Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

218. zenbakia Data 2003-11-14 19903 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

BEASAINGO UDALA
2004 urteko ordenantzen onurak finkatzea eta aldatzeko erabakiak behin betiko onestea.

BEASAINGO UDALA

Iragarkia

Arauzko informazio publikorako epea inolako erreklamazio eta oharpenik gabe igaro ondoren, finko eta behinbetikora altxa dira 2004 urteko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Udal Ordenantzetan hobari finkapen eta aldaketei buruz 2003ko irailaren 25ean Udal Osoko Bilkurak hartutako erabakiak, berauetan aldatutako testuak honela geratzen direlarik:

1.Berandutza interesak:

Ordainketak geroratu edo zatikatzeko erabakietan borondatezko epean ez da berandutza interesik exijituko, baldin eta haiei dagozkien zorrak aldizkako epemuga duten eta kolektiboki jakinarazi beharreko zorrak badira eta horiek guztiak sortzapenaren ekitaldi berean osorik ordaintzen badira.

2.Ondasun Higiezinen gaineko Zerga erregulatzen duen Ordenantza Fiskala:

a)Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute, honako ondasun higiezinen kasuan: Obra berrikoak nahiz haiekin parekagarri diren eraberriketakoak, urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresek egiten duten jardueraren xede direnean eta haien ibilgetuaren artean ageri ez direnean.

Hobari hau aplikatzeko epea obrak hasi ondorengo zergalditik horiek amaitu ondorengo zergaldira bitartekoa izango da, eta beti ere denbora horretan urbanizazio edo eraikuntza lanak benetan egiten badira. Epe horrek ezingo ditu inoiz hiru zergaldi gainditu.

b)Kuota osoaren 100eko 40eko hobaria, subjektu pasiboak familia ugarien titularrak direnean eta egoera hori frogatzen duten bitartean.

Emakidarako baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa:

—Ohiko etxebizitza: Errolda-ziurtagiria.

—150.000 €ko edo gutxiagoko etxebizitzaren balio katastrala: O.H.Z. ordainagiriaren kopia.

—Foru Aldundiko Gizartekintza Zerbitzuak igorritako familia ugariaren titulua indarrean.

—Beste ondasun higiezinen batzuren jabea ez izatearen zinpeko aitorpena (garaje bat, trastero bat eta dagokion kasuan, bere jarduera profesionalaren lokala izan ezik).

—Eskatzailea ordainagiriaren titularra ez denean: Etxearen jabearen zinpeko aitorpena, ordainagaria eskatzaileak ordaindu duela aitortuaz.

—Eskariak aurkezteko epea: Urtarrilaren 1etik 31ra.

Hobari hau bateraezina izango da Ondasun Higiezinen gaineko Zergan aplikagarri den beste edozein hobarirekin.

c)Kuota osoaren 100eko 50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondoren. Hobari hau, gehienez, 5 urtetan aplikatuko da.

3.Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga erregulatzen duen Ordenantza Fiskala:

Maiatzaren 22ko 2/1997 Foru Arauak, Kooperatiben Zerga Erregimenari buruzkoak, kooperatibei, horien elkarte, federazio eta konfederazioei eta eraldaketarako nekazaritza sozietateei aplikatzeko jasotzen duen %50eko hobaria.

4.Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga erregulatzen duen Ordenantza fiskala:

a)100eko 95era bitarteko hobaria, eraikuntzak, instalazioak edo obrak interes berezikoak edo udal onurakoak izendatuta daudenean zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak gertatzeagatik. Izendapena eta hobariaren ehunekoa Udal Batzarrak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

b)100eko 50eko hobaria, babes ofizialeko etxebizitzen eraikuntza berriaren kasuetan.

Hobari hauek indarrean sartzen diren egunetik aurrera, aurrez onartutako beste hobari guztiak indargabeturik geldituko dira.

Hori guztia argitaratu egiten da, Gipuzkoako Hazienda Lokalak Erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluak agindutakoaren arabera, guztiek jakin dezaten eta arau horretan aurrikusitako gainontzeko ondorioetarako.

Aipatutako Foru Arauaren 18.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuek Errekurtso Kontentzioso-Administratiboa jarri ahal izango dute aipatutako erabakien kontra, Errekurtsoa bi hilabeteko epean jarri beharko da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita, Euskal Herriko Justiziako Auzitegi Nagusiko dagokion Salaren aurrean.

Hori horrela izanda ere, eta aipatutako arauak baimentzen duen gisan, interesatuek erreklamazio ekonomiko-administratiboa jarri ahal izango dute, nahi izanez gero eta bide kontentzioso-administratiboa erabili aurretik, hilabeteko epean, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren aurrean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aipatutako erabakiak argitaratzen diren egunaren hurrengo lanegunetik kontatzen hasita.

Beasain, 2003ko azaroaren 10a.—Patxi Plazaola Muguruza, Alkatea.

(3216) (11722)