Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

190. zenbakia Data 2001-10-03 18277 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
Ingurumeneko goi mailako teknikarien 2 plaza betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plaza betetzeko lehiaketa oposiziorako deialdia.

Diputatuen Kontseiluak, 2001eko irailaren 18an eginiko bilkuran, ondorengo akordioa hartu zuen:

«Diputatuen Kontseiluak 2001eko ekainaren 5ean hartutako erabakiaren bidez ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plaza betetzeko lehiaketa oposiziorako deialdia onartu zen; deialdi horretan esperimentazio eta osasun zientzien arloko lizentziatura eskatzen zen betebehar gisa, 1994ko irailaren 30eko 1.954/1994 Erret Dekretuan zehazten direnak, hain zuzen.

Joan den uztailaren 17an Elena Busto Felices andreak deialdi horretan parte hartu ahal izateko ingeniari agronomoaren titulazioa onartzeko eskatu zuen.

Ondoren, Gema Florido Trujillo andreak, plaza berorien inguruan, adierazi zuen gai zerrendaren edukiaren zati handi bat berariaz geografiakoa denez, plaza horietara aurkeztu ahal izateko Geografia eta Historiako lizentziadun (Geografia espezialitatea) eta Geografiako lizentziadun tituluak onartu beharko liratekeela, horiek baitira lurralde antolaketa gaietan adituak diren profesionalak. Era berean adierazten du ez zaiola onargarria iruditzen natura ingurunearekin -lurraldearen ikuspegitik begiratuta- duten harremana nekez egiazta daitekeen profesionalak aurkeztu ahal izatea.

Beste alde batetik, Juan José de la Iglesia Ugartemendia jaunak industriako goi mailako ingeniariaren titulazioa ere onartzeko eskatu du; eskaera hori arrazoitzeko adierazten du lurralde informazioko goi mailako teknikariaren plaza betetzeko erabilitako irizpidea zabala dela, ingurumeneko zientziak diziplina anitzeko izaerakoak direla eta teknologia eta ingurumenaren kudeaketari buruzko 700 orduko masterra egina duela.

Azkenik, Mendietako Ingeniarien Elkargoak arrazoibide oparoko idatzia aurkeztu du eta, bertan, ingurumeneko goi mailako teknikariaren plazak betetzeko lehiaketara aurkeztu ahal izateko mendietako ingeniarien titulazioa sartu ez izanaren akatsa zuzentzeko eskatzen du, parekotzat jotzen baititu biologia lizentziadunek eta mendietako ingeniariek ingurumenari buruz duten ezagutza. Halaber, idatzi honen bidez aipatu oinarriak onartzen dituen erabakiaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa jarritzat ematea eskatzen du. Gainera, inpugnatutako ebazpenaren etenaldia eskatzen du.

Auzitegi Gorenak 1998ko azaroaren 16ko epaian dioenez, «finkatutako doktrina da berraztertzeko errekurtsotzat hartu behar dela legez aurkezteko eskubidea duen inork aurkeztutakoa, baldin eta haren xedea zuzenbidearen aurkakotzat jotzen den egintza baliogabetzea bada, eta horretarako nahikoa da egintza hori zuzentzeko eskatzea eta eskaera egintza agindu zuen organoari zuzentzea».

Horrenbestez, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 110.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurreko nahiak berraztertzeko errekurtsotzat har daitezke eta biak batu egin daitezke elkarren artean zerikusi eta lotura handia baitute.

Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak errekurtsoak onartzearen aldeko iritzia eman du eta beharrezkotzat jotzen du ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plazak ziklo luzeko irakaskuntza teknikoentzat eta geografia lizentziadunentzat ere zabaltzea.

Kontutan hartuz azken urteotan ingurumenari buruzko unibertsitateen irakaskuntza eskaintzak izandako bilakaera, 1993ko Enplegu Eskaintza Publikoan antzeko deialdia A sailkapen taldeko titulu guztientzat zabaldu zela eta, bestalde, deialdiko gai zerrenda bereziaren edukia aztertu ondoren, ez da arrazoi nahikorik antzematen sailkapen talde horretako gainerako titulazioak deialdi horretatik kanpo uzteko.

Horregatik guztiagatik, Diputatuen Kontseiluak, Lehendakaritzako diputatuak proposatuta eta eztabaidatu ondoren,

ERABAKI DU

Lehenengo.Onartzea Elena Busto Felices andreak, Gema Florido Trujillo andreak, Juan José de la Iglesia Ugartemendia jaunak eta Mendietako Ingeniarien Elkargoak ingurumeneko goi mailako teknikarien bi plaza betetzeko lehiaketa oposizioko oinarrien aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoak.

Bigarren.Aldatzea deialdi horretako oinarri espezifikoen 4. atala, titulazio eskakizunei buruzkoa, eta eskatutako titulazio gisa ezartzea honakook: Doktore, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo baliokidea

Hirugarren.Plaza horiek betetzeko lehiaketa-oposizio deialdi berria egitea eta erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik hasita eta gehienez ere deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera hogei eguneko epean instantziak aurkezteko epe berria zabaltzea.

Interesatuek erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean».

Hori dela eta, Deialdi Berria egiten da, ondoko terminoetan:

Ingurumeneko Goi Mailako Teknikarien
2 plaza
(Erref.: OP1/110 - Oinarri Espezifikoak)

I.Deialdia.

1.Izena.

Ingurumeneko goi mailako teknikaria. A sailkapen taldeko funtzionarioa. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu Berezien Azpieskala, Zeregin Berezien Klasea.

2.Plazak eta txandak.

—Txanda librea.

2 plaza, 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

—Eskatutako titulazioa: Doktorea, lizentziatua, ingeniaria, arkitektoa edo baliokidea.

—Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.

II.Hautapen Prozesua.

Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 121 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 12.003 eta 12.006 bitarteko orriak, biak barne.

III.Oinarri Orokorrak.

Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 121 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.983 eta 11.995 bitarteko orriak, biak barne.

IV.Gai Zerrenda.

1.  Gai zerrenda orokorra: Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.995 eta 11.996 bitarteko orriak, biak barne.

2.Gai zerrenda espezifikoa: Zehaztasunetarako, ikus 2001eko ekainaren 25eko 12.039 eta 12.044 bitarteko orriak, biak barne.

V.  Eskaera Orriak.

1.Eredua: Eskaera orri normalizatua (ikus 2001eko ekainaren 25eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 11.998 eta 11.999 orriak.

2.Epea: Deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta, gehienez, deialdiari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egun naturaleko epea amaitu arte.

Oharra: Deialdi honek aldatu egiten du aurrekoa, aurkeztu ahal izateko eduki behar diren goi mailako tituluak zabaldu egin direlako eta, beraz, lehengo deialdian, 2001eko uztailaren 24an amaitu zenean, Eskaera Orria aurkeztu zutenek orain ez dute aurkeztu behar, haiek balio baitute.

Denen jakinerako argitaratzen dugu.

Donostia, 2001eko irailaren 27a.—Jorge Balerdi, Departamentuko Idazkari Teknikoa, e.d.

(6879) (10157)