| 243. zenbakia | Data 2003-12-22 | 22133 orria |
IBARRAKO UDALA
Iragarkia
Jendaurrean jarrita egoteko arauzko epea inolako kexarik eta oharrik aurkeztu gabe igaro ondoren, 2003ko urriaren 29an udalbatzarrak egindako bilkuran hartutako hasierako erabakiak indarrean jarri dira eta behin betiko bihurtu dira. Erabaki horiek ordenatza fiskalen tasak, kuotak, tarifak finkatu, zuzendu eta aldatzeari buruzkoak dira, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean. Aldatutako alderdiak honako hauek dira:
1. ZERGAK
1.1. Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
1.1.A. Ondoko hobariei buruz araututakoa barne hartzea:
1.1.A.1. %50eko hobaria zergaren kuota osoan, urbanizazio, eraikuntza eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren eta ibilgetuko ondasunen artean agertzen ez diren higiezinen kasuan (bai obra berrietan, bai horien pareko birgaitze-obretan), betiere interesatuek obrak hasi baino lehen eskatzen badute.
Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasitako ekitaldiaren ondorengo zergalditik obrak amaitu eta ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, betiere aldi horren barruan urbanizazio eta eraikuntza efektiboko obrak egiten badira; epea ezin izango da, inola ere, segidako hiru zergaldi baino luzeagoa izan.
1.1.A.2. %50eko hobaria zergaren kuota osoan, familia ugariaren titular diren subjektu pasiboentzat titular diren bitartean.
Hobari horretaz baliatzeko, subjektu pasiboak aldez aurretik eskatu beharko du eta ondoko baldintzak bete beharko ditu:
—Hobaria eskatzen duten zergaldiko urtarrilaren 1ean familia ugariaren izaera duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie hobari hori.
—Familia unitatea bizi ohi den higiezinari soilik aplikatu ahal izango zaio hobaria; hori dela-eta, dagokion errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko da.
—Ez da hobaria jasotzeko eskubiderik izango familia unitateko kideren bat ohiko bizilekuaz gain beste ondasun higiezinen baten jabea denean. Hobari hau aplikatzearen ondorioetarako, garajea, trastelekua eta/edo lanbide-jardunerako lokala ez dira halakotzat hartuko.
—Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez bada, eskatzaileak ordainagiri hori ordaindu duela adieraziko duen etxebizitzaren jabearen zinpeko aitorpena aurkeztuko da.
—Hobariaren iraupena urtebetekoa izango da.
—Higiezinaren katastro balioa 100.000 eurotik gorakoa bada, hobaria zenbateko horri aplikatu ahal izango zaio soilik.
—Eskaria hobariari dagokion zergaldiko otsailaren 28a baino lehen egin beharko da, eta eskabidearekin batera familia ugariaren izaera egiaztatzen duen indarreko dokumentua eta titularraren eta onuradunen ohiko bizilekuaz gain beste inolako higiezinik ez duela adieraziko duen Zerga Bulegoak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Bi dokumentuak behar bezala eguneratuta egongo dira.
1.1.B. Ordenantzako aurreko IV. kapitulua (Kudeaketa Arauak) V. kapitulua izango da, eta 4. artikulua 5. artikulua izango da.
1.1.C. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga arautzen duen ordenantzaren eranskina aldatuko da. Zerga-tasak ondoko eran geratuko dira ezarrita:
—Industria-zonan edo hirugarren sektorekoan kokatutako hiri-ondasun higiezinak: %0,35.
—Gainerako hiri-ondasun higiezinak: %0,178.
—Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikatu beharreko karga-tasa: %0,69.
*****
1.2. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
1.2.A. Ondoko edukia duen ordenantza fiskal berri bat
onartzea:
I. KAPITULUA. IZAERA ETA ZERGAGAIA
1. artikulua.
1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, betiere zirkulazio baimenean ageri den helbidea Ibarrako udalerrian badago.
2.Ibilgailua zirkulatzeko gauza dela iritziko da bidezko erregistro publikoetan matrikulatu denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo-matrikula daramatenak zirkulatzeko gai direla iritziko da zerga honen ondorioetarako.
3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak, haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b) Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II. KAPITULUA. SALBUESPENAK
2. artikulua.
1.Ondoko hauek zerga honetaz salbuetsita egongo dira:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal-erakundeen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen, kontsul-bulegoen, atzerriko agente diplomatikoen eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularren ibilgailuak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun-baldintza betetzen bada.
Era berean, Espainiar Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Anbulantziak eta asistentzia sanitarioa emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun mugatua duten pertsonentzako ibilgailuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duen abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak II. eranskinaren A letran aipatuak hain zuzen ere. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin duten eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki diren (eta ez bakarrik egokitu) ibilgailuak.
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu baterako soilik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, 100eko 33ko edo hortik gorako legezko minusbaliotasun-maila dutenak hartuko dira pertsona minusbaliatutzat.
f) Udalaren emakida administratibo bidez garraio publikoko zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
Artikulu honen 1 idatz-zatiko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenez baliatu ahal izateko, interesatuek eskabide bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, dokumentu bat egingo du emakida egiaztatzeko.
3.Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan erroldatuta egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskabidea Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskabideari ondoko dokumentuak erantsiko zaizkio:
a) Ibilgailuak mugikortasun mugatua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoei buruzko ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak emandako jatorrizko ziurtagiria.
—Pertsona minusbaliatuaren gidabaimenaren fotokopia. Gidabaimena ez badu, bere izenean matrikulatutako ibilgailuaren erabilera justifikatu beharko du.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinen kasuan:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoei buruzko ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren egiaztagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean.
III. KAPITULUA. SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Zerga honen subjektu pasiboak pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. artikuluan aipatutako erakundeak dira, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. KAPITULUA. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1.Zergaldia urte naturala bera izango da, ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean izan ezik. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. KAPITULUA. ZERGA-KUOTA
5. artikulua.
1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2. Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne hartuta.
Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere modu berean hainbanatuko da kuota.
3.Aurreko idatz-zatiko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu-motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, ibilgailu-mota ezberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki:
1.—Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu-mota ezberdinen kontzeptua Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duen abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak II. eranskinean jasotakoa izango da.
2.—Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismoen esparrukoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
3.—Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
4.—Nolanahi ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere barne hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autopropultsatuak.
5.—Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotor gisa tributatuko dute.
6.—Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramanak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
7.—Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duen abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak V. Eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI. KAPITULUA. HOBARIAK
6. artikulua.
1.Oro har, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, dokumentu bat emango du eman dela frogatzeko.
2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio-datatik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %50eko hobaria izango dute zerga-kuotan. Fabrikazio-data ezagutzen ez bada, lehen matrikulazio-data hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
3.Zergaldi berean ezin izango da inoiz hobari bat baino gehiago jaso.
VII. KAPITULUA. KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga-kudeaketan emandako egintzak berrikustea Ibarrako Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio-erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren egiaztagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko Kodea.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak kudeaketa-bulegoan edo erakunde laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga-kuotaren zenbatekoa. Nolanahi ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, kudeaketa-bulegoak egiaztatuko du ordainketa zenbateko zuzenarekin egin dela eta aitorpen-inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun-ziurtagiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana egiaztatu beharko dute aldez aurretik.
2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean –betiere Zerga honen ondorioetarako sailkapena aldatzen badu–, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio-baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana egiaztatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horrengatik sortu, likidatu, kobratzeko aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko betebeharretik kanpo geratzen dira.
3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik bideratuko aldez aurretik Zerga ordaindu izana egiaztatzen ez bada.
VIII. KAPITULUA. BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA-ARLOKOAK
10. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezkoak diren izapideak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio-baimenean agertzen den helbidea beren ohiko bizilekuaren helbidera egokitzeko.
IX. KAPITULUA. ERROLDAK
11. artikulua.
1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza-aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egokitzat hartzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2.Aurreko idatz-zatian araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hamabost egunekoa izango da.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. KAPITULUA. ITZULTZEAK
12. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta ordurako kuota ordainduta badago, Ordenantza Fiskal honen 5. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitako hainbanaketa aplikatuta dagokion zenbatekoaren itzultzea eskatu ahal izango du subjektu pasiboak.
13. artikulua. Xedapen Gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga-arloko arau-hauste eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio zerga honi.
14. artikulua. Azken Xedapena.
Ordenantza honek 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak, eranskinak bezalaxe, eta indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
15. artikulua. Xedapen Indargabetzailea.
Indargabeturik geratzen da 2002ko urriaren 17an behin betiko onartutako Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
1.2.B. Ordenantzaren eranskina aldatu eta ondoko eran ezarrita geratuko da:
Ibilgailu moeta eta potentzia Koefiziente
A) Turismoak:
9 zaldi fiskalera bitartekoak 1,432
9 zaldi fiskaletik 11,99ra bitart. 1,432
12 zaldi fiskaletik 13,99ra bitart. 1,523
14 zaldi fiskaletik 15,99ra bitart. 1,632
16 zaldi fiskaletik 19,99ra bitart. 1,632
20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,632
B) Autobusak:
21 plazara bitartekoak 1,496
21 plazatik 50era bitartekoak 1,496
50 plazatik gorakoak 1,496
C) Kamioiak:
1.000 kg-ra bitarteko karga erabilgarrikoak 1,496
1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarrikoak 1,496
2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrikoak 1,496
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarrikoak 1,496
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskalera bitartekoak 1,496
16 zaldi fiskaletik 25era bitartekoak 1,496
25 zaldi fiskaletik gorakoak 1,496
E) Trakzio mekanikoko ibilgailuen atoi eta
erdi-atoiak:
750 kg-tik 1.000ra bitarteko karga erabilgarrikoak 1,496
1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarrikoak 1,496
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarrikoak 1,496
F) Beste ibilgailu batzuk:
Ziklomotorrak 1,496
125 cc-ra bitarteko motozikletak 1,496
125 cc-tik 250era bitarteko motozikletak 1,496
250 cc-tik 500era bitarteko motozikletak 1,496
500 cc-tik 1.000ra bitarteko motozikletak 1,496
1.000 cc-tik gorako motozikletak 1,496
1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga.
1.3.1. Ondoko karga-tasak aldatzea. Horrela beraz, ondoko eran geratuko dira ezarrita:
%
1.3.1.1. Obra txikiak 4
1.3.1.2. Obra handiak eta JGOKA espedientearilotuak 4
1.3.1.3. Ustiatzen diren baserriak eraberritzekoobrak 2
1.3.1.4. Nekaz. eta abeltz. ustiapenik gabeko
baserriak erab. obrak 4
*****
1.4. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainarazpenerako zenbait ahalmen arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
Ondoko kapituluak eta eranskinak aldatzea:
—II. Kapitulua: Gutxieneko kuoten ponderazioa.
—III. Kapitulua: Zerga-kuota.
—Eranskinak; izan ere, 1. eranskin berria sartu da eta, ondorioz, lehengo 1. eranskina –gutxieneko kuotak gehitzeko koefiziente bakarra jasotzen duena– 2. eranskina izango da eta koefizientea %1,428koa; lehengo 2. eranskina ordea, 3. eranskina izango da.
Aldaketa horiek eraginpean hartutako artikuluak eta eranskinak ondoko eran geratuko dira:
2. artikulua.
Foru Aldundiak Zerga honen tarifetan herri honetan zergapetutako jardueretarako finkatutako gutxieneko kuotek 1. Eranskineko taula aplikatzeak ematen duen ponderazio-koefizientearen gehikuntza izango dute.
3. artikulua.
Aurreko artikuluan araututako ponderazio-koefizientea aplikatzean aldatzen diren kuotek 2. eranskinean adierazten den koefizientearen gehikuntza izango dute.
4. artikulua.
Zerga honek udal-mugartean zergapetzen dituen jarduerak garatzen diren lokal edo establezimenduen kokapena ponderatzeko, aurreko 2 eta 3. artikuluen arabera gehitutako kuotei 3. eranskinean adierazten diren eskalako indizeak aplikatuko zaizkie bide publikoaren kategoriaren arabera.
5. artikulua.
Ordenantza honen 3 eta 4. artikuluetan finkaturiko gehikuntza-koefizientea eta kokapen-indizea ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ez eta foru-errekarguari ere.
6. artikulua.
Aurreko 4. artikuluan aipatzen diren indizeak aplikatu ahal izateko, herriko kale, plaza edo auzoak 3. eranskinean adierazten diren kategorien ordenaren arabera sailkatu dira.
III. ZERGA-KUOTA
7. artikulua.
Zerga honi dagokion zerga-kuota tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotek osatuko dute, Ordenantza honen 2, 3 eta 4. artikuluen arabera dagokien ponderazio-koefizientearekin, koefiziente bakarrarekin eta kokapen-indizearekin gehituta.
1. ERANSKINA
Ondoko taulari jarraiki aplikatuko da ponderazio-koefizientea:
Eragiketen zenbatekoaren araberako koefizientea
2.000.000,00tik 6.000.000,00ra bitartean 1,20
6.000.000,01etik 10.000.000,00ra bitartean 1,22
10.000.000,01etik 50.000.000,00ra bitartean 1,24
50.000.000,01etik 100.000.000,00ra bitartean 1,27
100.000.000,00tik gora 1,30
Eragiketen zenbatekorik gabe 1,25
2. ERANSKINA
Tarifetan finkatutako gutxieneko kuoten gaineko ponderazio-koefizientea aplikatzearen ondorioz aldatutako kuotei aplikatu beharreko gehikuntza-koefiziente bakarra ondokoa izango da:
1,428 (bat koma laurehun eta hogeita zortzi).
3. ERANSKINA
Udal-mugarteko bide publikoen sailkapena:
Kategoria: Bakarra.
Indizea: 1.
*****
1.5. Hiri-Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
Ordenantzaren eranskina aldatzea. Horrela beraz, ondoko eran geratuko da ezarrita:
II TARIFA
Karga-tasa: %1,5.
2.ZERBITZU PUBLIKOAK EMATEAGATIKO
ETA JARDUERAK BURUTZEAGATIKO TASAK
2.1. Ur-hornidura zerbitzua.
Euro/m³
2.1.1. Etxebizitzetako erabilpena:
Hiruhileko 30 m
30 m
³-tik aurrera 0,482.1.2. Merkataritza-establezimenduetako etalantegietako erabilpena:
Hiruhileko 30 m
30 m
³-tik aurrera 0,83Euro
2.1.3. Ura sartzeko eskubidea:
2.1.3.1. Etxebizitzetara 19,24
2.1.3.2. Merkataritza-establezimenduetara, indus-trietara eta obretara 32,21
2.1.4. Kontagailuaren asegurua:
2.1.4.1. 7 mm-tik 20ra hiruhileko 1,64
2.1.4.2. 20 mm-tik aurrera hiruhileko 3,23
2.2. Udalaren kirol instalazioak.
Euro
2.2.1. Kiroldegia:
—Urteko abonamenduak:
16 urte baino gutxiago dituztenak (1989) 19,50
16 urte baino gehiago dituztenak (1988) 39,20
Familia abonamendua 61,00
—Eguneroko kuotak:
16 urte baino gutxiago dituztenak (1989) 1,80
16 urte baino gehiago dituztenak (1988) 3,60
—Jokalekuaren akura:
Ordubete edo gutxiago, argi artifizialik gabe 26,00
Ordubete edo gutxiago, argi artifizialaz 31,20
24 orduz, kirol gertaera bat delako 199,00
—Gorpuz tratamendurako gela:
* Abonamendua dutenak:
Urteko abonamendua 2060
Eguneko saioa 4,10
* Abonamendurik ez dutenak:
Eguneko saioa 6,20
—Solarium bertikala:
Abonamendua dutenak, saioko 3,95
Abonamendurik ez dutenak, saioko 5,15
Abonamendua dutenak 10 saio 31,00
Abonamendurik ez dutenak 10 saio 46,35
2.2.2. Pilotalekua akuratzea
Abonamendua dutenentzako: Ordubeterako edo
ordu-zatiko, argi artifizialik gabe 7,10
Abonamendua ez dutenentzako: Ordubeterakoedoordu-zatiko, argi artifizialik gabe 12,35
Argia ordubeterako 3,40
24 orduz, kirol gertaera bat delako 199,00
2.3. Zaborrak bildu eta deuseztatzeko zerbitzua.
TARIFAK
Euro/urte
2.3.1. Etxe-zaborrak:
Etxebizitzak 39,00
2.3.2. Merkataritza-establezimenduetako
zaborrak:
Dendak eta zerbitzuak 95,30
Tabernak 95,30
Jatetxeak 99,35
2.3.3. Lantegietako zaborrak:
Lantegiak eta industriak 103,80
2.4. Estolderia-zerbitzua.
TARIFAK
—Etxeko erabilerarako etxebizitzak: Ur-kontsumoaren fakturazioaren %33.
—Merkataritza eta industria lokalak: Ur-kontsumoaren fakturazioaren % 44.
2.5. Hileta-zerbitzuak.
TARIFAK
Euro
—Lagapenak:
1.Horma-hobiak lagatzeagatik 10 urterako (epebakarra) 105,36
2.Hezurtegiak lagatzeagatik 10 urterako 70,14
3.Lurreko hilobia lagatzeagatik 10 urterako (epebakarra) 42,15
—Hobiratzeko eta hobitik ateratzeko zerbitzuak:
4.Panteoietan, horma-hobietan edo lurreko hilobie-tan hobiratzeagatik 105,36
5.Udal hilerrikoak ez diren gorpuzkinak hezurte-gian hobiratzeagatik 52,67
6.Panteoitik, horma-hobitik edo lurpetik ateratzea-gatik eta hezurtegian hobiratzeagatik 52,67
7.Panteoitik, horma-hobitik edo lurpetik ateratzea-gatik, udal hilerria ez den beste batera eramateko
105,36
8.Panteoitik, horma-hobitik edo lurpetik ateratzea-gatik, eta hobi komunean sartzeagatik Salbuetsita
3.6. Hirigintzako baimenak emateagatiko jarduerak.
Euro
3.6.1. Obra-baimenak:
1.1. Gehienez ere 6.010,12 eurotako aurrekontuaduten obra txikietarako baimenak Salbuetsita
1.2. 6.010,12 eurotako aurrekontua baino gehiagoduten obra txikietarako baimenak 134,11
1.3. Obra handietarako baimenak 401,35
3.6.2. Lehenengo erabilerarako baimenak:
Etxebizitzako 26,76
3.6.3. Sustapen pribatua duten hirigintzakotxostenak izapidetzea:
Finka-normalizazioak 167,22
Hirigintzako proiektuak 1.839,50
Jarduera-programak 1.839,50
Birzatitzeko proiektuak edo kooperazio proiektuak 1.839,50
Konpentsazio-proiektuak 1.839,50
Jabetza kentzeko proiektuak 2.006,74
Hirigintza-partzelazioak 60,20
Hirigintzako zedulak 93,65
3.6.4. Jarduera gogaikarri, osasunaren kalte-rako, kaltegarri eta arriskutsuen txostenak 170,73
3.7. Establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko zerbitzua.
Euro
Kasinoak, dantzalekuak eta bingoak 1.910,67
Hotelak eta egoitzak 764,36
Ostatuak, pentsioak eta antzekoak 191,13
Biltegia eta industria-jarduerak 764,36
Industria-lantegiak 764,36
Pubak, musika-tabernak eta antzekoak 382,10
Askotariko jardueretarako akademiak 152,90
Bankuak, Aurrezki Kutxak eta finantza-erakundeak 2.292,93
Euro
3. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 326,39
2. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 435,03
1. kategoriako jatetxeak, tabernak eta kafetegiak 580,04
Autoeskolak eta alokatzeko ibilgailuak 382,10
Merkataritza-lokalak 152,90
Supermerkatuak eta handizkako salmentako estable-zimenduak 382,10
Hornitegiiak 2.292,93
Edari, olio, pentsu eta antzekoen biltegiak 152,90
Ile-apaindegiak, apaindegiak, loradendak eta antze-koak 191,13
Farmaziak, tabako-dendak 191,13
Jolas-aretoak 1.910,67
Garaje kolektiboak, plaza bakoitzeko 69,48
Lokal eta bulego profesionalak 152,90
3.8. Kultura zerbitzuak.
Euro
3.8.1. Liburetegia:
Bi urterako kide izateagatik 3,10
Fotokopiak 0,07
Ordenagailua ordubete erabiltzeagatik 0,31
Disketeak 0,62
Inprimitutako orri bakoitza 0,07
Internet zerbitzua:
Ordubete 1,24
Ordu erdi 0,62
3.8.2. Argazki-Laborategi:
Urteko kuota, erabiltzaileko 61,90
Kuota, erabiltzen den orduko 1,85
4. Udal jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteagatik edo ustiapen bereziagatik ordaindu behar diren Tasak arautzen dituen Ordenatza Fiskala.
4.1. Hesiak, aldamioak, puntelak eta asnilak.
Euro
1.Obra mota guztietan jartzen diren hesiak:
Metro koadroko edo zatiko eta 0,19
2.Bide publikoaren gainean aldamio finkoetanjarritako babesak, euskarriekin edo txarrantxekineta azpitik pasatzerik ez badago:
Metro koadroko edo zatiko eta eguneko 0,19
3.Babesekin jarrita dauden aldamioak bide publi-koan euskarriekin ilaran jarrita badaude,
fatxadarekiko paraleloan eta 1,2 m-ko tarteaz
edo handiagoaz, txarrantxarik edo langetarikgabe, 3 m-ko gutxieneko garaieran eta azpitikpasatzea baldin badago.
Metro koadroko edo zatiko eta eguneko 0,19
4.Babesekin jarrita dauden aldamioak 3 m bainogehiagoko garaiera duen hegalkinean jarrita ba-daude, hau da, bide publikoaren gainean jarrigabe eta azpitik pasatzea baldin badago.
Metro koadroko edo zatiko eta eguneko 0,19
5.Airean hesirik gabe dauden aldamioak:
Metro koadroko edo zatiko eta eguneko 0,19
6.Hesitik kanpo dauden puntelak edo asnilak.
Metro koadroko edo zatiko eta eguneko 0,19
4.2. Espaloietatik barrena finketara ibilgailuak sartzea eta finketatik irtetea.
Euro
1.Erabilera partikularreko pasaguneak, metrolinealeko edo zatiko eta urteko:
1.1. Bi ilbilgailura arte (m.l. al urte) 9,69
1.2. Bi ibilgailutik bostera arte (m.l. al urte) 14,85
1.3. Bost ibilgailutik gora (m.l. al urte) 37,39
2.Merkataritza-erabilerarako pasaguneak edoobrak daudelako egiten direnak, metro linealeko edozatiko eta urteko:
2.1. 10 ibilgailura arte (m.l. al urte) 37,39
2.2. 10 ibilgailu baino (m.l. al urte) 60,05
4.3. Laginketak egitea eta zangak irekitzea.
Idazpuru honetan jasotako ustiapenak honela ordaindu behar dira:
Metro linealeko edo zatiko eta eguneko edo egun-zatiko: 1,07 euro.
4.4. Udal bide publikoaren zoruaren, hegalkinen eta lurrazpiaren erabilera pribatiboa edo ustiapen berezia.
Euro
1.Ondasunak edo zerbitzuak txanpon bidezautomatikoki saltzeko aparatuak:
Unitateko eta hileko 2,67
2.Mahaiak, mahaitxoak, aulkiak, zoladurak,loreontziak, eguzkitakoak edo antzeko instalazioak:
25 metro koadrora arte, urteko 36,37
25 metro koadro baino gehiago, urteko 58,92
3.Obra-hondakinak edo materialak uzteko edu-kiontziak:
Unitateko eta eguneko edo egun-zatiko 1,72
4.Establezimenduen barnetik zuzenean kaleraedozein motako gaiak salduz zorua erabiltzeagatik
eta salmenta hori negoziaren zati bezala erabiltzeagatik:
Metro koadroko edo zatiko eta hilabeteko edo zatiko 2,35
Hori guztia, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituenak, 16.4. artikuluan agindatutakoa betetzeko argitaratu da, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen eta aipatu aginduan aurrikusitako gainerako ondorioetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, tasak, kuotak, tarifak eta ordenantzak finkatu eta alda daitezen onartzeko erabakien aurka, interesdunek Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko Salaren aurrean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa tartera dezakete bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera zenbatzen hasita.
Haatik, aipatu aginduak baimentzen duen gisara, interesdunek, hala nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-bideari ekin aurretik, Gipuzkoako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean kexa tartera dezakete hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera zenbatzen hasita.
Ibarra, 2003ko abenduaren 15a.—M.ª Consuelo Romeo Aya, Alkatea.
(1828) (12933)