Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

234. zenbakia Data 2003-12-09 21286 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMARRAGAKO UDALA
2004 urterako ondasun higiezinen zergaren kuotak ezartzeko osagai erabakiorren zerga ordenantza aldatzea. Behin betiko onespena.

Iragarkia

Informazioa zabaltzeko legez ezarritako epea bete eta inolako erreklamazio edo oharrik izan ez delarik, Ordenantzak ezarri eta bertako kuota eta tarifen aldaketari buruz 2003ko urriaren 14an Udalbatzak hartutako erabakiak behin betikotzat hartzen dira, eta 2004.go urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean. Aldatutako testuak jarraian agertzen direnak dira:

ONDASUN HIGIEZINEI BURUZKO ZERGAREN KUOTAK FINKATZEKO FUTSEZKO ELEMENTUAK ERREGULATUKO DITUEN ORDENANTZA FISKALA.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek, Ondasun Higiezinen Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Araueko 14.3 artikuluak ematen dion ahalmena erabiliz, ondorengo artikuluan ezarritako terminoetan finkatzen du Zerga honen karga tasa.

II.  GRABAMEN TASA

2. artikulua.

Bai hiri ondasunei eta bai landa ondasunei aplikagarri zaien Ondasun Higiezinen zergaren karga tasa, eraskinean adierazten den portzentaian geratuko da finkatua.

III.  OINARRI EZARGARRIA ETA KUOTAK

3. artikulua.

1.Bai hiri ondasunei eta bai Landa ondasunei, aplikatutako Ondasun Higiezinen Zergaren Oinarri Ezargarria, ondasun horien balio katastrala izango da.

2.Zerga honen kuota ateratzeko aurreko puntuetan adierazitako Oinarri Zergagarriei, kasuan kasuan, Ordenantza honetako 2. Artikuluan zehaztutako karga tasak aplikatuko zaizkie.

3. Kuota osoaren %50eko hobaria izango dute, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberriketakoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.

Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

4.Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

IV.  KUDEAKETA ARAUAK

4. artikulua.

1.Zerga honen kudeaketa, likidazio, bilketa eta ikuskapena Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira aldez aurrtik Udal Batzarrak erabakitako neurrian. Horretarako, tokatzen den hitzarmena sinatu beharko dute bi erakundeek.

2.Udalak erabakia hartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean emango da argitara.

V.  AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenantza hau eta bere eraskina, Udal Batzarrak onartu zuen, 2003ko urriaren 14ean eta 2004ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean jarraituko du indarrean.

ERANSKINA

ONDASUN HIGIEZINEI BURUZKO ZERGA

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa honako hauek dira:

—Ehuneko 0,1583, etxebizitza uneetako.

—Ehuneko 0,3678, industria uneetako.

Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikagarri zaion karga tasa ehuneko 0,6917koa da.

Aldatutako Ordenantzek eta horien Eraskinek ezarritako gainontzekoak, aurreko urteetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratuak izan dira, hortaz bada, hemen jasotzat ematen dira osorik uler daitezen.

Hau guztia Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan araututakoa betez argitaratzen da, guztiek honen berri izan dezaten eta aipatutako arauean aurreikusitako gainontzeko ondorioetarako.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, dagokion Salaren aurrean, administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa tartekatu ahal izango dute interesatuek bi hilabeteko epearen barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

Dena den eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, interesatuek errekurtsoa tartekatu ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administraziorekiko auzitara jo baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean, hurrengo lanegunetik hasita.

Zumarraga, 2003ko azaroaren 28a.—Anton Arbulu Ormaechea, Alkatea.

(3594) (12563)