Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

18. zenbakia Data 2002-01-29 1601 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
Beasaingo udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-ordezkaritza hitzarmenak onestea, Ondasun higiezinen eta Jarduera ekonomikoen gaineko zergen kudeaketarako.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Beasaingo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko kolaborazio eta delegazio hitzarmenen onarpena: Udalak ondasun higiezinen eta jarduera ekonomikoen gaineko zergen kudeaketaren eskuordea ematea.

1994ko urriaren 18ko Erabakiaren bidez Diputatuen Kontseiluak hitzarmen eredu batzuk onartu zituen, Gipuzkoako udalek delegazio edota lankidetza maila desberdinen artean aukeratu ahal izan zezaten, zergak ordaintzeko borondatezko epean nahiz epe exekutiboan, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko.

Udalek eta Aldundiak hitzarmen horiek sinatu ondoren, ereduak oso-osorik eman ziren argitara, aukera egin zuten udalen zerrendarekin batera.

2001. urtean ondorioak izateko sinatu ziren hitzarmen guztiak 2002. urterako luzatutzat hartzen dira, Beasaingo Udalarekin hitzartutakoak izan ezik. Udal horrek, izan ere, hitzarmenaren amaiera gaztigatu zuen eta, Udalbatzarrak 2000ko azaroaren 8an hala erabaki eta gero, honako hitzarmen hauek izenpetu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2002. urterako:

—Kolaboratu eta eskuordea emateko hitzarmena, Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatzeko (Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalen arteko hitzarmenari buruzko iragarkiaren I. eranskin moduan argitaratu zen testu hori, 1995eko otsailaren 28ko 40 zk.ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean).

—Kolaboratu eta eskuordea emateko hitzarmena, Udalak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kudeatzeko (aurreko paragrafoan aipatutako iragarkiaren V. eranskin moduan argitaratu zen testu hori).

Hau guztia jakinarazten da uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak, Ondasun Higiezinen gaineko Zergarenak, bigarren xedapen gehigarrian esandakoa eta apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arauemaileak, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Testu Bateratua onartzekoak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoa betez.

Donostia, 2002ko urtarrilaren 18a.—Laura Gallastegui, Idazkari Teknikoa, ez dagoenez.

(591) (796)