| 246. zenbakia | Data 2000-12-29 | 21048 orria |
LEGAZPIKO UDALA
Iragarpena
Udal Batzarrak 2000ko azaroaren 8an zergak eta haren Ordenantza Fiskalak ezarri, aldatu eta derogatzeko hartutako behin behineko erabakia jendaurrean jartzeko epea behin amaiturik, eta haren aurka aurkeztutako alegazioa aztertu ondoren, honako hau erabaki da:
Aurkeztutako alegazioa ezeztatzea.
Aurkeztutako erreklamazioa horrela ebatzirik, Gipuzkoako Toki Ogasunei buruzko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauari jarraiki behin betiko erabaki hau hartu da:
1.ZERGAK.
1.B)Ekonomi jardueren gaineko Zerga.
Ekonomi jardueren gaineko Zerga Arautzeko Ordenantza.
1. artikulua.
1989ko uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzekoak, eta 1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretuak, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Testu Bateratzaileak, batetik, eta, bestetik, gaia garatzen duten gainontzeko arauek xedatutakoa betez, Ekonomi Jardueren gaineko Zerga arautu eta ordainarazten da:
2. artikulua.Izaera.
Ekonomi Jardueren gaineko Zerga izaera erreala duen zuzeneko zerga da.
3. artikulua.Zergapeko jarduera.
1.Udalerri honetan enpresa, lanbide edo arte jardueretan aritze hutsa egongo da zerga honen pean, jarduera horiek toki jakin batean egin ala ez, eta zergaren tarifetan zehaztuta egon ala ez.
2.Zerga honen ondorioetarako, meatze, industria, merkataritza, zerbitzu eta abeltzaintzakoak -menpekoak ez direnean- jotzen dira enpresa jardueratzat. Ez dira, beraz, halakotzat hartuko nekazaritza iharduerak, abelzaintzako menpekoak, basogintza eta arrantzakoak eta beraz horiek ez dira zerga honen pean egongo. Halaber, ez dira enpresa jardueratzat hartuko nekazaritzako ostatuen zerbitzua nekazaritzako, abeltzaintzako edo baso jardueraren osagarria denean.
Horretarako, mantenutzat nagusiki ustiaketatik kanpoko jaki eta pentsuak dituzten abeltzaintzako ustiategiak hartuko dira abelazkuntza independientetzat.
3.Jarduera batean, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan parte hartzeko, nork bere kabuz ekoizpen eta giza baliabideak antolatzen baditu, jarduera hori enpresa, lanbide edo arte jitezkotzat joko da.
4.Zergapeko jardueretan aritzea zuzenbidean onargarria den edozein eratan frogatu beharko da eta, bereziki, Merkataritza Kodeko 3. artikuluan eta hemen azaltzen diren moduetako batean:
a)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek egindako edozein zerga aitorpenen bidez.
b)Interesatuak zein bere legezko ordezkariek eginbide batean, ikuskaritza akta batean nahiz bestelako zerga espedienteren batean aitortuz.
c)Ekonomi jarduera badela agerian jarriko duen edozein publizitate mota, hala nola, iragarkiak, idazkiak, eraskuskariak, errotuluak...
d)Edozein organismo nahiz enpresaren kontabilitate liburu zein erregistrotatik hartutako datuak; horien arduradunek edo Administrazioak berak sinatuak izan behar dute.
e)bere kabuz zein zerga ahalmena duen administrazioak eskatuta, edozein agintarik ematen dituen datuak.
f)beren kasa nahiz Administrazioak eskatuta, merkataritza, industri eta itsasketa elkargo ofizialek, lanbide elkargo eta elkarteek eta ofizialki onartutako gainontzeko erakundeek ematen dituzten datuak.
4. artikulua.
Honako jarduera hauetan aritzeagatik ez da zerga hau ordaindu behar izango:
1.Enpresen aktibo finkokoak izan eta, besterenganatu baino bi urte lehenagotik, ibilgetu horretan behar bezala inbentariaturik egon diren ondasunak besterenganatzea, batetik, eta, bestetik, saltzailearen erabilera partikular eta pribatuko ondasunak saltzea, baldin eta bi urte lehenagotik erabili baditu.
2.Lan pertsonalen edo lanbide zerbitzuen ordain gisa jasotako ekoizkinak saltzea.
3.Artikuluak erakustea, establezimendua apaindu edo edertzeko baino ez bada. Bezeroei opari egiteko artikuluak erakustea, aldiz, zergapean egongo da.
4.Txikikazko salmenta denean, eragiketa bakar isolatua egitea.
5. artikulua.Salbuespenak.
Udalak onartutako salbuespenek eskatu direneko zerga-alditik aurrera izango dute indarra:
1.Hona hemen zerga ordaindu behar ez dutenak:
a)Estatua, Euskal Autonomi Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udal erakundeak, bai eta beren administrazio organo autonomiadunak ere.
b)Nazioarteko itun edo hitzarmenak direla eta, salbuetsiak behar duten zergapekoak.
c)Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundeak eta indarren dauden legeen arabera sortutako gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak.
d)Ikerketa alorreko erakunde publikoak eta Estatuaren, Euskal Autonomi Elkartearen, Foru Aldundiaren, udal erakundeen nahiz ongintzako edo erabilgarritasun publikoko fundazioen diruen pentsutan zeharo finantzaturiko ikastetxeak, maila guztietakoak. Bai eta, hezkuntza itunen barruan izanik, irabazi xederik ez duten edozein mailatako ikastetxeak ere, nahiz eta ikasleei liburuak zein idatz materiala saldu eta jan eta lotarako edo bazkaltzeko bakarrik ostatu eman eta, salbuespen gisa, irakaskuntzarako erabilitako lantegietan ekoizten dutena ikastetxean bertan saltzen badute ere, beti ere salmentarekin irabazitakoa lehengaiak erosteko edo ikastetxeari eusteko baino erabiltzen ez bada, hortik ikastetxe barruko zein kanpoko inork irabazpiderik atera gabe.
e)Gorputz, adimen eta zentzumen urrikoen aldeko irabazi xederik gabeko elkarte eta fundazioak, ezinduen irakaskuntza, hezkuntza, birgaikuntza eta babeserako egiten duten pedagogi, zientzi, laguntza eta enplegu jarduerengatik, nahiz eta horretarako erabilitako lantegietan ekoizten dutena saldu, beti ere salmentarekin irabazitakoa lehengaiak erosteko edo elkarteari eusteko baino erabiltzen ez bada, hortik elkarte barruko zein kanpoko inork irabazpiderik atera gabe.
f)Gurutze Gorria eta arau bidez zehazten diren antzeko erakundeak.
g)Partikularrek interes orokorreko ekintzetan parte hartzea bultzatzeko zerga pizgarriei buruzko martxoaren 24ko 5/1995 Foru Arauak zerga honetatik salbuetsita izatea aitortzen dien erakundeak.
h)Elkarteen Erregistroan inskribatutako irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta udalarekin batera lankidetza jarduerak burutzeagatik bertako organo eskudunak herri onurakoak izendatzen baditu.
Salbuespena beren zeregin propioen barruan sartzen diren eta udalerriko gutxieneko kuotarekin zergapetzen diren jarduerei aplikatuko zaie.
2.Aurreko ataleko d), e), g) eta h) hizkietan arautzen diren hobariak mesedezkoak izango dira eta doakionak eskatu egin beharko ditu.
6. artikulua.Hobariak.
Hobari hauetaz gozatu ahal izateko ezinbestekoa izango da aurrez Udalaren onespena izatea eta hobariak eskabidearen zergaldian jasoko dira.
1.1994ko urtarrilaren 1etik aurrera, bost urtetan, kuotaren 100eko 50eko hobaria jasoko dute koefizientearen eta egoera-indizearen arabera aldatua, ekainaren 26ko 11/1993 Foru Arauko 14. Artikuluan ezarritakoaren arabera, elkarteen gaineko zergan bertan aurreikusitako salbuespeneko erregimen iragankorra duten elkarteek.
2.Enpresek kuotaren %95eko hobaria izango dute instalazio berrietan edo lehengoen hedapenetan, industri jarduera ezarri edo hedatzeko proiektua Diputatuen Kontseiluak estrategikotzat joz gero. Aipatu hobaria udalak onarpenaren udal-ebazpena luzatuko duen egunetik aurrera bost urtez jaso ahal izango da.
3.Jarduerari ekin eta lehenbiziko bost urteetan kuotaren %50eko hobaria izango dute, aldaketa koefizientearen eta egoera koefizientearen arabera aldatua, hala badagokio, jarduerari ekiten dion subjektu pasiboak, baldin eta udalaren kuotarik txikiena ordaintzen badu eta beste titularitate baten azpian jarduera ekonomiko horretan aritu gabea bada.
7. artikulua.Zergapekoak.
Gizaki zein zuzenbide izakiek, jaraunspen banatugabeek, ondasun erkidegoek eta, nortasun juridikoa ez izan arren, ekonomi unitate edo ondare berezitu zergagarria osatzen duten gainontzeko elkarteek ordaindu behar dute zerga hau, baldin eta zerga honen pean dauden jardueretakoren bat udalerri honetan egiten badute.
8. artikulua.Tarifak.
1.Zerga ezartzeko modua arautzen duen jarraipidea eta zergaren tarifak Zergaren Testu Bateratzailearen eranskin gisa ageri dira, eta bertan honako hauek azaltzen dira:
a)Jarduera ekonomikoen azalpena eta edukina, enpresa, lanbide eta arte jarduera gisa sailkatuta.
b)Jarduera bakoitzarengatik ordaindu beharrekoa, tarifetan eta jarraipidean araututako zergaren osagaien arabera.
2.Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorren Foru Arauek eta Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeetara egokitzeko lege xedapenek, bai eta zerga neurriei buruzkoek ere, tarifak aldatzeko eta kuotak eguneratzeko ahalmena izango dute.
3.Tarifetan ageri diren kuotak honela daude sailkatuta: udal kuota gutxienekoak, probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak.
9. artikulua.Zerga kuota.
Kuota finkatzeko zergaren osagaiak jardueraren seinale diren moduloak dira, tarifetan eta jarraipidean zehaztutakoaren araberakoak. Hona hemen zergaren osagai nagusiak: jarritako potentzia, langile kopurua, txandak, eskubide populazioa, ikuskizunetarako lokalen plaza kopurua eta lokaletako azalera.
10. artikulua.
1.Testu Bateratzailean eta xedapen osagarrietan emandako jarraipideen araberako tarifak, batetik, eta bestetik, ordenantzaren eraskinean ageri diren Udalak onartutako koefizientea eta egoera indizea, aintzat hartuko dira zerga kuota ateratzeko.
2.Udalerri honetan egiten diren jarduera guztietarako Udalak ezarritako koefiziente bakarrak udal kuota gutxienekoen gainean ezarri eta aldatu egiten ditu.
3.Udalak finkatutako egoera indizeak udalerriko lokalen kokalekuari kalearen kategoriaren araberako balore bat emateko balio du. Indizea koefizienteak aldatutako udal kuota gutxienekoen gainean ezartzen da.
4.Foru Diputazioak gutxieneko kuota gainean ezartzekoa den portzentaia bakar gisa finkatu ahal izango du foru gainordaina.
5.Probintziako kuotei eta estatuko kuota bereziei ezin zaie ezarri ez foru gainordaina, ez koefizientea ez egoera indizea.
11. artikulua.
1.Zerga-aldia bat dator urtearekin, jarduera zabaltzeko adierazpenak direnetan salbu, kasu horretan jarduera hasten denetik urtearen bukaeraraino iraungo du-eta; horrek ez du galerazten artikulu honetako 3. zenbakian jasotakoa.
2.Zerga-aldiaren lehenengo egunetik sortzen da zerga ordaintzeko beharra, eta kuotak ezin izango dira murriztu; dena den, jarduera zabaltzen denean, aurreneko eguna ez bada urtearen lehena, jarduerari ekin zaionetik abenduaren 31 arte dagoen hilabete kopuruaren arabera aterako da kuoten zenbatekoa.
3.Jarduerari uzten bazaio, zerga-aldiak urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte iraungo du. Horrelakoetan, zerga ordaintzeko beharra zerga-aldiaren lehenengo egunean sortzen da, eta kuotaren zenbatekoa urtarrilaren batetik jarduera amaitzeko adierazpena aurkezten den egunera arte dagoen hiruhilabete kopuruaren arabera aterako da.
Zenbaki honetan jasotakoa ez da beteko jarduera zabaltzeko adierazpena eta amaitzekoa urte berean egiten badira. Horrelakoetan, jarduera urte hartako abenduaren 31n amaitu balitz bezala jokatuko da.
Zerga ahalmena duen administrazioak zergaren erroldetan jarduera bat bere kabuz sar dezake, bertatik atera edo beharrezko aldaketak egin, arauetan ezartzekoak diren modu eta baldintzetan.
4.Ikuskizunen kasuan, kuotak finkatzeko ekitaldiak banan-banan hartzen badira, ekitaldi bakoitza egitearekin batera sortzen da zerga ordaindu beharra. Ekitaldiei dagozkien adierazpenak aurkeztu beharko dira, arau batean ezartzekoa den eran.
12. artikulua.Kudeaketa.
1.Urteko matrikula, jarduera zabaltzeko eta amaitzeko adierazpenak, aldaketen jakinarazpenak eta ikuskaritza lanak dira zerga kudeatzeko erak.
2.Ekonomi jarduerak, zergapekoak, zerga zorrak eta, halakorik izanez gero, foru gainordaina jasotzen dituzten erroldez osatutako agiriari deitzen zaio matrikula.
3.Hona hemen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eginkizunak:
a)Matrikula egin eta mantentzea, eta jarduera zabaltzeko adierazpenak kitatzea.
b)Ekonomi jarduerak kalifikatzea eta aurkeztutako errekurtsoak erabakitzea.
c)Kuotak eta ordainagiriak finkatzea eta errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.
d)Probintziako kuotak eta estatuko kuota bereziak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.
e)Salbuespenak eman zein ukatu aurretik egin beharreko txosten teknikoa egitea.
4.Hona hemen Udalaren eginkizunak:
a)Kudeaketa, kitapena, ikuskaritza eta bilketa, bai borondatezko zerga-aldian bai premiabidezkoan.
b)Matrikula jendaurrean erakustea eta zergadunari zergari buruzko informazioa eman eta horretan laguntzea.
c)Salbuespenak eta hobariak eman zein ukatzea.
d)Bere eskumeneko errekurtso eta erreklamazioak erabakitzea.
e)Foru Aldundiari matrikula egiten eta mantentzen, ekonomi jarduerak kalifikatzen eta kuotak finkatzen laguntzea, kudeaketa arautzeko itunean jasotako eran zein lankidetzarako finkatzen den beste moduren batean.
5.Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeaketa arautzeko itunean edo, lankidetzarako beste modu bat aukeratuz gero, horretan erabakitakoa bete beharko dute, batak besteari eskumenak emateko, elkarri laguntzeko eta elkarren berri jakiteko.
13. artikulua.
Zergapekoek, berek zein askietsitako boterea duten beren ordezkariek, honakook aurkeztu beharko dituzte, eredu normalizatuetan:
1.Jarduera zabaltzeko adierazpen bana kuota bakoitzeko
udal gutxienekoa, probintziakoa zein estatuko berezia. Matrikulan jartzeko behar den guztia agertu beharko dute adierazpenetan, eta zerga hobariak eskatu. Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztuko dizkiote, jarduera zabaldu aurreko hamar egunean.
2.Jarduera amaitzeko adierazpenak eta aldaketa fisiko, ekonomiko eta juridikoenak, zerga kontuetan eraginik izanez gero. Gipuzkoako Foru Aldundiari nahiz Udalari aurkeztu beharko dizkiote, jarduera amaitu zein aldatu eta hilabetea iragan baino lehen.
3.Adierazpenak ez aurkeztea zein epez kanpo aurkeztea huts egite sinpletzat joko da.
AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza honek eta bere eraskinak 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta indargabetu edo aldatu arte iraungo du.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabe gelditzen da aurreko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren kuoten zenbatekoak finkatzeko funtsezko osagaiak arautzen zituen ordenantza.
1.C)Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga.
Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
1. artikulua.
Uztailaren 5eko 14/1989 Foru Arauean xedatutakoarekin bat, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga arautu eta exijitzen da.
2. artikulua.Egitate zergagarria.
Zergak trakzio mekanikodun ibilgailuen tituluduntza zergapetzen du, bide publikoetatik ibiltzeko gai izanik, edozein klase, kategoria, potentzia, edukiera eta karga motatakoak, zirkulazio-baimenean helbide gisa Legazpiko udalerria agertuz gero.
3. artikulua.Zerga-gaia.
Zerga honen zerga-gaiak ondorengo trakzio mekanikodun ibilgailuak dira:
a)Trafiko Buruzagitzan matrikulatuta dauden eta zirkulatzeko gai diren turismoak, autobusak, kamioiak, traktoreak, motozikletak, erakunde horrek baja ematen ez dien bitartean; baita aldi baterako baimena dutenak zein matrikula turistikodunak ere.
b)Kapazitateagatik matrikulatzera behartuta ez dauden ziklomotoreak, atoiak eta erdi-atoiak, Industri Ordezkaritzako ziurtapena luzatzen denetik edo benetan zirkulatzen hastean.
4. artikulua.Lotespena.
Ez dute zerga hau ordaindu beharko:
1.Ereduaren aintzinatasuna dela-eta Trafiko Buruzagitzak baja eman eta salbuespenez erakusketa, lehiaketa eta era horretako lasterketetan zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak.
2.Trakzio mekanikozko ibilgailuek tarras eramaten dituzten atoi eta erdi-atoiek, 750 Kg. baino gutxiagoko zama erabilgarria eramateko modukoek.
5. artikulua.Zergapekoak.
Ondorengoak dira zerga honetako zergapekoak: pertsona fisiko eta juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikoa ez izan arren, zergagarri den unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten gainerako erakundeak, baldin eta zirkulazio-baimenean ibilgailua horien izenean agertzen bada.
6. artikulua.Sortzapena.
1.Zerga-aldiko lehen egunean sortuko da zerga.
2.Zerga-aldia berezko urtea bera da, bi salbuespenekin: lehen erosketa denean, erosketa egindako egunean hasiko da; eta ibilgailuen bajaren kasuan, orduan zergaldia Trafiko Buruzagitzak baja ematen duen egunean bukatuko da.
7. artikulua.Salbuespenak.
1.Zega honetatik salbuetsiak:
a)Hiritarren defentsari edo segurtasunari atxekita dauden Estatuaren ibilgailu ofizialak, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoarenak, Gipuzkoako Foru Aldundiarenak eta Gipuzkoako Udal Erakundeenak.
b)Diplomaziazko ordezkaritzarako ibilgailuak, kontsul-bulegoenak, diplomaziazko agenteenak eta karrerako kontsul-funtzionario kreditatuenak, beren herrialdeetako menpekoak izan eta ikusteko moduko identifikazioa dutenak, hedaduran eta mailan elkarrekikotasuna egonez gero.
Halaber Estatu Espainiarrean egoitza edo bulegoa duten Nazioarteko Erakundeen ibilgailuak eta horien funtzionarioenak edo estatutu diplomatikoa duten kideenak.
c)Anbulantziak eta zuzenean osasun-laguntzarako diren gainerako ibilgailuak, Gurutze Gorrikoak edo arau bidez zehaztuko diren beste erakunde baliakideenak.
d)Ezintasun fisikoa dutenek erabiltzeko moduan jarritako automobilek, baldin eta 14 edo 17 zaldi fiskal baino indar txikiagoa badute eta, hurrenez hurren, %65eko elbarritasun fisikoa baino gutxiago edo %65eko ezintasun fisikoa baino gehiago duten pertsonenak badira.
e)17 zaldi fiskal baino indar gutxiago izan eta, gurpil-aulkian ibiltzen diren pertsonak eta abar eramateko prestatuta egonik, haien garraiorako erabiltzen diren automobilek -moldatua ala moldatu gabeak. Horrelakoetan elbarritasunak %33 edo gehiago izan beharko du.
Salbuespena eskuratzeko onuradunak ibilgailua zertan erabiliko duen egiaztatu beharko du.
Dena dela salbuespena, ibilgailu bakarra izango da onuraduna.
f)Nekazal Ikuskaketako Kartila duten traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria.
2.Artikulu honetako 1. ataleko D eta E letretan adierazitako salbuespenen jabe izateko, interesatuek Udalari horiek emateko eskatu beharko diote, ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren kausa adierazita. Ondoren, salbuespeneko udal-ziurtagiria Trafiko Buruzagitzan aurkeztu beharko dute matrikulazioa edo ibilgailuaren alta udalerri horretan izapidetzerakoan.
8. artikulua.Hobariak.
1.Hobaria eskuratu baino lehen Udalak onartu behar du hobaririk izango den ala ez, eta, hartarako, eskabidea egin beharko da. Era berean, eskabidea egindako garaiko zerga-aldian sartuko da indarrean hobaria.
2.Kuotaren %100eko hobaria izango dute ibilgailu historikoek edo hogeita bost urte baino gehiago dituztenek. Hogeita bost urte horiek automobila egindako datatik aurrera kontatutako dira, edota, bestela, lehenbiziko matrikula jarritakotik edo automobil mota hori egiteari utzi zitzaionetik aurrera.
9. artikulua.Zerga-kuota.
1.Zerga eranskinean agertzen den tarifa-taularen arabera exijituko da.
2.Lehenbiziko automobila erostekoan, behin betiko baja ematekoan nahiz automobila kendu edo lapurtu izanagatik errolda publikotik behin-behingoz baja ematekoan, hilabeteen arabera kobratuko da kuota, alta edo baja ematen den hilabetea ere sartuta.
10. artikulua.Ezartzeko arauak.
1.Tarifak ezartzeko ibilgailu-mota desberdinen kontzeptuak eta arauak izango dira kontuan, Zirkulazio Kodean, 1984ko uztailaren 16ko Aginduan eta ondorengo arauetan ezarri bezala:
a)Jatorrizko eredua funtsean aldatzen ez duten aldaketa bidez pertsonen eta gauzen garraio mistorako furgoi gisa egokitutako turismoak, hauek bezala ordainduko dute zerga, potentzia fiskalaren arabera, bi salbuespenekin: bederatzi lagun, gidaria barne, baino gehiago garraiatzeko ahalmena badute, autobusak izango balira bezala ordainduko dute, eta karga erabilgarriko 1.000 kg baino gehiago garraiatzeko baimena badaude, kamioiek beste.
b)Motokarroak motozikletatzat hartuko dira, eta zerga zilindro-ahalmenaren arabera ordainduko dute, tasa 400 kg baino handiagokoa denean salbu, orduan kamioi batek beste ordainduko baitute.
c)Ibilgailu artikulatuetan, arrasta-potentzia daramanak eta arrastatuak diren atoiak eta erdi-atoiak bakoitzak bere aldetik eta aldi berean ordainduko dute zerga.
d)Autopropultsatutako makinek, bide publikotik trakzio mekanikodun beste ibilgailu batek garraiatu edo arrastatu gabe ibili ahal izanez gero, traktoreen tarifa ordainduko dute.
2.Zaldipotentzia fiskaletan adierazitako potentzia fiskala, Zirkulazio Kodeko 260. artikuluan eta hura aldatzen duten arauetan xedatutakoarekin bat ezarriko da.
11. artikulua.Autolikidazioak.
Autolikidazio erregimenean gestionatzen da zerga, matrikulazioaren eta zirkulatzeko baimenaren ondorioz zergan alta diren ibilgailuen gainean; eta gainontzeko ibilgailuetan Udalak urtero egingo duen Erroldaren bitartez.
12. artikulua.
Aitorpen-likidazioak:
1.Udaletxean aurki daitezkeen inprimaki normalduak erabilita egingo dira.
2.Zerga kalkulatzeko behar diren elementuak erantsiko dira, eta eskaera bakoitzerako adierazitako agiri jakinekin batera aurkeztuko dira.
13. artikulua.Kudeaketa.
1.Trafiko Buruzagitzak matrikulazioei, bajei, eskualdaketei, helbide-aldaketei eta abarrei buruzko informazioa emango dio Udalari, honek urteko Errolda kudea dezan.
2.Trafiko Buruzagitzak ez du ibilgailuaren baimena luzatuko aurretik zerga ordaindu dela frogatzen ez bada.
3.Trafiko Buruzagitzak ez du baja, eskualdaketa edo helbide-aldaketako espedienterik izapidetuko interesatuek zerga honek sortutako zor guztiak ordaindu dituztela frogatu arte.
14. artikulua.Formazko obligazioak.
Zerga honen gai diren ibilgailuen titularrek zirkulazio baimenean agertzen den helbidea eta ohiko bizitokia berbera izateko izapideak egin behar dituzte.
15. artikulua.Zergazko obligazioak.
1.Ohiko bizitokia Legazpin duten pertsona fisikoek Udal honetan ordaindu behar dute zerga. Zalantzarik balego, ohiko bizitokia erroldan egindako azken izenematearen arabera zehaztuko da.
2.Helbide fiskala Legazpin duten pertsona juridikoek bertan ordaindu behar dute zerga.
Bulegoak, lantegia, biltegia, denda, ordezkaritza, eta abarrak helbidea beste udalerri batean dutenean, ibilgailuak modu iraunkorrean dependentzia horiei atxekita daudelarik, dependentzia hori kokatuta dagoen udalerriko Udalean ordainduko da zerga.
16. artikulua.
Zirkulazio-baimenean agertzen den helbidea Legazpiko udalerria denetan, Udal honi dagokio zerga-gestio bidean emandako egintzak gestionatu, likidatu, ikuskatu eta zerga-bilketa egitea.
17. artikulua.
Udalak urtarrilaren 1a edo ibilgailuaren erosketa-data eta Trafiko-Buruzagitzak baja emandako data bitarteko aldiari dagokion zergaren kendura proportzionala itzuliko die horrela eskatzen duten zergapekoei, aurrez ordainketaren udal-ziurtagiria aurkeztuz gero.
18. artikulua.
11/1989 Foru Arauak dioenarekin bat etorriz, zerga-gestio, kitapen, ikuskapen, bilketa eta urrapen zein zehapenei buruzko arauak izango zaizkio ezargarri zerga honi, Zergetako Foru Arau Orokorrean arautu bezala.
AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza honek eta bere eranskinak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko dituzte ondorioak, eta indarrean iraungo dute indargetu edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren kuotak zehazteko oinarrizko elementuak erregulatzen dituen aurreko Ordenantza Fiskala indargabe geratzen da.
eranskina
Ibilgailu mota eta klase ezberdinentzako ondoren adierazten diren kuotak ezartzen dira:
Tarifak Pezetak
A)Turismoak.
9 zaldi fiskal baino gutxiago 4.720
9tik 11,99 zaldi fiskalera bitartekoak 9.440
12tik 13,99 zaldi fiskalera bitartekoak 15.730
14tik 15,99 zaldi fiskalera bitartekoak 22.025
16tik 19,99 zaldi fiskalera bitartekoak 28.315
20 zaldi fiskaletik gorakoak 34.610
B)Autobusak.
21 plaza baino gutxiagokoak 20.695
21etik 50 plazatara bitartekoak 29.475
50 plaza baino gehiagokoak 36.840
C)Kamioiak.
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 10.505
1.000tik 2.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarri-
koak 20.695
2.999tik 9.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarri-
koak 29.475
9.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 36.840
D)Traktoreak.
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak 4.390
16tik 25zaldi fiskaletara bitartekoak 6.898
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 20.695
E)Trakzio mekanikodun ibilgailuek arrastran eramandako atoi eta erdi atoiak.
1.000 kg. baino gutxiagoko karga erabilgarrikoak 4.390
1.000tik 2.999 kg.tara bitarteko karga erabilgarrikoak 6.898
2.999 kg. baino gehiagoko karga erabilgarrikoak 20.695
Tarifak Pezetak
F)Gainerako ibilgailuak.
Ziklomotoreak 1.190
125 z.k.tarainoko motozikletak 1.190
125etik 250 z.k.tarainoko motozikletak 2.045
250etik 500 z.k.tarainoko motozikletak 4.080
500etik 1.000 z.k.tarainoko motozikletak 8.165
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak 16.330
1.D)Eraikin, instalazio eta obren gaineko Zerga.
Eraikin, instalazio eta obren gaineko zerga arautzeko Ordenantza Fiskala.
1. artikulua.
Gipuzkoako Toki Haziendak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauean eta 15/1989 Foru Arauean xedatutakoaren arabera, Eraikin, Instalazio eta Lanen gaineko Zerga erregulatu eta exijitu egiten da.
2. artikulua.Egitate zergagarria.
Zerga honen egitate zergagarria hirigintzazko edo obra-lizentzia lortzeko eskatzen duen edozein eraikin, instalazio edo lan burutzea da, aipatu lizentzia lortu zein ez, beti ere lizentzia ematea Udal honi badagokio.
3. artikulua.
Ondokoak izango dira zergari loturiko egitate zergagarrien adibide batzuk:
1.Planta berriko mota guztietako eraikin edo instalazioak eraikitzeko lanak.
2.Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handiagotzeko lanak.
3.Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen egitura aldatzeko edo zaharberritzeko lanak.
4.Eraikita dauden mota guztietako eraikin edo instalazioen kanpoko itxura aldatzekoak.
5.Edozein erabilera dutelarik ere, eraikinen barru-antolaketa alda dezaketen lanak.
6.Lurzoruaren Legearen Testu Bategineko 58. artikuluko 2. atalak aipatu eta behin-behineko izaeraz burutu beharreko lanak.
7.Zerbitzu publikoak ezartzeko lanak.
8.Lur-mugimenduak, hala nola baso-inauste, zulatze eta lurreztatzeak, beti ere ekintza hauek onetsi edo baimendutako Urbanizazio edo Eraikitze Proiekturen batean burutu beharreko lan gisa xehekatu eta programaturik ez daudenean.
9.Eraikinak eraistea, laster aurri izatekotzat jotakoak ezik.
10.Aparkaleku, industri, merkatari edo lanbidezko jardueretarako, zerbitzu publikoetarako edo lurrazpiari emango zaion beste edozein erabileratarako lurrazpiko instalazioak.
11.Bide publikotik ikus daitezkeen propaganda-kartelak jartzea.
12.Administrazio Jardunbidearen Legeko 106. artikuluan aipaturiko subsidio bidezko jardunbidea erabilirik Udalak egindako lanak.
13.Lurzoruaren Legeko 181. artikuluaren eta Hirigintzazko Eraentza Erregelamenduko 10. artikuluaren egiteratze-aginduez bat egindako lanak.
14.Ahalmen ekonomikoaren adierazgarri izan eta hirigintzazko lanen lizentziari loturiko baliabide ekonomikoak inbertiru direla adierazten duen edozein lan, eraikin edo instalazio.
4. artikulua.Loturarik eza.
Ez dira zerga honi loturik egongo:
Udal honen jabegozko titulartasuna duten ondasun higiezinen gainean burututako eraikin, lan edo instalazioak; non Udalak lanaren jabe izaera daukan, bai zuzenki, bai Udal Erakunde Autonomiadunen bidez, edo Udala partaide duten Erakundeen bitartez ere.
5. artikulua.Salbuespena.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Estatutuaren edo Toki Erakundeen eraikuntza, instalazio nahiz obrek ez daukate zerga hau ordaindu beharrik, baldin eta, zerga ordaintzea egokitu arren, bide, trenbide, portu aireportu, obra hidrauliko edo saneamenduan egiten badira, nahiz eta horien gestioa erakunde beregain batek egin eta inbertsio edo artapen lanak izan.
Etxebizitza Sozialen erregimen juridiko eta ekonomikoaren menpe engindako promozioek ez daukate zerga hau ordaindu beharrik.
6. artikulua.Hobariak.
1.Enpresek kuotaren %95eko hobaria izango dute instalazio berrietan edo lehengoen hedapenetan, industri jarduera ezarri edo hedatzeko proiektua Diputatuen Kontseiluak estrategikotzat joz gero.
2.Kuotaren %95eko hobaria izango dute Udalbatzak gizarte, kultura, historia, arte edo enplegua sustatzearen aldetik interes bereziko edo udalaren mesederako jotzen dituen eraikuntza lanek.
3.Kuotaren %50eko hobaria izango dute Babes ofizialeko etxebizitzen promozio publikoek, hau da, Administrazio Publikoek, haien menpeko zuzenbide Publikoaren Erakundeek edo Administrazio publiko batek parte hartutako zuzenbide pribatuaren sozietateek egingo dituzten promozioak.
7. artikulua.Zergapekoak: zergadunak.
1.Zerga honen zergapekoak dira, zergadun izaeraz, pertsona fisiko edo juridikoak eta Lurralde Historikoko Zergetako Foru Arau Orokorreko 33. artikuluak aipaturiko erakundeak, baldin eta eraikinak, instalazioak edo lanak jasaten dituzten higiezinen jabeak izanik, lanen jabeak ere badira; gainerako kasuetan lanen jabe-izaera duena joko da zergaduntzat.
2.Udalaren aurrean lanaren jabetza lana egiten deneko higiezinaren jabea ez den pertsona edo erakundearena dela ziurtagiri bidez egiaztatuko ez den bitartean, izaera hori higiezinaren jabeak duela ulertuko da.
8. artikulua.Zergapekoak: ordezkoak.
1.Zergadunaren zergapekoek ordezko izarea dute lizentziak eskatu edo eraikinak, instalazioak edo lanak burutzen dituztenak, zergadunak berak ez balira.
2.Edonola ere, Udalak zergadun izaera duen pertsona edo erakundearen nortasuna eta helbidea exijitu ahal izango dizkio zergadunaren ordezkoari.
9. artikulua.Oinarri zergagarria.
1.Zergaren oinarri zergagarria eraikin, instalazio edo lanaren benetako kostuak osatuko du.
2.Udalaren lizentziarik gabeko eraikin, instalazio eta lanak izatekotan, Udal Administrazioak berak finkatuko du oinarri zergagarria.
10. artikulua.Zerga-kuota.
1.Eraskinean adierazten den karga-mota oinarri zergagarriari ezarrita lortuko da zerga honen kuota.
2.Eranskinean datoz eraikuntza, instalazio edo obra bakoitzaren arabera hirukoiztuko diren ehunekoak.
11. artikulua.Sortzapena.
Eraikina, instalazioa edo lana hasten den unean ordaindu beharko da zerga.
12. artikulua.Kudeaketa.
1.Zerga hau autolikidazio-erregimenean exijitzen da.
2.Autolikidazioa Udalak normaldutako inprimakian egitera eta horretarako seinalatutako kontu korrontean abonatzera behartuta daude zergapekoak, hamar laneguneko epearen barruan, lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
3.Zergaren zergapekoa eta hirigintza-lizentzia emateagatiko tasa ordaintzen duena pertsona bera direnean, autolikidazioa, halabeharrez, ekintza berean egin behar da, eta bi zergen gainean.
4.Honela zehaztuko da oinarri zergagarria:
a)Eranskinean zehazten diren moduluen arabera:
b)Eraikina, instalazioa edo obra zehaztu diren moduluetan sartu ezin denean edo aldez aurreko baldintza dagokion elkargo ofizialak sinatutako proiektua behar denean, Interesatuek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da oinarri zergagarria.
5.Zergapekoak daukaten lizentzia Udal Ikuskaritza Zerbitzukoei erakustera behartuta daude, lanak lizentziari doitzen zaizkion egiaztatzera finkara etortzen direnean.
13. artikulua.
Lizentzia eman ondoren hasierako proiektua aldatuko balitz, aurrekontu berri bat aurkeztu beharko da, honek hasiera bateko aurrekontua gainditzen duen kopuruaren araberako autolikidazio berria egitearren.
14. artikulua.
1.Egindako eraikin, instalazio edo lanak eta horien benetako kostua ikusi ondoren, Udal Administrazioak, bidezko egiaztapen administratiboaren bidez, hala balegokio, oinarri zergagarria aldatuko du, behin betiko likidazioa eginda, zergapekoari kopurua exijitu edo, hala balegokio, itzuliko diolarik.
2.Aurreko atalean xedatutakoaren eraginetarako, lana amaitu edo horren behin-behineko harreraren ondorengo hilaren barruan, Udal Administrazioak luzatuko duen inprimakian egoera horren adierazpena aurkeztuko da, ahalbidea izanez gero, lanaren zuzendari adituaren ziurtagiria erantsiriko zaiolarik, eskuduntza duen lanbide-erakundeak ikuskaturik.
15. artikulua.
Zerga likidatzearren, isiltasun administratibo positiboa erabilirik emandako lizentziek zuzenki emandakoen eragin bera izango dute.
16. artikulua.
Baimendutako lanak, eraikinak edo instalazioak egiteari utziko balio lizentzia baten titularrak, idatziz eginiko berarizko ukoz, egin zaion behin-behineko likidazioaren guztizkoa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, baita Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Sailari horren berri eman, honek jakin dezan eta emandako eskubideak bertan behera utz ditzan.
17. artikulua.
Lizentzia bat iraungi ondoren, likidazioa itzultzeari edo deuseztatzeari ekingo dio Udalak, salbu eta titularrak berrizteko eskatu eta Udalak baimentzen badu.
AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza honek 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izango da eragingarria eta indarrean jarraituko du hura aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den artean.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Aurreko Eraikin, instalazio eta lanen gaineko Zergaren Ordenantza erregulatzailea indargabe geratzen da.
eranskina:
Moduluak Pezetak
Sukaldea konpondu/berritu 1.500.000
Bainugela konpondu/berritu 625.000
Leihoa aldatu, bakoitza 50.000
Fatxada margotu, m
2 bakoitzeko 2.300Erreteila egin, m
2 bakoitzeko 4.000Tarifak Pezetak
Etxebizitzak eta etxebizitzatarako eraikuntzak 4%
Merkataritzarako eraikuntzak 4%
Eraikuntza industrialak 3,5%
Eraikuntza rustikoak edo landalurretarakoak 0,5%
1.B)Hiri izaerako lursailen balio gehikuntzaren gaineko Zerga.
Hiri Izaerako Lursailen balio gehikuntzaren gaineko Zerga Arautzeko Ordenantza Fiskala.
1. artikulua.
Gipuzkoako Toki Ogasunak erautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Araueko 3. Sekzioko III. Atalburuan eta zergari buruzko 16/1989 berariazko arauean xedatutakoaz bat, hiri-izaerako lursailen balio gehikuntzaren gaineko zerga arautu eta galdatzen da.
2. artikulua.Egitate zergagarria.
Hiri-lur batek zerga-aldian irabazi duen balioa izango da zerga-gaia, hau da, hiri-lur horren jabetza edozein titulu erabiliz eskuz aldatu edo jabaria mugatzen duen gauzekiko eskubideren bat eratu edota eskuz aldatu bitartean irabazitakoa. Hartarako, aski izango da hiri-lur jota egotea Ondasun Higiezinen gaineko Zergarako, eta berdin izango dio katastroan edo katastroko zergaren erroldan hala jasota edo jaso gabe egotea.
3. artikulua.Ez lotespena.
1.Ondasun Higiezinen gaineko Zergan landa-lur jota dagoen lurrak irabazten duen balioak ez du zerga honenik ordaindu beharrik izango.
2.Jarduera atalen batean sartu gabe egonik Elkarteen gaineko Zergaren araudi berezia ezartzen zaien hiri-lurrek ere ez dute zerga honenik ordaindu beharrik izango eskualdatzea eragiketa hauetako baten ondorioz egiten bada: batzea, banatzea, aktibo ekartzea, balore trukatzea eta aktibo nahiz pasibo lagatze globalak egitea. Dena dela, ordaindu egin behardo da 7/1996 Foru Arauko 101. artikuluaren edo hura aldatzeko emandako beste arauren baten babesean egindako lur ekarpenak egitekoan.
4. artikulua.Salbuespenak.
1.Balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik daude zerga ordaindu behar dutenak ondoko pertsona edo Erakundeak izanez gero:
a)Estatua, Euskal Herriko Autonomi Elkartea, Lurralde Historikoa, eta horien Erakunde Autonomiadunak, administrazio-izaerakoak izanez gero.
b)Udala eta bertan dauden udal-erakundeak zein udala kide gisa duten erakundeak eta Udalaren Erakunde Autonomiadunak, adminsitrazio-izaera izanez gero.
c)Ongintzazko edo ongintza-irakaskuntzazko kalifikazioa duten erakundeak.
d)Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundea eta indarrean dauden legeen arabera sortutako giza aurreikuspeneko mutualitateak.
e)Nazioarteko Itune edo Hitzarmenetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo erakundeak.
f)Administrazio-emakida jabeganagarrien titularrak, emakida horiei loturiko lursailei dagokienean.
g)Gurutze Gorria eta Lurralde Historikoko xedapenez muga daitezkeen beste erakunde parekagarriak.
2.Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude ondoko egintzen ondorioz azal daitezkeen balio-gehikuntzak:
a)Ezkontza-elkarteari ondasun eta eskubide aportazioen eta beren ogasun amankomunen ordainketa gisa ezkontideek elkarri egindako ondasunen emakidak eta eskualdaketak.
b)Deuseztatze-, banaketa- edo dibortzio-auzietan emandako epaiak betetzearen ondorioz, ezkontideen arteko ondasun higiezinen eskualdaketak seme-alaben alde.
c)Edozein zortasun eskubide eratzea eta eskualdatzea.
5. artikulua.Hobariak.
Kuotaren %95eko hobaria jartzea lurren eskualdaketan eta jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideen eskualdaketan edo eratzean, heriotza dela eta irabazi asmoz eginez gero seme-alabei, seme-alaba ordekoei, senar-emazteei, gurasoei edo guraso ordekoei.
Hobaria izateko, dena den, aurrena Udalak onartu behar du hobaria izateko eskubidea izatea.
6. artikulua.Subjektu pasiboak.
1.Hauek izango dira zergadun izaerako subjektu pasiboak:
a)Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, irabazizkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea jasotzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.
b)Lurrak eskualdatzekoan edota jabaria mugatzen duten gauzekiko eskubideak eratzekoan, kostu-bidezkoak izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea ematen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik ezan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada.
2.Hauek izango dira zergadunaren ordezko subjektu pasiboak:
Zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoren bat izanez gero, lurra edo gauzekiko eskubidea hartzen duen pertsona fisikoa, juridikoa, oinordekoa, jabetza komunitatea nahiz beste edozein erakunde, izaera juridikorik izan ez arren unitate ekonomiko bat edo ondare banandu bat eratzen duena baldin bada, izango da zergadunaren ordezko subjektu pasibo.
7. artikulua.Oinarri zergagarria.
1.Zerga honen oinarri zergagarria sortzapenaren unean agerian jarritako eta hogei urteko gehienezko aldian jasandako hiri-izaerako lursailen balio gehikuntza errealak osaturikoa izango da.
2.Gehikuntza errealaren zenbatekoa mugatzeko, sortzapenaren unean lursailak duen balioari Eraskinean agertzen den eskalako portzentaia ezarriko zaio.
3.Artikulu honetako bigarren atalak aipatzen duen portzentaia mugatzeko, ondoko erregelak ezarriko dira:
a)Zergak zergapetutako eragiketa bakoitzaren balio-gehikuntza, gehikuntza hori agerian jarritako urte-kopurua biltzen duen aldirako artikulu honen 2. zenbakian ezarritako urteko portzentaiaren arabera mugatuko da.
b)Sortzapenaren unean lursailaren balioari ezarri beharreko portzentaia kalkulatzeko, kasu jakin bakoitzari ezargarri zaion urteko portzentaia balio-gehikuntza agerian jarri den urte-kopuruaz biderkatu beharko da.
c)Eragiketa jakin bakoitzari ezargarri zaion portzentaia lehehn araua erabilirik mugatu eta aipatu urteko portzentaia hori zein urte-kopuruz biderkatu behar den mugatzeko, bigarren arauaren arabera, balio-gehikuntza agerian jartzen duen aldiaren osagaia diren urte beteak hartuko dira soilik, eragin horietarako aipatu aldiaren zatikiak kontuan hartu ezin baitira.
8. artikulua.
Lursailen eskualdaketetan, Zerga Administrazioak, Zergen Foru Arau Orokorrak 52. artikuluan aipatutako merkatuko batez besteko prezioen arabera, ondasun higiezin hiritarren benetako balioa egiaztatu ondoren ateratako lurzoruaren baliotik eratortzen dena izango da berauen balioa.
9. artikulua.
1.Jabariaren mugatzaile diren gozamendu-eskubide errealak eratu eta eskualdatzean, Eraskinean bildutako urteko portzentaien koadroa 7. artikuluan definitutako balioaren zatiaren gainean ezarriko da, honek aipatu eskubideen balioa adierazten baitu bestearekiko, Ondarearen Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren eraginetarako finkatutako arauak ezarrita kalkulatzen delarik.
2.Eraikin edo lursail baten gainean solairu bat edo gehiago igotzeko eskubidea, edo, azalerako eskubide erreal bat ez dakarrela, zoruaren azpian eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzean, Eraskinera bilduriko urteko portzentaien koadroa 7. artikuluan definitutako balioaren zatiaren gainean ezarriko da, honek bestearekiko eskualdatze-eskrituran finkatutako proportzionaltasun-modulua ondorioztatzen duelarik edo, halakorik ezean, hegalkinean edo lurpean eraiki beharreko solairuen azalera edo bolumenaren eta behin haiek eraiki ondoren, guztizko azaleraren edo eraikitako bolumenaren artean proportzioa ezartzearen ondoriozkoa.
3.Nahitaezko desjabetzapen-suposamenduetan, Eraskinean bildutako urteko portzentaien koadroa lursailaren balioari dagokion balio justuaren zatiaren gainean ezarriko da, aipatu lurrari esleitutako katastroko balioa gutxiago denean izan ezik; kasu horretan azken balio horek balioko du eta ez balioespenak.
10. artikulua.Zergazko kuota.
Zerga honen kuota lortzeko, oinarri zergagarriari Eraskinera bildutako karga-tipoa ezarrri beharko zaio.
11. artikulua.Zerga noiz ordaindu.
1.Zerga noiz ordaindu:
a)Lursailaren jabetza eskualdatzean, bai kostubidezko gisa bai dohainezko gisa, bizien artean edo heriotza dela-eta, eskualdatzen den egunean.
b)Jabariaren gozamendu mugatzailearen edozein eskubide erreal eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa gauzatzen den egunean.
Arestian xedatutakoaren eraginetarako, honako hauek hartuko dira eskualdatze-eguntzat:
a)Bizien arteko egintza edo kontratutan agiri publikoaz ematen denekoa eta, agiri pribatuak izatekotan, hauek errolda publikoan jaso edo inskribatzen direnekoa edo duen lanbidea dela bitarte herri-funtzionario bati ematen zaizkion eguna.
b)Heriotzagatiko eskualdaketetan, kausatzailea hil den eguna.
2.Ebazpen irmo bidez egintzaren edo lursailaren eskualdaketaren kontratu zehaztatzailearen edo horren gaineko gozamendu-eskubide errealaren eraketa edo eskuladaketa deuseztapena, deuseztasuna edo ebazpena judizial edo administratiboki adierazi edo aitortzen denean, sujeto pasiboak ordaindutako zergaren berriro hartzeko eskubidea izango du, non eta aipatu egintza edo kontratuak irabazizko eraginik ez duen eta ebazpena irmo geratu zenetik bost urteko epean itzulketa erreklamatzen badu, irabazizko eraginik badela ulertuko da, interesatuek Kode Zibileko 1.295 artikuluak aipatzen dituen elkarrekiko itzulketak egin behar dituztela bidezkotzen ez denean. Egintza edo kontratuak irabazizko eraginik sortu ezean ere, deuseztapena edo ebazpena Zergaren sujeto pasiboak eginbeharrak ez betetzegatik deklaratuko balitz, ez da inolako itzulketarako eskubiderik izango.
3.Kontratua efekturik gabe geratuko balitz kontratua egin duten alderdiek elkarrekin hartutako akordioaz, ez da bidezko izango ordaindutako zergaren itzulketa, tributuzko egintza berritzat hartuko delarik. Elkarren arteko akordiotzat adiskidetze egintzan bat etortzea eta demandaren menperatze soila hartuko dira.
4.Bitarteko baldintzarik duten egintza edo kontratuetan kalifikazioa Kode Zibilean bildutako aginduen arabera egingo da. Esekipenezkoa izatekotan, zerga ez da likidatuko agindua bete artean. Baldintza ebazpenezkoa balitz, zerga galdatu baldintza betetakoan egingo da, aurreko ataleko arauaren erara bidezko itzulketa egiteko mugakizunaz.
12. artikulua.Izapideak.
Zerga hau izapidatzeko, sujeto pasiboak berak autolikidazioa egiteko sistema erabiliko da, ondorioz, Ordenantza honetan xedatutako epeetan hartatik ondorioztatzen den kuota sartu beharko delarik.
Sujeto pasiboen obligaziozko egitekoa da aitorpen-autolikidazioa Legazpiko Udalak onarturiko imprimaki normalduan aurkeztea.
13. artikulua.
1.Aitorpen-likidazioak sujeto pasiboak berak sinatuko ditu, zuzenean nahiz Gestoria edo Notaria bidez aurkeztu ahal izango dituelarik.
2.Salbuespen eta hobarietarako eskubidea egiaztatzen duten agiriekin batera, zerga ordaindu beharra sortarazten duen agiri publikoaren zein egintza judizial, administratibo edo pribatuaren fotokopia aurkeztu beharko da.
3.Aitorpen-likidazioen emaitza den kuota sartzeko, ondoko epe hauek erabilirik egin beharko da:
a)"Intervivos" izeneko eskualdaketetan, gauzazko eskubideak eraikitzean eta dohaintzetan, sortzapenaz geroztiko hogeitamar lanegunen barruan.
b)"Mortis causa" eskualdaketetan sei hilabeteko epean, kausatzailearen heriotza-egunetik aurrera. Sujeto pasiboak sei hilabeteon barruan hala eskatuz gero, urtebetera arte luzatu ahal izango da.
Autolikidaziorako eta sarrera egiteko luzapena lortuz gero, hura egiten den egunera arteko berandutza-interesa ordaindu beharko da.
14. artikulua.
1.Deklarazio-likidazioak beti ere sujeto pasibo bakoitzak eskuratu eta udalerri honetan dautzan ondasun higiezin guztiengatik edota horien gainean eratutako eskubide guztiengatik egin behar dira, kausadun guztiak sartuko direlarik.
2.Sujeto pasiboak Udaleko Zerga Administrazioari deklarazio-likidazioaren egikaritza teknikoa eskatu ahal izango dio. Horretarako, Udalak xede horrekin prestatu eta Udalean bertan eskura daitekeen eredu onartua behar bezala beterik aurkeztuko du Udalerrian datzan edozein Gestoria edo Notariatan.
15. artikulua.
1.Autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen erabilirik egin direla egiaztatuko du Udalak.
2.Udalak autolikidazioa ez-konformetzat joko balu, behin-behineko likidazio bat egingo du, txarto ezarritako datuak zuzenduko dituelarik.
16. artikulua.Likidazioak.
Udalak egingo dituen likidazioak osorik jakinaraziko zaizkio sujeto pasibo bakoitzari, sarerra egiteko epea eta erabil daitezkeen errekurtsoak adierazirik.
17. artikulua.
Udalak interesatuei Zergaren likidazioa burutzeko beharrezkotzat jotako beste dokumentuak galdatu ahal izango dizkie hogeitamar eguneko epean, interesatuaren eskaeraz beste hamabost egunez luza daitekeelarik. Aipatu epeen barruan formulaturiko errekerimenduak erantzuten ez dutenak zergazko infrakzio eta zehapenak jasan beharko dituzte, aipatu agiriak aitorpena egiaztatzeko beharrezkoak diren heinean. Agiriak interesatuak bere onurarako alegatutako zirkunstantziak frogatzeko bidea baino ez badira, errekerimendua ez betetzeak likidazioa gauzatzea izango du ondorioztat, ekarriko alegatu eta zuritu gabeko zirkunstantziak kontuan izan gabe.
18. artikulua.
1.13. artikuluan aipaturiko epeen barruan aitortu ez diren egitate zergagarrien burutzapenaren berri izatekotan Udalak, doakienei aipatu aitorpena formula dezaten errekerituko die, egindako zergazko hauste eta, hala balegokio, bidezko liratekeen zehapenen kalterik gabe.
2.Udalak aurreko atalean aurrikusitako errekerimenduak igorri ondoren, interesatuek aitorpena aurkeztuko ez balute, bere esku dituen datuez ofiziozko espedienteari ekingo dio, bidezko likidazioak egin eta sarrera egiteko epeak eta erabil daitezkeen errekurtsoak adieraziko dizkiolarik, egindako zargazko hausteen eta horien ondoriozko zehapenen kalterik gabe.
19. artikulua.Laguntzeko beharra.
Ezinbestekoa da Zerga ordaindu delako zirutagiria Udalean aurkeztea; Zerga Gestionatzeko Zerbitzuan aurkeztu ondoren, zerga sortarazten duen egintza jasotzen duen agiriaren originala zigilatuko da, ordainketa-ziurtagiria luzatuko delarik.
20. artikulua.
12.artikuluan xedatutakoa dena delarik ere, honako hauek ere egitate zergagarria Udal Administrazioari jakinarazi behartuta egongo dira, sujeto pasiboentzako epe beretan:
a)Ordenantza Fiskal honetako 6.artikuluko a) letrara bilduriko suposamenduetan, bizien arteko negozio juridikoan sortuz gero, emalea edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzen duen pertsona.
b)Aipaturiko 6.artikuluko b) letran bilduriko suposamenduetan, hartzailea edo eskubide erreala eratu edo eskualdatzearen onuraduna den pertsona.
21. artikulua.
Halaber, notarioak Udalari haiek baimendutako agiri guztien zerrenda edo horien indize biltzailea igortzera behartuta egongo dira berezko hiruhileko bakoitzeko lehen hamabostaldiaren barruan, agiriek udalerrian egin eta zerga honen eremukoak diren egitate, egintza edo negozioak biltzen badituzte, azken borondatezko egintzak salbuetsirik. Epe beraren barruan, halaber, sinadurak ezagutu edo legeztatzeko aurkeztu zaizkien egitate, egintza edo negozio juridiko berak biltzen dituzten agiri pribatuen zerrenda igortzera ere behartuta egongo dira. Artikulu honetan aitzineurritutakoa Gipuzkoako Zergetako Foru Arau Orokorrean ezarritako lankidetza-betebehar orokorraren kalterik gabe.
XEDAPEN GEHIGARRIA
8.1. artikuluan xedatutakoaren eraginetarako eta Ondarezko Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga arautzen duen Foru Arauak indarrean dirauen artean, ondoko erregelak bete beharko dira:
1.a)Aldi baterako usufruktua ondasunen balioaren araberakoa izango da, urtebeteko aldi bakoitzeko %5 kontuan hartuta, %70 gainditu gabe.
b)Biziarteko usufruktuetan balioa ondasunen guztizko balioaren % 70aren berdina dela iritziko da usufruktudunak 20 urte baino gutxiago izatekotan, adina gehitzen den heinean urte bakoitzeko % 1 gutxiagotuz, guztizko balioaren % 10 delarik muga.
c)Pertsona juridiko baten alde eratutako usufruktua, 30 urte baino goragoko eperik edo denbora zehaztugaberako ezarriz gero, baldintza suntsiarazleari loturiko jabego osoko eskualdaketatzat joko da zergabidean.
2.Jabetza soileko eskubidearen balioa usufruktuaren balioaren eta ondasunen guztizko balioaren arteko desberdintasunaren arabera neurtuko da. Era berean, aldi baterako diren biziarteko usufruktuetan, jabetza soila aurreko lehen zenbakiko arauetatik baliorik gutxiena damaiona ezarririk balioetsiko da.
3.Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa lortzeko, kasuan kasu, aldi baterako edo biziarteko usufruktuak balioesteko arauak jasan zituzten ondasunen balioaren % 75 kalkulatu beharko da.
AMAIERAKO XEDAPENA
Ordenantza honek eta bere Eraskinak ondorioak 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera izango dituzte eta indarrean iraungo dute horiek indargetzea edo aldatzea erabakitzen ez den bitartean.
XEDAPEN INDARGETZAILEA
Aurreko Lursailen Balio Gehikuntzaren gaineko Udal Zergaren Ordenantza Arautzailea indarge geratzen da.
eranskina
I.BALIOAREN GEHIKUNTZA ZEHAZTEKO URTEKO PORTZENTAIEN KOADROA:
Aldia Urteko portzentaia
A)Urtebetetik 5era bitarteko aldia 3,1%
B)10 urte arteko aldia 2,8%
C)15 urte arteko aldia 2,7%
D)20 urte arteko aldia 2,7%
II.TARIFAK.
Karga tasa 5%
2.Zerbitzu publikoak eskaini edo iharduerak burutzeagatiko Tasa.
Ordenantza Fiskal Erregulatzailearen eranskineko ondorengo epigrafeetako kuotak aldatu egiten dira:
I.TARIFAK.
2.A)H.H.S. bildu, garraiatu eta errausteko zerbitzua.
Tarifak Pezetak
1.Etxebizitzetako zaborrak, lauhilabetean.
1.2. Etxebizitza partikularra 2.290
2.Merkataritza eta zerbitzuetako zaborrak, lauhilabetean.
2.1. Jatetxeak, otorduak ematen dituzten establezimenduak (otorduak ematen dituzten tabernak, erretegiak, sagardotegiak, amburgesadendak, pizzadendak etab.), aldez aurretik prestatutako janaridendak, elkarte gastronimikoak eta
antzeko establezimenduak 11.710
2.2. Edaritegiak, pubak, garagardotegiak, kafetegiak, croissantegiak, txokolategiak, txurro-
dendak eta antzeko establezimenduak 8.480
2.3. Elikadura arloko establezimenduak (fruitategiak, harategiak, txerrikitegiak, oilaskotegiak, arraindegiak, produktu izozkituak,
janari-dendak, okindegiak, gozotegiak, etab.) 10.100
2.4. Supermerkatuak, elikadura arloko biltegiak
(fruitak, edariak etab.) eta antzekoak 26.280
2.5. Diskotekak, dantzalekuak, klubak, kasinoak 11.620
2.6. Hotelak, hostalak, fondak, pentsioak eta antzekoak. Ospitaleak, klinicak, erresidentziak, anbulategiak, adinduen egoitzak eta
antzekoak 11.710
2.7. Gainerako merkatal zentruak eta zerbitzuak 4.530
3.Industrietako zaborrak, lauhilabetean.
3.1. 20 langile edo gutxiagoko tailer eta lantegiak 8.880
3.2. 20 langile baino gehiago eta 200 baino
gutxiagoko tailer eta lant. 12.280
3.3. 200 langile edo gehiagoko tailer eta lantegiak 20.410
2.B)Ur edangarriaren udal hornidura.
a)Kuota finkoa, lauhilabetean:
Tarifak Pezetak
Kontagailuaren kalibrea mm. Etxerako Bestelakoa
<=13 602 824
15 800 1.097
20 1.144 1.567
25 2.167 2.969
30 3.009 4.123
40 6.020 8.247
50 9.029 12.369
65 18.058 24.740
80 27.088 37.109
>=100 36.116 49.479
b)Kontsumo kuota:
Etxerako Komerziorako Industriarakoa
Lehenengo 10 m
3, bakoitzekolauhilabetean 42 53 69
Hurrengoak, bakoitze-
ko lauhilabetean 98 135 174
Pezetak
c)Kontagailuen mantenimendua, lauhilabetean:
380d)Ur-hartzea 2.915
2.C)Estolderia zerbitzua.
a)Kuota finkoa, lauhilabetean:
Tarifak Pezetak
Kontagailuaren kalibrea mm. Etxerako Bestelakoa
<=13 170 228
15 226 303
20 408 547
25 612 821
30 851 1.140
40 1.701 2.280
50 2.552 3.419
65 5.103 6.839
80 7.655 10.258
>=100 10.207 13.677
b)Kontsumo kuota:
Etxerako Komerziorako Industriarakoa
Lehenengo 10 m
3, bakoitzekolauhilabetean 12 15 19
Hurrengoak, bakoitze-
ko lauhilabetean 29 39 50
2.D)Egiturak finantzaketarako kanona.
a)Kuota finkoa, lauhilabetean:
Tarifak Pezetak
Kontagailuaren kalibrea mm. Etxerako Bestelakoa
<=13 316 631
15 420 839
Tarifak Pezetak
Kontagailuaren kalibrea mm. Etxerako Bestelakoa
20 757 1.515
25 1.136 2.272
30 1.578 3.156
40 3.156 6.312
50 4.734 9.467
65 9.467 18.935
80 14.201 28.403
>=100 18.935 37.870
b)Kontsumo kuota:
Etxerako Komerziorako Industriarakoa
m
3, bakoitzekolauhilabetean 11 11 22
Tarifak Pezetak
2.E)Udal Hilerriko Zerbitzuak.
1.Nitxoetan egiten den ehorzketa bakoitzeko 17.420
2.Nitxoen hamar urtetako lagatzeagatik.
Helduak 23.250
12 urte arteko haurrak 11.610
4.Herritik kanpoko gorpuzkien lekualdaketak 17.420
2.F)Zerbitzuak Asteroko Merkatuan.
a) Baserriko ortuari eta fruituak, metro linealeko
edo zatiko, hiruhilabetean 460
b) Baserrikoak ez diren ortuari eta fruituak, irinak eta eratorriak, Olibak, pepintxoak, kontserbak eta antzekoak, metro linealeko edo zatiko,
hiruhilabetean 2.300
c) Fruitu kamioiak, oihalak, oinetakoak, eta bestelakoak metro linealeko edo zatiko, hiruhilabe-
tean 2.620
d) Urdaiazpikoak, gaztak eta gurinak, metro linea-
leko edo zatiko, hiruhilabetean 2.950
e) Edari alkoholdun botilatuak, metro linealeko
edo zatiko, hiruhilabetean 3.170
2.G)Establezimenduak irekitzeko lizentziak.
Pezetak
Tarifak 1.Kat. 2.Kat. 3.Kat.
1. Banketxeak eta Aurrezki-
Entitateak 698.000 523.500 349.000
2. Dantzalekuak eta bingoak 238.000 178.500 119.000
3. Hotelak, egoitzak eta
supermerkatu handiak 189.600 142.200 94.800
4. Gasolina salmenta 189.600 142.200 94.800
5. Tabernak, jatetxeak, pub eta
gisakoak 178.000 133.500 89.000
6. Bestelako establezimenduak 59.400 44.500 29.700
2.H)Agiriak egitea.
Tarifak Pezetak
Herri eta biztanleen Zentsoari dagokionez:
1. Altak, bajak eta aldaketak Biztanleen Udal-
Erroldan Dohain
2. Errolderatze edo Bizikidetza Egiaztagiriak Dohain
Tarifak Pezetak
Udal-baimen edo Lizentziak eskatzeko Espedienteak:
1. Edozein udal-baimen edo lizentzia 4.800
Udal-ahalmeneko beste gaitan:
1. Udal-bulegoetan azkenengo bost urteri buruz dauden agirien erabakiei buruzko egiaztagiriak,
orriko 210
2. 5 urte ondorengokoei buruzkoak, orriko 315
3. Udal-bulegoetan egingo diren eta tarifatu gabe
dauden beste edozein egiaztagiri, orriko 210
4. Udal-bulegoetan egindako fotokopiak:
DIN A4 tamainean, bakoitzeko 30
DIN A3 tamainean, bakoitzeko 45
5.Udal-planoen kopiak:
Kopia normala 975
Kopiaren Kopia 1.095
Jatorrizko bigarrena landare-paperean 2.400
6.Konpulsak Dohain
2.I)Hirigintza Lizentziak Emateko Zerbitzua.
a)Obra lizentziak:
Obra txikiak 4.800
Egitura obrakl 2 milioi baino gutxiagokoak 18.200
Egitura obrakl 2 milioi baino gehiagokoak 42.300
b)Partzelak banandu eta elkartzeko lizentziak 30.200
c)Lur higidurak, metro kubikoko 35
d)1.okupazioko edo erabilera aldaketarako lizentziak:
Etxebizitza bakoitzeko 5.980
Garaje plaza bakoitzeko 1.255
100 m2 arteko merkatal lokal bakoitzeko 14.355
100 m2 baino gehiagoko merkatal lokal bak. 30.265
500 m2 arteko industria pabilioi bakoitzeko 30.265
500 m2 baino gehiagoko industria pabilioi bak. 60.580
e)Lerrokadurak, metro linealeko 415
f)Hirigintza arloko espedienteen tramitazioa:
Iharduera E.O.K.A. espedienteen tramitazioa 36.035
Plan bereziak, plan partzialak, xedekapen azterla-
nak eta urbanizazio proiektuak 546.000
Aurri espedientea 71.865
Hirigintza informazioa 5.980
Babes ofizialeko erregimenean egingo diren etxebizitzen promozio publikoek, hau da, Administrazio Publikoek, haien menpeko zuzenbide publikoaren Erakundeek eta administrazio publiko batek parte hartutako zuzenbide pribatuaren sozietateek egingo dituzten promozioek indarrean dagoen tarifan %90eko bonifikazioa izango dute.
Etxebizitza sozialen erregimen juridiko eta ekonomikoaren menpe egindako promozioei dagozkien tarifetan ez da obra-baimena emateagatiko tasa kobratuko.
2.J)Kiroleko Udal-Patronatoko instalazioak erabiltzea.
Pezetak
Tarifak Urtekoa Hiruhil. Hilab.
1.Abonoa:
18 urte baino gutxiagokoak 8.430 4.215 2.110
18 urte baino gehiagokoak 13.555 6.780 3.540
Bi kideko familia 24.395 12.200 6.600
Familiarra seme-alaba batekin<18 26.485 13.245 6.890
Familiarra seme-alaba batekin>18 27.785 13.895 7.280
Pezetak
2.Eguneroko txartela:
18 urte baino gutxiagokoak 335
18 urte baino gehiagokoak 585
Kirol Txartela 500
3.Sauna:
Sesio bakoitzean, abonatuak 200
Sesio bakoitzean, ez abonatuak 785
Lurrin bainua, abonatuak 200
Lurrin bainua, ez abonatuak 785
4.Kantxa:
Alogera, ordubete 1.280
Zerbitzu berezietarako alogera, 42.850
5.Klase eta Ikastaroak:
5.1.Igeriketa:
Abonatuak 5.665
Ez abonatuak 8.610
5.2.Soinketa:
Abonatuak, 3 egun 2.560
Abonatuak, 2 egun 1.870
Ez abonatuak, 3 egun 5.125
Ez abonatuak, 2 egun 3.740
5.3.Aerobic:
Abonatuak, 3 egun 2.810
Abonatuak, 2 egun 1.870
Ez abonatuak, 3 egun 4.310
Ez abonatuak, 2 egun 3.740
5.4.Aqua Gym:
Abonatuak, 3 egun 2.635
Abonatuak, 2 egun 1.870
Ez abonatuak, 3 egun 5.270
Ez abonatuak, 2 egun 3.740
5.5.3. Adineko soinketa:
Abonatuak 1.030
Ez abonatuak 2.835
Pezetak
6.Giharketa:
Urteko txartela 8.355
Hiruhilabeteko txartela 4.325
Hilabeteko txartela 2.165
7.Mahai tenis:
Alogera, ordu laurdeneko 50
8.Frontoi txikiak:
Alogera, ordubeteko erreserbarekin 410
Raketa edo pilota alogera, 200
9.Bikuña Futbol Zelaia:
Alogera, ordubete 5.685
Tarifak Pezetak
2.K)"Latxartegi Areto"ko instalazioak erabiltzea.
1.Hitzaldi, mintegi edo antzeko ekintzetarako alokatzea:
Orduko erabileragatik 4.900
Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik 36.670
2.Musika, antzerki, kontzertu, errezital edo antzeko ekintzetarako alokatzea:
Orduko erabileragatik 9.800
Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik 73.400
3.Zine edo bideoproiekzioen sesioetarako alokatzea:
Orduko erabileragatik 14.570
Egun berean 8 ordu baino gehiago erabiltzeagatik 109.500
2.L)Udal ondasun jakin batzu erabiltzea.
Motoponpa, orduko edo zatikiko 2.750
Moto-segamakina, orduko edo zatikiko 2.750
Hausmailua, orduko edo zatikiko 1.815
Moto-zerra 2.750
Udal kamioi-grua (gidari eta guzti), orduko edo
zatikiko 10.775
Bestelako udal ibilgailuak (gidari eta guzti),
ord.edo zat. 5.270
Dumper, orduko edo zatikiko 4.615
Eskailerak, orduko edo zatikiko 220
Hesiak, egun eta unitateko 85
Oholtza, metro karratuko egunean 550
Aulkiak, egun eta unitateko 85
2.M)Udal Euskaltegiko Irakaskuntza zerbitzuak.
Orduko 145
2.N)Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua erabiltzen dutenek ordaindu behar duten kuota erabiltzearen eta bere familia-unitatearen hileroko dirusarreren arabera finkatuko da.
Zerbitzua eskatuko duenaren etxebizitan bizi diren pertsona guztiek osatuko dute familia unitatea.
Erabiltzaileen eta bere familia-unitateko kideen pentsio edo bestelako ordainsariek osatuko dituzte hileroko dirusarrerak.
Urterako finkatuko den Lanbide arteko Gutxieneko Soldata oinarritzat hartuta, eskatzailearen hileroko dirusarrera, bere familia unitateko kide-kopuruaren arabera, aipatu LGSri ondoko portzentaiak ezarri ondoren aterako den kopuruan gutxituko da:
%
Pertsona 1 bakarrik 75
Ezkontideak edo 2 pertsona 100
Eskatzailearen menpe bizi den eta dirusarrerarik ez
duen pertsona bakoitzeko 25
Emango duen dirukopurua segidan zehaztuko diren baremo hauetan sartuko da:
Pezetatik Pezetara Portzentaia %
0 75 % SMI 0
75 % SMI + 1 75 % SMI + 5.693 10
75 % SMI + 5.694 75 % SMI + 11.386 20
75 % SMI + 11.387 75% SMI + 17.079 30
75 % SMI + 17.080 75 % SMI + 22.772 40
75 % SMI + 22.773 75 % SMI + 28.465 50
75 % SMI + 28.466 75 % SMI + 34.158 60
75 % SMI + 34.159 75 % SMI + 39.851 70
75 % SMI + 39.852 75 % SMI + 45.544 80
75 % SMI + 46.545 75 % SMI + 51.237 90
>= 75 % SMI + 51.238 100
Erabiltzailearen diru-ekarpena hilero eskainitako zerbitzuaren ordu-kopurua orduko kostuarekin biderkatuz kalkulatuko da. Orduaren kostua 1.040 pezetatan finkatuko da. Aterako den kopurua erabiltzaileak hilero ordaindu behar duen kuota izango da.
Bestalde, aurreko edo ondorengo ahaideekin bizi diren eskatzaileei kobratuko zaien kuota kalkulatzeko faktore zuzentzailea dago, beti ere ahaideak hilero ezarritako LGS baino gutxiago irabazten badute..
Familiakide horien bakoitzaren ekarpena onuradunak astero jasoko dituen zerbitzu-orduen arabera aldatuko da, honako taularen arabera:
Hileroko ekarpena dirusarrerak dituen
Zerbitzuaren asteko orduak familiakide bakoitzeko (LGS %)
10 25
8 20
7,5 18,75
6 15
5 12,5
4 10
2 5
1 2,5
2.Ñ)Eguneko Zentroa.
Eguneko Zentroa erabiltzen dutenek ordaindu behar duten kuota erabiltzearen hileroko dirusarreren arabera finkatuko da. Ez dira kontutan hartuko familia-unitateko beste kideen dirusarrerak.
Hileroko dirusarrera erabiltzaileen pentsio edo bestelako ordainsaria izango da.
Urterako finkatuko den Lanbide arteko Gutxieneko Soldata oinarritzat hartuta, eskatzailearen hileroko dirusarrera aipatu LGSri ondoko portzentaiak ezarri ondoren aterako den kopuruan gutxituko da, beti ere familia-unitate bakoitzean zerbitzua eskatuko duten pertsona-kopuruaren arabera:
%
Pertsona 1 bakarrik 60
Ezkontideak edo 2 pertsona 95
Eskatzailearen menpe bizi den eta dirusarrerarik ez duen pertsona bakoitzeko 25
Emango duen dirukopurua segidan zehaztuko diren baremo hauetan sartuko da:
Pezetatik Pezetara Portzentaia
0 LGS % 30 5.778
LGS % 30 + 1 LGS % 30 + 6.663 %9
LGS % 30 + 6.664 LGS % 30 + 13.326 %12
LGS % 30 + 13.327 LGS % 30 + 19.989 %15
LGS % 30 + 19.990 LGS % 30 + 26.652 %18
LGS % 30 + 26.653 LGS % 30 + 33.315 %21
LGS % 30 + 33.316 LGS % 30 + 39.978 %24
LGS % 30 + 39.979 LGS % 30 + 46.641 %27
LGS % 30 + 46.642 LGS % 30 + 53.304 %30
LGS % 30 + 53.305 LGS % 30 + 59.967 %34
LGS % 30 + 59.968 LGS % 30 + 66.630 %38
LGS % 30 + 66.631 LGS % 30 + 73.293 %42
LGS % 30 + 73.294 LGS % 30 + 79.956 %46
LGS % 30 + 79.957 LGS % 30 + 86.619 %50
LGS % 30 + 86.620 LGS % 30 + 93.282 %54
LGS % 30 + 93.283 LGS % 30 + 99.945 %59
LGS % 30 + 99.946 LGS % 30 + 106.608 %65
LGS % 30 + 106.609 LGS % 30 + 113.271 %71
LGS % 30 + 113.272 LGS % 30 + 119.934 %77
LGS % 30 + 119.935 LGS % 30 + 126.597 %83
LGS % 30 + 126.598 LGS % 30 + 133.260 %90
LGS % 30 + 133.261 LGS % 30 + 139.923 %95
LGS % 30 + 139.924 LGS % 30 + 146.586 %100
Aurreko taulan ezarritako portzentaiak zerbitzuaren hileroko kostuari aplikatuko zaizkio. Hileroko kostua 85.000 pezetatan finkatu da.
2.O)Meazti Etxea.
Tarifak Pezetak
Pertsona bakarra, hilean 13.000
Bi pertsona, hilean 9.984
Tarifak Pezetak
2.P)Hiri-zirkulazioa arautu eta kontrolatzeko jarduera bereziak.
a)Ibilgailueak erretiratu.
Lanorduetan erretiratzea 5.705
Gau edo jaiegunean erretiratzea 8.880
Lanorduetan irten eta erretiratu ez 3.175
Gau edo jaiegunean irten eta erretiratu ez 4.440
b)Gurpilen bidez ibilgailuak eraman eta
ondoren ibilgetu 2.600
c)Ibilgailuak gorde eta zaindu.
Bizikletak, motoak eta antzekoak eguneko edo zatiko 795
Autoak, furgoiak eta antzekoak, karga erabilgarria-
ren 1.000 kiloraino, eguneko edo zatiko 1.475
Kamioak, traktoreak, erremolkeak eta antzekoak, karga erabilgarriaren 1.000 kilo baino gehiagoko-
ak, eguneko edo zatiko 7.840
2.Q)Udal Liburutegia - Informatika zerbitzua.
Internet, orduko edo zatikiko 100
Orri inprimatzea, bakoitza 10
Disketea 75
3.Udal Jabari Publikoa Okupatzeagatiko Tasak.
Ordenantza Fiskal erregulatzailearen I. eranskineko honako epigrafe hauetako kuotak aldatu egiten dira:
3.A)Merkantzia, eraiketa materiala, hondakin, hesi, aldamio, eta abar.
Pezetak
Tarifak 1. Kat. 2. Kat. 3. Kat.
1. Hesiak obretan, m
2 edozatiko, egunean 78 67 55
2. Zakarrak gordetzeko edukinontziak unitatea
eguneko 406 301 211
3. Garabiak, bere besoa edo lumak ibilbidean bide publikoaren hegalkina okupatzen
badu 406 301 211
4. Aldamio finkoetan ezarritako defentsak, horien azpitik ibiltzea eragosten badute, m
2edo zatiko, egunean 78 67 55
5. Defentsa berberak, azpitik igarotzea ahalbidetzen badute, m
2edo zatiko egunean 29 22 17
6. Zintzilikaturiko aldamioak, hesirik gabekoak, m
2 edozatiko egunean 29 22 17
7. Zakarrak eta eraiketa materiala, m
2 edo zatikoegunean 178 116 89
Pezetak
Tarifak 1. Kat. 2. Kat. 3. Kat.
3.B)Postuak, barrakak, salmenta etxolak, ikuskizunak eta antzekoak.
1. Taberna, kafetegi eta antzerakoak, txurrotegi eta txokolategiak, m2
edo zatiko, egunean 172 151 128
2. Pastelak, karameluak, gozokiak, fruitu idorrak, bisuteria, liburuak, etab. saltzeko etxolak, m2
edo zatiko, egunean 344 301 256
3. Tiro etxolak, eraztunak eta bestelado jokoak, tonbolak, zozketak, salmenta azkarrak eta antzekoak, m2 edo
zatiko, egunean 222 201 172
4. Ziboak, aparatu hegalariak, zaldikomaldikoak, dunperrak, talkauto pistak eta mugitzen diren era guztietako aparatuak, m2 edo
zatiko egunean 128 116 105
5. Ikuskizunak eta antzerkiak, m2 edo
zatiko 29 23 17
6. Zirkoak, m2 edo zatiko 29 23 17
3.C)Mahai eta aulkiak.
1. Mahai, mahaitxoak, aulkiak, parasolak edo antzekoak, instalatutako
mahaiko, urtean 8.160 7.035 5.920
2. Bide publikoan tinko ezarrita dauden terrazak eta aterpeak, m2 edo
zatiko, urtean 1.340 1.120 900
3.D)Kioskoak bide publikoan.
Kiosko bakoitzeko eta urteko, salmentarako instala daitezen kioskoak:
1. Egunkariak, aldizkariak,
liburuak eta abar 25.555 23.230 20.890
2. Izozkiak, freskagarriak,
gozokiak eta abar 61.675 55.570 49.590
3. Itsuen kupoiak eta
loteriak 77.200 69.485 62.230
3.E)Ibilgailuak espaloietatik zehar sartzea.
1. Gehienez 5 ibilgailurentzako edukiera duten lokalak, sarrera zabalerako metro linealeko edo zatikiko
eta urteko 8.485 7.315 6.160
Pezetak
Tarifak 1. Kat. 2. Kat. 3. Kat.
2.5 ibilgailu baino gehiagorentzako edukiera duten lokalak, urtean:
Sarrera metro linealeko
edo zatiko 8.485 7.315 6.160
Garaje plaza bakoitzeko 1.395 1.165 935
3.G)Luebakiak edo zangak irekitzea.
Metro linealeko edo zatiko:
1. Espaloi zolatuak 2.040 1.750 1.445
2. Espaloi zolatu gabeak 435 350 260
3. Galtzada zolatuak 2.040 1.750 1.445
4. Galtzada zolatu gabekoak 435 350 260
5. Lurpeko kamarak 710 520 350
6. Gutxienezko tasa 5.805 5.805 5.805
Aldatutako Ordenantzen eta ukitutako Eranskinen gainontzeko estipulazioak 247 zk. 1989ko Abenduko 30, 245 zk. 1990eko Abenduko 21, 248 zk. 1991eko Abenduko 30, 241 zk. 1992ko Abenduko 18, 249 zk.1993ko Abenduko 31, 247 zk. 1994ko Abenduko 30, 246 zk. 1995eko Abenduko 29, 251 zk. 1996ko Abenduko 31, 248 zk. 1997ko Abenduko 30, 244 zk. 1998ko Abenduko 23ko eta 250 zk. 1999ko Abenduko 31ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren, hemen jasotzat ematen direlarik beren ulergarritasun osoa gerta dadin.
Guzti hori Gipuzkoako Herri Haziendak erregulatzen dituen Uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 16.4 artikuluan agindutakoa betetzearren argitaratzen da, guztiok honen berri izan dezaten eta aipatu manuan aurrikusitako eraginetarako.
Aipatu Foru Arauaren 18.1 artikuluan xedatutakorekin bat, adierazitako erabakien eta Ordenantza Fiskalaren aurka, interesatuek Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren dagokion Salaren aurrean errekurtso Kontentzioso-Administratiboa tartejarri ahal izango dute bi hilabetetako epe barruan, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunean.
Dena den eta aipatutako manuak baimentzen duen bezala, aipatu interesatuek errekurtsorik tartejarri ahal izango dute, nahibadako izaeraz eta bide kontentzioso-administratiboa baino lehen, Gipuzkoako Auzitegi Ekonomiko Administratibo Foralaren aurrean aipatu argitarapenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita zenbatutako hilabeteko epearen barruan.
Legazpi, 2000ko abenduaren 30a.Juan Ramón Larrañaga Mercero, Alkate-Lehendakaria.
(2952) (13635)