iv eranskina
HAUTAPEN PROZESUA
Deialdiak:
|
Erref. |
Kop. |
Lanpostua |
Plaza |
TL.* |
BS.* |
Min.* |
|
Ref. |
Nº |
|||||
|
OP1/406 |
18 |
Bidezain gidari makinista |
Caminero-conductor-maquinista |
10 |
8 |
|
|
OP1/407 |
1 |
Sukaldari laguntzailea |
Cocinero ayudante |
|
1 |
|
|
OP1/408 |
3 |
Gidari mekanikaria |
Conductor - mecánico |
2 |
1 |
|
|
OP1/409 |
7 |
Zaintzailea |
Cuidador |
3 |
4 |
|
|
OP1/410 |
3 |
Iraunarazpeneko ofiziala |
Oficial de Mantenimiento |
3 |
|
|
|
OP1/501 |
3 |
Sukaldeko laguntzailea |
Ayudante de cocina |
3 |
|
|
|
OP1/502 |
1 |
Mintegiko langilea |
Operario viverista |
1 |
|
|
* TL: Txanda librea / Turno libre.
* BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.
* Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
1.Oposizioa.
1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:
A) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honetan GAI edo EZ GAI kalifikazioa emango da.
Barne sustapeneko txandan izena eman duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 15 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 7,50 puntu gutxienez lortzea.
1.2.Bigarren ariketa. Praktikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Oinarrietako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea. Atal honek gehienez ere 30 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 15 puntu gutxienez lortzea.
1.3.Hirugarren ariketa. Psikoteknikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuen giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2.Euskara.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna ez duten plazetan, berriz, hizkuntz eskakizuna egiaztatuz gero merezimendutzat hartuko da. Hona hemen puntuak emateko orduan erabiliko diren irizpideak:
*3. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-3. edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 12 puntu.
-2. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.
-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
*2. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 7,6 puntu.
-1. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
*1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duten plazak:
-1, 2, 3 edo 4. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea: 4 puntu.
3.Merezimenduen lehiaketa.
3.1.Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
— 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana.
— 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.2.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.3.Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
— Erdi mailako edo goi mailako titulua: puntu bat tituluko.
— Batxilerra, Lanbide Heziketako bigarren maila edo baliokidea: 0,50 puntu tituluko.
— Eskola graduatua, Lanbide Heziketako lehenengo maila edo baliokidea: 0,25 puntu tituluko.
— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.
— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
4.Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
BIDEZAIN GIDARI MAKINISTA
18 PLAZA
(Erref.: OP1/406 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Bidezain gidari makinista. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
10 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa dutenak.
— Barne sustapeneko txandan:
8 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa dutenak.
Sustapeneko plazak betetzen ez badira, txanda librekoei erantsiko zaizkie.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
— Beste eskakizun batzuk: C gidabaimena edukitzea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek E taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideak.
2. gaia: Errepideetako seinalizazioa eta lanen seinalizazioa.
3. gaia: Errepideak eta errepideko elementuak artatzeko lanak.
4. gaia: Segurtasuna eta higienea lanean.
5. gaia: Lau aldiko eztanda-motorra. Teoria eta azalpen orokorra.
6. gaia: Lau aldiko eztanda-motorra. Koipeztatzea, hoztea, karburatzea eta piztea.
7. gaia: Lau aldiko eztanda-motorra. Transmisioa, esekidura, direkzioa eta balaztaketa.
8. gaia: Lau aldiko eztanda-motorra. Matxura arruntenak eta horiek konpontzeko era.
9. gaia: Lau aldiko errekuntza-motorra. Teoria eta azalpen orokorra.
10. gaia: Lau aldiko errekuntza-motorra. Koipeztatzea, hoztea, karburatzea eta piztea.
11. gaia: Lau aldiko errekuntza-motorra. Transmisioa, esekidura, direkzioa eta balaztaketa.
12. gaia: Lau aldiko eztanda motorra. Matxura arruntenak eta horiek konpontzeko era.
13. gaia: Herrilanetako makineria. Gailu mekanikoak.
14. gaia: Errepideak artatzeko makineria. Sasi-kentzeko makinak, garbiketa makinak, konponketa makinak.
15. gaia: Bideak zaintzeko behar diren neguko makina-tresnak.
16. gaia: Makinen eta ibilgailuen mantenimendu orokorra.
SUKALDARI LAGUNTZAILEA - PLAZA BAT
(Erref.: OP1/407 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Sukaldari laguntzailea. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Barne sustapeneko txandan:
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1), edo baliokidea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek E taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Menuak edo bestelako eskaintza gastronomikoak osatzea izan daitezkeen bezeroen arabera.
2. gaia: Sukaldean erabili beharreko elikagaien zehaztapen fitxak egitea.
3. gaia: Aukeratutako menuaren arabera, behar diren lehengaien dedukzio kuantitaboak eta kualitatiboak.
4. gaia: Elikagaien harrera eta kontrola: harrera eta kontrol eragiketak egitea eta higiene eta osasun alorreko araudia aplikatzea.
5. gaia: Erabili beharreko sukaldaritzako teknikak aztertzea eta aukeratzea eta tresna, lanabes eta lan ekipo egokienak erabakitzea, gauzatu beharreko prozesuen arabera.
6. gaia: Goarnizio motak aztertzea eta arrazoitzea, prestatu beharreko janaria, eskaini beharreko zerbitzu mota, bezeroa eta abar kontuan hartuta.
7. gaia: Kontserbazio metodoak: metodo motak, teknikak eta metodo bakoitzerako tresneriak. Higiene eta osasun alorreko araudia.
8. gaia: Lehengaiak: elikagai multzoak, ezaugarri fisikoak, koalitate organoleptikoak.
9. gaia: Elikaduratiko intoxikazioak: maiz gertatzen direnak, kausak eta prebentzioak.
10. gaia: Higiene eta osasun alorreko arauak zaintzea, bai pertsonalki bai instalazioetan: garbiketa, laneko jantziak eta abar.
11. gaia: Okintza/gozogintza gazi nahiz gozoan erabiltzen diren oinarrizko ore edo pasta desberdinak aztertzea: egiteko prozesuak, manipulatzeko higiene eta osasun arauak.
12. gaia: Gozogintzan erabiltzen diren oinarrizko betegarrien azterketa eta ohizko aplikazioak.
13. gaia: Esnekiekin egindako postreak: arruntenak zein diren, behar diren eragiketak egitea, manipulatzerakoan zaindu beharreko higiene eta osasun alorreko arauak eta gero kontserbatzeko erak.
14. gaia: Bezeroaren ageriko zerbitzuak: bufetea, autozerbitzua eta horrelakoak. Behar diren lanabesak eta tresnak identifikatzea. Eskaintza gastronomikoa muntatzea, sailkatzea eta hurrenkera egokian jartzea.
15. gaia: Kalitate Osoa sukaldean lortzeko funtsezko oinarriak eta printzipioak. Arau aplikagarriak, eginkizunak eta ezaugarri nagusiak aztertzea.
16. gaia: Plateren fitxa teknikoak, deskribapena, prestatzeko era eta kostuen kontrola.
GIDARI MEKANIKARIA - 3 PLAZA
(Erref.: OP1/408 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Gidari mekanikaria. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
— Barne sustapeneko txandan:
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
Barne sustapeneko plaza betetzen ez bada, txanda librekoei erantsiko zaie.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa. (LH1), edo baliokidea.
— Beste eskakizun batzuk: D edo C gidabaimena edukitzea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek E taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Automobila:
- Sistemen definizioa eta deskribapena.
2. gaia: Motorra:
- Motor motak eta motorraren piezak.
3. gaia: Distribuzio sistemak:
- Distribuzio sistemak eta motor ereduak.
- Matxurak eta mantenimendua.
4. gaia: Automobilaren elikadura sistemak: Eginkizuna eta funtzionamendua.
a) Diesel motorra.
.Injekzio sistemak eta elementuak.
.Matxurak eta soluzioak.
b) Eztanda-motorra.
.Injekziozko eta karburagailuzko elikadura.
.Matxurak eta soluzioak.
.Gainelikadura.
.Bi aldiko motorrak, Wannel motorra.
.Erregaiak eta mantenimenduak.
5. gaia: Hozte-sistema:
- Likidozko hozte-sistema.
- Haizezko hozte sistema.
- Matxuren mantenimendua eta prebentzioa.
6. gaia: Lubrifikazio sistema:
- Motorraren eta sistemako elementuen lubrifikazio beharrak.
- Olio mota.
- Mantenimendua.
7. gaia: Automobilaren sistema elektrikoa:
- Sarrera, eginkizunak, pizgailuaren elementuak.
- Pizgailu trantsistorizatua
- Matxurak
- Korrontea sortzeko sistema.
- Badaezpadako neurriak, mantenimendua eta matxurak.
- Abian jartzeko sistema.
- Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.
- Argi sistema.
- Matxurak.
- Sistema elektriko lagungarriak.
- Matxurak.
8. gaia: Transmisio sistema:
- Sarrera, enbragea eta sistemak. Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.
- Abiadura kaxa. Mantenimendua eta matxurak.
- Transmisio ardatza eta diferentziala. Mantenimendua eta matxuren prebentzioa.
- Ibilgailuaren arrastea.
9. gaia: Esekidura sistema:
- Kontzeptua eta sistema motak.
- Esekidura ibilgailu astunetan. Esekidura neumatikoa.
- Mantenimendua eta matxurak.
10. gaia: Direkzio sistema:
- Direkzioaren kontzeptuak, eginkizuna eta engranajeak, eta direkzio lagundua.
- Matxurak antzematea.
- Aurreko ardatzeko eta atzeko ardatzeko direkzioa eta direkzio kotak.
- Ibilgailu astunak.
- Mantenimendua eta matxurak.
11. gaia: Balazta sistema:
- Eginkizuna eta elementuak.
- Diskoko balaztak eta elementu lagungarriak. Matxurak.
- Erdi-atoiaren balazta sistema neumatikoa. Matxurak.
- Agintailu hidroneumatikoko balazta sistema, motor-balazta, ABS eta ASR.
- Aparkaldirako balaztak (ibilgailu astunetan).
12. gaia: Gurpilak eta neumatikoak:
- Sarrera eta elementu neumatikoak.
- Mantenimendua, muntatzeko era eta matxurak.
- Erreferentziak eta esanahia.
13. gaia: Zirkulazio arauak.
14. gaia: Bide segurtasuna.
15. gaia: Zirkulazio araudi orokorreko neurriak, distantziak eta bestelako kontzeptuak.
16. gaia: Gipuzkoari buruzko ezagupen orokorra:
- Bide sarea.
- Mugak eta lurralde mugakideak.
- Eskualdeak eta hiriak.
- Kosta, portuak eta hondartzak.
- Zerbitzu sektorea: Osasun zerbitzua, administrazioa, hezkuntza, kultura, turismoa.
ZAINTZAILEA - 7 PLAZA
(Erref.: OP1/409 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Zaintzailea. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
3 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
— Barne sustapeneko txandan:
4 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
Sustapeneko plazak betetzen ez badira, txanda librekoei erantsiko zaizkie.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskolako graduatua (OHO), Oinarrizko Batxilergoa, Lehen Mailako Lanbide Heziketa. (LH1), edo baliokidea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek E taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Geriatria eta gerontologia. Zahartze prozesuko aldaketak.
2. gaia: Adinekoak zaintzeko zentro eta programak.
3. gaia: Gerontologi zentroak. Erabiltzailea, zaintzaren helburuak eta zerbitzuen kalitatea.
4. gaia: Adinekoaren beharren ebaluazioa.
5. gaia: Adinekoaren osasuna sustatu eta zaintzea. Ohitura osasungaitzak eta osasungarriak.
6. gaia: Adinekoen gaixotasunak. Zaintza zerbitzuaren ezaugarriak eta beharrak.
7. gaia: Istripuen prebentzioa eta lehen laguntzak. Larrialdietan jokatzeko arauak.
8. gaia: Adinekoaren zaintza. Oinarrizko zaintzak. Eguneroko jardueren sustapena eta terapia okupazionala.
9. gaia: Oheratutako edo ezindutako pertsonak zaintzeko eta mugitzeko erak. Ergonomia, laguntza teknikoak eta postura desberdinetako higienea.
10. gaia: Zahartzaroaren alderdi psikologikoak. Trastorno ohizkoenak.
11. gaia: Dementzia duten adinekoen zaintza.
12. gaia: Harreman lagungarria geriatrian. Komunikazioa eta entzuten jakitea.
13. gaia: Zaintza aringarriak eta zahartzaroa. Gaixo terminalen zaintza.
14. gaia: Esku hartze psiko-soziala eta animazio sozio-kulturala zentro gerontologikoetan.
15. gaia: Zaintzailearen zaintza. Ahitze- sindromea, definizioa eta prebentziozko teknikak.
16. gaia: Talde lana gerontologian. Gerontologi zentroko zaintzailearen zereginak.
IRAUNARAZPENEKO OFIZIALA - 3 PLAZA
(Erref.: OP1/410 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Iraunarazpeneko ofiziala. Funtzionarioa. D sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
2 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Lehen Mailako Lanbide Heziketa (LH1). Adarra: Elektrizitatea eta Elektronika.
— Beste eskakizun batzuk: 3etatik 2tan: B gidabaimena edukitzea.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
D taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Makinen eta ibilgailuen mantenimendu orokorra.
2. gaia: Lau aldiko eztanda eta errekuntza motorea. Teoria eta deskribapen orokorra. Transmisioa, esekidura, direkzioa eta balaztak. Matxura ohizkoenak eta konpontzeko jarraibideak. Koipeztapen, hozketa, karburazio eta pizte sistemak.
3. gaia: Herrilanetako makineria. Gailu mekanikoak. Errepideen artapenerako makineria. Sasi-kentzeko makinak, garbiketakoak eta konponketakoak.
4. gaia: Bideak zaintzeko behar diren neguko makina-tresnak.
5. gaia: Behe-Tentsiorako Araudi Elektroteknikoa (Industria Ministerioaren 2413/1973 Dekretua, 1973/10/09ko BOE). Industria eta Energiako Ministerioaren Behe-Tentsiorako Araudi Elektroteknikoaren Argibide Orriak. 1978ko urriaren 31ko, 1974ko apirilaren 6ko, 1974ko apirilaren 30eko eta 1977ko abenduaren 19ko Jarraibide Osagarriak. Eraikuntzarako Arau Teknologikoak. Behe-Tentsioko Elektrizitatearen Instalazioak. Elektrizitate instalazioak, Barneko argiteria.
6. gaia: Elektrizitatea eta Zirkuitu Elektrikoak. Sorgailuak eta bateriak. Elektrizitatea, kontzeptuak. Neurri unitateak. Intentsitatea, potentziala, erresistentzia. Ohm Legea. Korronte zuzena eta korronte alternoa. Zirkuitu motak. Zirkuitu baten magnitude elektrikoen neurketa. Potentzia faktorea. Lurreko eroalea.
7. gaia: Elektrizitatea. Banaketa sistema eraikuntzetan. Sistemaren elementuak. Lotunea. Kontagailuak. Banaketa koadroak. Eraikuntza baten karga elektrikoaren kalkulua. Kontratazio irizpideak.
8. gaia: Argiteria. Kontzeptu orokorrak. Neurketa unitateak. Argiteriaren intentsitatea. Balio arruntenak bulego eta eraikin publikoetan. Argiteria fluoreszente eta inkandeszentea: abantailak eta eragozpenak.
9. gaia: Ur banaketako sareak. Erabilitako materiala, abantailak eta eragozpenak. Banaketa eskemak. Gehiegizko presioarekin lotutako arazoak eta konpontzeko erak. Hodien lotura motak.
10. gaia: Ur beroa. Produkzio sistemak. Banaketari eta obran jartzeari buruzko alderdi orokorrak. Kalorifugazioa, prozedura arruntenak.
11. gaia: Bero produkzioa eraikinetan. Sistema eta deskribapena. Erabilitako erregaiak eta horiek biltegiratzeko beharrak. Galdarak obran jartzea. Berokuntzarako makina aretoentzat indarrean dauden baldintzak. Gasolio instalazioen mantenimendu eta artapen arau orokorrak.
12. gaia: Beroa banatzeko ur sistemak. Eskema arruntenak. Berokuntza monotubularra eta bitubularra. Azelerazio ponpak, horien beharra. Espantsio hodiak, motak eta ezaugarriak. Aire berozko berokuntza. Orokortasunak.
13. gaia: Korrosioa. Kausa ohizkoenak. Korrosio motak. Materialen proiekzioa. Pintura antikorrosibo mota desberdinen ezaugarriak. Kontutan hartu beharrezko faktoreak pinturak hautatzerakoan. Egiturazko altzairu eta hormigoizko eraikuntzen babesa.
14. gaia: Energi aurrezpena. Kostuen eta energiaren kontrola eta murrizketa. Kontsumo elektrikoaren kalkulua eta kontrola. Kontsumitutako energiaren analisia. Azterketa eta balorazioa. Aurrezteko irizpideak.
15. gaia: Mantenimendu Integralaren antolamendua. Egitura eta helburuak. Antolamendu ereduak. Mantenimendu motak. Kodifikazioa eta fitxak. Segurtasun eta kostu irizpideak.
16. gaia: Mantenimendu prebentiboa eta zuzentzailea. Metodologia eta programazioa. Metodo prediktiboa. Proiektu metodoa. Hard Time metodoa. On Condition metodoa. Inprimaki ereduak eta aplikazio adibideak.
SUKALDEKO LAGUNTZAILEA - 3 PLAZA
(Erref.: OP1/501 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Sukaldeko laguntzailea. Funtzionarioa. E sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
2 plaza, 1. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskola ziurtagiria.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
E taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Sukaldearen antolamendua. Sukaldeko gelak eta instalazioak. Sukaldaritzako oinarrizko terminologia.
2. gaia: Osagai lehorrak, garaikoak eta barazkiak. Sukaldaritzako fondo oinarrizkoak eta osagarriak. Saltsa oinarrizkoak eta osagarriak.
3. gaia: Arrainen prestaketa, freskotasun mailak, garbiketa eta kontserbazioa. Hegaztiak garbitzea, lotzea, albardatzea eta prestatzea. Txahala, zerria, ardia, etxeko hegaztiak eta ehiza: horien haragiari buruzko ezagupen orokorrak.
4. gaia: Janaria egin aurretik jangaia prestatzea. Janaria egin aurreko prestaketa lanak: moztea, txikitzea, xehatzea... Barazkien eta lekaleen prestaketa.
5. gaia: Jangaien manipulazioa eta kontserbazioa. Berotzea, hoztea, izoztea eta desizoztea. Janarien prestatzea eta plateren aurkezpena. Jangelarako janari banaketa.
6. gaia: Sukaldeko makineriaren erabilera. Elementu lagungarrien eta instalazioen erabilera. Sukaldeko tresna eta lanabesen erabilera.
7. gaia: Sukaldearen mantenimendua eta garbiketa. Zoruak eta ormak. Altzariak eta instalazioak. Makineria eta elementu lagungarriak. Tresnak, ontziteria eta lanabesak.
8. gaia: Segurtasuna eta higienea. Istripuak eragoztea. Sukaldeko higiene arauak.
MINTEGIKO LANGILEA - PLAZA BAT
(Erref.: OP1/502 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Mintegiko langilea. Funtzionarioa. E sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Zerbitzu berezien azpieskala, zeregin berezietakoen klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
Plaza bat, 1. hizkuntz eskakizuna ez derrigorrezkoa duena.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Eskola ziurtagiria.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus iv eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
E taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. gaia: Baso espezieak ezagutzea.
2. gaia: Nekazaritza eta basogintzako tresna eta lanabesen erabilera (sega, aitzurra, inaustekoak eta abar).
3. gaia: Zamako paletak eta mintegiko materialak garraiatzeko makineria autopropultsatuen erabilera praktikoa.
4. gaia: Nekazaritza eta basogintzako makineriaren identifikazioa eta erabilera (sasi-garbitzeko makina finkoak eta bizkarrekoak, rotabatorea, traktorea, atoiak eta abar).
5. gaia: Txertoak egiteko materiala prestatzea eta txertoak egitea. Hostozabaletan eta koniferetan egin litezkeen inausketa desberdinak arrazoituta deskribatzea eta egitea.
6. gaia: Produktu fitosanitarioen nahasketak prestatzea eta mintegietan erabiltzea. Seguritate neurriak erabiltzea.
7. gaia: Lurra lantzeko lanabesen identifikazioa eta erabilera.
8. gaia: Baso eta jardin espezieak landatzea.