Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

249. zenbakia Data 2003-12-31 22604 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

LAZKAOKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

LAZKAOKO UDALA

Iragarkia

Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behinbetikotzat jo dira Udal Batzarreak 2003ko urriaren 30ean hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak finkatu eta aldatzekoak, 2004.go urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testoak honakoak izanik:

ZERGAK

Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga:

%

Hiri lurren gainekoa:

Industria edo tertziario zoruan 6

Orokorra 1,55

Landa lurren gainekoa

0,7670

Ekonomi Jardueren gainego Zerga:

Koefizientea: 1,2148.

Kaleen kategoria, bakarra. Indizea: 1.

Hiri Lurren Balio Gehitzearen gaineko Zerga:

%

Portzentaiak:

urte 1etik 5 urtetara 2,90

10 urterart 2,90

15 urterarte 2,90

20 urterarte 2,90

Karga tasa 10

Ordenantzaren 4, 5, 7, 8 eta 9 artikuluak aldatzen dira, ondorengo erredakzioa ematen zaielarik:

4. artikulua.

1.Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:

a)Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.

b)Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.

c)Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

2.Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.

5. artikulua.

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

—Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

—Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.

Salbuspen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenaganatu aurreko lehendabiziko 2 urteetan gauzatzea.

Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkinen eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obre horien balio kostu balio katastralaren %75 baino handiagoa bada.

2Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Lazkaoko udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.

7. artikulua.

1.Lurren balioak sortzapenaren unean ageri duen eta gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzak eratzen du zerga honen oinarri ezargarria.

2.Oinarri ezargarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da lurrak sortzapenaren unean duen balioa, 8. artikuluan jasotakoaren arabera, eta 9. artikuluaren arabera hari dagokion portzentajea.

8. artikulua.

Lurrak sortzapenaren unean duen balioa zehazteko, ondoko erregelak aplikatuko dira:

a)Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.

b)Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealak eratu eta eskualdatzen direnean, 9. artikuluan jasotzen diren urteko portzentajeak aurreko letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio, betiere Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako eskubide horiek kalkulatzeko finkatutako arauak aplikatzetik ateratzen den portzentajearen arabera.

c)Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lur azpian azalera eskubide errealik sortu gabe eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzen denean, 9. artikuluan jasotzen diren urteko portzentajeak a) letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun moduluaren arabera, edo bestela, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioaren arabera.

d)Nahitaezko desjabetzapenetan, 9. artikuluan jasotzen diren urteko portzentajeak lurraren balioari berez dagokion balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, non eta aurreko a) letran definitutako balioa ez den txikiagoa, kasu horretan, azken hau erabiliko baita, ez balio justua.

9. artikulua.

1.Lurrak sortzapenaren unean duen balioa aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatu ondoren, Eranskinean dagoen eskalaren urteko portzentaia aplikatuko da.

2.Portzentajea zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

Lehena: Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 1. atalean ezarritako urteko portzentaiaren arauera zehaztuko da.

Bigarrena: Sortzapenaren unean lurrak duen balioari zein portzentaje aplikatuko zaion kalkulatzeko, kasu bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea balio gehikuntza agerian jarri den urte kopuruarekin biderkatuko da.

Hirugarrena: Eragiketa bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea lehen erregelaren arabera zehazteko, eta urteko portzentaje hori zenbat urterekin biderkatu behar den bigarren erregelaren arabera jakiteko, balio gehikuntzaren sorreraldia eratzen duten urte osoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sorreraldiko urte zatiak ezingo dira ondorio horietarako aintzat hartu.

Eraikuntza, Instalazio eta Obreiburuzko Zerga:

%

Babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza 2

Baserrietan egindako obrak 2

Baserrietako 2. etxebizitza 3,50

30 milioi arteko obrak (180.303,63 €) 3

30 milioitik gorako obrak (180.303,63 €) 3,50

Etxebizitza sozialen araubide juridiko eta ekono-mikoaren barruan dauden etxebizitzen exentzioosoa kentzen da eta sartzen da legediak babestu-takoen eta %95eko hobaria ezartzen da hobaria 95

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzen da, eta ondoko idazkera hau ematen zaio:

I. KAPITULUA

IZAERA ETA ZERGAGAIA

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Lazkaoko udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

II. KAPITULUA

SALBUESPENAK

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

—Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

—Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

III. KAPITULUA

SUBJEKTU PASIBOAK

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

IV. KAPITULUA

ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

4. artikulua.

1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

V. KAPITULUA

ZERGA KUOTA

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

a)Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

b)Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

c)Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

d)Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

e)Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

f)Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

g)Ibilgailu bakoitzari dagokion potentzia fiskala ezartzeko, zaldi fiskaletan adierazia, indarrean dagoen Foru Aginduaren Eranskinean ezarritako zerrendan ageri dena aplikatuko da. Agindu horrek onesten ditu ibilgailu eta itsasontzi erabiliak saltzeko batez besteko prezioak, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, Ondarearen gaineko Zerga, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Berezia kudeatzean aplika daitezkeenak.

Aipatutako eranskinean agertzen ez diren ibilgailuen kasuan, potentzia fiskala lehen aipatutako Ibilgailuen Araudi Orokorraren V. Eranskinean xedaturikoaren arabera ezarriko da.

VI. KAPITULUA

KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA

6. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Lazkaoko Udalaren ardura da.

7. artikulua.

1.Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira.

Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

2.Zergaren ordainketa, Aitorpen-likidazioa aurkeztuko den unean gauzatuko da.

Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

3.Tramitazio hori erraztearren, mota horretako espedienteak bideratzen dituzten gestoria administratiboekin lankidetzako hitzarmenak ezarri ahalko dira, zeinetan zehaztuko baitira tramite horiek erregelatzen dituzten arau espezifikoak.

8. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

9. artikulua.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

VII. KAPITULUA

BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK

10. artikulua.

1.Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

2.Titulargoaren eskualdaketa burutzen dutenek edo dagozkien erregistru publikoetan bere behin-betiko baja eskatzen dutenek, aldi berean udal-bulegoetan udal-zerga honen eraginetarako bidezkoa den deklarazioa aurkeztu beharko dute.

3.Urreko obligazioak ez betetzea urrapen fiskaltzat hartuko da.

VIII. KAPITULUA

ERROLDAK

11. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehenengo seihilabetean eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

3.Errolda edo zergaren matrikula udaletxeko bulegoetan jendaurreko ikusgai jarriko dira dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost eguneko epez.Epe horretan interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izango dute.

Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.

IX. KAPITULUA

ITZULKETAK

12. artikulua.

1.Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

2.Subjektu pasiboari itzulketa horren berri ematen duen dokumentazioa aurkeztean egingo zaio.

Xedapen gehigarria.

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

Amaierako xedapena.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren Ordenantza Fiskal Erregulatzailea, zeinen atal osakide bait dira bere Eranskinean bildutako ehunekobesteen koadroa eta tarifa, 2003ko abenduaren 13an gelditu zen behin-betikoz onetsia eta 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

ERANSKINA

Euro

A)Turismoak (Koefiz.: 1,57):

9 zaldi fiskal baino gutxiago 28,33

9tik 11,99 zaldi fiskaletara 56,65

12tik 13,99 zaldi fiskaletara 94,42

14tik 15,99 zaldi fiskaletara 132,18

16tik 19,99 zaldi fiskaletara 169,95

20 zaldi fiskaletik gora 207,72

Euro

B)Autobusak (Koefiz.: 1,52):

21 plaza baino gutxiago 126,62

21etik 50 plazatara 180,33

50 plaza baino gehiago 225,42

C)Kamioak (Koefiz.: 1,52):

1.000 kilo baina gutxiagoko karga baliagarria 64,27

1.000tik 2.999 kilora arteko karga baliag. 126,62

2.999tik 9.999 kilora arteko karga baliag. 180,33

9.999 kilo baina gehiagoko karga baliagar. 225,42

D)Traktoreak (Koefiz.: 1,52):

16 zaldi fiskal baino gutxiago 26,86

16tik 25 zaldi fiskaletara 42,21

25 zaldi fiskal baino gehiago 126,62

E)  Trakzio mekanikoko ibilgailuek garraiatu-tako erremolke eta erdierremolkeak (Koefiz.: 1,52):

1.000 kilo baino gutxiagoko karga baliagarria 26,86

1.000tik 2.999 kilora arteko karga baliagarria 42,21

2.999 kilo baino gehiagoko karga baliagarria 126,62

F)  Beste ibilgailuak (Koefiz.: 1,52):

Ziklomotoreak 6,72

125 z.k.ra arteko motozikletak 6,72

125 baino gehiago 250 z.k.ra arteko motozikletak 11,51

250 baino gehiago 500 z.k.ra arteko motozikletak 23,03

500 baino gehiago 1.000 z.k.ra arteko motozikletak 46,04

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 92,08

TASAK

UDAL ESKUMENEKO ZERBITZUAK EMAN EDO IHARDUERA ADMINISTRATIBOAK EGITEAGATIK TASAK

Obra lizentzia izapidatze zerbitzuagatik:

Euro

Obraren Jakinaren Gainekoa 3,51

Obra txikiak 28,11

Proiektua behar eta bere aurrek. 18.000,00 euro
azpitik duten obrak 281,11

Proiektua behar eta bere aurrek. 18.000,00 euro
gainetik duten obrak 421,67

Segregazio lizentzia izapidatze zerbitzuagatik:

Euro

28,12

Lehen okupazioko lizentziak:

Etxebizitza bakarreko etxeaVivienda unifamiliar 175,69

Bi etxebizitzetako etxeaVivienda bifamiliar 281,11

Etxebizitza anitzeko etxea, etxebizitza bakoitzeko,240,00 euroko minimoarekin 46,11

Etxebizitza ez den lokalera destinaturikoa, m² ko(trastero edo antzekoak) 0,91

Industri pabilioiakPabellones industriales 281,11

Konpentsazio Batz. eraketa eta Estatutu eta Oinarrienonarpena 3.299,00

Euro

Konpentsazio Proiektoa 794,97

Konpentsazio Batzordearen aldeko desjabetzapenespedientea 794,97

Birpartzelazio Proiektua 1.192,44

Birpartzelazio prozedura laburtuak 596,24

Hondamendi espedientea 596,24

Bestelakoak 596,24

Baimena eman aurretik interesat. bere eskariari ukoegiten badio %20

Lizentzi trasmisioak: Emandako jatorrizko lizentziarizegokionaren %50 gehi.

Babes Ofizialeko etxebizitzen eraikuntza %90eko
bonifikazioa

Etxebizitza sozialen eraikuntza Exentzio
osoa

Hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzua:

Euro

1.Etxeetako hondakinak: 53,93

2.Merkataritza eta zerbitzuen alorreko hondakinak:

Jatetxe eta otorduak ematen dituzten tabernak 263,07

Edaritegi eta pubek eta gastronomi elkarteak 160,73

Janari dendek 124,57

Gainontzeko merkatal iharduerak 91,79

3.Industrietako hondakinak:

5 langiletik behera dituzten industriak 131,13

5-20 bitarteko langileak dituzten industriak 190,48

20-40 bitarteko langileak dituzten industriak 317,00

40 langiletik gora dituzten industriak, langilebakoitzeko 9,84

Betiere 750 euro ordainduko dute gehienez

Zerbitzu berezia eskatzen duten enpresak 935,52

Hileta zerbitzuak:

Euro

Lurperatzeagatik 175,69

Panteoietan hilobiratzea 281,11

Nitxoetan hilobiratzea 105,41

Intzineratutako gorpuen hilobiratzea 57,10

Azoka zerbitzuak:

Euro

Postu eta m² ko urtean 14,12

Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko zerbitzua:

Euro

—Profesional jarduerak:

Guztiak 138,78

—Merkatal jarduerak:

Autozerbitzuak, supermerk., biltegi haundi eta abar 461,50

Harategi eta arrandegiak 267,02

Okindegi, esnedendak, arraultzadendak, frutaden-dak, dietetikoak 267,02

Gozotegiak, txokolategiak, izozkidendak eta antzek. 267,02

Erlojudendak, bitxidendak eta antzekoak 267,02

Euro

Liburudendak, egunkari, aldizkari eta antzekoen
salmenta 267,02

Ileapaindegi eta antzekoak 192,04

Klinika, mediku zentru, dentista eta antzekoak 497,06

Botika eta estankoak 497,06

Merkatal lokalak, orohar 267,02

Familiarteko haroztegi tailerrak, zurgindegi, hojalateri,

Oinetako konponketa eta antzekoak 267,02

Jarduera ezberdinetako akademiak 192,04

Gasolindegiak 533,26

Janari, edari, pentsu eta abarren biltegiak 267,02

—Industri jarduerak:

Garaje kolektiboak, plaza bakoitzeko 59,36

Biltegiak 138,78

Tailer eta fabrikak:

5 zaldi bitarteko potentziakoak 184,02

6 zalditik 25era bitarteko potentziakoak 277,49

26tik 50era bitartekoak 461,50

51tik 100era bitartekoak 923,01

100 zalditik gorakoak 1.846,71

—Finantz jarduerak:

Horietako edozein 2.769,63

—Luxu jarduerak:

Ostalaritza:

1. maila 322,80

2. maila 184,02

3. maila 110,61

Jolas aretoak 230,75

Dantza aretoak 161,78

Taberna arruntak 322,80

Taberna bereziak 692,25

Ikuskizun publikoak 553,53

Joku aretoak, bingoak, eta abar 923,01

(Prezio hauek %50ean gehitzen dira jardueragogaikarri bezala kalifikatzen bada).

Auto-taxi zerbitzua:

Euro

Lizentzien erabilera eta ustiakuntza 21,79

Ibilgailu aldaketa 17,91

Lizentzi eskualdaketa 527,08

Ibilgailuak geldiarazi eta bide publikotik erretiratzea:

Euro

Geldiaraztea 4,85

Erretiratzea:

Motozikletak 4,85

Turismoak 43,01

Udal ur-hornidura:

Ur-kontagailuen alta:

Kontagailu kalibrea Euro

13 mm edo 1/2’’ arte 40,78

15 mm arte 40,78

20 mm edo 3/4" arte 52,41

25 mm edo 1" arte 60,54

30 mm edo 1 1/4" arte 61,73

40 mm edo 1 1/2" arte 68,83

50 mm edo 2" arte 78,08

65 mm edo 2 1/2" arte 86,33

80 mm edo 3" arte 106,04

100 mm edo 4" arte 122,42

150 mm edo 6" arte 152,68

Obretako akometidak: Behin-behinekoa 101,56

Ura:

Tarifa:

Euro/m³

Etxebizitza 0,49

Etxebizitza ez dena 0,74

ETXEBIZITZA

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diametr. 5,50

15 5,50

20 9,93

25 14,89

30 20,69

40 41,37

50 62,06

65 124,12

80 186,18

100 248,25

Etxebizitza ez dena

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diametr. 7,98

15 7,98

20 14,40

25 21,60

30 30,00

40 59,99

50 89,99

65 179,98

80 269,96

100 359,94

Estolderia:

Tarifa:

Euro/m³

Etxebizitza 0,14

Etxebizitza ez dena 0,22

ETXEBIZITZA

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diametr. 0,58

15 0,58

20 1,05

25 1,57

30 2,18

40 4,37

50 6,55

65 13,11

80 19,66

100 26,20

Etxebizitza ez dena

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diametr. 0,84

15 0,84

20 1,52

25 2,29

30 3,17

40 6,34

50 9,49

65 19,00

80 28,50

100 38,01

Lazkaoko Arau Subsidiarioetako baserrien zerrendan egonik, hiri-lurrean aurkitzen ez diren baserriak estolderiaren tasatik salbu egongo dira.

Altako estolderi sarearen mantenimendu tasa:

Tarifa

Euro/m³

Etxebizitza: 0,06

Etxebizitza ez dena 0,10

ETXEBIZITZA

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diametr. 5,91

15 5,91

20 10,66

25 16,02

30 22,23

40 44,46

50 66,69

65 133,38

80 200,08

100 266,76

Etxebizitza ez dena

Kontagailu kalibrea Lauhilabeteko kuota finkoa

13=<Diámetr. 8,54

15 8,54

20 15,41

25 23,11

30 32,11

40 64,21

50 96,31

65 192,60

80 288,92

100 385,21

Udal tasen arloan laguntzak:

Ohiko etxebizitzetako zaborra, ura, estolderia eta altako estolderi sarearen mantenimendu kontzeptuen ordainketarako laguntzak. Urteko diru-sarreren baldintzak:

%100eko itzulpena: 5.819,06 € arte.

%75eko itzulpena: 5.819,07 eurotik 7.678,00 € arte.

%50eko itzulpena: 7.678,01 eurotik 9.536,93 € arte.

Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegia:

Euro

—Kiroldegiko bazkidetza:

A)  Urteko bonoa:

Banakako Heldua 77,19

Banakako Gaztea 38,61

Banakako Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 58,00

Familiarra 113,18

Familiar Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 84,85

B)  Hiru hilabeteko bonoa:

Banakako Heldua 38,61

Banakako Gaztea 19,26

Banakako Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 29,01

Familiarra 56,50

Familiar Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 42,31

—Igerilekuko bonoa:

A)  Urteko bonoa:

Banakako Heldua 61,77

Banakako Gaztea 30,93

Banakako Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 46,32

Familiarra 92,91

Familiar Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 69,64

B)  Hiru hilabeteko bonoa:

Banakako Heldua 30,93

Banakako Gaztea 15,43

Banakako Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 23,21

Familiarra 46,46

Familiar Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 34,85

Euro

C)  Udako hiru hilabeteko bonoa:

Banakako Heldua 38,61

Banakako Gaztea 19,26

Banakako Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 29,01

Familiarra 56,60

Familiar Jubilatu edo Pentsionista (ez aktiboa) 42,31

—Muskulazio Gelako bonoa:

Hiru hilabetekoa 30,93

Hilabetekoa 15,43

Eguneko sarrera:

Heldua 3,50

Gaztea 1,89

—Sauna:

Bazkideak 1,89

Ez Bazkideak sarrera +
1,89

*  10 saioetako bonoa:

Bazkideak 14,18

Ez bazkideak 39,51

—Alokairuak:

*  Tenis pista:

Ordua 1,50

Bazkideak 1,50

Ez Bazkideak sarrera +
1,50

*  Pilotalekua:

Ordua 3,00

Bazkideak 3,00

Ez Bazkideak sarrera +
3,00

*  Kantxa:

Ordua 7,54

Bazkideak 7,54

Ez Bazkideak sarrera +
7,54

*  Ikastaroak:

Igeri ikastaroa:

Hilabetekoa 27,12

Igeri hobekuntza ikastaroa:

Hilabetekoa 13,79

Aerobika:

Hilabetekoa 17,89

Hiru hilabetekoa 42,98

Mantenimendu soinketa:

Hilabetekoa (astean 3 saio) 17,89

Hiru hilabetekoa (astean 3 saio) 42,98

Mantenimendu soinketa:

Hilabetekoa (astean 2 saio) 12,88

Hiru hilabetekoa l (astean 2 saio) 32,23

Adinduen soinketa:

Hilabetekoa 17,89

Hiru hilabetekoa 42,98

Karate ikastaroa:

Hilabetekoa 15,05

Euro

Hilabeteko ikastaroetarako gehigarria bazkide ezdirenentzat:

Helduak 9,87

Gazteak 6,37

Ikastaroetako tarifa hauek guztiak 2004ko irailean aplikatuko dira, eta 2004ko irailetik 2005eko abuztua arteko denboraldian egongo dira indarrean.

HERRI JABARIAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO PROBETXAMENDU BEREZIAGATIK TASAK

Kioskoekin herri bidea okupatzeagatik:

Euro

Egunkari, aldizkari kioskoa 118,42

Freskagarri, izozki kioskoa 118,42

Kiosko mixtoa (aurreko biena) 177,66

Itsuen kupoien kioskoa 233,89

Ibilgailuak espaloietan zehar finken barrukaldera sartzea eta horien aparkemendu-erreserba herri bidean:

Euro

1.Erabilpen partikularreko lokaletara sarbidean,urteko:

1.1.3 plaza baino gutxiagoko lokaletan 7,17

1.2.3-5 plaza bitarteko lokaletan 10,75

1.3.6-15 plaza bitarteko lokaletan 21,51

1.4.16-25 plaza bitarteko lokaletan 35,84

1.5.26-100 plaza bitarteko lokaletan 107,53

1.6.100 plaza baino gehiagoko lokaletan 179,21

2.Aparkamendu erreserbagatik, urteko 21,51

3.Plakaren kostua 50,18

Erakusleiho, beirarasa, apainketako ataurre, olanak, aterpeak eta errotuloak:

Euro

1.Erakusleiho, beirarrasa, erakustoki, apainketa-rako ataurreak, erakusleihoen osoketarako nahizhorien ordezko itxitura edo instal.:

m² edo zatiko eta urte edo zatiko 4,85

2.Toldoak:

m² edo zatiko eta urte edo zetiko 2,44

3.Aterpeak:

m² edo zatiko eta urte edo zatiko 5,56

4.Xede komertzial edo antzekoren bat duten ira-garkiak, ondoko zenbakikoak ezik:

m² edo zati eta urte edo zatiko 5,56

5.Aurreko ataleko iragarkiak euskaraz direnean:

m² edo zati eta urte edo zatiko 2,98

Azoka eta herriko jaietan postuak:

Euro

 1.Taberna, kafetegi eta antzekoak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 30,43

Euro

 2.Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frigitutakomahaiak:

m² edo zatiko eta hilabete edo zatiko 41,57

 3.Pastelak, gozokiak, fruitu lehorrak, patata friji-tuak, bisuteria, jostailuak, liburuak eta abar
saltzeko txoznak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

 4.Loreak, gaztainak eta izozkiak saltzeko txoznak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

 5.Animaliak, seiluak, txanponak eta antzekoak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

 6.Tiro txoznak eta bestelako jokuak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 18,57

 7.Tonbolak, zozketak, salmenta arinak eta
antzekoak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

 8.Ziboak, tresna hegalariak, kale-satxoak,zaldiko-maldikoak, bunperrak eta, oro har, mu-gitzen diren era guztietako aparailuak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

 9.Autotxoke pistak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 32,65

10.Ikuskizun eta antzerkiak:

m² edo zati eta hilabete edo zatiko 4,85

11.Zirkoak:

Denagatik eta eguneko 184,77

Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, lurzoruak, lorontziak,ekitekoak edo antzeko instalazioak m² edo zati
eta egun edo zatiko 0,03

Aldatutako Ordenantza eta Eranskinen gainerako hitzbaketak 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiren, alegia.

Hau guztia, Gipuzkoako Hazienda Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurrikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzetan egindako finkatze eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso Kontentzioso-Administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamonetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamonetik hasita.

Lazkao, 2003ko abenduaren 18a.—Félix Urkola Iriarte, Alkatea.

(1350) (13159)