Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

57. zenbakia Data 2003-03-25 5444 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA
Hiri hondakinak kudeatzeko Plana. Behin betiko onespena.

SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA

San Markos Mankomunitateko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren behin-betiko onarpena.

San Markos Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko urriaren 9an ospatutako bileran San Markoseko hiri hondakinak kudeatzeko Plan Integralaren edukiari hasierako onarpena ematea eta 3 hilabetez jendaurreko erakustaldian jartzeko akordioa hartu zuen, eta herritarren partaidetza prozesu bat bultzatzea San Markos Mankomunitateko eremuan gizarte nahiz ekonomiako eragile ezberdinekin eztabaida eta bilera informatiboak eginez, hiritarren elkarteetako ordezkari, enpresa, sindikato, etab.

Jendaurrean erakutsita egon den epean zenbait arrazoibide aurkeztu dira, eta hauei buruz erabaki ondoren, San Markos Mankomunitateko Batzarrak, 2003ko otsailaren 26an ospatutako bileran, ondorengo akordioa hartu zuen:

«San Markoseko hiri hondakinak kudeatzeko Plan Integrala 2002-2016 behin-betirako onartzea».

Donostia, 2003ko martxoaren 18a.—Lehendakaria.
(3103)