Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

55. zenbakia Data 2003-03-21 5194 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
Martxoaren 11ko 9/2003 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskeraren Erabilera Normaltzeko plana ezartzeko epea luzatzen duena.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIDA

Martxoaren 11ko 9/2003 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren ezarpen aldia luzatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraituz, prozesu hori aurrera eramango da entitate bakoitzean onesten eta ezartzen diren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planen bitartez, eta hizkuntza-eskakizunak eta, dagozkienean, lanpostuei derrigortasun datak ezarriz.

Aipatu Dekretuaren 19. artikuluak xedatzen du bestalde, Euskal Herri-Administrazioak plangintzaldi bakoitzeko lehen urtean euskararen erabilera normalizatzeko planak onartuko edota kasuan kasuko egokitzapenak egingo dituela.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 19. artikuluak xedatutakoa betetzeko, Diputatuen Kontseiluak ekainaren 2ko 54/1998 Foru Dekretuaren bitartez onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren euskararen erabilera normalizatzeko 1998-2002 aldirako Plana. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 120. zk., 1998ko ekainaren 29ko).

Aipatutako foru dekretuko azalpen zatian adierazten denez, Plana apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren Bederatzigarren Xedapen Gehigarrian ezarritako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan hizkuntza normalizatzeko prozesuaren plangintzaren bigarren aldiko bukaera data orokorrera egokituta zegoen, hori da, 2002ko abenduaren 31 ezarpen aldiaren bukaera eguntzat harturik.

Aldi hori bukatu ondoren, adierazi behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren plangintzaren bigarren alditik hirugarrenera pasatzea jarraipenerako erabakirik gabe egingo dela. Horrela, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 5. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua 5 urteko plangintza aldietan egitea agintzen du. Beraz, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren Bederatzigarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoaren arabera, plangintzaren hirugarren aldia 2003ko urtarrilaren 1ean hasten da.

Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuak berak, arau orokorra izanik, 2003ko urtarrilaren 1ean hasiko den plangintzaldi berriaren ezarpenari zuzendutako hainbat mekanismo aurreikusten ditu. Horrela, 86/1997 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritako derrigorrez betebeharreko indizeei dagokien mekanismoari esker, aurreikusitako sistemaren oinarrizko osagai izanik, 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera beharrezkoak diren jarduerak burutzea ahalbideratuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioko lanpostuen zerrendatako derrigorrezko hizkuntza eskakizunen kopurua derrigorrez betebeharreko indizera egokitu dadin (gutxieneko %58,72 indizea Gipuzkoako Lurralde Historikoko administraziorako, 1996ko Biztanleria eta Etxebizitza Estatistikaren datuetatik aterata).

Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko egungo Plana, 1998-2002ko eperako egindakoa, 2002ko abenduaren 31 arte zabaldu izanak esan nahi du handik aurrera zenbait irizpide eta jarraibide desagertu egingo direla, nahiz egun horretatik aurrera ere gertatzen jarraituko diren egoeren gainekoak izan, batez ere ekainaren 2ko 54/1998 Foru Dekretuko hirugarren artikuluan onartzen den dokumentuak (euskararen erabilera planak osotara biltzen dituenak, hain zuzen ere) jasotako irizpideak, hala nola 86/1997 Dekretuaren berezko mekanismo orokor eta intenporalak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtebete du, 2002ko abenduaren 31tik aurrera kontatzen hasita, hirugarren plangintzaldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan berri bat prestatzeko eta onartzeko, edota egungo plana berriz aztertzeko.

Halakorik egiteko 1998-2002 aldirako onartutako planaren emaitzak balioztatzen diren bitartean, edo antzemandako hutsuneak konpondu eta behar diren egokitzapenak egiteko erabaki beharrezkoak aztertzen diren bitartean, ezinbestekoa gertatzen da luzatzea aurtengo urterako 1998-2002 aldirako onartutako Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren edukiak, denboraz gaindikoak izateagatik 86/1997 Dekretuak oro har xedatutako plangintza irizpide orokorrak ezartzeko oinarrian direnak.

Era horretan, orain arte indarrean izan den Planaren alderdi funtsezkoak behar bezala arauturik geldituko dira, hurrengo plangintzaldiari dagokion Planaren dokumentua onartzen den arte.

Horren indarrez, Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuko, eta Lehendakaritza Departamentuko foru diputatuek proposatuta, Diputatuen Kontseiluak 2003ko martxoaren 11ko bilkuran aztertu ondoren, hauxe,

XEDATU DUT

Lehena: Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, hirugarren plangintzaldiari dagokiona (2003-2007), 2003ko abenduaren 31 baino lehenago onartzen ez den bitartean, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko 1998-2002 aldirako Planaren eduki eta printzipioak luzatzea, denboraz gaindikoak izateagatik euren ondorioak heda ditzaketenak 2002ko abenduaren 31tik aurrera.

Bigarrena: Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentuak 2003ko abenduaren 31 baino lehenago aurkeztu beharko du Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, hirugarren plangintzaldiari dagokiona (2003-2007), Diputatuen Kontseiluak aztertu eta onar dezan.

Hirugarrena: Foru Dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du balioa.

Donostia, 2003ko martxoaren 11a.

DIPUTATU NAGUSIA,
Roman Sudupe Olaizola.

KULTURA, EUSKARA, GAZTERIA
ETA KIROL DEPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
Luis M.ª Bandres Unanue. (3011)