| 79. zenbakia | Data 2003-04-29 | 7902 orria |
Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatea
Ediktua
Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitate Buruak, honako ebazpen hau eman du:
Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,
EBATZI DUT
Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2003ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2003ko maiatzaren 15ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte bereko ekainaren 30ean amaituko dela, biak barne.
Aurtengo apirilaren 22 baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.
Ekainaren 9a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:
—Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzua: Okendo, 20 1. Donostia.
—Donostiako Zerga Bulegoa: Sekundino Esnaola, 10-12.
—Irungo Agentzia Exekutiboa: Geltokia, 5-7.
—Eibarko Zerga Bulegoa: Arragueta kalea, 2.
—Azpeitiko Zerga Bulegoa: José Artetxe, 3.
—Tolosako Zerga Bulegoa: San Frantzisko, 45.
—Bergarako Zerga Bulegoa: Mintegia, 5.
Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik 14:00etara Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzuan eta 8:30etatik 13:30 Zerga Bulegoetan.
Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik egingo zaie.
Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.
Donostia, 2003ko apirilaren 9a.—Juan Pardo San Gil, Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko Burua.
(4220) (4581)