| 237. zenbakia | Data 2003-12-12 | 21555 orria |
SORALUZEKO UDALA
Iragarkia
Arauzko jendaurreko informazio epea iragan denez, batere erreklamazio edo oharpenik aurkeztu gabe, behin-betikotzat jo dira Udal Batzarrak 2003ko urriaren 16an hartutako hasierako erabakiak, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzak aldatzekoak, 2004. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldatutako testuak honakoak izanik:
2004. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK
ALDATZEKO PROPOSAMENA
Lehena:Ondoko Ordenantza Fiskalen aldaketa behin-behingoz onartzea:
Zerbitzuak Eskaini eta Jarduerak Burutzeagatik Tasak Arautzen dituen Ordenantza.
ERANSKINA (1999/1)
1.A. Ur hornidura zerbitzua.
1. Etxe erabilera: Etxebizitzetan erabiltzen den ura, etxeko zereginetan soilik.
50 m³ 50 m³.tik
Etxebizitzetakoa Finkoa arte gora
Uren lotunea eta arazketa 4,01 0,19 0,27
Banaketa eta estolderia 5,04 0,23 0,32
Azpiegiturak finantza. kanona 2,46 0,09 0,16
Trimestrean guztira
11,51 0,51 0,752. Industria erabilera: Edozein jardueratan, ekonomiko zein jolasgarri, ura irabazbide denean, hala nola: Elkarte gastronomiko, taberna, upelategi, okindegi, harategi, arrandegi, torlojo biltegi, lantegi mekaniko, ileapaindegi, industriategi, bost kotxe edo gehiagorentzat garaje-gordeleku, kiroldegi eta gimnasioak.
50 m³ 50 m³.tik
Industrietakoa Finkoa arte gora
Uren lotunea eta arazketa 9,50 0,37 0,55
Banaketa eta estolderia 10,08 0,30 0,49
Azpiegiturak finantza. kanona 4,93 0,22 0,31
Trimestrean guztira
24,51 0,89 1,353. Merkatal erabilera: Jarduera ekonomikoa duten lokalen eta 5 kotxe baino gutxiagorentzat garaje-gordelekuen garbiketa eta saneamendurako erabiltzen den ura, hala nola: Janari denda, izoztu, ogi saltoki, karamelu denda, gozotegi, frutategi, liburudenda, paperdenda, mertzeria, arropa denda, kirol denda, ehun denda, biltegi (torlojo biltegiak izan ezik), aroztegi, burdindegi, iturgindegi, elektronika, igeltseritza, elektrizitate, txatartegi, kartoigintza, garraio, bulego tekniko, loteria administrazio, akademia, argazki denda, aseguru bulego, dibujo eskola, estanko, ortodontzia, bideo-klub, postetxe, lorategi, botika, mediku kontsulta, optika, lurrindegi, bitxitegi, drogeria, zapata denda, altzari denda, elektratresnen denda eta banketxeak.
50 m³ 50 m³.tik
Merkataritzakoa Finkoa arte gora
Uren lotunea eta arazketa 6,73 0,19 0,27
Banaketa eta estolderia 7,55 0,23 0,32
Azpiegiturak finantza. kanona 3,69 0,09 0,16
Trimestrean guztira
17,97 0,51 0,751.B. Zabor-bilketa zerbitzua, etxe, denda eta industrietakoa.
Euro
1.Etxebizitzak trimestrean 16,06
2.Lokalaren garbiketagatik, erabileragatik zein
pertsonen sartu-irtenagatik zaborra sortzen dutenlokalak, trimestrean, hala nola: Ogi saltoki,
liburudenda, paper-denda, mertzeria, arropadenda, kirol denda, ehun denda, elektrizitate,garraio, bulego tekniko, loteria administrazio,akademia, argazki denda, aseguru bulego, dibujoeskola, estanko, ortodontzia, dietetika gaien
biltegi, bideo-klub, postetxe, lorategi, botika,mediku kontsulta, optika, lurrindegi, bitxitegi,drogeria, zapata denda, altzari denda, elektra-tresnen denda, autoeskola eta ileapaindegiak 33,35
3.Lokalaren garbiketagatik, pertsonen sartu-irtena-gatik zein hondakin organikoengatik zaborra
sortzen duten lokalak, trimestrean, hala nola:Taberna, upelategi, jatetxe, harategi, arrandegi, fru-tategi,okindegi, karamelu denda eta gozotegiak
63,10
4.Lokalaren garbiketagatik eta erabilitako materialhondakinengatik (pakete-azalak, kartoiak, etab.)zaborra sortzen duten lokalak, trimestrean, halanola: Biltegi (dietetika gaien biltegiak izan ezik),aroztegi, burdindegi, igeltseritza, txatartegi, itur-gindegi eta banketxeak 67,61
5.2 langile arteko industriak, trimestrean 76,63
6.3tik 15 langile arteko industriak, trimestrean 144,24
7.15 langile baino gehiagoko industriak, trimestrean 198,34
1.C. Udal hilerria.
Euro
1.Ehorzketa baimena 79,58
1.D. Merkatuak.
Euro
1.Saltoki fijoak okupatzeagatik, m
².ko eta hila-beteko 3,372.Finkoak ez diren leku, banku edo saltokiakokupatzeagatik, erakusmahaiaren 2 m. lineal etaeguneko 0,37
3.Metro lineal edo gainerako zati bakoitzeko 0,22
1.E. Kaleetatik ibilgailuak kentzea.
Euro
1.Kaleetatik ibilgailuak kentzeagatik:
Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 26,00
Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, kara-banak 72,12
2.Ibilgailuak garabiz eramateagatik kaleetatik:
Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 15,00
Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, kara-banak 72,12
3.Ibilgailuak mugiezinik uzteagatik kaleetan:
Bizikletak, ziklomotoreak, motozikletak 15,00
Automobilak, turismoak, kamioiak, atoiak, kara-banak 23,00
1.F. Dendak irekitzeko baimena ematea.
Euro
Kasinoak eta jolas zentroak 140,07
Antzokiak eta zinemak 560,23
Saloi eta dantzatoki publikoak 839,10
Hotelak, errestauranteak, jatetxeak, fondak, etab 168,06
Altzari dendak, bazarrak, burdindegiak, burdin
biltegiak, etab 109,64
Bitxitegiak, zilartegiak, erloju dendak 306,91
Janari biltegiak eta handizkako edaridendak, kafe-tegiak, etab. 168,06
Janari dendak eta xehekako edaridendak 112,05
Zehekako mertzeriak, ehundegiak, etab. 112,05
Fruta, ogi, haragi eta arrain salmenta xehekatua
82,65
Aroztegiak, zurgindegiak, hojalategiak, etab. 140,07
Banketxeak eta gainontzeko kreditu etxeak 896,34
1.G. Hirigintza baimenak ematea.
Euro
Lanak egiteagatik, 3.000 arteko aurrekontuaz 16,32
Berdina, 3.001 eta 6.000 artean 32,62
Berdina, 6.001 eta 12.000 artean 48,94
12.000.tik gora 81,57
*****
Udal Jabariaren Erabilera Pribatua edo Aprobetxamendu Bereziaren Tasak Arautzen dituen Ordenantza.
ERANSKINA (1999/2)
2.B. Espaloiak zeharkatuta ibilgailuak finken barrualdera sartzea eta kaleetan kotxeentzat aparkalekuak gordetzea
Euro
Erabilera partikularreko iraganbideak, metro linealedo frakzioko eta hilabete edo frakzioko 12,24
2.E. Saltokiak, barrakak, salmentarako kasetak, ikus-kizunetarakoak edo aisialdi-rakoak, herri-erabilerarako lursail edo lekuetan jartzea; baita herriz-herri eta kalez-kale dabiltzan industriak eta filmaketak.
Euro
1.Azoka eta jaialdi herrikoietako postuak:
Baimenduriko postu bakoitzagatik, m
². eta eguneko 0,882.Kaleko salmenta:
Postuak asteroko merkatuan, metro lineal eta
eguneko 1,33
Fruta, barazki eta antzekoak saltzen aritzen direnkamioak, eguneko 3,08
Establezimendutik at, eragiketak bide publikoan
burutzen dituzten produktu desberdinen saltzai-leak, eguneko 1,14
Plataforma edo ibilgailuetan produktuak enkante edosalmentan dituzten saltzaileak, eguneko 7,65
Egur edo ikatz saltzaileak, gurdiz edo karretilaz,
eguneko 0,37
Aurrekoak, urteko 22,86
*****
Udalerrian eramaten diren Jarduera Ekonomikoen Zergaren Ordainarazpenerako zenbait ahalmen Arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
ERANSKINA
Finkatutako gutxieneko kuoten gehi-kuntzaren koefiziente bakarra: 1,75.
*****
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak arautzen dituen ordenantza fiskala.
ERANSKINA
Hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplika dakioken grabamen-mota:
a) Industriarako lurrean edo hirugarren sektorean kokatutako Ondasun Higiezinak: Milako 3,5.
b) Gainontzeko hiri-ondasunak: Milako 2,05.
*****
Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
—Salbuespen eta hobariak:
1.Estatua, Autonomia Erkidegoak, Lurralde Historikoak zein Toki Erakundeak jabe izan eta hauen menpe egonik, zuzen-zuzenean errepide, trenbide, portu, aireportu, obra hidrauliko, herrien eta hauen hondakin-uren saneamendu-sareetan burutuko diren edonolako eraikuntza, instalazio edo obrak, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita geratzen dira, nahiz eta aipatutako eraikuntza, instalazio edo obrak Erakunde Autonomoek bideratu, bai inbertsio berriko lanak direnean eta baita kontserbaziokoak direnean ere.
2.100eko 90eko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik ezartzen da. Izendapena Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.
3.100eko 50eko hobaria ezartzen da, babes ofizialeko etxebizitzekin zer ikusia duten eraikuntza, instalazio edo obrak direnean.
4.100eko 90eko hobaria ezartzen da, eraikuntza, instalazio edo obrek pertsona ezinduen irisgarritasun eta habitagarritasun baldintzak errazten dituztenean.
Aurreko ataletako bakoitzak aurrikusten dituen hobariak kasuan-kasuan aplikagarri izan daitezkeen bestelako hobariak aplikatzetik ondorioztatutako kuotari aplikatuko zaizkio.
ERANSKINA
Aplika dakiekeen grabamen-mota %4,28koa da.
*****
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak finkatzeko funtsezko elementuak Arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
—Salbuespenak:
1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Anbulantziak eta osasun laguntzarako nahiz zauritu edo gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita egongo dira minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f) Autobusak, mikrobusak eta hiri garraio publikoari atxikita dauden gainerako ibilgailuak, plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritza Ikuskaritzaren Kartilaz hornituta daudenean.
2.Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak aplikatu ahal izateko, interesatuek eskatu egin beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak salbuespena onartu ondoren, berau eman dela egiaztatzen duen agiria luzatuko du.
3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
—Minusbaliatuaren zinpeko aitorpena, honek gidatzeko baimenik ez duen kasuetan, salbuespena aplikagarria zaion ibilgailua bera garraiatzeko baino ez dela erabiltzen adieraziz.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
ERANSKINA
Ibilgailu mota Koef. Euroak
A) Turismoak:
9 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,56 28,13
9tik 11,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,56 56,25
12tik 13,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,56 93,76
14tik 15,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,56 131,26
16tik 19,99 zaldi fiskal bitartekoak 1,56 168,76
20 zaldi fiskaletik gorakoak 1,56 206,26
B) Autobusak:
21 plaza baino gutxiagokoak 1,56 129,95
21etik 50 plaza bitartekoak 1,56 185,08
50 plaza baino gehiagokoak 1,56 231,35
C) Kamioiak:
1.000 kg. baino gutxiagokoak karga erabilga. 1,56 65,96
1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabilga. 1,56 129,95
2.999tik 9.999 kg. bitarteko karga erabilga. 1,56 185,08
9.999 kg baino gehiagoko karga erabilga. 1,56 231,35
D) Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 1,56 27,57
16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 1,56 43,32
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 1,56 129,95
E) Atoiak eta erdi-atoiak:
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilga. 1,56 27,57
1.000tik 2.999 kg. bitarteko karga erabilga. 1,56 43,32
2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilga. 1,56 129,95
F) Motozikletak:
Ziklomotoreak 1,56 6,90
125 z.k. artekoak 1,56 6,90
125etik 250 z.k. artekoak 1,56 11,81
250etik 500 z.k. artekoak 1,56 23,63
500etik 1.000 z.k. artekoak 1,56 47,25
1.000 z.k. baino gehiagokoak 1,56 94,50
Aldatutako ordenantza eta eranskinen gainerako akordioak 1989ko abenduaren 30eko 247 zenbakidun eta 1991eko abenduaren 19ko 241 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta hemen aipatutzat jotzen dira, osorik hartuta bailiran alegia.
Hau guztia, Gipuzkoako Ogasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.4 artikuluak agindutakoa betez argitaratzen dira, guztion jakinerako eta artikulu horretan aurreikusten diren gainerako ondorioetarako.
Foru Arau horren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzetan egindako aldaketak onartzen dituzten erabaki horien kontra interesatuek jarri ahal izango dute errekurtso kontentzioso-administratiboa Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiaren aurrean, bi hilabeteko epean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
Horren kalterik gabe eta aipatu artikuluan emandako baimenarekin bat, interesatuek jarri ahal izango dute, hala nahi badute eta bide kontentzioso-administratiboa hartu aurretik, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren aurrean erreklamazioa, horretarako hilabeteko epea dutelarik, argitalpen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Soraluze, 2003ko abenduaren 4a.—Alberto Sudupe Oregi, Alkatea.
(1210) (12717)