Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

247. zenbakia Data 2003-12-29 22426 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ABALTZISKETAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

ABALTZISKETAKO UDALA

Iragarkia

Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen Uztaileko 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluak agindutako jendaurreko informazio epea amaitu denez eta epe horretan ez denez inolako zuzenketa eske edo oharkizunik aurkeztu, finko eta behin betikoak bihurtu dira Udal Batzarrak 2003ko urriaren 30ean hartu zituen behin-behineko erabakiak Udal izaerako zenbait tributuren ordainarazpena arautzen duten Ordenantzak aldatzeari, 2004ko urtarrilaren 1etik hasita.

Honela diote testu horiek:

DERRIGORREZKO ZERGAK

1.Ondasun Higiezinen Zerga: Hirilur zerga.

Hirilur zergaren barnean famili ugarien tituloa dutenek kuotaren %90eko onura aplikatuko zaie, eta babes ofizialeko etxebizitzei %50eko onura ezarriko zaie.

2.Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren Gaineko Zerga.

I KAPITULUA.IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA

1. artikulua.

1.Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko tributu lokala da, lur horiek jasan dezaten eta, edozein titulu bidezko lur horien jabetza-eskualdaketaren ondorioz edo aipatu lurren gaineko edozein gozameneko ondasun-eskubideren, jabaria mugatuz, osaketa edo eskualdaketaren ondorioz agerian jarri dadin balio gehikuntza kargatzen duena.

2.Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:

a)Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.

b)Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.

Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.

c)Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.

II. KAPITULUA.SALBUESPENAK

2. artikulua.

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

a)Zortasun eskubideak eratu eta eskualdatzea.

b)uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo eskubide errealen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela. Ondorio horietarako, ordenantza fiskalak salbuespenaren alderdi substantibo eta formalak ezarriko ditu.

2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Zerga ezartzen duen udalerria, udalerri horren parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta beronekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.

III. KAPITULUA.SUJETU PASIBOA

3. Artikulua.

Hurrengook dira Zergaren sujetu pasibo:

a)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten irabazizko gozameneko ondasuneskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskuratzailea edo ondasun-eskubidea beronen alde eratua izan edo eskualdaketaren jasotzailea.

b)Lurren eskualdaketetan edo jabaria mugatzen duten kostubidezko gozameneko ondasun-eskubideak eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzailea edo ondasun-eskubidearen eratzaile edo eskualdatzailea.

IV. KAPITULUA.OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTA

4. Artikulua.

1.Lurren balioak sortzapenaren unean ageri duen eta gehienez ere hogei urtetan izan duen gehikuntzak eratzen du zerga honen oinarri ezargarria.

Oinarri ezargarria kalkulatzeko, kontuan hartuko da lurrak sortzapenaren unean duen balioa, artikulu honen 2 apartatuan jasotakoaren arabera, eta 3 apartatuaren arabera hari dagokion portzentajea.

2.Lurrak sortzapenaren unean duen balioa zehazteko, ondoko erregelak aplikatuko dira:

a)Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.

b)Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealak eratu eta eskualdatzen direnean, artikulu honen 3 apartatuan jasotzen diren urteko portzentajeak aurreko letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio, betiere Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako eskubide horiek kalkulatzeko finkatutako arauak aplikatzetik ateratzen den portzentajearen arabera.

c)Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago eraikitzeko eskubidea, edo lur azpian azalera eskubide errealik sortu gabe eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzen denean, artikulu honen 3. apartatuan jasotzen diren urteko portzentajeak a) letran definitutako balioaren zatiari aplikatuko zaizkio eskualdaketa-eskrituran finkaturiko proportzionaltasun moduluaren arabera, edo bestela, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumena eta haiek behin eraikiz gero eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioaren arabera.

d)Nahitaezko desjabetzapenetan, artikulu honen 3 apartatuan jasotzen diren urteko portzentajeak lurraren balioari berez dagokion balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, non eta aurreko a) letran definitutako balioa ez den txikiagoa, kasu horretan, azken hau erabiliko baita, ez balio justua.

3.Lurrak sortzapenaren unean duen balioa aurreko 2 apartatuan ezarritakoaren arabera kalkulatu ondoren, udal bakoitzak erabakiko duen urteko portzentajea aplikatuko zaio. Portzentaje horrek ezingo ditu muga hauek gainditu:

a)Bat eta bost urte bitartean: 3,6.

b)Hamar urte bitartean: 3,4.

c)Hamabost urte bitartean: 3,1.

d)Hogei urte bitartean: 2,9.

Portzentajea zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

Lehena: Zergari lotutako eragiketa bakoitzaren balio gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarri den urte kopururako udalak finkatutako urteko portzentajearen arabera zehaztuko da.

Bigarrena: Sortzapenaren unean lurrak duen balioari zein portzentaje aplikatuko zaion kalkulatzeko, kasu bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea balio gehikuntza agerian jarri den urte kopuruarekin biderkatuko da.

Hirugarrena: Eragiketa bakoitzari aplikagarri zaion urteko portzentajea lehen erregelaren arabera zehazteko, eta urteko portzentaje hori zenbat urterekin biderkatu behar den bigarren erregelaren arabera jakiteko, balio gehikuntzaren sorreraldia eratzen duten urte osoak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sorreraldiko urte zatiak ezingo dira ondorio horietarako aintzat hartu.

5. artikulua.

1.Zergaren karga tasa udal bakoitzak finkatuko du, eta tasa hori ez da inoiz 100eko 10etik gorakoa izango.

Udalek, aurreko paragrafoan adierazitako mugaren barruan beti, karga tasa bakarra finkatu ahal izango dute, edo bestela tasa bana ezarri aurreko artikuluaren 3 apartatuan adierazitako balio gehikuntzaren sorreraldi bakoitzerako.

2.Zergaren kuota osoa oinarri ezargarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.

3.Zergaren kuota likidoa kuota osoari hurrengo apartatuko hobaria bere kasuan aplikatzetik ateratzen den emaitza izango da.

4.Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalerriek 100eko 95era bitarteko hobaria aplikatu ahal izango diote beren ordenantza fiskaletan zerga kuota osoari lurren eskualdaketetan eta jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eskualdaketa edo eraketatan, beti ere kostu gabeko eraketa edo eskualdaketak badira eta ondorengo ahaideen, adoptatuen, ezkontideen, aurreko ahaideen edo adoptatzaileen alde egiten badira heriotza dela-eta.

Aurreko paragrafoan aipatutako hobariaren gainerako alderdi substantibo eta formalak ordenantza fiskalean arautuko dira.

V KAPITULUA.SORTZAPENA

6. artikulua.

1.Data hauetan sorteraziko da Zerga:

a)Lurraren jabetza bizien artean edo heriotzaren zioz eskualdatzen denean, kostubidez edo dohan izanik ere, eskualdaketa datan.

b)Jabaria mugatzen duen edozein ondasunkubide eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gertatzen den datan.

2.Ebazpen irmoaz lurraren eskualdaketa edo beronen gaineko gozameneko ondasun-eskubidearen eraketa edo eskualdaketa sortarazi zuen egintza edo kontratuaren baliogatze, hutsalketa edo deuseztapena gertatu dela epaibidez edo administrazio bidez adieraz edo aintzates dadinean, sujetu pasiboak ordaindutako Zergaren itzulketa egin diezaioeten eskubidea izango du, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazpiderik eman ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo hartu zenetik bost urtetako epearen barruan galda dezanean, irabazpiderik dagoelakotzat interesatuek Kode Zibilaren 1.295. artikuluak aipatu elkarrekiko itzulketak burutu behar dituztela bidezkotzen ez denean joko delarik. Egintzak edo kontratuak irabazpiderik sortarazi ez badu ere, hutsalketa edo deuseztapena Zergaren sujetu asiboaren eginbeharrak ez betetzearen zioz adieraziz gero, ez da ezertan ere itzulketarik egongo.

3.Kontratua, alde kontratatzaileen elkarren arteko adostasunez ondoriorik gabe geratzen bada, ez da ordaindutako Zerga itzuliko eta tributuak ordaindu beharreko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko adostasuntzat adiskidetze-egintzako adostasuna eta demandarekiko amoregite hutsa joko dira.

4.Baldintzaren bat tarteko duten egintza edo kontratuetan, berauen kalifikazioa Kode Zibileko preskripzioen arabera egingo da. Etendurazkoa balitz, Zerga ez litzateke likidatuko harik eta berau bete arte. Baldintza deuseztapenezkoa balitz, Zerga exijitu egingo litzateke, noski, baldintza betetzen denean aurreko ataleko erregelaren araberako itzulketa egitearen erreserban.

VI KAPITULUA.KUDEALETA

7. artikulua.

1.Sujetu pasiboek, bakoitzak bere Udalean, dagokion Ordenantzak zehaztuko duen aitorpena aurkeztu behar izango dute, hark bidezko likidazioa egiteko tributu zerrendaren barruko behar-beharrezko elementuak bilduko dituelarik.

2.Aitorpen hori jarraian adieraziko diren epeen barruan aurkeztu beharko da, Zergaren sortzapena sortuko den datatik aurrera zenbatuko delarik:

a)Bizien arteko egintzetan, epea hogeitamar lanegunetakoa izango da.

b)Heriotzaren ziozko egintzetan, epea sei hilabetetakoa izango da, sujetu pasiboak horrela eskaturik urtebeteko mugaraino luzatu ahal izango delarik.

3.Aitorpenari ezarpena sorteraziko duten egintza edo kontratuak bilduko dituen agiria erantsiko zaio.

4.Ahalmena ematen zaie Udalei sujetu pasiboarentzako autolikidazio sistema ezar dezaten, artikulu honen 2. atalean aurrikusitako epeen barruan haren emaitzazko kuotaren sarrera izango duela. Autolikidazio horiei dagokienean, Udal bakoitzak Zergaren erregulatze arauen aplikazio zuzenez egin direla bakarrik egiaztatu ahal izango du, arau horien emaitzazkoen balio, oinarri edo kuota ezberdinik atxiki ezingo delarik.

5.Udalek autolikidazio sistema ezartzen ez dutenean, Zergaren likidazioen berri emango zaie sujetu pasiboei, oso-osorik, sarrera epea adierazi eta bidezko baliabideen aipamena eginez.

6.Artikulu honen 1. atalean xedatutakoaz at, jarraian adieraziko direnek nahitaez, Udalari jakinarazi egin beharko diote egitate ezargarriaren buruketa, sujetu pasiboen epe berberen barruan:

a)Honako Foru Arau honen 3. Artikuluaren a) hizkian bildutako kasuetan, beti ere bizien arteko negozio juridikoaren zioz sorterazikoetan, dohaintza-emailea edo ondasun-eskubidearen eratzailea edo eskualdatzailea.

b)Aipatu artikuluaren b) hizkiko kasuetan, eskuratzailea edo ondasun-eskubidea bere alde eratu edo eskualdatuta duen pertsona.

7.Era berean, Notariek hiruhilabeteko bakoitzaren lehen hamabostaldiaren barruan, aurreko hiruhilabetekoan beraiek baimen emandako agiri guztien zerrenda edo indize laburtua igorri beharko dute, bakoitzak bere Udalari, horiek nolanahi ere eskuhartzaileen izen-deiturak edo egoitza soziala, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea izango dutelarik eta, agiri horietan Zerga honen egitate ezargarriaren eginkizuna agerian jartzen duten egintza edo negozioak biltzen direlarik, azken borondateko egintzen salbuespenarekin. Epe berberaren barruan, jakinaren gainean egon edo izenpeak legeztatzeko aurkeztu izan zaizkien egitate, egintza edo negozio juridikoen zerrenda igorri beharko dute. Atal honetan aurrikusitakoa Zergetako Foru Arau Orokorrean (Er. 10) ezarritako lankidetzazko betebehar orokorraren kalterik gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.

1.Hirilurren Balioaren, Gehikuntzaren gaineko Zerga, kasua balitz, 1990.eko urtarrilaren 1az gero exijituko da.

Aurreko pasartean adierazitako datararte, kasua balitz, Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Udal Zerga exijituko da. Ondorio hauetarako, apirilaren 18ko 781/1986 Errege Dekretu Legegilearen bidez onartutako Errejimen Lokalaren alorrean indarrean dauden lege xedapenen Testu Birbilduko 350.1 artikuluko b) modalitateari dagokion ezarraldia, dena dela, 1989ko abenduaren 31an bukatuko da, hamar urteak beteko ez balira ere, data horretan, horrenbestez, modalitate horretako sortzapena sortuko litzatekeelarik; une horretantxe burutuko da hamarkada horretatik iragan diren urte kopuruaz egindako likidazio egokia.

2.1990.eko urtarrilaren 1era katastroko balioak berrikusi ez badira, 1989ko abenduaren 31ean indarrean dauden Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko egungo Udal Zergako indize tauletako emaitzak aplikatuko dira.

Bigarrena.

Foru Arau honek aipatzen dituen udal Entitateen egungo tributuen ezabaketa, haren aplikazioaren ondorioa izanik, hala nola tributu horientzat aginduzko diren xedapenen indargabeketa, Foru Haziendak xedapen horien arabera, aurretik sortutako zorrak exijitzeko duen eskubidearen kalterik gabe ulertzen da.

INDARGABETZE XEDAPENA

1.Honako Foru Arau hau indarrean sartzen den datatik aurrera, bertan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko nahiz beheragoko xedapenak indarrik gabe utziko dira.

2.Aurreko atalean xedatutakoa Foru Arau honen Xedapen Iragankorretan ezarritakoaren kalterik gabe ulertzen da.

AZKEN XEDAPENA

1.Baimena ematen zaio Foru Diputazioari, honako Foru Arau hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

2.Foru Arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

ERANSKINA

Tipoa: %10a.

3.Eraikuntza, Instalazio eta Obrei buruzko Zerga.

Eraikuntza berriko obra: %3.

Onurak: Azken 5 urte baino gehiago udalerrian erroldatuak daudenen eskaerak %66,7ko onura izango dute.

Azken 5 urte baino gutxiago udalerrian erroldatuak daudenen eskaerak %66,7ko itzulera eskatzeko aukera izango dute, beti ere udalerrian 5 urte bizitzen igarotzen dituztenean.

4.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren eranskina aldatzen da:

TARIFA:

Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota (Euro)

a)Turismoak:

9 zaldi fiskaletik beherakoak 18,94

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 37,88

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 82,15

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 88,39

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 113,65

20 zaldi fiskaletik gorakoak 138,90

b)Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 94,97

21etik 50 plazara bitartekoak 135,26

50 plaza baino gehiagokoak 165,96

c)Kamioiak:

1.000 kg.tik beherako karga erabilgarria dutenak 48,21

1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 94,97

2.999tik 9.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 135,26

9.999tik gorako karga erabilgarria dutenak 169,08

d)Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 20,13

16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 31,65

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 94,97

e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak:

1.000 baino gutxiagoko eta 750 kg. baino gehiagoko karga erabilgarria dutenak 20,13

1.000tik 2.999 kg.ra bitarteko karga erabilgarria du-tenak 31,65

2.999 kg.tik gorako karga erabilgarria dutenak 94,97

f)Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotoreak 5,04

125 cc.ra bitarteko motozikletak 5,04

125 cc.tik 250 cc.ra bitarteko motozikletak 8,63

250 cc.tik 500 cc.ra bitarteko motozikletak 17,26

500 cc.tik 1.000 cc.ra bitarteko motozikletak 34,54

1.000 cc.tik gorako motozikletak 69,07

IHARDUERAK BURUTU ETA ZERBITZU
PUBLIKOEN PRESTAZIOAGATIKO TASAK

1.Ur Horniduraren Zerbitzua Prestatzeagatiko Tasa.

Uraren prezioa 0,30 €/m³ izango da. Gutxieneko erreziboa 10 m³koa izango da hiruhilabetez behin, 0,30 €/m³.

2.Zabor Bilketa Zerbitzuaren Tasa.

Euro/urtean

Zabor bilketa etxeetakoa 13,48

Zabor bilketa ez etxekoa 90,76

3.Hilerriko Zerbitzuaren Tasa.

Euro

Hilobiratzea, 10 urteko kontzesioa 348,29

Hezurtokia, 10 urteko kontzesioa 104,53

Gipuzkoako Udal Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, tipoak, kuotak, tarifak eta Ordenantzak finkatu eta aldatzea onesten duten akordio horien aurka, interesatuek errekurtso kontentzioso-administratiboa tartekatu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bi hilabeteko epean, akordio horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuz.

Dena dela, interesatu horiek aurkez dezakete, nahi bada eta kontentzioso-administratibo bidea baino lehen, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomi-Administratiboaren aurrean erreklamazioa hilabeteko epean, aipatu akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu denetik aurrera kontatuz.

Abaltzisketa, 2003ko abenduaren 11a.—Alkatea.

(68) (13072)