Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

232. zenbakia Data 2003-12-04 21130 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

IKAZTEGIETAKO UDALA
2004 urterako zerga ordenantzak aldatzea. Behin betiko onespena.

IKAZTEGIETAKO UDALA

Anuncio

Arauko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik aurkeztu gabe igaro ondoren, finko eta behin betikora altxa dira 2004. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantza fiskalen finkapen eta aldaketari buruz 2003.eko urriaren 15ean Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiak, berauetan aldatutako testuak honela geratzen direlarik:

ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA 2004. URTERAKO

A)  ZERGAK:

Hiri Ondasun Higiezinen gaineko Zerga:

Gaur egungo tipoak mantendu egiten dira (0,1250 hirilur tipoa eta 0,310 industrial tipoa) bainan 12/1989 Arau Foralaren 15. artikuluari jarraiki, kuota osoaren %50ko hobaria aplikatuko da, subjetu pasiboak familia ugarien titularrak direnean.

B)TASAK:

Onartutako aldaketen ondoren, honako hauek dira 2004. urtean indarrean izango diren tasak:

2 ZENBAKIDUN ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINA
(ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA)

1.  Ur hornidura zerbitzuaren tasa.

Euro

Etxe erabilerako hiruhi. gutxieneko kontsumoa:
30 m
³ 0,66

Etxe erabilerako hiruhil. kontsumoa 30etik 60 m³bitartekoa 0,80

Etxe erabilerako hiruhila. kontsumoa 60 m³tik gora-koa 0,85

Industria erabilera.Hiruhil gutxieneko kontsumoa
30 m³ 0,79

Indsutria erabilera hiruhil. kontsumoa 30etik 60 m³bitarte 0,84

Industria erabilera. hiruhil. kontsumoa 60 m³tik gora-koa 0,94

—Akometida edo lotura eskubidea:

Etxebizitza edo lokal bakoitza 46

Industria edo komertzioa 170

2:  Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa.

Euro

Etxebizitza hutsak,6 hilabete 35

Etxebizitza beteak, 6 hilab 35

Taberna elkarteak, urteko 81,75

Industriak, 6 hilabete:

Hutsak 59,17

1-5 langile bitartekoak 59,17

6-10 langile bitarteakoak 92,44

11-20 langile bitartekoak 103,88

20 langiletik gorakoak 119,38

Guzki hori Gipuzkoako Herri Haziendak erregulatzen dituen uztailaren 5 eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.

Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, epigrafe, tasa, kuota, tarifa eta ordenantzen finkapen eta aldaketa onesten zuten erabakien aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso kontentzioso Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean artitaratu eta hurrengo lanegunean.

Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsoa tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.

Ikaztegieta, 2003ko abenduaren 28a.—Patxi Ulanga Mujika, Alkatea.

(410) (12531)