Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

68. zenbakia Data 2001-04-05 6703 orria

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK
2001 urterako ondasun higiezinen zergaren ordainaldia.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA

Zergabilketa eta ZergaBulegoetako Zuzendariordetza
Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitatea

Ediktua

Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitate Buruak, honako ebazpen hau eman du:

Donostian, gaurko datan, eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, ondoko hau,

EBATZI DUT

Zergadunei eta gainerako interesatuei jakinaraztea 2001eko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2001eko maiatzaren 15ean hasiko dela borondatezko epealdian kobratzen eta, era berean, epea urte bereko uztailaren 2an amaituko dela, biak barne.

Aurtengo apirilaren 11 baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Ordainketa edozein bankutan edo aurrezki kutxatan egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Ekainaren 4a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, hurrengo bulego hauetako edozeinetan eskatu beharko du:

—Udal Zergen Kudeaketa Zerbitzua: Okendo, 20 1. Donostia.

—Donostiako Zerga Bulegoa: Sekundino Esnaola, 10-12.

—Irungo Agentzia Exekutiboa: Geltokia, 5-7.

—Eibarko Zerga Bulegoa: Arragueta kalea, 2.

—Azpeitiko Zerga Bulegoa: Jose Artetxe, 3.

—Tolosako Zerga Bulegoa: San Frantzisko, 45.

—Bergarako Zerga Bulegoa: Mintegia, 5.

Jendearentzako ordutegia honako hau izango da bulego horietan, larunbatetan eta jaiegunetan ezik: 8:30etatik 14:00etara.

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, %20ko premiamenduzko errekarguan sartuko dira eta kobrantza premiamenduzko bidetik egingo zaie.

Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarragako udalek beren gain hartua dute, uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren indarrez, bertako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga borondatezko epealdian kobratzeko eskumena.

Hau guztia denen jakinetara jartzen da.

Donostia, 2001eko martxoaren 20a.—Juan Pardo San Gil, Zerga Bulegoak Koordinatzeko Unitateko Burua.

(4024) (3466)