Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

194. zenbakia Data 2002-10-14 17701 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Lan Eskeintza Publikoaren bi deialdietako lehen ariketari dagokion b) zatia egiteko deialdia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA

Enplegu Publikorako Eskaintzaren bi deialdietako lehenengo ariketako b) atala egiteko deialdia.

Departamentuko foru diputatuak, 2002ko urriaren 8an, ondoko agindua eman du:

Gipuzkoako Foru Aldundiko 2001eko Enplegu Publikorako Eskaintzaren 2. faseko deialdien oinarri orokorretako zortzigarrenean agindutakoa betez, ondoren aipatuko diren deialdietako lehenengo ariketako b) atala egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu behar dira.

Hori dela eta, foru diputatuak,

EBAZTEN DU

Behin betiko onartuak izan diren hautagaiei dei egitea Foru Aginduarekin batera doan eranskinean agertzen diren deialdietako lehenengo ariketako b) atala egin dezaten.

Hau guztia denen jakinaren aurrean jartzen da.

Donostia, 2002ko urriaren 9a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa.

(6545) (10703)

I. ERANSKINA

EKONOMIAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
PLAZA 1 (OP1/120)

—Lehenengo ariketako b) atala Londres hotelean egingo da (Zubieta kalea, 2, 20007 Donostia) 2002ko azaroaren 7an, ostegunean, goizeko 9:00etan.

ADMINISTRARIA
9 PLAZA (OP1/309)

—Lehenengo ariketako b) atala Paco Yoldi kiroldegian egingo da (Anoeta pasealekua, 16, 20014 Donostia) 2002ko azaroaren 12an, asteartean, goizeko 9:00etan.