Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

173. zenbakia Data 2001-09-10 17069 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
Ondasun higiezineko zergaren balio katastralari dagokion berrikusketaren emanaldiak jende aurrean erakustea.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren balio katastralak berrikusteko erabiliko diren balio ponentziak jendaurrean jartzeko iragarkia.

2001. urteko abuztuaren 28an Diputatuen Kontseiluak eginiko bileran, Foru Aldundiak honako Erabaki hau hartu du Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta ondasun higiezin hiritarren balio katastralen berrikuspena dela eta:

«Lehena.Onartzea Gipuzkoako udalerrietarako eta Bilbo-Behobia A-8 autobiderako (Bizkaiko Golkoko autobidea, Irun-Behobia - Bizkaiko Muga-Eibar tarterako) prestatu diren balio ponentziak, ondasun higiezin hiritarren lurzoruari eta eraikinei dagozkienak.

Bigarrena.15 eguneko epean ponentziak jendaurrean jartzea, interesatuek berraztertzeko hautazko errekurtsoa jarri ahal izan dezaten Foru Aldundian edo, bestela, erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkez dezaten Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 11. artikuluan ezartzen duen eran.

Hirugarrena.Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren ediktuen bidez iragartzea ponentziak jendaurrean jarri direla aurreko bigarren apartatuan aipatu bezala».

Esandakoa betetzeko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen da ponentzia horiek Gipuzkoako udaletan eta Ogasun eta Finantza Departamentuko Udal Zergen Zerbitzuak Donostiako Okendo kaleko 20. zki.an dituen bulegoetan jendaurrean jarri direla jakainarazteko. Erabakiaren bigarren apartatuan aipatzen den 15 eguneko epea iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen.

Halaxe argitaratzen da hau denen aurrean behar diren ondorioetarako.

Donostia, 2001eko abuztuaren 29a.—Laura Gallastegui, Ogasun eta Finantza Departamentuko Idazkari Teknikoa, e. d.

(9514) (9161)