Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

172. zenbakia Data 2002-09-12 15962 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
Ekonomia jardueraren gaineko zergak kobratzeko iragarkia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatea

Ediktua

Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitate buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBATZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2002ko Iharduera Ekonomikoen Gaineko Zerga 2002ko urriaren 1ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte bereko azaroaren 11an amaituko dela, biak barne.

Aurtengo irailaren 2a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Urriaren 22a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

—Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzua. Okendo, 20, 0 solairua. Donostia.

—Donostiako Zerga Bulegoa. Sekundino Esnaola, 10-12.

—Irungo Agentzia Exekutiboa. Geltokia, 5-7.

—Eibarko Zerga Bulegoa. Arragueta kalea, 2.

—Azpeitiko Zerga Bulegoa. Jose Artetxe, 3.

—Tolosako Zerga Bulegoa. San Frantzisko, 45.

—Bergarako Zerga Bulegoa. Mintegia, 5.

Jendearentzako ordutegia, larunbatetan eta jaiegunetan ezik, honako hau izango da: 8:30etatik 14:00etara Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzuan eta 8:30etatik 13:30tara Zerga Bulegoetan.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik egingo zaie.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia. Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.

Donostia, 2002ko abuztuaren 29a.—Francisco Javier Rey Alfaro, Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko burua, ez egoteagatik.

(9579) (9576)