| 168. zenbakia | Data 2002-09-06 | 15732 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OBRA HIDRAULIKOETAKO ETA
HIRIGINTZAKO DEPARTAMENTUA
Hirigintza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusia
Altzagako «Altzagarate» 22. Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa. (GHI-079/02-P05-A).
Diputatuen Kontseiluak, 2002ko uztailaren 30eko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:
«Altzagako Udalak tramitatu ondoren, «Altzagarate» 22. Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa» aurkeztu du, Foru Aldundiak behin betiko onar dezan.
Udalak sustatutako espedientearen helburu nagusia da aldaketa txiki batzuk egitea etxebizitzetarako hiri eremu horren antolaketa xehatuan. Zehazki, dokumentuak proposatzen du, alde batetik, udalerriko bide bat egituratzea eta, bestetik, lagatako plaza publiko bat kentzea. Plaza hori kentzeagatik, konpentsazio gisa, espazio libreen beste sistema orokor bat jarriko da lur eremu hiritarrezinean, Altzagarateko ermitaren ondoan. Halaber, etxebizitzetarako egun dauden lurzatiak eraikitzeko baldintzak aldatzen dira, besteak beste, lerrokadurak, eraiki ezineko lurzati pribatua eta sarrerak. Hala ere, ez da gehitu hasiera batean aurreikusitako etxebizitza kopurua.
Bestalde, lur eremu hiritarrezinari buruzko arautegiaren 31. artikulua aldatu da, hain zuzen ere, «Gainerako Lur eremu hiritarrezina» izeneko lur eremuan erabilera publiko edo gizarte intereseko eraikinak edo instalazioak jartzeko baimena arautzen duena, eta, ondorioz, aipatu jarduketak jartzeko parametroak kendu egin dira.
Aurrerapena tramitatu ondoren, 2001eko azaroaren 28ko Udal Batzarrak hasierako onarpena ematea erabaki zuen eta jendaurrean erakutsitako epean ez zen inolako alegaziorik jaso.
Ondoren, 2001eko abenduaren 26ko Udal Batzarrak erabaki zuen hasieran onartutako dokumentuan honako bi aldaketa hauek egitea: Alde batetik, berdeguneetarako aurreikusitako tokia aldatzea eta, bestetik, hirigintza arautegiaren 31. artikulua aldatzea, lur eremu hiritarrezinean erabilera publiko edo gizarte intereseko instalazioak jartzea arautzen duena.
Aipatu aldaketei egokitutako dokumentu berria prestatu ondoren, 2002ko otsailaren 20ko Udal Batzarrak dokumentua berriro jendaurrean erakustea erabaki zuen, izan ere, Udalaren ustez dokumentuan egindako aldaketek funtsean aldatzen baitzuten hasieran onartutako plana.
Alegaziorik jaso gabe dokumentua jendaurrean erakusteko epea amaitu eta beharrezko informeak egin ondoren, Udal Batzarrak, 2002ko apirilaren 3an, behin-behinekoz onartu zuen tramitatutako aldaketa eta, azkenik, espedientea Foru Aldundira bidali zuen behin betiko onar zezan.
Dokumentazioa Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari bidali ondoren Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak, uztailaren 3an egindako 4/2002 bileran, espedienteari aldeko informea ematea erabaki zuen, Foru Aldundiak derrigorrez bete behar dituen alderdiei dagokienez.
Horrela, Foru Aldundiko Hirigintza eta Lurralde Antolaketa Zerbitzuak dokumentuaren edukia aztertu ondoren adierazi du lege aldetik zuzena dela eta helburuekin bat datorrela 22. Arean proposatutako aldaketei dagokienez. Hala ere, beharrezkotzat jotzen da udalerriaren Egitura Orokor eta Organikoaren planoa aurkeztea, hau da, ermitaren ondoan jarritako Espazio Libreen Sistema Orokor berria jasotzen duena.
Bestalde, lur eremu hiritarrezinari dagokion arautegiaren 31. artikuluaren testu berriari dagokionez, nahiz eta arrazoizkoa izan mota horretako erabilera eta jarduerak jartzeko aipatu artikuluan aurreikusitako baldintzetako batzuk aldatzea edo egokitzea, ezin da, ordea, proposatutako testu berria justifikatu, zeharo kentzen baititu parametro guztiak, besteak beste, eraikigarritasuna, egun dauden etxebizitzetarainoko tarteak, lurzatiaren mugetarainoko tarteak, ubideak eta bideak, gehieneko altuera eta profila, teilatuaren baldintzak eta aparkalekuak. Izan ere, kontuan hartu behar baita, batez ere, lur eremu hiritarrezinean indarrean dagoen arautegiak ez duela aipatzen aipatu jarduerak jartzerakoan mugatzat har daitekeen inolako ordenantza orokorrik. Horregatik, ez da bidezko 31. artikuluaren testu berriari behin betiko onarpenik ematea.
Ondorioz, eta tramitatzerakoan hirigintzako legerian aurreikusitako jardunbidea segitu denez, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidraulikoetako eta Hirigintzako foru diputatuaren proposamenez eta eztabaidatu ondoren,
ERABAKI DU
Lehenengo:
Behin betiko onartzea Altzagako «Altzagarate» 22. Areari dagokion Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa, 22. Arearako proposatutako aldaketei dagokienez.Bigarren: Ez ematea behin betiko onarpenik lur eremu hiritarrezinari buruzko arautegiaren 31. artikuluaren testu berriari.
Hirugarren: Altzagako Espazio Libreen Sistema Orokor berria, ermita ondoan jarritakoa, jasotzen duen udalerriaren Egitura Orokor eta Organikoaren planoa aurkeztu behar du Udalak Foru Aldundian hilabeteko epean, diligentziatu eta espedientean sartzeko.
Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau argitaratu edo, kasu bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Diputatuen Kontseiluari, argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte».
Eranskina: Aipatutako dokumentuan dagoen Arautegiaren testua.
Donostia, 2002ko abuztuaren 7a.—Javier Capdevila Mayoral, Idazkari Teknikoa.
(3953) (9380)
8. ALTZAGARATE ALORREKO EZAUGARRIEN FITXARAKO PROPOSAMENA
UE.1 Gauzatze Unitaterako sarbideak aldatzearen ondorioz, hainbat zehaztapen aldatuko da UE.1, UE.2 eta UE.8 Gauzatze Unitateetako partzela azalerei dagokienez; halaz, hurren datorren moduan geratuko da fitxa.
8.1. Irizpideak eta helburuak.
Eraikin berriak altxatzeko aukera ahalbidetzea, auzoko biztanleen beharrei erantzun ahal izatearren. Hainbat erantsi eraistea, ingurua desitxuratzen baitute. GI-3871 errepidea 5 m-raino zabaltzea, espaloiak ere eginez. Barnealdeko bidea zabaltzea, 5 m-raino iritsiz.
8.2. Azalerak.
Alorreko azalera: 13.770 m˛.
UE.1en azalera: 1.617 m
˛.UE.2ren azalera: 1.146 m
˛.UE.3ren azalera: 1.160 m
˛.UE.4ren azalera: 1.281 m
˛.UE.5en azalera: 1.234 m
˛.UE.6ren azalera: 1.542 m
˛.UE.7ren azalera: 1.504 m
˛.UE.8ren azalera: 1.296 m
˛.UE.9ren azalera: 735 m
˛.8.3. Gauzatze unitateetarako zehaztapenak.
UE.1
Azalera: 1.617 m˛.
Eraikinek okupatua: 260 m
˛.—Erabilerak:
Sotoa: Garajea: 260 m
˛.Beheko oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lehen oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lorategi pribatua eta sarbideak: 1.258 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Lerrokadurak: Kasu guztietan 3 m-ko tartea beharko da lagapenen ondoren ateratzen diren mugekiko, eta arauzko tartea beharko da errepidearekiko ere.
Oinak: Sotokoa, behekoa eta lehena.
Estalkia: Bi isurialdekoa, %35eko malda, teila zeramikoa; teilatu-hegalaren gehienezko hegalkina, 1,50 m-koa.
Ez da estalkiko planotik gorako atal irtenik onartuko, tximiniak izan ezik.
Kanpo-akaberak: Argiak edo harri naturalez eginak.
Hegalkinak: Hegalkin irekiak onartuko dira, 1 m-rainoko zabalerakoak, fatxada-luzeraren %50eraino hartzen dutenak.
—Hiritartzea eta lagapenak:
Hiritartze lanen ondotik, Udalari dohain lagako zaio 2 m zabaleko espaloi bat, bere azpiegiturez eta argiztapenaz. Gainera, GI-3871 errepideak 5 m-ko zabalera hartzeko behar duen azalera lagako da. Azalera hauek guztira 99 m
˛ ingurukoak dira.UE.2
Azalera: 1.146 m
˛.Eraikinek okupatua: 335 m
˛.—Erabilerak:
Beheko oina: Etxebizitza eta garajea: 335 m
˛.Goiko oinak: Etxebizitza.
Lorategi pribatua eta sarbideak: 661 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Egungo eraikina finkatzen da. Txabola biak antolamendutik kanpo geratuko dira.
UE.3
Azalera: 1.160 m
˛.Eraikinek okupatua:664 m
˛.—Erabilerak:
Beheko oina: Etxebizitza eta garajea: 664 m
˛.Goiko oinak: Etxebizitza.
Lorategi pribatua eta sarbideak: 496 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Egungo eraikina finkatzen da. Txabola biak antolamendutik kanpo geratuko dira.
UE.4
Azalera: 1.281 m
˛.Eraikinek okupatua:260 m
˛.—Erabilerak:
Sotoa: Garajea: 260 m
˛.Beheko oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lehen oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lorategi pribatua eta sarbideak: 917 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Lerrokadurak: Kasu guztietan 3 m-ko tartea beharko da lagapenen ondoren ateratzen diren mugekiko.
Oinak: Sotokoa, behekoa eta lehena.
Estalkia: Bi isurialdekoa, %35eko malda, teila zeramikoa; teilatu-hegalaren gehienezko hegalkina, 1,50 m-koa.
Ez da estalkiko planotik gorako atal irtenik onartuko, tximiniak izan ezik.
Kanpo-akaberak: Argiak edo harri naturalez eginak.
Hegalkinak: Hegalkin irekiak onartuko dira, 1 m-rainoko zabalerakoak, fatxada-luzeraren %50eraino hartzen dutenak.
—Hiritartzea eta lagapenak:
Hiritartze lanen ondotik, Udalari dohain lagako zaio 2 m zabaleko espaloi bat, bere azpiegiturez eta argiztapenaz. Gainera, bideak 3 m-ko zabalera hartzeko behar duen azalera lagako da. Azalera hauek guztira 104 m
˛ ingurukoak dira.UE.5
Azalera:1.234 m
˛.Eraikinek okupatua:532 m
˛.—Erabilerak:
Beheko oina: Etxebizitza eta garajea: 532 m
˛.Goiko oinak: Etxebizitza.
Lorategi pribatua eta sarbideak:637 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Egungo eraikina finkatzen da. Txabola biak antolamendutik kanpo geratuko dira.
UE.6
Azalera: 1.542 m
˛.Eraikinek okupatua: 260 m
˛.—Erabilerak:
Sotoa: Garajea: 260 m
˛.Beheko oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lehen oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lorategi pribatua eta sarbideak: 1.080 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—Eraikuntzaren baldintzak:
Lerrokadurak: Kasu guztietan 3 m-ko tartea beharko da lagapenen ondoren ateratzen diren mugekiko, eta arauzko tartea beharko da errepidearekiko ere.
Oinak: Sotokoa, behekoa eta lehena.
Estalkia: Bi isurialdekoa, %35eko malda, teila zeramikoa; teilatu-hegalaren gehienezko hegalkina, 1,50 m-koa.
Ez da estalkiko planotik gorako atal irtenik onartuko, tximiniak izan ezik.
Kanpo-akaberak: Argiak edo harri naturalez eginak.
Hegalkinak: Hegalkin irekiak onartuko dira, 1 m-rainoko zabalerakoak, fatxada-luzeraren %50eraino hartzen dutenak.
—Hiritartzea eta lagapenak:
Hiritartze lanen ondotik, Udalari dohain lagako zaio 2 m zabaleko espaloi bat, bere azpiegiturez eta argiztapenaz. Gainera, GI-3871 errepideak 5 m-ko zabalera hartzeko eta bide nagusia 5 m zabal izateko behar den azalera lagako da. Azalera hauek guztira 202 m
˛ ingurukoak dira.UE.7
Azalera: 1.504 m
˛Eraikinek okupatua: 260 m
˛.—
Erabilerak:Sotoa: Garajea: 260 m
˛.Beheko oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lehen oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lorategi pribatua eta sarbideak: 1.026 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—
Eraikuntzaren baldintzak:Lerrokadurak: Kasu guztietan 3 m-ko tartea beharko da lagapenen ondoren ateratzen diren mugekiko, eta arauzko tartea beharko da errepidearekiko ere.
Oinak: Sotokoa, behekoa eta lehena.
Estalkia: Bi isurialdekoa, %35eko malda, teila zeramikoa; teilatu-hegalaren gehienezko hegalkina, 1,50 m-koa.
Ez da estalkiko planotik gorako atal irtenik onartuko, tximiniak izan ezik.
Kanpo-akaberak: Argiak edo harri naturalez eginak.
Hegalkinak: Hegalkin irekiak onartuko dira, 1 m-rainoko zabalerakoak, fatxada-luzeraren %50eraino hartzen dutenak.
—
Hiritartzea eta lagapenak:Hiritartze lanen ondotik, Udalari dohain lagako zaio 2 m zabaleko espaloi bat, bere azpiegiturez eta argiztapenaz. Gainera, bide nagusia 5 m zabal izateko behar den azalera lagako da. Azalera hauek guztira 218 m
˛ ingurukoak dira.UE.8
Azalera: 1.296 m
˛.Eraikinek okupatua:260 m
˛.—
Erabilerak:Sotoa: Garajea: 260 m
˛.Beheko oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lehen oina: Etxebizitza: 260 m
˛.Lorategi pribatua eta sarbideak: 786 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—
Eraikuntzaren baldintzak:Lerrokadurak: Kasu guztietan 3 m-ko tartea beharko da lagapenen ondoren ateratzen diren mugekiko, eta arauzko tartea beharko da errepidearekiko ere.
Oinak: Sotokoa, behekoa eta lehena.
Estalkia: Bi isurialdekoa, %35eko malda, teila zeramikoa; teilatu-hegalaren gehienezko hegalkina, 1,50 m-koa.
Ez da estalkiko planotik gorako atal irtenik onartuko, tximiniak izan ezik.
Kanpo-akaberak: Argiak edo harri naturalez eginak.
Hegalkinak: Hegalkin irekiak onartuko dira, 1 m-rainoko zabalerakoak, fatxada-luzeraren %50eraino hartzen dutenak.
—
Hiritartzea eta lagapenak:Hiritartze lanen ondotik, Udalari dohain lagako zaio 2 m zabaleko espaloi bat, bere azpiegiturez eta argiztapenaz. Gainera, bide nagusia 5 m zabal izateko behar den azalera lagako da. Azalera hauek guztira 250 m
˛ ingurukoak dira.UE.9
Azalera: 735 m
˛.Eraikinek okupatua:458 m
˛.—
Erabilerak:Beheko oina: Etxebizitza eta garajea: 458 m
˛.Goiko oinak: Etxebizitza.
Lorategi pribatua eta sarbideak: 277 m
˛.Etxebizitza-kopurua: 2 unit.
—
Eraikuntzaren baldintzak:Egungo eraikina finkatzen da. Txabolak antolamendutik kanpo geratuko dira.
8.4. Antolamendu osagarria eta hiritartzea.
Udalak Xehetasunezko Azterketa bat izapidetzea exijitu ahal izango du.
Udalak hiritartuko du Alorreko barnealdeko bide nagusia.
Lurrei eusteko hormei harri-horma akabera emango zaie kanpoaldean.
Partzela-itxiturak heskaiz edo harriz egingo dira, eta 1 m-ko altuera emango zaie.
8.5. Kudeaketa eta jarduketa.
Kudeaketa ekimen pribatuarena izango da, eta konpentsazio sistema erabiliko da gauzatze unitate bakoitzean. Guztira bederatzi (9) gauzatze unitate (UE) izango dira.
Erdiko bidea egiteko –Komunikazio Sistema Lokala– Udalak desjabetze sistemaz jardungo du eraikuntza finkatzen den gauzatze unitateetan; horrenbestez, UE-2ri 136 m
˛ dagozkio honetan, eta UE-5i 53 m˛. Behar diren beste lurrak gauzatze unitateetako lagapenen bidez eskuratuko ditu eta, une hori iritsita hauek garatu gabe baldin badaude, aurretiazko okupazio bidez edo hirigintzako hitzarmen bidez.Onurak eta kargak berdinbanatu, lur lagapenak gauzatu, aprobetxamendu eta hiritartze lanak egiteko epea 4 urtekoa izango da, Hiri Antolamenduko Arauen aldaketarako agiriak behin betiko onespena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita. Eraikitzeko baimenak eskatzeko bi urteko epea izango da, aurreko betekizun guztiak betetzen direnetik kontatzen hasita.