Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 23194 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LEINTZ-GATZAGAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak. Behin betiko onespena.

leintz gatzagakO UDALA

Iragarkia

 

 

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin betiko altxa dira 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketari buruz 2.003eko urriaren 30ean Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiak, berauetan aldatutako testuak honela geratzen direlarik:

 

 

 

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga Arautzen duen Ordenantza

 

 

LANDALUR ONDASUN HIGIEZINA

Landalur ondasun higiezinen zergaren kuotak zehazteko karga ehuneko 0,9570ean ezartzen da.

HIRITAR ONDASUN HIGIEZINA

Hiritar ondasun higiezinen zergaren kuotak zehazteko karga ehuneko 0,1704an ezartzen da.

 

Ordenantzaren Eranskinean ondoko hobari hauek jasotzen dira:

 

Hobariak:

Kuota osoaren %50eko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.

Ematen diren salbuespen eta hobariek eskaera egin ondorengo zergalditik aurrera izango dute eragina.

 

 

 

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga Arautzen duen Ordenantza

 

 

I. KAPITULUA:Izaera eta zergagaia

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Leintz Gatzagako udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

 

II. KAPITULUA:Salbuespenak

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

 

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

III. KAPITULUA:Subjektu pasiboak

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

 

IV. KAPITULUA:Zergaldia eta sortzapena

4. artikulua.

1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

 

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

 

 

V. KAPITULUA:Zerga kuota

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

 

1na.Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

2na.Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

3na.Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

4na.Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

5na.Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute

6na.Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

7na.Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

 

VI. KAPITULUA:Hobariak

6. artikulua.

1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.

 

Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.

2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

 

25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.

3.Ibilgailuek % 0-ko hobaria izango dute zerga kuotan, kontsumitzen duten karburante motaren arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera.

 

4.Ibilgailuek % 0-ko hobaria izango dute zerga kuotan, beren motoreen ezaugarrien arabera eta ingurugiroan duten eraginaren arabera

5.a)Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.

5.b)5 apartatu honetako a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 3 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.

5.c)5 apartatu honetako a) eta b) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 4 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.

 

VII. KAPITULUA:Kudeaketa eta likidazioa

7. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Leintz Gatzagako Udalaren ardura da.

 

8. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

 

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

 

9. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

 

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

10. artikulua.

Zerga honen ordainketa finantza entitate batean helbideratua duten subjektu pasiboek kuotaren % 0-ko hobaria izango dute.

11. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

 

 

VIII. KAPITULUA:Betebehar formalak eta zerga

arlokoak

12. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

 

IX. KAPITULUA:Erroldak

13. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

 

3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hamabost egunekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.

 

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

 

X. KAPITULUA:Itzulketak

14. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

15. artikulua.Xedapen gehigarria

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

16. artikulua.Amaierako xedapena

Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004ko urtarrilaren 1e tik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

17. artikulua.Xedapen indargabetzailea

Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 1989ko irailaren 30ean behin betiko onartua .

 

ERANSKINA

 

Koefizientea: 1,704 Ibilgailu mota

TARIFA Euroak

A)Turismo:

9 z.f. baino gutxiagokoak 30,70

9tik 11,99 z.f. –era bitartekoak. . 61,45

12tik 13,99 z.f-era bitartekoak. 102,40

14tik 15,99 z.f-era bitartekoak. 143,40

16tik 19,99 z.f-era bitartekoak. 184,35

20 z.f-etik gorakoak. 225,30

 

B)Autobuses:

21 plaza baino gutxiagokoak 141,95

21etik 50 plaza bitartekoak 202,15

50 plazatik gorakoak 252,70

 

C)Camiones

1.000 Kg. Baino gutxiagoko karga baliagarria 72,05

1.000tik 2.999 kg. Bitarteko karga baliagarria 141,95

2.999tik 9.999 Kg. Bitarteko karga baliagarria 202,15

9.999 Kg.tik gorako karga baliagarriak 252,70

 

D)Tractores

16 z.fiskaletik beherakoak. 30,10

16tik 25 z. Fiskaletara bitartekoak.. 47,30

25 z.f. fiskaletik gorakoak. 141,95

 

E)Remolques y semirremolques arrastrados por vehículos de tracción mecánica

1.000 Kg. Baino gutxiagoko karga baliagarria 30,10

1.000tik 2.999 Kg. Bitarteko karga baliagarria 47,30

De más de 2.999 Kg. de carga útil 141,95

 

F)Otros vehículos

Ziklomotoreak 7,55

125 z.k. rainoko motozikletak. 7,55

125etatik 250 z.ra bitarteko motozikletak 12,90

250etatik 500 zk.ra bitarteko motozikletak 25,80

500etatik 1.000 zk.ra bitarteko motozikletak 51,60

1.000 z.k.tik gorako motozikletak. 103,25

 

 

 

Eraikuntz, Instalazio eta obren gaineko zerga arautoko duen Ordenantza.

 

Tarifa:

Eraikuntza, instalazio edo obra mota guztien gaineko zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 5ekoa da.

Lanabesen txabolak eraikitzeko gutxiengo balorazioa: 3.005,06 euro.

Zerbitzuak eskaini eta jarduera administratiboak arautzen duen Ordenantza.

 

1go. Eranskina

 

Tarifak Euroak

Lizentziak emateagatiko tasak

Obra txikietako baimena:

3.005 e Bitarteko kostudunak 36,50

3.005 etik gorako kostudunak 64,00

Obra haundietarako baimena:

30.050 e Bitarteko kostudunak 183,06

30.050 etik gorako kostudunak 370,00

Lehen aldiz hartu edo erabiltzeko baimena:

Etxebizitza edo lokala 14,05

Komertzio edo zerbitzu publikoa 28,19

Industri edo hostalaritza 46,72

 

2. Erankina:Agiriak luzatzea

 

Tarifak Euroak

 

1.Hirigintzako kontsultak 33,15

2.Ahalmenen askieskepena 7,75

3.Baimena ematen denean, jarduera gogaikarri,

kaltegarri eta arriskutsuen espedientea 54,20

4.Baimena ematen ez denean, jarduera gogaika

rri, kaltegarri eta arriskutsuen espedientea 11,45

Bere baldintza edo tamainagatik, eta dagokion inspekzio eta betebeharren edo Inguru giro sailak ezarritako neurrien kontrola eramateko Udalaren gaitasunaren gainetik izanik, hirugarrenen partaidetza behar duten jarduera espedientetan, sor daitezkeen gastuak ezarri al izango ditu Udaletxeak, espedientearen bultzatzaileari aurrez jakinaraziz.

 

 

 

 

3. Eranskina:Ondakinak jaso eta deuseztatzeko

zerbitzua

 

Tarifak Euroak

Langileak Gehiengo Hiruhilabetero

Kg./egun

1.Etxebizitzak

1.1 11,25

2.Biltokiak eta komertzioak

2.1 <2 6 35,65

2.2 <5 10 59,25

2.3 <15 20 118,80

2.4 >15 30 178,35

3.Ostalaritza, Jan eta Zerbitzuak

3.1 <2 8 47,50

3.2 <5 15 89,05

3.3 <15 25 148,60

3.4 >15 35 193,20

4.Iharduera industrial eta zerbitzuak

4.0 <2 6 35,65

4.1 <5 16 76,25

4.2 <15 30 143,00

4.3 <50 40 190,75

4.4 <100 50 238,40

4.5 <500 60 286,10

4.6 >500 70 333,90

5. Varios 40 237,90

 

4. Eranskina:Establezimenduak irekitzeko

baimenak

 

Tarifak Euroak

 

Komertzioak eta zerbitzuak 160,00

Industria eta hostalaritza 236,80

5. Eranskina:Ur hornidurako tasa

 

Tarifak Euroak m3

1 Zenbakia.Etxetikako ekarpena: Etxebizitzak, behe komertzialak, komertzio eta industria familiarrak:

— 30 m3 baino gutxiago hiruhilabetean 0,468

— 30 m3 tik 90 m3 bitartean hiruhilabetean 0,713

— 90 m3 baino gehiago hiruhilabetean 0,916

2. Zenbakia.Industri erabilpena: Etxetikako kontsumoa ez direnak: industria, igeritegi, taberna, elkarte, e.a.

— 60 m3 baino gutxiago hiruhilabetean 0,947

— 61etik 150 m3 bitartean hiruhilabetean 1,065

— hiruhilabetean 150 m3 baino gehiago 1,139

3. Zenbakia.Kontagailua zaindu eta mantentzeagatik

— Hiruhilabetero 1,214

4. Zenbakia.Lotunea burutzeko eskubideak:

a)Lehenengo aldiz lotunea lotzeko, erabiltzaileari 7,68

b)Lehendik zegoen lotunea askatzeagatik, erabil-

tzaileari 5,11

c)Sare nagusia lehen aldiz lotzea, jabe edo bultza-

tzaileari 54,40

d)Sare nagusiari lotzea, hartune puntua aldatzeaga-

tik, jabe edo bultzatzaileari 89,61

e)Industriak:

— 1,5 pulgadetako hodeiteriak 250,47

— 2,5 pulgadetako hodeiteriak 408,17

— 3 pulgadetako hoteiteriak 698,84

 

Anexo 11:Ehortzpen zerbitzuagatik

 

Tarifak Euroak

Ehortzpen zerbituagatik 60,75

 

 

 

Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo probetxamendu berezigatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen agintaraudia.

 

2. Eranskina:Mahai eta ahulkiekin lur publikoa
okupatzea, dirua irabazteko asmotan

Tarifak Euroak

Mahai eta ahulkiekin lur publikoa okupatzea (maha

bakoitzeko eta hilean) 10,00

4. Eranskina:Erabilera publikoko bideen eta mendi

bideen erabilera berezia.

Tarifak Euroak

20 Toneladatarainoko kamioientzat:

Bideren erabilpeneko 500 m. bakoitzeko
eta kamioiko 6,40

20 Toneladatik gorako kamioientzat:

Bideren erabilpeneko 500 m. bakoitzeko
eta kamioiko 7,50

Kargaderoen erabipena (kamioiko) 7,72

5. Eranskina:Etxean erabiltzeko pago eta beste mota

batzutako egurraren hustiaketa.

Tarifak Euroak

Egur loteak Neurketaren arabera

Mendian jausitako egurra (traktorea) 13,45

Mendian jausitako egurra (kamioia) 40,35

7. Eranskina:Material ete beste elementu batzuekin

lur publikoar erabilpena

 

Tarifak Euroak

Edukinontziak (eguneko) 4,12

Hondakinak, egurrak (eguneko) 5,15

 

Lehenengo egunetik aurrera aplikatuko da

 

 

Aldatutako ordenantzen eta ukitutako eranskinen gainontzeko estipulazioak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 1989ko abenduaren 30ean, 247 zbk., 1991ko abenduaren 19a, 238 zbk,1998ko abenduaren 23a, 244 zbk., 1998ko abenduaren 31a, 249 zbk.,. 1999ko abenduaren 24a, 245 zbk., 2000ko abenduaren 27a, 244 zbk., , 2001eko abenduaren 31a, 249zbk., 2002ko abenduaren 31a, 247zbk., eta hemen jasotzat ematen dira beraien ulergarritasun osoa gerta dadin.

Guzki hori Gipuzkoako Herri Haziendak erregulatzen dituen uztailaren 5 eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso kontentzioso Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.

 

Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

 

Leintz Gatzaga, 2003eko abenduaren 17an— Alkateak, Jon Sasiain Larrucea.

(13185)