| 146. zenbakia | Data 2003-08-05 | 14698 orria |
2003ko uztailaren 29ko 85/03 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuen egiturari buruzkoa.
2003ko ekainaren 30eko 33/2003 Foru Dekretuaren bitartez Foru Aldundiko departamentuak eta horien eginkizunak eta jardun esparruak erabaki direnez gero eta 2003ko uztailaren 22ko 34/03 Foru Dekretuaren bitartez foru diputatuak izendatu direnez gero, beharrezkoa da Aldundiko departamentuen egitura erregulatzen duten zenbait foru dekretu departamentu egitura berrira egokitzeko xedapena onartzea.
2003ko uztailaren 16ko 60/03 Foru Dekretuak, departamentuen egiturari buruzkoak, oinarrizko egitura organikoa egokitu zuen, zuzendaritza nagusien mailakoa alegia, eta orain beharrezkoa da egitura hori garatzea zerbitzuen eta unitateen mailan, departamentu berrietan eginkizunen barne-banaketa berria eginez eta geroago departamentu bakoitzak izan behar duen egitura osoa zehaztuko duten dekretu organikoak onartzea eragotzi gabe.
Hortaz, Diputatuen Kontseiluak 2003ko uztailaren 29ko bileran eztabaidatu ondoren eta nire proposamenez,
XEDATZEN DUT:
1. artikulua. Diputatu Nagusia.
1. Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari buruzko Foru Arauak, Lurralde Historikoaren Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Arauak eta gainerako xedapenek ematen dizkioten eginkizunak betetzen laguntzeko, diputatu nagusiak kabinete bat edukiko du. Kabinetearen ardura hartuko duen Buruzagitzaren titularrak zuzendari nagusiaren estatutua izango du, eta Kabineteko Buruzagitzak ondoko unitate organikoak izango ditu:
—Diputatu Nagusiaren eta Kabineteko Buruaren Idazkaritza.
—Kabineteko Idazkaritza Nagusia.
—Kabineteko eta diputatu nagusiaren mendeko zuzendaritza nagusietako Bulego Teknikoa.
2. Diputatu nagusiaren ardura organiko eta funtzionalaren mendean dago Komunikazio eta Prospekzio Zuzendaritza Nagusia, Komunikazio eta Prospekzio Idazkaritza izango duena.
3. Diputatu nagusiaren ardura organiko eta funtzionalaren mendean dago Kultura Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitateak dituena:
—Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzua.
—Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzua.
—Arteleku.
4. Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea erakundeekiko harremanak diputatu nagusiak hartzen ditu bere gain, bere Kabinetearen eta aipatutako zuzendaritza nagusien laguntza duela.
2. artikulua. Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua.
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak ondoko egitura izango du:
1. Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapen Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu hauek dituena:
—Berrikuntza eta Internazionalizazio Zerbitzua.
—Jakintzaren eta Enpresa Jardueraren Sustapen Zerbitzua.
2. Informazio Gizartearen eta Sistemen Zuzendaritza Nagusia, Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Sustapen Zerbitzua izango duena.
3. Idazkaritza Teknikoa.
3. artikulua. Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua.
Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuak ondoko egitura izango du:
1. Araubide Juridikoko Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Defentsa eta Aholkularitza Juridikoko A Zerbitzua.
—Defentsa eta Aholkularitza Juridikoko B Zerbitzua.
—Udal Kudeaketa Teknikoko Unitatea.
2. Funtzio Publikoko eta Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Funtzio Publikoko Zerbitzua.
—Zerbitzu Orokorretako Zerbitzua.
—Foru Inprimategia.
—Gipuzkoako foru eta toki administrazioko funtzionarioen Osasun Laguntzako Organoa (OLAZ).
3. Zerbitzu Publikoen Kalitate Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Kalitatearen Kontsultoretza Zerbitzua.
—Plangintza eta Sistema Zerbitzua.
—Suhiltzaile Zerbitzua.
4. Idazkaritza Teknikoa.
4. artikulua. Bide Azpiegituretarako Departamentua.
Bide Azpiegituretarako Departamentuak egitura hau izango du:
1. Errepide Zuzendaritza Nagusia, Zuzendariordetza hau eta zerbitzu hauek izango dituena:
—Proiektuak, Obrak eta Araugintza Teknikoa Gainbegiratzeko Zuzendariordetza.
—Errepideen Proiektuetako eta Eraikuntzako A Zerbitzua.
—Errepideen Proiektuetako eta Eraikuntzako B Zerbitzua.
—Errepideak Artatzeko Zerbitzua.
2. Kudeaketa eta Plangintza Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Ustiapen eta Kontratazio Zerbitzua.
—Plangintza Unitatea.
3. Idazkaritza Teknikoa.
5. artikulua. Garapen Eramangarrirako Departamentua.
Garapen Eramangarrirako Departamentuak egitura hau izango du:
1. Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Plangintza, Proiektu eta Mantenimendu Zerbitzua.
—Eraikuntza Zerbitzua.
—Geotekniako eta Ur Baliabideetako Unitatea.
—Uraren Kontrol eta Kalitate Unitatea.
2. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia, Ingurumen Zerbitzua izango duena.
3. Idazkaritza Teknikoa.
6. artikulua. Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua.
Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentuak egitura hau izango du:
1.Lur eta Garraio Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu hauek izango dituena:
—Garraioaren Antolaketa eta Plangintza Zerbitzua.
—Lurraren Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.
2. Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu eta unitate hauek izango dituena:
—Hirigintzako eta Lurralde Antolaketako Zerbitzua.
—Arkitektura Zerbitzua.
—Lurralde Informazioko Zerbitzua.
—Ondare Higiezina Kudeatu eta Lurraldea Sustatzeko Zerbitzua.
3. Idazkaritza Teknikoa.
7. artikulua. Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua.
1.Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak egitura hau izango du:
1.1. Ogasun Zuzendaritza Nagusia, Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako Zuzendariordetza Nagusia, Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusia eta ondoko zerbitzu hauek izango dituena:
—Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.
—Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.
—Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.
Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako Zuzendariordetza Nagusiak unitate hauek izango ditu:
—Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatea.
—Zergabilketako eta Prozedura Berezietako Unitate Zentrala.
—Unitate Teknikoa.
Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiak ikuskaritza unitate eragile hauek izango ditu:
1.2. Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu hauek izango dituena:
—Aurrekontu eta Politika Publikoetako Zerbitzua.
—Kontabilitate Zerbitzua.
—Finantza Zerbitzua.
—Kontuhartzailetza eta Auditoretza Zerbitzua.
1.3. Zerga eta Finantza Politikako Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu hauek izango dituena:
—Araugintza Zerbitzua.
—Erakundeekiko Konpromisoen eta Udalentzako Laguntzaren Zerbitzua.
2. Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren organoak dira, baita ere, honako hauek:
—Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa.
—Idazkaritza Teknikoa.
8. artikulua. Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua.
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentuak egitura hau izango du:
1. Gazteriako eta Komunitate Ekintzako Zuzendaritza Nagusia, Gazteria Zerbitzua izango duena.
2. Gizarteratze eta Enplegu Zuzendaritza Nagusia, Gizarteratze eta Enplegu Zerbitzua izango duena.
3. Idazkaritza Teknikoa.
9. artikulua. Gizarte Politikarako Departamentua.
Gizarte Politikarako Departamentuak egitura hau izango du:
1. Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako Zuzendaritza Nagusia, zerbitzu hauek izango dituena:
—Gizarte Zerbitzuetako Laguntza eta Sarrera Zerbitzua.
—Gizarte Zerbitzuen Itun eta Kalitate Zerbitzua.
2. Gizarte Baliabideen Plangintza eta Kudeaketa Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Baliabideen Plangintza eta Ebaluaketa Zerbitzua izango duena.
3. Idazkaritza Teknikoa.
10. artikulua. Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua.
Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak egitura hau izango du:
1. Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia, ondorengo zerbitzu eta unitateak izango dituena:
—Landa Garapeneko eta Nekazaritza Egituretako Zerbitzua.
—Landare Alorreko Unitatea.
—Abeltzaintza Zerbitzua.
—Fraisoroko Zentroa.
2. Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia, ondorengo zerbitzu eta unitateak izango dituena:
—Basozaintzako eta Natura Inguruneko Zerbitzua.
—Mendi Unitatea.
3. Idazkaritza Teknikoa.
11. artikulua. Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua.
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuak egitura hau izango du:
1. Kirol Zuzendaritza Nagusia, Kirol Zerbitzua izango duena.
2. Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia, Euskararen Normalkuntza eta Sustapen Zerbitzua izango duena.
3. Kanpo Harremanetako Zuzendaritza Nagusia, Erakunde Harremanetako Zerbitzua izango duena.
4. Idazkaritza Teknikoa
5. Departamentu hau arduratuko da Eurohiriaren kudeaketatik eratorritako harremanez ere.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indarrik gabe geratzen dira departamentuen egiturari dagokionez foru dekretu honetan aurreikusitakoaren aurka doazen xedapenak.
XEDAPEN GEHIGARRIA
1. Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuak foru dekretu hau onartzeak aurrekontuetan beharrezko egiten dituen moldaketak proposatuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.
2. Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuak foru dekretu hau onartzeak antolakuntzan beharrezko egiten dituen moldaketak proposatuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.
AMAIERAKO XEDAPENA
Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Donostia, 2003ko uztailaren 29a.
DIPUTATU NAGUSIA,
Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Miranda.
(8572)