Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

193. zenbakia Data 2002-10-11 17623 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - DIPUTATU NAGUSIA
10/1eko 2002/55 F.D., taxiak erabiltzeko laguntzak onesten dituena, mugikortasun arazo larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide gisa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Urriaren 1eko 55/2002 FORU DEKRETUA, mugikortasuneko arazo handiak dituztelako garraio publiko arrunta erabili ezin dutenek ordezko garraiobide bezala taxia erabil dezaten laguntzak onartzen dituena.

Mugikortasuneko arazo handiak dituztenek ordezko garraiobide bezala taxi bonoa erabiltzeko arautegia onartu zen 1996ko abenduaren 24ko 96/1996 Foru Dekretuaren bidez. Egokitu gabeko garraio kolektiboetan ibiltzeko aukerarik ez duten ezinduentzat antolatu zen taxien zerbitzu publikoaz baliatzen den programa hori eta «ez ohiko» eginkizunetan ezinduek autonomia gehiago irabazi eta, hala, gizarte gorabeheretan gehiago parte har dezaten lortzea da helburua, eta bide batez familiei ere laguntzea, baliabide egokiak eskainiz gero ezinduak gai baitira beste inolako laguntzarik zenbait jardueretan aritzeko.

Beste programa batzuk bezala honako honek ere aldaketak izan ditu gizarte zerbitzuetako eginkizunak zehazten dituen 2001eko uztailaren 30eko 155/2001 Dekretuaren ondorioz. Izan ere, errotik aldatu da foru aldundiek eta udalek orain arte zeukaten lankidetza sistema eta, horregatik bada, aurreko arautegia aldatu eta beste dekretu bat egitea komeni da.

Laguntzak onartzeko jarraibideei buruzkoak dira arautegi honetan egin diren aldaketa nabarmenak. Izan ere, gizarte zerbitzuetako eginkizunak zehazten dituen 2001eko uztailaren 3ko 155/2001 Dekretua indarrean sartu zenez geroztik, mugikortasuneko arazo handiak dituztenentzako laguntzak foru aldundien eskumenekoak dira eta, hartara, orain Foru Aldundiko organo eskuduna da laguntzak onartu eta eman behar dituena, eta ez orain arte eginkizun hori zeukaten udalak.


Programaren hasierako helburuak ez dira aldatu halere, hau da, mugikortasuneko arazo handiak dituzten ezinduei eta nekazaritza lurretan bizi diren adineko pertsonei aukerak eman nahi zaizkie «ez ohiko» eginkizunak beren kabuz egin ditzaten.

Ohiko jarduerari kontrajarriz ulertu behar da zer den «ez ohikoa», hau da, ohikoak dira lanegunetan egunero egiten direnak (lanera joatea, eskolara, okupazio tailerrera) eta ez ohikoak, berriz, asteburuetan (aisialdia) eta lanegunetan baina noizean behin egiten direnak (sendagilearengana joatea, gestioak egitea). Taxi bonoa azken eginkizun horietarako utziz, erabiltzaileek autonomia gehiago izango dute beren aisialdian eta familiek laguntza bat atseden egunetan, baina helburua inolaz ere ez da ohiko eginkizunetarako eskatzen den egokitutako garraioa ordeztea.

Foru Dekretuaren helburua, beraz, Taxi Bonoa izeneko programaren aurreko arautegia aldatu eta beste bat egitea da.

Horren indarrez, Gizartekintza Departamentuko foru diputatuaren proposamenez eta Diputatuen Kontseiluak gaurko bileran eztabaidatu ondoren,

XEDATU DUT

1. artikulua.Gaia.

Ezintasuneko arrazoiengatik mugikortasuneko arazo handiak dituztenek ordezko garraiobidea izan dezaten, taxia erabiltzeko diru laguntzak nola emango diren arautzen du Foru Dekretuak.

Programa honetan neurri multzo bat proposatzen da, ezintasun fisikoarengatik beren kabuz mugitzeko zailtasun handiak dituztenei gizarte gorabeheretan gehiago parte hartzen laguntzeko. Zehazki, diru laguntzak emango zaizkie «ez ohiko» jardueretarako joan-etorriak egin behar dituztenean taxi zerbitzua erabil dezaten.

Foru Dekretuaren ondorioetarako, lanegunetan egunero egiten direnak dira ohiko jarduerak, eta asteburuetan edo lanegunetan baina noizean behin egiten direnak, berriz, «ez ohikoak».

2. artikulua.Onuradunak.

2.1.Ondoko baldintzak betetzen dituztenek eska dezakete programa honetako laguntza. Baldintzak:

a)12 urte baino gehiago izatea.

b)Eskaeraren aurkezpen eguna baino hamabi hilabete lehenago gutxienez, Gipuzkoako Herrialde Historikoko herriren batean erroldaturik egotea.

c)Norberaren ezintasunarengatik garraio publikoa erabiltzeko zailtasun handia izatea eta, ezintasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko 1971/1999 1999ko abenduaren 23ko Errege Dekretuko 3. Eranskineko «garraio publikoak erabiltzeko zailtasunen baremoa» erreferentziatzat hartuta, ondorengo baldintzak betetzea:

c.1.Mugitzeko gurpil-aulkia behar izatea.

c.2.Mugitzeko nahitaez bi bastoi behar izatea.

c.3.Urritasun psikiko sakonak eraginda, garraiobide arruntak erabiltzeko zailtasuna izatea.

c.4.Aipatu den baremoaren arabera, 10 puntura edo gehiagora iristea.

d)Osasun egoerarengatik edo beste arrazoi batzuengatik ezgaituta ez egotea norberaren ohiko bizilekutik ateratzeko.

e)Norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea.

2.2.Aurreko baldintzez gain, ondorengo baremoa ere kontuan hartuko da laguntzak emateko:

 

 

Famili unitatearen kide kopurua

Urteko sarreren arabera dagokion laguntzaren ehunekoa

 

%100

%50

     

1

8.414 euro arte

8.415etik 14.725era

2

15.146

15.147 - 26.505

3

20.194

20.195 - 35.340

4

23.560

23.561 - 41.229

5

25.243

25.244 - 44.174

6

30.291

30.292 - 53.009

7

35.340

35.341 - 61.844

8

40.388

40.389 - 70.679

9

45.437

45.438 - 79.514

 

 

Nº de miembros
de la
Unidad Familiar

Porcentaje de la ayuda que le corresponde
en función de los ingresos anuales

 

100%

50%

     

1

hasta 8.414,- €/año

de 8.415 a 14.725,- €/año

2

hasta 15.146,- €/año

de 15.147 a 26.505,- €/año

3

hasta 20.194,- €/año

de 20.195 a 35.340,- €/año

4

hasta 23.560,- €/año

de 23.561 a 41.229,- €/año

5

hasta 25.243,- €/año

de 25.244 a 44.174,- €/año

6

hasta 30.291,- €/año

de 30.292 a 53.009,- €/año

7

hasta 35.340,- €/año

de 35.341 a 61.844,- €/año

8

hasta 40.388,- €/año

de 40.389 a 70.679,- €/año

9

hasta 45.437,- €/año

de 45.438 a 79.514,- €/año

 

 

 

 

Diru sarrerak laguntzaren %50 hartzeko ezarri diren gehieneko kopurukoak baino handiagoak izanez gero, ez da laguntza eskubiderik izango.

Diru sarrerak kalkulatzeko famili unitatea hartuko da oinarritzat, hau da, onuradunak, ezkontideak eta 18 urte baino gutxiagoko seme-alabek osatutakoa. Onuraduna 18 urte baino gutxiagoko seme-alaba baldin bada, famili unitatea onuradunak, 18 urte baino gutxiagoko anai-arrebek eta gurasoek osatuko dute. Elkarbizitzako unitatean 18 urte baino gehiagoko eta diru sarrerarik gabeko kideak baldin badaude, horiek ere famili unitateko kidetzat hartuko dira. Famili unitatearen urteko diru sarrerak egiaztatzeko, errenta aitorpena edo, bestela, urteko pentsioaren ziurtagiria aurkeztuko da.

Egoitzetan bizi diren ezinduen kasuan, egoitza gastuengatik ordaindutakoa kendu ondoren egingo da sarreren kalkulua.

2.3.Landa ingurunean bizi direnak I. ataleko c) eskakizunetik salbuetsi ahal izango dira, eskatzailearen udalerriko gizarte zerbitzuek taxi bonoa erabiltzeko beharrizana behar bezala justifikatzen badute. Arau horren eraginetarako, landa inguruneak izango dira bai herri gunetik urrutiratuta eta barreiatuta dauden auzune eta bizitegi guneak eta bai landa ingurunekoen izaera duten udalerriak, baldin eta osasun zentro edo antzeko herri ekipamendurik ez badute eta ekipamendu horien beharra dutenek beste herriren batera joan behar badute.

3. artikulua.Laguntzak emateko jarraibideak.

Gizartekintza Departamentuak kudeatuko ditu mugikortasuneko arazo handiak dituztenentzako garraio laguntzak, jarraibide hauen arabera:

3.1.Eskaera.

Eredu arautua erabiliz, eskatzailearen udalerriko gizarte zerbitzuetan egingo da eskaera. Gizarte zerbitzuek zerbitzuaren beharrik badagoen eta programaz baliatzeko baldintzak betetzen diren baloratuko dute eta balorazioa Gizartekintza Departamentura bidaliko dute, eskatutako gainontzeko dokumentazioarekin batera.

Eskaerarekin batera ondorengo dokumentazioa aurkeztuko da:

1.NAren fotokopia.

2.Famili unitatearen urteko diru sarrerak, errenta aitorpenaren bidez edo, bestela, urteko pentsioaren ziurtagiriaren bidez egiaztatuta.

3.Errolda ziurtagiria eta bizikidetasunarena.

4.Laguntza jasotzeko beharra zuritzen duen gizarte txostena.

3.2.Tramitazioa.

Eskaera eta gainerako dokumentazioa jaso ondoren, Gizartekintza Departamentuak ondorengo puntuak begiratuko ditu:

a)Mugitzeko zailtasun maila, ezintasun maila aitortu, deklaratu eta kalifikatzeko prozedurari buruzko 1.971/1999 1999ko abenduaren 23ko Errege Dekretuko 3. Eranskineko «garraio publikoak erabiltzeko zailtasunen baremoaren» arabera neurtutakoa. Balorazioa egin gabe baldin badago, une horretan egingo da, 2. artikuluko 3. puntuko kasuan izan ezik, laguntzaren onuradun izateko horrelakoetan ez baita aldez aurreko baloraziorik behar.

b)Norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea.

Hori guztia eta laguntza jasotzeko gainerako baldintzak egiaztatu ondoren, Gizartekintza Departamentuak eskaera ebatziko du.

Laguntza eskubidea 12 hilekoa izango da gehienez ere, nahiz eta bere kasuan hurrenez hurreneko berrikuntzak onartuko diren.

3.3.Erabakitzeko epea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sei hilabeteko gehieneko epean ebatziko du taxi-bonoaren laguntzen deialdia, 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 42.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aurkeztutako eskaerak organo eskudunak berariaz erabakitzeko duen betebeharra galarazi gabe, eta lege horrek 71.1 artikuluan aurreikusitakoa gertatzen ez bada.

Ebazteko epea amaitu eta organo eskudunak ebazpen adierazirik ematen ez badu, ezetsitzat joko da eskaera, aipatutako legeak 44. artikuluan dioenaren arabera.

3.4.Diru laguntzak ordaintzea eta zuritzea.

Laguntza ematea onartuz gero, hartzaileak jasotzeko eskubidea izango du eskaera udaletxeko gizarte zerbitzuetan aurkeztutako hilaren hurrengo hileko lehen egunetik aurrera. Ordainketak hiru hilero egingo dira banku transferentziaren bidez.

Laguntzak urtero zurituko dira, berritzeko unea iristen denean hain zuzen. Datu faltsuak emateak, datuak ezkutatzeak edota eman diren xederako erabili beharrean diru laguntzak beste helburu batzuetarako erabiltzeak laguntzaren galera ekarriko du, egindako iruzurrari legozkiokeen beste erantzukizunak baztertu gabe.

3.5.Kontrola eta jarraipena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuak onuradunei emandako laguntzak berrikusiko ditu urtero eta, hala, laguntzak emateko arrazoibidetzat hartutako gorabeherak aldatu diren egiaztatuko du. Berrikuspen horretara, laguntzak emandako helbururako erabili direla egiaztatzen duten agiriak eraman behar dira beste batzuen artean. Berrikuspena egin ondoren laguntzaren beharra frogatzen bada, berritzea erabakiko da.

Beste aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizartekintza Departamentuak beretzat gordeko du programaren jarraipen eta garapen egokiaren helburutan behar bezainbeste kontrol egiteko eskubidea.

4. artikulua.Eskubidea galtzea.

Ondorengo hauek laguntza galtzeko arrazoiak izango dira:

a)Laguntza hartzeko baldintzetakoren bat galtzea.

b)Programan sartzeko baldintzak aldatzea.

c)Laguntza emandako helbururako erabili dela ez zuritzea.

Lehen Xedapen Gehigarria.

Taxi bonoaren erabilerari buruzko arautegia onartzen duen 1996ko abenduaren 24ko 96/1996 Foru Dekretuaren babesean onuradun izaera onartu zitzaienek beren eskubidea mantenduko dute foru dekretua indarrean sartzen denean.

Bigarren Xedapen Gehigarria.

Foru dekretu honetako laguntzei dagozkien aurrekontuko kredituak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontuak onartzen dituen Foru Arauaren bidez erabakiko dira.

Hirugarren Xedapen Gehigarria.

Gizartekintza Departamentuko foru diputatuari ahalmena ematen zaio urtero laguntzaren hileko kopurua eta laguntza onartzeko baremo ekonomikoa onartu eta foru dekretu hau behar bezala aplikatzeko behar diren neurriak har ditzan.

Lehen Xedapen Iragankorra.

Foru dekretu honek araututako laguntzak direla eta, aurtengo ekitaldirako 24.000 euroko aurrekontu kreditua dago izendatuta Gizartekintza Departamentuaren aurrekontuko 100 zenbakiko «Komunitate eta Gizarte Ekintza» programan.

Bigarren Xedapen Iragankorra.

Aurtengo urtean hileko hirurogei euro eta hamar zentimokoa izango da (60,10 €) gehienez emango den laguntza.

Indargabetzeko Xedapena.

Indarrik gabe geratuko dira foru dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen arau guztiak eta, batik bat, taxi bonoa erabiltzeko arautegia onartzen duen 1996ko abenduaren 24ko 96/1996 Foru Dekretua.

Amaierako Xedapena.

Foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Donostia, 2000ko urriaren 1a.

DIPUTATU NAGUSIA,
Roman Sudupe Olaizola.

GIZARTEKINTZA
D
EPARTAMENTUKO
F
ORU DIPUTATUA,
Máximo Goikoetxea Ferreiro. (10550)