Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

126. zenbakia Data 2001-07-02 12866 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - LEHENDAKARITZA
2001eko ekainaren 25eko G.A.O.eko gehigarrian argitaratutako iragarkiaren akats zuzenketa.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA

Akatsen zuzenketa

Akats batzuk antzeman dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2001eko ekainaren 25eko eranskinean, 121. zenbakiarenean, hain zuzen ere Enplegu Publikorako Eskaintzaren barruan atera diren deialdietako Oinarri Orokorrak eta Espezifikoak argitaratzen direnean. Beraz, honela zuzendurik geratzen dira:

—11.995. orrialdean, euskarazko testuan, hau esaten duen tokian:

«Langileen ordezkariekin negoziatu ondoren, Lehendakaritzako diputatuaren Foru Aginduaren bidez eskakizun gehigarriak ezarri ahal izango dira zerrenda horietako jendea lanean aritzeko gaitzat jo dadin eta aldi baterako lanak betetzeko deituak izan daitezen. Halaber, oposizioaldiko lehenengo ariketa egiten denetik aurrera, Diputazioak lan poltsa gisa erabil ditzake gainditutakoen zerrendak, ordurarte egindako ariketetan lortutako puntuen baturaren ondorioz lortutako puntuaketa hurrenkeraren arabera, eta bukatuta dauden hautaketa prozesuetako zerrenden osagarri izango dira».

—Hau esan behar du:

«Halaber, oposizioaldiko lehenengo ariketa egiten denetik aurrera, Diputazioak lan poltsa gisa erabil ditzake gainditutakoen zerrendak, ordurarte egindako ariketetan lortutako puntuen baturaren ondorioz lortutako puntuaketa hurrenkeraren arabera, eta bukatuta dauden hautaketa prozesuetako zerrenden osagarri izango dira».

—12.096. orrialdean, hau esaten duen tokian:

«4.  Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Gizarte eta zuzenbide zientzien arloko diplomaturak.

Diplomatura honek titulu hauek hartzen ditu: Enpresa Zientzietako diplomatua. Gizarte Laneko diplomatua, Lan Harremanetako diplomatua, Maisu-maistrak, edo Zuzenbideko hiru ikasturte osorik».

—Hau esan behar du:

«4.  Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Ingeniari teknikoa, unibertsitateko diplomatua, Hirugarren Mailako Lanbide Heziketa (LH3), edo baliokidea».

Denek jakin dezaten argitaratzen da hau.

Donostia, 2001eko ekainaren 26a.—Jorge Balerdi, Idazkari Teknikoa.

(4828) (7145)