Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 23024 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ANOETAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak. Behin betiko onespena.

ANOETAKO UDALA

Iragarkia

 

2004 urterako zerga ordenantzen aldaketaren behin betiko onarpena.

 

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behinbetikotzat jo dira Udal Batzarrak 2003ko azaroaren 14an hartutako hasierako zerga ordenantzen 2004 urterako aldaketak. Onespen honen ondorioak 2004 urteko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izango dira.

 

Aldaketak, ondoko kontzeptu hauei dagozkie:

 

Ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen ordenantza fiskala.

5. Artikulua.

Kuota osoaren zergarengan ondorengo hobariak eskatu ahal izango dira:

a)Obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.

1.Orokorrean:

— Gehienez %50a lehenengo hiru urtetan zehar.

2.Kooperatiba Erregimena bidez sustatutako Babes ofizialeko etxebizitzentzat:

— %80

Hobari hau aplikatu ahal izango da obrak hasi eta hurrengo zergalditik hasita obrak amaitu eta hurrengo zergaldirarte, beti ere bitarte horretan hirigintz edo eraikuntza obrak era edo modu efektiboan burutzen badira, eta inoiz ezin izango da hobaria hiru zergaldi baino gehiagotan lortu.

 

b)Interesatuek ariketa urteko martxoaren 1aren aurretik eskatuz gero, eta behar bezela justifikatua egon ezkero, familia ugariaren titularraren ohizko etxebizitzari dagokion kuota osoaren zergarengan ondorengo hobariak lortu ahal izango dituzte, beti ere familia ugariaren txartela indarrean eduki, etxebizitza jabetzan izan eta familiako kide ezberdinak bertan enpadronatuta egon ezkero:

 

 

— 3 seme-alabako familia ugaria: %50eko hobaria, 35 _tako mugarekin.

— 4 seme-alabako familia ugaria: %60ko hobaria, 42 _tako mugarekin.

— 5 seme-alaba edo gehiagoko familia ugaria: %90eko hobaria, 63 _tako mugarekin.

c)Kuota osoaren %25eko hobaria eskeiniko da babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren.

 

 

Hobari honen aplikazio epea 5 urtetakoa izango da etxebizitzen lehen erabilerarako lizentzia lortu eta hurrengo zergaldiatik kontatzen hasita.

Subjektu pasibo berak artikulo honetako b) eta c) ataletako bi hobariak jasotzeko eskubidea izango balu, zergaren kuota osoarengan beherapen gehien jasoko lukeen atala aplikatuko zaio.

 

VI.ERREKARGOAK

6. Artikulua.

Zerga kuota likidoaren gainean %50eko errekargoa aplikatu ahal izango da ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean eta modu iraunkorrean hutsik daudenean. Errekargua zergaren subjektu pasiboei exijituko zaie eta sortzapena abenduaren 31an gertatuko da eta udalak urtero likidatuko du, etxebizitza utzik dagoela egiaztatu eta gero, eta egoera hori aitortzen duen egintza administratiboarekin batera.

 

Etxebizitza hutsik dagoela erabakitzeko baldintzak arauzko eran ezarriko dira.

 

 

ERANSKINA

 

1.Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa honako da:

a)Industria edo zerbitzu erabilerako lurzoruan dauden ondasun hiritarrentzat: %0,32

b)gainerako ondasun hiritarrentzat: %0,14

2.Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: %0,65

 

trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kuota ezartzeko funtsezkoak diren elementuak arautzeko ordenantza fiskala

 

I. KAPITULUA: Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Anoetako udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

II. KAPITULUA:Salbuespenak

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada. Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

 

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

III. KAPITULUA: Subjektu pasiboak

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

 

IV. KAPITULUA:Zergaldia eta sortzapena

 

4. artikulua.

1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

 

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

 

V. KAPITULUA:Zerga kuota

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

 

— 1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

— 2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

— 3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

— 4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

— 5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

— 6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

— 7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

 

VI. KAPITULUA:Hobariak

6. artikulua.

1.Hobariak jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da Udalak aldez aurretik onartzea, eta eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

 

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 50eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.

 

VII. KAPITULUA: Kudeaketa eta likidazioa

7. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Anoetako Udalaren ardura da.

 

8. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

 

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

 

9. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

10. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

 

 

VIII. KAPITULUA:Betebehar formalak
eta zerga arlokoak

 

11. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

 

IX. KAPITULUA:Erroldak

 

12. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak 1. seihilabetekoan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

 

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

 

 

3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea 15 lan egunetakoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

X. KAPITULUA:Itzulketak

13. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

 

14. artikulua. Xedapen gehigarria

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

15. artikulua.Amaierako xedapena

Ordenantza honek 2004ko urtarrilak 1tik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta bere eranskinak 2004ko urtarrilak 1tik aurrera; indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

16. artikulua.

Xedapen indargabetzailea Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 2003ko urtarrilaren 13an behin betiko onartua.

 

ERANSKINA

 

Tarifa Koefizientea Euroak

A)Turismoak

9 zaldi fiskaletik beherakoak. 1,30 23,44

9tik 11,99 zaldi fiskaletara
bitartekoak.. 1,56 56,25

12tik 13,99 zaldi fiskaletara
bitartekoak. 1,56 93,75

14tik 15,99 zaldi fiskaletara
bitartekoak 1,30 109,38

16tik 19,99 zaldi fiskalera
bitartekoak 1,30 140,63

20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,30 171,88

B)Autobusak

21 plaza baino gutxiagokoak 1,30 108,29

21etik 50 plazatara bitartekoak 1,30 154,23

50 plaza baino gehiagokoak 1,30 192,79

C)Kamioiak

1.000 kg.-tik beherako
karga erabilgarria dutenak 1,56 65,95

1.000 kg.tik 2.999 kg-ra bitarteko
karga erabilgarria dutenak 1,56 129,94

2.999 kg.tik 9.999 kg-ra
itarteko karga erabilgarria
dutenak 1,30 154,23

9.999 kg-tik gorako karga
erabilgarria dutenak 1,30 192,79

D)Traktoreak

16 zaldi fiskal baino
gutxiagokoak 1,30 22,97

16tik 25 zaldi fiskalera
bitartekoak. 1,30 36,10

25 zaldi fiskal
baino gehiagokoak 1,30 108,29

E)Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi-atoiak

1.000 kg. baino gutxiagoko
eta 750 kg baino gehiagoko
karga erabilgarria dutenak 1,30 22,97

1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko
karga erabilgarria dutenak 1,30 36,10

2.999 kg-tik gorako karga
erabilgarria dutenak 1,30 108,29

F)Gainerako ibilgailuak

Ziklomotoreak 1,56 6,89

125 cc-ra bitarteko motozikletak 1,56 6,89

125cc-tik 250 cc-ra bitarteko
motozikletak 1,30 9,84

250 cc-tik 500 cc-ra bitarteko
motozikletak 1,30 19,69

500 cc-tik 1.000 cc-ra bitarteko
motozikletak 1,30 39,37

1.000 cc-tik gorako motozikletak 1,30 78,75

 

 

Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailea

 

 

5. Artikulua.

3.Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko zergaren ordainketaz guztiz eta iraunkorki salbuetsiak egongo dira Aulki Santua, Apezpiku Batzarra, Elizbarrutiak, Parrokiak eta beste lurralde barrutiak, Erlijio-Ordenak, Erlijio-Kongregazioak eta beren probintziak eta etxeak.

 

 

10. Artikulua

2.100eko 95era bitarteko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea.

 

3.100eko 90era bitarteko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.

11. Artikulua

2.Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

 

 

 

 

ERANSKINA

 

Eraikuntza, instalazio karga edo obra mota Karga tasa

Nekazal eta/edo abel ustiapenera destinatuak: %2,1

Aurreko parrafoan zerrendatutako multzoan
sartzen ez direnak: %4,15

 

 

Hirilur izaerako lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskal arautzailea

 

5. Artikulua

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

 

a)Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

 

2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:

 

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Anoetako udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

 

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.

3.Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude:

 

a)Ezkontz sozietatera egindako ekarpenak, ezkontideen artean, ezkontz sozietatera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenen ordain, egindako ondasunen, eta dituzten hartzeko komunen, esleipen eta eskualdaketak.

b)Seme-alaben alde edo ezkontideen artean, ezkontza baliogabetasun, banantze edo dibortzioaren balizkoei buruzko epaien beterazpenaren ondorioz egin daitezen ondasun higiezinen eskualdaketak.

c)Edozein zortasun eskubideren eraketa eta eskualdaketa.

 

ERANSKINA

 

I.PORTZENTAIA LAUKIA

Aldia Urteko portzentaia

urt. 5era bitarteko %2,7

10 urte artekoa %2,5

15 urte artekoa %2,6

20 urte artekoa %2,7

II. TARIFA

Karga tasa: % 5

 

Udal jabetzapeko edo arduralaritzapeko bideen aprobetxamendu berezirako araua

 

 

 

9. Artikulua

Fiantzaren zenbatekoa hurrengo eskala honen arabera zehaztuko da:

Bidearen luzera Fiantza

1 Km arte 1,40 euro./est edo 2,12 euro./ton.

1 eta 2 km. artea 2,03 euro./est edo 3,05 euro./ton.

2km baino gehiago .2,34 euro/est edo 3,56 euro./ton.

(Gutxienengo fiantza, edozein kasutan 600 eurotakoa izango da.)

 

 

Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea

 

B.AUTO-TAXI ETA GAINERAKO AKURAKO IBILGAILUEN LIZENTZIA EDO BAIMEN
ADMINISTRATIBOA EMATEAGATIKO TASA.

Euro

a)Auto-taxien lehen lizentziak.. 312

b)Auto-turismoen 1.lizentziak. 312

c)Dagoeneko emandako lizentzia
batek babesturiko ibilg. ordezka. 31

 

C.HIRIGINTZ LIZENTZIAK EMATEAGATIKO TASA

Nekazal eta/edo abel ustiapenera destinatzen ez diren obretarako lizentziak, aurrekontuaren arabera:

Euroak

a)600 euro arte: 10,5

b)601 eta 6.000 euro bitarteko
aurrekontua dutenak : 41,5

c)6.001 eta 30.000 euro. bitarteko
aurrekontua dutenak : 208

d)30.001 euro eta 90.000 euro bitarteko
aurrekontua dutenak: 416

e)90.001 euro eta 300.000 euro
bitarteko aurrekontua dutenak : 650

f)300.001eurotik gorako aurrekontua
aurrekontua dutenak 2.078

g)Lehen erabileraren lizentzia:

Etxebizitza bakoitzeko : 41,5

Merkatal lokal bakoitzeko : 83

50m2-tik gorako hedadura duen
industri bakoitzeko: 416

h)Lurzatiketa eta birzatiketa, m2. : 0,26 euro/ m2

i)Lerrokadurak fatxadaren m. lineal
bakoitzeko: 4,7

j)Goian adierazitako edozein lizentziaren
luzapen eta transmisioek, kuota likidoaren
zenbatekoaren ehuneko hainbat : %30

k)Ekimen pribatuaren bidez sustatutako
Udalaren iharduera: Birpartzelazio Proiektuak,
Xehekapen Azterlanak, Plan Partzialak,
Barne-Erreformarako Plan Bereziak, Urbanizazio
proiektuak, eta, oro har, beste zenbait
planeamendu figura izapidatzeagatik: 1.558

 

D.ESTABLEZIMENDUEN IREKITZE-LIZENTZIA EMATEAGATIKO TASA.

a)Sailkatutako Jardueraz izapidatuta
daukaten dendak 416

b)Sailkatutako Jardueraz izapidatuta ez
daukaten dendak 312

c)Sailkatutako Jardueraz . izapidatuta
daukaten zerbitzuak 519

d)Sailkatutako Jardueraz izapidatuta
ez daukaten zerbitzuak 364

e)Sailkatutako Jardueraz . izapidatuta
daukaten industriak 623

f)Sailkatutako Jardueraz izapidatuta
ez daukaten industriak 519

g)Lokalen eskuald. edo tit. aldaketa,
baldin ihard. berarekin jarraitzen badute eta
lizentzia indarreango Legeriaren
araberakoa badute 208

 

E.UDAL HILERRIAN ZERBITZUAK ETA
EMAKIDAK ESKAINTZEAGATIKO TASA.

a)Ehorzketak 135

Ehorzketak jai egunetan: 168

b)Desehorzketak 135

Desehorzketak jai egunetan: 168

c)Nitxoen emakidagatik:

10 urteko epean 160

d)Haurren nitxoen emakida:

10 urteko epean 80

e)Nitxoen emakida luzatzeagatik:

10 urteko epean 235

f)Haurren nitxoen emakida luzatzeagatik

10 urteko epean 105

 

F.UR HORNIDURAGATIKO TASA

a)Etxe eta lokaletarako ur hornidura:

Hiruhilekoan har daitekeen gutxienekoa
hiruhilekoan 45m3. hartzeko eskubidea izanik 11,25

Hiruhilekoan 45m3. baino
gehiago 100m3. arte 0,35euro/m3

Hiruhilekoan 100m3. baino gehiago 0,65 euro/m3

b)Dendetarako ur hornidura:

1.Beren funtzionamendurako ura derrigorrez behar duten komertzioak (arrandegiak, tabernak, ileapaindegiak,...etab.):

Hiruhilekoan har daitekeen gutxienekoa
hiruhilekoan 45m3. hartzeko eskubidea izani 22,5

Hiruhilekoan 45m3. baino gehiago 0,65 euro/m3

2.Gainerako komertzioak:

Hiruhilekoan har daitekeen gutxienekoa,
hiruhilekoan 45m3. hartzeko eskubidea izanik 19

Hiruhilekoan 45m3. baino gehiago 0,65 euro/m3

c)Industrietarako hornidura:

Hiruhilekoan har daitekeen gutxienekoa,
hiruhilekoan 45m3. hartzeko eskubidea izanik 35

Hiruhilekoan 45m3. baino gehiago 1 euro/m3

d)Udal sarerako ur lotuneatiko eskubideak:

Etxebizitzak eta lokalak 26

Komertzioak 36

Industriak eta obrak 156

e)Kontadoreen mantenimendu-kanona, hiruhileko:

Etxebizitzak eta lokalak, 0,80 euro/trim

Komertzioak 5 euro/trim

Industriak 8 euro/tri

f)Titularitate aldaketak 7,5 euro

Tarifa aplikatzeko arauak:

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 PERTSONA S.M.I. S.M.I.+ 10% S.M.I. + 20%

2 S.M.I. + 10% S.M.I. + 20% S.M.I. + 30%

3 S.M.I. + 20% S.M.I. + 30% S.M.I. + 40%

4 S.M.I. + 30% S.M.I. + 40% S.M.I. + 50%

5 S.M.I. + 40% S.M.I. + 50% S.M.I. + 60

6 S.M.I. + 50% S.M.I. + 60% S.M.I. + 70%

G.ESTOLDERIA ZERBITZUAGATIKO TASA.

Ur horniduragatik fakturatutako zenbatekoaren %32a.

 

Tarifa aplikatzeko arauak:

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 PERTSONA S.M.I. S.M.I.+ 10% S.M.I. + 20%

2 S.M.I. + 10% S.M.I. + 20% S.M.I. + 30%

3 S.M.I. + 20% S.M.I. + 30% S.M.I. + 40%

4 S.M.I. + 30% S.M.I. + 40% S.M.I. + 50%

5 S.M.I. + 40% S.M.I. + 50% S.M.I. + 60

6 S.M.I. + 50% S.M.I. + 60% S.M.I. + 70%

 

H.ZABORBILKETA

a)Egoiliarrek helbidetzat dauzkaten
etxebizitzak, urteko 45

b)Lokal komertzialak eta zerbitzuak, urteko 85

c)Taberna, jatetxe, jolas-elkarte, janaridenda,
arrandegi eta antzekoak, urteko 105

d)Industriak:, urteko 130

 

Tarifa aplikatzeko arauak:

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 PERTSONA S.M.I. S.M.I.+ 10% S.M.I. + 20%

2 S.M.I. + 10% S.M.I. + 20% S.M.I. + 30%

3 S.M.I. + 20% S.M.I. + 30% S.M.I. + 40%

4 S.M.I. + 30% S.M.I. + 40% S.M.I. + 50%

5 S.M.I. + 40% S.M.I. + 50% S.M.I. + 60

6 S.M.I. + 50% S.M.I. + 60% S.M.I. + 70%

 

I.UDAL FRONTOIAREN ERABILPENA.

a)ordu edo frakzioko 4 euro

b)Argi-indarraren ordubeteko erabilera 3 euro

 

Puntualki eta kasuz-kasu aztertuta, udaletxeak frontoiko aldagelen erabilera onar dezake kirol aktibitaterik burutuko ez duten pertsona edo taldee aldetik, beti ere udaletxeak egokitzak jotzen duen tasa aplikatuz.

 

J.BIDE PUBLIKOAN GARABIA
ZERBITZUAREN ERABILPENA.

a)Ibilg. erretiratzegatik,
eguneko ordutegian: 52 euro

b)Ibilg. erretiratzeagatik,
gaueko ordutegian: 73 euro

 

K.UDALAK IKASTARO MODUAN SUSTATZEN DITUEN DANTZA, PILOTA ETA JUDOKO AKTIBITATEAN PARTEHARTZEA

 

Tarifak aplikatzeko arauak:

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 PERTSONA S.M.I. S.M.I.+ 10% S.M.I. + 20%

2 S.M.I. + 10% S.M.I. + 20% S.M.I. + 30%

3 S.M.I. + 20% S.M.I. + 30% S.M.I. + 40%

4 S.M.I. + 30% S.M.I. + 40% S.M.I. + 50%

5 S.M.I. + 40% S.M.I. + 50% S.M.I. + 60

6 S.M.I. + 50% S.M.I. + 60% S.M.I. + 70%

 

M.KULTUR ETA KIROL IKASTAROEN PREZIOAK

 

IKultur eta Kirol Ikastaroak: 3 hilabeteko ikastaroak

Mota desberdineko ikastaroak, 3 hilabetekoak, 25 _, ondorengoak izan ezik:

Euroak

Yoga: 40

Eskulanak: 35 (materiala aparte)

Mantenimenduko gimnasia-Aerobic: 35

Areto dantzak: 15

Bertso ikastaroak helduentzat: 15

3 hilabete baino gutxiagoko ikastaroak antolatzekotan, Kultura Batzordeak finkatuko ditu partaideen kuotak bere momentuan.

 

IIUda Kanpaina: Kirol Jardueren Matrikulak

 

Piraguismoa: 15

Hondartzako boleibola: 10

Hipika: 25

Eskalada: 10

Trialsin: 15

Surf: 15

Aerobik Txiki: 10

 

IIIUdaleku Irekiak Uztailean: 30 _

 

IVAisialdiko Programa-Larunbateroko Saioak: 54 _

 

VAisialdiko Programaren Asteburuko Irteerak (Gabonetan eta Aste Santuan): 25 _

 

VIAisialdiko Programaren Aste Osoko Kanpamendua Udan: 90 _

 

Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza

ERANSKINA

B.ESPALOIEN GAINETIK ETXALDETARA
IRISTEKO IBILGAILUEN SARRERA ETA BERAUEN APARKAMENDU ERRESERBA.

 

a)Garaje publiko edo indrustri edo merkataritza establezimendu:

Metro linealeko edo zatia eta urteko edo zatia 104 euro

b)Zerbitzu partikularreko garajeak

Metro linealeko edo zatia eta urteko edo zati 47 euro

c)Noizik behineko beharraren ondorioz erabilera ezberdinetarako leku erreserba.

Metro linealeko edo zatia eta eguneko edo zatia 1,35 euro

 

C.FERI ETA HERRI FESTETAKO POSTUAK

a)Txoznak 31 euro

b)Txurreriak, m2ko edo honen zatiko: 6,2 euro

c)Pastel, karamelu, gozoki, fruitu lehor, patata frijitu bitxikeri, jostailu, liburu etabar saltzeko txabolak

m2ko edo honen zatiko 6,2 euro

d)Tiro, anila eta bestelako jokuetako txabolak.

m2ko edo honen zatiko 12,5 euro

e)Tonbola, errifa, salmenta azkarra eta antzekoak

m2ko edo honen zatiko 12,5 euro

f)Kulunpio, egan egiten duten gailuak, kalesitak, zalditxo jokoak, bumpersak eta, orohar higitzen den ezein gailu mota

m2ko edo honen zatiko 6,2 euro

g)Talka-autoen pistak.

m2ko edo honen zatiko 4,15 euro

 

E.MAHAI, AULKI, BEILARI, ZOLADURA,
LORAPOTE, EKITAKO EDO ANTZEKO
INSTALAKUNTZAKO IHARDUERA

a)25 m2 arte, urtean 208 euro

b)25 m2 baino gehiago, urtean 312 euro

 

F.ASTEROKO MERKATUA

Segidan zerrendatzen diren postu hauen instalazioa, eguneko, ondorengo ordainketak medio:

a)Baserriko barazkiak:

Metro lineal bakoitza 0,3 euro

b)Loreak, haziak, eta eratorriak

Metro lineal bakoitza 2,8 euro

c)Urdaiazpiko, txerrikia orohar, gazta eta gurinak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 7 euro

d)Oliba, pepintxo eta antzekoak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,5 euro

e)Baserrikoak ez diren barazkiak, hala nola, baratxuri, patatak, fruta ezberdinak, meloiak eta antzekoak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 5,2 euro

f)Fruitu lehorrak, pasak, pikuak, urrak, almendrak eta antzekoak, arraultza salmenta ere:

2,9m x 2m.ko lurzatia 2,5 euro

g)Pastak, gailetak, gozotegia orohar:

2,9m x 2m.ko lurzatia 5,2 euro

h)Txoriak, arrainak, hesibarruko animali txikiak, kaiolak, arrainontziak eta aipatu animalientzako janariak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,5 euro

i)Liburu, aldizkari, egunkari eta eta antzekoen salmenta:

2,9m x 2m.ko lurzatia 2 euro

j)Kassetak, diskak eta antzekoen salmenta:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,4 euro

k)Larrukiak, bitxikeria, kuadroak, jostailuak eta oparitutako gaiak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,5 euro

l)Nekazal lanabesak eta makinaria:

2,9m x 2m.ko lurzatia 2 euro

m)Alfonbrak, tapizak, koltxoiak, ohialak, jantziak orohar:

2,9m x 2m.ko lurzatia 7 euro

n)Oinetakoak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,5 euro

o)Sukalde tresneria, burdindegia, beireria, margoturiko paperak, euritakoak eta antzekoak:

2,9m x 2m. ko lurzatia 3,5 euro

p)Enboteilaturiko edariak eta likorrak:

2,9m x 2m.ko lurzatia 7 euro

q)Sagardoak eta txakolina:

2,9m x 2m.ko lurzatia 3,5 euro

 

Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

 

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerga ordenantzen aldaketak onartzen dituen erabaki hauen kontra interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

 

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamonetik hasita.

 

Anoeta, 2003ko abenduaren 21a. — Fidel Azpiroz Arrillaga, Alkatea.

(1675) (13203)