Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

190. zenbakia Data 2001-10-03 18280 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Baso Osasuneko goi mailako teknikariaren plaza 1 betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA

Baso osasuneko goi mailako teknikariaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketarako deialdia.

Diputatuen Kontseiluak, 2001eko irailaren 18an eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:

«Diputatuen Kontseiluak 2001eko ekainaren 5ean hartutako erabakiaren bidez baso osasuneko goi mailako teknikari plaza bat betetzeko lehiaketa-oposizioaren deialdia onartu zen, eta bertan parte hartzeko Biologiako lizentziadun titulua eskatzen zen.

Joan den uztailaren 10ean Lleidako Unibertsitateko Nekazaritza Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak idatzi bat aurkeztu zuen deialdi horren inguruan.

Idatzi horretan Eskola Teknikoko zuzendariak bere harridura azaldu zuen deialdian parte hartu ahal izateko baldintzetako bat Biologiako lizentziadun izatea delako, hain zuzen ere karrera horretako ikasketa planean ez denean Baso Osasuneko ikasgairik sartzen, eta aldiz mendietako ingeniariek gai zerrenda espezifikoa oso ondo ezagutzen duten arren ezin dute plaza horretara aurkeztu.

Ondoren, 2001eko uztailaren 23an Dionisio Berra Lertxundi jaunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen deialdi horretako oinarrien aurka, eta nekazaritza ingeniariek eta mendietakoek plaza horretara aurkezteko aukera izan zezatela eskatu zuen.

Errekurtsoan adierazten du Baso Osasuna diziplina anitzeko gaia dela, hau da, beste herri administrazio batzuetan gai fitosanitarioak nekazaritza ingeniariek, mendietakoek nahiz biologoek lantzen dituztela, eta hori argi ikusten da zenbait erakunderen osaketan. Hala, NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak baso osasunean esperientzia duen teknikari plaza baterako deialdia iragarri berria du goian aipatutako hiru titulazioetara irekia, eta zenbait espezialitatetako profesionalek prestatutako bibliografia erantsi zuten.

Bestalde, egun berean Mendietako Ingeniarien Elkargoak idatzia aurkeztu zuen argumentazio zabalarekin. Errekurtsoan asimilagarritzat jotzen ditu biologiako lizentziadunek eta mendietako ingeniariek dituzten ingurumen gaietako ezugupenak, eta baso osasuneko goi mailako teknikari plazara aurkeztu ahal izateko mendietako ingeniari titulua kontuan ez hartzeko hutsegitea zuzentzeko eskatzen du. Aldi berean oinarri horiek onartzeko erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztutzat eman dezala eskatzen du. Bukatzeko, inpugnatutako ebazpena bertan behera uzteko eskatzen du.

Laburbilduz, elkargo horrek adierazten du mendietako ingeniari titulua baztertzea legez kontrakoa dela, ikasketa plan guztietan Baso Sistemaren Babesa eta Defentsa ikasgai tronkal bezala jasota baitago, arrazoitu gabeko diskriminazioa egiten dela gai horretan antzeko ezagupenak edo txikiagoak dituzten beste tiulazioekiko eta Administrazioak merezimendu, gaitasun eta administrazio eraginkortasuneko printzipioei jarraituz mugatuta dagoela noiznahi berak nahi duen eran jokatzeko.

Baso osasunak duen diziplina anitzeko izaera kontuan hartuta eta aurkeztutako alegazioak ikusita, ontzat jotzen da baso osasuneko goi mailako teknikari plazara aurkezteko aukera ematea mendietako eta nekazaritzako ingeniari titulua dutenei.

Horregatik guztiagatik, Diputatuen Kontseiluak, Lehendakaritzako diputatuak proposatuta eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Lehenengo.Onestea Dionisio Berra Lertxundi jaunak eta Mendietako Ingeniarien Elkargoak aurkeztutako errekurtsoak, baso osasuneko goi mailako teknikari plaza bat betetzeko lehiaketa-oposizio deialdiaren oinarrien aurkakoak.

Bigarren.Aldatzea deialdi horretako oinarri espezifikoen 4. atala, titulazio eskakizunei buruzkoa, mendietako eta nekazaritzako ingeniarien titulua ere barne hartuz.

Hirugarren.Plaza horiek betetzeko lehiaketa-oposizio deialdi berria egitea eta erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita eta gehienez ere deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hogei eguneko epean instantziak aurkezteko epe berria zabaltzea.

Interesatuek erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Hori dela eta, Deialdi Berria egiten da, ondoko terminoetan:

Baso Osasuneko Goi Mailako Teknikariaren
plaza 1
(Erref. OP1/112 - Oinarri Espezifikoak)

I.Deialdia.

1.  Izena.

Baso osasuneko goi mailako teknikaria. A Sailkapen Taldeko funtzionarioa. Administrazio Bereziko Eskala. Azpieskala Teknikoa, Goi Mailako Teknikarien Klasea.

2.Plazak eta txandak.

—Txanda librea.

Plaza 1, 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa duena.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

—Eskatutako titulazioa: Biologiako lizentziaduna, mendietako ingeniaria edo nekazaritzako ingeniaria.

—Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.

II.Hautapen Prozesua.

Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 121 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 12.003 eta 12.006 bitarteko orriak, biak barne.

III.Oinarri Orokorrak.

Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 121 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.983 eta 11.995 bitarteko orriak, biak barne.

IV.Gai Zerrenda.

1.  Gai zerrenda orokorra: Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.995 eta 11.996 bitarteko orriak, biak barne.

2.  Gai zerrenda espezifikoa: Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 12.047 eta 12.050 bitarteko orriak, biak barne.

V.Eskaera Orriak.

1.  Eredua: Eskaera orri normalizatua (ikus 2001eko ekainaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.998 eta 11.999 orriak.)

2.  Epea: Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta, gehienez, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea amaitu arte.

Oharra: Deialdi honek aldatu egiten du aurrekoa, aurkeztu ahal izateko eduki behar diren goi mailako tituluak zabaldu egin direlako eta, beraz, lehengo deialdian, 2001eko uztailaren 24an amaitu zenean, Eskaera Orria aurkeztu zutenek orain ez dute aurkeztu behar, haiek balio baitute.

Denen jakinerako argitaratzen dugu.

Donostia, 2001eko irailaren 27a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa, e.d.

(6878) (10158)