| 92. zenbakia | Data 2002-05-20 | 9458 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Apirilaren 30eko 20/2002 FORU DEKRETUA, Gipuzkoako adineko pertsona ezinduentzako lekuak eskatu eta emateko arauak ematen dituena.
Akats zuzenketa
Aldizkari ofizial honen 84. zenbakian, maitzaren 8koan, argitaratutako foru dekretu horren testuan hutsegite bat antzeman denez, ondorengo zuzenketa egin behar da:
8.614. orria. 3.1 artikulua:
—Honako hau esaten duen lekuan:
«65 urte baino gehiagoko bost adineko pertsonari edo gehiagori».
—Honako hau esan behar du:
«60 urte baino gehiagoko bost adineko pertsonari».
8.615. orria. 3.2 artikulua:
—Honako hau esaten duen lekuan:
«65 urte baino gehiagoko».
—Honako hau esan behar du:
«60 urte baino gehiagoko».
8.616. orria. 6.2 artikulua:
—Bigarren paragrafoan honako hau esaten duen lekuan:
«Foru dekretu honetako 5.1.c. artikuluak».
—Honako hau esan behar du:
«Foru dekretu honetako 5.1.b artikuluak».
8.616. orria. 6.3 artikulua:
—Honela esaten duen lekuan:
«Interesatuak ezin dionean legezko ordezkariak aurkeztutako eskaerari bere adostasuna eman balio juridikoa izateko moduan, Kode Zibileko 211. artikuluak aipatzen duen baimen judizala erantsi behar da edota, berehala erabaki beharreko egoera batean egonez gero, epaitegi eskudunean hura eskatu dela egiaztatzen duen agiria».
—Honako hau esan behar du:
«Interesatuak ezin dionean legezko ordezkariak aurkeztutako eskaerari bere adostasuna eman balio juridikoa izateko moduan, baimen judiziala erantsi behar da, hala dagokionean.
8.616. orrialdea. 7.1.c artikulua:
—Honako hau esaten duen lekuan:
«5.1.c artikuluak aipatzen dituen eskatzaileak».
—Honako hau esan behar du:
«5.2. artikuluak aipatzen dituen eskatzaileak».
8.618. orria. 9. artikulua:
—Laugarren paragrafoan honela esaten duen lekuan:
«Egoitza ekipamenduen kudeaketaren titularrek ekitaldi bakoitzeko abenduan jakinaraziko diote Gizartekintza Departamentuari».
—Honako hau esan behar du:
«Ekipamenduen kudeaketaren titularrek ekitaldi bakoitzeko abenduan jakinaraziko diote Gizartekintza Departamentuari».
8.618. orrialdea. 10. artikulua
—Honako hau esaten duen lekuan:
«10. Artikulua. Egoitza zerbitzuak»
—Honako hau esan behar du:
«Ekarpen ekonomikoa egoitza zerbitzuei»
—Honako hau esaten duen lekuan:
«Erabiltzailearen azkeneko per capita ondarea 24.000 eurokoa baldin bada, diru kopuru horrekin oso-osorik ordaindu beharko du dagokion egoitza zerbitzuko plaza, beretzat gordez 3.000 euro, berak libreki erabiltzeko».
—Honako hau esan behar du:
«Erabiltzailearen azkeneko per capita ondare higiezina 24.040 eurotik gorakoa baldin bada, diru kopuru horrekin oso-osorik ordaindu beharko du egoitza zerbitzuko plaza. Kapital higikorra baldin badauka, 3.005 euro gehienez beretzat gordeko dira, berak libreki erabiltzeko, eta gainerakoa konputatuko da».
10.2 artikuluaren lehenengo paragrafoan:
— Honako hau esaten duen lekuan:
«eta aurreko artikuluan definitutako famili unitatea oinarritzat hartuta»
—Honako hau esan behar du:
«eta 8. artikuluan definitutako famili unitatea oinarritzat hartuta».
8.618. orrialdea. 12. artikulua:
—Lehenengo paragrafoan honako hau esaten duen lekuan:
«2. artikuluan ezarritakoaren arabera».
—Honako hau esan behar du:
«8. artikuluan ezarritakoaren arabera».
8.619. orrialdea. 15. artikulua:
—Lehenengo paragrafoan honako hau esaten duen lekuan:
«erabiltzailea egoitzako ekipamenduan sartzen den unean».
—Honako hau esan behar du:
«erabiltzailea ekipamenduan sartzen den unean».
—Bigarren paragrafoan honako hau esaten duen lekuan:
«Ordainketa dagokion egoitzako gizarte zerbitzuari egingo zaio zuzenean».
—Honako hau esan behar du:
«Ordainketa dagokion zerbitzuari egingo zaio zuzenean».
—Hirugarren paragrafoan honako hau esaten duen lekuan:
«Erabiltzaileak zuzenean ordainduko dio bera sartuta dagoen egoitzako gizarte zerbitzuari».
—Honako hau esan behar du:
«Erabiltzaileak zuzenean ordainduko dio bera zaintzen duen zerbitzuari».
Donostia, 2002ko maiatzaren 13a. (5272)