| 244. zenbakia | Data 2003-12-23 | 22171 orria |
LEZOKO UDALA
2004ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen aldaketaren behin betiko onespena.
Arauzko informazio epea igaro eta inongo erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, irmo eta behin-betikotzat eman da Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2004ko Ordenantza Fiskalen aldaketari buruz 2003ko urriaren 1ean hartutako erabakia. Ordenantza horien testu osoa ondorengo eranskinean argitaratzen da.
Hori guztia Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru-Arauaren 16.4 artikuluan agintzen dena betetzeko argitaratuko da, guztien jakinerako eta aipatutako aginduan aurreikusten diren gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru-Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera neurri, ordainkizun, tarifa eta Agintaraudien ezarpen eta aldaketarako aipatutako erabakien aurka, administrazio-bidetik behin-betiko direnak, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du doakionak Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren dagokion sailean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita eta bi hilabeteko epean.
Hau hala izanik ere, eta aipatutako aginduak ematen duen baimenaren arabera, hala nahi izanez gero, eta administrazioarekiko auzi- bideari ekin baino lehen, murtziloa jarri ahal izango dute aipatutako interesatuek Gipuzkoako Foru-Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, esandako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko lehen lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
Lezo, 2003ko abenduaren 2a.—Kepa Garbizu, Alkatea.
(12867)
0. Zergen kudeaketa eta bilketaren eta beste Zuzenbide Publikodun sarrera Lokalen Ordenantza orokorra.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua. Xedea.
1. Erregimen Lokaleko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 106.2 artikuluan diktatzen denaren arabera, Ordenantza Orokor honek arau arruntak jasotzen ditu, zuzenbide publikodun sarreren kudeaketa eta bilketari buruz diktatu daitezkeen Ordenantza Fiskalen eta Barne Arautegien parte osatzaile kontsideratuko direnak.
2. Ordenantza hau diktatzen da Ordenantza Fiskalei amankomunak zaizkien aspektua erregulatzeko, honela hauek errepikatzea ekiditeko eta baita Udalak zehaztu edo garatu beharreko materiak erregulatzeko.
2. artikulu.. Aplikatzekoak diren arauen lehentasun-ordena.
1. Zergen kudeaketa dela eta, aplikatuko dira:
a) Ordenantza orokor honetako arauak eta erreferentziako zergaren ordenantza fiskal espezifikoak eta baita zerbitzuetako kudeaketaren udal arautegiak ere.
b) Uztailaren 5eko 11/1989 Arau Forala, Gipuzkoako Ogasun Lokalak arazten duena.
c) Urtarrilaren 31ko 1/1985 Arau Forala, Zergen Orokorra.
d) Martxoaren 19ko 4/2003 Arau Forala: Toki-zerga sistemaren berrikuntzarako.
2. Zergazkoak ez diren zuzenbide publikodun beste sarrera batzuen kudeaketari buruz, aplikatuko dira:
a) Ordenantza honetan sartzen diren Arauak.
b) Erreferentziako baliabidea erregulatzen duen legislazio espezifikoak jasotzen dituen prezeptuak, baliabidea munizipala nahiz autonomikoa edota estatala izan.
c) Erregimen Juridiko eta Prozedura Administratibo Arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
3. Zergazko kreditu eta gainerako zuzenbide publikodun lokalen bilketari buruz, aplikatuko dira:
a) Ordenantza hau.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorra, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuz onartua.
c) Zerga- eta Aurrekontu Arau Foral Orokorrak.
II. EPEMUGA PERIODIKOA DUTEN
ZERGEN KUDEAKETA
3. artikulua. Egutegi Fiskala.
1. Orokorrean, izaera periodikoa duten zergak ordaintzeko periodoak hurrengoak izango dira:
* Trakzio Mekanikodun ibilgailuen zerga: 2004/02/01-2004 /04/10.
* Ondasun higiezinen zerga: 2004/05/15-2004/07/01.
* Ekonomi jardueren zerga: 2004/10/01-2004/11/11.
* Ura eta Estolderia:
—2004-3. lauhilabetea: 2004-02-11 / 2004-04-29.
—2004-1. lauhilabetea: 2004-05-26 / 2004-07-09.
—2004-2. lauhilabetea: 2004-10-03 / 2004-12-13.
* Zabor-bilketa: 2004-05-26 / 2004-07-09.
* Ibilgailuen sarrera: 2004-07-28 / 2004-09-09.
* Etxez etxeko asistentzia: Hilero 1-24.
2. Aurreko puntuan adierazitako pagu-periodoko bariazioak Alkatetzak onartuko ditu eta ez dira beren luzapenak onartuko aparteko zirkunstantziarik ez bada.
3. Borondatezko epean eskatutako gerorapen eta zatikapen erabakietan ez da berandutza interesik exijituko baldin eta haiei dagozkien zorrak aldizkako epemuga duten eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorrak badira eta horiek guztiak sortzapenaren ekitaldi berean osorik ordaintzen badira.
4. artikulua. Erakusketa publikoa.
1. Alkateak aginduko du egutegi fiskalaren publikazioa, Probintziako Buletin Ofizialean eta Udaletxeko taulan iragarriz.
2. Ordaindu beharreko kuotak eta hauek zehazten dituzten zerga-elementuak jasotzen dituzten errolda fiskalak Udaletxeko bulegoetan erakutsiko zaizkio herriari kobrantzako periodoak hasi baino hamar egun lehenago eta hamabost egunez.
3. Kuotak eta gainerako zerga-elementuak dagozkien erregistroetan altak ez direnez, eta bai egintza ezargarria jadanik banan-banan subjektu pasiboari komunikatua, kolektiboki komunikatuko dira Zerga Arau Foral Orokorreko 124.2 artikuluak aurreikusten duenaren arabera.
4. Errolden erakusketa publikoaren eta bertako likidazioen kontra erreposizio-errekurtsoa ezarri ahalko da kontentzioso-administratiboaren aurretik, erakusketa publikoaren datatik hasita hilabeteko epean.
5. artikulua. Kobrantza iragarkiak.
Aurreko artikuluak erregulatzen duen egutegi fiskalaren iragarkiak errolden erakusketa publikoa ezagutzera emateaz gainera beste funtzio bat ere bete dezake, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bilketa Arautegi Orokorreko 78. artikuluak aipatzen duen kobrantza-iragarkia publikatzearen funtzioa alegia. Aipatu xedea bete dadin, hurrengo zirkunstantziak eman behar dira:
a) Ordaintzeko bitartekoak: Legezko kurtsoa duen dirua edota Udalaren aldeko txeke nominatiboa.
b) Ordaintzeko tokiak: Ordaintzeko dokumentuan agertzen diren entitate kolaboratzaileak.
c) a) Atalean aipatzen diren pagu-periodoak iraganik, ohartaraztea zorrak premiamenduaren prozeduraz exijituko direla eta premiamenduaren errekargua, berandutze interesak eta, kasu balitz, gerta daitezkeen kostuak sortuko ditu.
6. artikulua. Helbidea.
Subjektu pasiboak deklaratu helbide fiskala edota Udalak informazio-iturri berrien arabera zuzendutakoa, zergaduru bakoitzari dagokion kudeaketa-elementu bezala inkorporatuko da eta biltze-kudeaketaren ondoriozko notifikazio guztiak bidaliko zaizkion helbidea izango da.
III. EPEMUGA EZ PERIODIKOA DUTEN
ZERGEN JESTIOA
7. artikulua. Likidazioen praktika.
Ordenantza Fiskalek agindu bezala, eta dagozkion ezarpen-tipoak aplikatuz, sarrera zuzeneko likidazioak egingo dira Udalak ezarpen-egintzaren baten berri duenean eta autolikidazioa ez badu egina, baina 6 euro behetiko zerga-kuotak ez dira igormenduko.
IV. ONURA FISKALAK EMATEA
8. artikulua. Eskaera.
1. Exentzio, murrizpen eta hobarien kontzesioa edota ukazioa zerga-tributu bakoitzaren arautegi bereziari atxikiko zaio eta inoiz ere ez da aplikatuko analogia exentzioen eta hobarien eremua bere terminologia zorrotzetik haratago hedatu asmoz.
2. Aurkako lege-prebisio zehatzik ezean, eskatu beharreko izaera du onura fiskalak aplikatzeak, eta beraz eskatu egin beharko dira instantzia Alkateari zuzenduz eta aldi berean eskatzaileak nahikotzat kontsideratuko duen argumentuz hornitua.
3. Izaera orokorrez, onura fiskalak emateak ez du izango atzera eraginik, eta beraz, onura fiskala ematea erabaki ondoren emango den lehenengo zerga-kobruaren momentuan sartuko da indarrean bere aplikazioa.
V. TRIBUTUZKOAK EZ DIREN KREDITUEN GESTIOA
9. artikulua. Erreintegroak.
Okerreko paguren bat eginez gero, Kontuhartzailetza horretaz ohartu bezain azkar, jaso duenari errekerituko zaio bere kopurua atzera itzultzea seinalatuko zaion epe barruan. Obligazio hau beteko ez balitz, itzulpena premiamenduz eskatuko zaio.
10. artikulua. Exekuzio subsidiarioak.
Zergaduruaren baitan eragina luketen lanak egingo balitu Udaleko pertsonalak (hala nola udal jabetza duen oholeria bideratu, muntatu eta desmuntatzea, hileta zerbitzuen lanak, ur-horniduraren sare nagusiari hainbat instalazio konektatzea eta beste hainbat) eta baita erabilitako materialen kostua ere, Zerbitzuko Arduradunak elaboratuko duen lanordu eta materialen partea kontuan hartuz fakturatuko dira (frakzio txikiena ordubetekoa izanik, Konbenioan onartu zenaren arabera).
Dagokion espediente kontradiktorioa izapidetu ondoren. Suposamendu bakoitzari aplikatu behar zaion arautegiaren arabera, zergaduruari ezarriko zaizkio nola lanik gabe dagoenean burututako exekuzio subsidiarioen zenbatekoa hala udal-ondasunetan eragindako kalteen konponketak sortutakoa, kasuaren arabera.
VI. BILTZE GESTIOA
11. artikulua. Pagua atzeratzeko nahiz zatitzeko eskaera.
1. Atzerapena emateko irizpide orokorrak hurrengoak dira:
a) 300 euro baino zor txikiagoak gehienez ere hiru hilabete atzera daitezke.
b) 300 eta 600 euro pezetaren arteko zorren pagua sei hilabete arte atzera daiteke edota zatitu.
c) 600 € baino kopuru handiagoko zorren pagua urtebete arte atzera daiteke edota zatitu.
2. Behin Bilketa Zerbitzuak egoki identifikaturik zergadurua eta zorraren zenbatekoa, paguaren zatiketa ontzat emango zaie aurreko atalean aurreikusten den eran transferentzia periodikoaren agindua kreditatuko duen dokumentua aurkeztuko duten guztiei.
3. Lehen aipatu diren zor-kopurua eta periodoen luzamenduaz bestelakoa ere aplikatu ahal izango da, zordunak aurkeztu dokumentazioaren arabera.
12. artikulua Kreditu kobraezinak deklaratzeko proposamenak.
Prozedurazko legaltasunarekiko errespetua eta efikazia administratiboa bateratzeko asmoz, kredituak kobraezinezko deklaratzeko proposamenak formulatu ahal izateko irizpideak ezarriko dira. Dokumentazio justifikatzailea ezberdina izango da zorraren zenbatekoa eta ezaugarrien arabera, hurrengo suposamenduak bereiziko direlarik:
1. IFZ-rik ez duen edota egoki identifikatua ez duen zergadunen zorren espedienteak: Exekutibaren pagu-epea iragan eta gero izapidetuko dira.
2. 60 € beheko kopuruak izanik, 2002-12-31 arte metatutako zorren espedienteak, zordunak ez badu zorrik 2002-1-1 dataz geroago likidatutako beste kontzeptuak direla eta.
3. 60 eta 3.000 €en arteko kopuruak izanik, 2002-12-31 arte metatutako zorren espedienteak, zordunak ez badu zorrik 2003-1-1 dataz geroago likidatutako beste kontzeptuak direla eta, zorra behin notifikaturik eta hurrengo zirkunstantziak ematen badira:
a) Hainbat entitatetan egindako fondoen enbargoa negatiboa bada.
b) Soldataren enbargoa posible ez izatea, nominarik ez duelako.
c) Ondasun higiezinak bai izanik, hauen enbargoaren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.
d) Ibilgailua bai izanik, honen tasazioa zorra baino txikiagoa izatea.
4. 2002-1-1 baino geroagoko zorren espedienteak, Udal Dirubilketak baloratuko du kreditu kobraezinen deklarazio-proposamena formulatzearen komenientzia, behin baja, zesioa edota zorraren objektua den ondasunaren transmisioa frogaturik.
5. Zorraren deribazioa bidezkoa luketen espedienteak, behin baja, zesioa edota zorraren objektua den ondasunaren transmisioa frogaturik.
a) Pertsona fisikoentzat, zorra 30 eurotaz behetikoa bada.
b) Jabekidetza edo komunitateentzat, zorra 60 eurotaz behetikoa bada.
c) Merkatal sozietateentzat, zorra 300 eurotaz behetikoa bada.
VII. ARAUHAUSTE ETA ISUNAK
13. artikulua. Arau hauste arinak.
1. Tributuen kudeaketa dela eta edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eska dakizkiokeen tributuzko obligazio edo betebeharrak ez betetzea, arau hauste arina izango da arau hauste larriak ez badira eta isunaren graduazioko elementu ez badira.
1.1. Bereziki arau hauste arinak izango dira eta 150 € isuna izango dute hurrengo portaerek:
a) Deklarazioak ez aurkeztea edota deklarazio faltsuak edota osoak edo zehatzak ez direnak egitea, hurrengo artikuluaren arabera arau hauste larria ez bada.
b) Zerga Arautegi Foral Orokorreko 111 eta 112 artikuluetan ezarritako bere harreman ekonomiko, profesional edo finantzieroak direla eta zergan eragina luketen datuak, argibideak edo aurrekariak emateko obligazioa ez betetzea.
c) Zentsuak eragina luketen datuak emateko obligazioa ez betetzea, besteak beste: Izaera Urbanoa duten Terrenoen Balioaren Hazkundearen gaineko Zergapekoak ondasun higiezinei buruz gerta daitezkeen alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa, maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak.
d) Udalak zernahi dela eta egindako errekerimenduak ez atenditzea.
e) Administrazioaren zerga-egintzei jarkitzea, aitzakiak jartzea edota uko ekitea, nola kudeaketa edo inspekzio fasean hala biltegiarenean.
1.2. Bereziki arau hauste arina izango da eta 90 €ko isuna izango du Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergapekoak ibilgailuei buruz alta edo baja deklarazioak aurkezteko obligazioa eta maila fisiko, ekonomiko edo juridikoko bariazioak ez aurkezteak.
Hau guztia Zerga Arautegi Foral Orokorreko 83. artikuluaren eta 82ko graduazio irizpideen arabera kopuru handiagoko isunak jartzearen kalterik gabe.
2. Artikulu honetan kontenplatzen ez diren arau hauste arinak, oro har, 30 €ko kopuruz isunduko dira.
3. Arau hauste arinen isunek, kasu balitz zergaduruaren egoera fiskala erregulatzeko instruitu den espedienteaz ezberdina eta independentea izango dute eta Alkatetza Lehendakaritzak ezarriko ditu dagokion aktuatzaileak aurrez txosten motibatua emanik.
*****
1. Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko karga-tipoak jasotzen dituen Eranskina eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
2. artikulua.
Lezoko Udalerrian aplikazio zuzena izango du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 12/1989 Arau Foralak eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasiboa eta erantzuleak, exentzioak, murrizketa eta hobariak, oinarri ezargarri eta likidagarria, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 12/1989 Arau Foralak damaion baimenaz baliatuz, Zerga honen karga-tipoa zehazten du eranskinean agertzen diren terminoetan.
Eranskina
—Izaera urbanoa duten Ondasun Higigaitzen gaineko Zergari aplikatzekoa zaion karga-tipoa: % 0,275.
—Izaera urbanoa lur industrial edo tertziarioan duten Ondasun Hirigaitzen gaineko Zergari aplikatzekoa zaion karga-tipoa: % 0,6.
—Izaera rustikoa duten Ondasun Hirigaitzen gaineko zergari aplikatzekoa zaion karga-tipoa: % 0,9.
2. Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren erregulazioa arautzen duen ordenantza fiskala
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko egoeraren koefiziente eta indizea jasotzen dituen Eranskina, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
2 artikulua.
Lezoko Udalerrian aplikazio zuzena izango du Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren uztailaren 5eko 13/1989 Arau Foralak eta baita hau garatzen duen arautegi foralak ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasibo eta erantzuleak, exentzio, murrizketa eta hobariak, tributu-kuota, periodo inpositiboa eta sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 13/1989 Arau Foralak damaion baimenaz baliatuz, Zerga honen karga-tipoa zehazten du eranskinean agertzen diren terminoetan.
4.artikulua. Salbuespenak.
1. Honako hauek salbuesten dira zergatik:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan. Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.
c) 2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.
Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: Letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.
Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:
c) 1. Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.
c) 2. Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.
c) 3. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan. Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.
Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1.815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.
c) 4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
f) Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.
g) Martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.
h) Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.
Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
i) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.
2. Artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.
5. artikulua. Hobariak.
1. Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, udalerriek honako hobariak egin ahal izango dituzte:
a) Kooperatiba babestuei, horien elkarte, federazio eta konfederazioei eta eraldaketarako nekazaritza sozietateei, kuotaren %25, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzko maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak jasotakoaren arabera.
b) Kuotaren %10eko hobaria enplegua sortzen duten subjektu pasiboentzat, baldin eta udal kuota ordaintzeaz gainera, hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian kontratu mugagabea duten langile kopuruaren batez bestekoa aurreko zergaldiaren aldean gehitu badute.
c) Kuotaren % 10eko hobaria, udal kuota ordaintzen duten subjektu pasiboentzat, baldintza hauek betetzen dituztenean:
—Energia erabili edo ekoiztea energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetatik edo kogenerazio sistemetatik abiatuta.
Ondorio horietarako, energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioak Energia Berriztagarriak Sustatzeko Planean jaso eta halakotzat definitzen direnak dira. Kogenerazio sistemak, elektrizitatea eta energia termiko erabilgarria aldi berean ekoizteko balio duten ekipo edo instalazioak dira.
—Beren industri jarduerak udalerriko gune jendeztatuenetik urrun dauden lokal edo instalazioetan egitea, dela jarduera hasten dutenetik, dela jarduera tokiz aldatzen dutenean.
—Langileei zuzendutako garraio plan bat ezartzea lanpostura joateak dakarren energia kontsumoa eta sortutako isuriak murrizteko, eta garraiobiderik eraginkorrenen erabilpena, garraio publikoarena edo partekatuarena kasu, sustatzeko.
d) Kuotaren % 10eko hobaria, subjektu pasiboek gutxieneko udal kuota ordaintzen dutenean eta hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian jardueratik lortu duten errenta edo etekin garbia negatiboa.
2. Letran jasotako hobaria aplikatuko zaio. Aurreko 1 apartatuko a), eta b) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko c) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
3. Aurreko 1 apartatuko a), b), eta c letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 1 apartatuko d) letran jasotako hobaria aplikatuko zaio.
ERASKINA
—Finkatutako gutxieneko kuotengehikuntzaren koefiziente bakarra: 2,2.
—Udalerriko bide publikoen sailkapena.
Kategoria bakarraren: 2.
*****
3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
I. KAPITULUA. IZAERA ETA ZERGAGAIA
1.artikulua.
1. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Lezoko udalerrian dagoenean exijitzen da.
2. Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3. Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA. SALBUESPENAK
2. artikulua.
1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
f) Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
g) Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
h) Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
i) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
j) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. KAPITULUA. SUBJEKTU PASIBOAK
3.artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4.artikulua.
1. Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2. Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA. ZERGA KUOTA
5.artikulua.
1. Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3. Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
a) Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.
b) Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
c) Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
d) Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
e) Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
f) Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
g) Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA. HOBARIAK
6. artikulua.
1. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek % 100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.
VII. KAPITULUA. KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Lezoko Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1. Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2. Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3. Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
10. artikulua.
Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.
VIII. KAPITULUA. BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
11. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX. KAPITULUA. ERROLDAK
12. artikulua.
1. Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2. Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3. Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea 30 egunekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA. ITZULKETAK
13. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
14. artikulua. Xedapen gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
15. artikulua. Amaierako xedapena.
Ordenantza honek 2004eko urtarrilak 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta bere eranskinak 2004eko urtarrilak 1etik aurrera; indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
ERASKINA
Euro
a) Turismoak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak 36,45
9 eta,99 zaldi fiskal bitartekoak 72,90
12 eta 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 121,50
14 eta 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 170,05
16 eta 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 218,65
20 zaldi fiskaletik gorakoak 267,25
b) Autobusak:
21 plazatik beherakoak 168,40
21 eta 50 plaza bitartekoak 239,80
50 plazatik gorakoak 299,75
c) Kamioiak:
1.000 kilogramotik beherako karga erabilgarria du-tenak 85,45
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga era-
bilgarria dutenak 168,35
2.999tik eta 9.999 kilogramo bitarteko karga
erabilgarria dutenak 239,80
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 299,75
d) Traktoreak:
16 zaldi fiskaletik beherakoak 35,70
16 eta 25 zaldi fiskal bitartekoak 56,15
25 zaldi fiskaletik gorakoak 168,40
e) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandakoatoiak eta erdiatoiak:
1.000 kg.tik beherako eta 750 kg.tik gorako
karga erabilgarria dutenak 35,70
1.000 eta 2.999 kilogramo bitarteko karga erabil-garria dutenak 56,25
2.999 kilogramotik gorako karga erabilgarria dutenak 168,40
f) Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 8,95
125 c.c. bitarteko motozikletak 8,95
125 c.c.-tik gorako eta 250 c.c. bitarteko motozikletak 15,30
250 c.c.-tik gorako eta 500 c.c. bitarteko motozikletak 30,60
500 c.c.-tik gorako eta 1.000 c.c. bitarteko motozikletak 61,20
1.000 c.c.-tik gorako motozikletak 122,45
4. Hirilurren Balioaren Hazkundearen gainek Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauan eta zergaren Foru Arau partikularrean aurreikusitakoari jarraiki, hiritar izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko Zerga ezarri eta galdatzen du Ordenantza honen arabera, honen parte osagarri delarik portzentaien taula eta tarifa aplikagarriak dauzkan Eranskina.
2. artikulua.
Gozamen, jabetza soil, erabilpen eta bizitze-eskubideak baloratzeko Ondare Transmisioen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 18/1987 Arau Foralak jasotzen dituen erregelak hartuko dira kontuan.
3. artikulua.
Transmisio-datatzat edukiko da:
a) Bizidunen arteko egintza edo kontratuetan, dokumentu publikoaren egilespenarena, eta dokumentuak pribatuak badira, hauek erregistro publikoan ezarri edo inskribatzearena edota duen ofizioagatik funtzionario publiko bati entregatzen zaion eguna.
b) Heriotzaren kausazko transmisioetan, kausatzailearen heriotza eguna.
4. artikulua.
1. Subjektu pasiboak behartuak egongo dira dagokion zergaren deklarazioa Udal Administrazioari egitera honek eskuratuko duen eredu ofizialean, non jasoko diren tributuarekiko elementuak eta kuota seinalatzeko beharrezko eta nahitaezkoak diren gainerako datuak.
2. Udal Administrazioak errekeritu ahalko die pertsona interesatuei interesatuak eskatuta luza daitezkeen hogeita hamar eguneko epean ekar ditzatela Zerga likidatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten dokumentuak, formulaturiko errekerimenduak aipatu epeen barruan atendituko ez dituztenak dagozkien zerga-arauhauste eta zigorretan eroriko direlarik, aipatu dokumentuak deklarazioa frogatzeko beharrezkoak diren neurrian.Aipatu dokumentuak interesatuak bere onura esklusiborako bakarrik alegatu dituen zirkunstantziak frogatzeko badira, errekerimendua ez betetzeak likidazioaren praktika erabakiko du alegatu eta justifikatuak ez diren zirkunstantziak kontuan hartu gabe.
3. Udal Administrazioak jakingo balu ez dela deklaratu egintza ezargarriren bat, egintza ezargarri hau jakitera emateko obligazioa zutenak errekeritu ahalko ditu aipatu deklarazioa formulatzera, arau hauste tributarik posibleen eta, ondorioz, legozkiokeen isunen kalterik gabe.
4. Lehen aurreikusitako errekerimenduak Udal Administrazioak behin kurtsaturik, interesatuek ez dute aurkeztuko dagokion deklarazioa, ofizioko espedienteari ekingo zaio bere esku dauden datuekin eta dagokion likidazioa praktikatuko du, kasu balitz sarrerako epeak eta bidezko errekurtsoak adierazi eta seinalatuz, dagozkien zerga-arauhausteak aplikatzeko eta, kasu balitz, zigorrak aplikatzeko kalterik gabe.
Aldia urteko Portzentajea
a) Urtebetetik 5 urtetara 3,1
b) 10 urterarte 2,8
c) 15 urterarte 2,7
d) 20 urterarte 2,7
TARIFA
Karga tipoa: %10.
*****
5. Eraiketa, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren Ordenantza Fiskal arautzailea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Udal honek, Lurralde Historikoko Hazienda Lokalak arautzen dituen Foru Arauaren eta tributuaren Arau Foral partikularraren arabera, Eraikuntza Instalazio eta Obren gaineko Zerga exijitzen du Ordenantza honetan oinarriturik, zeinaren parte baita aplikatu beharreko karga-tipoak jasotzen dituen Eranskina, eta 2004ko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da.
2. artikulua.
Lezoko Udalerrian aplikazio zuzena izango du Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren uztailaren 5eko 15/1989 Arau Forala eta baita hau garatzen duen arautegi forala ere, Ordenantza Fiskal honetan arautzen ez diren aspektu guztietan, eta, zehazki, egintza ezargarria, tributuaren subjektu pasiboa eta erantzuleak, oinarri ezargarria, tributu-kuota, sortzapena eta tributuaren gestioa zehaztu behar dituztenak.
3. artikulua.
Udal honek, 15/1989 Arau Foraleko 3-3 artikuluak damaioten baimenaz baliatuz, Zerga honen portzentajeren karga-mota finkatu du eranskinean agertzen diren terminoetan.
4. artikulua.
Zerga honen egintza ezargarria izango da edozein eraikuntza, instalazio edo obra hirigintza obrei dagokien lizentzia lortzea eskatu bada, indarreango Arau Subsidiarioak aplikatuz, lizentzia hau lortu bai ala ez, beti ere hau luzatzea Udalari badagokio, interesatuak hala eskaturik nahiz exekuzioz agindua edo eskaera emanda izapideturik.
5. artikulua.
1. Zerga honen subjektu pasiboak izango dira, zergaburu bezala, pertsona fisiko zein juridikoak eta Lurralde Historikoko Zerga Arautegi Foral Orokorreko 33.artikuluak aipatzen dituen entitateak, hauek izanik eraiketak, instalazioak eta obrak egiten diren eraikinen jabeak, beti ere obren jabeak badira; beste kasuetan obraren jabetza azalduko duena izango da zergaburua.
2. Udal tributu Administrazioaren aurrean eta era fedemailean ez bada frogatzen obraren jabetza obra egiten den eraikinaren jabea ez den beste pertsona edo entitate bati dagokiola, eraikinaren jabea izango da obra-jabea ere.
6. artikulua.
1. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak izango dira eraiketa, instalazioa edo obrak burutzeko dagozkien lizentziak eskatuko dituztenak, zergadunak berak ez balira.
2. Dena dela, Udal Administrazioak zergadunaren ordezkoari eskatu ahalko dio zergaduruaren kondizioa duen pertsona edo entitateari bere nortasuna eta helbidea emateko.
7. artikulua.
1. Zergaren oinarri ezargarria osatzen du eraiketa, instalazio edo obraren kostu erreal eta efektiboak.
2. Aurreko zenbakian esaten denaren arabera, interesatuek aurkeztutako exekuzio materialaren aurrekontua hartuko da kontuan, beti ere dagokion Kolegio Ofizialak bisatua izan bada.
Bertan ez balira espresuki agertuko onura industrial eta gastu orokorren partidak, onura industrialaren kontzeptuan %13 deduzituko da eta gastu orokorren kontzeptuan %6.
3. Aurreko atalean adierazten diren ezaugarriekin aurrekonturik ez balego, eta eraiketa, instalazio eta obren kasuan arauzko lizentzia ez balitz lortua, oinarri ezargarria udal teknikariek zehaztuko dute proiektuaren kostu estimatua aintzakotzat harturik.
8. artikulua.
Zerga honen kuota eratzeko Eranskinean agertzen diren karga-motei oinarri ezargarria aplikatzearen emaitza erabiliko da.
Obrak ez badira burutu kuota atzera itzuli egingo da zeinahi izanik ere kausa (bertan behera uztea, lizentziaren iraungipena).
9. artikulua.
Lizentzia emateko orduan kitatuko da, behin-behingoz, zerga. Zergaren oinarria, lehen esan dugunez, lana egin nahi duenak ekarritako aurrekontua izango da, bere elkargo ofizialak ikus-onetsitakoa izanez gero, edozein moduz ere. Bestela, Udaleko teknikariek berek erabakiko dute (proiektuari begiratuta) zenbati erantsi behar zaion zerga.
10. artikulua.
Lizentzia eman eta gero proiektua (aurreneko proiektua) aldatuz gero, proiektu berria ekarri behar da, berriz kitatzeko, behin-behingoz, zerga. Hartarako, aurrekontu berriari begiratuko zaio, eta lehengo aurrekontutik gora jotzen duen kopuruari dagokion zerga da kitatuko dena.
11. artikulua.
1. Eraikuntza, instalazioa edo obra bukatu eta gero, zer kostatu den ikusi eta daitekeena da Udalak zergaren oinarria aldatzea. Izan ere, orduan kitatuko da zerga behin-betiko: Behin-behingoz kitatutakoa baino gehiago ateratzen bada, aldea eskatu egingo du Udalak, eta gutxiago ateratzen bada, itzuli.
2. Hartarako, zerga behin-betiko kitatzeko, lana bukatu izana edo behin-behingo hartu izana adierazi behar zaio Udalari (Udalak emandako orria beteta), bukatu eta hilabete baino lehen. Agiri horrekin batera, ordea, lanen zuzendariak egindako ziurtagiria ere ekarri egin behar da, haren kolegioak ikus-onetsia, hartarako biderik izanez gero. Zuzendariaren agirian, obra guztia zer kostatu den jarri behar da, alderdi guztiak sartuta: Proiektua egitea eta zuzentzea zer kostatu den, irabazi industriala zenbat izan den eta beste gainerako kostu guztiak.
12. artikulua.
Udalak egingo dituen urbanizazio lanak burutzeko, egun dauden urbanizazioei dagozkienak nahiz urbanizazio lan berriak proposatzen dituztenak, berme bat eskatuko da, lanak burutuko direla bermatuko duena.
Dauden urbanizazioen kasuan, berrezarpen lanen kontrata-aurrekontuaren baliokidearen %100aren bermea eman beharko da. Bermea behin-behineko harrera egin denetik urtebetera itzuliko da. Bueltatzeko epea obren tamainaren eta udal zerbitzuen txosten teknikoaren arabera murriztu daiteke.
Urbanizazio berrien kasuan, berrezarpen lanen kontrata-aurrekontuaren baliokidearen %100aren bermea eman beharko da. Bermea behin-behineko harrera egin denetik urtebetera itzuliko da.
ERASKINA
Tarifa Mota
Portzentajea
Obra jakinerazpenaren tramitazioaren bidez bidera-tutako obrak 1
Babes Ofizialeko Etxebizitza berrien eraikuntza 2,5
Fatxada eta teilatuen konponketa eta garbiketa lanak 2,5
Kasko Historikoan dauden eraikuntzetako obrak 2,5
Nekazaritza usiategietako eraiketa, instalazio etaobrak 2,5
Gainontzeko eraiketa, instalazio eta lanak 5
*****
6 . Publikoaren Erabilera Pribatibo edo Probetxamendu Bereziagatik ordaindu beharreko Tasak arautzen dituen Ordenantza udal jabari.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo haren aprobetxamendu bereziak eratzen du zergagaia.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, baldin eta beren onura partikularrerako gozatu, erabili edo aprobetxatzen badute modu berezian udal jabari publikoa, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak, 20.2 artikuluan jasotzen dituen kasuen arabera.
2. Espaloietan egokitutako ibilgailu sarrerak modu pribatiboan erabiltzeagatik edo haien aprobetxamendu bereziagatik ezartzen diren tasetan eta, oro bat, sarrera horiek eraiki, mantendu, aldatu edo kentzekoetan, zergadunaren ordezkotzat hartuko dira ibilgailuen sarrera horiei sarbidea ematen dieten finka eta lokalen jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
3. Estatua, autonomia elkarteak eta entitate lokalak ez daude behartuta tasak ordaintzera herri jabariaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziarengatik, zuzenean ustiatzen dituzten komunikazio zerbitzu publikoen aprobetxamenduetan eta, bereziki, herritarren segurtasunarekin zer ikusia duten guztietan.
5. artikulua.
Tasen ordainketa lizentziak beren izenean jasotzen dituztenek egingo dute, eta horien ezean, aprobetxamenduaren onuradun direnek.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK ETA HOBARIAK
6. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
7. artikulua.
Oinarri ezargarria udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia gauzatzen den unitate bakoitzak osatzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
8. artikulua.
1. Zerga kuota tarifa bat, espresuki erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
2. Erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak udal jabari publikoa suntsitu edo hondatzen duenean, onuradunak, behar den tasari aurre egiteaz gainera, osorik itzuli beharko ditu berreraikuntza edo konponketa gastuen kostuak, eta haren zenbatekoa aldez aurretik ordaindu.
Kalteak konponezinak badira, udalak kalte-ordain bat jasoko du. Suntsitutako ondasunen pareko balioa izango du, edo bestela, kaltetutako ondasunen zenbatekoarena.
Entitate Lokalak ezingo ditu barkatu, ez osorik ez zati batean, apartatu honetan aipatzen diren kalte-ordainak edo diru-itzulketak.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
9. artikulua.
1. Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik exijitzen den tasa hurrengo uneetan sortuko da zergagaiaren izaeraren arabera: Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean, eta orduan zenbateko osoa edo haren zati bat aurrez ordaintzea exijitu daiteke, edota, bestela, jarduketari edo espedienteari hasiera ematen dion eskaera aurkezten denean; jarduketa ez da egingo edo espedientea ez da izapidetuko dagokion ordainketa egiten ez bada.
2. Tasaren izaera materialak sortzapena aldizkakoa izatea exijitzen duenean, sortzapen hori urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da eta zergaldiak urte naturala hartuko du. Erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasi edo uzten denean, ordea, zergaldia zirkunstantzia horretara egokituko da, eta kuotan dagokion hainbanaketa egingo da Eranskinean ezarritakoari jarraituz.
3. Jabari publikoa erabili edo aprobetxatzeko eskubidea burutu edo gauzatu gabe geratzen bada subjektu pasiboarekin zer ikusirik ez duten arrazoiengatik, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
10. artikulua.
Entitate Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
11. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau, 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
6.1. Udal bide publikoen lurzoru, lurpe edo hegalkinaren erabilpen pribatiboa edo probetxamendu berezia, hornidura zerbitzuen enpresa ustiatzaileen alde.
Tarifa: Aipatu enpresek udalerrian fakturazioaren bidez lortutako sarrera gordinen %1,50.
Justu aurreko hiruhilabetean herri barruan egindako horniduren bidez lortutako sarrera gordinen deklarazioa aurkeztu beharko dute enpresei hiruhilabetean naturalaren epemugaren ondoko 30 lanegunen barruan, eta bertatik eskatu ahalko zaie.
Enpresa esplotatzaileek gainera zorua, zorupea edota udal instalazioen hegazkina erabiltzen badituzte, Udalak erabilpen honen kanon bezala 30 €/m
˛-ko likidatuko ditu urteko.Aipatu aitorpenarekin batera enpresarekin kontabilitatearen laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak aurkeztu beharko dira.
Udal Administrazioak tasa honen zehazketa edo behin behineko kobratzea egingo du, preskripzio-epearen barruan likidazio akabaila egiteko kalterik gabe.
6.2. Ibilgailuak finka barrura sartzea eta ibiak.
6.2.1. Ibilgailuen sarrera:
Plazak Euro
1/5 22
6/20 66
21/100 133
101/200 264
201/Aurrera 529
6.2.2. Hibi iraunkorraren erreserba: 25 € /urteko/m. lineala.
6.3. Jabari publikoaren erabilpen pribatiboa.
|
1 |
Oinarrizko prezioa, probetxamendu-eguna m2 Precio Básico, día aprovechamiento m2 |
0,85 € |
||
|
2 |
Azalera Superficie |
|||
|
a |
Mahai bat 4 aulkirekin 1 mesa con 4 sillas |
4 m2 |
||
|
b |
Obrako kontainer bat 1 container de obra |
10 m2 |
||
|
c |
Gainerakoa: probetxamenduan okupatuko duena Resto: la que ocupe el aprovechamiento |
|||
|
3 |
Denbora: Baimenean agertzen dena eta lanegunez konputatua. Tiempo: el que se especifique en la autorización, días naturales. |
|||
|
4 |
Kalearen faktore zuzentzailea Factor corrector de calle |
1 |
||
|
5 |
Probetxamenduaren faktore zuzentzailea Factor corrector de aprovechamiento |
|||
|
a |
Mahai eta aulkiak establezimenduen elementuekin edota guztietako ikuskizunentzat Mesas y sillas como elementos anejos a los establecimientos o para espectáculos de todo tipo |
0,1 |
||
|
b |
Kontainerrak, siloak, jasogailuak, aldamioak eta antzekoak jartzea Colocación de containers, silos, montacargas, andamios y/o similiares |
0,6 |
||
|
c |
Besteak Otros |
1,1 |
||
|
6 |
Kioskoak, m2 edo zatiko eta urtero Quioscos, m2 ó fracción y año |
|||
|
a |
Aralar kalea |
12 € |
||
|
b |
Goiko Plaza |
7 € |
||
|
7 |
Karlos Saldise Plazako Merkatua. Mercado de la Plaza Karlos Saldise |
|||
|
a |
Metro lineal bakoitzeko urteko kuota Cada metro lineal, cuota anual |
58 € |
||
|
b |
Metro lineal bakoitzeko hileko kuota Cada metro lineal, cuota mensual |
8 € |
||
7. Zerbitzu Publikoak eskaini eta Jarduera Administratiboak Burutzeagatik ordaindu beharreko Tasen Ordenantza arautzailea.
I. XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.
Entitate lokal honek, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen Foru Arauari jarraiki, Eranskinean zehazten diren tasak ezarri eta exijitzen ditu zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatik. Ordenantza honetan adierazten diren arauen arabera ezarri eta exijitzen dira tasa horiek, eta haren barruan geratzen dira jasota.
2. artikulua.
Ordenantza hau entitate lokalaren lurralde eremu osoan aplikatuko da.
II. ZERGAGAIA
3. artikulua.
Administrazio Lokalaren aldetik zerbitzu bat eskaintzeak edo jarduera bat burutzeak eratzen du zergagaia, dela eskatua izan delako, dela partikularren egintza edo hutsegiteen ondorioz zeharka probokatu delako.
III. SUBJEKTU PASIBOA
4. artikulua.
1. Honako hauek izango dira, zergadun bezala, subjektu pasiboak: Pertsona fisikoak zein juridikoak, eta Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak 33. artikuluan aipatzen dituen entitateak, zerbitzu edo jarduerak eskatzen dituztenean edo haien onura edo eragina jasotzen dutenean.
2. Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira:
a) Etxebizitza edo lokalen okupatzaileei onura edo eragina dakarkieten zerbitzu edo jarduerengatik ezarritako tasetan: Higiezin horien jabeak. Horiek, hala dagokienean, onuradun desberdinei jasanarazi ahal izango dizkiete kuotak.
b) Suhiltzaile zerbitzuengatik, aurrien prebentzioagatik, eraikuntza eta eraispen zerbitzuengatik, salbamendukoengatik eta, oro har, pertsona eta ondasunak babesteko zerbitzuengatik ezarritako tasetan, zerbitzuaren mantentzea barne, arriskuaren entitate edo sozietate aseguratzaileak.
c) Lurzoruari eta hiri antolaketari buruzko araudian jasotako hirigintza lizentziak emateagatik ezarritako tasetan: Obren eraikitzaileak edo kontratistak.
5. artikulua.
Tasak ordaintzera behartuta daude:
a) Partikularren eskariz egindako zerbitzu edo jardueren kasuan, eskaera egin dutenak.
b) Partikularrek eskatu ez baina, horien egintza edo hutsegiteengatik, derrigorrezkoak gertatu diren zerbitzu edo jardueren kasuan, egintza edo hutsegite horiek leporagarri dituztenak.
6. artikulua.
Ordenantza honetatik eratortzen diren zerga zorretan, subjektu pasiboarekin batera, tarifak aplikatzeko arauetan aipatzen diren pertsonek ere erantzungo dute.
IV. SALBUESPENAK, MURRIZPENAK
ETA HOBARIAK
7. artikulua.
Salbuespenak edo bestelako onura fiskalak aplikagarri diren xedapen orokorretan ezarritakoaren arabera emango dira.
V. OINARRI EZARGARRIA
8. artikulua.
Oinarri ezargarria zerbitzua gauzatzen den unitate bakoitzak eratzen du, Eranskinean jasotakoaren arabera.
VI. KUOTA
9. artikulua.
Zerga kuota tarifa bat, espreski erabakitako kopuru finko bat edo, bestela, bi prozedurak batera erabiliz finkatuko da, Eranskinean ezarritakoaren arabera.
VII. SORTZAPENA ETA ZERGALDIA
10. artikulua.
Zerbitzua edo jarduera egiten denean sortzen da tasa.
VIII. LIKIDAZIOA ETA ORDAINKETA
11. artikulua.
Administrazio Lokalak kontzeptu bakoitzaren likidazioa egingo du, eta likidaturiko kopurua eskudirutan ordainduko da Eranskinak exakzio bakoitzerako ezartzen dituen arau partikularrei jarraituz.
IX. TASEN KUDEAKETA
12. artikulua.
Ordenantza honetan arautzen diren tasak likidatu, bildu eta ikuskatzeari dagokion guztian, eta, halaber, zerga urrapenak kalifikatu eta kasu bakoitzean dagozkien zigorrak ezartzerakoan, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrean jasotakoa aplikatuko da.
X.. AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza hau 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.
7.1. Ura hornitzea eta hartuneak.
Erabilpenak Euro
1. Etxebizitzak:
Kuota 12,65 0,23
2. Besteak:
Kuota 25,74
m3 0,57
3. Etxebizitzetako koexioak 80
4. Beste koexioak 168
7.2. Estolderia.
—Zerga-kuota.
Estolderi sarera sargunea egiteko lizentzia edo baimena emateari dagokion zerga-kuota behin bakarrik eskatuko da eta kopurua 65 € izango da
Estolderi eta arazketa zerbitzuak ematearengatik eskatu bide den zerga-kuota, ur-horniduraren gaineko Tasatik eratorritako kuotaren %50eko portzentajeren kopurua izango da.
7.3. Zabor bilketa.
Zerbitzu moldeak Euro
1. Etxebizitzak eta Egoitzak 40
2. Baserri eta sakabanatuak zerbitzu murriztua 30
3. Jatetxeak zerbitzu murriztua 120
4. Denda eta tabernak 80
5. Jatetxeak, handizkako salmentak 170
6. Hiru langile arteko industria eta lantegiak 120
7. Hiru langile baino gehia. industria eta lantegiak 225
—Salbuespenak eta hobariak.
Ur-hornidura, zaborra bilketa eta estolderiaren gaineko tasak ordaintzetik salbuetsirik egongo dira:
a) Eusko Jaurlaritzaren, Diputazioaren eta udal honen jabegokoak diren eraikinak eta lokalak, zerbitzu publiko ofizialetara xedatutako haren parteari edo osokoari dagokionez. Salbuespen honetan ez dira sartzen eraikin horietan etxebizitzatarako edo beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren lokalak.
b) Hirigunetik kanpo kokaturik dauden eta zaborra bilketa zerbitzurik ematen ez zaien etxebizitza eta lokalak.
c) Elkarbizitza unitateko hileko dirusarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasen %75eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero Lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
—Ezarpen arauak:
Eskatzen den urteko urtarrilaren 1.a baino lehen Lezon erroldaturik egotea.
a) Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
Era berean, famili etxean bizi diren kide guztiek bete beharko dituzte ondorengo baldintza hauek:
—Hobaria eskatzen den horrez aparte 2.404 € balio katastraletik gorako ondasun onibarren baten jabe ez izatea.
—Onartutako azken erroldan, Trakzio Mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga Erroldan alta emanik ez agertzea (zergadun salbuetsia izan ezean behintzat) eta, hortaz, denboraldi horretako egun batez edo gehiagoz ibilgailu baten jabe izatean ez dio ematen hobari hori eskuratzeko eskubiderik.
—Udal zerga eta prezio publiko guztien ordainketan eguneraturik aurkitzea.
b) Salbuespen edo hobari eskabideak Udal honetako Udal Bulegoan aurkeztuko dira Urtarrilean zehar, luzamendutarako aukerarik gabe, eta ondorengo dokumentazio hau ekarriko da:
—Bizikidetasun Ziurtagiria.
—Soldata, pentsio edo beste edozein kontzeptugatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreren egiaztagiria.
c) Nolanahi ere salbuespena edo hobaria emango balitz, eskatu den ekitaldirako bakarrik dela ulertzen da.
7.4. Etxez etxeko laguntza.
Etxez-etxeko laguntza zerbitzua jasotzen dutenen aportazioa kalkulatzeko orduko prezioa 21 €koa da.
7.5. Herriko kanposantua.
zerga kuota
Egitate zergagarria Euro
1. Gorpu edo Hondakinen lekualdatzea 7
2. Hilobiak etxi eta/edo hilarria jartzea 80
3. Nitxoak opupatzea 325
—Salbuespenak:
Ondorengo kasu hauetan ematen diren zerbitzuak salbuetsirik egongo dira:
a) Autonomi Elkarteko Behartsuen Laguntza Egitamu Osokoan barruan aurkitzen ziren zenduen hobiratzeak
b) Aginte Judizialak agindu eta hobi komunean egindako lurperatzeak.
7.6. Autotaxi eta gainerako alokairu-ibilgailuen lizentziak.
—Egitate zergagarria:
Tasa honen egitate zergagarria gauzatzen dute, martxoaren 16ko 763/1979 Errege Dekretuak onartutako Arautegian aipatzen den autotaxi eta gainerako alokairuko ibilgailuen lizentziei dagokienez, ondoren seinalatzen diren zerbitzu-emate eta jarduera-burutzeek:
1. Lizentziak baimendu eta ematea.
2. Lizentziak besterenganatzeko baimenak, horiek ematea egoki denean, indarrean dagoen legeriaren arabera.
3. Lizentziei dagozkien ibilgailuak aldatzeko baimenak, aldaketa hori nor beraren borondatez nahiz Legez ezarria izan.
—Zerga-kuota:
Zerga-kuota kopuru finko batean erabakita egongo da, zerbitzu edo jardueraren izaeraren arabera, ondorengo honi jarraiki:
AUTOTAXIA
TARIFA
Egitate zergagarria Euro
1. Lizentziak baimendu eta ematea 1.500
2. Emandako eta indarrean dauden lizentziakbesterengantzea. Plazak bereizi gabe 2.790
3. Jadanik emandako lizentzia baten babeseko ibil-gailuak ordezkatzea, plazaren bereizketarik gabe 103
7.7. Establezimenduen irekidura lizentziak.
—Egitate zergagarria:
1. Tasa honen Egitate Zergagarria Udal jarduera honetan datza: Teknikoki nahiz administratiboki egiaztatzea ea establezimendu industrialek eta komertzialek betetzen dituzten lasaitasun, osasun eta osasungarritasun baldintzak edota Udal Ordenantza eta Araudietan eta beste arau orokorretan eskatzen diren baldintza guztiak jardueraren funtzionamendu normalerako, eta hori, Toki Korporazioen Zerbitzu Araudiko 22 artikuluak aipatzen duen irekidura lizentzia Udal honek eman ahal izateko aldez aurretiko eta nahitaezko premisa gisa.
2. Ildo horretan, irekiduratzat hartuko dira:
—Establezimendua lehen aldiz jartzea bere jarduerei ekiteko.
—Jarduerak lokalez aldatzea.
—Lokalak traspasatzea eta jabez aldatzea, haietan garatzen den jarduera aldatu gabe.
—Establezimenduan garatzen den jarduera aldatzea edo hedatzea, nahiz jabe berak segi.
—Establezimendua handiagotzea eta hartan burutzen den eta artikulu honetako 1 puntuan seinalatutako baldintzetan eragina duen edozein aldaketa, berriro baldintza haien egiaztapena eskatuz.
3. Establezimendu industrial edo merkatarikotzat hartuko da eraikin habitagarri oro, publikoarentzat irekia izan nahiz hala ez izan, etxebizitzatarako bakarrik xedaturik ez dagoena eta:
—Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren menpe aurkitzen den fabrika, artisau, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzutarako lantegi-jarduera molderen batean ari dena.
—Nahiz eta jarduera horiek bertan ez garatu, haien lagungarri edo osagarritarako erabiltzen dena, edota haiekin zerikusiren bat dutenak haiei onura edo probetxua emanez, esate baterako, entitate juridikoen egoitza sozialak, agentziak, ordezkaritzak edo sukurtsalak, idazlekoak, bulegoak, estudioak edo bulegoak.
—Tributu kuota:
Aplikatuko diren tarifak hauek izango dira:
Egitate zergagarria Euro
Establezimenduak azaleraren arauera:
100 m
100 m
˛tik gora m˛ bakoitzeko 4,15—Lokalen transferentziek edo jabe aldaketek, betiere lehengo jarduera bera mantentzen badute eta irekidura lizentzia indarrean dagoen legeriaren arabera badaukate, lehen aldiko kasuan egokituko litzaiekeen tarifaren %75 ordainduko dute.
—Behin-behineko establezimenduak irekitzeko kasuan:
—Behin-behineko lokalaren erabilpena urtebete baino gehiago eta 3 urte baino gutxiago bada, %20.
—Erabilpen hori urtebete baino gutxiago bada. %10.
—Transferitutako lokalak irekidura baimenik indarrean dauden legezko xedapenen arabera ez badauka, lizentzia berria eskatu beharko du eta dagozkion tasak ordaindu.
—Salbuespenak eta hobariak:
Salbuespenak:
Tasa ordaintzetik salbuetsirik egongo dira, baina ez, ordea, behar den lizentzia atera behar izatetik:
—Eusko Jaurlaritzaren, Diputazioaren eta udal honen jabegokoak diren eraikinak eta lokalak, zerbitzu publiko ofizialetara xedatutako haren parteari edo osokoari dagokionez. Salbuespen honetan ez dira sartzen eraikin horietan etxebizitzatarako edo beste jarduera batzuetarako erabiltzen diren lokalak.
—Elkarte politiko, sindikal kultural eta, oro har, irabazi-asmorik gabekoek okupatutako lokalak.
—Lokaletako obren arrazoirengatik balizko larrialdi egoerak eragindako leku-aldaketak, betiere haiek behar den lizentziarik badaukate.
—Nahitaezko eratxiketak, erorketak, suteak beharturiko leku-aldaketak, eta agindu edo xedapen ofizialak betetzeko egindakoak.
Hobariak:
1. Kuotaren %80ko hobaria izango dute:
—Ondorengotza «mortis kausa» dela medio titularra aldatzean ezkontide artean, eta asaba eta ondorengoren artean, betiere horren eragileari lizentzia eman zitzaionetik 30 urte iragan ez badira.
—Sozietate ez-Anonimoen enpresa-izenaren aldaketak, bertako bazkideren baten heriotza dela medio gertatu denean.
2. Kuoten %50eko hobaria izango dute establezimendu edo lokalak lekuz aldatzeek instalazioa ez dagokien kokaguneetatik, nahiz haietan jartzea baimendua edo toleratua izan, Udal Administrazioak propio egokitzat emandako beste kokagune batzuetara, betiere lokal berrian jarduera bera garatzearen baldintzapean.
3. Inolako moduz ere ez dira bi hobariak batera aplikatuko, baizik eta handiena aplikatuko da.
Sortzapena:
1. Tasa eta hura ordaintzeko obligazioa sortzen dira, egitate zergagarria eragiten duen udal jarduerari ekiten zaionean. Ondorio horietarako, jarduera hori hasitzat emango da irekidura lizentziari dagokion eskabidea aurkezten den datan, baldin eta subjektu pasiboak espresuki eskatzen badu lizentzia.
2. Irekidura hori horretarako behar den lizentziarik gabe egin bada, Tasa sortuko da udal jarduerari efektiboki ekingo zaionean establezimendu horrek beharrezko baldintzak betetzen dituen ala ez erabakitzeko, betiere ireki daitekeen espediente administratiboaren kalterik gabe establezimenduaren irekidura baimentzeko edota haren itxitura dekretatzeko, irekidura hori baimendugarria ez balitz.
3. Tasa ordaintzeko obligazioa, hura sortuz gero, ez da aldatuko, inolaz ere, eskatutako lizentzia ukatu delako edota hura establezimenduaren kondizioak aldatzeko baldintzapean eman izanagatik, ezta eskatzaileak eman zaion lizentziari uko egin eta atzera egiten badu ere.
Likidazioa eta Sarrera:
Harik eta lizentzia emateari buruzko udal akordiorik izango ez den arte, interesatuek espresuki uko egin ahal izango diote hari, orduan, lizentzia emanez gero zegozkiokeen tasen likidazioa haren %20ra murrizturik geratuz, baldin eta beti ere Udalak lokalaren beharrezko ikuskapenak artean egin ez baditu zeren, bestela, ez da inolako murrizketa biderik izango.
Lizentziak iraungitzat emango dira baldin eta haiek eman ondoren hiru hilabete baino gehiago iragan bada lokalen irekidura egin gabe, edota, ireki ondoren, berriro ixten badira sei hilabete baino luzeagoko denboraldiz segidan.
Ordenantza honetan finkatutako salbuespen edo hobariak lortu nahi dituztenek, Udal administrazioan eskatuko dituzte, horiek lortzeko eskubidea ematen dieten zehazpenak behar bezala egiaztatuz.
«Mortis kausa» salbuespenak lortzea baldintza hauen menpe egongo da:
—Jarduera horretan aritzeko behar den lizentzia kausa horren eragileak eskatu izana edota tokatuko zitzaiokeen salbuespena eskatu izana.
—Jarduera horretan bertan aritzen segitzea bermatu beharra.
—Eragilearen heriotzaren ondoren urtebete iragan baino lehen eskatu beharra.
—Eragileari lizentzia eman zitzaion data ezkero 30 urte ez iragan izana.
7.8. Hirigintza lizentziak.
—Zerga-kuota:
Aplikatuko diren tarifak hauek dira:
Egitate zergagarria Euro
Aurrekontua < = 30.000 € 41,7
Aurrekontua >30.000 € 417
IGOKA espedientereen tramitazioagatik 1,68
Lehen okupazioko lizentzia etxebizitza eta/edo lokalbakoitza E.O.Z %5
—Salbuespenak:
Zerga hau ordaintzetik salbuetsirik daude baina ez, ordea, behar den lizentzia eskatzeko obligaziotik:
—Tradiziozko jaiak direla eta egin ohi diren aparteko apainketa eta dotoretze obrak.
—Subjektu pasiboek urtean lortzen dituzten sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldatari dagozkionak baino urriagoak dituztenean eta/edo Euskal Elkarte Autonomoko Pobreziaren Laguntzarako Plan Orokorrean sartuta daudenean.
—«Obra jakinarazpena»ren bidez tramitatutako lizentziak.
7.9. Norbaitek eskaturik ematen zaizkion dokumentuak.
—Zerga-kuota:
Aplikatuko diren tarifak hauek dira:
Tipo de documento Euros
1. Interesatuak bere aldetik eskaturikemango denzerbitzu ziurtapen bakoitzarengatik 41,6
2. Terrenoaren izakerari buruz edo eraikuntza
ondorioetarako kontsultaz emango den txostenbakoitarengatik 83,3
3. Trafiko istripuen txosten bakoitzeko 41,6
Tipo de documento Euros
4. Hiritar izaerako lurraldeen balio gehikuntzarengaineko zergaren likidazio kalkulu bakoitzeko
41,6
5. Segregazioko administrari baimena eta besteak
41,6
6. Interesatuak eskaturikdokumentu urbanistikoaktramitatzea:
a) Arau subsidiarioen aldakuntza 2.888
b) Plan Bereziak 1.733
c) Plan Partzialak 1.733
d) Zehazpen Estudioak 809
e) Urbanizazio proiektuak 1.733
f) Iharduketa programak 1.733
g) Birsailkatze edo kooperazio proiektuak 1.733
h) Kompentsazio proiektuak 1.733
i) Desjabetze proiektuak 1.733
j) Beste 809
7. Fax, E.A.E.n barruan, folio bakoitzeko 2,66
8. Folio bakoitzeko fotokopiak:
a) DINA 4 0,25
b) DINA 3 0,50
Ibilgailuak erretiratzeagatik Euro
1. Bizikletak 12
2. Motoziketak, eta molde horretako gainerakoak
35
3. Turismoak, furgonetak, kamionetak 1.000 kg.Karga arte 58
4. Kamioiak, traktorak, atoiak, kamionetak, furgo-netak 1.000 kg. Baino gehiagokoa dutenak 116
7.10. Musika eskola.
Tarifak
—Aplikatuko diren tarifak hauek dira:
TARIFAK
Asignatura Lezokoak Kanpokoak
Tresna 214 321
Osagarri 1 107 161
M. Eta Mug. + kantua 140 210
Tresna + Osagarri 1 265 397
Tresna + Osagarri 2 298 447
2 tresna 428 643
2 osagarri 214 321
Grabazio Estudioa (orduka) 34 51
2 osagarritik aurrera bakoitzeko 28 42
—Hobariak, «Tomas Garbizu» Lezoko Udalaren Musika Eskolako matrikula tasen ordainketan:
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak:
1. Lezon erroldatuta egotea eskatzen den urteko urtarrilaren 1.Ş baino lehen.
2. Udal zerga eta prezio publiko guztiak ordaindurik edukitzea.
—Matrikula tasen ordainketan hobaria honako hauek izango dute:
1. Aplikazio arauetan dagoen taulan ageri diren diru sarrerak gainditzen ez dituzten ikasleak. Hobaria: Tasa horien %75.
2. Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.
—Aplikazio arauak:
1. Kideen zenbatekoa erabakitzeko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean jasorik dagoen dokumentazioa hartuko da kontuan.
2. Tasen hobari eskabideak Musika Eskolako Bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta dokumentazio hau bateratuko zaie:
—Bizikidetzaren Ziurtagiria.
—«Sarrera ekonomikoengatik» 1) kasuan. Nolabaiteko ordainketaren bat jasotzen duten familia-unitateko kide guztien soldata, pentsio edota beste edozein ordainketarengatik dituzten sarreren egiaztagiria.
—Famili ugarien kasuan, famili ugariaren liburua, eguneratuta.
3. Hobari eskubidea duten pertsonei, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko zaie hobaria.
4. Hobariek metatze-izaerarik ez dutenez, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du
5. Hobaria ematea gertatzean, hori eskatu den ekitaldirako bakarrik izango da.
—Sarrera ekonomikoengatiko hobariari dagokion taula.
Taulan adierazten diren kopuruak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aldatzen dituen neurrian aldatuko dira.
Indarrean dagoen taula 2000ko uztailaren 28an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria 168. 2000/09/1eko Aginduan argitaratu zen.
Oharra: Aurkeztutako eskabideetan, eskatzaileak egindako azken Errenta Aitorpena aztertuko da, eta horretan «osagarri positiboen guztirakoa» atalari dagokiona begiratuko da (soldata garbia).
Familiakideen kopurua Sarrera ekonomikoak (garbiak) Hobaria
1 7.169,76 75%
2 11.697,92 75%
3 15.349,36 75%
4 18.205,20 75%
5 20.659,60 75%
6 23.033,92 75%
7 25.274,08 75%
7.11. Bekoerrtoa kiroldegia eta altzate igerilekuak.
TARIFAk
Las Tarifas a aplicar serán las siguientes:
Azalpena (2004) Euro
—Matrikula:
Lezoarrak 34,4
Kanpokoak 46,2
—Hileko kuotak
Familiakoa 19,1
Banakako heldua (= > 16) 11,3
Banakako gaztea (< 16) 6,9
Jubilatua 7,3
Bikote jubilatua 11,3
—Urteko bonoak:
Familiakoa 227,5
Banakako heldua (=>16) 135,7
Banakako gaztea (<16) 83,2
Jubilatua 87,5
Bikote jubilatua 135,6
—Hileko bonoak:
Familiakoa 57,2
Banakako heldua (=>16) 33,8
Banakako gaztea (<16) 20,8
Jubilatua 21,9
Bikote Jubilatua 32,8
—Norberarentzako Bonoak (15 erabilpen):
Banakako heldua (=> 16) 41,9
Banakako Gaztea (< 16) 21,9
Jubilatua 21,9
—Sarrerak:
Banakako heldua (=>16) 4,4
Banakako gaztea (<16) 2,2
Jubilatua 2,2
Taldeak (gutxienez 8) 29,2
Dutxa 1,5
—Alokairuak:
Igerilekua: Txapelketak;= jardunaldi 1/2 172,3
Igerilekua; kalea orduko 13,8
Pista txapelketak 41,3
Pista osoa orduko 25,8
Pista 1/3 orduko 8,6
Frontoia orduko 8,6
Minifrontoia 4,1
Askotarako gela orduko 13,8
IKASTAROAK:
—Igeriketa helduak (=>16) Jubilatuek %50:
Egun 1 astean 24,8
2 egun astean 35,1
3 egun astean 49,6
Azalpena (2004) Euro
—Igeriketa (<16) hiruhilabetekoa:
Egun 1 astean 20,7
2 egun astean 31,0
3 egun astean 43,4
Haur txikiak: Egun 1 astean 33,1
Haur txikiak: 2 egun astean 62,0
—Udako igeriketa ikastaroak:
1. Ikastaro jarraiak:
4-8 urte 17,3
9-15 urte 17,3
Helduak 19,6
2. Hilabetekoak:
* Haur txikiak:
2 egun astean 23,1
1 día semana 12,7
* Helduak:
3 egun astean 18,5
2 egun astean 15,3
—Igeriketa Terapeutikoa:
3 egun astean 18,5
2 egun astean 15,3
—Aquafitness:
2 egun astean 16,8
—Bekoerrotako ikastaroak (aerobic, fitness, psikom):
Hilabetekoak:
2 egun astean 15,2
3 egun astean 21,2
—Bekoerrotako ikastaroak (yoga, tai-chi, Kempo K):
Hilabetekoak:
2 egun astean 18,2
3 egun astean 23,9
—Entrenamendu pertsonalizatua (personal trainning):
Bekoerrota (lehorreko entren.) 9,9
Altzate (uretako entren.) 9,9
Bekoerrota eta Altzate (lehorreko eta uretako entr.) 13,3
—Integrala (entr. pertsonal. + Bekoerr. ikast.):
Hilabetekoak:
2 egun astean 21,4
3 egun astean 26,5
—Masaia:
Bazkideak:
* Helduak:
Ordubeteko saioa 19,9
Bonoa (5 saio) 90,2
* Gazte/jubilatuak:
Ordubeteko saioa 13,3
Bonoa (5 saio) 59,4
Ez bazkideak:
Ordubeteko saioa 23,2
Bonoa (5 saio) 104,4
Azalpena (2004) Euro
—Areto dantzak:
Bazkideak 18,7
Ez bazkideak 21,9
—Solariuma:
Bazkideak:
Saioa (8 minutu) 3,3
Bonoa (10 saio) 29,7
Ez bazkideak:
Saioa (8 minutu) 3,9
Bonoa (10 saio) 35,2
—Salbuespenak eta hobariak:
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak hauek dira:
1. Eskatzen den urteko urtarrilaren 1.a baino lehen Lezon erroldaturik egotea.
2. Kirol klub, sail eta kirol elkarteen kasuan egoitza soziala eta bere jarduera Lezon garatu beharko dira, eremu bereziak behar dituzten taldeen kasuetan ezik.
3. Udal zerga guztiak ordainduta edukitzea.
—Onuradunak:
1. Elkarbizitza unitateko hileko diru-sarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasen %75eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero Lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
2. Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.
3. 2000. Urteko urriaren 17an Udalak osoko bilkuran onartutako pleguetan jasotzen ziren salbuespen eta hobari guztiak. Hauen artean aipa ditzakegu:
Eskola Kirola:
Eskola Kiroleko programaren barnean antolaturiko ekintza guztiak instalazioen ordainketa salbuetsia dute baita sarreren ordainketa bertan parte hartzen duten eskolaumeek. Arau hau Lezo, Oarsoaldea eta honela hitzartua duen beste edozein udaletako jarduera eta eskolaumeei aplikagarria izango da.
Lezoko Udala:
Lezoko udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
Egoitza soziala Lezon duten Kirol elkarteek.
Ez dute alokairurik ordainduko saio eta partidu ofizialen kasuan.
—Aplikazio arauak:
1. Familiako kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, (1 eta 2 kasuetan) Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da aintzat.
2. Tasen hobari eskabideak Kiroldegiko bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta ondorengo dokumentazio hau erantsiko zaio:
—Bizikidetzaren ziurtagiria.
—1) kasuan, famili unitatean nolabaiteko ordainketaren bat jasotzen duten kide guztien soldata pentsio edo beste edozein moldetako sarreren ziurtagiria.
—2) kasuan, familia-ugariaren liburu eguneratua.
—3) kasuan, udaleko kultur departamentuko kirol arloak emandako egiaztagiria.
3. Hobaria, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko da.
4. Hobaria, eskatutako programetarako bakarrik emandakotzat ulertuko da.
7.12. Plazeta futbol zelaia.
Tarifak
—Aplikatuko diren tarifak hauek dira:
Azalpena alokairuak Tasa 2004
Zelai osoa orduko (saioa) 79
Zelai osoa orduko (partidua) 92
Zelai osoa txapelketa federatua (partidua) 105
Txapelketa erregional236 maila eta gorakoak (partidua) 118
Zelai osoa txapelketa goiza 236
Zelai osoa txapelketa arratsaldea 249
Zelai osoa txapelketa egun osoa 394
Futbol 7ko zelaia orduko (saioa, talde 1) 49
Futbol 7ko zelaia (partidua, 2 talde) 56
Futbol 7ko zelaia (partd,2talde; Bekoerr. 4
Bazkide) 49
—Salbuespenak eta hobariak:
Allerru Futbol Taldea:
Zelaiaren mantentzea eta kontrola eramanik Allerru futbol taldeak ez ditu finkaturiko tasak ordaindu beharko, ez bere taldeen erabilpenak ematen direnean, ez eta taldeko langile edo laguntzaileen arteko partiduak antolatzen direnean ere.
Eskola Kirola:
Eskola kiroleko programaren barnean antolatutako ekintzetarako ez da tasarik ordaindu beharko. Salbuespen hau Lezo, Oarsoaldea eta Lezok hitzartuko lukeen beste edozein udaleko eskolaumeei luzatuko zaio.
Lezoko Udala:
Lezoko udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
Iraupen ertain eta iraupen luzeko federatuak ez diren txapelketak:
Federatuak ez diren txapelketen kasuan, eta erabilpen ordu kopuruaren arabera, %25etik %50era bitarteko hobariak aplikatuko dira.
Iraupen ertain eta iraupen luzeko txapelketa federatuak:
Erabilpen ordu kopuruaren arabera %10etik %30era doazen hobariak aplikatuko dira.