| 237. zenbakia | Data 2003-12-12 | 21511 orria |
AZPEITIAKO UDALA
Iragarkia
Udalbatzarrak 2003ko abenduaren 4ean egindako osoko bilkuran, behin jendeak alegazioak aurkezteko garaian egindakoak aztertu ostean, 2004. urteko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalak aldatzea erabaki zuen, aldaketak ondoren adierazten direnak direlarik:
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainkizunak zehazteko funtsezko osagaiak arautzen dituen zergalaritza-agintaraudia.
V. HOBARIAK
5. artikulua.
Familia ugariaren titularitatea duten subjektu pasiboentzat zergaren kuota osoan ondorengo hobari-eskala ezarri da, horrez gain zehazten diren baldintzak betetzen badituzte:
—Subjektu pasiboaren eta familia unitateko gainontzeko kideen ondasun higiezinen zergaren sortzapen ekitaldiko kuota osoen batuketa kopurua 300,00 € baino handiago eta 350,01 € baino txikiago bada, aplikatuko den hobaria %20koa izango da.
—200,00 € baino handiago eta 300,01 € baino txikiago bada, aplikatuko den hobaria %30koa izango da.
—200,01 € baino txikiago bada, aplikatuko den hobaria %50koa izango da.
Urtero aurkeztu beharko da, derrigorrez, familia ugariaren txartela, hobaria emateko eskariarekin batera. Halaber, beharrezkoa izango da Azpeitiko herritik kanpo dauden ondasun higiezinen zergaren ordainagiriak aurkeztea, edo, bere lekuan, Azpeititik kanpo dagoen ondasun higiezinik ez duela azaltzen duen zinpeko aitorpena.
Eskaria eta beharrezkoa den dokumentazioa urte bakoitzaren urtarrilaren 1etik 31arteko epean aurkeztu beharko da.
ERANSKINA
Industri eta zerbitzu izaeradun lusailetan dauden Ondasunei ezarririko Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren zerga tasa, ehuneko 0,4065 da, legeek ez badute bestelakorik esaten.
Gainerako lusailen Ondasunei ezarririko Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren zerga tasa, ehuneko 0,23384 da.
Trakzio Mekanikozko Ibilgailuekiko Zergaren ordainkizunak zehazteko funtsezko osagaiak arautzen dituen zergalaritza-agintaraudia.
I. IZAERA ETA ZERGAGAIA
1. artikulua.
1.Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga bide publikoetatik zirkulatzeko gai diren trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen duen zuzeneko tributua da, haien mota, kategoria, potentzia, edukiera eta karga edozein direla ere, eta zirkulazio baimenean ageri den helbidea Azpeitiko udalerrian dagoenean exijitzen da.
2.Ibilgailua zirkulatzeko gai izango da bidezko erregistro publikoetan matrikulatua izan denean eta haietan oraindik baja emanda ez dagoenean. Aldi baterako baimena dutenak eta turismo matrikula daramatenak ere zirkulatzeko gai izango dira zerga honen ondorioetarako.
3.Ondoko hauek ez daude zerga honi lotuta:
a) Aspaldiko modeloak izateagatik erregistroetan baja emanda egon arren, kasu berezietan zirkulatzeko baimendu daitezkeenak haientzat antolatzen diren erakusketa, lehiaketa edo lasterketak direla-eta.
b)Trakzio mekanikoko ibilgailuek eramandako atoiak eta erdiatoiak, hauen karga erabilgarria 750 kilogramotik gorakoa ez denean.
II.SALBUESPENAK
2. artikulua.
1.Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a)Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b)Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c)Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d)Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e)Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. Eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f)Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
g)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.
2. artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.
3.Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a)Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b)Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
—Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
—Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
—Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
III. SUBJEKTU PASIBOAK
3. artikulua.
Honako hauek dira zerga honen subjektu pasiboak: Pertsona fisiko zein juridikoak eta Zergen Foru Arau Orokorraren 33. Artikuluan aipatutako entitateak, zirkulazio baimenean ibilgailua beren izenean ageri denean.
IV. ZERGALDIA ETA SORTZAPENA
4. artikulua.
1.Zergaldia bat dator urte naturalarekin, salbu ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean. Horrelakoetan, zergaldia ibilgailua eskuratzen den egunean hasiko da, eta Trafiko Buruzagitzan behin betiko baja ematen zaion egunean amaituko da.
2.Zergaldiaren lehen egunean sortuko da zerga.
V. ZERGA KUOTA
5. artikulua.
1.Eranskinean jasota dauden tarifen taulari jarraiki exijituko da zerga.
2.Ibilgailuak lehen aldiz eskuratzen direnean edo behin betiko baja ematen zaienean, kuota hilabete naturaletan hainbanatuko da, ibilgailua eskuratu edo baja ematen zaion hilabetea barne.
Ibilgailua lapurtzeagatik Erregistro Publikoan aldi baterako baja ematen zaionean ere kuota modu berean hainbanatuko da.
3.Aurreko apartatuko tarifak aplikagarri izango dituzten ibilgailu motak zehazteko, kontuan hartuko da abenduaren 21eko 114/1999 Foru Dekretua, hain zuzen ere, ibilgailu mota desberdinen kontzeptua ezarri eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aplikatzeko arauak finkatzen dituena. Zehazki esanda:
—1.Zerga honen ondorioetarako, bere tarifetan zerrendatzen diren ibilgailu mota desberdinen kontzeptua abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, II. Eranskinean jasotakoa izango da.
—2.Furgoi edo furgonetek, ibilgailu misto moldagarriek eta turismotik eratorritakoek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera. Ez da horrela izango, ordea, 1.000 kilogramotik gorako karga erabilgarria garraiatu dezaketenean, kamioi gisa tributatuko baitute orduan.
—3.Autokarabanek turismo gisa tributatuko dute beren potentzia fiskalaren arabera.
—4.Edozein kasutan ere, tarifa horien D) letran adierazitako traktoreen errubrika orokorrak honako hauek ere hartzen ditu: «traktokamioiak», «obra eta zerbitzuetako traktoreak» eta trakzio mekanikoko beste ibilgailuek garraiatu edo eramanak izan gabe bide publikoetatik zirkula dezaketen makina autobultzatuak.
—5.Hiru gurpileko ibilgailuak eta kuatrizikloak motozikletatzat hartuko dira zerga honen ondorioetarako eta, beraz, beren zilindradaren arabera tributatuko dute. Kuatriziklo arinek, beren aldetik, ziklomotore gisa tributatuko dute.
—6.Ibilgailu artikulatuen kasuan, arrasteko potentzia daramak eta arrastean eramandako atoiek eta erdiatoiek aldi berean eta bereizita tributatuko dute.
—7.Zaldi fiskaletan adierazitako potentzia fiskala abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzekoak, V. eranskinean xedatutakoaren arabera ezarriko da.
VI.HOBARIAK
6. artikulua.
1.Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.
2.Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100eko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.
3.Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.
VII.KUDEAKETA ETA LIKIDAZIOA
7. artikulua.
Ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri den helbidea bere udalerrian dagoenean, zerga kudeatu, likidatu, ikuskatu eta biltzea, eta orobat, zerga kudeaketan emandako egintzak berrikustea Azpeitiko Udalaren ardura da.
8. artikulua.
Matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta hartzen duten ibilgailuen kasuan, autolikidazio erregimenean kudeatzen da zerga, eta gainontzeko ibilgailuen kasuan, berriz, Udalak urtero egiten duen Erroldaren bidez.
Aitorpen-likidazioak Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalizatuak erabiliz egingo dira. Aitorpen-likidazio horiek kalkulurako beharrezkoak diren elementuak jasoko dituzte, eta agiri hauek erantsita aurkeztuko dira: Ibilgailua erosi edo aldatu izanaren frogagiriak, ezaugarri teknikoen ziurtagiria eta subjektu pasiboaren Nortasun Agiria edo Identifikazio Fiskaleko zenbakia.
Aitorpen-likidazioa behin bere esku duela, interesatuak bulego kudeatzailean edo entitate laguntzaile batean ordaindu ahal izango du zerga kuotaren zenbatekoa. Edozein kasutan ere, ibilgailua matrikulatu baino lehen, bulego kudeatzaileak egiaztatuko du ordainketa behar den zenbatekoagatik egin dela, eta aitorpen inprimakia egiaztatu izana adieraziko du.
9. artikulua.
1.Trafiko Buruzagitzari ibilgailuaren matrikulazioa, zirkulatzeko gaitasun agiria edo behin betiko baja eskatzen diotenek Zerga ordaindu izana frogatu beharko dute aldez aurretik.
2.Ibilgailuen titularrek Trafiko Buruzagitzari haien erreformaren berri ematen diotenean, Zerga honen eraginetarako duten sailkapena aldatzen bada betiere, eta orobat, ibilgailuak transferitu, zirkulazio baimenean ageri den helbidea aldatu edo horiei baja ematen dietenean, zergaren azken ordainagiria ordaindu izana frogatu beharko diote aurrez Trafiko Buruzagitzari. Horrek ez du eragotziko, dena den, kontzeptu horregatik sortu, likidatu, kobrantzara aurkeztu eta preskribitu ez diren zor guztien ordainketa kudeaketa eta ikuskaritza organoen bitartez exijitu ahal izatea.
Hamabost urteko edo hortik gorako antzinatasuna duten ibilgailuen behin betiko bajak ordainketa frogatzeko obligaziotik kanpo geratzen dira.
3.Trafiko Buruzagitzek ez dute ibilgailuen baja edo transferentzia espedienterik izapidetuko, aurretik Zerga ordaindu izana frogatzen ez bada.
VIII.BETEBEHAR FORMALAK ETA ZERGA ARLOKOAK
10. artikulua.
Zerga honi lotutako ibilgailuen titularrek beharrezko tramiteak egin beharko dituzte Trafiko Buruzagitzan zirkulazio baimenean agertzen den helbidea beren ohiko egoitzakoa izan dadin.
IX.ERROLDAK
11. artikulua.
1.Matrikulatuta dauden edo zirkulatzeko gai diren ibilgailuen kasuan, zergaren urteko kuotak urte bakoitzeko lehenengo lauhilekoaren barruan eta Udalak erabakitzen duen kobrantza aldian ordainduko dira. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz eta legeriak aurreikusten dituen edo egoki jotzen diren bestelako baliabideak erabiliz emango da horren berri.
2.Aurreko apartatuan araututako kasuan, urteko errolda erabiliz bilduko dira kuotak. Erroldaren aldaketak Trafikoko Erregistro Publikoaren datuetan oinarrituko dira.
3.Errolda edo zergaren matrikula jendaurrean erakutsiko da interesatuek aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahal izan ditzaten. Horretarako epea hilabetekoa izango da, kobrantza aldia hasten denetik aurrera.
Jendaurreko erakusketaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta subjektu pasibo bakoitzari likidazioa jakinarazteko balio izango du.
X. ITZULKETAK
12. artikulua.
Ibilgailuari zerga sortu ondoren ematen bazaio behin betiko baja eta, ordurako, kuota ordainduta badago, subjektu pasiboak dagokion zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango du Ordenantza Fiskal honen 5.2 artikuluan aipatzen den hainbanaketa aplikatuta.
13. artikulua. Xedapen gehigarria.
11/1989 Foru Arauan xedatutakoari jarraiki, zerga honi Zergen Foru Arau Orokorrak kudeaketa, likidazio, ikuskapen eta bilketari buruz nahiz zerga urraketa eta zigorrei buruz jasotzen dituen arauak aplikatuko zaizkio.
14. artikulua. Amaierako xedapena.
Ordenantza honek 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak, eta bere eranskinak 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera; indarrean jarraituko dute horiek indargabetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
15. artikulua. Xedapen indargabetzailea.
Indargabeturik geratzen da Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskala, 1989ko urriaren 2an behin betiko onartua.
ERANSKINA
Hainbestekaria: 1,7760.
ORDAINKETA - TAULA
Ibilgailuaren potentzia eta mota Kuota (Euroak)
A)Turismoak:
9 zaldi fiskaletik beherakoak 32,02
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 64,04
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 106,74
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 149,43
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 192,13
20 zaldi fiskaletik gorakoak 234,82
B)Autobusak:
21 eserleku baino gutxiagokoak 147,94
21etik 50 eserlekura bitartekoak 210,70
50 eserleku baino gehiagokoak 263,38
C)Kamioiak:
1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria dutenak 75,09
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarriadutenak 147,94
2.999tik 9.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarriadutenak 210,70
9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak. 263,38
D)Traktoreak:
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 31,38
16tik 25 zaldi fiskalera bitartekoak 49,32
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 147,94
E)Trakzio mekanikozko ibilgailuek eraman-dako atoi eta erdi atoiak:
1.000 baino gutziagoko eta 750 kg baino gehiagokokarga erabilg. dutenak 31,38
1.000tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarriadutenak 49,32
2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria dutenak 147,94
F)Bestelako ibilgailuak:
Ziklomotoreak 7,85
125 cc-ra bitarteko motozikletak 7,85
125 cc-tik 250 cc-ra bitarteko motozikletak 13,44
250 cc-tik 500 cc-ra bitarteko motozikletak 26,91
500 cc-tik 1.000 cc-ra bitarteko motozikletak 53,80
1.000 cc-tik goragoko motozikletak 107,59
Udalerrian egiten diren Ekonomi-Jarduerekiko Zergaren ordainerazpenerako hainbat ahalmen arautzen dituen Agintaraudia.
1. ERASKINA
Ezarritako gutxieneko ordainsarien gehiketa-hainbestekari bakarra: 1,8698.
Hirilurren Balio Gehikuntzaren haineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
II. IZAERA ETA EGITATE EZARGARRIA
3. artikulua.
Hirilurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga zuzenko tributu lokala da, lur horiek jasan dezaten eta, edozein titulu bidezko lur horien jabetza eskualdaketaren ondorioz edo aipatu lurren gaineko edozein gozameneko ondasun-eskubideren, jabaria mugatuz, osaketa edo eskualdaketaren ondorioz agerian jarri dadin balio gehikuntza kargatzen duena.
III. ZERGARI LOTUTA EZ DAUDENAK
4. artikulua.
Ondoko hauek ez dira Zergari lotuta egongo:
a) Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako landalurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza. Beraz, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako hirilurtzat hartzen diren lurren balio gehikuntza zergari lotuta egongo da, Katastroan edo Zergaren Erroldan halakotzat ageri edo ez.
b) Hiri-lurren balio gehikuntza, baldin eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko uztailaren 4ko 7/1996 Foru Arauak VIII. tituluaren X. kapituluan araututako erregimen berezia aplikagarria zaien eragiketetatik eratorritako eskualdaketen ondorioz gertatu bada. Aipatutako foru arauak 101. artikuluan jasotakoaren arabera ematen diren lurren gaineko eragiketak hortik kanpo geratzen dira, lurrak jarduera adar batean sartuta ez daudenean.
Aipaturiko lurrak geroago eskualdatzen badira, VIII. tituluaren X. kapituluan jasotako eragiketetatik eratorritako eskualdaketak ez du etengo balio gehikuntza sortu duen urte kopurua.
c) Ezkontideek ezkontza sozietateari ondasun eta eskubideen ekarpenak egitea, ekarpen horien ordainetan ezkontideei ondasun eta eskubideak modu egiaztatuan esleitzea, eta ezkontideei beren hartzeko komunen ordainetan eskualdaketak egitea.
Ez da zergarekiko loturarik izango, halaber, ondasun higiezinak ezkontideen artean edo seme-alaben alde eskualdatzen direnean, baldin eta ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatzean emandako sententziak betetzearen ondorio badira, ezkontzako erregimen ekonomikoa zeinahi dela ere.
IV. SALBUESPENAK
5. artikulua.
1.Balio gehikuntzak zerga honetatik salbuetsiko dira egintza hauen ondorio direnean:
a) Zortasun eskubideak eratzea eta eskualdatzea.
b) Uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, 4.2.e) artikuluan aurreikusten duen salbuespena aplikagarri duten ondasunak eskualdatzea, baldin eta haien jabeek edo ondasun eskubideen titularrek frogaturik uzten badute ondasun higiezin horiek artatu, hobetu edo birgaitzeko obrak euren kontura egin dituztela.
Salbuspen honen eraginkortasunaren baldintza artapen, hobekuntza edo birgaikuntza obrak udal baimenari benetan lotzea da. Era berean, beharrezkoa izango da aipatu lanak ondasuna inorenaganatu aurreko lehendabiziko 2 urteetan gauzatzea.
Ondorio horietarako, eraikinen birgaikuntza obrak egitura, fatxada edo estalkinen eta beste antzekoen tinkotze eta trataeraren bitartez eraikin horiek berreraikitzeko helburua dutenak dira, beti ere obre horien balio kostu balio katastralaren %25 baino handiagoa bada.
2.Era berean, balio gehikuntzak salbuetsita egongo dira, zerga ordaintzera behartuta dauden pertsona edo entitateak ondoko hauek direnean:
a) Estatua, Euskal Autonomia Erkidegoa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta, orobat, lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
b) Azpeitiko udalerria eta udalerri honen parte diren edo izan daitezkeen gainerako udal entitateak, eta lurralde administrazio publiko horietako organismo autonomoak nahiz antzeko izaera duten zuzenbide publikoko entitateak.
c) Ongintzako edo ongintza-irakaskuntzako kalifikazioa duten erakundeak.
d) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta indarrean dagoen legeriaren arabera eratutako gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.
e) Emakida administratibo itzulgarrien titularrak, emakidei atxikitako lurrei dagokienez.
f) Gurutze Gorria eta horrekin pareka daitezkeen beste entitateak, erregelamenduz zehaztuko direnak.
g) Salbuespena nazioarteko itun edo hitzarmenetan aitortua duten pertsona edo entitateak.
8. artikulua.
Lurrak eskualdatzen direnean, sortzapenaren unean duten balioa Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ondorioetarako une horretan finkaturik dutena izango da.
Nolanahi ere, balio hori ponentzia onartu ondoren onartutako antolamenduko aldaketak jasotzen ez dituen balio-ponentzia baten ondorioz kalkulatu denean, zerga hori behin-behingoz onartu ahal izango da. Halakoetan, behin betiko likidazioan lursailen balioa aplikatuko da. Balio hori dagozkion balorazio-prozedurei jarraiki kalkulatuko da, zerga sortu den eguna erreferentziatzat hartuta.
Lursaila, hiritarra izanik ere, zerga sortzeko garaian katastroko baliorik zehaztu gabe badu, Udalak katastroko balio hori zehaztean egin ahal izango du likidazioa, eta, balio hori kalkulatzeko, zerga sortzen den unea hartuko da oinarritzat.
Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Jarduera Administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen Agintaraudi Arautzailea.
ERANSKINA
1. Ur banaketaren zerbitzua, lineak lotzeko eskubideak eta kontagailuen jartzea edo zigilatzea eta erabilera.
TARIFAK
Euro/
m³ko1. zbkia.: Etxe-erabileratarako:
Gutxienekoa 30 m³ 0,68
31tik 50 m³ bitartean 0,71
51tik 90 m³ bitartean 0,90
90 m³tik gora 1,12
2. zbkia.:Komertzio-erabileratarako:
Gutxienekoa 30 m³ 0,83
31tik 50 m³ bitartean 0,88
51tik 90 m³ bitartean 1,11
90 m³tik gora 1,41
3. zenb.:Industria erabiletarako:
Gutxienekoa 30 m³ 1,06
31tik 50 m³ bitartean 1,17
51 m³tik gora 1,39
Euro/
urteko4. zenb.: Kontagailu-kanona:
Etxeko erabiletarako 12,16
Komertzio erabiletarako 18,24
Industria erabiletarako 24,32
Euro
5. zenb.: Sarera lotzeagatiko sariak:
a) Lotune-sariak:
Etxekoak 44,29
Komertzioetakoak, Industrietakoak eta lanetarakoak 109,17
b) Zigilatzea 38,50
c) Zigorrak 51,92
Zigilua haustea.
Kontagailuaren irakurketa faltsutzeko istalazioan
aritzea.
Ezarkinak suntsitzea (kostua zigortuaren kontura).
6. zenb.: Lotune-konponketaren tasa:
Soil-soilik eraikuntzen aurrealde edota sotoetako
hormetaraino gertatzen diren matxurena, soto-etako barne-hodietako matxurak ez direlarik
sartzen (urteko) 4,24
2. Udal igerileku eta kiroldegiaren zerbitzua.
TARIFAK
1. Tarifa. Kiroldegi eta Igerilekuko instalazioen bazkideentzat.
·
Urteko abonua (2004-1-1etik 2004-12-31rarte).Euro
1. Familia-abonua 163,70
Familia-unitatea, diru-iturririk gabe eta familiguneandirauten 25 urtez azpiko seme-alabak barne.
2. Banakako abonua:
18 urte artekoak 66,45
18 urtez gorakoentzat 105,30
Abonua zein hilabetetan ateratzen den arabera, ordaindu beharreko % aldakorra da:
Ordaindu 18 urte 18 urtez
Abonua egiten den hilabetea beharreko % artekoak gorakoak Sendikoa
Urtarrila-otsaila 100 66,45 105,30 163,70
Martxoa-apirila 90 59,80 94,75 147,30
Maiatza-ekaina 78 51,80 82,10 120,45
Uztaila-abuztua 65 43,20 68,45 106,40
Iraila-urria 52 34,55 54,75 85,10
Azaroa-abendua 38 25,25 40,00 62,20
·
Hiruhilabeteko abonuak (06-15etik 09-15era izan ezik).Euro
1. Familia-abonua 81,90
Familia-unitatea, diru-iturririk gabe eta familiguneandirauten 25 urtez azpiko seme-alabak barne.
2. Banakako abonua:
18 urte artekoak 33,30
18 urtez gorakoentzat 48,80
·
Hiruhilabeteko abonuak (06-15etik 09-15era).Euro
1. Familia-abonua 102,35
Familia-unitatea, diru-iturririk gabe eta familiguneandirauten 25 urtez azpiko seme-alabak barne.
2. Banakako abonua:
18 urte artekoak 41,65
18 urtez gorakoentzat 61,00
·
Hobariak: Erretirodunak, pentsiodunak eta langabeak: %25.·
Abonu txartela galdu, hondatu edo lapurtua izanik berau berrigortzea: 3 €.2. tarifa. Eguneroko ordainkizuna, bazkideak ez direnek instalazioetara sarbidea izateko.
Euro
1.18 urtetik gorakoek 4,10
2.18 urtetik beherakoek 3,15
3.Langabe eta jubilatuek 2,70
—1 eta 2 tarifentzat oharra: Instalakuntzak erabiltzeko eskubidea ematen du karnetak zein eguneroko kuotak, 3. tarifan zehazten diren haiek salbu.
3. Tarifa. Zerbitzuak.
·
Beste instalazioen erabilera, gehigarriak, e.a.Euro
1.Squasha. Pistaren alokairua, pala eta pilotarikgabe: Doan
2.Sauna (aldiko) 3,20
3.Hidromasaia (aldiko) 3,20
4.Solariuma:
Bazkideak (aldiko) 5,75
Ez bazkideak (aldiko) 8,00
5.Badmintona Doan
6.Ping-ponga (1):
Bazkideak Doan
Ez bazkideak (orduko) 2,15
7.Ping-ponga (2):
Bazkideak Doan
Ez bazkideak (ordu erdia) 1,20
8.Frontoitxoaren alokairua Doan
9.Pistaren alokairua (orduko) 20,50
4. Tarifa. Bonoak.
Euro
10 Bainu aldi:
18 urte artekoak 33,40
18 urtez gorakoak 25,05
Jubilatu eta langabetuak 21,85
10 sauna aldi (bazkideak soilik) 21,40
10 hidromasaia aldi (bazkideak soilik) 21,40
10 solarium aldi (bazkideak) 43,70
5. Tarifa. Beste tarifa batzuek.
Euro
Orokorrean instalazioa erabiltzen ez dutenen taldefederatuentzat Muskulazio-gelaren alokairua (orduko) 20,85
Igerilekuaren kale baten alokairua (orduko) 12,35
Taldeentzako pertsona bakoitzeko sarrera 1,95
Squasheko erraketaren alokairua (bakoitzeko) 1,80
Polikiroldegiaren alokairua kirolez kanpoko gerta-kizunentzako:
Lanegunetan (orduko) 44,00
Larunbat, igande eta jai-egunetan (orduko) 66,00
Izarraitz Frontoiaren alokairua kirolez kanpokogertakizunentzako:
Lanegunetan (orduko) 51,55
Larunbat, igande eta jai-egunetan (orduko) 68,75
6. Tarifa. Ikastaroak.
Euro
Hilab. kuota
Igeria:
Bazkideak 37,71
Ez bazkideak 66,03
Aerobic 2 egun/astean:
Bazkideak 12,83
Ez bazkideak 22,45
Aerobic 3 egun/astean:
Bazkideak 19,21
Ez bazkideak 33,60
Aerobic 5 egun/astean:
Bazkideak 31,99
Ez bazkideak 55,97
Mant. gimnasia 3 egun/astean:
Bazkideak 19,21
Ez bazkideak 33,60
3. adinerako gimnasia:
Bazkideak 11,23
Ez bazkideak 19,64
Adimen urrikoentzat jolasak:
Bazkideak 11,84
Ez bazkideak 20,77
Aretoko dantza:
Bazkideak 16,43
Ez bazkideak 28,68
Clases de Remonte:
Bazkideak 7,29
Ez bazkideak 12,75
—Haurrentzat:
Igeria 2 egun/astean/30 ordu:
Bazkideak 25,14
Ez bazkideak 44,02
Aerobic 2 egun/astean:
Bazkideak 12,83
Ez bazkideak 22,45
Aerobic 3 egun/astean:
Bazkideak 19,21
Ez bazkideak 33,60
—Muskulazioa:
Bazkideak 18,22
Ez bazkideak 31,81
Muskulazioa langabetuak:
Ez bazkideak 22,59
Muskulazioa/bestelako iharduerak:
Bazkideak 10,60
Oharra: Jendeak orohar polikiroldegiko harmailetara eta kafetegira joateko eskubidea izango du.
7. Tarifa. Frontoiak.
Euro
—Txikuri frontoia:
Argirik gabe 2,50
Argiarekin 5,45
—Betharram frontoia
Argirik gabe 2,50
Argiarekin 5,45
Abonatuak ez direnek ordaindu beharreko dirusarrera frontoiotan:
18 urtez azpikoak: 1,32
18 urtez gorakoak: 2,33
—Izarraitz frontoia:
Bazkideak argirik gabe (orduko) 9,27
Bazkideak argiarekin (orduko) 13,25
Erreserbak argiarekin:
Hilabete 1 13,25
3 Hilabete 12,60
6 Hilabete 11,90
Denboraldia 11,30
Abonatuak ez direnek ordaindu beharreko dirusarrera frontoiotan:
18 urtez azpikoak: 2,35
18 urtez gorakoak: 3,35
3. Hiri hondakin solidoen bilketa, horien tratamendua eta deuseztapena.
·
3.1. Hiri hondakin solidoen bilketa.Euro
—1. Maila:
Etxebizitzak 53,88
—2. Maila:
5 langile 170,04
15 langile 395,32
15 langiletik gora 542,60
—3. Maila:
5 langile 226,84
15 langile 455,08
15 langiletik gora 679,20
—4. Maila:
15 langile 510,36
50 langile 679,20
100 langile 850,68
500 langile 1.130,00
500 langiletik gora 1.356,20
—5. Maila:
Bestelakoak 407,60
4. Udal hilerriaren, gorpuak eramateko zerbitzua eta bestelako zerbitzuak.
TARIFAK
Euro
1.Udalerrian, nola hiribarnean hala baserri-inguru-nean, bizi eta Soreasuko Sebastian parrokira,Urrestilla, Nuarbe edota Aratz-errekako parro-kietara atxikiriko familia-unitate bakoitzak
urteroko ordainduko du 4,91
2.Urteroko ordainkizunera lotutako familia-
unitateei ez dagozkien lurperatzeei dagokienez,lurperatze-zerbitzu bakoitzeko honako kopuruaordainduko dute 82,85
3.Hilerrian bertan gorpukiak lekuz aldatzeko ho-bitik ateraz egindako zerbitzuagatik
29,85
4.Panteoiaren garbiketa-zerbitzua 29,85
5.Nitxoaren garbiketa zerbitzua 19,86
6.Mantenimendurako egindako egokitze eta laneiburuz ezarrita dagoen araua ez betetzeagatik,honako zigorra ezarriko da 19,86
5. Estolderia zerbitzuak, bai eta ur zikinen tratamendua eta arazketa ere, estolda partikularren zaintza barne.
Saneamendu Sarea dagoen esparruan kokatutako eraikuntzen jabeek edo gozatzaileek, erabilitako metro kubiko ur bakoitzeko 0,11 € ordainduko dituzte.
6. Udal administrazio edo agintaiek luzatu edo bere gain hartzen dituzten agiriak, alderdi batek eskatuta.
·
Lehen idazpurukoa:Biztanlegoaren erroldatze arloan.Euro
1.Biztanle-erroldan sartze, kanporatze eta alda-ketak Dohainik
2.Biztanlegoaren erroldako erroldatze-ziurtagiriak
Dohainik
3.Gizalege-ziurtagiriak Dohainik
4.Bizikidetasun-ziurtagiriak Dohainik
·
Bigarren idazpurukoa: Baimen edo lizentzia-eskaeren espedienteak.Euro
1.Mea-azterketa, zanga irekitze edo espaloi edozoruen berritze lanak 2,95
2.Iragarkietarako erabilerak 2,95
3.Ibilgailu eta zalgurdientzako bideak eta ibigai-luak uzteko toki gordetzeak 2,95
4.Kaleko herri-lur eta herri-erabilerarako beste-lako uda-ondasunen hartzea 2,95
5.Kaleko herri-lurpe eta herri-erabilerarako beste-lako udal ondasunen hartzea 2,95
6.Zerrendatu gabeko bestelako edozein Udal-
baimen 2,95
·
Hirugarren idazpurukoa: Udalaren esku dauden bestelako gaietan.Euro
1.Udalari, Alkatetzari edo udal agintariei zuzen-dutako eskaerak, orriko Dohainik
2.Hirigintza-ziurtagiriak 10,05
3.Hirigintzari buruzko galdegiteak 10,05
4.Udal-bulegoek luzatutako edonolako egiaz-tagiriak, espreski tarifatu gabeak, orri bakoi-tzeko Dohainik
5.Alkatetzak dokumentu partikularretan eman-dako On Eritzi eta beste sinaduretan Dohainik
6.Lur-sailen Balioaren Gehitzeari buruzkoZergaren behin-behineko kitapenak
Dohainik
7.Ahalmenen askiespenak Dohainik
8.Informazio testifikalak Dohainik
9.Ordainketa-zatikatze eta atzerapenen espedien-teak 2,95
10.Herri-lan eta zerbitzuak kontratatzeari buruzkoespedienteak.
a) Herri-lan eta lehiaketetarako fidantza-
eratze eta itzulketak (bakoitza)
Dohainik
b) Lan-ziurtapenak, bakoitza 2,95
c) Lan-hartzeen aktak, bakoitza 12,60
11.Hiri-finken hondamen-adierazpenen espedien-teak 26,60
12.Iharduera gogaikarri, osasungaitz eta kalte-garrien espedientetako eskabide-orria aur-
keztean 12,60
13.Iharduera-espediente baimendua ematerakoan
82,85
14.Espreski tarifatugabeko beste edozein aurre-kontugatik 2,95
·
Laugarren idazpurukoa: Espedienteen kopiak.Euro
1.Din A4 orriko kopia bakoitza 0,07
2.Din A3 orriko kopia bakoitza 0,13
3.Din A2 orriko planoen kopia bakoitza 0,97
4.Din A1 orriko planoen kopia bakoitza 1,35
5.Planoen Paper linealeko kopia bakoitza 2,25
7. Lurzoruari eta hiri antokaletari buruzko legeek eskatutako hirigintza lizentziak ematea.
TARIFAK
Euro
3.005,06 € azpitiko aurrekontudun instalazio, eraikineta lanengatik Salbuetsia
3.005,06 eta 18.030, 36 € bitarteko aurrekontuduninstalazio, eraikin eta lanengatik 41,34
18.030,36 eta 60.101,21 € bitarteko aurrekontuduninstalazio, eraikin eta lanengatik 206,79
60.101,21 € tik gorako aurrekontudun instalazio,eraikin eta lanengatik 413,75
Eraikuntzen estraineko erabilera eta okupazioa, etxe-bizitzako 16,60
Zati-egitamu, Egitamu Berezi, Xehetasun-Azterlan,Hirigintzalanen egitasmoak 2.978,52
Birzatikatze egitasmoak, berdinketak 2.316,70
Bestelakoak 413,75
8. Establezimenduak irekitzeko lizentziak ematea.
TARIFAK
1. Ezarri beharreko ordainsari edo tarifak honakoak izango dira:
Euro
a) 50 m
² baino gutxiagoko establezimenduak 263,33b) 51 eta 150 m
² arteko establezimenduak 526,67c) 151 eta 500 m
² arteko establezimenduak 1.039,49d) 500 m
²-tik gorako establezimenduak 2.078,97e) Banketxeak eta Aurrezko Kutxak 2.252,22
f) Tabernak eta jatetxeak 1.108,78
9. Autotaxien eta lokairuko gainerako ibilgailuen lizentziak edo baimenak ematea.
TARIFAK
Euro
Taxiei emandako baimendura berri bakoitzeko 994,39
Ibilgailu-aldatze baimenagatik 23,88
Lizentzia-eskualdatzearen baimenagatik 1.392,28
10. Asistentziak eta egonaldiak eguneko zentroan eta etxeko laguntzaren zerbitzua.
·
10.1. Eguneko Zentroa.Lortutako kopurua ondorengo baremoetako baten sartuko da:
Kuota
Eurotatik Eurotara Euroak
198,15 66,96
198,16 247,74 %12
247,75 297,25 %15
297,26 346,80 %18
346,81 396,31 %21
396,32 445,86 %24
445,87 495,41 %27
495,42 544,92 %30
544,93 594,46 %34
594,47 644,02 %38
644,03 693,56 %42
693,57 743,10 %46
743,11 792,63 %50
792,64 842,17 %54
842,18 891,72 %59
891,73 941,23 %65
941,24 990,78 %71
990,79 1.040,33 %77
1.040,34 1.089,84 %83
1.089,85 1.139,39 %90
1.139,40 1.188,94 %95
1.188,95 1.238,45 %100
Aurreko taulan ezarri diren portzentaiak zerbitzuaren hileko kostuari aplikatuko zaizkio. Hileko kostua ondoren zehaztuko dena da: 693,80 €.
Hilero ordaindu beharreko gutxieneko kuotak hauek dira: 66,96.€.
198,16 €-tako kopurua gainditzen duten erabiltzaileek, portzentaia zerbitzuaren hileko kostuaren gain aplikatuta lortutako kopurua ordaindu beharko dute.
2003ko uztailaren 1etik aurrera sartzen diren onuradunei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintzak onarturiko baremoa egokituko zaie.
·
10.2. Etxeko laguntzaren zerbitzua.Lortutako kopurua ondorengo baremoetako batetan sartuko da:
Kuota
Eurotatik Eurotara Euroak
75,05 %1
75,06 150,05 %3
150,06 200,08 %6
200,09 250,14 %9
250,15 300,13 %12
300,14 350,17 %15
350,18 400,19 %18
400,20 450,18 %21
450,20 500,22 %24
500,23 550,24 %27
550,25 600,24 %30
600,25 650,27 %34
650,28 700,29 %38
700,30 750,32 %42
750,33 800,32 %46
800,33 850,35 %50
850,36 900,38 %54
900,39 950,37 %59
950,38 1000,40 %65
1000,41 1050,43 %71
1050,44 1100,42 %77
1100,43 1150,45 %83
1150,46 1200,48 %90
1200,49 1250,48 %95
1250,49 %100
Aurreko taulan ezarri diren portzentaiak zerbitzuaren hileko kostuari aplikatuko zaizkio. Hilean onuradunari emandako zerbitzu-orduen kopurua orduko kostuarekin biderkatuta hileko kostua kalkulatuko da. Orduko kostua 15,77 €-tan finkatuko da. Lortutako kopurua onuradunek ordaindu beharreko hileko kuota izango da.
11. Hiri trafikoa arautu eta kontrolatzeko jarduera bereziak egitea, ibilgailuen zirkulazioa errazteko eta udaltzaingoak trafikoa seinalizatu eta antolatzeko egin ohi dituenak izan gabe.
·
11.1. Ibilgailuak kentzeagatik.TARIFAK
Euro
1. Txirringa, motozikleta, triziklo, motogurdi etaantzeko ezaugarriak dituzten gainerako bilgai-luak kentzeagatik, bakoitzeko 4,91
2. 1.000 kilotara bitarteko turismo, furgoitxo,kamioiska eta gainerakoak kentzeagatik, ibil-gailu bakoitzeko 24,78
Aipatutako ordainsari horien zenbatekoa hona-koa izango da:
1. Txirringa, motozikleta, triziklo, motogurdi etaantzeko ezaugarriak dituzten gainerako ibilgailubakoitzagatik, eguneko edo egun-zati bakoi-tzeko (eguneko) 3,32
2. Gehienez 1.000 kilotarainoko auto, furgoiska,kamioiska eta gainerakoak, ibilgailu bakoitzeko,eguneko edo egun zatiko (eguneko)
6,59
3. 1.000 kilotik gorako kamioi, traktore, atoi,kamioiska, eta antzeko ezaugarriak dituzten
gainerako ibilgailuentzat, eguneko edo egun-zatiko (eguneko) 14,79
·
11.2. Ibilgailuak geldiaraztea 12,5912. Udal Euskara Patronatuan ikastaroak ematea.
2003/2004 ikasturtean, ikastordua: 0,97 €.
2004/2005 ikasturtean, HABEk ezarritako kopurua.
Udal Jabari Publikoaren Erabilera Pribatibo edo Probetxamendu Berezeiagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen Agintaraudia.
ERANSKINA
1. Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea merkantzia, eraikuntza material, obra hondakin, hesi, puntel, asto, aldamio eta antzeko beste instalazio batzuek jarriaz.
Euro
—Lehenengo Tarifa:
Hesi eta aldamioekin edota horretarako beste
edozein instalakuntzarekin herri-bidea hartzea,metro karratu edo zati eta eguneko (m
—Bigarren Tarifa:
Puntel, asto, eta beste hainbat zurkaitz-elementu-rekin herri-bidea hartzeagatik, metro karratu edozati eta eguneko (m
—Hirugarren Tarifa:
Zakar, lur, hondar, eraikuntza-materiale, egur, edoedozein motatako materialeez herri-bidea har-tzea, metro karratu eta eguneko.
1. Lehenengo 30 egunetan (m
2. Ondorengo egunak (m
²/eguna) 0,90—Laugarren Tarifa:
Zakarrak eta eraikuntza-materialeak biltzeko
metalezko edukinontziak jartzea, bakoitzeko etaeguneko.
1. Lehenengo zortzi egunetan (eguneko/e.b.) 1,87
2. Ondorengo egunak (eguneko/e.b.) 3,12
—Bostgarren Tarifa:
Kalea ixtea 0,25
edota zati proport.
2.Aparkamendu murrizturako ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga.
·
2.1. Ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan.Euro
2.1.A. Garajeak:
a) atalean sailkatutako garajeak 23,88
b) atalean sailkatutako garajeak 44,29
c) atalean sailkatutako garajeak 62,30
d) atalean sailkatutako garajeak 130,87
e) atalean sailkatutako garajeak 197,00
f) atalean sailkatutako garajeak 262,70
g) atalean sailkatutako garajeak 351,52
h) atalean sailkatutako garajeak 441,41
2.1.B. Eraikin edo orube horiek garajetarakoerabiltzen ez diren kasuetan
Herri bidean zehar, eraikin edo orubetara ibilgailu
eta gurdien sarrera, eraikin edo orube horiek
garajetarako erabiltzen ez diren kasuetan, sarre-rako zabalerako m. linealeko tarifa 10,74
·
2.2. Aparkamendu berezituarentzako herri bidea gordetzea.Euro
2.2.A. Ibi eta igarobide iraunkorra:
a) atalean sailkatutako garajeak 50,99
b) atalean sailkatutako garajeak 71,20
c) atalean sailkatutako garajeak 89,41
d) atalean sailkatutako garajeak 158,19
e) atalean sailkatutako garajeak 223,86
f) atalean sailkatutako garajeak 289,81
g) atalean sailkatutako garajeak 378,43
h) atalean sailkatutako garajeak 468,56
2.2.B. Ibi eta igarobide ez iraunkorra:
a) atalean sailkatutako garajeak 40,08
b) atalean sailkatutako garajeak 60,29
c) atalean sailkatutako garajeak 78,27
d) atalean sailkatutako garajeak 147,44
e) atalean sailkatutako garajeak 213,19
f) atalean sailkatutako garajeak 278,89
g) atalean sailkatutako garajeak 367,51
h) atalean sailkatutako garajeak 457,64
3. Aurrealde, erakuslehio eta beira-arasak.
Erakustoki, erakusleiho, muestrario, etxe-aurre apaingarri, erakustokien itxitura eta instalazio osagarriak edota hauen ordezkoak, metro karratu edo zatiko eta urteko:4,96 €/m
²/urteko.4. Edozein motatako udal herribideen hagalkina hartzea elementu hauekin: Eraikuntzako elementu itxiak, terrazak, begiratokiak, balkoiak, markesinak, toldoak, haize-gordelekuak eta antzeko instalazio batzuek, kalearen gainetik edo fatxadaren lerrotik ateratzen direnak.
Itzal-oihal eta aterpeak, metro karratu edo zatiko eta urteko: 4,96 €/m
²/urteko.5. Postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udalaren herri erabilerako terrenoetan, bai eta kaleko industriak, industria ibiltariak eta zinemako filmaketa ere.
·
5.1. Feria eta herri festetako postuak.Honakoei lotuko zaio prezio publikoen kobraketa:
Euro
1. Salmenta-postu eta kaseta iraunkorrak, metrokarratu edo zati eta eguneko 0,31
2. Finkoak ez diren salmenta-postu edo kasetak,metro karratu edo zati eta eguneko 0,64
3. Herriko Zaindariaren festetan eta herriko etaauzoetako festetan jartzen diren salmenta-postu,kaseta eta barrakak, hitzarmenaren arabera.
4. Espektakulu edo Atrakzioek honakoa ordain-duko dute metro karratu edo zati eta eguneko 0,08
·
5.2. Udal azoka-plazaren erabilera.TARIFAK
Euro
5.2.a. Azoka-plazako lehen solairua:
Izendatutako postu finkoak (m
Postu ez-finkoak (m
²/eguneko) 0,625.2.b. Azoka-plazako bigarren solairua:
a) Izendatutako postu finkoak (urteko) 46,83
1x2,5 metrotako espazioa
b) Postu ez-fijoak (eguneko) 2,47
1x2,5 metrotako espazioa
c) Zerrikitegi-moduluak edo beste (hilab.) 78,88
·
5.3. Kaleko salmentarako herri-jabetzaren erabilera.TARIFAK
Euro
—Enparantza nagusia eta arkupeak:
a) Izendatutako postu finkoak (m
b) Postu ez-finkoak (m
²/eguneko) 1,67—Foru Ibilbidea:
a) Izendatutako postu finkoak (m
·
5.4. Hileroko ganadu eta makineria ferian herri-jabetzaren erabileraTARIFAK
Euro
1.Ganadu-salmenta Salbuetsia
2.Nekazaritzarako makineriaren salmenta (urteko) 25,88
Nekazaritzarako makineriaren salmenta (eguneko) 2,74
3.Nekazaritzarako horniduren salmenta (urteko) 25,88
Nekazaritzarako horniduren salmenta (eguneko) 2,74
4.Zuhaitz-landareen salmenta (urteko) 19,69
Zuhaitz-landareen salmenta (eguneko) 2,11
5.Norbanakoarentzako horniduren salmenta (urteko) 39,54
Norbanakoarentzako horniduren salmenta (eguneko) 3,75
6.Zangak, mea zuloak eta sundak irekitzea, udalaren herri erabilerako terrenoetan errepideak, bideak eta gainerako herribideak barne, hodiak, eroanbideak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko. Halaber, kalean zoladura edo espaloia iraultzea.
Atalburu honetako aprobetxamenduek ordainduko dute metro karratu edo zati eta eguneko: 0,52 €/m
²/eguneko.7.Linea elektrikoak, hodiak eta galeriak argindar, ur, gas edo bestelako isurkinak garraiatzeko, bai eta lineen zutoinak, kableak, horma-beso, lotze, banaketa eta erregistro kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, salmenta automatikorako aparailuak edota kaleetan edo udalaren herri jabariko bestelako terrenoetan edo haien gainean ezartzen diren antzeko elementuak
Kable, hodi, erriel, banaketa eta errejistro-kaxa eta antzeko elementuak:
a) Azalerazko oinarria duten aprobetxamenduetan, lurraren balioaren urteko %5a, metro karratu edo zatiko. Etxe edo industria-erabilerako gasen biltegiengatiko okupazioak urtean 136,53 € mugatuz.
b) Luzera-oinarridun aprobetxamenduetan, metro lineal edo zati eta urteko 0,21 € /m.l/urteko.
8.Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuek erabiliz, irabazi asmoa dagoenean.
·
8.1. Mahai, beladore, aulki, zoladura, loreontzi, itzalki edo antzeko instalazioak.Terrenoaren balioaren gaineko hileko grabamen-tipoa, m
²ko edo zatiko, %0,25 izango da (gehienez ere 216,30 € hiruhilabeteko eta ondorengo hilabete bakoitzeko 82,40 €).·
8.3.Trakzio mekanikodun ibilgailuekin herri erabilerako terrenoak hartzea, irabazi asmoa dagoeneanAplikagarri den zerga kuota lortzeko, 1,40 € hileko tarifa, hartutako metro karratuen kopuruarekin biderkatuko da. Edozein kasutan ere, ezarriko diren gehienezkoa hurrengoak izango dira:
10.Trakzio mekanikozko ibilgailuak udalerrietako kaleetan aparkatzea horretarako erabakitako zonen barruan eta muga jakin batzuekin.
·
10.1.Taxi-geltokia.TARIFA
Taxi-geltokiaren leku-gordetzeak ordainduko du: 12,59 €/ urteko.
11.Udalaren herri-jabetzapeko edo herri erabilerako zortasunako landabideen gozamen eta erabilera arrunt edo berezia.
Udalaren herri-jabetzapeko edo herri erabilerako zortasunako landabideen erabilera arrunt bereziagatik kilometro eta Tona metrikoko 0,83 € jasoko dira, gehienez 2 kilometroan, gehienez 26 tona metrikotako pisua duten ibilgailuak ibili ahal izango direlarik.
Zerbitzu Publikoak Eskaini eta Iharduerak burutzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoen Agintaraudi Arautzailea.
1.Pertsonal, material eta beste edozein motatako zerbitzuak ematea.
Euro/orduko
—Pertsonak:
Teknikaria, orduko edo zatiko 40,17
Arduraduna, orduko edo zatiko 26,78
Ofiziala, orduko edo zatiko 20,09
Gainontzekoak orduko edo zatiko 16,75
—Materialak:
Garabi-kamioi jasotzailea (gidaria barne) 74,65
Schmidt SK 150 garbigailua (gidaria barne) 74,65
Eskuzko garbigailua 37,37
Hau guztia Gipuzkoako Toki-Ogasunak arautzeko uztailaren 5eko 11/1989 Foru-Arauaren 16.4 artikuluan agintzen dena betetzeko argitaratuko da, guztien jakinerako eta aipatutako aginduan aurrikusten diren gainontzeko ondorioetarako.
Aipatutako Foru-Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoaren arabera neurri, ordainkizun, tarifa eta Agintaraudien ezarpen eta aldaketarako aipatutako erabakien aurka, administrazioa-bidetik behin-betiko direnak, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du doakionak Euskal Herriko Justizia Epaitegi Nagusiaren dagokion sailean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamonetik hasita eta bi hilabeteko epean.
Hau hala izanik ere, eta aipatutako aginduak ematen duen baimenaren arabera, hala nahi izanez gero, eta administrazioarekiko auzibideari ekin baino lehen, murtziloa jarri ahal izango dute aipatutako interesatuek Gipuzkoako Foru-Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, esandako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoreneko lehen lanegunetik hasi eta hilabeteko epean.
Azpeitia, 2003ko abenduaren 5a.—Alkate-Lehendakaria.
(3894) (12697)