| 179. zenbakia | Data 2002-09-23 | 16465 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA
Epaimahaietako kideak izendatzea.
Departamentuko foru diputatuak, 2002ko irailaren 13an, ondoko agindua eman du:
Gipuzkoako Foru Aldundiko 2001eko Enplegu Publikorako Eskaintzaren 2. Faseko deialdien oinarri orokorretako zazpigarrenean agindutakoa betez, ondoren aipatuko diren deialdietako hautapen probak kalifikatuko dituzten epaimahaietako kideak izendatu behar dira.
Hori dela eta, foru diputatuak,
EBAZTEN DU
Epaimahaietako kideak izendatzea foru agindu honekin batera doan eranskinean jasotzen diren pertsonak, beti ere, eranskin horretan zehaztuko diren deialdietarako.
Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hala ere, interesatuek aukera dute zuzenean administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere partikularrak, aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, argitarapenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Hau guztia denen jakinaren aurrean jartzen da.
Donostia, 2002ko irailaren 16a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa.
(5822) (9885)
ERANSKINA
DEIALDIA: OGASUNEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA
Erref.: OP1/117
Lehendakaria:
—Titularra: José Ramón Guridi Urrejola Jna., Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
Ordezkoa: José Manuel de Dios Pérez de Labeaga Jna., Antolaketako eta Zerbitzuen Ikuskapeneko zerbitzu burua.
Bokalak:
—Titularra: Xabier Orue Moro Jna., Funtzio Publikoko Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: María Munt Durán And., Giza Baliabideen Ataleko burua.
—Titularra: Víctor Bravo Durán Jna., Ogasuneko zuzendari nagusia.
Ordezkoa: Javier Elcarte Revestido Jna., Ikuskapeneko zuzendariordea.
—Titularra: Peru Bazako Atutxa Jna., Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako zuzendariordea.
Ordezkoa: M.ª Jesús Pérez Garciarena And., Ogasun eta Finantza Departamentuko idazkari teknikoa.
—Titularra: Iñaki Valdivielso Fernández de Gobeo Jna., HEEaren ordezkaria.
Ordezkoa: Francisco Javier Arratibel Rauleaga Jna., HEEaren ordezkaria.
—Titularra: José Luis Bacaicoa Unamuno Jna., langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Isabel Arriola Guenaga And., langileen ordezkaria.
—Titularra: Itziar Gallastegi Arregi And., HEEaren ordezkaria, euskarako probak baloratzeko.
Ordezkoa: Susana Jauregialzo Arregi And., HEEaren ordezkaria, euskarako probak baloratzeko.
Idazkaria:
—Titularra: Jorge Balerdi Gil de Gómez Jna., Lehendakaritza departamentuko idazkari teknikoa.
Ordezkoa: Antonio Majó Treku Jna., Lehendakaritza Departamentuko Idazkaritza Teknikoko legelari aholkularia.
DEIALDIA: OGASUNEKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
Erref.: OP1/222
Lehendakaria:
—Titularra: José Ramón Guridi Urrejola Jna., Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
Ordezkoa: José Manuel de Dios Pérez de Labeaga Jna., Antolaketako eta Zerbitzuen Ikuskapeneko zerbitzu burua.
Bokalak:
—Titularra: Xabier Orue Moro Jna., Funtzio Publikoko Zerbitzuko burua.
Ordezkoa: María Munt Durán And., Giza Baliabideen Ataleko burua.
—Titularra: Peru Bazako Atutxa Jna., Zergabilketako eta Zerga Bulegoetako zuzendariordea.
Ordezkoa: Javier Elcarte Revestido Jna., Ikuskapeneko zuzendariordea.
—Titularra: Carlos Etchepare Zugasti Jna., Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatuaren aholkulari teknikoa.
Ordezkoa: M.ª Jesús Pérez Garciarena And., Ogasun eta Finantza Departamentuko idazkari teknikoa.
—Titularra: Francisco Javier Arratibel Rauleaga Jna., HEEaren ordezkaria.
Ordezkoa: Iñaki Valdivielso Fernández de Gobeo Jna., HEEaren ordezkaria.
—Titularra: Arantza Sein Arbues And., langileen ordezkaria.
Ordezkoa: Antxon Areitio Zatarain Jna., langileen ordezkaria.