| 141. zenbakia | Data 2001-07-23 | 14310 orria |
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA
Akats zuzenketa
Akats bat antzeman da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2001eko ekainaren 25eko eranskinean, 121. zenbakiarenean, hain zuzen ere Enplegu Publikorako Eskaintzaren barruan atera diren deialdietako Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak argitaratzen direnean. Beraz, honela zuzendurik geratzen dira:
—11.992. orrialdean, 9.4. oinarrian, hau esaten duen tokian:
«Lehiaketaldia ez da baztertzailea izango eta bertan lortutako puntuaketak ez dira kontuan hartuko oposizioaldiko ariketak gainditzeko».
—Hau esan behar du:
«Lehiaketaldia ez da baztertzailea izango eta bertan lortutako puntuaketak ez dira kontuan hartuko oposizioaldiko ariketak gainditzeko. Puntuaketa horiek ezingo dute inola ere txanda bakoitzeko oposizioaldiko puntuaketaren %45a gainditu».
Denek jakin dezaten argitaratzen da hau.
Donostia, 2001eko uztailaren 16a.—Jorge Balerdi, Idazkari Teknikoa.
(5352) (7861)