Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

186. zenbakia Data 2001-09-27 17966 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ordainaldia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatea

Iharduera Ekonomikoaren gaineko Zergaren kobrantzarako deialdia.

Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitate Buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBATZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2001eko Iharduera Ekonomikoen Gaineko Zerga 2001eko urriaren 1ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte bereko azaroaren 10ean amaituko dela, biak barne.

Aurtengo irailaren 7a baino lehen helbideratutako ordai-nagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Urriaren 22a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

—Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzua: Okendo, 20 solairuartea. Donostia.

—Donostiako Zerga Bulegoa: Sekundino Esnaola, 10-12.

—Irungo Agentzia Exekutiboa: Geltokia, 5-7.

—Eibarko Zerga Bulegoa: Arragueta kalea, 2.

—Azpeitiko Zerga Bulegoa: Jose Artetxe, 3.

—Tolosako Zerga Bulegoa: San Frantzisko, 45.

—Bergarako Zerga Bulegoa: Mintegia, 5.

Jendearentzako ordutegia honako hau izango da bu-
lego horietan, larunbatetan eta jaiegunetan ezik: 8:30etatik 13:30etara.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik egingo zaie.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia. Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.

Donostia, 2001eko irailaren 18a.—Juan Pardo San Gil, Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko Burua.

(10163) (9870)