| 201. zenbakia | Data 2002-10-23 | 18372 orria |
SAN MARKOSEKO MANKOMUNITATEA
San Markos Mankomunitateko Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren hasierako onarpena.
San Markos Mankomunitateko Batzarrak, 2002ko urriaren 9an ospatutako bileran, ondorengo akordioa hartu du:
1. San Markoseko hiri hondakinak kudeatzeko Plan Integralaren edukiari hasierako onarpena ematea eta 3 hilabetez jendaurreko erakustaldian jartzea, testua nahi duenaren esku jarriko delarik bai Donostiako Vitoria-Gasteiz kaleko 10 zenbakian dauden gure bulegoetan bai gure interneteko web orrialdean, www.gipuzkoa.net/san-marcos.
2. Herritarren partaidetza prozesu bat bultzatzea San Markos Mankomunitateko eremuan gizarte nahiz ekonomiako eragile ezberdinekin eztabaida eta bilera informatiboak eginez, hiritarren elkarteetako ordezkari, enpresa, sindikato, etab.
3. Jendaurrean erakusteko epea igaro ondoren, aurkeztutako arrazoibideak erabakiko dira eta Plan Integrala behin betirako onartuko da 2003ko otsailaren bigarren hamabostaldian egingo den bileran.
Aipatutako Plan Integrala jendaurrean jarriko da ondorengo arauen arabera:
Erakutsita dagoen eta arrazoibideak aurkezteko lekua: Mankomunitatearen bulegoetan, Vitoria-Gasteiz kalea 10. zbk., Donostia, lan-ordutegian.
Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak jartzeko epea: Hiru hilabetekoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitara eman eta ondorengo egunetik hasita.
Arrazoibideak aurkezteko organoa: San Marcos Mankomunitateko Batzarra.
Donostia, 2002ko urriaren 14a.—Lehendakaria.
(10892)