Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

247. zenbakia Data 2003-12-29 22439 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ALEGIAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

ALEGIAKO UDALA

Iragarkia

Jendaurreko informazio epea iragan denez batere erreklamazio edo oharpenik gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2003ko urriaren 30ean hartutako Ordenantza Fiskalak aldatzeko hasierako erabakiak, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

—Ondasun Higiezinei buruzko Zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregulatuko dituen Ordenantza Fiskala. (1 zk.ko testua).

—Udalerriko Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren exakziorako zenbait ahalmen Erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala. (2 zk.ko testua).

—Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren Ordenantza Fiskal Arautzailea. (3 zk.ko testua).

—Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak finkatzeko elementuak erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala. (4 zk.ko testua).

—Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko Zergaren Ordenantza Fiskal Arautzailea. (5 zk.ko testua).

—Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza Arautzailea. (6 zk.ko testua).

Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzetan egindako finkatze eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Alegia, 2003ko abenduaren 19a.—Olatz Amundarain, Alkatea.

(748) (13073)

1Z. KO TESTUA

Ondasun Higiezinei buruzko zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak erregu-latuko dituen Ordenantza Fiskala.

I.XEDAPEN OROKORRAK

Udal honek, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko, martxoaren 19ko, 4/2003 Foru Arauko II kapituluko lau atalak aldatu duen, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauko 14. artikuluak, ematen dion eskuespena erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.

II.GRABAMEN TASA

—Hiri ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, eranskinean adierazten den hainbestean geratzen da finkatua.

—Landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren karga tasa, eranskinean adierazten den hainbestean geratzen da finkatua.

III.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK

—Hiri Ondasunei aplikatutako Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.

—Landa ondasunei aplikagarri den Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren Oinarri Ezargarria balio katastrala izango da.

—Zerga honen zehaztapena aurreko ataletan adierazitako Oinarri Zergagarriei Ordenantza honetako eranskinean bakoitzari dagokion karga tasak aplikatuz lortuko da.

Hutsik dauden etxebizitzetarako errekargua:

—martxoaren 19, 4/2003 Foru Arauko II. Kapituluko lau atalak aldatzen duen, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko, 12/1989 Foru Arauko 14 artikuluan ezartzen duena aplikatuz, jarraiako errekargua onartzen da:

—Ondasun higiezinei aplikatuko zaie etxebizitza erabilera dutenean eta modu iraunkorrean hutsik daudenean.

—Errekargua: OHZren kuota likidoaren %50.

—Zergaren subjektu pasiboei exijituko zaie.

—Sortzapena abenduaren 31n gertatzen da.

—Udalek urtero likidatuko dute, ondasun higiezina hutsik dagoela egiaztatu eta gero, eta egoera hori aitortzen duen egintza administratiboarekin batera.

—Etxebizitza hutsik dagoela erabakitzeko baldintzak arauzko eran ezarriko dira.

—Errekargua aplikatu aurretik, erregelamendua onartua egon beharko du.

IV.SALBUESPENAK

Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko martxoaren 19ko 4/2003 Foru Arauko II. Kapituluko bi atalak aldatzen duen Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko, 12/1989 Foru Arauko 4. artikuluan jasotakoak.

V.HOBARIAK

Martxoaren 19ko, 4/2003 Foru Arauko II. Kapituluko bost atalak aldatzen duen, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko, 12/1989 Foru Arauko 15. artikuluan araututakoaren arabera, jarraikoak onartzen dira:

Subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean:

Seme-alabak (18 urtez behekoak) Bonificación %

3 seme-alaba 30

4 seme-alaba 50

5 edo gehiago 80

Hobari hau, subjektu pasiboaren eskariz, ohiko etxezibitzari aplikatuko zaie, eta honek 120 m² baino gutxiago dituenean.

VI.  KUDEAKETA ARAUAK

—Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Diputazioaren gain eskuordetu daiteke, Udalbatzak erabakitako terminoetan, edukian eta eremuan, horretarako hitzarmen egokia izenpetuz.

—Hartuko den udal erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

VII.AMAIERAKO XEDAPENA

Aldatutako ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, behin betiko onetsia izan zen, 2003ko urriaren 30ean eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela segituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

—Hiri-lur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: 0,0015ko koefizientea.

—Zona Industrial edo tertziarioetan kokatuta dauden hiri ondasunentzako: 0,0026ko koefizientea.

—Landa-lur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa: Ehuneko 0,8562ko.

2. ZK.KO TESTUA

Udalerriko Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren exakziorako zenbait ahalmen erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek Ordenantza Fiskal honetako koefizienteak eta indizeak finkatu ditu, Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 13/1989 Foru Arauko 10 eta 11 artikuluetan aurrikusitako ahalmenak erabiliz (ikus azken artikulu honen idazketa berria eman duen Premiazko Zerga Neurriei buruzko apirilaren 5eko 7/1991 Foru Araua, eta Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko, martxoaren 19ko, 4/2003 Foru Arauko III kapituluko bost atalak jasotzen dituen aldaketak).

II.GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Udalerri horretan zergapetutako ihardueratarako zerga honen Tarifetan Foru Diputazio honek ezarri dituen gutxieneko kuotak 1. Eranskinean azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.

3. artikulua.

Udalerriaren barnean Zerga honek zergapetutako iharduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko 2. artikuluaren arabera gehituko kuotei 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, bide publikoak duen kategoria kontuan hartuz.

4. artikulua.

Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan hurrenez hurren finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. artikulua.

Aipatu 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten diren 2. Eranskinean erlazionatutako kategorien arabera.

III.  TRIBUTUZKO ZERGA

6. artikulua.

Zerga honen tributuzko kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotez egongo da osatua, erantsiz koefizientea eta Ordenantza honetako 2 eta 3 artikuluen eta, kasua balitz, Foru Errekarguaren arabera dagokion indizea.

IV.SALBUESPENAK

7. artikulua.

1.Honako hauek salbuesten dira zergatik:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.

Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

c)2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.

Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: Letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.

Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:

1.Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.

2.Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.

Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.

Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.

3.Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.

4.Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

f)Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

g)martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.

Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.

i)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

2. artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.

IV.GESTIO ARAUAK

8. artikulua.

1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak eskuordetu ahal izango dira Gipuzkoako Foru Diputazioarengan, Udal Batzarreak aldez aurretik erabakitako eran, hitzarmena sinatuz ondorioak izan behar dituen urtearen hasiera baino lehen.

2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilekoaren barruan. Era berean argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bertan hitzarmen horien salaketa.

3.Lehen zenbakian erabakitakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.

V.AZKEN XEDAPENA

Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1 eta 2 Eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak onartu zituen Udalbatzak, 2.003ko urriaren 30ean egindako batzarraldian, eta 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.

Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen da, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.

Foru Arau horretako 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra, interesatuek tartejarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabetetako epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den lanegunaren biharamunetik hasita.

Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluak emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide Kontentzioso-Administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratiboaren aurreko erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren lanegunaren biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

—Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,33.

II. ERANSKINA

Udalerriko bide publikoen sailkapena.

—Kategoria: Bakarra.

Indizea: 1.

3 ZK.KO TESTUA

Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergaren Ordenantza Fiskal Arautzailea.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauen eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta esijitzen du. Ordenantza honi jarraiki, portzentaia laukia eta tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

II.  EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

1.Zergaren egitate ezargarria da ezarraldian zehar hiri-lurrek izan duten balio gehikuntza, lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzen denean edo horien gainean jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean.

2.Eragin hauetara, hurrengoak izango dute hiri-lurren kontsiderazioa:

Hiri-lurzorua, urbanizagaia egitaraupeko urbanizagarria edo egitaraurik gabeko urbanizagarrian Hirigintza Jarduketarako Egitaraua onetsiko den unetik; zoladuradun bideak edo espaloien xingolaketa izan eta estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura eta argiteria publikoa dituzten lurrak eta hiri eraikuntzek beteta daudenak.

Nekazal Legerian xedatutakoaren aurka zatikatzen diren lurrak era honetakotzat hartuko dira, beti era zatikapen horrek nekazal erabilera hutsaltzen duenean, horrengatik berberen izaeraren aldakuntzarik jaso gabe, honako zerga honetarako ez bada.

III.  MENPEKOTASUN EZA

4. artikulua.

Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:

a)Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landa-lurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri-lurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.

a)Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. Tituluaren X. Kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako Foru Arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. Tituluaren X. Kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.

b)Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emaztean banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.

IV.SALBUESPENAK

5. artikulua.

1.Era berean, jarraian adieraziko diren egintzen ondorio diren balio gehikuntzak zerga honetan salbuetsita daude.

a)Zortasun eskubideak eratu eta eskualdaketa.

2.Zerga hau ordaindu behar dutenak jarraikiko pertsona edo Entitateak direnean, balio gehikuntzak salbuetsita daude zerga honetan:

a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.

b)Udalerria eta udalerri horren toki entitateak zein udalerria kide deneko toki entitateak eta berauen Administrazio izaerazko Organismo Autonomoak.

c)Ongintza edo irakaskuntza-ongintza duten entitateak.

d)Gizarte segurantzaren eta legerian aurreikusitakoarekin bat etorriz sortutako Mutualitate eta Montepioen entitate kudeatzaileak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta Lurralde Historikoaren xedapenez zehaztutako era horretako Entitateak.

g)Nazioarteko Itun edo Hitzarmenetan salbuespena aintzatetsi izan zaien pertsonak edo Entitateak.

V.  SUBJEKTU PASIBOA

6. artikulua.

Zergadun gisa, honako hauek dira Zerga honen subjektu pasiboak:

a)Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean, baldin eta musu truke egiten bada: Terrenoa erosten duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona.

b)Terrenoak eskualdatzen direnean edo jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealak eratu edo eskualdatzen direnean, baldin eta ordain truke egien bada: Terrenoa eskualdatzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea edo, bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duena.

Aurreko apartatuko b) letran aipatutako kasuetan, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko da terrenoa erosten duen edo bestela, eskubide erreala eratu edo eskualdatzen zaion pertsona fisikoa edo juridikoa nahiz Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatutako entitatea, beti ere zergaduna Espainian egoiliarra ez den pertsona fisikoa denean.

VI.  OINARRI EZARGARRIA

7. artikulua.

1.  Zerga honen oinarri ezargarria, hiri-lurren balioak sortzapen-unean ageriko jarri eta hogei urtetako gehienezko epean zehar hartutako benetako gehikuntza da.

2.  Benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko sortzapen-unean lurraren balioaren gainean Eranskinean dagoen eskalaren portzentaia aplikatuko da.

3.  Artikulu honetako bigarren zenbakiak aipatzen duen portzentaia zehazteko hurrengo erregelok aplikatuko dira:

Lehena.Zergaren menpeko eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, aipatu gehikuntza agerian gertatu den urte kopurua barruan hartzen dituen aldirako artikulu honetako 2. zenbakian ezarritako urteko portzentaiaren arabera zehaztuko da.

Bigarrena.Sortzapen unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko portzentaia, kasu jakin bakoitzari aplikatu ahal zaion urteko portzentaia eta balio gehikuntza agerian jarri izan deneko urte kopuruaz biderkatzetako emaitza izango da.

Hirugarrena.Lehen erregelaren arabera eragiketa jakin bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentaia zehazteko, eta bigarren erregelaren arabera aipatu urteko portzentaia zein urte kopuruz biderkatu behar den zehazteko, balio gehikuntza agerian jarri zeneko aldia osatzen duten urtebeteak bakarrik hartuko dira kontutan, ondorio horietarako aldiaren urte zatikiak ezin izango direlarik kontutan hartu.

8. artikulua.

Lurrak sortzapenaren unean duen balioa zehazteko, Toki Entitateen Zerga sistema aldatzeko, martxoaren 19ko, 4/2003 Foru Arauaren VI kapituluko hiru atalak berridazten duen, Hiri-lurren Balioaren gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko, uztailaren 5eko, 16/1989 Foru Arauko 4. artikuluan ezartzen diren erregelak aplikatuko dira.

9. artikulua.

1.  Jabaria mugatzen duten ondasun eskubideak eratu eta eskualdatzean, eranskinean bildutako urteko portzentaiei buruzko laukia, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturiko arauak aplikatuz kalkulaturiko eskubide horien balioa, hari doakiolarik, ordezkatzen duen 7. artikuluan definituriko balioren zatiaren gainean aplikatuko da.

2.  Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lurraren azpian, azalerako ondasun eskubiderik sortu gabe, eraikuntza egiteko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eranskineko urteko portzentaien laukia eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun modulua edo, horren ezean, lur-gainean edo lurraren azpian eraikitzeko solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako guztizko azalera edo bolumenaren arteko portzentaia ezartzearen ondorioz lortutakoa, ordezkatzen duen 7. artikuluan definitu eta hari doakion balioaren zatiaren gainean aplikatuko da.

3.  Beharrezko desjabetzeak daudenean, bildutako urteko portzentaien laukia lurraren balioari dagokion balioespenaren zatiaren gainean aplikatuko da.

VII.  TRIBUTU KUOTA

10. artikulua.

Zerga honen kuota, oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tipoa aplikatzearen emaitza izango da.

VIII.  ZERGAREN SORTZAPENA

11. artikulua.

1.  Data hauetan sortaraziko da zerga.

a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostu bidez edo dohain izanik ere, eskualdaketa datan.

b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasun eskubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.

Aurreko zenbakiko eraginetarako hurrengo hau hartuko da eskualdaketa datatzat:

a)Bizien arteko egintza edo kontratuekin agiri publikoa ematen denekoa eta, dokumentu pribatuak direnean, horiek erregistro publikoan inskribatzen direnekoa edo duen lanbidearen zioz funtzionario publiko batek ematen dituenekoa.

b)Heriotza ziozko eskualdaketetan, sortzailearen heriotza data.

2.  Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogabetze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epai bidez edo administrazio bidez adierazi edo aintzatetsi dadinean, subjektu pasiboak ordaindutako zergaren itzulketa egin diezaioten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1295, artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena zergaren subjektu pasiboaren egin beharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.

3.  Kontratu, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze egintzako adostasuna eta demandarekiko amore-emate hutsa joko dira.

4.  Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.

IX.  KUDEAKETA

12. artikulua.

Subjektu pasiboek Udal Administrazioaren aurrean aurkeztu beharko dute Zergagatik dagokien aitorpena, administrazioak emango duen eredu ofizialaren arabera non tributu zerrendako elementua eta kuota zehazteko beharrezko gainerako elementuak azalduko bait dira, kuotaren ordainketa aitorpena aurkezten den ekintza berean ordaindu beharko da.

13. artikulua.

Hurrengo epeetan aurkeztu beharko da aitorpena eta horretatik ateratako kuota ordaindu, zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko direlarik:

a)Bizien arteko egintzetan, epea 30 lanegunetakoa izango da.

b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, subjektu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.

14. artikulua.

1.Aitorpenari, nahitanahiez, ezarpena sortaraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria, behar bezala askietsia, erantsiko zaio.

2.Eskatzen diren salbuespen edo hobariak, halaber, agiriz ziurtatu beharko dira.

15. artikulua.

Udal Administrazioak errekeritu ahal izango ditu pertsona interesatuak, Zergaren likidazioa burutzeko beharrezko erizten dituen bestelako agiriak aurkeztu ditzaten hogeita hamar egunetako epean, interesatuak eskaturik beste hamabost egunez luza daitekeelarik, epe horien barruan egindako errekerimenduei erantzuten ez dietenek, dagozkien arau-hauste eta tributu zehapenak izango dituzte, esandako agiriak aitorpena egiaztatu eta likidazioa ezartzeko beharrezko diren heinean. Esandako agiri horiek interesatuak bere onurarako bakarrik alegaturiko gorabeherak egiaztatzeko bitarteko hutsak balira, errekerimenduari ez erantzuteak, alegatu bai baina zuritu gabeko zertzeladak kontutan hartu gabe likidazioa egitea ekarriko du.

16. artikulua.

12. artikuluan xedatutakoaz gain, jarraian adieraziko direnek, Udal Administrazioari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, subjektu pasiboen epe berberen barruan:

a)Honako ordenantza Fiskal honetako 6. artikuluaren a hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sortarazikoetan, dohaintza emailea edo ondasun eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.

b)Aipatu 6. artikuluaren b hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.

17. artikulua.

Era berean, Notarioek egutegiko hiru hilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, egutegiko aurreko hiru hilabetekoan beraiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri behar izango dute nahitaez, bakoitzak bere udalari, haiek, dena den, eskuhartzaileen izen-deiturak, nortasun agiri nazionala eta helbidea eta, agintzak bil ditzatenetan, zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna ageriko jar dezaten egintza edo negozio juridikoak bilduko dituztelarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan ere jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri behar izango dute. Atal honetan aurreikusitakoa Lurralde Historikoko Foru Tributu Arau Orokorrean ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.

18. artikulua.

1.  Udal Administrazioak aitortu izan ez diren egitate ezargarrien egintzaren jakinaren gainean dagoenean, 13. artikuluan aipatzen diren epeen barruan, interesatuei errekerimendua egingo die aipatu aitorpena egin dezaten, tributu arau-hauste eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.

2.  Udal Administrazioak aurreikusitako errekerimenduak bideratuta eta interesatuek dagokien aitorpena aurkezten ez badute, ofiziozko espedientea izapidetuko da, berak dituen datuekin, dagokion likidazioa eginez eta, hala balegokio dagozkion sartzen epeak eta errekurtsoen adierazpena azaldurik, tributu arau-hauste eta, hala balitz, dagozkien zehapenen kaltetan gabe.

19. artikulua.

Ezin izango da Jabetzaren Erregistroan terrenoen eta gainerako zergapeko ekintzen dokumentua inskribatu, aldez aurretik Zerga honen ordainketa edota, kausa balitz, kuotan ordainketaren atzerapena ez bada kreditatzen.

20. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatzen den Zerga honen likidazioa, bilketa eta ikuskaritzari dagokion orotan, era berean zerga urraketak kalifikatu eta kasu bakoitzari jarri beharrek zehapenak finkatzeko orduan, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.

X.  XEDAPEN GEHIGARRIA

Aurreko 8.1 artikuluan xedatu eraginetarako eta Ondare Transmisio eta Ekintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zerga onartzen duen Foru Arauak indarrean dirauen bitartean, hurrengo arau hauek bete beharko dira:

1.  a) Gozamen denboralaren balioa, ondasunen balioaren proportzioan egingo da, urtebeteko epealdiko 100eko 5a, 100eko 70a gainditu gabe.

b)Bizi arteko gozamenetan, balioa ondasunen balio osoaren % 70ekoa dela eritziko da gozamendariak 20 urte baino gutxiago dituenean, eta hori gutxituz joango da, gehiagoko urte bakoitzeko 100eko 1aren proportzioan, balio osoaren 100eko 10eko mugarekin.

c)Pertsona juridiko baten alde egindako gozamena, 30 urtetik gorako eperako edo denbora mugatu gabe egongo balitz, eragin fiskaletara, ebazpen baldintzapeko jabetza osoko transmisiotzat joko da.

2.  Jabetza soileko eskubidearen balioa, gozamenaren balioaren eta ondasunen balio osoaren desberdintasunean konputatuko da. Aldi berean denboralak diren bizi-arteko gozamenetan jabetza soila baloratzeko, aurreko bat zenbakiko arauetatik balio gutxien ematen diona aplikatuko da.

3.  Erabilera eta bizitoki eskubide errealen balioa ezartzeko, gozamen denboral edo bizi-artekoen, kasuen arabera, balorazioari dagozkion arauak, horiek ezarriak izan zireneko ondasunen balioaren 100eko 75ari aplikatuko zaizkio.

XII.  AZKEN XEDAPENA

Aldatutako ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, behin betiko onetsia izan zen, 2003ko urriaren 30ean eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela segituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

I.  PORTZENTAIA TAULA

%

a)Urtebetetik 5era bitarteko 3,1

b)10 urte artekoa 2,8

c)15 urte artekoa 2,7

d)20 urte artekoa 2,7

II.  TARIFA

Karga tasa: %5,15.

4 ZK.KO TESTUA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren kuotak finkatzeko elemen-tuak erregulatzen dituen Ordenantza Fiskala.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauko 4.4 artikuluak ematen dion zilegidura erabiliz, artikulu horretako 1. atalean ezarritako gutxienezko kuotak finkatzen ditu eranskinean adierazten den koefizientea aplikatuz.

II.  ZERGA KUOTA

2. artikulua.

Aurreko artikuluak aipatzen duen koefizientea aplikatuz, zerga hau eranskin horretan adierazten diren tarifa taularen arabera exigituko da.

III.  IZAERA ETA ZERGAGAIA

3. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea ALEGIAko udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baxa emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baxa emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

IV.SALBUESPENAK

4. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g)Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.  Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta nekazaritzako makinak badira:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

V.  ZERGAREN KUDEAKETA

5. artikulua.

1.Zerga hau autolikidazio erregimenean exigituko da, horretarako udal administrazioak zerga honen subjektu pasiboei eta espedienteak izapidetzen dituzten Gestoriei emango dien ereduan.

2.Zergaren ordainketa autolikidazioa aurkeztuko den unean egingo da.

6. artikulua.

Zerga hau ordaindu dela egiaztatuko duen dokumentua zorra kitatze unean Administrazioak emango duen behin-betiko ordain-agiria izango da.

7. artikulua.

1.Zerga honen zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatuko duen ziurtagiriaren aurkezpena ezinbesteko baldintza izango da ondorengo espedienteak izapidatzeko eskaerari Trafiko Buruzagitzan hasiera emateko:

a)Zirkulatzeko ibilgailuaren gaitasun ziurtapenarena.

b)Ibilgailuen behin-betiko baxarena.

c)Ibilgailuen erreformarena, zerga honen ondorioetarako haien sailkapena alteratzen denean.

d)Ibilgailuaren transferentziarena.

e)Ibilgailuaren zirkulazio baimenean azaltzen den subjektu pasiboaren bizileku aldaketarena.

2.Kuota korronteen ordainketa egiaztatuko duen ordainagiriaren aurkezpena ezinbesteko betebeharra izango da, hori aurkeztea eskatzen duten zergapeko ibilgailuen matrikulazio espedienteari hasiera emateko Trafiko Buruzagitzan.

VI.  KUOTEN ITZULKETA

8. artikulua.

Ibilgailuaren behin-betiko baxa emango litzatekeen kasuan, subjektu pasiboaren alde izango diren kuota proportzionalak, era berean behin-behineko likidazioan soberan ordaindutakoak, zergaren subjektu pasiboei itzuliko zaizkie behin-betiko baxa eta ibilgailuaren matrikulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko unean.

VII.AMAIERAKO XEDAPENA

Aldatutako ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, behin betiko onetsia izan zen, 2003ko urriaren 30ean, eta 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela segituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

TARIFAK

Abenduaren 27ko 4/1999 Foru Arauan xedatutakoa gutxieneko tarifei 1,33 indizea aplikatu eta borobilduta.

Euro

a)Turismoak:

9 zaldi fiskaletik beherakoak 24,00

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 48,00

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 80.00

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 111,90

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 143,90

20 zaldi fiskaletik gorakoak 175,90

b)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 110.80

21etik 50 plazara bitartekoak 157,80

50 plaza baino gehiagokoak 197,20

c)Kamioiak:

1000 kg.tik beherako karga erabilgarria. 56,20

1000tik 2999 kg.ra bitarteko karga erabilg. 110,80

2999tik 9999 kg.ra bitarteko karga erabilg. 157,80

9999 kg.-tik gorako karga erabilg. dutenak 197,20

d)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 23,50

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 36,90

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 110,80

e)Trakzio mekanikozko ibilgailuek eraman-dako atoi eta erdiatoiak:

1.000 kg. baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehia-goko karga erabilgarria dutenak 23,50

1000 kg.-tik 2999 kg. arteko karga erabil. 36,90

2999tik gorako karga erabilgarria 110,80

f)Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotoreak 5,90

125 zk. bitarteko motozikletak 5,90

125etik 250 zk. bitarteko motozikletak 10,10

250etik 500 zk. bitarteko motozikletak 20,20

500etik 1000 zk. bitarteko motozikletak 40,30

1000 zk.-tik goragoko motozikletak 80,60

5 ZK.KO TESTUA

Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko zergaren Ordenantza Fiskal arautzailea.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ezarri eta esijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen Eranskina parte delarik.

2. artikulua.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.

II.  EGITATE EZARGARRIA

3. artikulua.

Lan edo hirigintza lizentzia behar duen edozein eraikuntza, instalazio edo obra egitea dugu egitate ezargarria, lizentzi hori jaso edo ez arren, baldin eta lizentzia ematea udal honi badagokio.

4. artikulua.

Zergapeko egitate ezargarria, banan-banan adieraziz, ondorengoek osatzen dute:

1.Solairu berridun mota guztietako eraikuntza edo instalazioetako eraikitze-obrak.

2.Dauden mota guztietako eraikuntza edo instalazioak handitzeko obrak.

3.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen estrukturan eragin dezaketen aldaketa edo erreformazkoak.

4.Dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioen kanpoko itxuraren aldaketa dakartenak.

5.Eraikuntzen barne antolamendua aldatzen duten obrak, beraien erabilera edozein delarik.

6.Lurraren Legeko testu bateratuko 136. artikuluan azaltzen diren eta behin-behineko izaerarekin egin behar diren obrak.

7.Zerbitzu publikoen instalaziorako obrak.

8.Lur-higiketak, hala nola lur-erauzketak, lauketak, indusketa eta lurreztaketa, egintza horiek onartutako edo baimendutako Hirigintza edo Eraikuntza Proiektu baten exekuzio obren barnean zehaztuak eta programatuak daudenean ezik.

9.Eraikuntzen erauzketa, aurri zorian daudela aitortuetan salbu.

10.Aparkaleku, industria, merkataritza edo lanbide jarduera, zerbitzu publiko edo lur-azpiari ematen zaion beste erabilera batzuetara bideratutako lurpeko instalazioak.

11.Bide publikotik ikusteko moduan egiten den propaganda kartelen jartzea.

12.Gaitasun ekonomikoa eta obra eta hirigintza lizentziapean egotea suposatzen duten eta errekurtso ekonomikoen inbertsioa dakarten edozein obra, eraikuntza edo instalazioak.

5. artikulua.

Zerga honen pean ez dira egongo Udal honi dagokion titularitate dominikaleko higiezinetan egindako eraikuntza, obra edo instalazioak, obraren jabe izateko baldintza Udalak betetzen badu.

Salbuetsiak geratuko dira ere eraikuntzen fatxada pintaketa eta mantenimenduko erreteilatze lanak.

2.Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren ordainketatik salbuetsita geratuko da Estatua, Autonomi Komunitateak, Herrialde Historikoak edo Entitate Lokalak jabeak izan eta egingo luketen edozein eraikuntza, instalazio edo obra, Zerga horri lotuak egonik ere, zuzenean errepide, tren, portu, aireportu eta obra hidraulikoetara eta, era berean, herrien eta bertako hondakin-uren saneamendura xedatzen direnean, nahiz eta hauen gestioa Organismo Autonomoek eraman eta inbertsio berriko edo kontserbazioko obra izan.

III.  SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

1.Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluak aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.

2.Eraikuntza, instalazio edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira.

Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango dio ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa.

7. artikulua.

1.Zergadunaren ordezko subjektu pasibo eritziko zaio dagozkion lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egin ditzanari, zergadun bera ez bada.

1.Nolanahi, udal Administrazioak zergapekoaren ordezkoari esijitu ahal izango dio zergapeko izaera duen pertsonal edo entitatearen identitatea eta helbidea.

IV.  OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

1.Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak ezartzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.

2.Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litekeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare prestazioak, eta orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin enpresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.

3.Oinarri ezargarria, Udal lizentziarik gabeko eraikuntza, instalazio edo obren kasuetan, Udal Administrazioak ezarritakoa izango da.

V.  TRIBUTU KUOTA

9. artikulua.

Oinarri ezargarriari Eranskinean adierazten den karga tasa aplikatuz aterako da zerga honen kuota.

VI.  SORTZAPENA

10. artikulua.

Zergaren sortzapena eraikuntza, instalazio edo obra hasterakoan bertan gertatzen da, beharrezko lizentzia jaso ez bada ere.

VII.  HOBARIAK

11. artikulua.

100eko 40ko hobaria, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean, hauek, indarrean dagoen legediak exijitzen ez dituenean.

Subjektu pasiboaren eskariz izapidatuko da, eta egoera hau azaltzen duen udal txosten tekniko exijituko da.

VIII.  KUDEAKETA

12. artikulua.

Aginduzko lizentzia ematerakoan behin-behingo likidazioa egingo da, oinarri ezargarria doakienek aurkezturiko aurrekontuaren arabera zehaztuko dela, baldin eta aurrekontu hori dagokion Elkargo Ofizialak ikuskatua bazen; horrela ez bada, edo lizentzia lortu ez denean, udal-teknikariek, egitasmoari antzemandako kostuaren arabera, zehaztuko dute oinarri ezargarria.

13. artikulua.

Dagokion lizentzia eman ondoren lehen proiektua aldatuko balitz, behin-behineko likidazio berri bat egiteko presupostu berria aurkeztu beharko da lehen presupostua garestitzen denaren arabera.

14. artikulua.

1.Benetan egindako eraikuntzak, instalazioak edo obrak eta euren egin benetako kostua ikusiz, Udal Administrazioak, bidezko administrazio egiaztapena eginda, aldatu egingo du, hala badagokio, aurreko atalean aipatzen den oinarri ezargarria, dagokion behin-behineko likidazioa eginez, eta dagokion zenbatekoa subjektu pasiboari eskatuz edo, hala gertatuz gero, itzuliz.

2.Aurreko atalean ezartzen denerako, obra bukatu edo berau behin-behinerako hartu eta ondorengo lehen hilabetearen barruan, zirkunstantzia honen aitorpena aurkeztuko da Udal Administrazioak eskuratuko duen inprimakian, obraren zuzendari fakultatiboaren ziurtagiriarekin, dagokion kolegio profesionalak ikustatua, hau egin ahal denean, eta bertan zertifikatu beharko da obren kostu totala, proiektu eta zuzendaritzaren eskubide fakultatiboak, industrial onura eta obren ondorioz egon daitezkeen beste batzuk sartuz.

15. artikulua.

Zergaren likidaziorako, administrazioak lizentzia emateko isiltasun positiboa erabiliko balu, lizentziak, hau espreski emango balu bezala balioko du.

16. artikulua.

Ordenantza honetan erregulatutako Zerga honen likidazio, bilketa eta ikuskaritzari dagokionez, era berean zerga urrapen kalifikazioa eta kasu bakoitzean ezarri beharreko zehapenak erabakitzeari dagokionez, Foru Zerga Arau Orokorrean aurreikusitakoa izango da aplikagarri.

17. artikulua.

Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak ez burutzea erabakiko balu, idatzi bidez espreski adieraziz, Udalak eginiko behin-behineko likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko.

18. artikulua.

Lizentzia iraungi ondoren, Udalak egindako likidazioa itzuliko du edo bertan behera utziko, titularrak berritzea eskatu eta udalak baimenik ematen ez badu.

IX.  AZKEN XEDAPENA

Aldatutako ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, behin betiko onetsia izan zen, 2.003ko urriaren 30ean eta 2.004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela segituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

TARIFA

%

Industria 4,00

Etxebizitzak 3,40

Baserriak 2,00

Etxebizitza sozialak eraikitzea, aldi baterako kalifi-kazioa egikeran indarrean dagoen modulu pon-deratu ezargarria 1,1era arteko koefizientearekin,berau barne dela, biderkatzearen emaitza izanikgoitik jota berauen prezioa 2,00

Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikitzea, aldi baterakokalifikazioa egikeran indarrean dagoen moduluponderatu ezargarria 1,2tik 1,7ra arteko koefi-zienteekin, berauek barne direla, biderkatzearenemaitza izanik goitik jota berauen prezioa
2,00

Besteak: Zergari lotutako beste edozein jardueraaurrekoak izan ezik 4,00

6 ZK.KO TESTUA

Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduera Administratiboak Burutzeagatik ordaindu beharreko tasen Ordenantza arautzailea.

I.XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.

2. artikulua.

Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.

II.  ZERGAGAIA

3. artikulua.

Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.

III.  SUBJEKTU PASIBOA

4. artikulua.

1.Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.

2.Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:

a)Etxebizitza edo lokalen okupatzaleei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: Higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.

b)Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantenimendua barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.

Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: Obren eraikitzaileak edo kontratistak.

5. artikulua.

Tasak ordaintzera behartuta daude:

a)Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.

b)Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.

6. artikulua.

Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.

IV.SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK

7. artikulua

Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.

V.  OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.

VI.  KUOTA

9. artikulua.

1.Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.

VII.  SORTZAPENA ETA ZERGALDIA

10. artikulua.

1.Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.

VIII.  LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA

11. artikulua.

Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.

IX.  TASEN KUDEAKETA

12. artikulua.

Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.

X.  AMAIERAKO XEDAPENA

Aldatutako ordenantza hau bere Eranskinarekin batera, behin betiko onetsia izan zen, 2003ko urriaren 30ean eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta horrela segituko du aldatzea edo derogatzea erabakitzen den arte.

ERANSKINA

TARIFAK

1.Ur hornidura zerbitzua.

Euro/m³

Etxebizitak:

60 m³ gutxienez seihilabetero 0,21

60tik 120 m³ bitartean 0,23

120 m³.tik gora 0,28

Industriak:

100 m³ gutxienez seihilabetero 0,40

100etik 300 m³ bitartean 0,43

300 m³.tik gora 0,49

—Urtegitik banaketarik gabe:

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak ezartzen duena ur gordinaren hornikuntzarako biltegirik gabe.

—Mantenimendu kanona:

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta bere enpresa eragilea den Gipuzkoako Urak-Aguas de Gipuzkoa, S.A. ezartzen dutena.

—Aplikazio arauak:

1.Exakzio sortutzat joko da zerbitzua prestatzearekin batera eta bere likidazioa eta kobrantza ordainagiri bidez egingo da, ahal delarik Banketxean helbideratuz.

Banketxean helbideratzea derrigorrezkoa izango da kontzesio berri guztietan.

2.Irakurketak eta fakturak 6 hilabetetik behin egingo dira.

3.Sei Hilabetetako gutxienezko epean zehar, tasaren hobaria izango dute, jarraian azaltzen den zerrendan aipatzen diren diru sarrera baino txikiagoak dituztenek, kasu bakoitzean dagokien portzentajearen arabera, aldez aurretik eskaria egin eta egoera hori Udalean justifikatu ondoren.

Hobaria

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 edo 2 pertsona PGS PGS+%10 PGS+%20

3 pertsona PGS+%10 PGS+%20 PGS+%30

4 pertsona PGS+%20 PGS+%30 PGS+%40

5 pertsona PGS+%30 PGS+%40 PGS+%50

6 pertsona PGS+%40 PGS+%50 PGS+%60

Hobaria ematen denetik sei hilabetetara amaituko da, hobaria motibatu zuten zirkunstantziek badiraute, berriro lortu ahal izatearen kaltetan izan gabe, aldez aurretik eskatu ondoren, ekitaldi bakoitzerako ezarri eta iragartzen diren epeen barruan.

2.Zaborra etxez etxe bildu eta ezabatzeko zerbitzua.

Urteko tarifak Euro

Etxebizitzak 28,90

Dendak 57,70

Janari-denda, jatetxe, taberna eta elkarteak 115,40

Industriak 149,60

—Aplikazio arauak:

1.Aurreko tarifan adierazitako kuotak urteko ordainagiri bakar baten bitartez ordainaraziko dira.

2.Borondatezko epealdiaren barruan likidatu eta ordaindu gabeko kuotak, premiamendu bideari atxikirik geldituko dira indarrean dagoen Bilketarako Erregelamendu Orokorrean zehaztutakoaren arabera.

3.Sei Hilabetetako gutxienezko epean zehar, tasaren hobaria izango dute, jarraian azaltzen den zerrendan aipatzen diren diru sarrera baino txikiagoak dituztenek, kasu bakoitzean dagokien portzentajearen arabera, aldez aurretik eskaria egin eta egoera hori Udalean justifikatu ondoren.

Hobaria

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 edo 2 pertsona PGS PGS+%10 PGS+%20

3 pertsona PGS+%10 PGS+%20 PGS+%30

4 pertsona PGS+%20 PGS+%30 PGS+%40

5 pertsona PGS+%30 PGS+%40 PGS+%50

6 pertsona PGS+%40 PGS+%50 PGS+%60

Hobaria ematen denetik sei hilabetetara amaituko da, hobaria motibatu zuten zirkunstantziek badiraute, berriro lortu ahal izatearen kaltetan izan gabe, aldez aurretik eskatu ondoren, ekitaldi bakoitzerako ezarri eta iragartzen diren epeen barruan.

3.Estolderia zerbitzua.

Ur hornikuntzari dagokion ordain-agiriaren zenbatekoaren % 30a.

Udal langileek egingo duten nagusian urak botako dituzten norbanakoen estolderien zaintza eta mantenuagatik, sortutako gastu guztien zenbateko osoa ordainduko da.

—Aplikazio arauak:

1.Exakzio horrengatik esijigarri izango diren kuotek seihilabeteko izaera izango dute.

2.Alta aitorpena ur hornikuntzaren alta gertatzen den une berean gertatuko da eta kontutan harturik higiezinak estolderia zerbitzua izan beharko duelarik.

3.Borondatezko epean barruan beren kuotak ordaindu ez dituzten zergapekoak, premiamendu bideari atxikiak geldituko dira indarrean dagoen Bilketa Araudi Orokorrean adierazitakoarekin bat.

4.Sei Hilabetetako gutxienezko epean zehar, tasaren hobaria izango dute, jarraian azaltzen den zerrendan aipatzen diren diru sarrera baino txikiagoak dituztenek, kasu bakoitzean dagokien portzentajearen arabera, aldez aurretik eskaria egin eta egoera hori Udalean justifikatu ondoren.

Hobaria

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 edo 2 pertsona PGS PGS+%10 PGS+%20

3 pertsona PGS+%10 PGS+%20 PGS+%30

4 pertsona PGS+%20 PGS+%30 PGS+%40

5 pertsona PGS+%30 PGS+%40 PGS+%50

6 pertsona PGS+%40 PGS+%50 PGS+%60

5.Sei Hilabetetako gutxienezko epean zehar, tasaren % 90eko hobaria izango dute, kontzeptu guztiengatik profesional-arteko gutxienezko alokairua baino hileko diru-sarrera txikiagoak dituzten familiek, aldez aurretik eskaria egin eta egoera hori Udalean justifikatu ondoren.

Hobaria ematen denetik sei hilabetetara amaituko da, hobaria motibatu zuten zirkunstantziek badiraute, berriro lortu ahal izatearen kaltetan izan gabe, aldez aurretik eskatu ondoren, ekitaldi bakoitzerako ezarri eta iragartzen diren epeen barruan.

4.  Udal hilerrietan zerbitzuak prestatu eta kontzesioak emateagatiko tasa.

—Panteoiak eraikitzeko terrenoaren kontzesioagatik: 1.803,04 euro kontzesio onartzerakoan edo 1997 ekitaldiko erreferentzi bezala hartuta 38,22 euro/urtean, urteroko K.P.I.aren arabera zuzendua.

Ehorzketa zerbitzua Euro

Lurrean ehorztea 203,00

Horma-hilobian ehorztea 203,00

Panteoian ehorztea 203,00

Hilotzen hondakinak hilobitik ateratzea. Lurretik 203,00

Hilotzen hondakinak hilobitik ateratzea. Horma-
hilobitik 203,00

Hilotzen hondakinak hilobitik ateratzea. Panteoitik 203,00

Hilotzen hondakinak hilerrian bertan mugitzea
203,00

Hilotzen hondakinak hilerri zaharretik berrira erama-tea eta bertan antolatzea 406,00

—Hobariak:

Tasaren hobaria izango dute, jarraian azaltzen den zerrendan aipatzen diren diru sarrera baino txikiagoak dituztenek, kasu bakoitzean dagokien portzentajearen arabera, aldez aurretik eskaria egin eta egoera hori Udalean justifikatu ondoren.

Hobaria

Etxean bizi diren pertsonak 90% 75% 50%

1 edo 2 pertsona PGS PGS+%10 PGS+%20

3 pertsona PGS+%10 PGS+%20 PGS+%30

4 pertsona PGS+%20 PGS+%30 PGS+%40

5 pertsona PGS+%30 PGS+%40 PGS+%50

6 pertsona PGS+%40 PGS+%50 PGS+%60

—Aplikazio arauak:

1.Aurreko tarifan sortutako eskubideak dagozkion titulu edo baimenak emateko eskaera egiten den une berean sortuko dira.

2.Bere bukaera-dataren ondoko hamabost egunen barruan berritzeko eskaera izan ez duten aldi baterako kontzesio edo baimenak iraungitzat hartuko dira eta kasu horretan Udalak ahalmena izango du gorpukinak Hilerri berean zeregin horretarako jarritako lekura eramateko.

3.Behar den garaian likidatu eta ordaindu gabeko kuotak, premiamendu bidez ordainaraziko dira.

5.Establezimenduen irekitze lizen-tziak emateko zerbitzua.

Kasuan kasuko establezimendu edo lokalean burutuko den jarduerari dagokion Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren urteroko kuota gordinen % 300ekoak izango direla erabakitzen da.

—Aplikazio arauak:

1.Exakzio hau ordaindu beharra duten pertsonek, Ordenantza honetako eskubideen likidaziorako beharrezkoa den informazio guztia adieraziz egin beharko dute lizentzi eskaera, horrekin batera lizentzia emateko espedientea izapidetzeko beharrezko diren dokumentu guztiak aurkeztuz.

2.

a)Baldin eta lizentzia eman ondoren, establezimenduek, arlo, sail edo sekzio berberean egonik, beren jarduera aldatuko balute, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga bat eta bestearen aldeari dagozkion eskubideak likidatuko dira.

b)Behin irekitze lizentzia lortu ondoren arlo berdinean jarraitu baina bere jarduera aldatzen duten establezimenduek Ekonomi Jardueren gaineko Zergan jarduera berriari dagokion kuotaren pareko den diru kopurua ordainduko dute lizentzia gisa.

Arlo aldaketa dakarten jarduerak aldatzen direnean berdin jokatu da, baldin eta jarduera horrekin batera aurrekoa ere burutzen bada.

c)Tarifatutako jarduera bat baino gehiago burutzen duten eta ondorioz Ekonomi Jardueren gaineko Zergagatik zenbait kuota ordaindu behar duten lokalen kasuan, guzti horien batuketa hartuko da oinarritzat.

3.Lizentzia eskaerak ikusi ondoren dagokion eskubide likidazioa egingo da eta behin onetsi ondoren interesatuari jakinaraziko zaio eta honek 15 egunetako epean ordainduko du, epe hori amaitutakoan dagokion kobrantzarako premiamendu prozedurari ekingo zaiolarik.

4.Eskubideen likidazioak ez du inoiz jardueraren legeztapena ekarriko, hori lortzeko lizentzia ematean eskatutako baldintza eta eginbehar guztiak bete behar direlarik.

5.Lizentziak eta beraiengatik ordaindutako eskubideak iraungitzat hartuko dira, baldin eta haiek eman eta hiru hilabetetik gorako denboraldia igarotzen bada establezimendu edo lokalak ireki gabe, edota hauek ireki ondoren berriz ixten badira edo Ekonomi Jardueren gaineko Zergan baxa hartzen badute sei hilabeterako, salbu eta ezinbesteko kasuetan irekiera luzatzeko edo adierazitako denboraldiz ixteko izan litezkeen gorabeherak edo arrazoiak kontutan hartu behar direnean.

6.Hirigintz lizentziak emateagatiko tasa.

Euro

Obra txikietako espedienteak:

300,00 eurotik 3000,00 euro arteko aurrekontua 11,15

3.000,01 eurotik gorako aurrekontua 22,25

Obra handietako espedienteak 222,90

Udalaren jarduera partikularren ekimenez:

Egitasmo berezi, plan partzial, xehekapen azterketaketa urbanizazio proiektuak 2.662,00

Birzatiketa eta konpentsazio proiektuak 2.080,00

Finken banaketa 300,00

Beste batzu 1.331,00