| 5. zenbakia | Data 2002-01-09 | 422 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA
Epaimahaietako kideak izendatzea
Departamentuko foru diputatuak, 2001eko abenduaren 27an, ondoko agindua eman du:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2001erako Enplegu Publikorako Eskaintzaren deialdien oinarri orokorretako 7. atala betez, urriaren 5ean emandako Foru Aginduaren bitartez Epaimahaietako kideak izendatu ziren, hain zuzen ere 2001erako Enplegu Eskaintza Publikoan Foru Aldundi honek dei egindako hautapen probetan bidezkoak diren kalifikazioak ematen jarduteko.
Deialdi bakoitzean onartu diren eta baztertu diren hautagaien zerrendak onartu ondoren, eta epaimahaikoek bete behar dituztez legezko beharkizunak aztertuta, bidezkoa da izendatuta epaimahaikide batzuk aldatzea.
Hori dela eta, foru diputatuak,
EBAZTEN DU
Epaimahaietako kideak izendatzea foru agindu honekin batera doan eranskinean jasotzen diren pertsonak, beti ere, eranskin horretan zehaztuko diren deialdietarako.
Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Hala ere, interesatuek aukera dute zuzenean Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkezteko Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako epaitegietan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere partikularrak, aukera dute horren aurretik Berraztertzeko Hautazko Errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, argitarapenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu, harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Hau guztia denen jakinaren aurrean jartzen da.
Donostia, 2002ko urtarrilaren 2a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa.
(1) (87)
ERANSKINA
OP1/104. Deialdian José Luis Hernández Goikoetxea ordezko epaimahaikidearen ordez M.ª Jesús Pérez Garciarena izendatzea.
OP1/110. Deialdian Carlos Pérez Olazaga epaimahaikide titularraren ordez Iñaki Carton García izendatzea, eta honen ordezko epaimahaikide Joseba Bilbatua Morancho izendatzea.
OP1/111. Deialdian José Manuel Murrieta epaimahaikide titularraren ordez Carlos Aseguinolaza Iparragirre izendatzea.
Vicente Dorronsoro Mintegi ordezko epaimahaikidearen ordez Ismael Mondragón Laskurain izendatzea.
OP1/112. Deialdian José Manuel Murrieta epaimahaikide titularraren ordez Iñaki Azkarate Pérez izendatzea.
Aurrekoaren ordezkoa zen Ismael Mondragon epaimahaikidearen ordez Iñaki Ausan Urtizberea izendatzea
OP1/116. Deialdian Ana Etxabe Mendizabal epaimahaikide titularraren ordez Pilar Mujika Dorrronsoro izendatzea eta honen ordezko epaimahaikide Jesús Arrizabalaga Joaristi izendatzea.
OP1/202. Deialdian José M.ª Lezana Angulo epaimahaikide titularraren ordez Arritokieta Manterola Izpizua izendatzea eta honen ordezko epaimahaikide Eva Azkarate Alberdi izendatzea.
OP1/208. Deialdian Carlos Pérez Olazaga epaimahaikide titularraren ordez Iñaki Carton García izendatzea eta honen ordezko epaimahaikide Joseba Bilbatua Morancho izendatzea.
OP1/211. Deialdian M.ª Carmen Vesga Moreno ordezko epaimahaikidearen ordez María Isabel de Paul Otxotorena izendatzea.
OP1/220. Deialdian Elena Janeiro ordezko epaimahaikidearen ordez Mikel Romero Grijalba izendatzea.
OP1/501. Deialdian Vicenta Berriozabal Pujana epaimahaikide titularraren ordez Begoña Gutiérrez Eizaguirre izendatzea eta hau ordezko epaimahaikide zen tokian José Paños Constante izendatzea.
OP1/217. Izendapen hau aldatzea: Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuko buru bezala azaltzen den Emilio Ruiz de Arcautek Arabako Foru Aldundiko Zaharberrikuntza Zerbitzuko teknikari bezala azaldu behar du.