| 245. zenbakia | Data 2003-12-24 | 22220 orria |
HERNANIKO UDALA
Iragarkia
Uztailak 5eko 11/1989 zk.dun Foru Arauaren eraginez, Gipuzkoako Hazienda Lokalen erregutzailearekin bat eginez, eta 2003ko urriaren 9ko Udal Bilkurak hartutako hasierako akordioaren arauzko informazio publikorako epea igarota, eta 2003 abenduaren 11an organo berak aurkeztutako alegazioa ebatsirik, finko eta behin-betikoa egin da, 2004ko urtarrilaren 1eko ondorioarekin, zerga ordenantzen aldaketa, aldaturiko testu osoa honela diola:
Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
Honako karga motak finkatzen dira zergaren kuotak zehazteko:
Hirilur Ondasun Higiezinak:
—Lurzoru erresidentzialean kokatutako hiri ondasunak: Ehuneko 0,154.
—Industriarako edo hirugarren sektorerako lurzoruan kokaturik dauden hiri-ondasunak, dagokien balorazio-neurrien arabera, industriarako edo hirugarren sektorerako nagusiki erabiltzen diren eraikuntzetan dauden finkak izan ezik.
—Landalurreko Ondasun Higiezinak: Ehuneko 0,803%.
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga.
1,93 gutxiengo kuota ezartzen da.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zerga.
%
1.21.035,42 euro tik beherako kostua duten obrak 0
2.Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko obrak, haien prezioa gehienez ere, behin-behineko kali-fikazioaren garaian indarrean zegoen modulu ponderatu ezargarriari 1,2tik 1,7ra bitarteko koe-fizienteak, biak barne, atxikitzearen emaitza denean 2
3.21.035,43 euro eta 150.253,03 euro bitarteko kostua duten obrak 4
4.150.253,03 eurotik gorako kostua duten obrak 5
5.Nekazaritza-jarduerekin zerikusia duten instala-zio eta eraikinetako obrak:
21.035,43 euro eta 150.253,03 euro bitarteko kostua 1,32
150.253,03 eurotik gorako kostua 1,65
6.Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxe-bizitzetarako xedea duten eraikinetako obrak, betiere etxebizitza hori ustiapenaren titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen denean (dedi-kazio osoa duenean):
21.035,43 euro eta 150.253,03 euro bitarteko kostua 1,32
150.253,03 eurotik gorako kostua 1,65
7.Nekazaritza jarduerarekin zerikusia duten etxe-bizitzetarako xedea duten eraikinetako obrak, betiere etxebizitza hori ustiapenaren titularraren ohiko etxebizitza gisa erabiltzen denean (dedi-kazio partziala duenean):
21.035,43 euro eta 150.253,03 euro bitarteko kostua 3
150.253,03 eurotik gorako kostua 3,75
%
8.Dolarea izanik, sagardo naturala egiten duten eta «txotxeko» garai ofizialetik kanpo botilako sagardoa saltzea beste ustiapenik egiten ez duten sagardotegiek, handitzerik eragin gabe, lehendik dauden instalazio eta eraikinetan egindako obrak eta berrikuntzak:
21.035,43 euro eta 150.253,03 euro bitarteko kostua 1,32
150.253,03 eurotik gorako kostua 1,65
Udal Jabetza Publikoko Ondasunen Erabilera Pribatiboagatik edo Probetxamendu Bereziagatik ordaindu beharreko Tasak.
1. Ibilgailuak espaloietan zehar finken barruko aldera sartzea eta horien aparkamendu erreserba bide publikoan.
Kontzeptua Euro
a)Ibilgailuak espaloietan barrena sartzea (iga-robide partikularrak, industria, garaje publiko eta kolektiboetarako igarobidea):
5 ibilgailu edo gehiagok erabilitako igarobidea, toki bakoitzeko 5,77
b)Bide publikoan espazioak erreserbatzea:
Metro lineal edo zati bakoitzeko 17,82
c)Ibilgailua utzi nahiz aparkatzea debekatzea:
Metro lineal edo zati bakoitzeko 13,08
2.Bide Publikoen Aprobetxamendu Bereziak.
Kontzeptua Euro
a)Kanpoko mahaiak (mahai bat eta lau aulkirentzat):
Urteko iraupena, mahai bakoitza 87,65
Udako denboraldirako, maiatzaren 1etik urriaren 31arte, bakoitzeko 58,40
b)Makina automatiko eta antzeko instalazioekin okupatzeko, aldi baterako edo behin betiko, uni-tatea gehi 12,50 euro m
² eta urteko 10,09c)Bide publikoa okupatzea, hesi, salgai, aldamio eta abarrekin:
Salgaiak, hondakinak, lurra, harea, materialak: m
² edo zatiko eta egunekoHesiak, aldamioak edo bestelako instalazio ego-kiak: m
² edo zatiko eta eguneko 0,31Zakarrak, aldamioak, edo bestelako instalazio egoikiak: m
² edo zatiko eta eguneko 2,78Zutabe, eustaga edo eusteko beste hainbat elemen-tu. Bakoitzeko eta hamabostaldiko edo zatiko 5,97
d)Kalean, salmenta postu finkoa:
Izozkiak (maiatzaren 1etik urriaren 31 arteko aldia) 292,11
Gaztainak (urriaren 1etik martxoaren 31 arteko aldia) 73,03
Txurro eta buñuelo postua (hileko edo zatika) 145,95
Gainontzeko baimendutako artikuluak (m
²ko edo zatika) eguneko 7,31e)Jai nagusietan eta auzoetako jaietan barraka eta jolasguneekin okupatzea: Hitzarmena Gipuzko-ako Ferialarien Elkartearekin.
f)Zirko ikuskizunak edo antzekoak:
1.000 ikusleentzat, eguneko 182,52
Kontzeptua Euro
1.000 ikusleentzat baino gehiago, eguneko 240,92
Interesatuak 619,00 euroko fidantza ezarri behar- ko du eta, udal teknikariek oniritzia ematean, itzuliko zaio.
g)Bide publikoa jaiegunetan okupatzea (San Joan, Iñauteriak, San Inazio, etab.), Gipuzkoako Feria-larien Elkartearekin izenpetutako Hitzarmenaz kanpo geratzen diren postuak:
Bisutería, larrukigintza, eskulangintza, arropa, etab., metroko:
Eguneko 14,42
Jai-eguneko 43,78
Hanburgesak, ogitartekoak, etab. saltzea, metroko eta eguneko 22,56
3.Asteko Feria eta Udaletxeko Arkupeetako Saltokiez Bide Publikoa Okupatzea.
Kontzeptua Euro
a)Baserriko barazkiak, eguneko (metro linealeko)
0,52
2,9 m x 2 m.ko saltokia. eguneko:
b)Loreak, haziak eta eratorriak 3,71
c)Urdaiazpikoa, hestekiak oro har, gazta eta gurinak
14,63
d)Olibak, pepinilo eta antzekoak 9,27
e)Baserriaz kanpoko barazkiak, hala nola baratxuri, patata, era guztietako fruta, meloi eta antzekoak 9,27
f)Fruitu lehorrak, hala nola, mahaspasak, pikuak, urrak, amandak eta antzekoak, eta arrautzen sal-menta 9,27
g)Pastak, gailetak, konfitegia oro har 9,27
h)Txori, arrain, eta eskortako animalia txikien sal-menta, kaiolak, arraintokiak eta animalia horien-tzako elikagaiak 7,42
i)Zerri, behi eta zaldiak 3,61
j)Liburu, aldizkari, egunkari eta antzekoen salmenta 7,42
k)Kasete, disko eta antzekoen salmenta 12,98
l)Larrukiak, bisuteria, koadroak, jostailuak eta opariak 12,98
m)Nekazaritzako lanabesak eta antzekoak 3,61
n)Nekazal lanetarako erremintak eta tresnak 14,63
ñ)Alfonbrak, tapizak, koltxoiak, ehunak, arropak oro har 11,02
o)Oinetako denda 11,02
p)Sukaldeko tresnak, burdindegia, kristalak, paper pintatuak, aterkiak eta antzekoak 11,02
q)Botilaratutako edari eta likoreak 31,31
r)Sagardo eta txakolinak 17,41
s)Eskulanak eta artisautza 7,42
t)Kosmetika eta drogeria 12,98
Zerbitzuak Eskaini edo Udal Iharduerak Burutzeagatiko Tasak Arautzen dituen Ordenantza.
1.Auto-Taxi eta gainerako Akura-Ibilgailuetarako Lizentzia eta Baimen Administratiboak.
Kontzeptua Euro
a)Auto-taxietarako lehen lizentziak 384,19
b)Auto-turismoetarako lehen lizentziak 384,19
c)Zerbitzu berezi eta abonuetarako lehen lizentziak
384,19
Kontzeptua Euro
d)Eman diren eta indarrean dirauten lizentzien trans-misioak, plaza kopurua bereizi gabe, gehi %10a transmisioa egiten den diru kopuruaren gain 768,38
e)Emandako lizentzia duten ibilgailuen ordezka-pena 30,90
f)Ibilgailuen urteroko berrikuskapenak:Berrikus-kapen bakoitzeko 15,45
g)Gidari - baimenak luzatzea 15,45
2.Hirigintza Lizentziak ematea.
Kontzeptua Euro
a)601,02 euro eta 6.010,12 euro bitarteko aurre-kontua duten obretarako lizentziak 54,59
b)6.010,13 euro eta 21.035,42 euro bitarteko aurre-kontua duten obretarako lizentziak 200,00
c)21.035,42 eurotik gorako aurrekontua duten obretarako lizentzia 550,02
d)Lehen erabilerako lizentziak:
Etxebizitza bakoitzeko 54,59
Merkataritzako lokalak: Eraikitako m
² bakoi-tzeko 0,93Hirugarren sektoreko erabilerako lakalak: Erai-kitako m
² bakoitzeko 0,52Garaje plaza bakoitzeko 11,33
500 m
² edo gutxiagoko azalera duten industria bakoitzeko 275,01500 m
²tik gorako azalera duten industria bakoi-tzeko 550,02e)Lerrokadurak, fatxadako metro lineal bakoitzeko 6,18
f)Aurreko baimenetako edozeini dagozkion luza-penak eta transmisioak, kuota likidoaren zen-batekoaren ehunekotan 30%
3.Hirigintza Gaietan Lizentziak, Baimenak eta Espedienteak Luzatu eta Ematea.
Kontzeptua Euro
a)Plan partzialak 4.746,24
b)Plan bereziak 4.746,24
c)Xehekapen azterketa 1.603,71
d)Hirigintza proiektuak 4.746,24
e)Konpentsazio Batzordearen eraketa, estatutuak eta jarduketa oinarriak onestea (dena) 1.603,71
f)Konpentsazio/birzatiketa proiektua 3.178,58
g)Hirigintza kuotak kobratzea 1.603,71
h)Konpentsazio Batzordearen aldeko desjabetza espedientea 1.460,54
i)Udalari urbanizazioa lagatzea 4.746,24
j)Aurri espedientea 1.038,24
k)Lurzatiketa/banatzea 164,80
m)Planeamenduko elementuen aldaketa: Hazienda eta Ondare batzordeak kasu bakoitza aztertuko du, administrazio kostuaren balorazioaren txos-tena egin ondoren
4.Establezimenduak Irekitzeko Eta Instalazioak Ezarri Edo Aldatzeko Lizentziak.
Kontzeptua Euro
a)Dendak:
Jarduerak sailkatuak 534,57
Salbuetsitako jarduerak 373,89
Kontzeptua Euro
b)Zerbitzuak:
Jarduerak sailkatuak 641,69
Salbuetsitako jarduerak 481,01
c)Industriak:
Jarduerak sailkatuak 802,37
Salbuetsitako jarduerak 641,69
d)Lokalaren eskualdaketak edo titulartasun alda-ketak, jarduketa berean segitzekotan eta, inda-rrean dagoen legeriaren arabera, irekierako li-zentzia badute 53,56
e)Instalazioak ezarri edo aldatzea (gas deposituak, aire egokitua, eta abar) 641,69
5.Su Itzalketa eta Herri Babeserako Zerbitzuak.
Kontzeptua Euro
a)Zerbitzu arduraduna, orduko 31,93
b)Zerbitzuko kideak, orduko 26,78
c)Motobonba, orduko 62,83
d)Mahukak, metroko 3,09
e)Edapen handiko aparra isurtzea, erabilitako 20 ki-loko bidoi bakoitzeko 178,19
f)Ibilgailua, orduko 9,27
g)Motozerra, orduko 3,09
h)Multzo elektrogenoa, orduko 6,18
i)Eskailerak, erremintak, sokak eta abar, orduko 3,09
6.Udal Hilerrian Zerbitzuak eta Emakidak Gauzatzea.
Kontzeptua Euro
a)Ehorzketak 23,69
b)Desehorzketa 23,69
c)Nitxoen emakida, 10 urte arte 235,87
d)Haur-nitxoen emakida, 10 urte arte
125,66
e)6 gizakiren gorpurentzat, nitxo komunen hileta-eskubidea ematea:
5 urte arte 71,07
10 urte arte 113,30
Gehi hilarria jartzea, bakoitza 43,26
8.Zabor Bilketa.
Kontzeptua Euro
a)Etxebizitza bezala erabiltzen diren etxeetako za-borrak biltzeagatik 36,70
b)Merkataritzako lokal eta lantegi eta zerbitzuetako zaborrak biltzeagatik 85,70
c)Taberna, jatetxe, Jolas Elkarte, janari-denda eta antzekoetako zaborrak biltzeagatik 117,90
9.Ur Hornidura.
Kontzeptua Euro
a)Etxe-hornidura:
Hiruhileko gutxieneko kuota, hiruhilekoan 30 m
³ kontsumitzeko eskubideaz 12,60Hiruhilekoan 30 m
³tik gora 50m3ra bitartean: m³.ko 0,49Hiruhilekoan 50 m
³tik gora 75 m³ra bitartean: m³.ko 0,56Hiruhilekoan 75 m
³tik gorakoak: m³.ko 0,75Kontzeptua Euro
b)Etxez bestelako hornidura:
Hiruhileko gutxieneko kuota, hiruhilekoan 15 m
³ kontsumitzeko eskubideaz 12,30Hiruhilekoan 15 m
³tik gora 400 m³ra: m³.koHiruhilekoan 400 m
³tik gora 1.000 m³ra bitar-tean: m³.ko 0,97Hiruhilekoan 1.000 m
³tik gora 4.000 m³ra bitar-tean: m³.ko 1,12Hiruhilekoan 4.000 m
³tik gorakoak: m³.ko 1,29c)Baserrietarako hornidurak:
Hiruhileko gutxieneko kuota, hiruhilekoan 30 m
³ kontsumitzeko eskubideaz 12,60Hiruhilekoan 30 m
³tik gora 50 m³ra bitartean: m³.ko 0,49Hiruhilekoan 50 m
³tik gora 75 m³ra bitartean: m³.ko 0,56Hiruhilekoan 75 m
³tik gora 400 m³ra bitartean: m³.ko 0,75Hiruhilekoan 400 m
³tik gorakoak: M.3ko 0,83d)Kontagailuen mantenimenduaren kanona (hiru-hileko):
13 mm.ko kalibrea 2,00
15 mm.ko kalibrea 2,26
20 mm.ko kalibrea 2,86
25 mm.ko kalibrea 4,16
30 mm.ko kalibrea 5,42
40 mm.ko kalibrea 8,09
50 mm.ko kalibrea 19,92
100 mm.ko kalibrea 34,88
11.«Hernani» Musika Eskola Publikoa eta «Kantuz» Musika Eskola.
—Tarifa aplikatzeko arauak:
3.apartatua era honetan geldituko da:
3.Edozein ikastaro edo klasetan baja hartu behar dela jakinaraziz gero ez dira kuotak itzuliko. Hala ere, klasera ez agertzeko ezinbesteko arrazoiak daudenean eta arrazoi horiek behar bezala egiaztatuz gero, Ogasun eta Ondare Batzordea – Kontuetarako Batzorde Bereziak horiek aztertu ahal izango ditu eta, behar izanez gero matrikula baliogabetu edo itzuli egingo da.
13.Udal Euskaltegia.
—Tarifa aplikatzeko arauak:
Beste apartatu bat erantsi da:
Aurreko atalean araututakoa gorabehera, klasera ez agertzeko ezinbesteko arrazoiak daudenean eta arrazoi horiek behar bezala egiaztatzen direnean, Ogasun eta Ondare Batzordea – Kontuetarako Batzorde Bereziak horiek aztertu ahal izango ditu eta, behar izanez gero matrikula baliogabetu edo itzuli egingo da.
14.Uztaileko Kanpamentuak.
Kontzeptua Euro
a)Kanpamentu irekien matrikula 77,25
b)Udako jardueretarako matrikula 77,25
15.«Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatua» Erakunde Autonomoko Zerbitzuak Erabiltzea.
15.3.Zaharren Egoitzako Tanatorioaren erabilera.
Kontzeptua Euro
Hildako bakoitzeko tasa 136,37
15.4.Zaharren Egoitzako Tanatorioaren Erabilera.
Kontzeptua Euro
Erreserba eguneko tasa 53,27
16.«Hernaniko Udal Kirol Patronatua» Erakunde Autonomoko Zerbitzuak Erabiltzea.
Kontzeptua Euro
a)Hamabi hilabeterako Kiroldegiko kuotak abona-tuentzat
Familiakoa 160,00
Banakakoa 105,00
Adin txikikoa 66,00
Kirolaria 13,80
b)Sei hilabeterako Kiroldegiko kuotak abonatuentzat
Familiakoa 96,00
Banakakoa 63,00
Adin txikikoa 40,00
Euro
Ez
Kontzeptua
Abonatuak Abonatuakc)Erabiltzailearentzako zerbitzua:
Adin txikikoen sarrera 2,45
Helduen sarrera 3,90
Sauna, saio 1 2,80 2,80
Sauna, 5 saio 11,50
Sauna, 10 saio 22,00
Squash, ordu 1 3,80 3,80
Squash, 5 ordu 15,50
Squash, 10 ordu 27,40
Pilotalekua, ordu 1 8,50 8,50
Pilotalekuko argia, ordu 4,50 4,50
1 Pista, ordu 1 29,50 29,50
2 Pista, ordu 1 25,30 25,30
Igerilekua, kale bat 25,30 25,30
Kaiolako giltza galdu edo haustea 61,90 61,90
Arropa-armairuetako giltza galdu edohaustea 3,80 3,80
Txartela galdu edo haustea 2,60
Kontzeptua Euro
d)Abonatuentzako ikastaroak:
Hilabeteko aldizkakotasuna:
Igeriketa haurtxoak, 2 egun/astean 35,30
Igeriketa 3-4 urtekoak, 2 egun/astean 44,10
Igeriketan hastea, 5 urtetik gorako haurrak 60,20
Igeriketan hastea 42,80
Haurdunentzako igeriketa 35,30
Bizkarrezurra 35,30
10 hilabeteko denboraldia:
Astean 3 orduko ikastaroak 209,00
Astean 2 orduko ikastaroak 157,00
Hirugarren adina 44,00
Kontzeptua Euro
Ikastaro hauetako edozeinen iraupena luzatuz gero, edo hasiera berandutuz gero, ikastaro osoko ta-saren arabera dagokion zati proportzionalaren ara-bera ordainduko da.
e)Ez abonatuentzako ikastaroak:
Hilabeteko aldizkakotasuna:
Igeriketa haurtxoak, 2 egun/astean 66,40
Igeriketa 3-4 urtekoak, 2 egun/astean 73,80
Igeriketan hastea, 5 urtetik gorako haurrak 99,30
Igeriketan hastea, helduak 68,50
Haurgintz-igeriketa 57,40
Bizkarrezurra 57,40
10 hilabeteko denboraldia:
Hirugarren adina 88,20
f)Udako ekintzak:
Piraguismoa, Mendiko bizikleta, e.a 40,20
g)Igerilekurako gauzak:
Telazko igeri-txanoa 2,40
Silikonazko igeri-txanoa 3,50
Kirol-eskuoihalak 10,00
Niko betaurrekoak 7,30
Betaurreko gardenak 7,30
Kobe Mirror betaurrekoak 10,00
h)Fisioterapia eta masajeak:
Birgaikuntza:
Miaketa 24,10
Tratamendua:
30 minutu 18,10
60 minutu 27,00
Osagarriak 3,00
Teknika bereziak:
30 minutu 21,10
60 minutu 33,20
Masajea:
30 minutu 20,00
60 minutu 30,10
Gimnasia osatzailea:
60 minutu 33,40
Heziketa:
60 minutu 40,20
Zerbitzu hauen erabiltzaileek, Kiroldegiko abo-natuak ez badira, kiroldegian sartzeko ordaindu behar dena ordaindu beharko dute aurrez.
i)Instalazioak alokatzea ikuskizunetarako edo ki-rolez kanpoko ekintzetarako edo kirol-ekintzaprofesionaletarako:
Frontoia edo kirol pistak, orduko:
Astegunetan 22’00ak arte 74,00
Astegunetan 22’00etatik 6’00ak arte 110,00
Igande edo jaiegunetan 22’00ak arte 84,50
Igande edo jaiegunetan 22’00etatik 6’00ak arte 129,00
Alokatzeko eskaria egiterakoan hitzartutako orduak baino gehiago irauten badu kirol-antolamenduak, ordu bakoitzagatik edo gainditutako ordu-zatiagatik 177 euro ordainduko du antolatzaileak.
—Kirolaz bestelako ikuskizunetan edo maila-profesionaleko kirol-ekitaldietan, antolatzaileek publizitate, irudi-eskubide edo sarreren salmentagatik diru-sarrerarik lortzen badute, kontzeptu horiengatik edo antzekoengatik bildutakoaren %10 ordainduko diote Kiroldegiari.
—Kiroldegiko instalazioak alokatzen direnean, 1.384,00 euro fidantza ordainduko du antolatzaileak.
—Fidantza hori Udal Kiroldegiko bulegoetan eratuko da, legeak agintzen duen edozein modu erabiliz. Fidantza nolanahi ere ikuskizuna edo ekitaldia hasi aurretik eratuko da.
—Ordaindu beharreko guztiak ordaindu eta kirol-zuzendariaren aldeko txostena jaso ondoren itzuli egingo da fidantza.
—Irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatzen eta antolatzen dituzten ekitaldietan, ekitaldi hutsak benetan irauten duen denbora baino ez dute ordaindu beharko antolatzaileek; esan nahi da tarifak ez diela ukituko ekitaldia antolatu ahal izateko behar diren muntatze eta desmuntatzeko denborari legokiokeena.
j)Tarifak aplikatzeko arauak:
1.Onura fiskalak.
Ordenantzako 7. artikuluko 2 paragrafoko a) idatz-zatian xedatzen diren onurak aplikatuko dira.
2.Abonuen ordainketa.
Kiroldegiko abonuak izena ematen den une berean ordainduko dira kreditu-txartelaren bidez edo ordaindu beharrekoa «Hernaniko Udal Kirol Patronatua»ren izenean irekita dauden kontu korronteren batean sartuz; abonua, nahi izanez gero, banku-helbideratzearen bidez ere ordain daiteke, baina azken kasu horretan kontuan izan behar da ordain-bide horrek kirol aldia amaitzen denean berriro beste aldi baterako kontratua ekarriko duela automatikoki, abonatuak aldez aurretik baja ematen ez badu.
Urteko abonuak 2 edo 4 zatitan ordaindu ahal izango dira, baina bakar-bakarrik ordainketa helbideratzen bada.
Kiroldegiko abonatuak frontoi, squash eta kirol pistetan ibili ahal izango dira dohain, baldin eta aipatu instalazioak libre badaude eta harik eta instalazioak alokatu edo erreserbatu dituztenak agertu arte.
Kirolari-kuota ordaintzen duten abonatuek kirol instalazioen erabilera mugatua izango dute eta Hernaniko Udal Kiroldegiko kirol instalazioak bakarrik erabiliko dituzte, Patronatuko Lehendakaritzak onartutako egunetan eta orduetan.
3.Ikastaroetan izena ematea.
Ikastaroetan izena ematea horrela ordainduko da:
Hilabeteko ikastaroak: Kuotaren %100a ordainduko da izena ematerakoan. Ordainketak Patronatuaren kontu korronteetan egingo dira eta ordainagiriak kiroldegiko bulegoetan aurkeztuko dira. Ordainketak kreditu-txartelaz ere egin daitezke.
Iraupen luzeko ikastaroak:
—3-4 urtekoen igeriketa-ikastaroak: Ikastaroaren kuotaren %50a izena ematean; ordainketa Patronatuaren edozein kontu korrontetan egingo da eta ondoren, ordainagiria aurkeztuko; halaber, kreditu-txartelaz ere ordaindu ahal izango da.
Gainerakoa, %50a, ikastaroaren bigarren hilean, lehenengo ordainketa egin den moduan.
—Gainerako ikastaroak (iraila-ekaina; urria-ekaina):
1.Ikasle errepikatzaileak:
a)Zatikako ordainketa: Ordainketak aurrezki-etxe edo banketxe batean helbideratuz gauzatuko dira, bost zatitan, bakoitza ikastaroko kuota osoaren %20koa. Lehenengo bi zatiak ikastaroa hasi aurretik fakturatuko dira eta azkena martxoan.
b)Ordainketa bakarra: Kuotaren %100a eta izena ematerakoan. Jarduerari dagokion zenbatekoa Patronatuaren kontu korrontean sartuko da eta ondoren ordainagiria aurkeztuko Patronatuan; kreditu-txartelaz egindako ordainketak ere onartuko dira.
2.Ikasle berriak:
a)Zatikako ordainketa: Lehenengo kuota ikastaroan izena ematerakoan ordainduko da, zenbatekoa Patronatuaren edozein kontu korrontetan sartuz edota kreditu-txartelaren bidez ordainduz. Lehen kuota horren zenbatekoa, ikastaroan izena eman den dataren arabera kalkulatuko da. Gainerako kuotak aurrezki-etxe edo banketxe batean helbideratuz ordainduko dira. Ikastaroaren kostu osoa kitatzeko falta diren zatiak eta horien zenbatekoak kalkulatzeko, izena ematerakoan ikasle errepikatzaileei fakturatzeko gelditzen zaien zenbatekoa izango da kontuan.
b)Ordainketa bakarra: Ikastaroa hasi den egunaren arabera dagokion kuotaren %100a, izena ematea formalizatzen den une berean. Ikastaroari dagokion zenbatekoa Patronatuaren kontu korrontean sartuko da eta ordainagiria Patronatuan aurkeztuko; ordainketa kreditu-txartelaz ere egin daiteke.
Iraupen luzeko ikastaroetan izena ematea, ordaintzeko aukeratu den bidea edozein izanda ere, ikastaro osorako dela ulertuko da, eta ondorioz, ordainketa-zati guztiak ordaindu beharko dira, ikastarora joan ala ez kontuan izan gabe.
Zatiren bat ez ordaintzeak hori kobratzeko espedientea irekitzea ekarriko du. Espedientea irekitzen denetik eta amaitzen den arte, abonatuak eskubide guztiak galduko ditu.
4.Itzulketak.
Kiroldegiko abonuak: Abonatu-txartelaren iraungitzea konpentsatuko da edo itzulketa egingo da, arrazoiak udal kiroldegiko instalazioei leporatu beharrekoak direnean bakarrik.
Hilabeteko ikastaroak: Ikastaroa hasita ez da itzulketarik egingo. Ikastaroa hasi aurretik eskatzen bada, istripua edo gaixotasuna dela medio, eta agiri bidez justifikatzen den neurrian, matrikularen % 100a itzuliko da.
Iraupen luzeko ikastaroak: Uzteko eskaera ikastaroa hasi baino 30 egun lehenago egiten bada, matrikularen % 50a itzuliko da, eskaera hori agiri bidez justifikatu beharko delarik.
Ikastaro osoa edo zati bat bertan behera uztea ikastaro hori antolatzen duenari leporatu beharrekoa bada, ikastaroa etenda egon den denboraren arabera dagokion matrikula-zatia itzuliko da.
17.Udal Informatika Zentroa erabiltzea.
Kontzeptua Euro/urtean
a)Informatika Zentroko Bazkidea:
1.Hernanin edo Astigarragan erroldatuak 37,65
2.Beste udalerri batzuetan erroldatuak 76,00
b)20 orduko modulua duten ikastaro bakoitzean matrikulatzea:
1.Hernanin edo Astigarragan erroldatuak 37,65
2.Beste udalerri batzuetan erroldatuak 76,00
18.Arriskutsu izan daitezkeen Animaliak Udal Erregistroan Inskribatzea eta Animalia horiek Edukitzeko Baimena.
Kontzeptua Euro
Arriskutsu izan daitezkeen animaliak Udal Erregistroan inskribatzea eta arriskutsu izan dai-tezkeen animaliak edukitzeko baimena edukitzea edo berritzea 16,00
Zerbitzuak Eskaintzeagatik eta Udal Jarduerak Gauzatzeagatik ordaindu beharreko Prezio Publikoak.
1.Zerbitzu Bereziak Erabiltzea.
Kontzeptua Euro
a)Udal jabetzako hesiak erabiltzea:
Hesi metalikoak, unitate eta eguneko 0,31
Oholesiak, unitateko eta luzeenez ere 5 eguneta-rako 8,96
5 eguneko epea amaitu ondoren: 2,07 euro gehiago, eguneko eta unitateko.
b)Udal zapalgailua erabiltzea, orduko 28,84
c)Desataskatzeko kanabera eta mahukak, unitate eta eguneko:
Desataskatzeko kanaberak 0,21
Mahukak 3,61
d)Udal kamioi-garabia erabiltzea (gidari eta guzti), orduko 65,61
e)Udal dunperra erabiltzea, orduko 16,38
f)Udalaren oholtza alokatzea:
100 m
²tako oholtza eguneko 217,3325 m
²tako oholtza eguneko 45,32 Oholtza estalia, gehienez ere 5 egunez
2.701,69
5 eguneko epea gaindituz: 347,14 euro gehiago egu-neko.
g)Bandexa bibratzailearen errenta, orduko 12,36
2.Ikuskizunetarako sarrerak
Kontzeptua Euro
a)Antzerki eta kontzertu arruntak:
Haurrak 1,50
Helduak 3,50
b)Aparteko antzerki eta kontzertuak:
Haurrak 3,00
Helduak 6,00
c)Zinea:
Haurrak 1,50
Helduak 3,00
Ibilgailuak Ibilgetu, Bide Publikotik Erretiratu eta behar den lekuan Gordetzeko Zerbitzu Publikoa eskaintzeko Tasa.
Kontzeptua Euro
a)Ibilgailua erretiratzea:
1.Bizikletak eta ziklomotoreak. Bakoitzarengatik 9,27
2.Motozikletak, trizikloak, moto-karroak eta an-tzeko beste ibilgailuak. Bakoitzarengatik 18,54
3.Turismoak eta 3.499 kg-ko Tara arteko ibilgailuak. Bakoitzarengatik 61,80
Kontzeptua Euro
4.Kamionetak, kamioak, traktoreak, erremolkeak, autobusak eta 3.500 Kg-ko Taratik gorako tone-lajea duten ibilgailuak. Bakoitzarengatik 131,84
Ibilgailuaren ezaugarriek behartuta, Udalak ibilgailu hori behar bezala jaso eta eramateko behar diren bitartekoak ez dituenean, ordaindu behar den kopuruaren kalkulua zerbitzu hori kontratatzeak sortzen dituen gastuak kontutan hartuaz egingo da.
b)Erretiratutako Ibilgailuen depositua eta zaintza:
1.Bizikletak eta ziklomotoreak. Egun edo zatiki bakoitzarengatik 3,09
2.Motozikletak, trizikloak, moto-karroak eta antzeko beste ibilgailuak. Egun edo zati bakoi-tzarengatik 6,18
3.Turismoak eta 3.499 kg-ko Tara arteko tonela-jea ibilgailuak. Egun edo zati bakoitzarengatik 12,36
4.Kamionetak, kamioiak, trakto-reak, erremol-keak, autobusak eta 3.500 Kg. Taratik gorako tonelajea duten ibilgailuak. Egun edo zati bakoi-tzarengatik 26,78
2002ko urriaren 31n behin-betiko onetsitako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergaren kuotak zehazteko funtsezkoak diren elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala 2003ko abenduaren 31tik aurrerako eraginez baliogabetzea.
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskal hau 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez onestea.
*****
Trakzio Mekanikoko Iibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Oordenantza Fiskala.
I. KAPITULUA.IZAERA ETA ZERGAGAIA
1. artikulua.
1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Hernaniko udalerrian dagoenean exijitzen da.
2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA.SALBUESPENAK
2. artikulua.
1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2. artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.
b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA.SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA.ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA.ZERGA KUOTA
5. artikulua.
1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.
Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da .
3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
—1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
—2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
—3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
—4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
—5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
—6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
—7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA.HOBARIAK
6. artikulua.
1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
3.Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.
VII. KAPITULUA.KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Hernaniko Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
10. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VIII. KAPITULUA.BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
11. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. KAPITULUA.ERROLDAK
12. artikulua.
1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA.ITZULKETAK
13. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
14. artikulua.Xedapen gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
15. artikulua.Amaierako xedapena.
Ordenantza honek eta bere eranskinak 2004ko urtarrilak 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak, indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
16. artikulua.Xedapen indargabetzailea.
Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 2002ko urriaren 31n behin betiko onartua.
ERANSKINA
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota (Eurotan)
a)Turismoak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak 22,04
9 eta 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 62,21
12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 130,50
14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 131,22
16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 162,12
20 zaldi fiskaletik gorakoak 169,33
b)Autobusak:
21 plazatik beherakoak 151,41
21 eta 50 plaza bitartekoak 215,68
50 plazatik gorakoak 269,65
c)Kamioiak:
1.000 kilogramotik beherako karga erabilgarria du-tenak 76,84
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilga-rria dutenak 151,41
2.999tik gorako eta 9.999 kilogramo bitarteko karga erabilgarria dutenak 215,68
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 269,56
d)Traktoreak:
16 zaldi fiskaletik beherakoak 32,14
16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak 50,47
25 zaldi fiskaletik gorakoak 151,41
e)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak:
1.000 kg.-tik beherako eta 750 kg.-tik gorako karga erabilgarria dutenak 32,14
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabilga-rria dutenak 50,47
2.999 kilogramotik gorako karga erabilgarria dutenak 151,41
Potentzia eta ibilgailu mota Kuota (Eurotan)
f)Bestelako ibilgailuak:
Zikomotoreak 7,52
125 c.c. bitarteko motozikletak 7,52
125 c.c.-tik gorako eta 250 c.c. bitarteko motozikletak 13,80
250 c.c.-tik gorako eta 500 c.c. bitarteko motozikletak 27,50
500 c.c.-tik gorako eta 1.000 c.c. bitarteko motozikletak 55,00
1.000 c.c.-tik gorako motozikletak 110,21
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko funtsezkoak diren elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren ondoko artikulu hauek sartu eta aldatzea, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
5. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
—5. Artikulua aurrerantzean 6. Artikulua izango da.
7. Artikulua.
Interesatuek dagokien ekitaldiko martxoaren 1a baino lehen behar bezala arrazoitutako eskaera egin ondoren, familiak ohiko bizilekutzat duen etxebizitzari dagokion zergaren kuota osoaren ondoko hobaria emango zaie etxebizitza soil-soilki jabetzan duten familia ugariko subjektu pasibo titularrei:
—3 seme-alaba dituen familia ugariari edo 2 dituenari, baldin eta horietako batek lanerako minusbaliotasun edo ezgaitasun aitortua badauka; edo aitak eta amak osaturiko familiari edozein lanetarako minusbaliotasun edo ezgaitasun osoa eta bi seme-alaba badituzte, eta 100 m²ko edo azalera erabilgarri gutxiagoko etxebizitza badute: %50eko hobaria.
—4 seme-alaba dituen familia ugariari, edo 3 dituenari, baldin eta horietakoren batek lanerako minusbaliotasun edo ezgaitasun aitortua badauka, eta 115 m²ko edo azalera erabilgarri gutxiagoko etxebizitza badute: %60ko hobaria.
—5 seme-alaba edo gehiago dituen familia ugariari, baldin eta horietakoren batek lanerako minusbaliotasun edo ezgaitasun aitortua badauka, eta 150 m²ko edo azalera erabilgarri gutxiagoko etxebizitza badute: %90eko hobaria.
—Familia ugariko 2 kidek edo gehiagok lanerako minusbaliotasun edo ezgaitasunen bat aitortua badaukate, dagokien mailatik gora dagoen hurrengo kategoria hautatu ahal izango dute.
—Zergaren ordainagirian etxebizitzaz gainera beste gehigarri batzuk sartzen direnean (adibidez, garajea, trastelekua, etab) etxebizitzari dagokion kuotaren zatiaren gainean bakarrik aplikatuko da.
6. atal berria.Errekarguak.
8. Artikulua.
Zergaren kuota likidoaren %50eko errekargua ezarriko da egoitza moduan erabiltzen diren eta aldi batez hutsik dauden higiezinei, arauz ezarritako baldintzak bete behar dituztelako. Errekargu hori zergaren subjektu pasiboei eskatuko zaie, abenduaren 31n sortuko da eta Udalak urtero jasoko du, higiezina hutsik dagoela egiaztatu ondoren, halaxe adierazten duen egintza administratiboarekin batera.
Errekargua aplikatzeko utzitako etxebizitzaren izaera zehazteko baldintzak ezartzen dituen arautegia onartu beharko da.
6. apartatua.Amaierako Xedapena aurrerantzean 7.Amaierako Xedapena izango da.
Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren ondoko artikuluak sartu eta aldatzea, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
—4. Artikuluari ondoko 3. apartatua gehitzea:
3.Ez da zergari lotua egongo ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
—5. Artikuluko 1 eta 2. apartatuak aldatzea:
1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a)Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
b)Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
Salbuspen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenaganatu aurreko lehendabiziko 10 urteetan gauzatzea.
Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkinen eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obre horien balio kostu balio katastralaren %10 baino handiagoa bada.
2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b)Hernaniko udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
Udalerrian Ekonomia Jarduerei buruzko Zerga ordaineraztea arautzen duen Ordenantza Fiskalaren ondoko artikuluak sartu eta aldatzea, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
8. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
—Lehengo 8. Artikulua orain 9. Artikulua izango da.
—9. Artikuluari 6. apartatua gehitzea:
Zerga-kuotaren % 50eko hobaria izango dute, jarduera garatu den bigarren zergaldia amaitu ondorengo lehen bost urteetan, edozein jarduera ekonomiko hasi eta gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenek.
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren ondoko artikuluak sartu eta aldatzea 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
—5. Artikuluko lehengo5, 6, 7 eta 8 apartatuak orain 4, 5, 6 eta 7 apartatuak izango dira.
—Lehengo 6. Artikuluaren ordez ondokoa sartuko da:
6. artikulua.
1.Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.
Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.
2.Eraikuntza, instalazio edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira.
Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango dio ordaindutako zerga kuotaren zenbatekoa.
—Indarrean dagoen Ordenantza Fiskalaren 7. Artikulua kentzen da.
—8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16 eta 17 artikuluak aurrerantzean 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 y 16 artikuluak izango dira.
—7. Artikulu berria.
7. Artikulua.
1.Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.
2.Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestazioak, eta, orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin enpresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak.
3.Aurreko paragrafoetan adierazitako ezaugarriak dituen aurrekonturik ez dagoenean, eta arauzko baimenik ez duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean, zerga-oinarria udal teknikariek ezarriko dute, proiekturako aurreikusitako kostuaren arabera.
—Ondoko hobariak izango dira:
Eraikuntzek, instalazioek edo obrek 100eko 95eko hobaria izango dute, interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean arrazoi sozial, kultural edo historiko-artistikoengatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.
—Ondoko hobaria izango da:
b)100eko 95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira. Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea.
Udal jabetza publikoa okupatzeko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskaleko 10. Artikuluaren ondoko apartatua sartuko da 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
10. artikulua.Bigarren paragrafoa:
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskaleko 11. Artikuluko ondoko apartatua sartzea 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez:
11. artikulua.Bigarren paragrafoa:
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
2003ko abenduaren 31tik aurrerako eraginez, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren barruan «Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongizateko Udal Patronatua» Erakunde Autonomoko Zerbitzuak Erabiltzea izeneko 15 Eranskineko ondoko apartatuak aldatzea:
15.1.Zaharren Egoitza.
15.2. Eguneko Zentroa.
15.5. Etxez-Etxeko Laguntza Zerbitzua.
15.6. Etxebizitza Sozialen Zerbitzua
2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak egiteko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren barruan «Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongizateko Udal Patronatua» Erakunde Autonomoko Zerbitzuak Erabiltzea. Izeneko 15 Eranskineko ondoko apartatuak aldatzea:
15.1.ZAHARREN EGOITZA
Gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak, Eusko Legebiltzarrak onetsia, 5. artikuluan ezartzen du gizarte zerbitzuen sistemaren barne sartuko dela, gutxieneko izaeraz eta beste prestazio batzuen artean, elkarbizitzarako zerbitzu edo programen prestazioa, zerbitzuaren beharra duenari bera bizi den etxean bertan laguntzeko jarduerak antolatuz edo bizileku bat eskaintzeko baliabideak jarriz.
Gizarte zerbitzuen lege horren xedea da, besteak beste, gizarte zerbitzuen alorrean Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei dagozkien erantzukizunak zehaztea. Xede hori uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuaren (gizarte zerbitzuen alorreko eginkizunak zehazten dituena) bidez gauzatu da, bertan finkatzen direlako xehetasun osoz gizarte zerbitzuen sistemako administrazio-arduradun bakoitzari dagozkion eginkizunak.
Hala, aipatu dekretuko 3. artikuluak Foru Aldundiei egozten die ezindutzat sailkatu diren adinekoentzako zentroak eta zerbitzuak bermatzeko erantzukizuna. Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gizartekintzak (Gizarte zerbitzuetako Departamentua) eta EUDELen (Euskal Udalen Elkartea) Gipuzkoako Lurralde Batzordeak gizarte zerbitzuen alorrean elkarrekin lan egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horretan berariaz adierazi eta onartu dute bi erakundeek beren eskuduntzak koordinatzeko borondatea, hala nola elkarrekin lankidetzan aritzeko gogoa, eta argi eta garbi utzi dute adineko ezinduentzat berariaz antolatzen diren arreta-programak Foru Aldundiaren eskuduntza direla.
Baliabide berezien bidez adineko pertsonei arreta ematea Foru Aldundiaren erantzukizuna dela zehazturik, berari dagokio lurralde historiko honetako ekipamenduetara iristeko prozedura arautzeko ardura. Eta apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuaren bidez berari egotzi zaio, halaber, Hernaniko Santa Maria Magdalena zaharren egoitzara iristeko prozedura zehaztea. Aipatu dekretuak, gainera, era horretako egoitzetan sartu nahi dutenek bete behar dituzten eskakizunak zehazten ditu, hala nola egoitza horietan onartutakoek egin behar duten ekarpen ekonomikoa plaza mantentzearren.
Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak, azkeneko prestazio mota horri dagokionez, zaharren egoitza bat dauka, beren egoera fisiko-psikikoagatik eta familia-ingurune egoki bat edo bizikidetzarako bestelako alternatibak ez izateagatik beren ingurune naturalean ezin mantendu daitezkeen pertsona helduei arreta osoa eskaintzeko.
Aipatutako zentro horrek, eta halaber, erretiratuen etxeak, etxeko laguntza zerbitzuak, babes etxebizitzak eta eguneko egoitzak, Hernaniko pertsona helduentzako laguntza multzo bat osatzen dute.
Bestalde, gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Lege horretako 33. artikuluan ezartzen dira erabiltzaileek titulartasun publikoko zentro eta zerbitzuetako kostuaren finantzaketan parte hartzeko irizpide orokorrak, azpimarratuz horretarako beharrezkoa dela, besteak beste, zerbitzuaren kostua, erabilpen maila bat eta egoiliarren dirusarrerak kontutan hartzea.
Horregatik guztiagatik, Zaharren Egoitza zerbitzuaren tasa era honetara arautuko da:
1.Xedea.
Eranskin honen xedea zaharren egoitzan dauden egoiliarrei ematen zaien zerbitzuari dagokion tasa arautzea, kudeatzea eta likidatzea da.
2.Kontzeptua.
Egoitzan dauden egoiliarrei emandako zerbitzutzat jotzen dira, egoiliarrek Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari atxikitako Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan egiten duten egonaldian behar dituzten zerbitzuak.
3.Zaharren egoitzan hartuko diren pertsonak sailkatzea.
Ordenantza honen ondorioetarako, Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari atxikitako Santa Maria Magdalena zaharren egoitzan onartzen direnak beren egoera fisiko-psikikoaren eta zaharren egoitzan onartu direneko dataren arabera sailkatuko dira honako kategorietan:
—1998ko urtarrilaren 1a baino lehen zaharren egoitzan onartutako egoiliar gaituak.
—Gainontzeko egoiliar gaituak.
—Egoiliar ezinduak, ezintasun handikoak eta egoiliar psikogeriatrikoak eta soziosanitarioak.
Egoiliarrak beren egoera fisiko-psikikoaren arabera kalifikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak adinduen ezintasun maila baloratzeko finkatuko duen arautegia erabiliko da.
Hasiera batean, zerbitzurako eskaria egin duen pertsona zerbitzuan onartu aurretik sailkatuko da eta, gero, hasiera batean egindako sailkapen horretako arrazoiak aldatu egin direla uste denean. Egoiliarraren sailkapen berriaren ondorioz hark ordaindu behar duen tasan aldaketarik sortzen bada, aldaketa atzeman den hilearen hurrengo hiletik hasiko da tasa berriari dagokiona ordaintzen.
4.Dirusarrerak zehaztu eta kalkulatzea.
a)Gaituak.
Ordenantza honen eraginetarako, honela kalkulatuko da egoitzan onartutako egoiliar bakoitzaren diru-ahalmena: Errenta, ondarea eta unitate familiarrean bizi diren kideen kopurua.
Errentatzat hartuko da unitate familiarrak honako diru-iturrien bidez dauzkan diru-sarrera guztiak:
—Lanaren errendimendua, pentsioak eta gizarte aurreikuspenen emaitzak barne, edozein delarik ere horien erregimena.
—Kapital higikorraren eta higiezinaren errendimenduak.
—Enpresari edo profesional bezala egindako jardueren errendimenduak.
Diru-iturri horien guztien balioa kalkulatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritako arauak jarraituko dira.
Ondaretzat joko da egoiliarrak daukan kapital higigarri guztia, eta horretarako zerbitzua hartzen hasi baino lau urte lehenagotik zeukana baloratuko da. Kapital higigarri horren balioa kalkulatzeko, Ondarearen gaineko Zergan ezarritako arauak jarraituko dira.
Kapital higigarritzat joko dira kontu korronteetako eta epekako gordailutzeak, inbertsio fondoak eta pentsio fondoak, baita balore higagarriak, bizi aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko aseguruak ere, hala nola arte gauzakiak eta antigoalekoak. Bitxiak eta balioa duten beste gauza asko ere kontuan izango dira.
Kapital higiezintzat joko dira landa eta hiriko izaera duten ondasunak.
Familia unitatetzat joko dira senar-emazteak eta beren kargura dauden adingabeak, baita adineko ezinduak ere, baldin eta horiek judizialki guraso-aginte luzatura edo egokitura lotuta badaude.
Diru ahalmenari buruz iruzur egiteak edo datuak ezkutatzeak zerbitzua ematea eten dezake behin-behineko edo behin betiko.
b)Ezinduak, ezintasun handikoak eta psikogeriatrikoak eta soziosanitarioak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakitzen duena.
5.Tasaren zenbatekoa.
Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari atxikitako Santa Maria Magdalena zaharren egoitzako egonaldiagatiko tasa egoiliarraren sailkapenaren arabera zehaztuko da.
Hona hemen zaharren egoitzako tasak:
—Zaharren egoitzan 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen onartutako egoiliar gaituak: 21,32 euro eguneko.
—Gainontzeko egoiliar gaituak: 28,78 euro eguneko.
—Gainontzeko egoiliar ezindu, ezintasun handikoak eta psikogeriatriko eta soziosanitarioak: Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakiko du ebazpen administratiboaren bidez egoiliar bakoitzak egin behar duen ekarpena.
Aipatutako tasa horiek %25 murriztuko dira plaza bat erreserbatzen denean. Arau horren ondorioetarako, erreserbatutako plazatzat joko da, egoiliarrak egoitzatik kanpoan aldi bateko egonaldia egin eta itzultzerakoan plaza gordeta eduki behar dena, betiere arrazoiturik.
Honakoak dira plaza erreserbatzeko eskubidea ematen duten egoitzatik kanpoko aldi bateko egonaldietarako arrazoiak:
—Egoiliarra ospitaleratzea.
—Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak ezinbestekotzat jotzen duen beste edozein gorabehera.
6.Egoiliarrek ordainduko dutena:
a)Egoiliar gaituak.
Plazaren kostua era honetara ordainduko da:
Onuradunak ondare higiezina edo kapital higigarria badu, tasaren zenbateko osoa ordainduko du.
Tasa osoa ordaintzen ez duten egoiliarrek per capita dirusarreren %75 ordainduko dute. Per capita horretan sartuko dira aparteko sariak, eta aurreko kapituluan zehaztu den familia unitatea hartuko da hori kalkulatzeko oinarritzat.
Nolanahi ere, Langileen Gutxieneko Soldataren %20 utziko da egoiliarraren eskura berak nahi duenerako.
Urtero-urtero egoiliarrek egiten duten ekarpena berrikusiko da, beren ordainketak errentekin batera eguneratzeko.
Edozein modutara, zaharren egoitzako egoiliarrek eta, egoki balitz, beren legezko ordezkariek derrigorrez Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari jakinaraziko diote beren errentan, ondarean eta familia unitateko kide-kopuruan aldaketarik egon bada, baita ordenantza honen aplikazioan eragina izan dezakeen beste edozein inguruabar ere. Egoiliarrak 30 eguneko epea izango du aldaketa horien berri emateko.
Tasa osorik ordaintzen ez denean, 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
a)Egoiliar ezinduak, ezintasun handikoak eta psikogeriatriko eta soziosanitarioak.
Egoitzako plaza Gipuzkoako Foru Aldundiak eta egoiliarrek finantzatuko dute, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
8.Ordaindu beharra dutenak.
Aurreko artikuluak aplikatzeaz ateratzen diren zenbatekoak ordaintzera derrigortuta daude egoiliarrak edo zerbitzua hartzen dutenak, betiere egindako egonaldiagatik edo plaza erreserbatzeagatik.
Hernanin erroldatuta ez daudenek, zaharren egoitzan onartzeko, beraiek erroldatuta dauden herriko udalaren gobernu batzordearen edo osoko bilkuraren onespena beharko dute. Jatorrizko udal horiek, Hernaniko zaharren egoitzara joateko baimena emateaz gain, subsidiarioki beraiei dagokien tasa ordaintzeko konpromisoa hartuko dute, egoiliarrek tasa osorik ordaintzen ez badute. Egoitzan onartu baino urte bete lehenagotik Hernanin erroldatuta ez dauden adinduek zaharren egoitzan okupatzen dituzten lekuei aplikatuko zaien tasa plazaren benetako kostuaren baliokidea izango da, plaza hori Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dituenetakoa ez bada.
9.Zorra onartzea.
Hernanin erroldatutako egoiliar gaituek, zaharren egoitzan jasotzen dituzten zerbitzuei dagokien tasa osoa ordaintzen ez badute, ez dutelako eskuragarri dirusarrera arrunt nahikorik, tasaren eta egoiliarrak ordaintzen duenaren arteko diferentzia izango dute zorretan Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuarekin. Zor hori onartzen dutela egiaztatzeko, agiri bat sinatuko dute Udal Patronatuaren alde notarioren bat lekuko.
10.Galdagarritasuna.
Egonaldiari dagokion tasaren zenbatekoa, jite orokorrez, ordaintzeko obligazioa dutenei galdatuko zaie, hilabete bakoitzaren lehen egunetik edo, hala dagokionean, egoiliarra egoitzan onartu den lehen egunetik. Tasa Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak agintzen duenaren arabera ordainduko da, hala ere arau horrek ez du adierazten kobratu beharra oso-osorik edo zati batean aurreratzea edo aurretiaz gordailuan uztea eskatu ezin denik.
11.Kudeatzea, likidatzea eta kobratzea.
Eranskin honetan arautzen diren tasak urteko hilabete bakoitzaren amaieran likidatu eta kobratuko dira. Tasa horiek ordaintzeko modua tasa kobratzeko eskuduntza duen organismoak erabakiko du.
15.2.EGUNEKO EGOITZA ZERBITZUA
Gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak, Eusko Legebiltzarrak onetsia, 5. artikuluan ezartzen du gizarte zerbitzuen sistemaren barne sartuko dela, gutxieneko izaeraz eta beste prestazio batzuen artean, elkarbizitzarako zerbitzu edo programen prestazioa, zerbitzuaren beharra duenari bera bizi den etxean bertan laguntzeko jarduerak antolatuz edo bizileku bat eskaintzeko baliabideak jarriz.
Gizarte zerbitzuen lege horren xedea da, besteak beste, gizarte zerbitzuen alorrean Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei dagozkien erantzukizunak zehaztea. Xede hori uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuaren (gizarte zerbitzuen alorreko eginkizunak zehazten dituena) bidez gauzatu da, bertan finkatzen direlako xehetasun osoz gizarte zerbitzuen sistemako administrazio-arduradun bakoitzari dagozkion eginkizunak.
Hala, aipatu dekretuko 3. artikuluak Foru Aldundiei egozten die ezindutzat sailkatu diren adinekoentzako zentroak eta zerbitzuak bermatzeko erantzukizuna. Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gizartekintzak (Gizarte zerbitzuetako Departamentua) eta EUDELen (Euskal Udalen Elkartea) Gipuzkoako Lurralde Batzordeak gizarte zerbitzuen alorrean elkarrekin lan egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horretan berariaz adierazi eta onartu dute bi erakundeek beren eskuduntzak koordinatzeko borondatea, hala nola elkarrekin lankidetzan aritzeko gogoa, eta argi eta garbi utzi dute adineko ezinduentzat berariaz antolatzen diren arreta-programak Foru Aldundiaren eskuduntza direla.
Baliabide berezien bidez adineko pertsonei arreta ematea Foru Aldundiaren erantzukizuna dela zehazturik, Gizartekintzari egoitza zaio lurralde historiko honetako ekipamenduetara iristeko prozedura arautzeko ardura. Eta apirilaren 30eko 20/2002 Foru Dekretuaren bidez berari egotzi zaio, halaber, Hernaniko Santa Maria Magdalena Eguneko Egoitzara iristeko prozedura zehaztea. Aipatu dekretuak, gainera, era horretako egoitzetan sartu nahi dutenek bete behar dituzten eskakizunak zehazten ditu, hala nola egoitza horietan onartutakoek egin behar duten ekarpen ekonomikoa plaza mantentzearren.
Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak, azkeneko prestazio mota horri dagokionez, eguneko zentro bat dauka, beren egoera fisiko-psikikoagatik eta familia-ingurune egoki bat edo bizikidetzarako bestelako alternatibak ez izateagatik beren ingurune naturalean ezin mantendu daitezkeen pertsona helduei arreta osoa eskaintzeko.
Aipatutako zentro horrek, eta halaber, erretiratuen etxeak, etxeko laguntza zerbitzuak, babes etxebizitzak eta zaharren egoitzak, Hernaniko pertsona helduentzako laguntza multzo bat osatzen dute.
Bestalde, gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Lege horretako 33. artikuluan ezartzen dira erabiltzaileek titulartasun publikoko zentro eta zerbitzuetako kostuaren finantzaketan parte hartzeko irizpide orokorrak, azpimarratuz horretarako beharrezkoa dela, besteak beste, zerbitzuaren kostua, erabilpen maila bat eta erabiltzaileen dirusarrerak kontutan hartzea.
Horregatik guztiagatik, Eguneko Zentroa zerbitzuaren tasa era honetara arautuko da:
1.Xedea.
Ordenantzaren xedea Eguneko Zentroa zerbitzuko tasa arautzea, kudeatzea eta likidatzea da.
Eguneko Zentroa zerbitzua Barne Arautegiaren bidez erregulatuko da.
2.Eguneko zentroan hartuko diren pertsonak sailkatzea.
Ordenantza hau aplikatzearen ondorioetarako, Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari atxikitako Santa Maria Magdalena Eguneko Zentroan onartzen direnak beren egoera fisiko-psikikoaren eta zaharren egoitzan onartu direneko dataren arabera sailkatuko dira honako kategorietan:
—Egoiliar gaituak.
—Ezinduak, ezintasun handikoak eta psikogeriatrikoak eta soziosanitarioak.
Egoiliarrak beren egoera fisiko-psikikoaren arabera kalifikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza Departamentuak adinduen ezintasun maila baloratzeko finkatu duen arautegia erabiliko da.
Hasiera batean, zerbitzurako eskaria egin duen pertsona zerbitzuan onartu aurretik sailkatuko da eta, gero, hasiera batean egindako sailkapen horretako arrazoiak aldatu egin direla uste denean. Egoiliarraren sailkapen berriaren ondorioz hark ordaindu behar duen tasan aldaketarik sortzen bada, aldaketa atzeman den hilearen hurrengo hiletik hasiko da tasa berriari dagokiona ordaintzen.
3.Eskaintzen diren zerbitzuak.
Eguneko zentroak bi zerbitzu eskaintzen ditu:
—1.Astegunetan, astelehenetik ostiralera.
—2.Asteburuetan eta jaiegunetan.
4.Dirusarrerak zehaztu eta kalkulatzea.
a)Gaituak.
Ordenantza honen eraginetarako, honela kalkulatuko da egoitzan onartutako egoiliar bakoitzaren diru-ahalmena: Errenta, ondarea eta unitate familiarrean bizi diren kideen kopurua.
Errentatzat hartuko dira unitate familiarrak honela lortzen dituen diru-sarrera guztiak:
—Lanaren errendimendua, pentsioak eta gizarte aurreikuspenen emaitzak barne, edozein delarik ere horien erregimena.
—Kapital higikorraren eta higiezinaren errendimenduak.
—Enpresari edo profesional bezala egindako jardueren errendimenduak.
Diru-iturri horien guztien balioa kalkulatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan ezarritako arauak jarraituko dira.
Ondaretzat joko da egoiliarrak daukan kapital higigarri guztia, eta horretarako zerbitzua hartzen hasi baino lau urte lehenagotik zeukana baloratuko da. Kapital higigarri horren balioa kalkulatzeko, Ondarearen gaineko Zergan ezarritako arauak jarraituko dira.
Kapital higigarritzat joko dira kontu korronteetako eta epekako gordailutzeak, inbertsio fondoak eta pentsio fondoak, baita balore higagarriak, bizi aseguruak eta aldi baterako edo biziarteko aseguruak ere, hala nola arte gauzakiak eta antigoalekoak. Bitxiak eta balioko gauzak ere kontuan izango dira.
Familia unitatetzat joko dira senar-emazteak eta beren kargura dauden adingabeak, baita adineko ezinduak ere, baldin eta horiek judizialki guraso-aginte luzatura edo egokitura lotuta badaude.
Diru ahalmenari buruz iruzur egiteak edo datuak ezkutatzeak zerbitzua ematea eten dezake behin-behineko edo behin betiko.
b)Ezinduak, ezintasun handikoak eta psikogeriatrikoak eta soziosanitarioak.
Gipuzkoak Foru Aldundiak erabakitzen duena.
5.Tasaren zenbatekoa.
Eguneko zentroko egonaldiari dagokion tasa egoiliarraren sailkapenaren eta horrek jasotzen duen zerbitzuaren arabera finkatuko da. Ondoren datoz tasa horiek, baina zenbateko horiek kenduak dituzte (kendu behar denerako) jarraikiko artikuluetan zehaztuko diren onurak:
1.Astegunetan, astelehenetik ostiralera:
—1.Egoiliar gaituak: 26’78 euro pertsonako eta eguneko.
—2.Ezinduak, ezintasun handia dutenak eta psikogeriatrikoak eta soziosanitarioak: Zerbitzuaren eskatzailea onartu aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza Departamentuak erabakiko du, ebazpen administratibo baten bidez, egoiliar bakoitzak zenbatekoa ordaindu behar duen.
2.Asteburuetan eta jaiegunetan:
—1.Egoiliar gaituak: 33’48 euro pertsonako eta eguneko.
—2.Ezinduak, ezintasun handia dutenak eta psikogeriatriko eta soziosanitarioak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizartekintza Departamentuak erabakiko du egoiliar bakoitzak ordaindu behar duena.
Aipatutako tasa horiek %25 murriztuko dira plaza bat erreserbatzen denean. Arau horren ondorioetarako, erreserbatutako plazatzat joko da, egoiliarrak egoitzatik kanpoan aldi bateko egonaldia egin eta itzultzerakoan gordeta eduki behar dena. Nolanahi ere, egoiliarrak aldi baterako kanpora joan behar duenean aldez aurretik zuritu behar du.
Honakoak dira plaza erreserbatzeko eskubidea ematen duten egoitzatik kanpoko aldi bateko egonaldietarako arrazoiak:
—Egoiliarra ospitaleratzea.
—Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak ezinbestekotzat jotzen duen beste edozein gorabehera.
7.Diru-ekarpena.
1.Erabiltzaile gaituak.
Egoiliarrak gutxienez ere 3,21 euro ordainduko ditu eguneko, familia unitatearen irabaziak edonolakoak izanda ere. Hilero likidatuko den gehieneko tasak ezingo du 642.72 eurotik gorakoa izan.
Egoiliarraren ekarpena tasaren ehuneko bat izango da, eta ehuneko hori familia unitatearen irabazien arabera kalkulatuko da, ondoko taulan datorren moduan, alegia:
Familia unitateari dagozkion Tasak
hileko dirusarrerak (per capita) ordaintzeko %a
0,01€ eta L.G.S. arteko dirusarrerak 5
L.G.S. eta L.G.S. gehi 60,10 € arteko dirusarrerak
10
L.G.S. gehi 60,10 eta L.G.S. gehi 90,15 € arteko diru-sarrerak 15
L.G.S. gehi 90,15 eta L.G.S. gehi 120,20 € arteko dirusarrerak 20
L.G.S. gehi 120,20 eta L.G.S. gehi 150,25 € arteko dirusarrerak 25
L.G.S. gehi 150,25 eta L.G.S. gehi 180,30 € arteko dirusarrerak 30
L.G.S. gehi 180,30 eta L.G.S. gehi 210,35 € arteko dirusarrerak 35
L.G.S. gehi 210,35 eta L.G.S. gehi 240,40 € arteko dirusarrerak 40
L.G.S. gehi 240,40 eta L.G.S. gehi 270,46 € arteko dirusarrerak 45
L.G.S. gehi 270,46 eta L.G.S. gehi 300,51 € arteko dirusarrerak 50
Familia unitateari dagozkion Tasak
hileko dirusarrerak (per capita) ordaintzeko %a
L.G.S. gehi 300,51 eta L.G.S. gehi 360,61 € arteko dirusarrerak 60
L.G.S. gehi 360,61 eta L.G.S. gehi 420,71 € arteko dirusarrerak 70
L.G.S. gehi 420,71 eta L.G.S. gehi 480,81 € arteko dirusarrerak 80
L.G.S. gehi 480,81 eta L.G.S. gehi 540,91 € arteko dirusarrerak 90
L.G.S. gehi 540,91 €tik gorako dirusarrerak 100
LGS: Langileen Gutxiengo Soldata.
2.Erabiltzaile ezinduak, ezintasun handia dutenak eta psikogeriatriko eta soziosanitarioak.
Egoitzako plaza Gipuzkoako Foru Aldundiak eta erabiltzaileak ordainduko dute, betiere indarrean dagoen araudiarekin bat.
8.Eguneko egoitzan ohikoak ez direnei eskaintzen zaizkien beste zerbitzu gehigarri batzuk.
Honakoak dira eguneko egoitzan ohikoak ez direnei ematen zaizkien zerbitzu gehigarri horiek:
1.Otorduak:
1.1.Gosaria.
1.2.Bazkaria.
1.3.Merienda.
9.Eguneko Egoitza zerbitzuan ohikoak ez direnei ematen zaizkien beste zerbitzu gehigarri batzuen tasa.
Honakoak dira 9. atalean aipatzen diren egoiliarrek ordaindu behar dituzten tasen zenbatekoak:
1.Bazkariak:
1.1.Gosaria: 1,36 euro.
1.2.Bazkaria: 4,45 euro.
1.3.Merienda: 1,03 euro.
10.Ordaindu behar dutenak.
Ordenantza honetan finkatu diren zenbatekoak ordaindu beharrera lotuta daude bertan aipatzen diren zerbitzuak jasotzen dituzten guztiak.
Eguneko egoitzan pertsona bat onartzen den une berean sortuko da bertako tasak ordaindu beharra.
11.Kudeatzea, likidatzea eta kobratzea.
Ordenantza honekin arautzen diren tasak urteko hilabete bakoitzaren amaieran likidatu eta kobratuko dira. Tasa horiek ordaintzeko modua tasa kobratzeko eskuduntza duen organismoak erabakiko du.
12.Egoitzan onartu baino urte bete lehenagotik Hernanin erroldatuta ez dauden adinduek zaharren egoitzan okupatzen dituzten lekuei aplikatuko zaien tasa plazaren benetako kostuaren baliokidea izango da, plaza hori Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen dituenetakoa ez bada.
15.5.ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA
Gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen xedea da, besteak beste, gizarte zerbitzuen alorrean Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei dagozkien erantzukizunak zehaztea. Xede hori uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuaren (gizarte zerbitzuen alorreko eginkizunak zehazten dituena) bidez gauzatu da, bertan finkatzen direlako xehetasun osoz gizarte zerbitzuen sistemako administrazio-arduradun bakoitzari dagozkion eginkizunak.
Hala, aipatu dekretuko 3. artikuluak Foru Aldundiei egozten die ezindutzat sailkatu diren adinekoentzako zentroak eta zerbitzuak bermatzeko erantzukizuna. Zentzu horretan, Foru Aldundiaren Gizartekintzak (Gizarte zerbitzuetako Departamentua) eta EUDELen (Euskal Udalen Elkartea) Gipuzkoako Lurralde Batzordeak gizarte zerbitzuen alorrean elkarrekin lan egiteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horretan berariaz adierazi eta onartu dute bi erakundeek beren eskuduntzak koordinatzeko borondatea, hala nola elkarrekin lankidetzan aritzeko gogoa, eta argi eta garbi utzi dute adineko ezinduentzat berariaz antolatzen diren arreta-programak Foru Aldundiaren eskuduntza direla.
5/1996 Legeko 5. artikuluan ezartzen denez gizarte zerbitzuen sistemaren barne sartuko dela, gutxieneko izaeraz eta beste prestazio batzuen artean, elkarbizitzarako zerbitzu edo programen prestazioa, zerbitzuaren beharra duenari bera bizi den etxean bertan laguntzeko jarduerak antolatuz edo bizileku bat eskainiz.
Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak badu Etxeko Laguntza zerbitzua, adinduei eta oro har premia dutenei beren etxeetan laguntza emateko, betiere eskatzailea bere familia eta gizarte giroan mantenduz.
Aipatutako zentro horrek, eta halaber, erretiratuen etxeak, babes etxebizitzak, eguneko egoitzak eta zaharren egoitzak Hernaniko pertsona helduentzako laguntza multzo bat osatzen dute.
Horregatik guztiagatik, era honetara arautuko da Etxeko Laguntza zerbitzuaren tasa:
1.Xedea
Eranskin honen xedea da Etxeko Laguntza zerbitzuari dagokion tasa arautzea, kudeatzea eta likidatzea da.
Ordenantzaren xedea zaharren egoitzan dauden egoiliarrei ematen zaien zerbitzuari dagokion tasa arautzea, kudeatzea eta likidatzea da.
2.Zerbitzuan hartuko diren pertsonak sailkatzea.
Eranskin arautzen denaren ondorioetarako, Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuari atxikitako Etxeko Laguntza zerbitzuko onuradunak beren egoera fisiko-psikikoaren arabera sailkatuko dira honako kategorietan:
—Gaitutzat sailkatu diren zerbitzuko onuradunak.
—Ezindutzat, ezintasun handikotzat eta psikogeriatriko eta soziosanitariotzat sailkatu diren onuradunak.
Zerbitzuko erabiltzaileak beren egoera fisiko-psikikoaren arabera kalifikatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak adinduen ezintasun maila baloratzeko finkatuko duen arautegia erabiliko da.
Hasiera batean, zerbitzurako eskaria egin duen pertsona zerbitzuan onartu aurretik sailkatuko da eta, gero, hasiera batean egindako sailkapen horretako arrazoiak aldatu egin direla uste denean. Egoiliarraren sailkapen berriaren ondorioz hark ordaindu behar duen tasan aldaketarik sortzen bada, aldaketa atzeman den hilearen hurrengo hiletik hasiko da tasa berriari dagokiona ordaintzen.
3.Dirusarrerak zehaztu eta kalkulatzea.
1.Gaitutzat sailkatutako onuradunen zerbitzua.
Ondoren zehaztuko den prozedura eta irizpideen arabera zehaztuko da zerbitzuko erabiltzaileek eskaera egiterakoan ordaindu behar dutena zerbitzua finantzatzen laguntzeko.
Zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzaren egoera ekonomikoa baloratzeko, familia unitatetzat hartuko da erabiltzailea bera eta bere ezkontidea edota antzeko kidea. Familia unitatean bizi direnei dagokienez, adibidez, seme-alabak, ilobak, anaiak, eta abar, zuzendaritza batzordea arduratuko da familia unitatean zein sartzen den eta dirusarrerak zein diren zehazteaz.
Familia unitatearen dirusarreratzat konputatuko dira unitateko edozein kidek honako kontzeptuengatik lortzen dituenak:
—Inorentzat egindako lanaren bidez lortutako errendimendu osoak.
—Norbere kontura egindako lanaren bidez lortutako errendimendu osoak.
—Pentsio eta/edo edozelako laguntzen bidezko sarrerak. Dirusarrera horien barruan sartuko dira, halaber, zerga izaera dutenak, zerga izaera ez dutenak eta laguntzakoak direnak, esate baterako, langabeziagatik jasotzen den dirulaguntza, gizarteratzeko gutxiengo laguntza eta antzeko izaera duten beste batzuk.
—Ondasun higigarrien bidezko errendimendu guztiak eta oro har era guztietako finantza aktiboen bidezkoak.
—Ondasun higiezinen, landatarren eta hiritarren bidezko errendimendu guztiak. Ez da errendimendu hauetakotzat hartuko ohiko etxebizitza eta norbere kontura ari denaren baliabideak sortzeko ustiatzen dena.
—Dirusarrerak kalkulatzeko, dirusarreratzat joko dira, berebat, azken bost urtetan familiakoei edota beste pertsona batzuei eskuz aldatutako ondasunak.
Orain arte zerrendatu diren kontzeptu desberdin guztiak kalkulatzeko, izaera orokorrez, urteko zenbatekora joko da, eta gero hortik aterako da hilabeteari dagokiona.
Ez dira familia unitatearen dirusarreratzat joko, familiako kideek ondoko kontzeptuengatik lortzen dituztenak:
—Izaera finalistako eta ez aldizkako gizarte laguntzen bideko dirusarrerak, edota gizarte larrialdietarako ematen direnak, baldin eta agiriz egiaztatzen badira.
—Ohiko etxebizitza saltzeaz lortutako dirusarrera, baldin eta lortutakoa xede bereko beste etxebizitza bat erosteko erabili bada.
Dirusarrerak zehazteko eta kalkulatzeko Ogasunak, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak, finantza entitateek edota beste edozein erakundek emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira.
Errendimendu edo dirusarrera osoak lortutako dirusarrera gordinak dira, inolako gastu kengarririk, hobaririk edo atxikipenik gabe.
2.Ezindu, ezintasun handiko, psikogeriatriko eta soziosanitario bezala sailkatutako onuradunen zerbitzua.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gai honi buruz erabakitzen duena.
4.Tasaren zenbatekoa eta erabiltzaileek ordaindu behar dutena.
1.Gipuzkoako Foru Aldundiak gai honetarako erabiltzen duen arautegian sartzen ez direlarik, gaitutzat edo ezindutzat sailkatu diren onuradunak.
Tarifak zerbitzuaren kostuan oinarrituz aplikatuko dira. Kostu hori 14,80 €-koa da orduko eta ondoko taulan eskaintzen diren xehetasunen arabera:
|
Familia unitatearen hileko dirusarrera osoak € |
% Tasaren Ordainketa |
||
|
1 |
0 |
400 |
5 |
|
2 |
401 |
540 |
9 |
|
3 |
541 |
650 |
14 |
|
4 |
651 |
750 |
18 |
|
5 |
751 |
850 |
22 |
|
6 |
851 |
950 |
30 |
|
7 |
951 |
1150 |
36 |
|
8 |
1151 |
1450 |
40 |
|
9 |
1451 |
1950 |
50 |
|
10 |
1951 |
100 |
|
2.Zerbitzuko onuradunak diren ezinduak, ezintasun handikoak eta psikogeriatriko eta soziosanitarioak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatuko du ebazpen administratiboz zerbitzuko onuradun bakoitzak zenbatekoa ordaindu behar duen.
5.Ordaindu beharra dutenak.
Aurreko ataletan zehaztu denaz ateratzen diren zenbatekoak ordaindu beharra dute zerbitzuko erabiltzaileak edo onuradunak, jasotako zerbitzuaren truke edota zerbitzuaren erreserba egiteagatik.
6.Galdagarritasuna.
Egonaldiari dagokion tasaren zenbatekoa, jite orokorrez, ordaintzeko obligazioa dutenei galdatuko zaie, hilabete bakoitzaren lehen egunetik edo, hala dagokionean, lehen zerbitzua jaso duenetik. Tasa Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuak agintzen duenaren arabera ordainduko da, hala ere arau horrek ez du adierazten kobratu beharra oso-osorik edo zati batean aurreratzea edo aurretiaz gordailuan uztea eskatu ezin denik.
7.Kudeatzea, likidatzea eta kobratzea.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak hilearen amaieran likidatu eta kobratuko dira. Tasa horiek ordaintzeko modua tasa kobratzeko eskuduntza duen organismoak erabakiko du.
Gertatuko balitz zerbitzua ematen zaiola zerbitzukoa ez den norbaiti, zerbitzuari dagokiona zerbitzua ematen den une berean likidatuko da.
15.6.GIZARTE IZAERAKO ETXEBIZITZA ZERBITZUA
1.Oro har etxebizitza guztietarako.
Zerbitzu honetako onuradunek hileko tasa bat ordaindu behar dute, eta hori beren dirusarrera gordinen %10ekoa izango da. Onuradunak familia unitatea osatzen badu, dirusarrerak unitatea osatzen duten kide guztien dirusarreren batura izango da.
Tasa ordaindu beharretik salbuetsita daude, Pobreziaren kontrako Plan Integralaren onuradunak direlarik, gizarteratzeko gutxiengo soldata edo gizarte larrialdietako laguntza jasotzen dutenak.
2.Larrialdi etxebizitzak emakumeentzat.
Larrialdiko emakumeen etxebizitza erabiltzea tasa ordaintzetik salbuetsita dago, beste udalerri batzuek egindako eskarietan izan ezik.
Etxebizitzaren erabiltzaile onuraduna beste udalerri baten eskari bidezkoa bada, egonaldiak tasa bat izango du: 128 euro hileko; egonaldia hil batetik beherakoa balitz, gutxiengo tasa astean 32 eurokoa izango da. Tasa hori zerbitzua eskatu duen udalerriari igorriko zaio.
Aldatutako Ordenantzak eta Eranskinen beste estipulazioak, 2003ko ekainaren 2ari dagokion Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 102 zenbakian argitaratu ziren, heman jasotzat ematen direlarik beren ulergarritasun osoa gerta dadin.
Guzti hori Gipuzkoako Hazienda Lokalak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu arauan aurreikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapena eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute bi hilabeteko epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.
Dena den, eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, aipatutako interesatuek errekurtsorik jarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administraziorekiko auzitarako bidearen aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik aurrera hasita hilabete bateko epean.
Hernani, 2003ko abenduaren 12a.—José Antonio Rekondo Sanz, Alkatea.
(4455) (12958)