Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

244. zenbakia Data 2003-12-23 22213 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

MENDAROKO UDALA
2004 urterako hiri izaerako ondasun higiezinen zergaren kuotak aldatzea. Behin betiko onespena.

Iragarkia

Erregelamenduzko jendaurreko erakusketaren epea inolako erreklamazio edo oharpenik egin gabe iraganda, 2003ko irailaren 25ean egindako bilkuran, Udal Batzarrak, kuoten aldakuntzari buruzko hasierako akordioak behin-betirakotzat hartu zituen 2004ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin:

Zergaren deskribapena Tipoa

Hirilurreko ondasun higiezinak.

Etxebizitzak %0,20

Industrialak %0,30

—Hobariak.

Kuota osoaren %50, obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliario enpresen jardueran xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.

Aldatutako ordenantzaren eta ukitutako eraskinen gainontzeko estipulazioak 1989ko abenduaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 247 zenbakian argitaratu ziren, hemen jasotzat eman direlarik beren ulergarritasuna osoa gerta dadin.

Guzti hori Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien auka, interesatuek Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.

Dena den, eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsorik tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

Mendaro, 2003ko abenduaren 11.—Estibaliz González Larrañaga, Alkatesa.

(1513) (12948)