| 178. zenbakia | Data 2002-09-20 | 16395 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
Jendaurrean jartzeko iragarkia, hainbat udalerrietako ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketari buruzkoa.
2002ko irailaren 17an egindako bileran Diputatuen Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez, Foru Aldundiak honako ebazpena, hartu du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspena dela eta:
«Lehena. Onartzea ondasun higiezin hiritarretako lurzoruaren eta eraikinen balio ponentzien aldaketa, udalerri hauei dagokienez: Andoain, Hondarribia, Arrasate, Donostia, Usurbil, Bergara, Antzuola, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Urnieta, Zarautz, Zestoa, Hernani, Oiartzun, Orio, Errenteria, Urretxu, Zumaia, Zumarraga, Altzo, Amezketa, Ataun, Beasain, Berastegi, Ezkio-Itsaso, Idiazabal, Irura, Itsasondo, Lazkao, Leaburu, Lizartza, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi eta Tolosa.
Bigarrena. 15 eguneko epean ponentziak jendaurrean jartzea, interesatuek hautazko berraztertze errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.
Hirugarrena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren ediktuen bidez iragartzea ponentziak jendaurrean jarri direla aurreko bigarren apartatuan aipatu bezala».
Esandakoa betetzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen da ponentzia horiek Gipuzkoako udaletan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Zerbitzuak Donostiako Okendo kaleko 20. zki.an dituen bulegoetan jendaurrean jarri direla jakinarazteko. Erabakiaren bigarren apartatuan aipatzen den 15 eguneko epea iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen.
Halaxe argitaratzen da hau denen aurrean behar diren ondorioetarako.
Donostia, 2002ko irailaren 17a.— M.ª Jesús Pérez, Ogasun eta Finantza Departamentuko Idazkari Teknikoa.
(9949) (9886)