viii eranskina

HAUTAPEN PROZESUA

Deialdiak:

 

Erref.

Kop.

Lanpostua

Plaza

TL.*

BS.*

Min.*

Ref.

OP1/308

2

Suhiltzaile sarjentua

Sargento de Bomberos

1

1

 

* TL: Txanda librea / Turno libre.

* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.

* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.

1.Oposizioa.

1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:

A) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira.

 

Atal honetan "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emango da.

 

Barne sustapeneko txandan izena eman duten hautagaiek ez dute A) ataleko ariketa egin beharrik izango.

 

B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira.

Atal honek gehienez ere 25 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 12,5 puntu gutxienez lortzea.

 

 

1.2.Bigarren ariketa. Praktikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Oinarrietako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa praktikoak egitea.

Ariketa honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.

 

 

1.3.Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea.

Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.

1.4.Laugarren ariketa. Ariketa fisikoa.

•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.

Ur gainean eta urpean igeri egitea:

 

Azalpena: hautagaiak ur gainean eta urpean igeri eginez joan-etorriko ibilbidea bete beharko du 25 metroko igerilekuan. Erdian igerilekuaren kaleak zeharkatzen dituzten bi kortxo ilara jarriko dira bien artean bi metroko tartea utziz (urpean igeri egiteko tartea).

Probaren ezaugarriak:

-Gizonezkoak: 50 metro 55 segundutan.

-Emakumezkoak: 50 metro 60 segundutan.

Oharrak:

-Hautagaiek nahi duten estiloa erabili ahal izango dute.

Ezingo da urpean igeri egiteko tresnarik erabili, igeriketako betaurrekoak izan ezik.

Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai".

Saiakera ez da baliozkoa izango, beraz hautagaia baztertua geratuko da, ondorengo kasuetan:

-hautagaiak kortxo ilada edo ikerilekuaren ertzari heldu eta indar hartuz gero.

-igerilekuko kale batetik bestera pasaz gero.

-urpeko igeriketako eremuan arnasa hartuz gero.

-emandako denbora gaindituz gero.

 

2.Euskara.

Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.

 

3.Merezimenduen lehiaketa.

3.1.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.

Herri administrazioan egindako lana; gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,15 puntu hilabete osoko.

 

Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

 

3.2.Lan esperientzia.

Sarjentu, kabo edo suhiltzaile plazetan egindako lana baloratuko da. Gehienez ere 8 puntu emango dira ondorengo irizpideari jarraituz:

— Sarjentu gisa: 0,25 puntu hilabeteko.

— Kabo gisa: 0,15 puntu hilabeteko.

 

— Suhiltzaile profesional gisa: 0,10 puntu hilabeteko.

 

— Borondatezko suhiltzaile gisa: 0,05 puntu hilabeteko.

 

3.3.Esperientzia.

Lan taldeen koordinazio eta gainbegiraketa erantzukizunak dituzten lan eta ofizioetako esperientzia, beti ere epaimahaiaren iritziz lanpostuak hobeto betetzeko eragin zuzena badute. Gehienez ere 5 punturekin baloratuko da, 0,25 puntu sei hilabete oso bakoitzeko.

 

Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.

Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.

 

Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.

3.4.Prestakuntza.

Lehiaketan parte hartzeko ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea.

 

Ez dira baloratuko merezimendu gisa adierazitako goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren beste batzuk.

Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.

 

Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:

— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.

— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.

— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.

— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.

— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.

 

4.Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa.

Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, gehienez ere 12 hilabetekoa.

Oinarri hauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela agiri bidez behar bezala egiaztatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Epaimahaiak proposatutako izangaiak.

Izendatu eta gero prestakuntza ikastaroa hasiko dute, gehienez ere 3 hilabetekoa; ikastaro horren helburua sarjentu lanekin zerikusia duten gai orokorrak zein espezifikoak ikasi eta horietan trebatzea izango da.

Prestakuntza ikastaroa bukatu ondoren praktikaldia hasiko dute, ezarritako epe hori bukatu arte.

Prestakuntza ikastaroaren eta praktikaldiaren aprobetxamendu maila neurtzeko ebaluazioa egingo da eta horretarako ikastaroan ikasitako gaiei buruzko proba teorikoak eta han egindako praktikekin zerikusia duten ariketa praktikoak egin beharko dituzte. Proba horiek ikastaroan edo praktikaldian zehar -ebaluazio partzialen bidez- zein horiek bukatzean egin ahal izango dira.

 

Prestakuntza ikastaroa eta praktikaldia ebaluatzerakoan "gai" edo "ez gai" kalifikazioa erabiliko da horietako bakoitzean, eta biak gainditu beharko dira prestakuntza eta praktikaldia gainditutzat emateko.

 

Probaren batean gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiek kontrasteko beste proba bat egiteko aukera izango dute Ebaluazio Batzordeak praktikaldiaren barruan egokitzat jotzen duen unean. Kontrasteko proba horretan "gai" edo "ez gai" kalifikazioak jarriko dira.

 

Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa ebaluatzeko Ebaluazio Batzordea osatuko da, hona hemen nola osatuko den:

 

— Batzordeburua:

*Funtzio Publikoko zuzendari nagusia edo berak hautatutako ordezkoa.

— Batzordekideak:

*Funtzio Publikoko Zerbitzuko burua edo berak hautatutako ordezkoa.

*Suhiltzaile Zerbitzuko burua edo berak hautatutako ordezkoa.

*Suhiltzaile Zerbitzuko teknikaria edo berak hautatutako ordezkoa.

*Langileen ordezkari bat, sindikatuen ordezkaritzak izendatua edo berak hautatutako ordezkoa.

— Idazkaria:

*Epaimahaiko idazkaria edo berak hautatutako ordezkoa.

Ebaluazio Batzordeak Epaimahai Kalifikatzaileak dituen funtzionamendu arau berberak izango ditu.

Ebaluazio Batzordeak praktika eta prestakuntza aldia gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda igorriko dio Lehendakaritzako foru diputatuari. Gero, Lehendakaritzako foru diputatuak karrerako funtzionario izendatzeko proposamena aurkeztuko dio Diputatuen Kontseiluari, onar dezan.

 

Praktika eta prestakuntza aldia gainditzen ez duten hautagaiek praktiketako funtzionario izateari utziko diote eta karrerako funtzionario izendatzeko eskubidea galduko dute, Diputatuen Kontseiluak hartutako erabaki arrazoituaren bidez.

SUHILTZAILE SARJENTUA - 2 PLAZA

(Erref.: OP1/308 - Oinarri Espezifikoak)

I.DEIALDIA.

1.Izena.

Suhiltzaile sarjentua. Funtzionarioa. C sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, suhiltzaileen klasea.

 

2.Plazak eta txandak.

— Txanda librean:

Plaza bat, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.

— Barne sustapeneko txandan:

Plaza bat, 2. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.

Barne sustapeneko plaza betetzen ez bada, txanda librekoei erantsiko zaie.

3.Hautapen sistema.

Oposizio-lehiaketa.

4.Eskakizunak.

Eskatutako titulazioa: Goi Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa (LH2), edo baliokidea.

— Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.

 

Gainera, C gidabaimena edukitzea beharrezkoa da, praktiketako funtzionario izendatua izan baino lehenago.

 

5.Barne sustapeneko txanda.

Barne sustapenean sartzeko, izangaiak honako eskakizun hauek bete behar ditu, eskakizun orokorrez gainera:

 

a)Gipuzkoako Foru Aldundiko karrerako funtzionario izan behar du, Kabo kategoriakoa, eta Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezietako Azpieskala, Suhiltzaileen klase eta D sailkapen taldekoa.

 

b)Zerbitzu aktiboan edo berezietan egon behar du, eta hiru urte benetan lanean beteak izan, kaboen kategorian.

 

c)Hutsegite larri edo oso larriagatik zigorrik jaso gabea izan behar du, edo zigorra deuseztatua eduki.

 

d)Eskakizun gisa aipatzen den titulazio akademikoa ez dutenek deialdian parte hartu ahal izango dute baina 10 urteko antzinatasuna aitortua badute D sailkapen taldean, Administrazio bereziko Eskalan, Zerbitzu Berezietako azpieskalan eta Suhiltzaileen Zerbitzuko klasean.

 

6.Osasun eskakizunak.

Beharrezkoa da izangaiak lanpostuko eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea, oinarri espezifiko hauekin batera doan eskakizun eta baztertzeko motiboen taulari jarraituz.

Oposizioko ariketa baztertzaileak bukatu ondoren, epaimahaiak Lehendakaritzako diputatuari helaraziko dio ariketak gainditu dituztenen zerrenda jasotzen duen akta. Ondoren, osasun eskakizunak egiaztatzeko, izangai horiek mediku azterketak egin beharko dituzte Aldundiak ezarritako zerbitzuetan. Zerbitzu horiek txostena egingo dute, eta "Gai" edo "Ez gai" balorazioa emango dute.

7.Informazio gehigarria.

Suhiltzaile bat suhiltzaile etxe jakin bati atxikitzen zaionean, behartua dago bizilekua handik 15 km baino gutxiagora jartzera (errepidez).

8.Lanpostuko eginkizunak.

•Suhiltzaile Etxeko sarjentuaren eginkizunak:

— Suhiltzaile Etxeko talde guztietako langileen lana zuzendu eta kontrolatu.

— Eraikin, instalazio eta ekipamenduen egoera aldian-aldian ikuskatu.

— Zerbitzuko langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartu.

— Suhiltzaile etxeko zerbitzuen plangintza proposatu eta egiten parte hartu.

— Ikastaroak aurrera ondo eramateko, unean-unean komeni den laguntza, pertsonala nahiz materiala, proposatu.

— Berak egon behar duen esku hartzeetan zuzendari izan; era berean, zainaldiburua ez dagoenean, haren eginkizunak bere gain hartu behar ditu, parte hartzen duen esku hartzeei dagokien guztian.

— Suhiltzaile etxeko ordutegietan ezarritako jarduerak betearazi, eta, suhiltzaile etxearen jardun eremuan, prebentzio programak aurrera eraman, Zerbitzuko eginkizun alorrek ezarrita duten eran.

 

— Suhiltzaile etxearena baino esparru zabalagoko zaintza eginkizunetan parte hartu, aipatutako eginkizunez gainera, gainekoek agindutako lan guztiak egin behar ditu, lanpostu horren mailari baldin badagozkio.

•Sarjentu laguntzailearen eginkizunak:

Zerbitzuko suhiltzaile eta kaboei berez dagozkien eginkizunez gainera, honako hauek:

— Sarjentu buruaren menpekotasun hierarkikoan, suhiltzaile etxeko suhiltzaile eta kaboen gaineko agintaritza teknikoa eta operatiboa bete.

— Suhiltzaile etxeko sarjentu burua ez dagoenean, haren eginkizunak bete.

— Eskualdea, zona edo probintzia esparru duten zaintza laneko eginkizunak bete, gainerako sarjentu eta sarjentu laguntzaileekin batera.

— Suhiltzaile etxeko ordutegian kaboekin txandaka lan egin.

— Suhiltzaile etxeko sarjentu buruarekin eta kaboekin batera, suhiltzaile etxeko zuzendaritza taldea osatu, eta, zehazki, eginkizun alor bateko edo batzuetako arduradun izan (alorrak: mantentze lanak, prestakuntza, praktikak, administrazio lanak eta boluntarioak).

II.HAUTAPEN PROZESUA.

Zehaztasunetarako, ikus viii. eranskina.

III.GAI ZERRENDA.

1.Gai Zerrenda Orokorra.

C taldeko gai zerrenda.

2.Gai Zerrenda Espezifikoa.

1. gaia: Gipuzkoako giza geografia. Biztanleria: ezaugarriak, bilakaera eta banakuntza. Nekazaritza eta abeltzaintza.

2. gaia: Gipuzkoako giza geografia. Industria: bilakaera eta kokapena. Hirugarren sektorea: hezkuntza, osasuna, turismoa, merkataritza eta abar. Komunikabide sarea.

3. gaia: Gipuzkoako geomorfologia eta geografia. Itsasaldea. Haranak eta ibaiak. Gipuzkoako mendiak.

 

4. gaia: Babes zibila. Estatuko oinarrizko legeria babes zibilaren alorrean. Estatuaren, autonomi erkidegoen, lurraldeen eta udalen eskumenak. Apirilaren 3ko 1/1996 Legea, Larrialdiak Kudeatzekoa. Ekainaren 24ko 153/1997 Dekretua, Euskadiko Babes Zibileko Planari buruzkoa. Babes zibileko zerbitzuak: Ordenu zerbitzuak, suhiltzaile zerbitzuak, osasun zerbitzuak, bolondresak.

 

5. gaia: Suitzalketaren alorreko eskumenak: udalen eskumenak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak.

 

6. gaia: Gipuzkoako Foru Suhiltzaileen Zerbitzuaren antolamendua. Egitura organikoa eta Aldundiko beste zerbitzuekiko harremana. Organigrama. Zereginak esparruka. Suhiltzaile etxeak: Motak. Egitura hierarkikoa eta operatiboa. Suhiltzaile funtzionarioak eta bolondresak. Zerbitzuen eskumen esparrua: Aldundiarena, udalena, enpresena, udalekin edo mankomunitateekin egindako hitzarmenak.

7. gaia: Suhiltzaile lanerako aritmetika eta geometria.

8. gaia: Eraikuntza sistemak. Eraikin motak erabileraren, kokalekuaren, eraikuntza prozesuaren eta garaieraren arabera. Eraikuntza materialak: sailkapena, jokabidea, propietateak, erresistentzia. Eraikinaren atalak: zimenduak, hormak eta zutabeak, forjatuak, eskailerak, estalkiak.

 

9. gaia: NBE-CPI-96 (1996ko urriaren 4ko 2177/96 Errege Dekretua) araua, eraikinetan suaren aurkako babesaren baldintzei buruzkoa. Materialen erreakzioa suaren aurrean. Eraikinen erreakzioa suaren aurrean. Ebakuazio arazoak.

 

10. gaia: Lanbideak jakitea larrialdietan parte hartzeko: Zurkaizpenak; eskoratzeak; ur, gas edo elektrizitate horniduraren hartuneak, babesak eta etenak; igogailuak; ur hustuketa.

 

11. gaia: Ekipamenduak: Suhiltzaile etxeak. Eraikinak. Instalazioak. Aretoak: Garajea, bulegoak, gimnastika lekua, biltokiak. Espazioaren erabilera eta antolamendua.

12. gaia: Ekipamenduak: Esku hartze ibilgailuak. Sailkapena eta motak. Ezaugarriak: Mekanikak eta gainegiturak. Erabilerak. Ibilgailuen tresneria.

13. gaia: Ekipamenduak: Garraio eta zama ibilgailuak, ibilgailu bereziak. Sailkapena eta motak. Ezaugarriak: Mekanikak eta gainegiturak. Erabilerak. Ibilgailuen tresneria.

14. gaia: Ekipamenduak: Larrialdietan erabiltzen diren lanabes eta tresnak. Sailkapena, ezaugarriak eta erabilerak.

15. gaia: Ekipamenduak: Arnasa babesteko ekipoak. Ezaugarri teknikoak. Erabilera. Botilak betetzea. Mantenua eta prestatzea. Ekipoak piezatan banatu, garbitu eta muntatzea.

16. gaia: Transmisio irratielektrikoak. Sare motak. Errepikagailuak. Maiztasunak, kanalak. Estaldurak. Ekipo finkoak, ibilgailuetakoak eta eramangarriak.

17. gaia: Pertsonak babesteko ekipoak: Jantziak. Ekipo bereziak.

18. gaia: Suhiltzailearen prestakuntza fisikoa. Zerbitzuaren prestakuntza fisikorako programa: Hastapen, mantenu eta hobekuntza taulak.

19. gaia: Larrialdietako koordinazioa. Irizpide orokorrak. Norbere bitartekoen koordinazioa: "Bai Esan"-en zereginak. Besteren bitartekoekin koordinatzea: "SOS Deiak"-en zereginak.

20. gaia: Suhiltzaile zerbitzuetako langileen baldintza bereziak. Zerbitzuan sartzeko baldintzak. Agintariak. Pertsonal operatibo mota ezberdinen eginkizunak.

 

21. gaia: Suteetan esku hartzea. Sutearen tamaina, mota eta kokapenaren arabera erabili beharreko langile kopuruak eta baliabideak. Operazioen plangintza eta lanen banaketa. Itzalketa lanak. Ondorengo lanak.

22. gaia: Salbamendu eta laguntza teknikoetan esku hartzea. Konpondu beharreko arazoaren arabera, langile kopuruak eta erabili beharreko baliabideak. Suhiltzaile ekintzen plangintza eta lanen banaketa. Beste zerbitzu batzuen laguntzak. Koordinazioa.

23. gaia: Arrisku kimikoak. Arazoak. Esku hartzeak. Detektatu eta babesteko ekipo bereziak.

24. gaia: Informatikako ezagupenak. Testuen prozesaketa eta datu baseak.

25. gaia: Suhiltzaile Etxeetako eraikinen eta instalakuntzen mantenimenduan aplikatzeko ezagupen orokorrak.

26. gaia: Ibilgailuen mantenimenduan aplikatzeko ezagupen orokorrak.

27. gaia: Esku hartzeko erabilitako motore bidezko ekipo eramangarrien mantenimenduan aplikatzeko ezagupen orokorrak.

28. gaia: Materialen harreran, biltegietan, inbentarioetan, tailerretan, konponketetan eta ordezko piezetan aplikatzeko ezagupen orokorrak.

29. gaia: Suhiltzaile Etxeetako lanen antolaketa. Jardueren plangintza. Ordutegiak. Etengabeko prestakuntza irizpideak: birziklatze ikastaroak. Programak. Programatutako taktikak eta maniobrak.

30. gaia: Eskualde bakoitzeko borondatezko suhiltzaileak. Borondatezko suhiltzaileen eginkizunak. Praktika eta esku hartzeetan egin beharreko lanen antolaketa. Taldeak.

31. gaia: Langileen ordezkapen organoak. Funtzionarioen enplegu baldintzak. Barne araudia. Oporrak, lizentziak eta baimenak. Diziplina arauak.

 

32. gaia: Administrazio prozedurak. Txostenak. Parteak. Estatistikak.

 

IV.ESKAKIZUN ETA BAZTERKETA MEDIKOEN TAULA.

•ESKAKIZUNAK:

1.Antropometria.

-Ez da onartzen Brocaren formulakoa baino %15eko pisu gehiago izatea.

-Indize ponderala, 75 baino gehiagokoa.

-Pignet indizea, 1etik -34ra artekoa.

2.Dinamometriak (eskakizunak).

-Eskuetakoa: 40 baino gehiago.

-Eskapularra: 50 baino gehiago.

-Lunbarra: 125 baino gehiago.

3.Gaitasun bitala, adin eta neurriaren araberako balore teorikoaren %85 baino gehiago. Tiffeneau indizea balore teorikoaren % 85 baino gehiago (eskakizunak).

4.Esfortzuko proba gainditzea. Hautagaiaren gutxieneko betebeharrak:

-3,0 W/kgs. zikloergometroko gehieneko proba batean lortuak.

-Gehieneko tentsio arterialak ondorengo baloreak ez gainditzea: 230 sistolikoa edo 100 diastolikoa.

-Jarduera fisikoa kontraindikatuko duen inolako patologiarik ez somatzea esfortzuko proban.

Kilogramoko gehieneko oxigeno bolumena (O2B/kg) 38 ml/kg/min-ko baino handiagoa izatea.

•BAZTERKETA ARRAZOIAK:

1.Gaixotasun orokorrak.

-Kolagenosiak eta konektibopatiak.

-Artritis erreumatoidea.

-Neoplasiak.

2.Ikusmena.

-Ikusmenaren eskakizunak: Ikusmen binokularra eta monokularra 20/20, zuzenketarik gabe. Ez da onartzen lenterik, edozein motakoa delarik ere, eta ezta ere edozein mota edo mailako astigmatismo edo miopiarik.

-Ikusmen esparrua: Onartzen da ohiko ikusmen orokorraren %90era arte.

-Ezin da hemeralopiarik eduki.

-Ezin da diplopiarik eduki.

-Ezin da lagoftalmiarik edo betazaleko ptosisik eduki.

-Betseinetako islapenak: Ez da anormaltasunik eduki behar.

-Ezin da afakiarik eduki.

-Itsualdiari egokitzeko gaitasuna, ezin da 50 sf baino gehiagokoa eduki.

-Ezin da konjuntibitis, keratitis edo iritis kronikorik eduki.

-Ezin da ikusmen kromatikoan gaitzik eduki.

-Ezin da betseinetako inolako patologiarik eduki.

-Begietako kirurgia oro bateraezina da lanpostuaren eskakizunekin.

3.Entzumena eta ORL.

-Hipoakusiak, galera osoan edo altuen eskalan %25eko baino gehiagoko eragina dutenak.

-Erdiko belarriko edo barne belarriko gaixotasun kronikoak.

-Tinpanoetako mintzaren patologiak.

-Sinusitis kronikoa. Rinitis Alergikoa.

-Eustakioren tronparen patologia.

-Sudurretako arnasketa zailtzen duten malformazio eta deformazioak, sortzetikoak edo eragindakoak.

-Zorabioak eta orekaren edozein arazo.

 

-Hitz moteltasuna eta disfonia organikoak.

4.Lokomozio aparatua.

-Beheko edo goiko gorputzadarren galera anatomikoa eta edozein muga funtzional.

-Beheko gorputzadarra laburtua, hanka bien gainean egonik giltzadura koxofemuralen asimetria eragiten duena.

-Bizkarrezurraren diskopatia edo unkartrosiak.

-Bizkarrezurra behar bezala biratu edo tolestea eragozten duen edozein patologia.

-Oineko patologia, behar bezala funtziona dezan eragozten duena.

-Garezur edo aurpegiko anomaliak, lanbideko babes tresnak erabiltzea eragozten dutenak.

5.Arnas aparatua.

-Biriketako tuberkulosia, edozein mailakoa eta forma klinikokoa.

-Asma bronkiala.

-Arnas gutxiegitasunak: eragozleak, murriztaileak edo mistoak.

-Bullak eta pneumatozeleak.

-Biriketako enfisema.

-Bronkitis kronikoa. Biriketako fibrosia.

-Pneumokoniosi guztiak.

6.Aparatu kardiobaskularra.

-Hipertentsio arteriala, edozein mailakoa.

-Hipotonia zorrotza. Hipotentsio ortostatikoa.

-Bihotzeko hodien blokeoak, edozein eratakoak.

-Bentrikulu gaineko eta bentrikuluetako arritmiak, sistolez kanpoko aurikuletako mugatua salbu.

-Asaldura aurreko sindromeak, eta batik bat W.P.W.

-Jaiotzetiko kardiopatiak.

-Bihotz gutxiegitasuna.

-Jaio ondorengo balbulopatiak.

-Kardiopatia iskemikoa, edozein mailakoa.

-Perikarditi, miokarditi eta endokarditiak.

-Arterietako gutxiegitasun periferikoa.

-Munta handiko gutxiegitasun periferikoa.

-Arteria-benetako malformazioa, arteria-benetako deribazioak eta arterietako aneurismak.

7.Liseriketa aparatua.

-Goiko eta beheko ebakortzak eduki behar dira, murgilketa autonomoko aparatuen arnas muturtxoari eusteko moduan.

-Beherako kronikoa eta zurgapen txarraren sindromeak, edozein etiologiakoak.

-Urdail-duodenuko ultzerak. Urdail-duodenuko ulkusaren kirurgia.

-Pankreatopatia kronikoak. Areetako kisteak eta sasi kisteak.

-Hepatopatia kronikoa, edozein etiologia eta garapen mailakoak.

-Kolonaren berrebakidurak. Kolostomia.

-Hesteetako beste tarteen berrebakidurak.

-Ultzeradun kolitisa.

-Kolitis bikorduna.

-Sabeleko etenak, zuzendu gabeak.

8.Gernu aparatua.

-Giltzurrunetako sortzetiko malformazioak, meduloespongiosioa, giltzurrunetako kiste bakartiak eta giltzurrun bikoitza izan ezik.

-Nefrektomia.

-Glomerulonefritisa, edozein etiologiakoa.

-Giltzurrunetako tubulopatiak.

-Hidronefrosia.

-Giltzurrunetako gutxiegitasuna eta edozein mailako nefroesklerosia.

-Pielonefritia. Nefrosia.

9.Azala.

-Gaixotasun kutsakor kronikoak.

-Gaixotasun eritedun, anpuludun, ekzemadun eta eritemadun kronikoak. Psoriasia.

10.Sistema hematopoietikoa.

-Anemia megaloblastikoak.

-Anemia hemolitikoak.

-Leukosia eta sistema erretikuluhistiozitarioko gaixotasunak.

-Hemostasiaren aldaketak, edozein erakoak.

-Bareko gaixotasunak.

-Gongoiletako gaixotasunak.

-Gammapatia monoklonalak.

-Edozein motako disproteinemiak.

11.Endokrinoko eta metabolismoko gaixotasunak.

-Diabetes mellitusa. Porfiriak.

-Tiroide, giltzurrungaineko, hipofisietako eta paratiroideetako hiperfuntzioa edo hipofuntzioa.

-Gonadetako disfuntzioak eta gaixotasunak.

12.Nerbio sistema.

-Edozein etiologiako entzefalopatiak. Hidrozefalia.

-Kraniobarneko hipertentsioaren sindromea.

-Garezurreko lesioek sortutako edozein motako ondorioak.

-Muinetako gaixotasunak eta inguruko nerbio sistemarenak.

-Edozein motako dardara eta dizinesiak.

-Edozein motako epilepsia eta beste edozein etiologiako konbultsioak.

-Era guztietako zerebelopatiak.

13.Buru osasuna.

-Psikosi eskizofrenikoak. DSM-IV.ean azaltzen diren beste psikosi batzuk.

-DSM-IV.ean azaltzen diren sentimenduko asaldura guztiak.

-DSM-IV.ean azaltzen diren antsietateko asaldura guztiak.

-Asaldura obsesibo konpultsiboa.

-Adimeneko urritasun guztiak.

-Era guztietako toxikomaniak, eta batez ere alkohol zaletasuna.

-DSM-IV.ean azaltzen diren nortasuneko asaldura guztiak.