| 165. zenbakia | Data 2002-09-03 | 15520 orria |
Osasun Kudeaketako erdi mailako teknikariaren plaza 1 betetzeko onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrendak (Erref.: OP1/224).
Departamentuko foru diputatuak, 2002ko abuztuaren 23an, ondoko agindua eman du:
Amaitu baita 2001eko ekainaren 27ko 120 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2001eko Enplegu Publikorako Eskaintzaren deialdian parte hartzeko eskaeren aurkezpen epea, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartu behar dira orain eta lehenengo ariketako b) ataleko proba egingo den eguna, ordua eta lekua zehaztu.
Hori dela eta, foru diputatuak,
EBATZI DU
1.Onartzea Osasun Kudeaketako erdi mailako teknikariaren plaza 1 betetzeko onartuak eta baztertuak izan direnen behin-behineko zerrendak, foru agindu honen eranskinean azaltzen den moduan (Erref.: OP1/224).
Foru agindu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera interesatuek 10 laneguneko epea izango dute behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioak jarri edo zerrendatik kanpo utzi dituzten akatsak zuzentzeko.
2.Behin betiko onartuko diren izangaiei dei egitea 2002ko azaroaren 5ean goizeko 9:00etan egingo den lehenengo ariketaren b) ataleko proba egin dezaten.
Lekua:
Gipuzkoako Foru Aldundiko I Areto Balioaniztunean. Gipuzkoako plaza z/g (20004) Donostia.
Oharra: Izangaiek nortasun agiria eraman beharko dute.
Informazioa:
—www.gipuzkoa.net/ope2001
—Atari, informazio bulegoa. Behe solairua. Gipuzkoa Enparantza z/g, Donostia (20004).
Telefonoa: 943.483.344.
Hau guztia denen jakinaren aurrean jartzen da.
Donostia, 2002ko abuztuaren 27a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa.
(5265) (9275)
DEIALDIA: OSASUN KUDEAKETAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA - PLAZA 1 Erref.: OP1/224
CONVOCATORIA: TECNICO MEDIO DE GESTION SANITARIA - 1 PLAZA Ref.: OP1/224
Txanda: Mugatua / Turno: Restringido
Onartuen Zerrenda / Listado de Admitidos
N.A / D.N.I Izen Abizenak / Nombre y Apellidos
15922300 MARAURI, CHASCO, M DOLORES
15937327 PEREZ, MARTINEZ, M DEL CONSUELO
15982261 TELLERIA, ORBELZU, MIREN GURUTZE
15936930 URBIETA, ARANZASTI, M.ª LOURDES