Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

238. zenbakia Data 2003-12-15 21583 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

HONDARRIBIKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak. Behin betiko onespena.

HONDARRIBIKO UDALA

Iragarkia

Jendaurrean jartzeko arauzko epea igarota, inolako erreklamazio edo oharpenik aurkeztu ez denez, behin-betikotzat jo dira Udalbatzarrak, 2003ko urriaren 23an egindako bilkuran, hartutako hasierako akordioak, Ordenantza Fiskalak aldatzekoak, 2004. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Aldatutako testuak honako hauek dira:

1. EKONOMI JARDUEREN GAINEKO ZERGA

2. artikulua.

Udalerri honetan kargaturiko jardueretan Foru Aldundiak ezarritako gutxienezko kuotak, 1 Eranskinean adierazten diren koefizienteetan gehituko dira.

4. artikulua.

Zergaren tarifetan finkatutako kuota probintzialei esta estatuko kuota bereziei, beti ere, 1. Aranskinean aipatutako taula aplikatuta ateratzen den ponderazio koefizientea.

8. artikulua.

1.Honako hauek salbuesten dira zergatik:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal entitateak, eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Beren jarduerari ekiten dioten subjektu pasiboak, jarduera garatzen duten lehen bi zergaldietan.

Ondorio horietarako, jarduera batean lehenago beste titularitate batekin aritu bada, jarduerari ez zaiola hasierarik ematen ulertuko da; zirkunstantzia hori betetzen dela joko da, besteak beste, bategiteak, zatiketak edo jarduera adarren ekarpenak egiten direnean.

c)2.000.000 eurotik beherako eragiketa bolumena duten subjektu pasiboak.

Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunei dagokienez, salbuespena lurralde espainiarrean establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenei bakarrik aplikatuko zaie, beti ere euren eragiketa bolumena 2.000.000 eurotik beherakoa bada.

Edozein kasutan ere, salbuespena aplikatu ahal izateko, ondoko hau ezinbestekoa da: Letra honetan aipatzen den eragiketa bolumenik betetzen ez duen ezein enpresak ez edukitzea subjektu pasiboen kapitalean, dela zuzenean dela zeharka, 100eko 25etik gorako partaidetzarik, salbu eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak edo enpresen sustapenerako sozietateak badira, hain zuzen ere, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 59. eta 60. artikuluetan aipatuak hurrenez hurren, eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzeagatik sortzen bada.

Letra honetan jasotzen den salbuespena aplikatzeko, erregela hauek hartuko dira kontuan:

1. Subjektu pasiboaren eragiketa bolumena maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Ituna onartzekoak, 14. artikuluaren bi apartatuan xedatutakoari jarraiki zehaztuko da.

2. Errenta Zergaren eta Sozietate Zergaren subjektu pasiboen kasuan, eta Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi zergaldi lehenago lortutakoa izango da, beti ere zerga horiek aitortzeko epea sortzapenaren aurreko urtean amaitu bada.

Sozietate zibiletan eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. aipatzen dituen entitateetan, eragiketa bolumena zerga honen sortzapena gertatu baino bi urte lehenago lortutakoa izango da.

Zergaldia urte naturala baino txikiagoa bada, eragiketa bolumena urtearekin parekatuko da.

3. Eragiketa bolumena kalkulatzeko, subjektu pasiboak egindako jarduera ekonomiko guztiak hartuko dira kontuan.

Entitatea sozietate talde bateko kide bada Merkataritza Kodeak 42. artikuluan jasotakoaren arabera, lehen esandako magnitudeak talde horretako entitateen multzoari buruzkoak izango dira. Irizpide bera aplikatuko da baldin eta pertsona fisiko bat, dela bere kabuz, dela beste pertsona fisiko batzuekin batera (zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harreman batengatik egon daitezke hari lotuak, harreman hori odolkidetasunezkoa edo ezkontza bidezkoa izan, bigarren mailaraino, hau barne), Merkataritza Kodeak 42. artikuluan aipatutako kasuetako batean aurkitzen bada kide den beste entitate batzuei dagokienez.

Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan jasotzen diren kasuak, abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuak urteko kontu bateratuak formulatzeko onartutako arauek I. kapituluaren 1. sekzioan ezarritakoak izango dira.

4. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen kasuan, lurralde espainiarrean kokatutako establezimendu iraunkorren multzoari egotzi beharrekoa izango da eragiketa bolumena.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Ikerkuntzako organismo publikoak, maila guztietako irakaskuntza zentroak, Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Foru Aldundiaren edo udal entitateen fondoekin nahiz ongintzazkoak edo herri onurakoak izendatutako fundazioen baliabideekin osorik finantzatuak, eta, orobat, irabazi asmorik gabekoak izanik, hezkuntza-itunen erregimenean dauden ikastetxeak, beren maila guztietan, baita euren ikasleei liburu edo artikuluak eman edo mantenu erdia zein barnetegia eskaintzen dizkietenean ere, nahiz eta salbuespenez baino ez, irakasteko erabilitako tailerretan lortutako produktuak establezimenduan bertan saltzen diren, baldin eta salmentaren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

f)Gutxitu fisiko, psikiko eta sentsorialen irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioak, pertsona minusbaliatuen alde irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta tutoretza mailan egiten dituzten pedagogia, zientzia, laguntza eta enplegu jarduerengatik, baita xede horietara zuzendutako tailerretan lortutako produktuak saltzen badituzte ere, baldin eta salmenta horren zenbatekoa, ezein partikular edo hirugarren batentzat erabilgarria izan gabe, soil-soilik lehengaiak erosi edo establezimenduari eusteko erabiltzen bada.

g)martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak, ekimen pribatuari interes orokorreko jardueretan parte hartzeagatik zerga pizgarriak ematekoak, jasotakoaren arabera, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan salbuespenaren zerga onura aitortua duten entitateak.

h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udal honekin elkarlanean jarduerak egiten badituzte. Horretarako, udal organo eskudunak herri onurakoak izendatu behar ditu elkarteak.

Salbuespena elkarte horien berezko zeregin diren eta gutxieneko udal kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.

i)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenen indarrez aplikagarri duten subjektu pasiboak.

2. artikulu honen 1 apartatuko b), e), f) eta h) letretan jasotzen diren salbuespenek erreguzko izaera izango dute, eta interesatuak eskatuta emango dira, hala badagokio.

9. artikulua. Hobariak.

Uztailaren 5eko 11/1989 foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzkoak 9. Artikuluan xedatutakoaren arabera, udalerriek honako hobariak egin ahal izango ditutzte:

Enplegua sortzeagatik hobaria eskatu ahal izango dute udal kuotaren arabera zergapetuta dauden eta mugagabeko kontratua duten langileen plantilaren batez bestekoa hobaria aplikatu aurreko lehen zergaldian gehitu duten subjektu pasiboek, zergaldi horren aurreko aldiarekin konparatuta, ondoko taulan jasotakoaren arabera:

Langilegoaren gehikuntza portzentaia Hobariaren portzentaia

%50 %2

%75 %4

%100 %5

10 eta 11. Artikukuak ezabatu.

1 eta 2. Eranskina ondoren esaten den moduan geratzen dira:

1 ERANSKINA

Finkatutako gutxienezko kuoten gehikuntza-koefiziente bakarra 2,2.

PONDERAZIO KOEFIZIENTEA ERAGIKETA BOLUMENAREN

Eragikeka bolumena (eurotan) Koefizientea

2.000.000,00 eta 6.000.000,00 euro bitartean 1,20

6.000.000,00 eta 10.000.000,00 euro bitartean 1,22

10.000.000,00 eta 50.000.000,00 euro bitartean 1,24

50.000.000,00 eta 100.000.000,00 euro bitartean 1,27

100.000.000,00 euro baino gehiago 1,30

Eragiketa bolumenik gabe 1,25

2.ERANSKINA

Udal barrutiko bide publikoaen sailkapena:

—Maila Bakarra.

—Ponderazio indizea: 1.

2. ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

6. artikulua.Hobariak.

a)Kuota osoaren %50 hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberriketetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon.

b)Familia ugariaren titulua eta ondoko taularen baldintzak betetzen dituzten subjektu pasiboek kuota osoaren hobaria izango dute.

Etxebizitza bakoitzeko gehinezko

katastro balioa seme/alaben zk. Hobaria

150.000 3 %50

180.000 4 %75

210.000 5 eta gehiago %75

Tarifaren Ezarpenerako Arauak:

1. Etxebizitzak nagusia denari ezarriko zaio soilik.

2. Sortzapena urtero urtarrilaren 1ean gertatuko da.

3. Interesatuek eskaere egiteko orduan, familia ugariaren titulu ofiziala aurkeztu beharko dute.

Hobari hau jasotzen hasteko epea, eskaria egin eta hurrengo urtean hasiko da eta aurreko urteetako hobariak ezin izango dira eskatu. Aitzitik, 2004. Urterako diren hobariak, 2004ko martxoaren 28ra arte eskatu ahal izango dira.

4. Eskaera urtero berritu beharko da seme-alabak 21 urte edo gehiago betetzen dituztenean, eta familiako egoera aldaketaren bat ematen den guztietan.

Eraberean ondorengo karga-tasak ezartzea proposatzen da:

1.Hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga.

a)Industria edo zerbitzu erabilerako lurzoruan dauden hiri-ondasunak: Karga mota: %0,4549.

b)Gainerako hiri-ondasunak:
Karga mota: %0,1994.

2.Landa Ondasun Higiezinen gaineko Zerga:

Karga mota: %0,862.

3. TRARZIO MEKANIKOZKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

I. KAPITULUA: IZAERA ETA ZERGAGAIA

1. artikulua.

1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Hondarribiko udalerrian dagoenean exijitzen da.

2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.

Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:

a)Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.

b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.

II. KAPITULUA.SALBUESPENAK

2. artikulua.

1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:

a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).

Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.

Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.

f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

2.artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:

a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.

b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:

—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.

—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.

—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

III. KAPITULUA.SUBJEKTU PASIBOAK

3. artikulua.

Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. Artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.

IV. KAPITULUA.ZERGALDIA ETA SORTZAPENA

4. artikulua.

1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.

2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.

V. KAPITULUA.ZERGA KUOTA

5. artikulua.

1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.

2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.

Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.

3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:

—1na. Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. eranskinean jasotakoa izango da.

—2na. Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.

—3na. Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.

—4na. Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.

—5na. Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.

—6na. Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.

—7na. Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.

VI. KAPITULUA.KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA

6. artikulua.

Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Hondarribiko Udalaren ardura da.

7. artikulua.

Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.

Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.

Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.

8. artikulua.

1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik
.

2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.

Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.

3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.

VII. KAPITULU.BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK

9. artikulua.

Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.

VIII. KAPITULUA.ERROLDAK

10. artikulua.

1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.

2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.

IX. KAPITULUA.ITZULKETAK

11. artikulua.

Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.

12. artikulua.Xedapen gehigarria

11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.

13. artikulua.Amaierako xedapena.

Ordenantza eta bere eranskinak 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak; indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.

14. artikulua.Xedapen indargabetzailea.

Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 2002ko urriaren 24an behin betiko onartua.

ERANSKINA

Koefizientea: 1,805.

TARIFA

Ibilgailu mota eta indarra Kuota (Euroak)

A)  Turismoak:

9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 32,50

9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 65,00

12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 108,40

14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 151,80

16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 195,20

20 zaldi fiskala baino gehiagokoak 238,60

B)  Autobusak:

21 plaza baino gutxiagokoak 150,30

21etik 50 plaza bitartekoak 214,10

50 plaza baino gehiagokoak 267,60

C)  Kamioiak:

Karga erabilgarria 1.000 kg. baino gutxiagokoak 76,30

Karga erabilgarria 1.000 kg.tik 2.999 bitartekoak 150,30

Karga erabilgarria 2.999 kg.tik 9.999 bitartekoak 214,10

Karga erabilgarria 9.999 kg. baino gehiagokoak 267,60

D)  Traktoreak:

16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 31,80

16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 50,10

25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 150,30

E)  Trakzio mekanikozko ibilgailuak arrastraneramandako atoi eta erdi-atoiak:

Karga erabilgarria 1.000 kg. tik baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiago bitartekoak 31,80

Karga erabilgarria 1.000tik 2.999 kg. bitartekoak 50,10

Karga erabilgarria 2.999 kg. Baino gehiagokoak 150,30

F)  Bestelako ibilgailuak:

Ziklomotorrak 7,90

125 z.k. bitarteko motozikletak 7,90

125 z.k.tik 250 bitarteko motozikletak 13,60

250 z.k.tik 500 bitarteko motozikletak 27,30

500 z.k.tik 1.000 bitarteko motozikletak 54,60

1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 109,30

4. ERAIKUNTZA, INSTALAPEN ETA OBREN GAINEKO ZERGA

III SUBJEKTU PASIBOAK

6. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obraren jabe diren pertsona fisiko, pertsona juridiko eta Zergen Foru Arau Orokorrak 33. Artikuluan aipatzen dituen entitateak dira, zergadun gisa, Zerga honen subjektu pasiboak, horiek egiten diren ondasun higiezinaren titularrak izan edo ez.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, lanek sortarazten dituzten gastuak edo kostua jasaten dituena izango da eraikuntza, instalazio edo obraren jabea.

7. artikulua.

Eraikuntza, instalazio edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, beharrezko lizentziak eskatu edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat hartuko dira.

Ordezkoak zergadunari exijitu ahal izango dio oradindutako zerga kuotaren zenbatekoa.

IV OINARRI EZARGARRIA

8. artikulua.

Aldaketak sartu dira 3. Artikuluaren 1 apartatuan, eta honela geratu da idatzia.

«1. Eraikuntza, instalazio edo obraren benetako kostuak eratzen du Zergaren oinarri ezargarria; ondorio horietarako, kostu hori eraikuntza, instalazio edo obra gauzatzeko kostu materiala dela jotzen da.

Oinarri ezargarritik kanpo geratzen dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta erregimen berezietako antzeko beste zergak, eraikuntza, instalazio edo obrekin lotuta egon litezkeen tasa, prezio publiko eta udal mailako gainerako ondare-prestaziok, eta, orobat, profesionalen ordainsariak, kontratistaren mozkin enpresariala eta hertsi-hertsian exekuzioaren kostu materiala osatzen ez duten bestelako kontzeptuak».

11. artikulua.

Derrigorrezko lizentzia ematen denean edo derrigorrezko lizentzia hori oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonik, eraikuntza, instalazio edo obra hasten denean, behin-behineko likidazioa egingo da kontura, jarraian aipatzen diren oinarriak.

1.Interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera, baldin eta derrigorrezko baldintza delako, dagokion Elkargo Ofizialak oniritzia eman badio.

2.Ordenantza eranskinean agertzen diren indize edo moduluen arabera.

2 ERANSKINA

Egoitza-etxeen eraikuntza exekuziorako ondoko prezio-zerrenda ezarri da, zona desberdinetako tipologiaren arabera.

 

 

Lekua / Zona

Eraikuntza kostua

Coste de construcción

E.S. eta soto modulua

Modulo S.S.y sótano

m2 Euroak

Euros m2

m2Euroak

Euros m²

Alde Zaharra/Casco - Bistak/Vistas –Jeneral Leiba-Kale Nagusia- Eguzki k

Portua/Marina - San Kristobal - San Pedro k

 

595,10

 

222,80

Portua/Marina - Butron Pasealekua

659,80

222,80

Portua/Marina - Bidasoa Ibilbidea - San Pedro k - Zuloaga k

625,90

222,80

Portua/Marina - Matxin Artzu k - Santiago k

595,10

222,80

Puntala – Bidasoa Ibilbidea – Nafarroa k

625,90

222,80

Puntala - Bera K – Gaskoinen k

595,10

222,80

Damarri – Harresilanda k – Fco. Belentxo Enea

595,10

222,80

Aireportua

595,10

222,80

Amute

595,10

222,80

Kosta

595,10

222,80

Amute – Mendelu – Planetas

560,10

222,80

Mendelu – Gibeleta – Atzeko aldea/Trasera

560,10

222,80

Jaizkibel – Golf – Mendia/Monte

595,10

222,80

Ikastola – Donostia – Baserritar Etorb - Soroeta Berri

595,10

222,80

Kiroldegia/Polideportivo – Baserritar Etorb - Katalin Erauso – Gainerakoa/Resto

595,10

222,80

Institutoa - Higer Bidea – Domingotxoenea - Marisantzenea – Olabide

595,10

222,80

Bixkundi - Foru Kalea – Mourlane Mitxelena

625,90

222,80

Bixkundi - Donostia k – Pasaia k.

595,10

222,80

Mendibea - Foru Kalea – Baserritar Etorbidea

625,90

222,80

Hondartza/Playa – Iterlimen

625,90

222,80

Hondartza/Playa - Bistarik gabe/Sin vistas - Higer

595,10

222,80

Higer

659,80

222,80

Sakabanatuak Hondarribian / Diseminados Hondarribia

541,00

222,80

 

 

 

—Industria Eraikuntza:

Solairuetarako 381,90 €/m² eta solairuarte eta/edo sestrapeetarako 222,80 €/m².

—Abeltzaintza edo Nekazaritzako nabeak.

Industrigintzakoen balio berdina, «negutegietarako» izan ezik, hauei, «finkoak» direnean, 286,40 €/m² esleitzen zaie, eta «desmuntagarriak» direnean, (hormigoiez edo beste materialen batez egindako zoladura baldin badute) 159,10 €/m² eta horrelako zoladurarik ez dutenei, 94,60 €/m².

5. HIRI-LURREN BALIO GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

III.MENPEKOTASUN EZA

4. artikulua.

a)Ez dago zerga honi lotuta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landa-lurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, zerga honi lotuta dago Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hiri-lurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza, kontuan hartu gabe, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat hartuta dauden edo ez.

b)Zerga honi lotu gabe egongo da, era berean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. Tituluaren X. Kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketak direla eta, hiri-lurrek izan duten balio gehikuntza, aipatu foru arauak 101. Artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurrei buruzko eskualdaketak, jarduera adar batean sartuta ez daudenean izan ezik.

Aipatu lurrak geroago eskualdatzen direnean, VIII. Tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etenaraziko balio gehikuntza sortu den urteen kopurua.

c)Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun emodu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.

d)Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak eskontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.

IVSALBUESPENAK.

5. artikulua.

1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:

a)Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.

b)uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.

Salbuspen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenaganatu aurreko lehendabiziko 2 urteetan gauzatzea.

Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkinen eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obre horien balio kostu balio katastralaren %50 baino handiagoa bada.

2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:

a)Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

b)Hondarribiko udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.

c)Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.

d)Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

e)Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.

f)Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

g)Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.

8. artikulua

Lurren eskualdaketetan, haien sortzapen uneko balioa, une horretan Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako finkaturik duena izango da.

Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.

Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.

9.3 Artikulua.

Nahitaezko desjabetzapenetak daudenean, eranskinean agertzen den urteko protzentaien laukia aplikatuko da, lurraren balioari dagokion balioespenaren zatiaren gainean, non eta aurreko 8. Artikuluan definitutako balio ez den txikiagoa, kasu horretan, azken hau erabiliko baita, ez balio justua.

ERANSKINA

A.PORTZENTAIEN TAULA

Urteko %

Denboraldia

Urte 1etik 5era 3,22

10 urte bitarte 2,91

15 urte bitarte 2,80

20 urte bitarte 2,80

II.TARIFA

Suposamendu guztietan karga tasa: %10.

III.

Zerga autolikidazio sistemaz ezarriko da, eta uztailaren 5eko 16/89 Foru Arauko Lehenengo Xedapen Iragankorreko 2C atalean Hirilurren Balioaren Gehikuntzen gaineko Zergari buruz agintzen duena ezarriko da.

6. JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIK TASAK

A)  Finka barruetara ibilgailuak sartzea eta bide publikoan hauentzako aparkalekuak gordetzea.

1.TARIFAK

Euroak

Ibilgailuen pasagunea

Sarrera edo irteera bakoitzeko

1etik 5 ibilgailura 102

6tik 15 ibilgailura 203

16tik 30 ibilgailura 306

31tik 60 ibilgailura 407

60 baino gehiago 610

Erreserba iraunkorra

Metro lineal edo zati bakoitzeko 40

Bide publikoen ezinduei emandako erreserbak salbuetsiak izango dira.

Euroak

Karga-deskarga

Goizeko zortzietatik arratsaldeko bostak arte, metrolineal edo zati bakoitzeko 27

Aipatutako tarifak aplikatuko dira Butron Pasealekuan (Buruxka etxea barne) eta Portu Auzoan, Jabier Ugarte lorategia bitarte (hau ere barne). Udalerriko Gainontzeko lekuetan tarifa horiek 0,5eko koefizientearekin aplikatuko dira.

—Tarifen ezarpenerako Arauak:

Urtebetekoa eta zatiezina izango da, ibilgailuen pasaguneagatik ordainagiri bakarra bidaliko da, titularra komunitatea edo jabea delarik.

Seinalizazio-plakak zergaduraren kontura izango dira.

Plaken prezioa (bi plaka) 200 Eurokoa izango da.

Udala ez dago behartuta, garajetzat jotzen ez diren etxe eta lurretara ibilgailuak sartzeko baimena ematera.

B)Bide publikoa, mahai, aulki eta antzeko tresneriarekin okupatzea.

Euroak

1. Zonaldea.

Itsasertzeko edo Ibaiertzeko Pasealekuak (Punta-letik Kai Berriraino) biak barne eta San Pedro,Zuloaga, Itsasargi eta Matxin de Artzu Kaleak:

1.1.Taberna, Kafetegi, Pub, Jai Areto, Te Areto,Txokolategi, Kroisantegieta antzekoak m² edo zati bakoitza 42,12

1.2.Jatetxeak, m² edo zati bakoitza 31,30

1.3.Gainontzeko merkataritza m² edo zatia bakoitza 11,86

1.4.Kutxazain automatikoa bakoitza 270

2. Zonaldea.

Gainontzeko Udalerria

2.1.Taberna, Kafetegi, Pub, Jai Areto, Te Areto, Txokolategi, Kroisantegi eta antzekoak m² edo zati bakoitza 28,00

2.2.Jatetxeak, m² edo zati bakoitza 20,50

2.3.Gainontzeko merkataritza, m² edo zati bakoitza 5,40

2.4.Kutxazain automatikoa bakoitza 270

Okupatutako bide publikoa edo horren zati bat estaliko duten olanak, eguzkitakoak eta antzekoak jartzen badira, finkatutako kuotei %50a gehituko zaie.

Okupatutako bide publiko edo horren zati baten mugaketa goitik behera egiten bada, finkatutako kuotak %100 gehituko dira.

Mugaketa eginez barruti bat sortzen bada, finkatutako kuotak %200 gehituko dira.

—Tarifen ezarpenerako Arauak:

Errezibuak urte osokoak eta zatituezinak izango dira.

Urterako baimenez gain, salbuespen gisa eta aldez aurretik eskatuta (herriko jaiak eta abar) bide publikoa okupatu ahal izango da mahai, aulki, mahaitxok eta beste gauza batzuekin, urteari dagokion kuotaren % 20 ordainduz.

C)Leiho, erakusleiho edo kanpoko erakusmahietako salmentak.

Euroak

1.Zonaldea.

Butron Pasealekua eta San Pedro Kalea

1.Taberna, Kafetegi, Pub, Jai Areto, Te Areto, Txo-kolategi, Kroisantegi eta antzekoak.

1.1.Metro lineal edo zati bakoitza 1.441,00

1.2.Metro lineal edo hori gainditzen duen zati ba-koitza 720,50

2.Gainontzeko establezimenduak:

2.1.Metro lineal edo zati bakoitza 720,50

2.2.Metro lineal edo hori gainditzen duen zati ba-koitza 360,25

2.Zonaldea.

Gainontzeko Udalerria.

1.Taberna, Kafetegi, Pub, Jai Areto, Te Areto, Txo-kolategi, Kroisantegi eta antzekoak.

1.1.Metro lineal edo zati bakoitza 720,50

1.2.Metro lineal edo hori gainditzen duen zati ba-koitza 360,25

2.Gainontzeko establezimenduak

2.1.Metro lineal edo zati bakoitza 720,50

2.2.Metro lineal edo hori gainditzen duen zati ba-koitza 360,25

—Tarifen ezarpenerako Arauak:

Errezibuak urte osokoak eta zatituezinak izango dira.

Urterako baimenez gain, salbuespen gisa eta aldez aurretik eskatuta (herriko jaiak eta abar), kanpoko leiho, erakusleijo edo mostradoretik saldu ahal izango da, urteari dagokion kuotaren %10 ordainduz.

F)Zenbait instalakuntza,

Euroak

Guadalupeko kantina, urtean 4.040

Faroa (Txori taberna), urtean 4.040

Faroa (Elizazu taberna) urtean 4.040

ONCEren kabina, urtean 424

Enkante bidez esleitzen denean, horren emaitza ezarriko da

I)Trakzio mekanikozko ibilgailuak aparkatzea.

Euroak

Bentako aparkalekua

Ez egoiliarrak:

Lehenengo ordua edo aldiko 1

Gainontzeko orduak:

—Ordu laurden edo aldiko 0,25

—Gehienez 24 ordu 8

Egoiliarrak:

Lehenengo ordua edo aldiko 0,50

Gainontzeko orduak:

—Ordu laurden edo aldiko 0,15

—Gehienez 24 ordu 8

Hondartzako aparkalekua

Turismoak:

Lehenengo ordua edo aldiko 1

Gainontzeko orduak:

—Ordu laurden edo aldiko 0,25

—Gehienez 24 ordu 8

Autobusak:

Lehenengo ordua edo aldiko 3

Gainontzeko orduak:

—Ordu laurden edo aldiko 0,75

—Gehienez 24 ordu 24

T.A.O

Ordu bakoitza 0,85

Gutxienez 0,20

—Udal bide publikoen lurzoru, zorupe edo hegalkinaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia, hornidura zerbituzak, banatu eta merkaturatzen dituzten enpresen alde:

Herritar guztiei edo hauen zati garrantzitsu bati dagozkion hornidura zerbitzuak ustiatu, banatu eta merkaturatzen dituzten enpresen aldeko bide publikoen lurzoru, zorupe edo hegalkinaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko prezioa, aipatutako enpresek udal mugartean urtean eskuratzen duten fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen %1,50koa izango da.

—Tarifen ezarpenerako Arauak:

Ekitaldi bakoitzaren lehen lau hilabeteetan enpresek udal mugartearen barruan egindako hornidurengatik lortutako diru-sarreren aitorpena egingo dute, aurreko urtean lortutako diru-sarrera gordinak xehetasun osoz azalduz.

Aipatutako aitorpenarekin batera enpresaren kontabilitateko laburpena eta kasu bakoitzean Udal Administrazioak eskatuko dituen agiriak aurkeztu beharko dira.

Udal administrazioak prezio publiko honen zehaztapena edo behin-behineko kobraketa egingo du, hori egin ondoren 4 urteko epearen barruan ordaindu beharreko zenbatekoa zuzendu ahal izango da, eta epe hori iraganik, hala badagokio, behin betikotzat joko da.

7. ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI EDO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIKO TASAK

Espediente Administratiboak Izapidatzeko Tarifan, ondoko atal hau sartu:

Hirigintzako espedienteak izapidetza.

Udalari emateko hirigintzako bananketak: Salbuetsita.

Ukatutako baimenak: Dagokion tasaren %50.

Udal hilerrian zerbitzuak ematea eta kontzesioak.

Hobiratze eta desobiratze zerbitzuak Urteko (€)

—Kaperak 300

—Panteoiak eta Hilobiak 220

—Nitxoak 120

—Lurra 180

Hilobien garbiketa

Zenbateko honetan ez dira sartzen gorpuentzako ku-txak edota hauen garraiorako beharrezkoa den materiala (Gorpu bakoitzeko) 180

Kontzesioak eta lagapenak

—Nitxoa lagatzea (10 urterako) 530

Hilerriaren kontserbazio, garbiketa eta txukuntze lanengatik

—Kaperak 125

—Panteones dobles 100

—Panteones (sepulturas zona antigua) 80

—Sepulturas (zona nueva) 68

Cambios de titularidad o adecuación de la misma 120

—Tarifen ezarpenerako Arauak:

Autolikidazio moduan kudeatuko da.

Nitxo eta lurreko desobiratzea, lagapenaren hamar urteak amaitu baino lehen gertatzen bada, zerga hauek ordaindu beharko dira.

Auto-Taxien lizentziak eta alta-baimenak ematea.

Auto-taxien baimenak Euroak

Baimenak ematea eta erregistratzea

—Auto-taxien baimena bakoitzagatik, lehiaketarenaraberako prezioa.

Baimenen erabilpena eta ustiaketa

Baimen bakoitzeko urtean

—Iragarkirik gabeko autoak 26

—Iragarkia duten autoak 162

Ibilgailua aldatzea

—Aldatzeko baimen bakoitzagatik 23

Baimena eskualdatzea

—Eskualdatzen den baimen bakoitzagatik 4.287

Establezimenduak irekitzeko baimena ematea.

Establezimenduak irekitzeko baimena ematea Euroak

1 eta 2 izarreko hotelak, ostatuak eta pentsioak 1.816

3 izarreko hotelak 2.725

4 izarreko hotelak 3.630

Luxuzko hotelak 5.450

Zine eta antzokiak 908

Kasino eta jolas-lekuak, dantzalekuak 2.725

Jatetxeak 1.816

Barra, kafetegi, garagardotegiak 1.816

Taberna, sagardotegi eta antzekoak 1.816

Ontziolak eta industriategiak 1.136

Inmobiliariak 1.816

Mertzeriak, ohialdendak, paketeriak, kinkalategiak,bitxidendak, etxe-tresnak eta elektragailuenak,zapategiak, drogeriak, jantzidendak, oparidendak,liburutegiak, paper-dendak, txikikazkoak nahiz bil-tegiak eta emakumezko edo gizonezkoen ileapain-degiak eta heziketa iharduerak 455

Zurgindegiak, iturgintza, konponketak imprima-tegiak eta antzekoak 455

Janaridendak, gozotegiak, izozkidendak, txokolate-giak. kroisantegiak, te-aretoak eta antzekoak
1.816

Jolaslekuak 1.816

Zehaztugabeko beste zenbait 865

Banketxeak, kreditu etxeak eta zerbitzuguneak (gaso-lindegiak) 27.052

Kanpinak

—Luxuzkoak 5.448

—1. Mailakoak 3.630

—2. Mailakoak 2.725

—3. Mailakoak 1.816

—Tarifaren aplikaziorako arauak:

Establezimendu batean, atal bat baino gehiagotan aipaturiko jarduerak sartzen badira, tarifarik altuena ezarriko zaio.

Establezimenduaren titularitate eta jardueraren titularitate aldaketek zabaltze-tarifen %50 ordainduko dute, baldin eta Iharduera Gogaikarrien, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuetarako baimenenEspedientea izapidetu beharrik ez badute, hori egin behar izanez gero, %100 ordaindu beharko baitute.

Honekin batera doan planoan mugatuta agertzen den moduan Amuten eta Mendelun irekitzen direnek, tarifa orokorraren %25eko hobaria izango dute.

Honekin batera doan planoak mugatzen duen Alde Zaharrean irekitzen direnek, %75eko hobaria izango dute, Ostalaritza eta Jolas Jardueretako Establezimenduen instalakuntza, irekiera eta funtzionamendua arautzen dituen Udal Ordenantzak araututako ostalaritza jarduerek izan ezik, hauek %25ekoa izango baitute.

Araudira egokitzeko espedienteek, Ostalaritzako Establezimenduen Irekiera eta Funtzionamenduaren Ordenantza Arauemaileko behin-behineko ebazpenetan arautuak daudenen, zeintzuk jatorrizko titularrak tramitatzen baititu (titularitate aldaketa suposatzen ez badute) tarifen % 50 ordainduko dute.

Iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuetarako baimenak izapidetzea.

Hauen zerga, dagokion zabaltze tasaren %50ekoa izango da, gutxienez 455 Eurokoa.

Salbuetsitak: Jarduerak kaltegabeak.

—Tarifaren ezarpenerako arauak:

Espedientea izapidetzeko argitaratuko diren iragarkien gastua, subjektu pasiboaren kontura izango da.

Udal lizentziak ematea eta/edo espedienteak izapidetzea.

Obra eta eraikuntza baimenak:

—Tarifa:

Instalakuntza, eraikuntza edo obra egiteko proiektuari emandako adostasuna edo lizentziari aplikatutako tarifa, ondorengoa izango da:

Euroak

Obra txikiak bezala izapidatuko diren espedienteak 65

Obra handiak bezala izapidatuko diren espedienteak 585

Hilerrian, hilarriak jartzeko baimena 30

Obra txikien titularitate aldaketak 65

Obra handien titularitate aldaketak 585

Lur higidurak 5.000 m³ arte 55

Lur higidurak >5.000 m³ 110

Obra baimenaren luzapena: Obra baimenaren zerga-ren %50.ª

Ukatutako baimenak: Dagokion tasaren %50.ª

—Salbuespenak:

•Salbuetsita egongo dira fatxada eta teilatuak eraberritzeko lanak.

•Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Autonomia Erkidegoa edo Estatuan izapidetutako dirulaguntzen eskaeren ondoriozko obra baimenaren luzapenak salbuetsita egongo dira.

Bide publikoan ezarauzko eran aparkaturiko ibilgailuak geldiarazteko zerbitzuak.

Euroak

Ibilgailuak geldiaraztea, lehenengo 2 orduetan

Bizikleta, motizikleta, motogurdi eta antzeko ezau-garriak dituzten ibilgailuak, bakoitzegatik 6

Turismo, furgoneta, kamioneta eta antzeko ezauga-rriak dituzten ibilgailuak, bere tonelaia 1.000 kg. artekoa denean, ibilgailu bakoitzagatik 25

Kamioi, traktore, atoi, kamioneta eta antzeko ezau-garriak dituzten ibilgailuak, beren tonelaia 1.000 kg. Artetik, ibilgailu bakoitzagatik
60

3. ordutik aurrera tarifek %100ko igoera jasango dute

Ibilgailuak bide publikotik erretiratzea eta ondorengo zaintza.

1 Tarifa.

Ibilgailuak erretiratzea Euroak

Bizikleta, motozikleta, motokarro eta antzeko ezau-garriak dituzten ibligailuak, beren tonelaia 1.500 kg. artekoa denean, ibilgailu bakoitzagatik 6

Turismo, furgoneta, kamioneta eta antzeko ezau-garriak dituzten ibilgailuak, beren tonelaia 1.000 kg. artekoa denean, ibilgailu bakoitzagatik 50

Kamioi, traktore, atoi, kamioneta, furgoneta eta an-tzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, beren to-nelaia 1.500 kg. gorakoa denean, garabiaren fak-turaren arabera

2 Tarifa.

Erretiratutako ibilgailuak jasotzeagatik Euroak

1. Tarifari gehituko zaio ibilgailuak eraman eta gordetzeagatik dagokion kuota, baldin eta eraman zirenetik berrogeita zortzi ordu igaro ondoren, beren gidari edo jabeek jaso ez badituzte.

Aipatutako kuotak honako hauek izango dira:

Bizikleta, motozikleta, triziklo, motogurdi eta an-tzeko ezaugarriak dituzten ibligailuak, eguneko edo aldiko 3

Turismo, furgoneta, kamioneta eta antzeko ezauga-rriak dituzten ibilgailuak, bere tonelaia 1.500 Kg. artekoa denean, eguneko edo aldiko 9

Kamioi, traktore, atoi, kamioneta, furgoneta eta an-tzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuak, bere tone-laia 1.500 Kg. tik gorakoa denean, eguneko edo aldiko 12

Udal Euskaltegiko Zerbitzuak.

Ikastaroko tarifak hauexek izango dira Euroak

Irailetik ekaina bitarteko ikastaroak.

Egunean 2 orduko ikastaroak, edo 346 orduko ikas-taroa 338

Bestelako iraupena duten ikastaroek, aurreko tarifa-ren arabera

Iragarkiak Udal Argitalpenetan Tasetan ondorengoa gehitzea:

Euroak

Postalak (bakoitza) 0,50

Aldatutako ordenantzen eta ukitutako Eranskinen gainontzeko estipulazioak 1989ko abenduaren 30eko 247 zk., 1990eko abenduaren 21eko 245 zk., 1991eko abenduaren 26ko 245 zk., 1991eko abenduaren 31eko 248 zk., 1992ko abenduaren 31ko 249 zk., 1993ko abenduaren 31ko 249 zk., 1994ko ekainaren 15eko 112 zk., 1994ko abenduaren 20ko 239 zk., 1995eko ekainaren 16ko 114 zk., 1995eko abenduaren 20ko 240 zk., 1996ko abenduaren 27ko 249 zk., 1997ko uztailaren 2ko 124 zk., 1997koabenduaren 30eko 248 zk., 1998ko ekainaren 24ko 117 zk., 1998ko abenduaren 29ko 247 zk., 1998ko abenduaren 30eko 248 zk., 1999ko azaroaren 30ko 229 zk, 2000ko ekainaren 8ko 108 zk, 2000ko abenduaren 29ko 246 zk, 2001eko ekainaren 1eko 105 zk., 2001eko abenduaren 17ko 240 zk, 2002ko ekainaren 18ko 113 zk, 2002ko abenduaren 18ko 239 zk eta 2003ko ekainaren 23ko 117 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren, hemen jasotzat ematen direlarik beren ulergarritasun osoa gerta dadin.

Guzti hori Gipuzkoako Herri Haciendak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 15.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean Errekurso Kontentzioso-Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik kontatua.

Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatutako interesatuek errekurtsorik tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita hilabete bateko epean.

Hondarribia, 20032ko abenduaren 5a.—Borja Jauregi Fuertes, Alkatea.

(3276) (12728)