ii eranskina
HAUTAPEN PROZESUA
Deialdiak:
Erref. Kop.
Ref. Nº Lanpostua Plaza TL.* BS.* Min.*
OP1/221 3 Informatikako erdi mailako teknikaria Técnico Medio Informático 2 1
*TL: Txanda librea / Turno libre.
*BS: Barne sustapeneko txanda / Turno de promoción interna.
*Min.: Minusbaliatuentzako txanda / Turno para personas con minusvalía.
1.Oposizioa.
1.1.Lehenengo ariketa. Teorikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:
A) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Orokorrean zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 5 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 2,5 puntu gutxienez lortzea.
Barne sustapeneko txandan izena eman duten hautagaiek ez dute ariketa hau egin beharrik izango.
B) Hautazkoerantzunak dituen galdera sorta bati idatziz erantzutea; galderak deialdiko Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren gaiei buruzkoak izango dira. Atal honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
1.2.Bigarren ariketa. Praktikoa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoan zehazten diren edukien inguruan epaimahaiak jarritako ariketa teoriko/praktikoak egitea. Bi zati izango ditu eta aurrera egiteko nahitaezkoa izango da biak gainditzea:
A)Kasu praktiko bat edo gehiago egitea. Atal honek gehienez ere 20 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 10 puntu gutxienez lortzea.
B)Oinarri hauetako Gai Zerrenda Espezifikoko gaiekin zerikusi zuzena duten galdera teoriko-praktikoei idatziz erantzutea.
Zozketa egingo da gai zerrendakoen artetik gehienez ere 10 gai hautatzeko eta horietatik epaimahaiak 5 aukeratuko ditu eta horien inguruko galdera teoriko-praktikoak egingo ditu.
Bigarren atalak gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
Ariketa honen bi zatiak kalifikatzerakoan kontuan hartuko da erantzunen zuzentasuna, laburtu eta aztertzeko gaitasuna, landutako ideien aberastasuna eta horiek argi eta txukun azaltzeko trebetasuna.
1.3.Hirugarren ariketa. Ingelesa.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Hautagaiek duten ingeleseko ezagupen maila baloratzeko ariketa bat egingo da. Ingelesa jakitea lanpostuaren eskakizunetako bat denez ariketa honetan "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emango da.
"Gai" kalifikazioa lortuko dute ariketa hau egin behar izan gabe epaimahaiak ezarritako epean ingeleseko 3. mailari edo goragokoari dagokion Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
1.4.Laugarren ariketa. Psikoteknikoak.
•Derrigorrezkoa eta baztertzailea.
Bete beharreko lanpostuaren giza eta teknika alorreko ezaugarriekiko hautagaiek duten egokitze maila baloratzeko ariketak egitea. Horrez gain, epaimahaiak elkarrizketa bat egin dezake hautagai bakoitzarekin. Ariketa honek gehienez ere 10 puntu izango ditu, eta gainditzeko nahitaezkoa izango da 5 puntu gutxienez lortzea.
2.Euskara.
— Derrigorrezko hizkuntz eskakizuna duten plazetan hizkuntz eskakizuna egiaztatzea ezinbesteko baldintza izango da plaza eskuratzeko; halakoetan GAI edo EZ GAI kalifikazioak emango dira.
3.Merezimenduen lehiaketa.
3.1.Esperientzia.
Eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duten lanpostuetan aritu izana baloratuko da.
Merezimendu hau gehienez 12 punturekin baloratuko da, baremo honen arabera:
— 12 punturaino: 0,15 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen eduki bereko lanpostu batean aritu izana edota informatika sareen funtzionamendu, Visual Basic, C++, Java programazio eta web orrien diseinuarekin zerikusia duten lanetan aritu izana.
— 8 punturaino: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko, eskuratu nahi den plazak dituen eginkizunen antzeko edukia duen lanpostu batean aritu izana.
Atal honetan ez dira baloratuko Euskal Funtzio Publikoaren 96.1 artikuluan aipatzen diren behin-behineko postuetan egindako lanak, ez eta beketan edo prestakuntzako praktiketan egindakoak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Enpresa pribatuan izandako esperientzia profesionala Gizarte Segurantzaren zurigarriekin eta enpresak egindako ziurtagiriekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatutako unean.
Lan esperientzia Herri Administrazioan izan bada, nahikoa izango da hark egindako ziurtagiria aurkeztea. Eta Gipuzkoako Foru Aldundian izan bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.2.Administrazio publikoetan betetako zerbitzuak.
Herri administrazioko antzinatasuna gehienez ere 6 punturekin baloratuko da, 0,05 puntu hilabeteko.
Atal honetan ez da baloratuko Funtzio Publikoaren Legeko 96.1 artikuluan aurreikusitako behin-behineko lanpostuetan egindako lana, ez eta Administrazioan ohikoak ez diren lan espezifiko eta jakineko kontratu administratiboak, zerbitzu zibil edo merkataritzakoen errentamendukoak, bekak eta prestakuntzako praktikaldiak ere.
Eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako lan denbora bakarrik hartuko da kontuan.
Antzinatasuna Herri Administrazioko erakunde egokiak egindako ziurtagiriarekin egiaztatuko da, epaimahaiak eskatzen duen unean. Eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa bada, nahikoa izango da halaxe adieraztea, epaimahaiak esaten duenean.
3.3.Prestakuntza.
Lehiaketan parte hartzeko eskakizun gisa ezarritakoaz gain, maila bereko edo goragoko beste ikasketa agiri batzuk izatea baloratuko da.
Ez dira baloratuko merezimendu gisa aipatu den goragoko titulazioa lortzeko beharrezkoak diren ikasketak.
Atal honetan unibertsitateek emandako graduondoko edo masterreko ikastaroak ere baloratuko dira, baldin eta deitutako lanpostuaren zereginekin zerikusi zuzena badute.
Merezimendu hau gehienez ere 3 punturekin baloratuko da, ondorengo baremoaren arabera:
— Doktore titulua: 1,5 puntu tituluko.
— Lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua: 1,5 puntu tituluko.
— Diplomadun, arkitekto tekniko edo ingeniari tekniko titulua: 0,75 puntu tituluko.
— 500 ordu edo gehiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: puntu bat tituluko.
— 250 ordu edo gehiagoko eta 500 ordu baino gutxiagoko masterra edo graduondoko ikastaroa: 0,50 puntu tituluko.
3.4.Hizkuntzak.
Gehienez ere 2 punturekin baloratuko dira, ondorengo baremoaren arabera:
— Frantsesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila: puntu bat.
— Frantsesa, Hizkuntza Eskola Ofizialeko 4. maila: 2 puntu.
Hizkuntzen ezagupen maila zehazteko, hautagaiek horretarako prestatuko den ariketa bat egin beharko dute. Ez da baloratuko Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. mailatik beherako ezagupenik.
Puntuaketa hori lortuko dute ariketa egin behar izan gabe merezimenduak egiaztatzeko ezarritako epean Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkezten duten hautagaiek.
4.Praktikaldia.
Oinarri orokorretan adierazitakoari jarraituz praktikaldia egin beharko dute, gehienez ere 6 hilabetekoa.
INFORMATIKAKO ERDI MAILAKO TEKNIKARIA
3 PLAZA
(Erref.: OP1/221 - Oinarri Espezifikoak)
I.DEIALDIA.
1.Izena.
Informatikako erdi mailako teknikaria. Funtzionarioa. B sailkapen taldea. Administrazio Bereziko Eskala. Teknikarien azpieskala, erdi mailako teknikarien klasea.
2.Plazak eta txandak.
— Txanda librean:
2 plaza, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa dutenak.
— Barne sustapeneko txandan:
Plaza bat, 3. hizkuntz eskakizuna derrigorrezkoa duena.
Barne sustapeneko plaza betetzen ez bada, txanda librekoei erantsiko zaie.
3.Hautapen sistema.
Oposizio-lehiaketa.
4.Eskakizunak.
— Eskatutako titulazioa: Sistema/Kudeaketa Informatikako ingeniari teknikoa edo Informatika Lizentziaturako hiru ikasturte osorik.
— Beste eskakizun batzuk: Ingelesa jakitea.
5.Barne sustapeneko txanda.
Barne sustapeneko txandara aurkezten diren hautagaiek C taldeko eskala eta azpieskaletakoak izan behar dute.
II.HAUTAPEN PROZESUA.
Zehaztasunetarako, ikus ii. eranskina.
III.GAI ZERRENDA.
1.Gai Zerrenda Orokorra.
B taldeko gai zerrenda.
2.Gai Zerrenda Espezifikoa.
1. ATALA.SISTEMA INFORMATIKOEN KUDEAKETA.
1. gaia: Mota ezberdineko sistema informatikoak: ordenagailu handiak, miniordenagailuak, lan estazioak eta ordenagailu pertsonalak.
2. gaia: Sistema eragilearen kontzeptua. Osagaiak: kontrol programak eta prozesaketa programak. Monitorizazioa sistema eragilearen erabileran.
3. gaia: Sistema eragilearen eta oinarriko euskarri logikoaren administrazio eta kudeaketa: aldaketen aplikazioa.
4. gaia: Informazioa gordetzeko gailuak. Diskoan gordetzen den informazioaren kudeaketa.
5. gaia: Datu baseen kontzeptuak. Datu baseak kudeatzeko sistemen bilakaera historikoa.
6. gaia: Komunikazioetako "hardware"aren kontzeptu nagusiak: transmisio bideak.
7. gaia: Hardware ekipoen mantenimendu politika.
8. gaia: CPDren egitura fisikoaren mantenimendua. CPDren beharrak. Ekipo elektrikoak.
9. gaia: Aplikazioen mantenimendua eta hobekuntza.
10. gaia: Kudeaketa aplikazioen migrazioan.
11. gaia: Okupazio estatistikak: Kostuak.
12. gaia: Prozesaketa banatuaren eta bezero-zerbitzariaren kontzeptuak.
13. gaia: Softwarea ingurune banatuan eguneratzea.
14. gaia: CPDren seguritate fisiko eta logikoa. Segurtasun perimetrala. CPDren edo periferikoen kontrola eta sarrera fisikoa. Segurtasun eta sarrera mailak.
15. gaia: Dokumentazioaren banaketa, kontrola eta mantenimendua.
16. gaia: Informazioa babestu/berreskuratzeko politika. Instalazio batek izan ditzakeen kontingentzien plana.
2. ATALA.EKOIZPEN INFORMATIKOA.
1. gaia: Datuak prozesatzeko zentroaren antolamendua. Garapen eta sistema areak. Produkzio informatikoko langileen ardurak eta eginkizunak.
2. gaia: Softwarea berrerabiltzea eta kodea sortzea.
3. gaia: Instalazio batean "hardwareak" dituen osagai nagusiak; ordenagailu eta periferiko motak.
4. gaia: Lanen eta errendimenduen exekuzioa kontrolatzea. Teknika aplikagarriak.
5. gaia: Sistemako gorabeheren kontrola. Kontingentzietarako plana; oinarrizko helburuak.
6. gaia: Komunikazio sareen kontzeptuak. Tipologiak eta sareko "hardwareak".
7. gaia: Teleprozesaketa sistemen kontzeptuak. Aplikazio eta errendimenduak teleprozesaketa inguruneetan kontrolatzea.
8. gaia: Datuak prozesatzeko zentro baten planifikazio fisikoa.
9. gaia: Proiektu baten aurrekontua eta kostuaren kontrola egiteko irizpideak.
10. gaia: Neurrira egokitutako aplikazioak eta aplikazio estandarrak. Erabakitzeko irizpideak.
11. gaia: Lanak kontrolatzeko lengoaien kontzeptuak (JCL).
12. gaia: Lanen eta beharrezko baliabideen planifikazioa.
13. gaia: Ekipoen tamaina. Kontuan hartu beharrekoak.
14. gaia: Ekoizpen informatikoan laguntzen duten tresnak: kontsolen, "spool"en, kateen eta abarren antolatzaileak.
15. gaia: Datu korporatiboen kudeaketa. Datuen biltegia ("datuen warehousea"). OLAP arkitekturak, datuen meatzaritza.
16. gaia: Aurre-ustiaketarako eta kalitate kontrolerako sistemak.
3. ATALA.KOMUNIKAZIO SAREN KONTROLA ETA KUDEAKETA.
1. gaia: Sareen estandarizazioa. OSI eredua.
2. gaia: Sare lokalak. Sareko sistema eragileak. Eskaintzen dituzten zerbitzuak.
3. gaia: Sare lokalen administrazioa. Datuen eta erabiltzaileen kudeaketa. Trafikoaren monitorizazio eta kontrola.
4. gaia: Sare lokalen babesa eta segurtasuna. Antibirusak.
5. gaia: Datu sare publikoen protokoloak: X25, RDSI, Frame Relay.
6. gaia: Modem bidezko komunikazio protokoloak. Modemen konfigurazio eta kontrola.
7. gaia: Internet: bilakaera, gaurko egoera eta joerak. Interneteko zerbitzuak: telbet, ftp, gopher, wals. World wide web sarea.
8. gaia: Datuekiko lotura mailak. Sartzeko protokoloak eta tipologiak.
9. gaia: Informazio paketeen transmisioa. Transmisiorako protokoloak.
10. gaia: Komunikazio saioen kudeaketa.
11. gaia: Aurkezpen maila. Datuen adierazpena eta kriptografia.
12. gaia: Sareen administrazio logikoa: sarrera.
13. gaia: TCP/IP sareak. Kontzeptuak eta aukerak.
14. gaia: SNA sareen arkitekturari buruzko kontzeptu nagusiak.
15. gaia: Sistema nagusien eta sare lokalen arteko loturari buruzko printzipioak.
16. gaia: Segurtasuna sareetan: sarreraren kontrola eta teknika kriptografikoak.