas, I. ERANSKINEAN adierazten dan ehuneko hainbestean geratzen da finkatua.

 

III. Oinarri zergagarria eta kuotak

2. artikulua.

1. Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarria, ondasun horien balio katastrala izango da.

2. Landa Ondasuen aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Zergagarria, erregelamenduz onartutako balio katastrala izango da.

3. Zerga honetako kuotaren zehaztapena, aurreko ataletan adierazitako Oinarri Zergagarriei bakoitzari dagozkion karga tasak aplikatuz lortuko da, Ordenantza honetako 2. Artikuluan finkatzen delarik.

 

Iv. Hobariak

2. artikulua.

Ondorengo hobariak ezartzen dira:

1. Zerga kuota osoaren %50eko hobaria, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberritzekoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.

 

Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

 

Hobari hau interesatuak eskatu beharko du eta honako baldintzak hauek bete dituela egiaztatu beharko du agiri bidez:

a) Dagokion urbanizazio edo eraikuntza obren hasiera-egunaren egiaztapena.

b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia edo, hala badagokio, azken ordainagiriaren kopia.

2. Zerga kuota osoaren %50eko hobaria, dagokion zergaldiko sortzapen-egunean familia ugariko titular diren subjektu pasiboentzat, bere ohiko familia-etxebizitza den ondasunari dagokionean.

 

Dena den, ez da hobaririk aplikatuko, dena dela familia unitateko kide kopurua, baldin eta ohiko balio katastralak 180.000,00 e gainditzen baditu (edo 205.000,00 e gainditzen ba ditu balio katastralean garajearen balioa sartuta baldin badago).

Hobaria interesatuak eskatuta emango da eta eskariarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira.

 

a) Idatzia/eskaria: ondasun higiezina identifikatuko da.

 

b) Eskatzailearen NANaren fotokopia.

c) Familia Liburuaren fotokopia konpultsatua.

Hobaria ofizioz iraungiko da subjektu pasiboak familia ugariko titular izateari edo lehen aipatu baldintzak betetzeari uzten dion hurrengo urtean.

 

Dena den, subjektu pasiboak epearen luzapena eska dezake amaitzen den urte berean, baldin eta baldintzak betetzen jarraitzen badu.

Halaber, subjektu pasiboak gertatzen diren aldaketak komunikatu egin beharko ditu, baldin eta hobari honi dagokionean eraginik badute. Hobaria jasotzeko baldintzak beteko ez balira, hobariaren ondorioz ordaindu ez den zergaren zatia eta berandutzako interesak ordaindu beharko dira.

 

 

Hobari hau jasotzen hasteko epea, eskaria egin eta hurrengo urtean hasikoda, eta ezingo dira eskatu aurreko urteetako hobariak. Aitzitik, 2004 urterako diren hobariak, 2004ko otsailaren 28ra arte eskatu ahal izango dira.

 

3. Kuota osoaren %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrientzat eta horiei lotuta dauden garaje eta trastelekuentzat, dela proiektuan del erregistroan, 3 urteko epean, behin-betiko klasifikazioa eman ondorengo urtetik kontatuta.

 

 

Hobari hau aplikatzeko, interesatuak eskaera egin beharko du. Eskaera 3 urteko zerga-aldia amaitu baino lehen egin beharko da eta, hala badagokio, eskaera egin ondorengo zerga-alditik aplikatuko da.

 

Hobari-eskaerarekin batera, babes ofizialeko etxebizitzaren Behin-betiko Kalifikazioaren fotokopia konpultsatuaren fotocopia aurkeztu beharko da.

4. Artikulu honetako 2 eta 3 ataletan araututako hobariak ez dira bateragarriak. Subjektu pasibo berak hobari bat baino gehiagorako eskubidea badu, bakarra aukeratu beharko du.

Hala ez badu egiten, Udal Administrazioak berak aplikatuko du bere ustez subjektu pasiboarentzat onuragarriena dena.

 

V. Errekarguak

100eko 50 eko errekargu bat ezartzen da kuota likidoaren gainean (OHZ) etxebizitza erabilera duten eta modu iraunkorrean hutsik dauden ondasun higiezinen gain, erregelamendu bidez finkatutako baldintzak betetzen badira. Errekargu hori zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, paragrafo honetan aurreikusita ez dagoen guztian zergaren xedapen erregulatzaileak aplikatuko zaizkio, abenduaren 31n sortuko da eta udalak urtero likidatuko du, ondasun higiezina hutsik dagoela egiaztatu ondoren. Likidazioa egoera hori aitortzen duen egintza administratiboarekin batera egingo da.

Xede horietarako, higiezin bat hutsik dagoela ulertuko da baldintza hautako bat betetzen bada:

— Errekargua sortzen den zergaldian hiru hilabete baino gehiagoz higiezinean inor erroldaturik ez egotea. Salbuetsi egingo dira salmenta edo alokairu prozesuan daudenak, eta horretarako, beharrezkoa izango da Higiezinen Jabetzako Agentzia Batekin helburu hori duen kontratu bat sinatua izatea eta horren egiaztagiria aurkeztea; halaber, salbuetsia geratuko dira mugikortasun geografikoko arrazoiak direla medio horien titularrek helbidea aldi baterako aldatzeko beharra dutenean.

 

— Halaber, etxebizitza hutsik dagoela ulertuko da ur-horniketaren kontsumoa laguneko eta urteko 10 metro kubiko baino gutxiago denean, edo bestela, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak higiezina hutsik dagoela ulertzeko erreferente modura zehazten duen kontsumoaren azpitik geratzen denean.

 

Vi. Azken xedapena

Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta Ordenantzaren zati osagarri den Eranskinean dauden karga tasak 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean eta aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango dira.

 

1. ERANSKINA

 

Karga Tasa.

1. Ondasun hiritarrak.

— Industri lurzoruan edo tertziarioan dauden hiri-ondasunei aplikatzekoa, balorazio txostenen arabera: % 0,3888.

 

— Gainerako hiri-ondasunetarako: % 0,2037.

 

2. Ondasun landatarrak.

— Landa lurren gaineko Ondasun Higiezinen Zergari aplikagarri den karga tasa % 0,8281.

 

 

 

Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatzen dituen ordenantza fiskala

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari buruzko Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Araueko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, udal zergak ondaintzeko sistema berrituan martxoaren 19ko 4/2003 foru arauaren arabera aldatua, artikulu horretako 1. atalean ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen duen I ERANSKINEAN adierazten den koefizientea aplikatuz.

 

II. ZERGA KUOTA

1. artikulua.

Aurreko artikuluak aipatzen duen koefizientea aplikatuz, Eranskin horretan adierazten den tarifa taularen arabera exijituko da Zerga hau.

III. SALBUESPENAK

3. artikulua.

1. Zerga ordaintzetik salbuetsita daude 14/1989 Foru Arauaren 2.1 artikuluko a) eta g) paragrafo bitartean aipatutako ibilgailuak.

2. 2.1. artikuluko a) eta g) paragrafoek aipatu salbuespenak lortzeko, ibilgiluaen titularrek, Udal honetako erroldan inskribatuan egoteaz gain, eskaera egin beharko dute, eta eskaeran, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren arrazoia adierazi beharko dituzte. Gainera, alegatutakoa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Salbuespenari buruzko erabakia jasotzen duen jakinarazpenak egiaztagiri balioa izango du.

 

3. Aurreko ataleko ondorioetarako, interesatuek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskaerarekin batera:

 

a) Minusbaliotasuna duten pertsonek gidatutako ibilgailuak:

— NANren fotokopia.

— Organo eskudunak emandako minusbaliotasun-ziurtagiria.

— Gidatzeko Baimenaren fotokopia (aurrealdea eta atzealdea).

— Zirkulazio Baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.

— Ibilgailuen Fitxa Teknikoaren fotokopia.

— Ohiko gidaria azaltzen den ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.

— Ibilgailua berak bakarrik erabiltzen duela dioen adierazpen zinpekoa.

b) Minusbaliotasuna duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuak:

— Minusbaliotasuna duen pertsonaren eta ibilgailuaren ohiko gidariaren NANren fotokopiak.

— Organo eskudunak emandako minusbaliotasuna-ziurtagiria.

— Zirkulazio Baimenaren fotokopia, minusbaliotasuna duen pertsonaren izenean.

— Ohiko gidari gisa azaltzen den ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia.

— Ibilgailuen Fitxa Teknikoaren fotokopia.

— Ibilgailua salbuespenaren onuraduna garraiatzeko bakarrik erabiltzen dela dioen adierazpen zinpekoa.

c) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinaria.

— Zirkulazio baimenaren fotokopia.

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen Ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako makinariaren Inskripzio Txartelaren fotokopia. Edo bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazarita eta Ingurumen Departamentuko Nekazaritzako Makinariaren Erregistro Ofizialean Alta eman izanaren ziurtagiria, ibilgailuaren titularraren izenean egina nahitaez.

4. Salbuespen hauek jasotzen hasteko epea, eskaria egin eta hurrengo urtean hasiko da eta aurreko urteetakoa salbuespenak ezin izango dira eskatu. Aitzitik, 2004. Urterako diren hobariak, 2004ko otsailaren 28ra arte eskatu ahal izango dira.

 

IV HOBARIAK

4. artikulua.

1. Jarraian aipatzen diren hobariak jasotzeko, Udalak aldez aurretik onartu beharko ditu eta eskaera egin ondorengo zerga-alditik aurrera sortuko dituzte ondorioak.

 

Halaber, hobariak aplikatzeko nahitaezkoa izango da zergaren ordainketetan egunean egotea. Baldintza hori nahitaezkoa da hobaria emateko, eta ez bada betetzen, eskubidea galdu egingo da.

 

2. Honako hobari hauek zehaztu dira:

a) Zergaren kuotaren %100eko hobaria ibilgailu historikoetarako edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko aintzinatasuna duten ibilgailuetarako. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

Ibilgailu historikotzat kalifikatzeko, bete egingo da ekainaren 14ko 1.274/1995 Errege Dekretuak, -A 1995\ 2338- Ibilgailu Historikoen Arautegian zehaztutakoa.

 

Hobari hau jaso ahal izateko, eta historikotzat hartutako ibilgailuei dagokienean, ibilgailu horien titularrek aipaturiko 1.247/1995 Errege Dekretu horren 2. Atalaren 8. artikuluak aipagai duen Gidatzeko Baimena aurkeztu beharko dute hobaria eskatzerakoan.

3. Honako ibilgailu hauek dagokien zergaren kuotaren %50eko hobaria izango dute:

a) Ibilgailu elektriko guztiek.

b) Plomurik gabeko gasolina erabili ahal izateko katalizatzaile bat egokitu zaiela egiaztatzen den ibilgailu guztiek.

 

c) KFKaz hornitutako haize egokitu sistema izanik, sistema hori kendu eta haren lekuan KFKrik gabeko beste sistema bat ezarri zaien ibilgailu guztiek.

Artikulu honetan arautzen den eta 3 b) eta 3 c) atalek aipagai dituzten ibilgailuei dagokien hobariak 3 urteko iraupena izango du.

Era berean, eta aurreko paragrafoan aipagai diren ibilgailuen kasuan, dagokien konponketa eta ordezkatzea egin dela egiaztatu beharko da, eta kanpoan geratuko dira plomurik gabeko gasolina erabiltzeko gaitasunarekin edo KFKrik gabeko haize girotu sistemarekin erositako ibilgailuak.

 

 

V. ZERGAREN KUDEAKETA

5. artikulua.

1.- Zerga hau autolikidazio errejimenean exijituko da, udal administrazioak Zerga honen subjektu pasiboei eta espedienteak izapidatzen dituzten Gestoriei emango diez ereduaren bitartez.

2.- Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.

6. artikulua.

Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua, zorra kitatzen den unean Udal Administrazioak emango duen behin betiko ordainagiria izango da.

7. artikulua.

1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuen matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horieri baja ematen diotenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik, sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3. Trafikoko Buruzagitzak ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

 

V. KUOTEN ITZULKETA

 

8. artikulua.

Ibilgailuaren behin betiko baja emango litzatekeen kasuan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak eta behin behineko likidazioaren soberan ordaindutakoak Zergaren sujetu pasiboei itzuli egingo zaizkie behin betiko baja eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.

 

VI. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza Fiskal hau eta daraman Eranskina Udal Batzarrak onartu zuen eta 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, aldatu edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuz joango delarik.

 

I. ERANSKINA

 

Tarifa

Potentzia eta ibilgailu mota Kuota

A) Turismoak:

9 z. Fiskaletik beherakoak 24,40 e

9 eta 11’99 z. Fiskalen artekoak 65,60 e

12 eta 13’99 z. Fiskalen artekoak 132,22 e

14 eta 15’99 z. Fiskalen artekoak 165,00 e

16 eta 19’99 z. Fiskalen artekoak 193,30 e

20 z. Fiskaletik gorakoak 247,60 e

B) Autobusak:

21 leku baino gutxiagokoak 156,90 e

21 eta 50 leku dituztenak 224,40 e

50 lekutik gorakoak 280,60 e

C) Kamioiak:

Eraman dezaketen karga:

1.000 kg. baino gutxiago 78,40 e

Eraman dezaketen karga: 1.000-2.999 k 154,10e

Eraman dezaketen karga: 2.999-9.999 219,70 e

Eraman dezaketen karga: 9.999 kilotik gora 275,10 e

D) Traktoreak:

16 z. Fiskaletik beherakoak 33,10 e

16 eta 25 z. Fiskalen artekoak 50,70 e

25 z. Fiskaletik gorakoak 113,60 e

E) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdi-atoiak:

Eraman dezaketen karga: 750 k. Baino gehiago 33,10 e

Eraman dezaketen karga: 1.000-2.999 k. 50,70 e

Eraman dezaketen karga: 2.999 kilotik gora 113,60 e

F) Beste ibilgailu batzuk:

Ziklomotoreak 8,10 e

Motozikletak, 125 c.c.-etara bitarte 8,10 e

Motozikletak, 125-250 c.c.-en artean 14,20 e

Motozikletak, 250-500 c.c.-en artean 33,10 e

Motozikletak, 500-1.000 c.c.-en artean 66,30 e

Motozikletak, 1.000 c.c.-etatik gora 133,00 e

 

 

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskala.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

1. Udal honek, Lurralde Historikoko Herri Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauean eta Zergari buruzko Arau partikularrean aurrikusitakoaren arabera Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijitzen du Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina ere parte delarik.

 

2. Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

II. EGITATE ZERGAGARRIA

2. artikulua.

1. Dagokion lizentzia behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate zergagarria, lizentzia lortzea eskatzen denean, beti ere lizentzia ematea Udal honi badagokio.

2. Zergapeko egitate zergagarriak, banan banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:

a) Mota guztietako eraikuntza edo instalazio berrietako eraikitze-obrak.

b) Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioen zabaltze obrak.

c) Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen egituran eragin dezaketen aldaketa edo berrikuntzazkoak.

 

d) Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakartenak.

e) Eraikuntzaren barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.

f) Lurraren Legeko testu bateratuko 58. Artikuluko 2. Atalen azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.

g) Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.

h) Lur hiridurak, esate baterako lurrerauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa; iharduera horiek onartu edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiekturen batean egin beharreko obratzat zehaztu eta programatuta daudenean izan ezik.

i) Eraikuntzen erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.

j) Lurpeko instalazioak, horien helburua aparkalekua, industri, merkataritza, edo lanbide iharduera, zerbitzu publikoak edo lurrazpiari ematen zaizkion beste erabilera batzuk badira.

k) Bide publikotik ikusteko moduan jartzen diren propaganda kartelak ipintzea.

l) Gaitasun ekonomikoa frogatuko lukeen bailiabide ekonomikoen inbertsioa dakarren edozein obra, eraikuntza edo instalazio, obra edo hirigintza lizentziari lotua.

 

3. artikulua.

Zerga honen pean ez dira egongo Udal honen jabetzako higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, beti ere obraren jabe gisa Udalak iharduten badu.

 

Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita dago edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea, horren jabeak Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomi Erkidegoa, Estatua edo Udal Entitateak direnean, baldin eta, zergari lotuta egonik, zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko eta populazioen eta ur zikinen saneamendura zuzenduta badago, nahiz eta horien kudeaketa, dela inbertsio lanetan dela artapen lanetan, organismo autonomoek egin.

 

Zerga honetik kanpo geratzen dira etxeen aurrekaldea eta/edo teilatuen garbitu, pintatu eta konpontze lanak, baita jadanik eraikita eta etxebizitza gisa erabiltzen diren eraikinetan gas naturalaren sareari lotzeko beharrezko diren lanak ere.

 

III. SUBJEKTU PASIBOAK.

4. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.

 

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.

 

5. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharreko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira.

 

Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa.

 

IV. OINARRI ZERGAGARRIA.

6. artikulua.

1. Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.

Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestazioak, eta, orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin empresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.

 

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, behin-behineko likidazioa oinarritzen den exekuzio-aurrekontuan materialen kostua eta aurreko lanak eta lan osagarriak ere sartuko dira.

3. Oinarri zergagarria, Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak erabakitakoa izango da, bataz besteko kostuaren arabera.

 

 

V. ZERGA KUOTA

7. artikulua.

Zerga honen kuota, oinarri zergagarria Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da.

 

VI. HOBARIAK

8. artikulua.

1. Honako hobari hauek zehazten dira:

a) %50 eko hobaria, berriak ez diren eraikinak berritzeko obren alde, baldin eta obren helburua minusbaliotasunen bat duten pertsonen sarbide eta bizi baldintzak hobetzeko badira.

Hobari hau aplikatzeko, arau hauek beteko dira:

 

— Kuota zehazteko, obraren aurrekontu oso hartuko da kontuan, baldin eta obraren helburu bakarra eraikina minusbaliotasunen bat duten pertsonen sarbide eta bizi baldintzak hobetzea bada.

 

— Obrek eraikina berritzeko helburua badute, baina aurrekontuan beste partida batzuk ere jasotzen badira minusbaliotasunen bat duten pertsonen sarbide eta bizi baldintzak hobetzeko egokitzapenez gain, dagokion partidak bakarrik hartuko dira kontuan hobari eskubidea duen kuota zehazteko. Horretarako, nahitaezkoa izango da aurrekontua ondo berezitua aurkeztea helburu hori duten obren zatian.

 

 

b) 100eko 95eko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

 

2. Aurreko ataletan aipatutako hobarien alderdi objektiboa osatzen duten obrak egingo ez balira, hobari horren ondorioz ordaindu ez den zerga-zatia ordaindu beharko da, baita berandutza interesak ere.

 

Helburu horrekin Udal Administrazioak egindako obrak hobaria jaso duten eraikuntza edo berrikuntza jarduketarekin bat datozen egiaztatu ahal izango du. Halaber, egoki iruditzen zaizkion jarduerak burutuko ditu onura horretaz baliatzen direla egiaztatzeko.

 

VII. SORTZAPENA

9. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan sortuko da zerga, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

 

 

VIII. KUDEAKETA

10. artikulua.

Aginduzko lizentzia ematen denan behin-behineko likidazioa egingo da eta, oinarri zergagarria, doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, beti ere aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua eta Ordenantza honetako 6.2 artikuluak adierazten duena betetzen badu; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek zehaztuko dute oinarri zergagarria egiasmoaren bataz besteko kostuaren arabera.

11. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidzio berri bat egiteko aurrekontu berri aurkeztu beharko da lehenengo aurrekontutik garestitzen denaren arabera.

 

12. artikulua.

1. Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren azken kostu erreala ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, kasuan kasu aldatu egingo du aurreko atalean aipatzen den oinarri zergagarria eta, ondorioz, dagokion behin-betiko likidazioa egingo du eta subjektu pasiboari dagokion zenbatekoa eskatu edo, hala gertatuz gero, itzuli egingo dio.

2. Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartzen deneko hurrengo lehen hilabetearen barruan, gorabehera honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak emango duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiria erantsiz, dagokion kolegio profesionalak ikuskatua egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, honi erantsiz proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industria onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk.

13. artikulua.

Zergaren likidaziorako, isiltasun positiboa aplikatuz emandado lizentziek espreski emandako lizentzien bailo bera edukiko dute.

14. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari eta zerga urraketen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokienez, Zergari buruzko Foru Arau Orokorrean aurrikusitakoa izango da aplikagarri.

15. artikulua.

Lizentziaren titularrak baimendutako obrak eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, eginiko behin-behineko likidazioa itzuli edo bertan behera utziko du Udalak.

 

16. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, egindako likidazioa itzuli edo bertan behera utziko du Udalak, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.

 

IX. AZKEN XEDAPENA

 

Ordenantza hau bere Eranskinarekin batera izan zen onartua eta 2.004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta hala jarraituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

 

I. ERANSKINA

 

XEDAPEN GEHIGARRIA

 

Udalak zerga hau autolikidazio bitartez egin dadila exiji dezake.

TARIFA

— Karga tasa, izaera orokorrez: %5.

— Inbertsio berriko obrak, zergapekoak, ekimen publikoko ekonomi sustapen esparruetan kokaturik (Zaisa, Irungo Industrialdea, etab.). Karga tasa: %2.

— Inbertsio berriko obrak, zergapekoak, eta E.B.ko programetatik edo administrazio publiko ezberdinetatik, beran erakunde autonomo edo elkarte publikoetatik, datozen dirulaguntzen onuradun direlarik, ondorengo aipatzen diren programa horietako batean, edo antzeko batean, sarturik enplegu sortzeko ekonomi ihardueretarako xedea dutenean.

— «Aterpe Plana» Gipuzkoako Foru Diputazioarena.

— «Autoenplegu» INEMena. Karga Tasa: %2.

— Inbertsio berriko obrak, zergapekoak, "Adebisa-Agencia de Desarrollo del Bidasoa S.A."tik kudeatzen den soldata-arrisku programari atxekitako ekonomi iharduerakoak. Karga Tasa: %2.

— Inbertsio berriko obrak, zergapekoak, nekazaritza ustiapenak garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laguntza Planaren onuradunak. Karga Tasa: %2.

 

— Inbertsio berriko obrak, zergari loturikoak, herriko enpresak berkokatu edo berregituratzera zuzenduak. Enpresa horien helburua enplegua mantendu edo sortzea izango da, 30 langile baino gehiagoko plantilarekin eta inbertsioa 1.803.036,31 euro baino handiagoa izanik. Karga mota: %2.

 

 

 

 

Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskala.

 

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Lurralde Historikoko Herri Ogasunak erregulatzen dituen Foru Arauean eta Zergari buruzko Arau partikularrean aurrikusitakoaren arabera, Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta exijitzen du Ordenantza honi jarraiki, potzentaien taula eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.

 

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

 

II. EGITATE ZERGAGARRIA.

3. artikulua.

1. Zergaren egitate zergagarria, zerga-aldian zehar hirilurrek izan duten balio gehikuntza da, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatuz edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.

 

2. Ondorio hauetarako, hurrengoak sartuko dira hirilurtzat:

Hirilurra, urbanizagaia, egitasmoan sartutako urbanizagaia edo egitasmoan ez dagoen urbanizagaia Hirigintza Iharduerako Egitaraua onesten den unetik, zoladurazko bideak edo espaloien harrizko zerrenda eduki eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publikoak dituzten lurrak eta hiri-eraikuntzek beteta dauden haiek.

 

 

Nekazal Legerian xedatutakoaren aurka zatizen diren lurrak ere honelakotzat hartuko dira, beti ere zatitze horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, eta horregatik beren izaeraren aldakuntzarik jasotzen ez badute honako zerga honetarako ez bada.

 

 

I. MENPEKOTASUN EZA.

4. artikulua.

1. Ez dago zerga honi lotuta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, zerga honi lotuta dago Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza, kontuan hartu gabe Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat hartuta dauden edo ez.

 

 

2. Zerga honen eraginetarako hurrengoek izango dute nekazal izaerako ondasun higiezinen kontsiderazioa:

Aurreko artikuluko 2. zenbakian xedatutakoaren arabera hirilurren kontsiderazioa ez dutenek.

3. Zergari lotu gabe egongo da, era berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. Tituluaren X. Kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketak direla eta hirilurrek izan duten balio gehikuntza, salbu aipatu foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurrei buruzko eskualdaketak, jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

 

 

 

Aipatu lurrak geroago eskualdatzen direnean, aipatu VIII. Tituluaren X. Kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etenaraziko balio gehikuntza sortu den urteen kopurua.

 

4. Hala ere, ez dira Zergari lotuta egongo ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

 

Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkotideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoak zeinahi dela ere.

 

VI. SALBUESPENAK

 

5. artikulua.

1. Zerga hau ordaindu behar dutenak hurrengo pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntzak salbuetsita daude zerga honetan:

a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b) Zerga ezartzen duen udalerria, udalerri horren parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

c) Ongintza eta ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten entitateak.

d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspenerako mutualitateak.

e) Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokionez.

f) Gurutze Gorria eta beronekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztutako direnak.

g) Nazioarteko Itune eta Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.

2. Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehinkuntzak ere zerga honetan salbuetsita daude.

 

a) Zortasun eskubideak eratu eta eskualdatzea.

 

b) Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo eskubide errealen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezinen horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.

 

 

 

Salbuespen hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da kontserbazio, hobekuntza edo berritzen lan horiek udal-lizentzia atera behar izana. Halaber, nahitaezkoa izango da obra horiek salmenta aurreko 5 urteen barruan egin izana.

 

Helburu horietarako, kontserbazio, hobekuntza edo berritze lantzat joko dira helburutzat egitura, fatxada edo teilatuen kontsolidazio edo tratamendu bidez eraikitzea dutenak, baita obra horien antzekoak ere, obren koste osoak balio katastralaren %50ͺ gainditzen badu

 

 

I. SUBJEKTU PASIBOAK

1. artikulua.

1. Zergadun gisa, honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak:

a) Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean, baldin eta musu truke egiten bada: terrenoa erosten duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.

b) Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzean direnean, baldin eta ordain truke egiten bada: terrenoa eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duena.

2. Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da terrenoa erosten duen edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean.

 

VI OINARRI ZERGAGARRIA

7. artikulua.

1. Lurren balioak sortzapenaren unean ageri et gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzak eratzen du zerga honen oinarri ezargarria.

 

Oinarri ezargarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da lurrak sortzapenaren unean duen balioa, artikulu honen 2 apartatuan jasotakoaren arabera, eta 3 apartatuaren arabera hari dagokion portzentajea.

 

2. Lurrak sortzapenaren unean duen balioa zehazteko, ondoko erregelak aplikatuko dira:

a) Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.

 

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamendu aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

 

Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko balioriz zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unean hartuko du oinarritzat.

 

b) Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealak eratu eta eskualdatzen direnean, artikulu honen 3 apartatutan jasotzen diren urteko portzentajeak aurreko letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaio, betiere Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako eskubide horiek kalkulatzeko finkatutako arauak aplikatzetik ateratzen den portzentajearen arabera.

c) Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lur azpian azalera eskubide errealik sortu gabe eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzen denean, artikulu honen 3. apartatuan jasotzen diren urteko potzentajeak a) letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun moduluaren arabera, edo bestela, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioaren arabera.

 

d) Nahitaezko desjabetzapenetan, artikulu honen 3 apartatuan jasotzen diren urteko portzentajeak lurraren balioari berez dagokion balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, non eta aurreko a) letran definitutako balioz ez den txikiagoa, kasu horretan, azken hau erabiliko baita, ez balio justua.

3. Lurrak sortzapenaren unean duen balioa aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatu ondoren, Eranskinean dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko zaio sortzapen unean:

Portzentajea zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

 

Lehena: Zergari lotutako eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarri den urte kopururako udalak finkatutako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

 

Bigarrena: Sortzapenaren unean lurrak duen balioari zein portzentaje aplikatuko zaion kalkulatzeko, kasu bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea balio gehikuntza agerian jarri den urte kopuruarekin biderkatuko da.

 

Hirugarrena: Eragiketa bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea lehen erregelaren arabera zehazteko, eta urteko portzentaje hori zenbat urterekin biderkatu behar den bigarren erregelaren jakiteko, balio gehikuntzaren sorreraldia eratzen duten urte osoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sorreraldiko urte zatiak ezingo dira ondorio horietarako aintzat hartu.

 

VII. ZERGA KUOTA

8. artikulua.

Zerga honen kuota osoa, oinarri zergagarriari Eranskienean adierazten den karga tasa aplikatzeagatik ateratzen den emaitza izango da.

 

VIII. ZERGAREN SORTZAPENA

9. artikulua.

1. Zerga sortuko da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostubidez edo doan izanik ere, bizien artean hahiz heriotza tartean dela.

 

b) Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.

Aurrekoaren eraginetarako, hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:

a) Bizien arteko egintza edo kontratuetan agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek errejistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionari publiko batek ematen dituenekoa.

 

b) Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.

2. Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatets dadinena, subjektu pasiboak ondaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik lau urteko epearen barruan galda dezanean, eta irabazpiderik dagoela ulertuko da interesatuek Kode Zibilaren 1295. Artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela justifikatzen ez denean. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu eta, deuseztapena edo iraungipena zergaren subjektu pasiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.

 

3. Alde kontratatzaileen arteko adostasunez kontratua indarrik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu behar dituen egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetzan bat etortzea eta demandara makurtze hutsa joko dira.

 

4. Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldinta deuseztapenezkoa balitz, zerga esijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.

 

IX. KUDEAKETA

10. artikulua.

Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurren aukeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera, non tributu zerrendako elementuak eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko baitira eta, kuotaren ordainketa, aitorpena aurkezten den ekintza berean egin beharko da.

 

11. artikulua.

Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergren sortzapena egiten den datatik aurrera zenbatuko direlarik:

a) Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunekoa izango da.

b) Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetekoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.

12. artikulua.

1. Aitorpenari, nahitanahiez, ezarpena sortaraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.

2. Eskatzen diren salbuespen edo hobariak halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.

13. artikulua.

Udal Administrazioak pertsona interesatuek errekeritu ahal izango ditu Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko irizten dituen bestelako agiriak aurkez ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeena, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek dagozkien arauhauste eta tributu zehapenak izango dituztelarik esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezkoak badira, heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egin dadin ekarriko du.

14. artikulua.

10. artikuluan xedatutakoaz at, jarraian adieraziko direnek ere Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa subjektu pasiboen epe berberen barruan:

a) Honako Ordenantza Fiskal honetako 6. Artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazi badira, dohaintza emailea edo ondasun eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.

b) Aipatu 6. Artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo dagokion eskubide erreala bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.

15. artikulua.

Era berean, Notariek egutegiko hiruhilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, egintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurrikusitakoa Lurralde Historikoko Tributuzko Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe ulertzen da.

16. artikulua.

1. Udal Administrazioa aitortu ez diren egitate ezargarrien jakinaren gainean dagoenean, 11. Artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu infrakzioen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kalterik gabe.

 

 

2. Udal Administrazioak aurrikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio, dagozkion sartze epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu infrakzioen eta, hala balitz, dagozkien zehapenen katerik gabe.

 

17. artikulua.

Ezin izango da Jabetzaren Errejistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kasua balitz, kuoten ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.

18. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharreko zehapenak finkatzeko orduan, Tributuzko Foru Arau Orokorrean aurrikusitako izango da aplikagarri.

 

X. XEDAPEN GEHIGARRIA

1. Aurreko 7.2.b) artikuluan xedatutako eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:

a) Denboraldiko gozamenaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeko epealdiko 100eko 2aren arabera alegia, 100eko 70a gainditu gabe.

b) Biziarteko gozamenetan, balio hori ondasunen balio osoaren %70ekoa dela iritziko da gozamendunak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko 100eko 1aren proportzioan, balio osoaren 100eko 10eko mugarekin.

c) Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpenaren baldintzapean dagoen jabetza osoko transmisiotzat joko da.

2. Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean zenbatuko da. Aldi berean denboraldikoak diren biziarteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko lehen zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplidatuko da.

 

3. Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa, kasuan kasu, behin behineko edo biziarteko gozamenak baloratzeko arauen oinarri diren ondasunen balioaren 100eko 75a aplikatzetik sortutakoa izango da.

 

 

XI. AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau 2.004ko urtarrilaren 1ean jarriko indarrean eta bere aldaketa edo derogatzea erabakitzen ez den arte hala jarraituko du.

 

I. ERANSKINA

 

Portzentaia taula

 

Aldia Urteko portzentaia

a) Urtebetetik 5era bitartekoa 3,6

b) 10 urte artekoa 3,4

c) 15 urte artekoa 3,1

d) 20 urte artekoa 2,9

 

Tarifa

Karga tasa 5 %

 

 

Udalerriko iharduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko zenbait ahalmen erregulatzen dituen ordenantza fiskala.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Ordenantza Fiskal honetan jasotako koefiziente eta indizeak zehazten ditu, apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arautzaileak, Jardura Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzen duenak, bere 11 artikuluan ezarritako ahalmenen arabera, (Foru Dekretua martxoaren 19ko Toki Tributazioaren Sistema erreformatzeko 4/2003 Foru Arau bidez aldatu zen).

II. GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Udalerri horretan zergapetutako ihardueretarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1. ERANSKINean azaltzen diren koefizienteen arabera gehituko dira.

3. artikulua.

Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako iharduerak gauzatzen diren aretoen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. ERANSKINean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontutan hartuz.

 

 

4.artikulua.

Ponderazio eta gehinkuntza koefizienteak eta kokapen indizea honen 2. Eta 3. Artikuluetan hurrenez-jurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. artikulua.

Aipatu 3.artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak 2. ERANSKINean adierazitako ketagorien arabera sailkatzen dira.

 

 

III. ZERGA KUOTA

1. artikulua.

Zerga honen zerga kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez osatuko da, horri, koefizienteak eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea erantsiz.

 

IV. HOBARIAK

1. artikulua.

1. Zergaren kuotaren gain honako hobari hauek aplikatuko dira, hala badagokio:

a) Zerga honen kuotaren %95aren hobaria izango 2/1997 Foru Arauaren 5. Artikuluak eta kidekoek aipagai dituzten lehen mailako Kooperatibek, bereziki babestuta baitaude. Hona hemen: Lan elkartuko kooperatibak, nekazaritza kooperatibak, hustiapen komunitarioko kooperatibak, kontsumo kooperatibak eta irakaskuntza kooperatibak.

 

Hobari hau eskatu egin beharko da eta alderdi batek eskatzen duenean emango da, bidezkoa bada.

b) Dagokion kuotaren %25, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta hobaria aplikatu aurreko zergaldian %5 edo gehiago handitu badute plantillako kontratu mugagabedun langillen batez bestekoa, aurreko zergaldiarekin alderatuz gero.

 

Hobaria eskatu egin behar da eta aplikatu beharreko ekitaldiaren lehen hiruhilekoan eskatu beharko da. Eskaerarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

 

— Sinatutako lan kontratu mugagabedun kopia konpultsatuak.

— Gizarte Segurantzako alta eta kotizazio agirien kopia konpultsatuak.

— Subjektu Pasiboaren langileen zerrenda urte bakoitzean. Kontratu-motak aipatu beharko dira.

c) Kuotaren %25 eko hobaria udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldintza hauek betetzen dituztenean:

— Energia erabili edo ekoiztea energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetatik edo kogenerazio sistemetatik abiatuta.

Ondorio horietarako, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak Energia Berriztagarriak Sustatzeko Planean jaso eta halakotzat definitzen direnak dira. Kogenerazio sistemak, elektrizitatea eta energia termiko erabilgarria aldi berean ekoizteko balio duten ekipo edo instalazioak dira.

 

— Beren industri jarduerak udalerriko gune jendeztatuenetik urrun dauden lokal edo instalazioetan egitea, dela jarduera hasten dutenetik, dela jarduera tokiz aldatzen dutenean.

— Lengileei zuzendutako garraio plan bat ezartzea lanpostura joateak dakarren energia kontsumoa eta sortutako isuriak murrizteko, eta garraiobiderik eraginkorrenen erabilpena, garraio publikoarena edo partekatuarena, sustatzeko.

 

 

V. AZKEN XEDAPENA

Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. Eta 2. eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak Udal Batzarrak onartu zituen 1. eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatzen jarraituko da.

 

1. ERANSKINA

 

Ponderazio Koefizientea: Udal zerga tarifetan Gutxieneko kuotak gehituko dira, udal zergak ordaintzeko sistema berrituan martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauan 11. Artikuluan azaltzen den taularen arabera.

 

Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefizientea bakarra: % 2,0388.

 

1. ERANSKINA

Udalerriko bide publikoen sailkapena

Udalerriko kale eta zonaldeak ondoren agertzen diren kategorietan jasota gelditzen dira, eta horiei, modu berean adierazten den kokapen Indizea izango zaie aplikagarri.

 

Indizeen Eskala:

1. Zonaldea indize 1,0

2. Zonaldea indize 0,9

3. Zonaldea indize 0,8

4. Zonaldea indize 0,7

5. Zonaldea indize 0,6

6. Zonaldea indize 0,5

Zonaldeak Kaleak, plazak edo auzoak

Lehena ANAKA AUZOA

ARGENTINAR ERREPUBLIKA

ARIZMENDI ALMIRANTEA

BEHOBIA AUZOA

BERAKETA

BIDASOA AUZOA

COLON IBILBIDEA

GERNIKAKO ARBOLA PLAZA

GIPUZKOA HIRIBIDEA

HONDARRIBIA KALEA

IPARRALDE HIRIBIDEA

JENARO ETXEANDIA PLAZA

J.R. AGIRRETXE ALKATEA PLAZA

J.R. AMUNARRIZ PLAZA

LAPICE AUZOA

LUIS MARIANO KALEA

LUIS MARIANO PLAZA

NAFARROA HIRIBIDEA

SAN JUAN ARRIA PLAZA

UDAL MERKATUA

VENTAS AUZOA

ZABALTZA PLAZA

 

Bigarrena ADUANA KALEA

ARANTZATEKO JAUNA

ARBELAIZ

BERROTARAN

CIPRIANO LARRAÑAGA

ELIZA

JOAQUIN GAMON

MIGUEL DE ASTIGAR

PRUDENCIA ARBIDE

SAN MARTZIAL

SERAPIO MUJIKA

ZUBIAURRE

 

Hirugarrena

ALDAPETA

ALFONSO MORALES

ANTONIO VALVERDE

ANZARAN

ARBESKO ERROTA

ARTALEKU

BARTOLOMÉ DE URDINSO

BASURKO

BERA

BERGARETXE JENERALA

ELOY IGLESIAS

EMILIO NAVAS PARKEA

ERLAITZ

ESKOLETA

FERMIN CALBETON

FORUEN

FRANCISCO DE GAINZA

GELTOKI KALEA

GUDARI

HENDAIA

JACOBO ARBELAIZ

JAIZKIBEL URBANIZAZIOA

JAIZUBIA HIRIBIDEA

J. A. LOIDI BIZKARRONDO

JUAN ARANA

JUAN DE LA CRUZ

JUAN LUIS SEISDEDOS KALEA

JUAN VOLLMER PLAZA

JUNKALEKO PLAZATXOA

KARRIKA NAGUSIA

LARRETXIPI

LEANDRO AGIRRETXE PLAZA

LEGIA

LEON IRURETAGOYENA

LEZO

LOPE DE IRIGOIEN

LUCAS DE BERROA

LUIS DE URANZU

M. JUNCAL LABANDIBAR

MANUEL AZNAR ENBAXADOREA

MENDIBIL PARKEA

PIKOKETA

PINUDI

PIO XII PLAZA

PLAIAUNDI

POLICARPO BALZOLA

RAMON IRIBARREN

RENFE GELTOKIA

RICARDO ALBERDI ZUMARDIA

SALÍS HIRIBIDEA

SALVADOR ETXEANDIA

SAN MIGUEL PLAZA

SAN PEDRO

SANTIAGO

SANTIAGO ZUBIA

SARASATE

SEBASTIAN ERRAZU

TELLECHEA GENERALA

URANZU MERKATUA

URRUÑA PLAZATXOA

USOTEGI

UZTAPIDE BERTSOLARIA

VICENTE LAFFITE

ZUBEROA

 

Laugarrena

AGINA

AIAKO ARRIA

AIXIN ZOLUA IBILBIDEA

ALBERTO ANGUERA PLAZA

ALBERTO LARZABAL

ALDAPARO

ALONDEGIA

ALZUKAITZ

AMA BIRJINA MIRARITAKOAREN

ANAKA KALEA

ANDREARRIAGA IBILBIDEA

ARANIBAR

ARKALE

ARMAGILEEN

ARTIGA IBILBIDEA

ARTURO CAMPION

ASTIGARRA

AUZOLAN KALEA

BALENDIN ANAIA PLAZATXOA

BALEZALEEN

BASKOI KALEA

BELITZ KALEA

BERIO KALEA

BERROETA PINTOREA

BIDASOA KALEA

BIRIATOU

BITERI

BLAS DE LEZO

BOLUETA

CASTO CANTERO

DARÍO DE REGOYOS

DESKARGA KALEA

DUMBOA

EGUZKITZA

EGUZKITZA ALDEA

EIHERA PLAZA

ELATZETA

ELCANO

EMBIDO

ERMITA

ERRENTERIA

ERROMERIETA, ROTONDA

ERROMES, PLAZA

ERROTAUNDI IBILBIDEA

ESTEBAN PÉREZ YEROBI

EZKIA

EZURRIKI

FABIOLA ERREGINA

FERNANDO ERREGEA

FLORENCIO IRATXETA QUILE

FREYRE JENERALA

GABIRIA

GARAIAR KALEA

GASKOI KALEA

GEBARA

GOIBERROTA

HAIZEOLA

HIRUMUGARRIETA KALEA

IBARROLA HIRIBIDEA

IGNACIO ZULOAGA

INFANTA EULALIA

ÍÑIGO DE LOIOLA

IPARTXIKI

IPURUA

IRULEEN

IRURZUNZAR

ISABEL ERREGINA

ISTILLAGA, PLAZA

ITSASAUNDI

IZAGA

J.J. TADEO MURGUÍA

JAIZKIBEL

JAVIER ESTEBAN INDART

JESUS

JOLÓ

JOSE EGINO

JUAN DE ALBISU

JULIAN GAIARRE IBILBIDEA

JUNKAL

KAROBIAGA

KASKOTEGI KALEA

KISULABE

LABELTZE

LAMISINGO ITURRIA

LAPITZE KALEA

LARREAUNDI PLAZA

LARRUGINEN

LEKAENEA

LEKUNBERRI

LEKUONA MISIOLARIA

LEPANTO

LERTXUNA

LESAKA

LETXUMBORRO

LIZARRA

LOPEZ BECERRA

LUIS MARI TOLOSA KARRIKA

MAIATZAREN LEHENA

MARINELEN

MEAZURI KALEA

OIANZABALETA

OIARTZUN

OLAZABAL Y RAMERI

ORTIZ DE ZARATE

OSINBIRIBIL (ROTONDA)

P.DE ARÍSTEGUI ENBAXADOREA

PELLO VISHENTE

PEÑA

PEPITO ETXEBESTE

PEREZ PORTU ALMIRANTEA

PERUBUSTAN (ROTONDA)

PILAR

PIO BAROJA

PORTU PLAZATXOA

PRIMAUTZAR

PUIANA

RATAPLAN KALEA

RIBERA

SAN ANTONIO PADUAKO, PLAZA.

SAN FRANTZISKO XABIER

SAN JOSE LANGILEA

SANTA ELENA

SARJIA

SOROZARRETA PARKEA

TEODORO MURUA

TONPES KALEA

TRENGIZON

TXANALETA PLAZA

TXATXENEA

TXIKILLO

TXOANTENEA KALEA

TXOMI ERREKA

URANZU

URDANIBIA PLAZA

URKIA

VICTORIANO JUARISTI

XARLENGO

ZEHARROLA

ZUBELZU

ZUBI-MUXU PLAZA

ZUMEA

 

Bostgarrena

AGERRE KALEA

ALARDE

ALCALDÍA DE SACAS

ALDABE MENDIA

ALEI KALEA

ANTOINE D’ABADIE, PLAZA

ANTONIO VIGLIONE

ANTXOTXIPI

ARABA KALEA

ARBIUN PLAZATXOA

ARTIGAKO HARITZA

BELASKO ERAIKINA

BIENABE ARTIA

BIZKAIA KALEA

BLAIA IBILBIDEA

BURNIOLA KALEA

CÉSAR FIGUERIDO

COMETE SAREA

COMPOSTELA

DIANA

DONOSTIA

E.PEDRÓS ALARDEKO JENERALA

ELIZATXO HIRIBIDEA

ENDARA

ENDARLAZA HIRIBIDEA

ENKANTIA

ERROIARRI

ERROTAZAR KALEA ESK.

EUROPA

EUSKADI, PLAZA

EUSKALHERRIA HIRIBIDEA EZK..

FAJINA

FRAY JUAN DE CIGARROA

GABARRARI PLAZATXOA

GAZTAINONDO

GAZTELUZAHAR IBILBIDEA

GOBARAGINEN

GOROSTIAGA

HALTZA

HARITZA

HARMUGARRIETA

HARROBIETA KALEA

IBAIETA IBILBIDEA

J.PÉREZ DE AZKUE PLAZA

JOSE ALKAIN

JOSE BASILIO ARANBURU PLAZA

JOSE MANUEL ESTONBA PARKEA

IPARRAGUIRRE

JOSÉ MARÍA FRANCO

JUAN THALAMAS LABANDIBAR

JULIO CARO BAROJA PLAZA

KONTRAKALEA

KORROKOITZ

KOSTORBE-ALDE

LAPURDI

LASTAOLA POSTETXEAREN

LEANDRO SOTO

LEGAZPI

LOPE DE PRIMAUT

MEAKA AUZOA

(IBARLARAKO ERREPIDEA ESK.)

MEAKA AUZOA

(IBARLARAKO ERREPIDEA EZK.)

MEATZARI

MIGUEL DE AMBULODI

MOSKETEROEN

MOURLANE MITXELENA

MUINOA

MUNNOGAINA

NAFARROA BEHEREA

NEKAZARI

OLABERRIA AUZOA

(ERREPIDEKO ESKUBI ALDEA)

OLABERRIA AUZOA

(ERREPIDEKO EZKER ALDEA)

OLAGIZONEN

OLAKETA

PAGOA

PAGOGAINA

PAPINEA

PEDRO DE HIRIZAR

PERUJARAN KALEA

PIERRE LHANDE, IBILBIDEA

PIERRE LOTI, IBILBIDEA

PIKETAZAHARRA

REAL UNIÓN IBILBIDEA

SAN ISIDRO NEKAZARIA

SAN RAMÓN

SANTA MARGARITA OSPITALEA

TEILERIA

URJAUZI

URZAN PLAZATXOA

ZAPATAINZABALA

ZEHARKARRIKA

ZURBARAN

 

Seigarrena

ERROTA KALEA

ERROTABERRI KALEA

ERROTARAKO ERREPIDEA

GASPAR MONTES IBILBIDEA

GOROSTI

OILAKINETA

OLABERRIARAKO ERREPIDEA

PATRICIO ARABOLAZA

POZUETAKOGAINA KALEA

SAN NARCISO KALEA

TREN TXIKITO KALEA

 

Izen zehatzik ez edo aurreko zerrendan agertzen ez diren kal haientzat, hurbilen duten kal edo zonaldearen indizea izango da aplikagarri. Aipatu zerrendan jasotako bi kaletatik distantzia berdinera egongo balitz, kategoria handiena duen hari dagokion indizea izango zaio aplikagarri.

 

Hori guztia, Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 16.4 artikuluan agindutakoa betez aplikatzen da, guztiek jakin dezaten eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.

 

Foru Arau horretako 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzea onesten duten akordio horien aurka interesatuek errekurtso Kontentzioso Administratiboa tartejarri ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bi hilabeteko epean, akordio horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuz.

 

Dena dela, eta aipatu aginduak baimentzen duen bezala, interesatu horiek aukera dezakete, nahi bada eta kontentzioso-administratibo bidea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamazioa ezartzea hilabeteko epean, aipatu akordioak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera kontatuz.

 

Irun, 2003ko abenduaren 23an.— Alkateak

(1328) (13207)