Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

234. zenbakia Data 2003-12-09 21284 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMARRAGAKO UDALA
2004 urterako jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordenantza aldatzea. Behin betiko onespena.

ZUMARRAGAKO UDALA

Iragarkia

Informazioa zabaltzeko legez ezarritako epea bete eta inolako erreklamazio edo oharrik izan ez delarik, Ordenantzak ezarri eta bertako kuota eta tarifen aldaketari buruz 2003ko urriaren 14an Udalbatzak hartutako erabakiak behin betikotzat hartzen dira, eta 2004.go urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean. Aldatutako testuak jarraian agertzen direnak dira:

UDALERRIKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ORDAINARZATEKO ZENBAIT AHALMEN ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Udal honek koefizienteak eta indizeak finkatu ditu Ordenantza Fiskal honetan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratuari buruzko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemailearen 11. artikuluan aurreikusitako ahalmenak eta horri idazketa berria emanten dion, martxoaren 19ko Udal Zerga Sistema aldatzen duen 4/2003 Foru Araua erabilita.

II.   GUTXIENEKO KUOTEN PONDERAZIOA

2. artikulua.

Zumarragako herrian Zerga hau ezartzen zaien jardueratarako Foru Aldundiak zerga honen Tarifetan ezarri dituen gutxieneko kuotak, 1. Eranskinean azaltzen den koefizientearen arabera gehituko dira.

3. artikulua.

Zumarragako herrian zerga hau ezartzen zaien jarduerak gauzatzen diren lokalen kokapena ponderatzeko, aurreko artikuluaren arabera gehitutako kuotei, 2. Eranskinean adierazitako indizeak aplikatuko zaizkie, horretarako kontuan hartuta kokatuta dauden kalearen kategoria.

4. artikulua.

Gehikuntza koefizientea eta kokapen indizea, hurrenez hurren, ordenantza honen 2 eta 3 artikuluetan finkatzen direnak, ez zaizkie aplikatuko kuota probintzialei eta bereziei, ezta Foru Errekarguari ere.

5. artikulua.

Aurreko 3. artikuluan esandako indizeak aplikatzeko, udalerriko kale, plaza edo auzoak sailkatu egiten dira 2. Eranskinean zehaztutako kategorien arabera.

III.  ZERGAREN KUOTA

6. artikulua.

Zerga honen kuota Tarifek finkatzen dituzten gutxieneko kuotek osatuko dute. 2. artikuluko koefizientea eta 3. Artikuluko indizea aplikatuta, eta hala behar balitz, baita Foru Errekargua ere.

Subjektu pasiboak ordainketa geroratu edo zatikatzeko eskaera borondatezko epean aurkeztu badu eta Udalak onartu badio ez da berandutza interesik exijituko. Onura hori lortzeko beharrezkoa izango da ordainketa zerga sortu den ekitaldian egitea.

IV.  GESTIO ARAUAK

7. artikulua.

1.Zerga honen gestio, likidazio, bilketa eta ikuskapen ahalmenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ahal izango dira aldez aurretik Udal Batzarrak erabakitako neurrian. Horretarako, jendaurrean jarriko den urtea hasi baino lehen tokatzen den hitzarmena sinatu beharko dute bi erakundeek.

2.Erabaki eta hitzarmen horiek Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira sinatu ondorengo lehen seihilabetearen barruan. Era berean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean bertan argitaratuko da, hitzarmen horiek eteten direnean.

3.Artikulu honetako ezarritakoa horrela bada ere, Foru Aldundiarenak izango dira han adierazitako ahalmenak, kuota probintzial eta bereziei dagokienean.

V.  AZKEN XEDAPENA

Transkribatutako Ordenantza Fiskala eta horren 1. eta 2. Eranskinetako koefizienteak, indizeak eta bide publikoen kategoriak Udal Batzarrak onartu zituen, Eranskinean esaten den egunean egindako batzarraldian, eta 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta erregelamenduaren arabera aldatzea edo derogatzea erabakitzen ez den bitartean aplikatuko da.

I. ERASKINA

Batzarraldiaren data: 2003ko urriaren 14ean.

Finkatutako gutxieneko kuoten gehikuntzaren koefiziente bakarra: 1,5.

II. ERASKINA

—Kategoria: Bakarra.

—Indizea: 1.

Aldatutako Ordenantzek eta horien Eraskinek ezarritako gainontzekoak, aurreko urteetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratuak izan dira, hortaz bada, hemen jasotzat ematen dira osorik uler daitezen.

Hau guztia Gipuzkoako Herri Ogasunak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan araututakoa betez argitaratzen da, guztiek honen berri izan dezaten eta aipatutako arauean aurreikusitako gainontzeko ondorioetarako.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenean, dagokion Salaren aurrean, administrazioarekiko auzitarako errekurtsoa tartekatu ahal izango dute interesatuek bi hilabeteko epearen barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.

Dena den eta aipatutako arauak baimentzen duen bezala, interesatuek errekurtsoa tartekatu ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta administraziorekiko auzitara jo baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean, aipatu argitalpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete bateko epean, hurrengo lanegunetik hasita.

Zumarraga, 2003ko azaroaren 28a.—Anton Arbulu Ormaechea, Alkatea.

(3594) (12562)