Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

50. zenbakia Data 2001-03-12 4631 orria

7 UDAL ADMINISTRAZIOA

ZUMAIAKO UDALA
Lubaki polikiroldegiaren erregelamendu orokorra. Behin betiko onespena.

ZUMAIAKO UDALA

Iragarkia

Zumaiako Udalbatzak 1999ko-06-03 ko Udal Batza Osoko bilkuran hasierako izaeraz onartu zuen, Zumaiako Polikiroldegiko erabilera araudia. Honen aurrean inolako funtsezko iradokizunik aurkeztu ez denez, behin betiko onartutzat geratu da, eta hori jendeaurrean jakitera ematen da apirilaren 2 ko 7/85 legeko 70.2 Artikulua xedatutakoaren indarrez, behin betiko textu oso osorik jarraian eransten delarik.

«LUBAKI» KIROLDEGIKO
ARAUTEGI OROKORRA

1. ATALBURUA

XEDAPEN OROKORRAK

Xedea

1. artikulua.

Arautegi honen helburua «Lubaki» Kiroldegiko instalakuntzak eta gainerako zerbitzuak erabiliko dituzten eskubideak, betebeharrak eta baldintzak arautzea izango da, beti ere, Eusko Legebiltzarreko Gorputz Kulturari eta Kirolari buruzko otsailaren 19ko 5/1988 Legean, Estatuko Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legean, eta gainerako xedapen gehigarrietan ezarrietakoaren arabera.

2. artikulua.

Zumaiako Udalak, instalakuntzen erabilera egokia izan dadin, araute honetan ezarritakoa argitu, aldatu edo garatzeko xedapenak edo ebazpenak emateko eskubidea gordetzen du bere esku, instalakuntzaren zerbitzurako lanean ari direnen ohar eta aginduen kalterik gabe.

Arautegi honetako xedapenek, «Lubaki» Kiroldegiaren erabilpenari buruz erabaketan, kontratuetan edo hitzarmen berezietan arrikusitakoa ordezkatuko dute.

Instalakuntzaren definizioa

3. artikulua.

«Lubaki» kiroldegiak herritarren zerbitzura dagoen herri-ondasun izaera izango du eta kirolaren sustapenera eta praktikara, heziketa fisikoaren, kirol eta kultur-mailako ikuskizunen eta gizarte-ihardueren garapenera zuzenduta egongo da.

4. artikulua.

«Lubaki» Kiroldegia oro har jende guztiarentzat izango da, eta bertako erabiltzaileak, norbanakoak, pertsonak juridikoak eta kirol-izaerako entitateak izango dira, horretarako, Zumaiako Udalak Kiroldegiaren erabilpena kudeatuko duen enpresarekin bat etorriz urtero ezarriko duen kuota ordaindu beharko delarik.

5. artikulua.

Zumaiako Udalak urteroko beharrak eta eskaerak ikusita ezarriko duen ordutegiaren arabera egongo da jendearentzat zabalik «Lubaki» kiroldegia.

6. artikulua.

Kiroldegia kudeatuko duen enpresak eta Zumaiako Udalak, Kiroldegiaren behin-behineko itxiera adostu dezakete horretarako arrazoiak baldin badaude, jendeari neurriaren berri lehenbailehen emanez.Kasu honetan, kudeatuko duen enpresak eta Zumaiako Udalak ez dute erabiltzaileer sortutako kalteengatik erantzunkizunik izango.

7. artikulua.

Kiroldegiaren dotazio berezi bakoitzean, berari dagozkion kirolak eta fisiko eta kirol-mailako, edo beste izaera bateko iharduerak burutuko dira. Beste mota bateko iharduerak ere burutu alhal izango dira, teknikoki posible bada behintzat, eta horretarako Zumaiako Udaleko baimena beharko da.

8. artikulua.

Enpresa esleitzaileak Zumaiako Udalarekin batera, kiroldegian egin daitezkeen zabalkuntza eta hobekuntzen ondorioz, urtero ezarriko du instalakuntzak onartzen duen gehienezko abonatuen kopurua.

2. atalBURUA

LEHENTASUNEZKO ERABILPENAK

9. artikulua.

«Lubaki» Kiroldegia, herritarrek beren aisialdean iharduera fisikoa eta kirol-mailakoa burutu dezaten erabiliko da, baita eskolako iharduera fisikoa burutzeko, kirol-errendimendua lortzea xede duten beste kirol-iharduerak ere aurrean eraman daitezkeelarik.

Aurrekoaren kalterik gabe, kirol eta kultur-mailako beste ikuskizunetarako edo ihardueretarako ere erabil daiteke, beti ere, hauek dotazio desberdinen ezaugarri teknikoekin bateragarri izan beharko dutelarik.

10. artikulua.

Kirol klubak eta eskola-kirolak kiroldegia erabili ahal izango dute Udalak eurentzat ezarriko duen ordutegian. Ordutegi hau, Zumaiako Udalak Kiroldegiaren kudeaketa esleitzen duen Baldintza administratibo eta teknikoen Pleguan entrenamenduetarako jasotako kirol-aretoen, egunen eta orduen arabera ezarriko da. Halere, Zumaiako Udalari erreserba ez bazaio egokia edo nahikoa iruditzen, enpresa esleitzailearekin hau zabaltzea negoziatu dezake.

Kluben, eskola-kirolaren eta beste kolektiboen ihardueren garapena zuzena izan dadin, Zumaiako Udalak kirol-denboraldi bakoitzaren hasieran ordutegien kuadro bat entregatuko du, bertan, kluba edo entitate erabiltzailea, garatu beharreko iharduera, talde edo iharduera bakoitzeko kategoria eta kidezenbakia zehaztuko delarik.

Ordutegi banaketa honetan sartutako klubek, taldeek Zumaiako Udalak ezarritako ordutegia errespetatu beharko dute eta edozein aldaketa, astebete lehenago eskatu beharko zaio kiroldegiaren gerenteari, honek eskaera aztertu eta baloratuko duelarik.

Kirol klubak eta beste kolektiboak, aurrikusitako ordutegia baino hamabost minutu lehenago sar daitezke kiroldegira. Txapelketako edo adiskidantzazko partiduetan, instalakuntzara iristeko ordua eta beroketaren hasiera, ohiko modura jakinaraziko dira.

Gainontzeko erabiltzaileak kiroldegira sartu ahal izango dira, jendearentzako irekita dagoen orduetan.

3. atalBURUA

«LUBAKI» KIROLDEGIAREN KUDEAKETA, JARRAIPENA ETA KONTROLA

11. artikulua.

«Lubaki» kiroldegiaren administrazioa eta kudeaketa, legez ezarrita dagoen prozeduraren bitartez, entitate pribatu bati egingo zaion esleipenaren bidez bideratuko da. Zumaiako Udalak kudeadetaren kontrola burutuko du, eta kiroldegiaren administrazio eta erabilpen ona egin dadin, zerbitzua behar den bezala eman dezaten eta erreglamendu honetan ezarritako baldintzak bete daitezen, ikuskatuko du. Horretarako Zumaiako Udalak, egokitzat jotzen dituen mekanismoak ahalbideratuko ditu.

4. atalBURUA

ERABILTZAILEAK, ABONATUAK ETA HAUEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

Lehen atala.  Erabiltzailearen ezaugarriei buruakoa

12. artikulua.

«Lubaki» kiroldegiko erabiltzailea izango da, eguneko sarrera bidez edo dagokion abonua hartuz, bertako zerbitzuetaz baliatzen den pertsona.

13. artikulua.

Sarrera hartu duen erabiltzaileak, sarrera hori «Lubaki» kiroldegian dagoen bitartean jaso egin beharko du. Hau nonbaiten uzten badu, erabiltzeko eskubideak galduko ditu eta sarrera berri bat atera beharko du.

14. artikulua.

Kiroldegiaren barruan onartuko gehienezko pertsona-kopurua badago, kudeatuko duen enpresak erabiltzaile berriei sartzea galerazi ahal izango die.(1. Eranskina).

Bigarren atala.  Abonatuaren ezaugarriei buruzkoa

15. artikulua.

Abonatua, kiroldegiko erabiltzaile bat da, eta Zumaiako Udalak eta kudeatuko duen enpresak komenigarritzat jotzen dituen baldintzetan kuota bat ordainduko du, horrekin aldeko prezioen erregimen berezi batean sartzen delarik.

16. artikulua.

Kiroldegiko abonatua izateko, kiroldegiko enpresa kudeatzaileak bideratutako eta luzatutako txartela atera beharko da.

Abonatu-txartela norberarena eta eskualdatu ezinezkoa izango da. Beraz, titularra ez den beste pertsona batek erabiltzen badu abonatu-txartela, titularrak galeraren berri eman gabe, zerbitzuaren iruzurrean kolaboraziotzat har liteke.

17. artikulua.

Abonatu-txartela zenbait eskubide ematen duen identifikazio-txartel bat denez, argazkiak ordezkatze, izena aldatzea edo beste nolabaiteko aldaketa egiteak, falsifikazio eta nortasunaren ordezkatze-delitutzat hartuko da eta legea aplikatuz erantzungo da.

18. artikulua.

Kudeatuko duen enpresak zirkulazioan dauden txartelak deusezteko gaitasuna izango du, berriengatik ordezkatzeko zentzuzko epe bat ezarriz.

19. artikulua.

Baja eman liteke txartela zigorragatik kenduz, kasu horretan behin-betiko kanporaketa bezala hartuko da, itzultzeko eskubiderik gabe.

20. artikulua.

Abonatu motak eta urtero ordaindu beharreko kuota, enpresa kudeatzaileak ezarriko ditu Zumaiako Udalaren onarpenarekin.

21. artikulua.

Abonatuek ordaindu beharreko kuotak, zerbitzu baten prestaketagatik ordaindu beharreko kuota izaera duten diru-kopuruak dira, zerbitzu horretaz gozatzeko eskubidea izanik, zerbitzua erabiltzera iritsi edo ez.

22. artikulua.

Enpresa kudeatzeileak ezarritako tarifen arabera, Zumaiako Udalak eta enpresak berak onartutako kuotak behin ordainduz gero, ezingo dira itzuli.

23. artikulua.

Txartela galtzen bada, enpresa kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio lehenbailehen eta txartel berria ateratzeko, urtero ezrritako kopurua ordaindu beharko da. (1999.urtea = 500 pta.).

Hirugarren atala.  Erabiltzaileen eta abonatuen eskubideak eta betebeharrak

24. artikulua.

Abonatuek eta erabiltzileek, Zumaiako Udalak enpresa kudeatzailearen proposamenez urtero onartuko dituen kuotak edo eguneko sarrerak ordaindu beharko dituzte.

25. artikulua.

Uneoro abonatuak eta erabiltzileak, arautegi honetan jasotakoa betetzera behartuta egongo dira.

26. artikulua.

Zenbait arrazoiengatik, kiroldegiko plazen kopurua mugatua denean, abonatuek sartzeko lehentasuna izango dute.

27. artikulua.

Abonatuek eta erabiltzaileek eskubide ber-berak dituzte eta ondorengoak dira:

—Kiroldegiko dotazioak erabiltzeko, kudeatuko duen entitateak egindako egutegia eta jarritako ordutegiaren arabera.

—Kudeatuko duen entitateari aurkeztutako iradokizun edo/eta erreklamazio guztien azterketa exijitzeko. Horretarako, iradokizun-orria interesatuen esku egongo da.

—Kudeatuko duen entitateak arautegi honetan ezarritakoa bete dezala exijitzeko.

—Formulatzen diren disziplinazko espedienteen deskargu aurkezteko, eta kudeatuko duen enpresak hartutako neurrien aurrean, dagozkion denbora eta eran, errekurtsoa aurkezteko.

Laugarren atala.  Publizitatea

28. artikulua.

Kiroldegiko pista erabiltzeko baimena duten kirol-entitateek, txapelketa-ihardueren garapenak irauten duen denborarako bakarrik negozia dezakete publizitatearen kontratazioa eta horretarako izandatutako lekuan. Publizitatearen aprobetxamenduagatik sortutako kostuak eta eragiketak, euren kargur joango dira.

Erabat debekatuta egongo da kirol-entitate pistan edo hormetan publizitate eransgarria jartzea.

5. atalBURUA

«LUBAKI» KIROLDEGIKO DOTAZIO DESBERDINEN BARNE-ERABILPENERAKO ARAUAK

29. artikulua.

«Lubaki» kiroldegiko dotazio desberdinen barne-erabilpenerako arauak ondorengoak dira:

1.  Iharduera fisiko eta kirol-mailako garatuko den leku guztietan, beharrezkoa izango da kirola egiteko jantzia eta oinetakoak erabiltzea. Kirol-oinetakoak kalean erabilitakoen desberdinak izango dira eta gimnasioetako eta kantxako lurra zikintzen ez duen kolorea izango dute. Entrenatzaileak, delegatuak, e.a. soilik eraman dezakete partiduetan zehar kaleko jantzia eta oinetakoak, azken hauek horretarako erabiltzen diren zapatilak izan beharko dutelarik.

2.Igerilekuetan bainua hartu aurretik, derrigorrezkoa izango da dutxatzea.

3.Igerilekuetan derrigorrezkoa izango da bainurako txanoa jaztea.

4.Igerilekuen ertzetan eta bertaratzeko dagoen pasiloan debekatuta egongo da kaleko oinetakoak zein txankletak erabiltzea.

5.Gorputz-zainketarako aretoan ezingo da kaleko zein kirol-oinetakorik erabili. Halere, txankletak erabiltzea aholkatzen da.

6.Instalakuntzaren dotazioetan ezingo da inon ere erre. Era berean, ezingo da inolako janaririk edo edaririk hartu, horretarako taberna-kafetegia egongo delarik.

7.Norberaren garbitasuna aldagela-guneetan egin beharko da.

8.Solariumaren kanpo aldean ezingo da eguzkitarako kremarik eta oliorik erabili.

9.Igerilekuko kale bat bi pertsonak baino gehiagok betetzen badu, eskubitik igeri egitea aholkatzen da.

10.Aretoaren barruan eta batez ere igerilekuetako ertzetan, erabiltzaileek eta abonatuek ez dituzte gainontzeko erabiltzaileei eta eurei ere kalte eragin diezaiekeen iharduerarik edo jokurik egingo.

11.Gorputz-zainketarako aretoaren zerbitzu bakoitzean, hidromasaian, saunan eta solariumean, batera egon daitezkeen gehienezko erabiltzaile kopurua, garbi ikusteko moduan adieraziko da. Areto honetan ezingo dira hamasei urte beheragokoak sartu.

12.Osasun arrazoiengatik, hidromasaian gehienez 15 minutu egotea aholkatzen da.

13.Sauna eta lurrin-bainua hartzeko erabilpen-arauak eta iradokizunak, bertako sarreran argi eta garbi adieraziko dira.

14.Adingutxikoen segurtasuna, beren gurasoen edo eureken doazen pertsona helduen erantzunkizuna izango da. Hauek izango dira erantzuleak baita, adingutxikoek ez bailuzte arauak beteko.

15.Erabiltzailea edo abonatua instalakuntzetan edo hirugarren batzuer sortutako kalteen erantzule izango dira.

16.Zumaiako Udalak eta kudeatuko duen entitateak, ez dute izango kiroldegian galdu edo hondatzen diren norberaren gauzen erantzunkizunik.

17.Kurtsakorrak direla frogatu dauden azaleko edo antzeko gaixotasunak dituzten pertsonak, ezingo dira kiroldegian sartu.

18.Rokodromoan debekatuta dago arrisku-mugaren lerro pasatzea segurtasun-sokarik gabe, eta arrisku-muga hori lehen molduraren bukaera izango da.

19.Rokodromoa erabiltzerik izango dute bakarrik 16 urte gorakoek eta eskalada menperatzen dutela egiaztatzen dutenak. Adingutxikoek ere erabiltzerik izango dute, baina esperientzia egiaztatzen duen heldu batekin baldin badaude.

20.Rokodromoan debekatuta egongo da bakarka aritzea. Gutxienez bi pertsona egongo dira, batek eskalatzen duen bitartean, besteak segurtasun-soka eusteko.

21.Rokodromoan erabiltzeko derrigorrezkoa izango da material tekniko egokia erabiltzea (arnesa, soka, zortzikoa). Material hau erabiltzaileak ekarri beharko du.

22.Rokodromoko ormaren elementuak, hau da, markajeak, presak, seguruak, e.a ezingo dira lekuz aldatu, eta hauetan antzemandako edozein aldaketaren berri enpresa kudeatzaileari ematea derrigorrezkoa izango da (presak lekuz mugituta, seguruak apurtuta).

23.Rokodromoan batera ibiltzeko baimendutako gehienezko kopurua hiru bikote izango da (sei pertsona).

24.Kirol-dotazio guztiak erabilpenerako, rokodromoa barne, derrigorrezkoa izango da aldagela erabiltzea erropaz aldatzeko eta takila jasotzeko.

25.Erabiltzaileren batek rokodromoa erabili nahi badu, bulegora joan beharko du eta bertan orman ibiltzeko ezaugarri bat emango zaio. Ezaugarri hori kiroldegiko langeleek ikusteko moduan jarri beharko da. Ezaugarri hori gabe rokodromoa erabiliz gero, erabiltzaileak isun bat jaso dezake.

26.Rokodromoan gerta litezkeen istripuetako ondorioen erantzunkizuna, erabiltzailearena da soil-soilik. Kudeatuko dun enpresak eta Zumaiako Udalak ez dute gerta litezkeen istripuengatik erantzunkizunik izango.

27.Giharte geletara sartzeko, erabiltzaileek 16 eute baino gehiago izan beharko dute. 14 eta 16 urte bitarte arduratuko den heldu batekin joan beharko dute.

28.Kiroldegiko pista paddel, tenis eta futbol zelaia erreserbatzeari dagokionez, 1. Eranskinean zehaztuko dira, arau hauek erabilpenaren, beharraren eta eskaeraren arabera alda daitezkeelarik.

29.Instalakuntzako edozein ihardueratan aritu baino lehen, erabiltzaileei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen zaie.

30.Erabiltzaile eta abonatu guztiek kirola praktikatzearen arriskua onartzen dute.

30.Udalak eta enpresa kudeatzaileak, ez dute erabiltzaileek igeri jakin gabe edo beharrezko zihurtzia eduki gabe igerileku erabiliz gero, gerta litezkeen istripuengatik inongo erantzunkizunik izango.

31.Erabiltzaile edo abonatu orok, oinetako egokiak erabili beharko ditu, belar artifizialeko futbol zelaian kirola practikatzeko.

6. atalBURUA

DISZIPLINAZKO ERREGIMENA

30. artikulua.

Arautegi hau betetzeko xedez, kudeatuko duen enpresari dagokio soilik abonatu eta erabiltzaileengan disziplinazko neurriak hartzea.

Kiroldegiko langileek hitzez kargu hartzerik izango dute, baita bertatik erabiltzaileak bota edo abonatuei txartela kentzeko ere, hauek hitzezko kargu hartzeari kasurik ez badiote egiten.

Txartela kenduz gero, langileek kudeatzailetzan jakinarazi beharko dute, gertakarien aurrean sarrerako eskubidea galerazte hori mantendu edo argitzeko.

31. artikulua.

Hutsegiteak ondorengo zigorraren bat jasoko dute:

—Ohartarazpena.

—Erabiltzaileen aldibaterako eskubide-kentzea.

—Erabiltzaileen behin-betiko eskubide-kentzea.

Hutsegite hauek, erantzunkizuna aldatzen duten zirkustantzia astungarri, aringarri edo salbuesleak kontuan hartuz balioetsiko dira, dagozkien akzio judizialak gauzatzearen kalterik izan gabe, arestian adierazitako ekintzetan eratzunkizun penal edo zibilak antzematen baldin badira.

32. artikulua.

Txartela kendu eta gertakariak aztertu ondoren, abonatuari ez bazaio behin-behineko etenalde hori kendu, honek ezingo du «Lubaki» kiroldegira sartu desziplinazko espedientea konponbidera iritsi bitartean. Espediente horri, kudeatu duen enpresak bere kabuz edo beste baten eskariaz emango zaio hasiera eta gertakariak definitzera hauek egiaztazera, bertan nahastuta daudenk erlazionatzera, erantzunkizunak zehaztera eta dagozkion zigorrei ekitera, bideratuta egongo da.

33. artikulua.

Arautegiaren eta erabilpen-arauen hutsegite bezala hartuko da, arautegi honetan jasotakoa ez behatzea.

34. artikulua.

Kudeatuko duen enpresak hutsegitearen larritasuna eta honi dagokion zigorra zehaztuko du bideratuko den disziplinazko espedientean.

Kalte materialak gertatzen direnean, kudeaketa daraman enpresak hori birjartzeko edo konpontzeko tasazio bat egingo du, kaltea sortu duenari libartuko zaiolarik.

35. artikulua.

Kudeatuko duen enpresa izango da disziplinazko espedienteari hasiera eman eta irtenbideren bat bilatuko duena.

36. artikulua.

Espedienteari hasiera eman ondoren, inplikatuari audientzia emango zaio zortzi eguneko epean deskargu plegu bat aurrez dezan. Hau aurkeztu edo epea pasa ondoren, kudeatuko duen enpresak interesatuei jakinaraziko die, hauek zortzi eguneko epean beren defentsarako komenigarritzat jotzen duen guztia alega dezaten. Epe hori amaitu ondoren, kudeatuko duen enpresak espedientea exekutatuko du.

37. artikulua.

Disziplinazko espedienteari buruz erabaki bar hartu bitartean, kiroldegitik behin-behinekoz bidaletako abonatuak edo erabiltaileak, ezin izango du bertara sartu.

38. artikulua.

Hartutako erabakiaren aurka inpugnazioa aurkeztu ahal izango da bide hauetako bat jarraituz:

a)  Barruti horretako organu eskudunaren aurrean legeri orokorrean ezarritako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarriz, horretarako aurrez eta dagozkion kasuetan, birjarpen errekurtsoa aurkeztuz.

b)  Gorako errekurtsoa Administrazio Epaitegian tartekatuz.

39. artikulua.

Disziplinazko errgimenari aplikatuko zaion arautegia, Herri Administrazioen Araubidearen eta guztientzako Administrazio Ihardunbidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992ko Legearen «Zigortzeko ahalmenari dagokiona» dioen XI. Izenburuarn azken xedapenak ezartzen duenaren arabera arautuko da.

40. artikulua.

Arautegi honi, egokitzat jotzen diren artikulu eta eranskin guztiak gehitu ahal izango zaizkio, beti ere, aurrez Zumaiako Udalak onartu beharko dituelarik.

7. atalBURUA

AZKEN XEDAPENAK

41. artikulua.

Arautegi honetan jasota ez dauden kasuak, printzipioz instalakuntzaren arduradunak konponduko ditu, gerora enpresa esleitzailearen zuzendaritzara pasa daitekeelarik kasuari konponbide bat emateko.

42. artikulua.

Arautegi honi egindako aldaketak eta urteroko prezio publikoak, ahal den hedapen handiena lortzeko moduan argitaratu dira.

43. artikulua.

Arautegi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta horrela jarraituko du aldatzen edo deusezta erabaki arte.

I.ERANSKINA

1.Edozein pista erabiltzeko, aurrez erreserba egin behar da.

2.Erreserbak abonatuek bakarrik egin ahal izango dituzte eta gehienez hiru egun aurretik. Erabiltzaileek ere sarrera hartu ondoren, erreserba egiterik izango dute. Erreserba telefonoz egin ahal izango da.

3.Edozein pistatan asteko errserben gehienezko kopurua, taldeko hiru erreserbarena izango da.

4.Erreserbatzeko orduan, lehentasuna izango du instalakuntzan bertan egiten denak.

5.Erreserba egiterakoan, izen-abizenaz gain, abonatu zenbakia emango da.

6.Erreserba egin ondoren, ez badira bertaratzen, penalizazio bat izango dute, eta ezin izango dute beste 15 egunetan beste inolako erreserbarik egin.

7.Ezingo dira bi erreserba jarraian egin.

8.Gehinezko erabiltzaile-kopuru une zehatz batean, 420 pertsonekoa izango da.

Igerilekuan 190 pertsona

Gimnasioetan 100 pertsona

Gihartze-gelan 25 pertsona

Kiroldegiko pistan 60 pertsona

Solariumean 1 pertsona

Tenis 4 pertsona

Pddel 8 pertsona

Campo de futbol 28 pertsona

   Guztira 516 pertsona

9.Erabilpen guzti hauek Zumaiako Udalaren beharren menpe egongo dira, hauetako edozein baliogabetzeko ahalmena duelarik.

Erabaki honek bide Administratiboari amaiera jartzen dio eta honen aurka interesatuek administrazioarekiko auzi errekurtsoa tartekatu ahal izango dute, Euskal Herriko Juztizia Auzitegiaren aurrean bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Nahibada eta lehen aipatutako errekurtsoa jarri aurretik, Udal Batza Osoaren aurrean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Birjarpen helegitea tarteratu daiteke.

Zumaia, 2001eko otsailaren 26a.—Alkatea.

(284) (2365)