| 245. zenbakia | Data 2003-12-24 | 22261 orria |
VILLABONAKO UDALA
Iragarkia
Udalbatza osoak, 2003ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, jendaurreko epean aurkeztu den alegazioa aztertu ondoren, 2004ko urtarrilaren 1eko ondorioarekin Ordenantza Fiskalen Aldaketa behin betiko onartzea erabaki du, aldatutako testuak honako hauek izanik:
A)Ondasun higiezinen gaineko zerga.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
Hiri-lur izaerako Ondasun Higiezinen Zergari aplikagarri izango zaion karga-tasaa:
—Hiri-lurzoru industrialetan edo tertziarioan kokatutako ondasunentzako: 0,28 ehuneko edo 2,8 milako.
—Gainontzeko hiri-ondasunentzako: 0,24 ehuneko edo 2,4 milako.
Landa-lur izaerako Ondasun Higiezinen Zergari aplikagarri izango zaion karga-tasaa: Ehuneko 0,6.
—Errekargua:
Zergaren kuota gordinaren ehuneko 50eko errekargua eskatuko da etengabe okupatu gabe dauden bizitegi-erabilerako higiezinen kasuan.
Zergaren subjektu pasiboei eskatuko zaie.
Abenduaren 31n sorrarazten da.
Urtero kitatuko dute Udalek, eraikina okupatu gabe dagoela egiaztatu ondoren, hura aitortzen den ekintza administratiboarekin batera.
Okupatu gabeko etxebizitza izaera zehazteko baldintzak arauz finkatuko dira.
Errekargua aipatu arautegia onartzeari baldintzatzen zaio.
—Bonifikazioak:
a)Kuota osoaren ehuneko 50aren hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.
b)Kuota osoaren ehuneko 50eko hobaria izango dute familia ugarien titular diren subjektu pasiboak.
c)Kuota osoaren ehuneko 50eko hobaria izango dute babes ofizialeko etxebizitza berriek eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuek, beti ere behin betiko kalifikazio eman ondorengo hiru urtez.
B)Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
Kuota (€)
A)Turismoak:
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 23,44
9tik 11,99 zaldi fiskaletara 57,70
12tik 13,99 zaldi fiskaletara 105,17
14tik 15,99 zaldi fiskaletara 147,24
16tik 19,99 zaldi fiskaletara 189,31
20 zaldi fiskaletik gorakoak 238,00
B)Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 145,77
21 - 50 plaza bitartekoak 207,62
50 plazatik gorakoak 259,52
C)Kamioak:
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 73,99
1.000 kg.tik 2.999 kg.tarainoko karga erabilgarrikoak 145,77
2.999 kg.tik 9.999 kg.tarainoko karga erabilgarrikoak 207,62
9.999 kg.tik gorako karga erabilgarrikoak 259,52
D)Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 30,92
16tik 25 zaldi fiskaletarainokoak 48,60
25 zaldi fiskaletik gorakoak 145,77
E)Atoiak:
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 30,92
1.000 kg.tik 2.999 kg.tarainoko karga erabilgarrikoak 48,60
2.999 kg.tik gorako karga erabilgarrikoak 145,77
F)Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 7,73
125 zk.tarainoko motozikletak 7,73
125 baino gehiagotik 250 zk.tara 13,25
250 baino gehiagotik 500 zk.tara 26,51
500 baino gehiagotik 1.000 zk.tara 53,01
1.000 zk.tik gorakoak 106,01
—Hobariak:
a)Zerga honi dagokion kuota gehituaren ehuneko 100eko hobaria izango dute antzinako ibilgailuek, edo fabrikazio egunaz geroztik aurrera gutxienez 25 urteko antzinatasuna duten ibilgailuek. Fabrikazio eguna ezezaguna bada, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, ibilgailu mota edo aldaera hori fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
b)Ibilgailuek ehuneko 75eko hobaria izango dute kontsumitzen duten erregai motaren arabera eta erregai horren erreketak ingurumenarekiko duen eraginaren arabera.
C)Hirigintz izaerako lursailen balioaren gehikuntzaren gaineko zerga.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
PORTZENTAIEN TAULA
(%) Kuota
2002ko ekainaren 17a. 3,6
10 urterarte 3,4
15 urterarte 3,1
20 urterarte 2,9
TARIFA
(%) Kuota
1etik 5 urtetara 10,00
10 urterarte 8,00
15 urterarte 6,00
20 urterarte 6,00
D)Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
Eraikitze, instalazio edo obra mota Karga-Tasa
Obra txikiak 4
Eraikuntza eta instalazio industrialak 5
Eraikuntza berriak 5
Azpiegiturak eta lur-mugiketak 5
Merkataritza izaerako obra berria 4,75
Merkataritza izaerako eraberritzea 4
Eraikina eraistea 5
Babes Ofizialeko Etxeak eraikitzea 1
—Bonifikazioak:
a)Zergaren kuotaren %95eko hobaria eman ahal izango da udal interes edo erabilera berezia duten obretarako. Obrek izaera hori izateko zenbait baldintza sozial, kultural, eta historiko-artistiko ziurtatu beharko dituzte edo enplegua sustatuko dutela.
b)Zergaren kuotaren ehuneko 50eko hobaria eduki ahal izango dute autokontsumorako eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikoko sistemak inkorporatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obrek.
c)Zergaren kuotaren ehuneko 50eko hobaria eduki ahal izango dute ezinduen iriste-baldintzak edo bizigarritasuna bultzatzen dituzten eraikuntza, instalazio edo obrek.
E)Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
Finkatutako gutxieneko kuotak igotzeko koefiziente bakarra: 1,8.
Herriko bide publikoen klasifikazioa: 1.
Ponderazio-koefizientea:
Eragiketen zenbatekoa Koefizientea
2tik 6 milioietara 1,2
6tik 10 milioietara 1,22
10etik 50 milioietara 1,24
50etik 100 milioietara 1,27
> 100 milioi 1,3
Eragiketarik gabe 1,25
—Bonifikazioak:
a)Ehuneko 75eko bonifikazioa izango dute babestutako kooperatibek, baita horien elkarte, federazio eta konfederazioek, eta transformaziorako nekazal arloko sozietateak, kooperatiben Erregimen Fiskalari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak aurrikusitakoa jarraituz.
F)Zerbitzu publikoak eskaini eta iharduerak burutzeari dagozkien tasak.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
a) Epigrafea.Zaborrak bildu eta iraitzeko zerbitzua.
€/hiruhileko
Etxebizitzak 9,24
Edaritegiak, kafetegiak eta antzekoak 24,53
Industri-lokalak eta supermerkatuak 42,9
Merkataritzarako lokalak 12,21
Banketxeak eta aurrezki kutxak 15,40
Arrandegiak eta fruta-dendak 24,53
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Tributazio tasa kopuru finko bat izango da, eraikuntzen izaera eta norakoaren arauera zehaztuko dena.
2.Prezioa hiruhilero kobratuko da ordainagiria bidez.
b) Epigrafea.Hirigintza baimenak emateko eta hirigintza espedienteak izapidetzeko iharduera.
Euro
B.K.E.B. 2.472,61
Xehetasunezko estudioak 1.979,50
Partzela hiritarrak mugatzea 2.248,40
Eraikuntza berriko proiektuak 989,75
Merkataritzarako etxabehean obra berria 247,39
Merkataritzarako etxabehean obra berria, NOKA-
ren arauera 493,01
Industri-pabiloian obra berria 989,75
Etxebizitza lehenengoz okupatzea 72,42
Merkataritzarako lokala lehenengoz okupatzea 89,67
Argibide gisa, eraikuntza berriko atalean ondorengo aktuazioak sartuko dira:
—Oin berriko eraikuntzak: Lehen besterik ez zegoen tokian eginiko eraikin berria da, edo lehen zegoenaren alineazio, subkonstrukzio etabarren ezaugarriak ezberdinak dituena.
—Berreraikuntza edo reposizioa: Lehen zegoen eraikin bat ordezkatzen duen bestea, lerrokadura baldintzak, altuerak, obien disposizioak etabarrek lehen zegoenaren antzeko ezaugarriak mantentzen dituena.
—Berrikuntza: Eraikinaren zati batengan eragiteak dagoen erabilerak edo aurrikusten dena hobeki egokitzen duten berrikuntzak, horren ondorioz jatorrizko eraikinari dagokionean ezaugarri ezberdinak dituen eraikina sor daitekeelarik.
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Bere ekintza zergagarria hasten denean sortzen da tasa, eta ordaintzeko beharra. Ondorio hauetarako, ekintza hori hasitzat emango da dagokion baimen urbanistikoa eskatzen den egunean edo hirigintzako espedientea bideratu dadila eskatzen den egunean, zergapeko subjektuak hau espreski egingo balu.
2.Obrak dagokion baimena lortu gabe hasi edo egin badira, etasa egiaz Udal ekintza hasten denean sortuko da, obra horiek baimentzeko eta baimendu ezinezkoak balira suntsitzeko bideratu daitekeen zehaztapidetza administratiboa hastearen kaltetan gabe.
c) Epigrafea.Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko zerbitzua.
Euro
Biltegi handiak, hipermerkatuak eta antzekoak 2.526,12
Kasinoak, dantzatokiak eta bingoak 2.472,61
Hotelak, egoitzak, ostatuak eta pentsioak 989,75
Jatetxeak, edaritegiak, kafetegiak eta antzekoak 247,39
Tailer industrialak:
300 m²tarainoko erailitako azalerako lokalak 550,67
301 m²tik 600 m²tarainoko erabilitako azalerakolokalak 1.101,34
601 m²tik 900 m²tarainoko erabilitako azalerakolokalak 1.652,01
(hurrenez hurren)
Biltegiak eta iharduera industrialak:
300 m²tarainoko erailitako azalerako lokalak 550,67
301 m²tik 600 m²tarainoko erabilitako azalerakolokalak 1.101,34
601 m²tik 900 m²tarainoko erabilitako azalerakolokalak 1.652,01
(hurrenez hurren)
Okindegiak, esnetegiak, arrautza-dendak, fruta-
dendak, produktu dietetikoak eta antzekoak 198,03
Gozotegiak, txokolategiak, izozki dendak eta an-
tzekoak 198,03
Erlojutegiak, bitxitegiak, zilartegiak eta antzekoak 247,39
Familiarteko zurgindegiak, ebanistegiak, latorri-tegiak, oinetakoak konpontzeko tailerrak etaantzekoak 247,39
Liburudendak, egunkari eta aldizkari salmentak etaantzekoak 198,03
Pub-ak, musikadun edaritegiak eta antzekoak 493,01
Iharduera ezberdinetako akademiak 198,03
Banketxeak eta aurrezki kutxak 2.965,62
Auto-eskolak eta alokairuzko ibilgailuak 493,01
Supermerkatuak eta handizkako salmenta establezi-menduak 493,01
Gasolindegiak 2.965,62
Edari, olio, pentsu eta antzekoen biltegiak 198,03
Ileapaindegiak eta antzekoak 247,39
Harategiak eta arrandegiak 247,39
Bidai agentziak 247,39
Gimnasioak eta antzekoak 493,01
Zehaztu gabeko besteak 247,39
Gestoriak eta bulegoak orohar, iharduera profesiona-letako bulegoak 247,39
Eritetxeak, mediku kontsultategiak, dentistak etaantzekoak 247,39
Botikak eta tabako dendak 247,39
Jolastokiak 2.472,61
Garaje kolektiboak, plaza bakoitzeko 86,67
Era berean, establezimenduak aldibaterako irakitzeko tasa bat finkatzen da ohiko tasaren %50ekoa izango dena 6 hilabete arte, eta 6 hilabetetik aurrera ohiko tasaren %100ekoa.
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Kuota lokal-unitate bakoitzagatik eskatuko da.
2.Tasa sortzen da, eta ordaintzeko beharra, zerga-egitatea suposatzen duen udal iharduerari hasera ematen zaionean. Horretarako iharduera horri dagokion irekitzeko baimen-eskaera aurkezten den eguneko data hartuko da haserakotzat.
d) Epigrafea.Udal hilerrietan zerbitzuak bete eta kontzesioak emateari dagokion tasa.
Euro
Hezurtegiak 233,46
Hezurtegietan egindako eskulana 108,99
Panteoiak 18,81
Nitxo/panteoian hilobiratzea 75,00
Nitxo/panteoian hilobiratzea (erroldatu gabekoak) 233,77
1.Hezurtegiak uzteari eta eskulan zerbitzuari dagozkion ordainketak udal bulegoetan egingo dira zerbitzua eskaintzen denetik hilabete baino lehen.
2.Panteoien urteko tasa, urte bakoitzeko urrian ordainduko da.
e) Epigrafea.Auto-taxi eta alokairuko bestelako ibilgailuen lizentziak eta baimen administratiboak emateari dagokion tasa.
Euro
Auto-taxi lizentziei dagokien tasa 83,43
f) Epigrafea.Estolderia zerbitzua emateari dagokion tasa.
Euro
Estolderia zerbitzua, hiruhileko eta erabiltzaile
bakoitzeko 1,84
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Zerga honen lakapena izango da:
a)Ur beltzak eta hondakin urak isurtzeko udal estolderia zerbitzuen erabilpena.
b)Estolderia partikularrak, hobi septikoak etabar ikuskatzeko zerbitzua ematea.
2.Lehenengo puntuan adierazitako zerbitzuen prestakuntza ematen denetik sortzen da ordaintzeko beharra.
3.Zerbitzu honi dagokion tasa hiruhileko kobratuko da ur horniketari buruzko prezio pu blikoaren ordainagiriarekin batera.
g) Epigrafea.Ur hornidura.
Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 47.3 artikuluak aurrikusten duenarekin bat, eta horrela gomendatzen duten interes publikoko arrazoiak daudela ikusiz, ondorengo tarifak finkatzen dira:
Euro
Kontsumoak:
Etxebizitza, kontsumitutako m³ bakoitzeko 0,27
Merkataritzako lokalak, garajeak, kontsumitutako
m³ bakoitzeko 0,36
Lantegiak eta tailerrak, kontsumitutako m³ bakoitzeko 0,61
Familia bakarreko eta bi familiako etxeak 0,31
Kontagailuak mantentzeari eta konpontzearidagokion kanona:
Etxebizitzak, merkataritzarako lokalak eta garajeak 2,60
Lantegiak eta tailerrak 3,43
Tarifa aplikatzeko arauak
1.Kontsumorik ez duten etxebizitza, merkataritzarako lokal, garaje, lantegi eta tailerrak, hiruhilero 30 m³tako gutxienekoa ordainduko dute.
2.Kontsumoa egon edo ez egon, etxebizitzak, merkataritzarako lokalak, garajeak, lantegiak eta tailerrak ur kontagailuak mantendu eta konpontzeari dagokion kanona ordaindu beharko dute.
3.Jabeek ez daudelako udal langileek etxebizitzaren batetako ur kontagailua irakurri ezin badute, gutxieneko kontsumoa aplikatuko da, egiten den hurrengo irakurketatik deskontatuko delarik. Deskontu hau ez da aplikatuko etxebizitza hutsa dagoenean edo ur kontagailua ondo ez dabilkiten etxebizitzatan.
4.Prezioa hiruhilero kobratuko da ordainagiria bidez.
5.
a)Ur kontagailuren bat ez badabil eta udal langileei edo horretaz arduratzen direnei konpontzea edo aldatzea galerazten bazaie, edo udal arduradun horiei leporatu ez dakizkieken arrazoiak medio ur kontagailua irakurtzerik ez balego, nahiz kontagailurik ez duten lokal edo etxebizitzek, hiruhileko 40 m³tako gutxienekoa ordainduko dute. Gutxieneko hori kontagailua konpondu gabe edota jarri gabe igarotzen den hiruhileko bakoitzagatik 10 m³tan gehituko da.
b)Dagoen ur-hartunea udal zerbitzuek prezinta dezatela edo tapona dezatela erabakitzen duten lokal, etxabehe edo garajeen jabeek hiruhilero 7,70 € ordainduko dituzte hartuneko sari gisa. Aipatu den prezintoa urtero berrikusiko da.
6.Erabilpen ezberdinetarako uraren kontsumoko irakurketak jasotzen dituzten kontagailuak dituzten etxebizitzei, merkataritzarako lokalei, garajeei, lantegiei eta tailerrei, eta finkaturiko tarifa talde ezberdinen arauera klasifikatuak, kontsumo horren helburuaren arauera tarifarik garestiena aplikatuko zaie, beti ere subjektu pasiboak kontsumoaren helburu bakoitzari dagokion irakurketa zehaztea zilegitzen duten beharrezko kontagailuak jartzen ez baditu.
h) Epigrafea.Villabonako Santiago Udal Egoitza zerbitzua.
1.Egoilari plaza bakoitzeko egiazko kostu bat finkatzen da, autonomoak eta menpekoak bereiztuz.
€/hilabete
Autonomoen plaza bakoitzeko egiazko kostua 1.003,06
1.Egoilari autonomoen kasuan, plazaren zenbatekoa erabiltzailearen jatorrizko Udalak eta dituen baliabide ekonomikoak kontuan hartuz erabiltzaileak berak egindako ekarpenaren artean finantzatuko da. Kasu horretan, udalaren ekarpena jatorrizko Udalaren erabaki batek bermatuko du, eta Egoitzak finkatzen dituen baldintzatan.
Menpekoentzako edo menpekotasun handiko egoilarientzako plazaren kopurua Gizartekintza-Gizarte Zerbitzuen departamentuak eta erabiltzaileak ordainduko dute, hark dituen baliabide ekonomikoak kontuan hartuta.
Gaitasun ekonomikoa ondorengo elementuak baloratuz kalkulatuko da: Errenta, ondarea eta familia unitateko kideen kopurua.
Errenta gisa, ondorengoak hartuko dira:
—Lan-etekinak, pentsioak eta aurreikuspen sozialeko prestazioak barne, edozein delarik haien erregimena.
—Higigarrien eta higiezinen kapitalaren etekinak.
—JaRduera enpresarial eta profesionalen etekinak.
Balio horiek balioesteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Ondaretzat hartzen dira erabiltzaileen kapital higigarri eta higiezin osoa, zerbitzua ematen hasi aurreko lau urtez geroztik baloratua. Balio horiek balioesteko Ondarearen gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Higigarrien kapitaltzat hartzen dira kontu korrontetako gordailuak eta eperako gordailuak, inbertsio-fondoak eta pentsio-fondoak, higigarrien balioak, bizitza aseguruak eta aldi bateko errentak edo biziartekoak, artelanak, antzinako lanak, bitxiak eta balioko bestelako objektuak.
Higiezinen kapitaltzat hartzen dira hiri edo landa izaerako ondasunak.
Ohiko etxebizitzatzat hartzen da ohiko bizilekua bertan duen bere titularitzapeko etxebizitza.
Familia unitatetzat hartzen da ezkontideek eta beraien menpeko adingabeek nahiz luzatutako edo birgaitutako guraso-agintepean dauden epaiaz menpekotzat jotako adinduak.
Erabiltzaileak 24.040 eurotako ondare per capita bat badu, erabiltzen duen egoitza zerbitzuan plazaren kostu osoa ordaindu beharko du kopuru horrekin. Kapital higigarria duenean, erabilera askeko kopurutzat 3.005 € jasoko dira, gainontzekoa zenbatuz. Baliabide ekonomiko horiek agortzen direnean, jarraian datorren parrafoak xedatzen duenaren arabera ordainduko du kopurua. Ondare higiezinaren ondorioetarako ez da kontuan hartuko ohiko etxebizitza baldin eta bertan familia unitateko gainontzeko kideak gelditzen badira edo haren balioak Oinarrizko Errentara iristeko finkatutako gehieneko kopurua gainditzen ez badu.
2. Plazaren kostua horrela ordainduko da:
Pertsona erabiltzaileak diru sarrera per capita gordinen %85a ordainduko du, zenbatzerakoan kontuan hartuz aparteko ordainsariak eta oinarritzat familia unitatea hartuz.
Edonola ere, egoitzaratutako pertsona erabiltzaileak libreki erabiltzeko gutxienez Profesioarteko Gutxieneko Soldataren %20a suposatzen duen kopuru bat geldituko da.
Urtero berraztertuko da erabiltzaileen ekarpena, gaurkotutako bere errentak egokitzearren.
3. Kuotak hilero ordainduko dira igarotako hileko, hilabete bakoitzaren lehenengo hamabost egunetan.
i) Epigrafea.Villabonako Santiago Udal Egoitzan Eguneko Arreta zerbitzua.
1.Egoilari plaza bakoitzeko egiazko kostu bat finkatzen da, autonomoak eta menpekoak bereiztuz.
€/hilabete
Autonomoen plaza bakoitzeko egiazko kostua 494,88
1.Egoilari autonomoen kasuan, plazaren zenbatekoa erabiltzailearen jatorrizko Udalak eta dituen baliabide ekonomikoak kontuan hartuz erabiltzaileak berak egindako ekarpenaren artean finantzatuko da. Kasu horretan, udalaren ekarpena jatorrizko Udalaren erabaki batek bermatuko du, eta Egoitzak finkatzen dituen baldintzatan.
Menpekoentzako edo menpekotasun handiko egoilarientzako plazaren kopurua Gizartekintza-Gizarte Zerbitzuen departamentuak eta erabiltzaileak ordainduko dute, hark dituen baliabide ekonomikoak kontuan hartuta.
Gaitasun ekonomikoa ondorengo elementuak baloratuz kalkulatuko da: Errenta, ondarea eta familia unitateko kideen kopurua.
Errenta gisa, ondorengoak hartuko dira:
—Lan-etekinak, pentsioak eta aurreikuspen sozialeko prestazioak barne, edozein delarik haien erregimena.
—Ondare-etekinak.
—Jarduera enpresarial eta profesionalen etekinak.
Balio horiek balioesteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Ondaretzat hartzen da erabiltzaileen kapital higigarri osoa, kontuan hartu gabe kapital higiezina, zerbitzua ematen hasi aurreko lau urtez geroztik baloratua. Balio horiek balioesteko Ondarearen gaineko Zergak finkatzen dituen arauak jarraituko dira.
Higigarrien kapitaltzat hartzen dira kontu korrontetako gordailuak eta eperako gordailuak, inbertsio-fondoak eta pentsio-fondoak, higigarrien balioak, bizitza aseguruak eta aldi bateko errentak edo biziartekoak, artelanak, antzinako lanak, bitxiak eta balioko bestelako objektuak.
Familia unitatetzat hartzen da ezkontideek eta beraien menpeko adingabeek nahiz luzatutako edo birgaitutako guraso-agintepean dauden epaiaz menpekotzat jotako adinduak.
Erabiltzaileak 24.040 eurotako ondare per capita bat badu, erabiltzen duen egoitza zerbitzuan plazaren kostu osoa ordaindu beharko du kopuru horrekin. Kapital higigarria duenean, erabilera askeko kopurutzat 3.005 € jasoko dira, gainontzekoa zenbatuz. Baliabide ekonomiko horiek agortzen direnean, jarraian datorren parrafoak xedatzen duenaren arabera ordainduko du kopurua.
2. Plazaren kostua horrela ordainduko da:
Pertsona erabiltzaileak diru sarrera per capita gordinen % 85a ordainduko du, zenbatzerakoan kontuan hartuz aparteko ordainsariak eta oinarritzat familia unitatea hartuz.
Ekarpen ekonomiko horrek inola ere ezin izango du iritsi erabiltzailearen errentaren %100era.
Edonola ere urtero Gizartekintza-Zerbitzu Sozialetako Foru Diputatuak erabiltzaileak libreki erabil ahal izango duen kopurua onartuko du.
Urtero berraztertuko da erabiltzaileen ekarpena, gaurkotutako bere errentak egokitzearren.
3.Kuotak hilero ordainduko dira igarotako hileko, hilabete bakoitzaren lehenengo hamabost egunetan.
j) Epigrafea.Olaederra kiroldegia zerbitzua.
1.ABONATUEN HILEROKO KUOTA
Villabonan, Zizurkilen eta Villabonan, Zizurkilen eta erabilpenerako hitzarmena erabilpenerako hitzarmena duten beste errietan duten beste herrietan Kategoria erroldatuak ez erroldatuak
Haurrak (4tik 13 urte bitartekoak):
2 gurasoak abonatuak dituen haurra 0 0
Guraso bakarra abonatua duen haurra 3,95 5,82
Haurra 7,69 11,53
Gazteak (14tik 21 urte bitartekoak):
2 gurasoak abonatuak dituen gaztea 2,81 4,26
Guraso bakarra abonatua duen gaztea 5,82 8,73
Gaztea 11,53 17,35
Helduak (22tik 64 urte bitartekoak) 15,38 23,07
65 urtetik gorakoak 7,69 11,53
2.KONPENTSAZIOKO PRIMA ZUZENTZAILEA
Villabonan, Zizurkilen eta Villabonan, Zizurkilen eta erabilpenerako hitzarmena erabilpenerako hitzarmena duten beste errietan duten beste herrietan Kategoria erroldatuak ez erroldatuak
Haurrak (4tik 13 urte bitartekoak):
2 gurasoak abonatuak dituen haurra 0 0
Guraso bakarra abonatua duen haurra 7,79 9,14
Haurra 15,38 18,39
Gazteak (14tik 21 urte bitartekoak):
2 gurasoak abonatuak dituen gaztea 5,61 7,07
Guraso bakarra abonatua duen gaztea 11,53 13,82
Gaztea 23,07 27,53
Helduak (22tik 64 urte bitartekoak) 30,65 36,68
65 urtetik gorakoak 15,38 18,39
Prima hori kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuetara abonatu nahi duten guztiek ordaindu beharko dute.
3.EGUN BATEZ INSTALAKUNTZA ERABILI NAHI DUTEN
ABONATU GABEKOENTZAT PREZIOAK
Kategoria Euro
Eguneko prezioak:
Haurrak (4tik 13 urte bitartekoak) 2,81
Gazteak (14tik 21 urte bitartekoak) 3,53
Helduak (22tik 64 urte bitartekoak) 4,26
65 urtetik gorakoak 2,81
Izaera sozio-kulturala duten eta instalakuntzakpuntualki eta noizbehinka erabili nahi dituzten 20
eta 40 pertsona bitarteko taldeak, sarreraren %50aordainduko dute.
Hamabost egunetarako abonuen prezioak:
Haurrak (4tik 13 urte bitartekoak) 7,07
Gazteak (14tik 21 urte bitartekoak) 10,60
Helduak (22tik 64 urte bitartekoak) 14,13
65 urtetik gorakoak 7,07
Kategoria Euro
Hilabeterako abonuen prezioak:
Haurrak (4tik 13 urte bitartekoak) 13,00
Gazteak (14tik 21 urte bitartekoak) 18,50
Helduak (22tik 64 urte bitartekoak) 25,10
65 urtetik gorakoak 13,00
4.IHARDUERA ETA ZERBITZU EZBERDINENGATIK
ORDAINDU BEHARREKO PREZIOAK
a)Urteko ekintzak eta zerbitzuak, denboraldirako (urtarrila 2004 - abendua 2004).
Ekintza Abonatua Ez Abonatua
Mantenuzko gimnasia (9 hilabete) 41,68 104,21
Prestakuntza fisiko trinkoa (9 hilabete) 41,68 104,21
Aerobic (9 hilabete) 41,68 104,21
Yoga (9 hilabete) 41,68 104,21
Gimnasia erritmikoa (haurrak) (9 hilabete) 45,08 67,72
Solarium (sesio 1) 1,97 4,68
Solarium (10 sesio) 13,30
Judo (haurrak) (9 hilabete) 69,41 104,21
Aquaerobic (9 hilabete) 41,68 104,21
Igeriketa eskola (haurrak) (9 hilabete) 69,36 104,21
b)Hiruhilabeteko ekintzak eta zerbitzuak.
Ekintza Abonatua Ez Abonatua
Aretoko dantzak (3 hilabete) 44,48 112,08
Igeriketa (3 hilabete) 44,41 133,29
Igeriketa haurtxoentzako (3 hilabete) 37,21 105,24
Haurrentzako igeriketa (3 hilabete) 44,41 133,29
Kenpo (3 hilabete) 44,41 133,29
Trebetasun akuatikoak (3 hilabete) 22,20 66,65
Aikido (4 hilabete) 44,41 133,29
c)Urteko ekintzak eta zerbitzuak.
Ekintza Abonatua Ez Abonatua
Masaia, ordu erdi 11,01 14,13
Masaia, ordu bete 21,61 24,83
Drainadura linfatikoa 25,14 28,26
5.TALDE ANTOLATUEK INSTALAZIOAK ETA
ZERBITZUAK ALOKATZEKO PREZIOAK
Instalazioa Iraupena Euro
Kirol anitzetarako pista ordu 1 17,66
Igerilekua ordu1/kalea 21,20
Igerileku osoa ordu 1 84,89
Muskulazioko gimnasioa (gehienez 20pertsona) ordu 1 35,43
Erabilpen anitzeko gelak ordu 1 35,43
Jantzi-gelak (dutxa bakarrik taldeak(gehienez 20 pertsona) 14,13
Ikuskizunetarako pabilioia eta bestela-koen alokairua eguna 1.062,07
(*)Gehi garbiketa, gehi argia, gehi muntaia.
6.UDAKO KANPAINAKO EKINTZAK ETA ZERBITZUAK
Abonatu eta 15 Ez abonatuen Adina Iraupena eta 30 egunetako prezioa abonuak
Aquaerobic 16 urtetik gora uztaila eta abuztua 10,29 25,14
Aerobik 16 urtetik gora.
16 urtetik behera uztaila eta abuztua 10,29 25,14
Gimnasia 16 urtetik gora uztaila eta abuztua 10,29 25,14
Igeriketa 3 - 7 urte.
16 urtetik gora uztaila eta abuztua 17,66 56,63
Aisialdia 6 - 10 urte uztaila eta abuztua 21,20 67,95
Tenisa 14 urtetik behera uztaila eta abuztua 17,66 39,69
7.Aurreko puntuetan araututako tarifa guztiak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren araudi fiskala Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legera egokitzen duen abenduaren 29ko 102/1992 Foru Dekretuak xedatutakoa jarraiki aplikagarri gertatzen den BEZa barne eramango dute.
k) Epigrafea.Amasako pilotalekua zerbitzua.
Amasako pilotalekuaren instalazioetan kirol-ekintzaren bat antolatu nahi duten talde partikularrek, ordu bakoitzeko 12,57 eurotako tasa ordaindu beharko dute, kirol elkarte edo erakundeek antolatutako ekintzak ezik, aldez aurretik Udalak baloratuko duelarik.
l) Epigrafea.Arratzaingo kiroldegia zerbitzua.
Arratzaingo kiroldegiaren instalazioetan kirol-ekintzaren bat antolatu nahi duten talde partikularrek, ordu bakoitzeko 6,86 eurotako tasa ordaindu beharko dute.
Instalazio horiek asteburutan bakarrik erabili ahal izango dira.
G)Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo probetxamendu bereziari dagozkien tasak.
Ordenantzaren eranskina horrela idatzia gelditzen da:
Udal jabari publikoaren, nahiz erabilpen publikopeko bestelako ondasunen erabilera pribatiboa edo probetxamendu bereziari dagozkien Tasak Arautzen dituen Ordenantza.
a)Epigrafea.Hesiak, aldamioak, zutabeak, eustagak, eraikuntza materialak, hondakinak eta antzeko beste instalakuntzekin udaleko erabilpen publikoko lur sailen okupazioa.
m²
edo zatia
1.Hesi, aldamio, zutabe, eustaga, eraikuntza mate-rial, hondakin eta antzeko beste instalakun-
tzekin bide publikoa okupatzeagatik:
Eguna 0,44
Hilabete 10,91
Urtea 82,70
2.Eraikuntza materialekin, itxiturekin eta obra-etxolekin, hondakinekin, lurrekin, hareekin edobestelako materialekin bide publikoak okupatze-agatik:
Eguna 1,039
Hilabete 14,86
Urtea 139,64
3.Garabiak, hormigoi-biltegiak eta kargagailuak:
Eguna 2,39
Hilabete 47,48
Urtea 570,93
m²
edo zatia
4. Hondakinak edo materialak uzteko edukion-tziak: Edukiontzi bakoitzagatik:
Eguna 2,39
Hilabete 47,48
Urtea 562,20
Eraikuntza, Instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalean obra txikitzat jotako obrek 1, 2, 3 eta 4 atalekin zerikusia duten udal jabari publikoa okupatzeagatik ez dute kitapenik izango lehenengo 15 egunetan, beti ere okupazioak arestian aipatutako obrekin zerikusia badu.
b) Epigrafea.Luebakiak edo/eta zangak irekitzea, eta kaleko zoluan edo espaloian edonolako berrikuntza erabilpen publikoko udal lursailetan.
m lineala
edo zatia
1.Luebakiak edo/eta zangak irekitzea, eta kalekozoluan edo espaloian edonolako berrikuntza 2,60
c) Epigrafea.Udal jabari publikoaren, nahiz erabilpen publikopeko bestelako ondasunen erabilera pribatiboa edo probetxamendu berezia.
Euro
1.Mahaiak, mahai hankabakarrak, aulkiak, eguz-kitakoak edo antzeko instalazioak:
Mahai bakoitzak, gehienez ere 1,25 x 1,25 m.-takoa / egun 0,31
Aulki bakoitzak / egun 0,10
2.Kioskoak:
Kiosko bakoitzak, hilabete 116,26
d) Epigrafea.Udal kaleetako zolua, hegalkina eta lurrazpia pribatiboki erabiltzea edo bereziki aprobetxatzea, hornidura zerbitzua ustiatzeko enpresen alde
Udal kaleetako zolua, hegalkina eta lurrazpia hornidura zerbitzua ustiatzeko enpresen alde pribatiboki erabiltzeari edo bereziki aprobetxatzeari dagokion prezioa, zerbitzu horiek gehientsuenengan edo biztanlegoaren zati garrantzitsuarengan eragina dutenean, enpresa horiek udalerrian urtero lortzen duten fakturazioko diru sarrera gordinen %1,5ekoa izango da.
e) Epigrafea.Bide publikoan ibilgailuak aparkatzeko toki erreserba.
Ordenantzaren xedea garaje partikularretan eta industrientzako direnetan lau ibilgailu edo gehiagorako gaitasuna era erabilpena duten garajeetarako galtzadan espazioak erreserbatzea izango da, ondorengo tarifak aplikatuz:
Euro
1.Lau ibilgailu edo gehiagorentzako gaitasuna
eta etengabeko erabilpena duten garajeetarakoerreserba, ibilgailu bakoitzagatik urtean 29,09
2.Igarobide-erreserba eta jarduera industrialengarapenerako justifikatzen duten industrietarakoibi erreserba, sarrerako metro lineal edo zati ba-koitzagatik urtean 38,86
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Aurreko atalen jasotzen duten ibi erreserbaren emakida lokalaren azalerak kokapena ahalbidetzen duenean eta lau ibilgailuk edo gehiagok erabiltzen dutenean eta erreserbaren beharra justifikatzen duten industrientzako erabakiko da.
2.Ordenantza honetan arautzen diren prezio publikoek ezartzen duten zergaren probetxamendu berezietaz gozatzeko, derrigorrezkoa izango da udalaren baimena, hori gabe ezin izango zaiolarik probetxamenduari ekin.
3.Interesatuek beren lokalen aurrean aparkalekua galarazten duten plakak jaso beharko dituzte Udalean, eta bertako zerbitzuek ematen dizkien instrukzioak jarraituz ipini, plakaren gastuak interesatu eskatzaileek ordaindu beharko dituztelarik.
Era berean, ibiaren titularrak ondorengo obligazioak izango ditu:
a)Zolua kontserbatzea, baita diseinu adierazgailua, hala balegokio.
b)Lizentziak eman ondoren, eskatzaileak urtero berritu beharko du lizentzia hori.
c)Dagokion aitorpena aurkeztu beharko du baldin eta jada emandako probetxamenduen aldaketaren bat edo bajaren bat gertatzen bada, ekintza gertatzen denetik hurrengo hilabetearen azkeneko eguna baino lehen.
4.Ibi erreserben instalazioa, kontserbazioa, aldaketa, kentzea, baita horien seinaleztapena ere, eskatzailearen kontura joango da.
f) Epigrafea.Postuak, salmenta tokiak, kaleko industriak eta salmenta ibiltariak (azoka zerbitzua) ipintzea udal erabilpen publikoko lur sailetan.
Salmenta postuaren metro lineal bakoitzak, eguneko: 0,94 €.
Tarifa aplikatzeko arauak:
1.Prezioak hiru hilabetero ordainduko dira, hiru hilekoa hasi aurretik.
Aldatutako ordenantzen eta ukitutako eranskinen gainontzeko estipulazioak 1989ko abenduko 30ari dagokion Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 247. zk.an, 1990eko abenduaren 4ko 233 zk.an, 1991ko ekainaren 25eko 118 zk.an, 1991ko abenduaren 27ko 246 zk.an, 1992ko abenduaren 31ko 249 zk.an, 1993ko abenduaren 31ko 249 zk.an, 1994ko abenduaren 30eko 247 zk.an, 1995eko abenduaren 27ko 244 zk.an, 1996ko abenduaren 31ko 251 zk.an 1997ko irailaren 24eko 182 zk.an, 1997ko abenduaren 31ko 249 zk.an, 1998ko maiatzaren 20ko 92 zk.an, 1998ko urriaren 9ko 193 zk.an, 1998ko abenduaren 31ko 249 zk.an, 1999ko abenduaren 31ko 250 zk.an, 2000ko abenduaren 29ko 246 zk.an, 2001eko abenduaren 31ko 249 zk.an eta 2002ko abenduaren 31ko 247 zk.an argitaratu ziren, hemen jasotzat ematen direlarik bere ulergarritasun osoa gerta dadin.
Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuak aurrikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta Ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean administrazioarekiko auzibide errekurtsoa tartejar ahal izango dute bi hilabeteko epearen barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lan egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Dena den, aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsorik tartejar ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administrazioarekiko auzibidea baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.
Villabona, 2003ko abenduaren 11.—Bakartxo Tejería Otermin, Alkatea.
(3294) (12915)