vi eranskina
HAUTAPEN PROZESUA
Deialdiak:
|
Erref. |
Kop. |
Lanpostua |
Plaza |
TL.* |
BS.* |
Min.* |
|
Ref. |
Nş |
|||||
|
OP1/412 |
16 |
Suhiltzailea |
Bombero |
16 |
|
|
* TL: Txanda librea / Turno libre.
* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.
* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
1.Oposizioa.
1.1.Lehenengo ariketa. Ariketa fisikoak.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Gaitasun fisikoa egiaztatzeko ariketak egitea.
Banaka-banaka ariketa guztiak gainditu beharko dira eta "gai" edo "ez gai" bezala kalifikatuko dira.
— Lehen ariketa: sokan gora igotzea. Baztertzailea.
Azalpena: hautagaiak sokari heldu behar dio zutik dagoela (salto egin gabe) eta pultsuan igoko da korapilorik gabeko soka batean gora, harik eta bi eskuak altura jakin batera jarritako seinalearen gainetik pasa arte, horretarako emandako denboran.
Ariketaren ezaugarriak:
-Gizonezkoak: bost metro 15 segundutan.
-Emakumezkoak: bost metro 18 segundutan.
Oharrak: saiakera ez da baliozkoa izango ondorengo kasuetan:
-hautagaiak sokan gora hasterakoan bultzada hartzen badu.
-sokan gora igotzeko hankez baliatuz gero.
-emandako denbora amaitzean jarritako seinalea gainditzen ez badu.
Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai"
— Bigarren ariketa: erresistentziakoa. Baztertzailea. Azalpena: hautagaia, seinaletik abiatuta eta 12 minutuz adierazitako distantzia egiten saiatuko da lur lauan.
Ariketaren ezaugarriak:
-Gizonezkoak: 3.000 metro.
-Emakumezkoak: 2.800 metro.
Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai".
— Hirugarren ariketa: ur gainean eta urpean igeri egitea. Baztertzailea.
Azalpena: hautagaiak ur gainean eta urpean igeri eginez joan-etorriko ibilbidea bete beharko du 25 metroko igerilekuan. Erdian igerilekuaren kaleak zeharkatzen dituzten bi kortxo ilara jarriko dira bien artean bi metroko tartea utziz (urpean igeri egiteko tartea).
Probaren ezaugarriak:
-Gizonezkoak: 50 metro 55 segundutan.
-Emakumezkoak: 50 metro 60 segundutan.
Oharrak:
Hautagaiek nahi duten estiloa erabili ahal izango dute.
Ezingo da urpean igeri egiteko tresnarik erabili, igeriketako betaurrekoak izan ezik.
Kalifikazioa: "gai" edo "ez gai".
Saiakera ez da baliozkoa izango, beraz hautagaia baztertua geratuko da, ondorengo kasuetan:
-hautagaiak kortxo ilada edo igerilekuaren ertzari heldu eta indar hartuz gero.
-igerilekuko kale batetik bestera pasaz gero.
-urpeko igeriketako eremuan arnasa hartuz gero.
-emandako denbora gaindituz gero.
1.2.Bigarren ariketa. Testa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Eduki ezberdineko hiru multzotan sailkatutako galdera sorta bati erantzun beharko zaio eta ariketa ontzat emateko hiru atalak gainditu beharko dira.
A)Gai Zerrenda Orokorrean azaltzen diren gai komunei buruzko galderak. Atal hau "gai" edo "ez gai" baloratuko da.
B)Gai Zerrenda Espezifikoko ezagupen teorikoei buruzko I. atalean azaltzen diren gaiei buruzko galdera teorikoak. Atal honetan gehienez 15 puntu emango dira, eta gainditzeko gutxienez 7,5 lortu beharko dira.
C)Gai Zerrenda Espezifikoko Gipuzkoari buruzko ezagupenen II. atalean, Gipuzkoaren eta inguru mugakideen ezagutza maila neurtzeko galderak. Atal honetan gehienez 15 puntu emango dira, eta gainditzeko gutxienez 7,5 lortu beharko dira.
1.3.Hirugarren ariketa. Ofizioak.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Oinarri hauetako I. ataleko 6. gaitik 12.era zehaztutako edukien gaineko ezagutza neurtzeko, ariketa praktiko batzuk (idatzizkoak eta esku trebetasunari buruzkoak) egitea. Ariketa honetan gehienez 32 puntu emango dira, eta gainditzeko gutxienez 16 lortu beharko dira.
1.4.Laugarren ariketa. Psikoteknikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.5.Bosgarren ariketa. Gidatzea.
•Derrigorrezkoa eta ez baztertzailea.
Deialdi honetan parte hartzeko eskatutako gida baimenen kategorian sartzen diren ibilgailuak gidatzea. Ariketa honetan gehienez 8 puntu emango dira. Ariketa hau egin ahal izateko C kategoriako gida baimena aurkeztu beharko da ariketa egiteko unean.
2.Euskara.
Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.
3.Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa.
Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
Oinarri hauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela agiri bidez behar bezala egiaztatu ondoren, Diputatuen Kontseiluak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Epaimahaiak proposatutako izangaiak.
Izendatu eta gero prestakuntza ikastaroa hasiko dute, gehienez ere 3 hilabetekoa; ikastaro horren helburua suhiltzaile lanekin zerikusia duten gai orokorrak zein espezifikoak ikasi eta horietan trebatzea izango da.
Prestakuntza ikastaroa egiten ari diren bitartean praktiketako funtzionarioek D sailkapen taldeko 9. mailari dagokion ordainsaria jasoko dute.
Ikastaro hori bukatu ondoren praktikaldia hasiko dute ezarritako epea bukatu arte. Hala dauden bitartean lanpostu horri dagozkion ordainsariak jasoko dituzte.
Praktikaldi eta prestakuntza aldiari 30 puntu emango zaizkio guztira eta aprobetxamendu maila ebaluatzeko hainbat proba egingo zaizkie izangaiei.
Proba horietan lortutako kalifikazioa eta oposizioan lortutakoa batu eta horrek emango du hautaketa prozesuko sailkapenaren behin betiko hurrenkera.
Praktikaldiko eta prestakuntza aldiko kalifikazioa emateko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
a)Prestakuntza ikastaroari buruzko proba teorikoa. Gehienez ere 10 puntu emango zaizkio eta 5 puntu atera beharko dira gainditzeko.
b)Prestakuntza ikastaroari buruzko proba praktikoa. Gehienez ere 10 puntu emango zaizkio eta 5 puntu atera beharko dira gainditzeko.
c)Praktikaldian eta prestakuntza ikastaroan erakutsitako egokitzeko gaitasuna eta lortutako aprobetxamendua ebaluatzeko proba. Gehienez ere 10 puntu emango zaizkio. Ez da baztertzailea izango.
a) eta b) ataletan aipatutako probak prestakuntza ikastaroa amaitzean egingo dira.
Probaren batean gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiek kontrasteko beste proba bat egiteko aukera izango dute Ebaluazio Batzordeak praktikaldiaren barruan egokitzat jotzen duen unean. Proba horri "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emango zaio. Gaitzat jotzen direnek 5 puntu lortuko dituzte egin duten atal bakoitzeko, a) edo b).
c) ataleko ebaluazioa praktikaldia bukatzean egingo da.
Praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa ebaluatzeko Ebaluazio Batzordea osatuko da, hona hemen nola antolatuko den:
— Batzordeburua:
*Funtzio Publikoko zuzendari nagusia edo berak hautatutako ordezkoa.
— Batzordekideak:
*Funtzio Publikoko Zerbitzuko burua edo berak hautatutako ordezkoa.
*Suhiltzaile Zerbitzuko burua edo berak hautatutako ordezkoa.
*Suhiltzaile Zerbitzuko teknikaria edo berak hautatutako ordezkoa.
*Langileen ordezkari bat, sindikatuen ordezkaritzak izendatua edo berak hautatutako ordezkoa.
— Idazkaria:
*Epaimahaiko idazkaria edo berak hautatutako ordezkoa.
Ebaluazio Batzordeak Epaimahai Kalifikatzaileak dituen funtzionamendu arau berberak izango ditu.
Ebaluazio Batzordeak praktikaldia eta prestakuntza ikastaroa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda igorriko dio Lehendakaritzako foru diputatuari. Gero, Lehendakaritzako foru diputatuak karrerako funtzionario izendatzeko proposamena aurkeztuko dio Diputatuen Kontseiluari, onar dezan.
a) eta b) ataletan gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako praktikaldia edota prestakuntza ikastaroa gainditzen ez duten hautagaiek praktiketako funtzionario izateari utziko diote eta karrerako funtzionario izateko eskubidea galduko dute, Diputatuen Kontseiluak hartutako erabaki arrazoituaren bidez.
SUHILTZAILEA - 16 PLAZA
(Erref.: OP1/412 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Suhiltzailea. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, suhiltzaileen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
16 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
3.Hautapen sistema.
Oposizioa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
— Beste eskakizun batzuk: B gidabaimena edukitzea.
Bosgarren ariketa, gidatzekoa, egin aurretik ezinbestekoa izango da C gidabaimena edukitzea.
5.Osasun eskakizunak.
Beharrezkoa da izangaiak lanpostuko eginkizunak normaltasunez betetzea galaraziko dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea, oinarri espezifiko hauekin batera doan eskakizun eta baztertzeko motiboen taulari jarraituz.
Oposizioko ariketa baztertzaileak bukatu ondoren, epaimahaiak Lehendakaritzako diputatuari helaraziko dio ariketak gainditu dituztenen zerrenda jasotzen duen akta. Ondoren, osasun eskakizunak egiaztatzeko, izangai horiek mediku azterketak egin beharko dituzte Aldundiak ezarritako zerbitzuetan. Zerbitzu horiek txostena egingo dute, eta "Gai" edo "Ez gai" balorazioa emango dute.
6.Informazio gehigarria.
Suhiltzaile bat suhiltzaile etxe jakin bati atxikitzen zaionean, behartua dago bizilekua handik 15 km baino gutxiagora jartzera (errepidez).
7.Lanpostuko eginkizunak.
Lanpostuko eginkizunak, besteak beste, hauek dira:
— Suteen prebentzioa.
— Suteak itzaltzea.
— Pertsona eta ondasunen salbamendua.
— Eraikin, instalazio eta ekipamenduen mantentze eta garbitze lanak. Aipatutako eginkizunez gainera, gainekoek agindutako lan guztiak egin behar dira, lanpostu horren kategoriari baldin badagozkio.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus vi. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. ATALA.EZAGUPEN TEKNIKOAK.
1. gaia: Suaren tetraedroa. Errekuntza ekoizkinak. Erregaitasuna. Erregaiak.
2. gaia: Suen sailkapena. Agente su-itzalgarrien sailkapena. Erabilpenaren laburpen taula.
3. gaia: Oinarrizko eraikuntza. Suaren aurreko erreakzioa eta erresistentzia.
4. gaia: Aritmetika, algebra eta geometria aplikatuak.
5. gaia: Hidraulikako oinarrizko ezagutzak.
6. gaia: Igeltseritzako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, hormigoi eta adreiluzko eraikuntza, morteroak, planoak interpretatzea.
7. gaia: Galdaragintzako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, materialak, trazaketa, ebaketa, soldadura eta autogenozko ebaketa.
8. gaia: Zurgintzako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, despiezea eta muntaia, zuren maneiua eta mekanizazioa, finkapen eta burdineri elementuak, enkofratuak eta zurkaitzak.
9. gaia: Karrozeriako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, hondatutako karrozeriak konpondu eta muntatzea, azalerak, pinturak eta babesak prestatzea.
10. gaia: Elektrizitate eta elektronikako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, instalazioak, koadroak, hartuneak eta linea elektrikoak, kontrol eta neurketako aparailuak, eskemak interpretatzea, makina elektrikoak.
11. gaia: Iturgintzako oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, iturgintza eta saneamenduko instalazioak, jariakinak kontrolatzeko sistemak eta elementuak, kaleko ur sareak, hartuneak.
12. gaia: Ibilgailuen mekanika eta elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutzak: Lan tresnak eta lanabesak, diesel motoreak eta gasolinakoak, lubrifikatzaileak, piztea, abian jartzea eta ikuskapenak, mantenimendua eta ordezko piezak.
2. ATALA.GIPUZKOARI BURUZKO EZAGUPENAK.
13. gaia: Gipuzkoako mugak eta lurralde mugakideak. Gipuzkoako eskualdeak eta hiriak.
14. gaia: Gipuzkoako Industri guneak. Gipuzkoako zerbitzuen sektorea: Osasuna, administrazioa, hezkuntza, kultura, turismoa..
15. gaia: Gipuzkoako orografia orokorra. Gipuzkoako hidrografia.
16. gaia: Gipuzkoako bide sarea. Gipuzkoako kostaldea, portuak eta hondartzak.
IV.ESKAKIZUN ETA BAZTERKETA MEDIKOEN TAULA.
•ESKAKIZUNAK:
1.Antropometria.
-Ez da onartzen Brocaren formulakoa baino %15eko pisu gehiago izatea.
-Indize ponderala, 75 baino gehiagokoa.
-Pignet indizea, 1etik -34ra artekoa.
2.Dinamometriak (eskakizunak).
-Eskuetakoa: 40 baino gehiago.
-Eskapularra: 50 baino gehiago.
-Lunbarra: 125 baino gehiago.
3.Gaitasun bitala, adin eta neurriaren araberako balore teorikoaren %85 baino gehiago. Tiffeneau indizea balore teorikoaren % 85 baino gehiago (eskakizunak).
4.Esfortzuko proba gainditzea. Hautagaiaren gutxieneko betebeharrak:
-3,0 W/kgs. zikloergometroko gehieneko proba batean lortuak.
-Gehieneko tentsio arterialak ondorengo baloreak ez gainditzea: 230 sistolikoa edo 100 diastolikoa.
-Jarduera fisikoa kontraindikatuko duen inolako patologiarik ez somatzea esfortzuko proban.
-Kilogramoko gehieneko oxigeno bolumena (O2B/kg) 38 ml/kg/min-ko baino handiagoa izatea.
•BAZTERKETA ARRAZOIAK:
1.Gaixotasun orokorrak.
-Kolagenosiak eta konektibopatiak.
-Artritis erreumatoidea.
-Neoplasiak.
2.Ikusmena.
-Ikusmenaren eskakizunak: Ikusmen binokularra eta monokularra 20/20, zuzenketarik gabe. Ez da onartzen lenterik, edozein motakoa delarik ere, eta ezta ere edozein mota edo mailako astigmatismo edo miopiarik.
-Ikusmen esparrua: Onartzen da ohiko ikusmen orokorraren %90era arte.
-Ezin da hemeralopiarik eduki.
-Ezin da diplopiarik eduki.
-Ezin da lagoftalmiarik edo betazaleko ptosisik eduki.
-Betseinetako islapenak: Ez da anormaltasunik eduki behar.
-Ezin da afakiarik eduki.
-Itsualdiari egokitzeko gaitasuna, ezin da 50 sf baino gehiagokoa eduki.
-Ezin da konjuntibitis, keratitis edo iritis kronikorik eduki.
-Ezin da ikusmen kromatikoan gaitzik eduki.
-Ezin da betseinetako inolako patologiarik eduki.
-Lanpostuaren eginkizunekin bateraezina den begietako kirurgia oro.
3.Entzumena eta ORL.
-Hipoakusiak, galera osoan edo altuen eskalan %25eko baino gehiagoko eragina dutenak.
-Erdiko belarriko edo barne belarriko gaixotasun kronikoak.
-Tinpanoetako mintzaren patologiak.
-Sinusitis kronikoa. Rinitis Alergikoa.
-Eustakioren tronparen patologia.
-Sudurretako arnasketa zailtzen duten malformazio eta deformazioak, sortzetikoak edo eragindakoak.
-Zorabioak eta orekaren edozein arazo.
-Hitz moteltasuna eta disfonia organikoak.
4.Lokomozio aparatua.
-Beheko edo goiko gorputzadarren galera anatomikoa eta edozein muga funtzional.
-Beheko gorputzadarra laburtua, hanka bien gainean egonik giltzadura koxofemuralen asimetria eragiten duena.
-Bizkarrezurraren diskopatia edo unkartrosiak.
-Bizkarrezurra behar bezala biratu edo tolestea eragozten duen edozein patologia.
-Oineko patologia, behar bezala funtziona dezan eragozten duena.
-Garezur edo aurpegiko anomaliak, lanbideko babes tresnak erabiltzea eragozten dutenak.
5.Arnas aparatua.
-Biriketako tuberkulosia, edozein mailakoa eta forma klinikokoa.
-Asma bronkiala.
-Arnas gutxiegitasunak: eragozleak, murriztaileak edo mistoak.
-Bullak eta pneumatozeleak.
-Biriketako enfisema.
-Bronkitis kronikoa. Biriketako fibrosia.
-Pneumokoniosi guztiak.
6.Aparatu kardiobaskularra.
-Hipertentsio arteriala, edozein mailakoa.
-Hipotonia zorrotza. Hipotentsio ortostatikoa.
-Bihotzeko hodien blokeoak, edozein eratakoak.
-Bentrikulu gaineko eta bentrikuluetako arritmiak, sistolez kanpoko aurikuletako mugatua salbu.
-Asaldura aurreko sindromeak, eta batik bat W.P.W.
-Jaiotzetiko kardiopatiak.
-Bihotz gutxiegitasuna.
-Jaio ondorengo balbulopatiak.
-Kardiopatia iskemikoa, edozein mailakoa.
-Perikarditi, miokarditi eta endokarditiak.
-Arterietako gutxiegitasun periferikoa.
-Munta handiko gutxiegitasun periferikoa.
-Arteria-benetako malformazioa, arteria-benetako deribazioak eta arterietako aneurismak.
7.Liseriketa aparatua.
-Goiko eta beheko ebakortzak eduki behar dira, murgilketa autonomoko aparatuen arnas muturtxoari eusteko moduan.
-Beherako kronikoa eta zurgapen txarraren sindromeak, edozein etiologiakoak.
-Urdail-duodenuko ultzerak. Urdail-duodenuko ulkusaren kirurgia.
-Pankreatopatia kronikoak. Areetako kisteak eta sasi kisteak.
-Hepatopatia kronikoa, edozein etiologia eta garapen mailakoak.
-Kolonaren berrebakidurak. Kolostomia.
-Hesteetako beste tarteen berrebakidurak.
-Ultzeradun kolitisa.
-Kolitis bikorduna.
-Sabeleko etenak, zuzendu gabeak.
8.Gernu aparatua.
-Giltzurrunetako sortzetiko malformazioak, meduloespongiosioa, giltzurrunetako kiste bakartiak eta giltzurrun bikoitza izan ezik.
-Nefrektomia.
-Glomerulonefritisa, edozein etiologiakoa.
-Giltzurrunetako tubulopatiak.
-Hidronefrosia.
-Giltzurrunetako gutxiegitasuna eta edozein mailako nefroesklerosia.
-Pielonefritia. Nefrosia.
9.Azala.
-Gaixotasun kutsakor kronikoak.
-Gaixotasun eritedun, anpuludun, ekzemadun eta eritemadun kronikoak. Psoriasia.
10.Sistema hematopoietikoa.
-Anemia megaloblastikoak.
-Anemia hemolitikoak.
-Leukosia eta sistema erretikuluhistiozitarioko gaixotasunak.
-Hemostasiaren aldaketak, edozein erakoak.
-Bareko gaixotasunak.
-Gongoiletako gaixotasunak.
-Gammapatia monoklonalak.
-Edozein motako disproteinemiak.
11.Endokrinoko eta metabolismoko gaixotasunak.
-Diabetes mellitusa. Porfiriak.
-Tiroide, giltzurrungaineko, hipofisietako eta paratiroideetako hiperfuntzioa edo hipofuntzioa.
-Gonadetako disfuntzioak eta gaixotasunak.
12.Nerbio sistema.
-Edozein etiologiako entzefalopatiak. Hidrozefalia.
-Kraniobarneko hipertentsioaren sindromea.
-Garezurreko lesioek sortutako edozein motako ondorioak.
-Muinetako gaixotasunak eta inguruko nerbio sistemarenak.
-Edozein motako dardara eta dizinesiak.
-Edozein motako epilepsia eta beste edozein etiologiako konbultsioak.
-Era guztietako zerebelopatiak.
13.Buru osasuna.
-Psikosi eskizofrenikoak. DSM-IV.ean azaltzen diren beste psikosi batzuk.
-DSM-IV.ean azaltzen diren sentimenduko asaldura guztiak.
-DSM-IV.ean azaltzen diren antsietateko asaldura guztiak.
-Asaldura obsesibo konpultsiboa.
-Adimeneko urritasun guztiak.
-Era guztietako toxikomaniak, eta batez ere alkohol zaletasuna.
-DSM-IV.ean azaltzen diren nortasuneko asaldura guztiak.